Ikuspegiko "Inmigrazioa eta krisiaren eragina" 2013 urtekarian argitara emandako artikulua Immigrazioarekin loturiko hainbat gairi buruzko artikuluak
Immigrazioa Euskal Herrian, hurbilketa kuantitatibo eta lurraldekoa Asier Otxoa de Retana Imanol Esnaola Gaindegia, Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia
Sarrera GAINDEGIA irabazi asmorik gabeko entitatea da, Euskal Herriko ekonomia eta gizartearekin konprometitutako pertsonek sortutakoa. Bere misioa Euskal Herriaren garapenean eragiten duten ekonomia eta gizarte arloko ezagutzak eta ikuspegiak eskaintzea da. Horrenbestez, gure herri errealitatea ulertzeko baliagarri izango diren elementu objektiboak ematea du xede GAINDEGIAk, modu horretan, etorkizunari buruzko eztabaida hornituz. Etorkizun hori jatorriari muzin egin gabe elkarrekin bizi daitezkeen identitateak uztartzen dituen gizarte gisa baino ez zaigu begitantzen, aniztasunean oinarritutako gizarte eta herrialde bat eratzeko borondatez, elkarrekin eraikitako etorkizunarekin identifikatuta eta inplikatuta senti gaitezen guztiok. Lan hau IKUSPEGI immigrazioaren euskal behategirentzat osatu dugu. Behategi horretako kideek, aldez aurretik, Gaindegiaren beste argitalpen batzuetan parte hartu izan dute. Gizarte eragile nahiz eragile teknikoen artean lankidetza egotea ezinbestekotzat deritzogu, ezagutza besterendu eta eztabaida plazaratzeko espazio bat eratzen joateko urraska, Euskal Herriak horren guztiaren onura jaso dezan. Konpromiso intelektuala da, baina, aldi berean, erronka itzela alderdi askotan aski atomizaturik dagoen herri batentzat.
Azterketaren helburua eta bere ikerketa Lan honetan Euskal Herrian immigrazioa zertan den aztertzen da, ikuspegi kuantitatibo eta lurraldeko batetik. Horrenbestez, Euskal Herriko herritar askoren jatorria ezagutu eta ezagutarazi nahi dugu. Halaber, gizarte-fenomeno honek lurraldeka duen errealitatea azaltzera iritsi nahi dugu, lurraldez lurralde banatutako ikuspegi bat eman asmoz. Eginahal horretan zailtasun asko agertzen zaizkigu. Formalki aitortu gabeko herrialdea gara eta, horrenbestez, lurraldearen errealitate bateratua jorratuko duten egitura publikorik gabea. Horren ondorioz, immigrazioa zenbatzea eta kokatzea nahikoa zail gertatzen da, izan ere, jatorriz
215
Immigrazioa eta krisiaren eragina
Hegoaldekoa den pertsona bat Iparralden bizi delarik (eta alderantziz) immigrante eta atzerritartzat jotzen dute errolda ofizialek gaur egun pairatzen dugun zatiketa administratiboaren eraginez. Immigrazioa jorratzerakoan sortzen diren zailtasunek ez dute bere tratamendua ekidin behar, ez eta bere azterketa baliogabetu behar ere. Euskal Herriko lurralde guztien inguruan nahikoa datu badago Euskal Herriaren osotasunari buruzko argazki koherente bat izateko. Haatik, ez dira asko, gure aztergaiari so, baliagarriak zaizkigun datu homogeneoak. Era berean, estatuetako mugek Euskal Herria bi tradizio eta bi ibilbide estatistiko aski desberdinetan banatzen dute. Material estatistikoaren diseinua eta ekoizpena Euskal Herria aintzat hartzen ez duen estatu-logika batetik egiten da zalantzarik gabe. Eustat da estatistika-plana eta berezko baliabideak dituen Euskal Herriko estatistika-institutu bakarra, baina aztergai dugun subjektuaren zati bat baino ez du ukitzen. Horrenbestez, gure helburua betetzeko, Estatuko estatistika-institutuek ematen duten informazioa bilatu eta aztertu behar dugu. Modu horretan, Euskal Herriaren osotasuna islatuko duen argazkia osatzeko. Eginkizun hori burutzean, ohikoa izaten da lurralde guztietarako datu homologagarririk ez izatea. Dena den, gero eta ikerketa gehiago eta hobeak (eta ikertzaile gehiago eta hobeak) daude, immigrazioaren fenomenoa kualitatiboki ulertzen laguntzen digutenak, demografikoki, ekonomikoki, sozialki eta kulturalki. Hegoaldeari so, gainera, material kuantitatibo ugari ekoizten da. Iparralden ez da gauza bera gertatzen normalean. Ofizialki aitortu gabeko lurraldea izaki, ezagutzarik eza izaten da nagusi estatistikez mintzo garelarik. Aitorpen eza berariazkoa da, zalantzarik gabe, aztertzen ari garen gaiak dituen ondorioetan ikus daitekeenez. Ikerketa hau burutzeko erabili ditugun datuak Frantziako (INSEE) eta Espainiako (INE) estatistika-institutuek eratutako estatistika-informaziotik hartu ditugu. Hegoalderen kasuan, erroldadatuak erabiltzea lehenetsi dugu (Biztanleriaren eta Etxebizitzen Errolda; INE, 2011) homogeneizazio metodologiko hobe bat lortze aldera, izan ere, Iparraldeko datuak ere errolda-informaziotik (Recensement de la population; INSEE, 2010) hartuak dira. Gainera, jatorriaren erreferentzia zehazteko jaioterria lehenetsi dugu herritarrei ofizialki ematen zaien nazionalitatetik haratago, gure azterketa-eremuari dagozkion alderdi agerikoak direla medio. Dena den, herritarren nazionalitate formalari buruzko erreferentziak ere ematen ditugu. Hegoaldearen inguruko errolda-informazioari dagokionez, oraindik udalerriz udalerriko datuak ez dira argitaratu (2013ko abenduan argitaratzea aurreikusten dira). Horrenbestez, kasu honetan ezinezkoa zaigu udalerri edo eskualde mailako geografia bat aurreratzea. Atal hau amaitu aurretik adierazi nahi dugu ikerketa honetan ez direla barne migrazio-mugimenduak aztertzen, Hegoalde eta Iparralde artean ematen direnak salbuetsita. Haatik, horretarako konpromisoa hartzen dugu, ahal dugun neurrian jorra dezagun.
