INGURUA
19/11/2013 | Gaindegia | 943 304365
Etxebizitzaren geografia Iparralden Egungo politika urbanistikoak indartu egiten ditu Ipar Euskal Herriak bizi dituen desoreka sozioekonomikoak Hamarkada batzuetatik hona, Ipar Euskal Herriak desoreka sozioekonomiko larriak jasaten ditu. Horien artean daude, besteak beste, enplegu falta, gazteen emigrazio fenomenoa edota etxebizitza batera sartzeko dauden zailtasunak. Fenomeno hauek, gainera, elkarrekiko lotura duten arazo estrukturalak dira dagoeneko, eta ondorio latzak dituzte kulturan, gizartean, ekonomian, politikan edota ingurumenean. Etxebizitzen geografiari erreparatzen badiogu, nabariak dira lurraldeak bizi dituen desorekak. Itsasbazterreko herrietan pilatzen da egungo etxebizitza parkearen %66,9 eta Iparraldeko biztanleria osoaren %58,2. Azpimarragarria da, ordea, etxebizitza horien %25,5 (30.269 guztira) bigarren etxebizitza gisara erabiliak direla.
14.alea (2013)
Edukia
Orria
Etxebizitzaren geografia Iparralden Datu orokorrak
1
Bigarren etxebizitza
2
Etxebizitzaren prezioa
2
Hausnarketa
2
Baliabide grafikoak
3-4
Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia
www.gaindegia.org www.basqueinfo.net komunikazioa@gaindegia.org
943 304 365
2
BIGARREN ETXEBIZITZAK
Hausnarketa Eraikuntza eta etxebizitzen salmenta jarduera ekonomiko garrantzitsua bilakatu da Iparralden, industria jarduera faltak eraginda. Baina sektore horri eustea ez dator bat luzera begira lurraldearen iraunkortasuna bilatzearekin. Higiezinen sektoreak dakar Iparralde ekonomia tertziariorako egoki den lurralde gisara garatzea, eta, horrek bestelako ekonomia jardueren indartzea eragozten du, hala nola, nekazaritza- edo industria-jarduerak. Bestalde, argi dago Iparraldek ez duela etxebizitza publikoen politika bat. Etxebizitza publikoa sustatzen duten ekimen publikoak urriak dira barnealdean (Iholdi-Oztibarre, GaraziBaigorri, Amikuze edo Bidaxune, esaterako), eta eraikuntza berriko etxebizitza soziala, batik bat, kostaldean pilatzen da, Atturri eta “Hego Lapurdi”-ko zonaldeen aglomerazioa sortzen duena. Hala, politika hori ez du bertako biztanleriari eusteko balio, ezta barnealdeko despopulatzea ekiditeko ere. Jakina da, gainera, Iparraldek ez duela bere biztanleriarentzako adina enplegu sortzen, eta sortzen duena (batik bat hirugarren sektoreari lotua) ez datorrela bat gazteen ikasketamailarekin. Soldatak ere ez datoz bat etxebizitzen prezioarekin. Hortaz, etxebizitza publikoen eraikitzea eta garapen ekonomikorako planak sustatzea baliagarri izan daitezke Iparraldek bizi duen tendentzia hori aldatzeko eta lurraldeari iraunkortasuna eskaintzeko.
Iturriak: Frantziako Ekologia, Garapen Jasangarria eta Energiaren Ministerioa, INSEE eta iturri propioak.
€
Etxebizitza parkea Iparralden %21,2 hazi da 1999-2010 epealdi bitartean, Euskal Herri osoan baino 5,5 puntu gehiago. Bigarren etxebizitzen kopuruak ere gora egin du (%36,7 hazi da), eta zenbait eskualdetan nabarmenki gainera: Errobi, Garazi-Baigorri, Atturri edota Hego Lapurdi (frantsesez Sud Pays Basque) bezala ezaguna den zonaldean. ETXEBIZITZAREN PREZIOA Errobiren kasuan, esaterako, ia bikoiztu Etxebizitzaren prezioa kostaldean ia egin da. barnealdekoaren bikoitza da. Iparraldeko 159 udalerrien arteko batez Esan bezala kostaldean pilatzen da bestekoa eginez, m2-aren prezioa 2.024 bigarren etxebizitza kopuruen eurokoa da; noski zifra hori altuagoa da gehiengoa; Hego Lapurdiko zonaldeak berez, baina barnealde nahiz erdibideko etxebizitza horien zenbateko osoaren zonaldeetako herri txikietako datuek %33,5 hartzen du. Hala eta guztiz ere, batez bestekoa jaisten dute. Izan ere, ez da bigarren etxebizitzen gorakada eskaintza gehien dagoen tokietan m2handiena jasan duen zonaldea: azken aren prezioa altuagoa izan ohi da. urteotan barnealdeak jasan du bigarren etxebizitzen igoera handiena (+%48,1), Herri elkargoka, etxebizitzen prezio akaso itsasbazterrak duen altuena Aturrin (3.497€/m2) Hego saturazioagatik, erosteko ahalmen altua Lapurdi zonaldean (3.343€/m2), Errobin dutenek zonalde berrietara jotzen (2.852€/m2) eta Errobi-Atturrin dutelako edota barnealdea natura eta (2.556€/m2) aurkitzen dugu. Era berean, deskantsurako suposatzen duen kostaldeko Iparraldeko udalerri eskaintzarengatik. garestienen artean daude Getaria (4.323€/m2), Biarritz (4.308€/m2), ETXEBIZITZA PARKE BERRIAREN Donibane Lohizune (4.005€/m2), Bidarte (3.953€/m2), Basusarri (3.911€/m2), BILAKAERA 2 Eraikuntzaren krisialdiaren ondorioak, Arrangoitze (3.884€/m ) eta Ziburu 2 baina, Iparraldeko gorakada urbanisti- (3.778€/m ). koa ahuldu egin dute, lehenengo Lapurdin eta ondoren Nafarroa Bestelako errealitate bat ikusi dezakegu 2 Beherean. 2002/2008 epealdiko urteko Zuberoako udalerrietan (1.588€/m ): epealdian zenbait batez bestekoekin alderatuta, 2008 1999/2010 lurraldetan ez da etxebizitzen parkean urtetik eraikuntza berrira zuzendutako lizitazioak baxuagoak dira kostaldean hainbesteko igoera bizitu (batik bat, nahiz erdibideko zonaldean; bakarrik bigarren etxebizitzei dagokionean), eta hortaz, prezioak ere baxuagoak dira, barnealdean dira altuagoak. Amikuze (1.708€/m2), Iholdi-Oztibarre 2 edo Garazi-Baigorri Era berean, barnealdean handiagoa da (1.741€/m ) 2 etxebizitza bakoitzeko azalera (1.798€/m ) kasu. lizitatzailea, batik bat, Zuberoan, nahiz eta azken urteotan murrizten ari den Gaiarekin loturiko lanak: etengabe. Itsasbazterrean ez da apenas aldatu eraikitako etxebizitzen batez · IparData-159: Ipar Euskal Herriko udalerriak, aldagai sozio ekonomikoen arabera. Gaindegia, 2013. besteko tamaina krisia hasi zenetik. · Gazteen ihesa Euskal Herrian. Gaindegia, 2013. · Euskal Egitura (Telebista): Lurra eta Etxebizitza kolektiboari elkarrizketa
3
4