03/10/2013 | GAINDEGIA | +34 943304365
Bi adin piramide Euskal Herrian Lurraldeen artean ezberdintasun nabariak daude, batik bat, Hegoalde eta Iparraldearen artean Europako estatu garatuekin alderatzen badugu, Euskal Herriaren adin egitura estatu askok dutenaren antzekoa da, Italiakoa edo Greziakoa kasu
[DEMOGRAFIA]
Edukia EHko adin egitura Piramide orokorra
1
64 urtetik gorakoak
2
Errealitate ezberdinak
2
Europarekiko ezberdintasunak
3
Gaur egun, Euskal Herriak 3,1 milioi biztanle ditu. Gure herriko biziitxaropena Europako altuenetarikoa da, eta, hori, nahitaez, gure adin egituran islatzen da: bost biztanleetatik batek 65 urtetik gora du. Hala, Euskal Herriko populazioaren adin piramideak gizarte zaharkitu bat marrazten digu: bulbo itxurako piramide erregresiboa, oinarria oso estua duena baina erdialdeko espazioak oso zabalak. Irudi hau herrialde garatuetan ematen den fenomenoa da: jaiotze-tasak bizkor egiten du behera, eta, aldiz, heriotza-tasa mantendu egiten da, biztanleria zahartzen jarraitu arren bizi-itxaropena altuagoa baita. Gure kasuan, populazioaren %45,6 30-59 urte bitarte ditu, eta, talde honen baitan, gehienek 35-44 urte dituzte (%16,4), baby boom fenomenoaren seme-alabak baitira. Piramidearen oinarriari begiratzen badiogu, azken hamar edo hamabost urtetan jaiotze- eta ugalkortasun-tasa neurri txiki batean berreskuratu dela uler dezakegu, batik bat, immigrazio fluxuen eraginez. Kuantitatiboki begiratuta, 10 urtetik beherakoak 10-19 urte bitartekoak baino gehiago dira, hain zuzen ere, %1,1 gehiago (+35.699 pertsona).
Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia
www.gaindegia.org www.basqueinfo.net komunikazioa@gaindegia.org
943 304 365
2
64 urtetik gorakoak Beste fenomeno garrantzitsu bat 64 urtetik gorakoen adin taldean gertatzen dena da: talde honek biztanleria osoaren %19,6 hartzen du, aipatutako arrazoiak medio. Horrez gain, bitxia da ikustea 44 urtera arteko taldeetan gizonezkoak emakumezkoak baino talde handiagoa direla (jakina da gizonezko gehiago jaiotzen direla); egun, ordea, euskal populazioaren %51,1 emakumeak dira, eta portzentaje horrek, gainera, goranzko joera du, emakumeek bizi-itxaropen altuagoa
baitute eta 64 urtetik gorako taldean presentzia handia baitute. Hori guztia kontuan izanik, aurreikusten da datozen urteetan 64 urtetik gorakoa gehien haziko den taldea izango dela: are gehiago, biziitxaropena bere horretan mantentzen bada, 2030 urterako talde honek %14,7 puntutan gainditu dezake egungo portzentajea.
Iparralden bizi diren 65 urtetik gorakoak biztanleriaren %22 dira, Hegoalden baino portzentaje altuagoa
Errealitate ezberdinen elkarbizitza Euskal Herriaren baitan badira errealitate oso ezberdinak (ikus lurraldeen piramide demografikoak). Muga estatalek eragindako lurralde zatiketak bi errealitate demografiko erakusten dizkigu, bata bestearengandik oso ezberdinak. Hegoaldeko adin egitura Euskal Herrikoaren oso antzekoa da, baita Europako herrialde nagusien piramideen antzekoa ere. Iparraldekoa, aldiz, askoz ere zaharkituagoa ageri da, adin ertainek presentzia murritzagoa dute-eta. Lurralde bakoitzaren gora-behera sozio-ekonomikoek eta instituzionalek populazio-egitura desberdin bat zizelkatu dute.