Atzerabegirako oharrak Euskal Herria immigrazio-mugimenduen ohiko hartzaile izan da historian zehar. Gaur egun badakigu Atlantikoaren ertzean eta Penintsularen eta Europako kontinentearen arteko igarobide estra-
216
Immigrazioarekin loturiko hainbat gairi buruzko artikuluak
tegiko batean dagoen lurraldeak beste lurralde batzuetatik etorritako biztanleak jaso izan dituela historiaurreaz geroztik. Eta haiekin batera iritsi dira haien ezagutzak, tradizioak, etab. Euskal Herriak pasaeran igaro diren herritarrak (Europako iparraldetik eta ekialdetik etorritako tribuen migrazioak, merkatariak, armadak, etab.) nahiz bertan egonkortzera iritsitako pertsona eta komunitateak (artisauak, gaskoiak, Europako iparraldetik etorritako ingeniari eta enpresariak, hainbat kontinentetako marinelak, Penintsulako beharginak, Parisko pentsiodunak atseden bila, etab.) jaso izan ditu. Horrenbestez, Euskal Herria herrialde hartzailea izan da eta, halaxe da oraindik ere. Gaur egun, bere egitura ekonomiko aurreratuari, bertako gizartearen garapen-mailari nahiz gizarte eta ikerketa arloko erakundeei esker, lurralde erakargarria da mundu hobe batekin eta gizartearen zein teknologiaren garapenarekin arduratuta dauden beste lurralde batzuetako pertsonentzat. Iparraldek duen nekazaritza-eredu iraunkorrak akuilaturik bertaratzen den frantziar jatorriko nekazari gaztea, gure egitasmo kulturalak, mediatikoak edo kooperatiboak ezagutu nahi dituzten pertsonak edota Ikerbasquek hautemandako ikertzaileak dira bisitarietako zenbait. Horrela, Euskal Herria talentua erakartzen duen eremu bilakatu da eta guztiok gara horren onuradun. Dena den, mugimendu ia guztiak halabeharrezkoak izan dira. Zenbaitetan immigrantearen erabakiz eta, beste zenbaitetan, berezko interesak dituzten agintaritzen aginduz. Hori dela eta, gaur egun ez dago informazioa jaso, immigrazioaren jarraipena egin eta prozesu horiek ikertzeaz arduratzen den formalki aitortutako erakunde aholkularirik, etorkinen integrazioa eta egokitzapena hobetuko lukeena, Euskal Herria jardute-eremu izanik. Immigrazioaren fenomenoak protagonismoa hartu du azken hamarkadan zehar, izan ere, immigrazio-fluxu handien lurralde hartzaile bilakatu gara modu nabarian, egungo ekonomia-zikloaren hasiera bitartean bederen. Horrela azal daiteke, neurri handi batean, azken hamarkadan eremu batzuetan izandako hazkunde demografikoa, jaiotze-tasaren igoera, edo biztanleriaren zahartzeprozesuaren moteltzea. Gainera, horren urrun ez dagoen etorkizun batean beste herrialde batzuetako pertsonak gure gizartean txertatzeko premia hautematen da dagoeneko.
Jatorri aldetiko aniztasuna Euskal Herriko biztanleen artean Euskal Herria orain hartzaile, orain igorle izan da, are gehiago, aldi berean hartzaile eta igorle ere izan da. Haatik, mugimendu horien eragina desberdina izan da lurraldearen arabera. Alde batetik, Zuberoak azken lau hamarkadetan, milurteko berria hasi bitartean, biztanle asko galdu du. Aitzitik, Lapurdi, Nafarroa Garaia edo Araban guztiz kontrakoa gertatu da, nahiz eta kasu bakoitzean berezko berezitasun batzuk nabarmentzen diren [ikus 1. taula]. Bidasoaren iparralde eta hegoaldera azken hamarkadan izan den migrazio-fluxua asimetrikoa izan da. Azken mende erdiko migrazio-mugimendu garrantzitsuenek joera desberdinak izan dituzte. Eremu bakoitzean gertatutako mugimendua fenomeno hori kudeatu duen herrialdearen eta bere politikaren araberakoa izan da. Lurralde bakoitzaren ehundura ekonomikoaren berezitasunak, edo beste herrialde batzuetako eskulan premiak zein soberakina dira, neurri handi batean, mugimendu horien faktoreak. Hegoalderen kasuan, jarduera ekonomiko biziak eta eskulanaren premiak bultzatuta, Espainiako
217
Immigrazioa eta krisiaren eragina
Estatutik eta Portugaldik iritsitako langileak erakarri ditu eta, neurri txikiagoan, beste kontinente batzuetako langileak, bereziki Magreb edo Hegoamerikakoak, Espainiako Erreinuko kolonia zaharretakoak, eta Europako herrialdeetakoak, Europar Batasunaren testuinguruan. Aitzitik, Iparralde Parisetik urrun samar dagoenez, eta hiriburuak muga-eremu batean garapen ekonomikoa ez bultzatzeko duen interes eskasak bultzatuta (are gutxiago, lurralde horretan komunitate berezi eta mugakide bat egonik, euskalduna, alegia), intentsitate urriko hirugarren sektorea sustatu da bertan. Horren ondorioz, alde batetik, bertako biztanleriak kanpora egiten du etengabe, baina, bitartean, pentsiodunak iristen dira atseden bila, Frantziako eskualdeetatik etorritako funtzionario eta langileekin batera. Horrenbestez, azalerari dagokionez nahikoa “txikia� bada ere, Euskal Herria askotarikoa da immigrazio-fenomenoen nolakotasunari so. Mugimendu horiek uztartuz gero, Euskal Herria plurala eta konplexua osatzen da, eta askotarikoa, lurralde bakoitzaren ezaugarriak aintzat hartuz. Gaur egun, Euskal Herriko biztanleriaren %28,5 bere lurraldetik kanpo jaiotakoa da (INE, 2011; INSEE, 2010). Bi lurralde nabarmentzen dira immigrazio-proportzio handiagatik: Iparralde (%42,6) eta Araba (%33,6). Aitzitik, Gipuzkoa (%22,6) eta Nafarroa Garaia (%26,5) dira proportzio baxuena dutenak [ikus 1. grafikoa]. Euskal herritarren jatorriari dagokionez, hauek dira zenbakiak. Hegoalden Espainiako Estatuko erregio desberdinetan sortutakoak Euskal Herriko biztanleen %16,2 dira (INE, 2011). Multzo hori da ugariena euskal gizartean. Frantziako1 erregioetan jaiotakoei dagokionez, proportzio hori %3,3koa2 da, hots, bigarren multzo ugariena da (INSEE, 2010). Bi multzoen baturak %19,5 osatzen du, hau da, bost biztanletik bat multzo horretakoa da. Hala ere, kasu honetan garrantzitsua da lurralde bakoitzaren ezaugarriei erreparatzea. Iparralden, hiru biztanletik batek du frantziar jatorria (%35,6). Araban lau biztanletik bat (%23,0) da Estatu Espainiarrean jaiotakoa. Bizkaiaren kasuan, berriz, bost biztanletik bat (%20,8) da Estatu Espainolean jaiotakoa [ikus 2. taula]. Euskal Herriko biztanleen %9,0ari administrazioak ofizialki nazionalitate atzerritarra edo nazionalitate bikoitza aitortzen dio (jatorrizkoa, espainiarra edo frantziarra izateaz gain) (INE, 2011; INSEE, 2010). Lurraldeka, proportzio hori nabarmendu egiten da Nafarroa Garaian (%13,6) eta Araban (%10,6), Euskal Herriko batez bestekotik gora daudelarik. Gainera, administrazioaren arabera atzerritarra izanik, nazionalitate espainiar edo frantziarra duten biztanleak biztanleria osoaren %2,4 dira. Multzo hori bereziki nabarmena da Nafarroa Garaian (%4,1), baina ez horrenbeste gainerako lurraldetan. Zenbaki horiei so, agerian geratzen da Euskal Herrian jaiotako biztanleen mugaz gaindiko migrazio-mugimendua. Aurrez ohartarazi dugunez, Iparralden bizi den Hegoaldeko pertsona bat ofizialki etorkin gisa hartzen da, eta alderantziz. Hegoaldeko zentsuan Frantzian jaiotako 2.422 pertsona zenbatzen dira eta udal-erroldari so 3.325 (INE, 2011). Biztanle horien artean, hirutik bat Gipuzkoan bizi da (%83a Bidasoa Beherea eta Donostialdeako eskualdeetan). Edozein kasutan, Frantziako estatuan jaiotako biztanleak %0,09-0,12 bitartean dira Hegoalden.
Ikerketa honetan halakotzat ulertzen da, Frantziako Estatuan jaiota, Pirinio Atlantikoko departamenduan jaio ez den biztanleria.
1
Hegoalden finkatutako biztanleria zenbatu gabe.
2
218
Immigrazioarekin loturiko hainbat gairi buruzko artikuluak
Aitzitik, Espainiako estatuan jaio eta Iparraldera joandako pertsonak 12.000tik gora direla kalkulatzen dugu. Hau da, Iparraldeko biztanleria osoaren %4,3. Ezinezkoa da zehaztea hauen artean zein den euskaldun jatorririk ez duten biztanleen proportzioa. Ziurrenera, Iparralden bizi arren, arrazoi fiskal edo lanekoak direla medio Hegoalden erroldatuta dauden pertsonak zenbatuko balira, proportzio hori handiagoa izango litzateke. Aurrerantzean, ikuspegi analitiko bateratua mantendu arren, Iparralde eta Hegoalde bereiz aztertuko ditugu, arrazoi ugari direla medio. Lehen arrazoiak alderdi metodologikoekin du zerikusia, datuen eskuragarritasunarekin eta horiek homogeneizatzeko zailtasunekin. Iparralde osorako ditugun datuak ez dira zorrozki baliokideak Hegoalderako, lurraldeka banatuz gero. Migrazioen nolakotasunari erreparatzen badiogu, Euskal Herria bereizten duen mugak, era berean, administrazio-eremu bakoitzeko joera eta ezaugarri nagusiak bereizten dituela esan daiteke objektiboki. Hori litzateke bigarren arrazoia. Ez da gauza bera jatorriz frantziarra den biztanleriak Euskal Herri osoan duen garrantzia (%3,3) Iparralde mailan neurtzea (%35,6). Euskal Herriko migrazio-fenomenoa aztertzetik haratago, batez ere, Iparralde hartu nahi dugu aztergai, hori baita gutxien aztertu den lurraldea. Horixe litzateke bi lurraldeak banaka aztertzeko azken arrazoia.