Iparralde eta Hegoalderen artean ezberdintasunak daude
Iparralden bizi diren 65 urtetik gorakoen taldea Hegoaldekoa baino altuagoa da, biztanleriaren %22 baitira. Zehazki talde jakin batean ematen da ezberdintasun nagusia: 70 urtetik gorakoen portzentajea %2,7 altuagoa da Iparralden, biztanleriaren %16,9 baitira eta Hegoalden, berriz, %14,2. Fenomeno hori azaltzen duen faktore nagusia egun indarrean dagoen planifikazio ekonomikoa da, maila ekonomiko altuko frantses pentsiodunak erakartzea bilatzen duena. Fenomeno hori azaltzen duen faktore nagusia egun indarrean dagoen planifikazio ekonomikoa da, maila ekonomiko altuko frantses pentsiodunak erakartzea bilatzen duena. Iparraldeko biztanleria Hegoaldekoa baino zaharkituagoa agertzeko beste arrazoi bat 15-64 urte bitartekoek duten presentzia txikiagoa da: biztanleriaren %67,8 dira, eta 25-54 urte bitartekoei begiratzen badiegu Hegoalderekin ezberdintasuna nabaria da, %6,3 baxuagoa baita adin tarte honen portzentajea. Ezberdintasun hau nabariagoa da, oraindik ere, 30-39 adin tartean. Fenomeno hau ez da harritzekoa, izan ere, jarduera ekonomikoa mugatua da oso eta lan merkatua nahiko prekarioa, beraz, badira hamarkadak bertakoak bizilekutik alde egiten dutela lan bila. Bizi-itxaropena da bi lurraldeek konpartitzen duten ezaugarri nagusia: Akitaniako bizi-itxaropena hiru herrialdetan ematen bada, ez dago Hegoalde eta Iparralderen arteko ezberdintasunik (83 urte 2011. urteko datuaren arabera).
2
Hiru estatuk gainditzen dute Euskal Herrian 64 urtetik gorakoek duten pisua: Italiak, Alemaniak eta Greziak -----------------------------Italian eta Grezian gure gizartean ematen diren fenomeno demografiko nagusiak ematen dira: antzeko zaharkitze maila, jaiotza-tasaren gelditzea, biztanleria tasa handia lanerako adin aurreratuan eta belaunaldi arteko antzeko ezberdintasunak.
Euskal Herria Europarekin alderatuta Gure adin piramidearen ezaugarri nagusiak Europa mailako hainbat parametrotan ere ikus ditzakegu. EB-27ko adin egiturak ere, bostehun milioi biztanle baino gehiago islatzen dituena, bulbo itxura du, nahiz eta 64 urtetik gorakoen taldeak (%17,8) eta 30-54 urtekoenak hainbesteko pisurik ez duten. Piramidearen tontorrari erreparatzen badiogu, hiru estatuk bakarrik gainditzen dute Euskal Herrian 64 urtetik gorakoek duten pisua: Italiak eta Alemaniak (%20,6 bi estatuetan) eta Greziak (19,7%). Piramidearen oinarriari begiratuta, aldiz, hiru estatuk dute oinarri estuagoa edo antzekoa (14 urtetik beherakoak): Alemaniak (%13,2), Bulgariak (%13,4) eta Italiak (%14). Alemaniaren adin egiturak bulbo itxura badu ere, ezaugarri askotan ez dator bat Euskal Herriaren adin egiturarekin. Italiaren edota Greziaren adin egiturek, ordea, gurearen antzeko ezaugarriak dituzte: Italian 30-39 bitarteko adin taldeen pisua apur bat baxuagoa da, baita Grezian 35-54 adin tartearena ere, baina gure gizartean ematen diren fenomeno demografiko nagusiak ere jasaten dituzte: antzeko zaharkitze maila, jaiotza-tasaren gelditzea, biztanleria tasa handia lanerako adin aurreratuan eta belaunaldi arteko antzeko ezberdintasunak. Beste estatu batzuek ere badituzte antzekotasunak Euskal Herriarekin, esaterako, Belgika edo Portugal, baina hauetan piramidearen tontorra ez da hain zabala, eta berdin gertatzen da Europako ekialdeko beste hainbat estatutan ere.