Immigrazioa Iparralden Iparraldeko ekonomia eta gizartearen datuei dagokionez galderaz betetako lurraldea izan ohi da. Alderdi jakin batzuk ezagutzen ditugu, baina alderdi askotan ezagutza sakona falta zaigu. Migraziomugimenduak ez dira salbuespena. Kapitulu honetako helburu nagusietako bat horretan apur bat gehiago sakontzea da. Ezezagunak diren alderdi nagusietako zenbait argitzea espero dugu. Kasu batzuetan, ordea, zain egon beharko dugu, datu gehiago edo ikerketa sakonagoak izan arte. Lan honen hasieran aipatu dugu Iparraldeko biztanleria osoa kontuan hartuta, biztanleen %42,6 lurralde horretatik kanpo jaiotakoa dela. Miarritze (%61,1), Hendaia (%58,2), Angelu (%51,2) eta Baionako (%51,1) azpi-kantonamenduetan (Canton-ou-ville)3 proportzioa %50etik gorakoa da (INSEE, 2010). Aitzitik, oso gertuko eremuetan guztiz kontrako egoera aurkitzen dugu, esate baterako, Iholdi (%14,9), Atharratze-Sorholüze (%16,7) edo Baigorrin (%20,1) [ikus 1. mapa]. Iparraldera bizitzera etorritakoen artean, lautik hiru Frantziako eskualdeetan dute jatorria, hots, guztien (%35,6) herena. Miarritzeko azpi-kantonamenduan jatorriz Frantziako estatukoak diren herritarrek biztanleria osoaren ia erdia osatzen dute (%49,0). Beste eremu batzuetan ere proportzio hori batez bestekotik oso gora dago, esate baterako, Angelun (%42,2), Baionan (%39,4), Donibane Lohitzunen (%37,6) eta Baiona iparraldean (%35,7). Aitzitik, proportzio horiek txikiagoak dira landa izaerako azpi-kantonamenduan, esate baterako, Iholdi (%13,0) edo Baigorrin (%13,3) [ikus 2. mapa]. Frantziako estatuan jaiotakoen artean, erdia baino gehiagok hiru eskualdetan dute jatorria. Îlede-France (Pariseko metropoli-eremua hartzen duena) eskualdekoak dira etorkin guztien %8,3. Pirinio Atlantikoez kanpoko Akitaniako beste lekuren batekoa da immigrazioaren %7,6 eta MidiKantoia ez bezala, “Canton-ou-ville” (edo sasi-kantoi) udalerri oso bat edo gehiago hartzen dituen multzokatzea da (INSEE, 2013). Gure kasuan, ohiko kantoiekiko aldea da BAM (Baiona, Angelu, Miarritze) osatzen duten hiru udalerriek sasi-kantoi bat eratzen dutela. 3
219
Immigrazioa eta krisiaren eragina
Pyrénées izenekotik iritsiak dira %3,3a. Île-de-France eskualdetik iritsitako biztanleen proportzioa handiagoa da Hegoalden Gaztela eta Leonen jaiotako biztanleen proportzioa baino. Beste eskualde batzuk ere adierazgarriak dira biztanleriaren gaineko bolumenari dagokionez, esate baterako, Nord-Pas-de-Calais (%1,4), Poitou-Charentes (%1,3), Pays de la Loire (%1,2), RhôneAlpes (%1,2), Bretagne (%1,1) edo Centre (%1,0). Beste eskualdeen artean banatzen da Frantziako eskualdeetatik iritsitako gainerako biztanleria (%7,9). Horietako bakarrak ere ez du biztanleriaren %1a gainditzen. Honatx eskualde horiek: Provence-Alpes-Côte d’Azur (biztanleria osoaren %0,9),Lorraine (%0,8), Languedoc-Roussillon (%0,7), Picardie (%0,7), Haute-Normandie (%0,7), Champagne-Ardenne (%0,6), Bourgogne (%0,5) edo Basse-Normandie (%0,5). Proportzio txiki (erlatiboki) horien dimentsioaz ohartzeko, Hegoaldeko adibide bat ekarriko dugu. Arestian aipatutako azken eskualdeak Iparraldeko demografian duen garrantzia kuantitatiboa, Hegoalden Kolonbiako biztanleriak duen garrantziaren parekoa da. Frantziakoak ez diren eskualdetatik etorritako herritarrei dagokienez, horien banaketa desberdina da Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan. Hemeretzi azpi-kantonamendutatik hamahirutan administrazioak atzerritartzat jotakoen proportzio ofizialak ez du Gipuzkoakoan Espainiako Estatutik kanpo jaiotakoek duten proportzioa (%7,5) gainditzen. Haatik, biztanle mota horren kontzentrazioa aintzat hartuz datua oso adierazgarria da, izan ere, biztanle mota horren %85,5 (Iparralde osoa kontuan izanik) Lapurdiko kostaldeko sei azpi-kantonamendutan biltzen da. Kasu honetan, beraz,, proportzioa, oso altua da. Hendaian (%33,3), Miarritzen (%12,1) eta Baionan (%11,7) proportzioa %10aren gainetikoa da, eta beste eremu batzuetan ere proportzio hori handia da, esate baterako, Donibane Lohitzune (%9,4) eta Angelun (%9,1). Zenbaki horien atzean bada arazo saihestezin bat, datuen eskuragarritasunarekin lotutakoa: Ofizialki atzerritarra den biztanleria kopuru handi hori, gehienbat, Hego Euskal Herritik iritsitakoa dela pentsa daiteke, batez ere, Hendaiaren kasuan. Azpi-kantonamenduei dagokienez, ez dugu datu eguneraturik gertaera hori Hendaian eta Iparralde osoan zein proportziotan gertatzen den zehazteko. Dena den, baditugu ikerketarako interesgarriak izan daitezkeen hurbilketa-datuak. Baionako hiri-aglomerazio edo -unitatea4 (Unité urbaine 2010 de Bayonne) 27 udalerri eta 220.000 pertsona baino gehiago hartzen dituen zonalde bat da. Lurralde horretan metatzen da Iparraldeko biztanleria osoaren %71,2. Horrenbestez, zenbakiei dagokienez nahikoa ondo islatzen du errealitatea. Arazo nagusia zera da, Ipar Euskal Herriko lurraldetik iparraldera dauden Frantziako hiru udalerri ere hartzen dituela zonalde horrek (Tarnos, Saint-Martin-de-Seignanx eta Saint-André-de-Seignanx). Dena den, hiru horietan ez dira 20.000 biztanle baino gehiago bizi. Zonalde horretan bada beste xehetasun adierazgarri bat, izan ere, ofizialki atzerritar izendatuak diren biztanleen proportzioa (%8,0) Iparralde osoari dagokion proportzioa baino handixeagoa da (%6,9). Hori horrela da barnealdeko landa-eremuak ez direlako kontuan hartzen, eta Iparraldez kanpoko kostaldea, partzialki bada ere, kontuan hartzen delako. Adierazi dugun moduan, biztanle mota horren zatirik handiena hartzen duen eremua da. Hori esanda, ofizialki atzerritar izendatuak diren biztanleen jatorriari dagokionez nabarmendu beharreko lehen ezaugarria erdiak baino zertxobait gehiagok espainiar nazionalitatea dutela edo, Hiri-unitatearen nozioa eraikitako azaleraren eta biztanle kopuruaren jarraitutasunean oinarritzen da. Eraikinzonalde jarraitu bat ageri duten udalerriak dira (eraikinen artean 200 metroz gorako espazio hutsik egon gabe), gutxienez, 2000 biztanle izanik (INSEE, 2013). 4
220
Immigrazioarekin loturiko hainbat gairi buruzko artikuluak
bestela esanda, Baionako hiri-aglomerazioko biztanleria osoaren %4,3 (INSEE, 2010). Nagusiki Hegoaldetik iritsitako biztanleak direla pentsatzen dugu, baina ezin zehazta dezakegu lurralde horretakoak ez diren etorkinen proportzioa, gutxiengoa dela uste dugun arren. Hori da gaur egungo paradoxa: Etorkin (ImmigrĂŠ) gisa agertzen dira, Euskal Herritik irten ez diren arren. Horrela, Pirinio Atlantikoetakoak ez diren Frantziako eskualdeetan eta Hegoalden (gure usteari eutsiz) jaiotako pertsonez gain, jatorriz Portugalekoak diren pertsonek osatzen dute Iparraldeko etorkinen multzo ugariena, biztanleria osoaren %1,2. Proportzio hori Nafarroa Garaian finkatutako portugaldarren (0,8) edo kolonbiarren (%1,1) parekoa da. Europar Batasuneko beste herrialde bateko nazionalitatea duen biztanleriak garrantzia nahikoa handia du (%0,6). Hala ere, ezinezkoa zaigu zehaztea nazionalitate horiek zein proportziotan dauden, italiarrena (biztanleria osoaren %0,1) eta aurretiaz zehaztutakoena (espainiarra eta portugaldarra) salbuetsita. Etorkizunean datu zehatzagoak izatea espero dugu, banketa xeheagoak egin ahal izateko. Presentzia handia du, halaber, nazionalitate marokoarrak (biztanleria osoaren %0,4). Haatik, proportzioan, Hegoaldeko lau herrialdeetan baino presentzia txikiagoa du komunitate horrek. Honatx gainerakoak: Batasunaz kanpoko Europako herrialdeak (%0,2), aljeriarrak (%0,1), turkiarrak (%0,1), beste herrialde afrikar zenbait (%0,3) eta beste herrialde batzuk (%0,7) (INSEE, 2010). Nazionalitate aljeriarra duten biztanleek ere presentzia handiagoa dute Hegoalden (%0,3). Dena den, iraganean Frantziako estatuaren kolonia izan zela, eta garai batean Estatuak aljeriarren migrazio-fluxu handi samarra hartu zuela aintzat hartuz, litekeena da Iparralden aljeriar sustraiak dituen eta Frantzian jaio den biztanleria jakin bat egotea, horien proportzioa nabarmenegia ez izan arren (estatuaren testuinguruan, behinik behin). Hegoalden ez litzateke halakorik gertatuko oraindik, ez maila horretan bederen, prozesu berria baita. Adinari dagokionez, Iparralden ofizialki atzerritarra izendatua den biztanleria osoaren %56,2k 30-64 arteko adina du (INSEE, 2010). Dena den, nazionalitateen arabera adinean bada alderik. Laburbilduz, lan egiteko adinean direnen proportzioa handiagoa da Afrikako herrialdeetatik iritsitakoen artean, Europako herrialdeetatik iritsitakoen artean baino. Adinez zaharrenak Europatik iritsitakoen artean agertzen dira. Horren adibide dira italiarrak, izan ere, %67,7ak 55 urte baino gehiago ditu. Gauza bera gertatzen da Frantziako eskualdetatik iritsitakoen artean: %24,3ak 65 urte edo gehiago ditu, bertako biztanleriaren proportzioa (%18,0) gaindituz. Bestalde, emakume gehien Europar Batasunetik kanpoko herrialde europarretatik iritsitakoen artean ageri da (%76,5). Alderantzizkoa gertatzen da Aljeria (%36,9), Turkia (%39,5) edo Tunezen (%41,9) jatorria duten taldeen kasuan. Orokorki, atzerritar guztiak aintzat hartuz, emakumeak dira nagusi (%54,2), baita Frantziako eskualdetatik iritsitakoen artean ere (%53,2) (INSEE, 2010). Hegoalden ez da joera hori gertatzen, izan ere, administrazioak atzerritar izendatutako guztiak aintzat hartuz, emakumeak %48 dira (INSEE, 2010). Era berean, kategoria soziala eta profesionala aintzat hartuta, etorkinen artean dauden aldeak ere interesgarriak dira. Afrikako kontinentean eta Turkian jatorria duten biztanleak hartuz, langileen (%23,3) eta enplegatuen (%21,3) kategorian duten proportzioa Europako Batasuneko biztanleriak (%21,8 biak batuta) duenaren bikoitza da (INSEE, 2010). Etorkinen artean, langile gehiago agertzen da kostaldean eta zertxobait gutxiago barnealdean. Tarteko zonaldean presentzia urriagoa da (INSEE, 2008). Aitzitik, EB-27 barneko biztanleen artean erretiratuak dira nagusi (%28,7), ondoren jarduera profesionalik ez dutenak daude (%22,5), eta neurri txikiagoan, tarteko koadroak (%12,4) eta goi-mailako koadro eta profesional intelektualak (%8,2) ageri dira.