HAUSNARKETA Euskal Herriaren adin egiturak herri gisa begiratu beharreko zenbait gai estruktural ditu bere gain, populazio aktiboaren murrizketari irtenbidea eman nahi badiogu. Pertsona nagusien zaintza antolatu beharra dago, euren zaintza lanetan rol sexistak gainditu, beharren araberako politikak diseinatu zenbait zonalde basamortu bilakatu ez daitezen, sektore produktiboaren eboluzioari erreparatu, etab.
Iturriak: EUROSTAT, INE (errolda, 2012) eta INSEE (R.P. 2009).
4. Baliabide grafikoak
Iparraldea, 2012.
Hegoaldea, 2012.
80-84
80-84
70-74
70-74
60-64
60-64
50-54
50-54
40-44
40-44
30-34
30-34
20-24
20-24
10-14
10-14
0-4
0-4 15
10
5
0
5
10
15
15
10
5
0
5
10
15
Bizkaia, 2012. Araba, 2012.
80-84
80-84
70-74
70-74
60-64
60-64
50-54
50-54 40-44
40-44
30-34
30-34
20-24
20-24
10-14
10-14
0-4
0-4
10
5
0
5
10
10
5
0
5
10
Lapurdi, 2012. Gipuzkoa, 2012.
80-84
80-84
70-74
70-74
60-64
60-64
50-54
50-54
40-44
40-44
30-34
30-34
20-24
20-24
10-14
10-14
0-4
0-4
15
10
5
0
Nafarroa Beherea, 2012.
5
10
15
Nafarroa Garaia, 2012.
80-84
80-84
70-74
70-74
60-64
60-64
50-54
50-54
40-44
40-44
30-34
30-34
20-24
20-24
10-14
10-14
0-4
0-4 15
10
5
0
5
10
15
10
Zuberoa, 2012. 80-84 70-74 60-64 50-54 40-44 30-34 20-24 10-14 0-4 15
10
5
0
5
10
15
5
0
5
10
BIZTANLERIAREN BANAKETA, ADINAREN ARABERA. EUSKAL HERRIA, 2012. Adin tartea
IPARRALDEA
HEGOALDEA
EUSKAL HERRIA
0-4 05-09 10-14 15-19 20-24 25-29 30-34 35-39 40-44 45-49 50-54 55-59 60-64 65-69 70-74 75-79 80-84 85 eta +
Gordinak 13.625 14.749 15.499 15.852 13.762 15.214 16.292 19.356 20.984 20.814 19.828 19.808 18.330 14.675 14.089 13.658 10.560 10.219
% 4,7 5,1 5,4 5,5 4,8 5,3 5,7 6,7 7,3 7,2 6,9 6,9 6,4 5,1 4,9 4,8 3,7 3,6
Gordinak 141.877 135.770 122.888 116.088 129.592 166.646 218.705 241.928 230.200 224.785 209.820 182.603 168.532 148.627 111.139 119.241 91.779 79.793
% 5,0 4,8 4,3 4,1 4,6 5,9 7,7 8,5 8,1 7,9 7,4 6,4 5,9 5,2 3,9 4,2 3,2 2,8
Gordinak 155.502 150.519 138.387 131.940 143.354 181.860 234.997 261.284 251.184 245.599 229.648 202.411 186.862 163.302 125.228 132.899 102.339 90.012
% 5,0 4,8 4,4 4,2 4,6 5,8 7,5 8,4 8,0 7,9 7,3 6,5 6,0 5,2 4,0 4,2 3,3 2,9
OROTARA
287.313
100
2.840.013
100
3.127.326
100
Iturria: INE (errolda, 2012) eta INSEE (R.P. 2009).