221
Immigrazioa eta krisiaren eragina
Frantziako eskualdeetatik iritsitako herritarren artean tarteko lanbideak (%13,9), goi-mailako koadro eta profesional intelektualak (%8,1) eta enplegatuak (%15,3) nabarmentzen dira. (INSEE, 2010). Iparralden erretiratuen proportzioa batez bestekoaren gainetik dago, bai Frantziakoak ez diren eskualdeetatik (%30,1) iritsitakoena, eta baita Frantziako eskualdeetatik iritsitakoena ere (%29,9). Aitzitik, bi kolektibo horietan berezko ustiapena duten nekazarien eta jarduera profesionalik gabeko pertsonen presentzia oso urria da bertako biztanleriarekin alderatuta. Langabeziaren proportzioa batez bestekoaren gainetik dago Frantziatik kanpo jaiotakoen artean, eta zertxobait apalagoa da Ipar Euskal Herritik kanpo jaiotako frantziarren artean. Aldi baterako enpleguen kasuan patroi hori errepikatu egiten da. Enpleguren bat duten frantziar jatorriko biztanleen artean, soldatapekoen nahiz lanaldi osoko enplegatuen proportzioa handiagoa da biztanleria osoaren proportzioarekin alderatuta. Horiek, batez ere, zerbitzuen sektorean lan egiten dute (%82,9), zehazki esatera, merkataritzan, garraioan eta askotariko zerbitzuetan (besteak beste, ostatu- eta jatetxe-zerbitzuak, finantza-jarduerak eta aseguru-jarduerak, higiezinen jarduerak, herri-administrazioa, hezkuntza, osasun-jarduerak eta gizarte zerbitzuak). Aitzitik, oso gutxi dira lehen sektorean edo eraikuntzan lan egiten dutenak. Frantzian jatorria ez duten biztanleen artean, presentzia handiagoa da eraikuntzaren sektorean eta merkataritzan, garraioan eta zerbitzuetan (INSEE, 2010). Prestakuntza-mailari dagokionez aldeak nabarmenak dira, adierazten ari garen patroiekin bat etorriz. Frantziako eskualdeetatik iritsitako hamalau urtetik gorako pertsonen artean diplomatura baten edo goi-mailako ikasketen jabe diren biztanleen proportzioa %32,2koa da. Pirinio Atlantikoko departamenduan jaiotakoen artean proportzio hori %20,8koa da. Frantzian jatorria ez duten pertsonen artean ere, diplomatuen edo goi-mailako ikasketak dituztenen proportzioa handia da (%27,4), baita lehen ikasketak amaitu ez dituzten biztanleen proportzioa ere (%24,7). Komunitate horren barnean argi bereizitako bi etorkin-profil daudela sumatzen da, baina ezin dugu datua jatorriaren arabera berezitu. Komunitate bakoitzaren familia-ereduan edo bizikidetza-unitatean ere badaude aldeak. Frantziako eskualdeetatik etorritako biztanleen artean ezkongabeen batez bestekoa Iparraldeko batez bestekoaren azpitik badago ere, adierazgarria da biztanleria horren %23,5ak ez duela etxebizitza beste pertsona batekin (familiakoa izan zein ez) partekatzen. Iparraldeko batez bestekoa, kasu horretan, %18,7koa da. Orobat, seme-alabarik gabe bikotean bizi direnen proportzioa handiagoa da (%28,8). Frantzian jatorria ez duten biztanleen kasuan ere batez bestekoa gainditu egiten da, nahiz eta ezkondutako biztanleriaren proportzioa askoz ere handiagoa izan (%48,6). Horren ondorioz, gutxienez, gurasoetako batekin familia nuklear batean bizi diren pertsonen proportzioa askoz ere apalagoa da bi komunitate horien barnean, Pirinio Atlantikoetan jaiotako biztanleen artean baino. Seme-alabak dituzten departamendu horretako biztanleen artean bi edo hiru seme-alaba dituzten familia-unitateak gailentzen dira (%59,6). Frantzian jatorria ez dutenen artean, aldiz, seme-alaba bakar batekin osatutako unitateak dira nagusi (%44,2). Frantziako eskualdeetatik etorritako pertsonen artean ohikoagoak dira seme-alaba bakarra duten (%42,2) eta lau seme-alaba edo gehiago dituzten (%3,7) familiak (INSEE, 2010). Bizikidetza-unitateetan gertatzen diren desberdintasun horiek ere islatzen dira bakoitzaren etxebizitza motan. Administrazioak etorkin izendatutako biztanleriaren erdia baino gehiago pisu erako etxebizitzetan bizi da (%59,7). Gainera, horien etxebizitzak txikiagoak dira (%44,4 lau gela baino gutxiago duten etxebizitzetan bizi da), biztanleria osoaren datuarekin alderatuta (%34,1). Frantziako eskualdeetatik iritsitako biztanleen artean patroi bera errepikatzen da. Dena
222
Immigrazioarekin loturiko hainbat gairi buruzko artikuluak
den, horien artean 10 gela baino gehiago dituzten etxebizitzak dituztenen proportzioa (%0,36) handixeagoa da batez bestekoarekin alderatuta (%0,31). Hori ez da gertatzen Frantziakoak ez diren eskualdeetatik etorritakoen artean. Frantziako jatorria duen biztanleriaren zati txiki bat tamaina handiko etxebizitzetan bizi dela ondoriozta daiteke.
Immigrazioa Hegoalden Hegoalden dagoen biztanleriaren %27,1 Hego Euskal Herritik kanpo jaiotakoa da. Gehienak Espainiako Estatuan jaiotakoak dira (%17,8), zehazki esatera, milioi erdi pertsona baino gehixeago (INE, 2011). Horrenbestez, Espainiako Estatuan jaiotako pertsonek osatzen dute etorkinmultzo handiena Hegoalden, eta baita Euskal Herria osoan ere. Pertsona horien jatorria Autonomia Erkidegoen arabera aztertuz, gehienak Gaztela eta Leonen jaiotakoak direla ikus daiteke (biztanleria osoaren %7,2). Proportzio hori, gainera, handiagoa da Araban (%10,5) eta Bizkaian (%9,6). Berez, Gaztela eta Leonen jaiotako biztanleek Espainiako Estatutik iritsitako biztanleriaren %40,3 osatzen dute. Kontua xehetasun gehiagoz ulertzeko, esan daiteke Gaztela eta Leonetik iritsitako biztanleek Hegoaldeko biztanlerian duten proportzioa, administrazioak atzerritar izendatzen dituen 18 talde jendetsuenak batera hartuta bezainbestekoa dela. Are, Gaztela eta Leoneko biztanleen proportzioak administrazioak etorkin izendatutakoen proportzio osoa gainditzen du Bizkaiaren kasuan (%+1,9), eta antzekoa gertatzen da Arabarekin alderatzen badugu. Orokorrean adin aurreratuko herritarrak dira, bere garaian (1960. eta 1970. hamarkadak) Euskal Herriaren industria-garapen beteak erakarrita etorri zirenak, edo etorri behar izan zutenak. Horrenbestez, arrazoi sozioekonomikoa da etorrera horren arrazoi nagusia. Baina Espainia Estatuko beste erkidego batzuek ere ekarpen handia egin dute gaur egungo biztanleria-bolumenean: Extremaduran jaiotakoa da Hegoaldeko biztanleria osoaren %2,2a. Proportzio hori handixeagoa da Gipuzkoaren kasuan (%3,2). Galiziatik iritsitako biztanleak ez dira hainbeste (biztanleria osoaren %1,8); bai, ordea, Bizkaiaren kasuan (%2,6). Galiziatik iritsitakoen proportzioa errepikatu egiten da ia Andaluziaren kasuan (%1,7). Kasu horretan proportzioa areagotu egiten da Nafarroa Garaian (%2,1) eta Araban (%2,0). Azkenik, aipagarria da Errioxan jaiotako biztanleriaren proportzioa (%1,0). Herritar horiek presentzia handiagoa dute alboko herrialdeetan (biztanleria osoaren %2,4 Araban eta osoaren %1,6 Nafarroa Garaian) (INE, 2011). Espainiako Estatuko gainerako erkidegoetatik iritsitako biztanleen artean Euskal Herriko biztanleriaren %3,9 osatzen dute gaur egun. Multzo horren barnean, aipagarria da Aragoan jaiotako herritarren proportzioa Nafarroa Garaiko biztanleria osoaren %1,8 dela. Bizkaiaren kasuan, Kantabrian jaiotakoen proportzioa azpimarratu behar da, biztanleria osoaren %1,6, hain justu. Ildo horretatik, zenbaitetan gertutasun geografikoa eragin aipagarria duen aldaera da, migraziofluxuak aztertzerakoan. Espainiako estatutik kanpo jaiotako pertsonei dagokienez, adierazgarria da Hegoalden horien proportzioa biztanleria osoaren %9,3koa dela. Ikusi dugunez, proportzio horrek gora egiten du Nafarroa Garaian (%13,6) eta Araban (%10,6). Gipuzkoan (%7,5) eta Bizkaian (%7,6), ordea, horien presentzia ez da hain nabarmena. Multzo horretako etorkin gehienek denbora gutxi dara-
223
Immigrazioa eta krisiaren eragina
mate finkatuta eta gaur egungo proportzio hori azken hamarkadan izandako migrazio-fluxuen ondorioa da. Nazionalitateen arabera, marokoarra da komunitate ugariena (%0,9), kolonbiarrena (%0,9) eta ekuadortarrena (%0,9) baino apur bat handiagoa baita. Probintziak banaka aztertzen baditugu, Marokotik iritsitako biztanle gehien hartzen dituztenak Araba (%1,6) eta Nafarroa Garaia (%1,5) dira. Komunitate horren presentzia askoz apalagoa da Bizkaian (%0,6) eta Gipuzkoan (%0,7). Kolonbiar jatorriko biztanleriari dagokionez ere Araba (%1,4) eta Nafarroa Garaia (%1,1) dira jomuga kuttunenak. Gipuzkoan, aldiz, horien presentzia eskasa da (%0,5). Aitzitik, ekuadortarrak gehienbat Nafarroa Garaian metatzen dira, izan ere, probintzia horretan biztanleriaren %2,4 dira nazionalitate horretakoak (INE, 2011). Hiru nazionalitate horien atzetik badira komunitate nabarmen batzuk, horien presentzia hainbestekoa ez bada ere. Horren adibide dira komunitate errumaniarra (%0,8), boliviarra (%0,5) edo portugaldarra (%0,5). Azkenik, komunitate frantziarra, brasildarra, peruarra, argentinarra, aljeriarra edo bulgariarra kokatzen dira, guztietan ere proportzioa %0,3koa izanik, gutxi gorabehera. Lurraldeka dagoen banaketa desorekatua aintzat hartzen badugu, komunitate bulgariarra paradigmatikoa da: Nafarroa Garaian biztanleria osoaren %0,9 osatzen dute bulgariarrek eta probintzia horretan metatzen da Hegoalden bizi den komunitate bulgariarraren %84,9a. Tafallako eskualdean, esaterako, komunitate bulgariarrak biztanleriaren %2,7a hartzen du (INE, 2011). Portugaldik iritsitako biztanleen artean ez da horren nabarmena pilaketa hori, lurraldez lurralde banatuagoa baita komunitate hori, nahiz eta Nafarroa Garaian proportzioa handiagoa izan (%0,8). Antzeko argazkia ikus dezakegu Perutik iritsitako biztanleria aintzat hartzen badugu (Nafarroako biztanleriaren %0,5 eta Arabako biztanleriaren %0,3). Azkenik, Aljeriatik eta Brasildik iritsitako biztanleen presentzia urria bada ere, Araban badute pisua (%0,8 eta %0,4 hurrenez hurren). Aipatu ez ditugun gainerako nazionalitateek Hegoaldeko biztanleria osoaren %3,1 osatzen dute. Adierazgarria da horien proportzioa %3,8koa dela Araban eta %2,9koa baino ez Bizkaian. Datu horietan, era berean, ikus daiteke presentzia oso urria duten nazionalitateek Araban badutela nolabaiteko presentzia, esate baterako, pakistandarrak (Arabako biztanleriaren %0,4), eta baita mikro-komunitate batzuek ere, esate baterako, nigeriarrak (%0,2).
Ondorioak Euskal Herriko biztanleriak beste herrialde eta kulturetatik etorritako pertsonen osagai garrantzitsua du. Gaur egun, biztanleria osoaren %28,5. Proportzioa oso handia da Europako testuinguruarekin alderatuta ere [ikus 3. mapa], eta Luxemburgek (%40,9) baino ez du tasa handiagoa. Adibide batera, Alemania (%13,1), Danimarka (%7,9), Espainiako Erresuma (%14,6), Frantzia (%11,6) edo Finlandia (%4,9) gugandik oso urrun daude kanpoan jaiotako biztanleriaren presentziari dagokionez (OECD, 2011). Suitzan baino ez dugu antzeko maila aurkitzen (%27,3). Haatik, Katalunian, printzerritik (Principat) kanpo jaiotako pertsonen tasa %36,4koa da (INE, 2011). Zenbaki nagusietatik haratago, asko dira Euskal Herriak barneratzen dituen mikro-errealitateak. Kapitulu honetan egindako banakapena baino handiagoko banaketa-maila erakusten duten datu eguneraturik ez badugu ere, bi lurralde nabarmentzen dira beste herrialde batzuetatik iritsitako pertsona asko baitaratzeagatik: Iparralde (%42,6) eta Araba (%33,6).
224
Immigrazioarekin loturiko hainbat gairi buruzko artikuluak
Immigrazioaren jatorria eta arrazoiak aldatu egiten dira leku batetik bestera. Hegoalden argi dago immigrazioak izaera ekonomikoa duela, lurralde horretan jarduera ekonomikoa handia baita. Iparralden, aldiz, izaera ezberdineko bi immigrazio-fluxu hautematen dira. Alde batetik, errenta maila handia duen pertsonen fluxu handia dago, atseden bila iristen direnak. Beste alde batetik, Iparraldera hirugarren mailako lan-merkatu eskas batera jotzen duten pertsonak ere iristen dira, lanerako adinean daudenak. Pertsona horiek Frantziako eskualdeetatik iristen dira eta, neurri txikiagoan, Frantziako Estatutik kanpoko herrietatik (merkataritza-ganberaren arabera, 2012an Iparralden eskaini ziren 10.000 enpleguetatik %50 aldi baterakoak ziren eta kualifikazio maila txikikoak). Gorabehera horiek gertatzen diren bitartean, Iparraldeko gazte askok kanpora jotzen du bere ikasketak egiteko edota lanpostu bat aurkitzeko xedez. Azken hamarkadan Iparraldeko gazteen iraunkortasuna negatiboa5 izan da. Hegoalden, ordea, kontrakoa gertatu da denbora-tarte berean. Euskal Herriak atomizazio administratibo eta ekonomiko sakona pairatzen du. Horren eraginez biztanleriaren osaera konplexua du, beste eskualde batzuetatik iritsitako biztanleak lurraldean modu desberdinetan hedatu dira. Horren ondorioz, oso egoera eta ingurune soziokultural ezberdinak sortzen dira, denboran metatu egiten direnak. Haatik, Euskal Herria subjektu pasiboa da Frantziako eta Espainiako Estatuetako immigrazio-politiketan. Gainera, ez du lurralde barneko koordinazio edo plangintzarik, beste herrietatik datozen pertsonei harrera egin eta gizarteratzea ahalbidetzeko. Argi dago lurralde bakoitzean indarrean den plangintza ekonomikoa elementu erabakigarria dela. Iparralden, Pirinioetan eta Euskal Herriko hegoaldeko eskualdeetan tokiko biztanleria galtzen ari da, kasu batzuetan epe ertain edo luzera iraunkortasuna ziurtatuko lukeen birsorkuntza demografikorik hautematen ez delarik. Beste eremu batzuetan, aldiz, jarduera eta biztanleria gero eta handiagoa da. Iparralderen kasuan egoera hori bereziki larria da, izan ere, hirugarren mailako ekonomia inposatzen denez, biztanleriaren izaera aldatu egiten da, eta bertako kohesioa eta birsorkuntza zailtzen ditu. Errealitate soziolinguistikoa prozesu horiek eta denboran luzeagoak diren beste batzuek baldintzatzen dute. Prozesu horien guztien ondorioz, Euskal Herrian jatorri ugari nahasten dira, bi patroi soziokultural nagusitzen direlarik: alde batetik, gaztelaniadun biztanleria, Penintsulatik nahiz Amerikatik iritsia; eta, beste alde batetik, frantsesdun biztanleria, batez ere Frantziako Estatutik iritsia, baina baita frantsesez hitz egiten den beste herrialde batzuetatik ere (gehienbat, antzina Frantziako kolonia izandakoetatik). Euskal Herria, kanpotik beha, erakargarritasun handia duen lurraldea dela ondoriozta dezakegu, eta aurrerantzean ere hala izango dela uste dugu. Ziurrenera, egun bizi dugun krisi ekonomikoaren eraginez, epe ertain eta luzera lehentasun gehiago duten beste gai batzuei heldu zaie. Baina, etorkizunean zeregin aktiboa izan behar duen lurraldea da. Hori dela eta, egun bizi dugun atomizazioaren gainetik lurralde horretara jotzea erabakitzen duten pertsonen gizarteratzea koordinatzeko eta ahalbidetzeko lurralde barneko plangintza egituratzeko baliabideak finkatu behar dira. Halaber, kohesio sozial handiagoa erdiesteko, ezinbestekoa da lanerako eremu formalak izatea, etorkinei buruzko datuak ezagutu eta horien gizarteratzean modu eraginkorrean esku hartu ahal izateko tokiko mailan.
1999/2009 bitartean, 20-29 urte arteko biztanleen iraunkortasun-tasa negatiboa da Iparralden (%-4,8). Hori are nabarmenagoa da barnealdeko zonaldean (%-16,9) (INSEE, 1999/2009).
5
225
Immigrazioa eta krisiaren eragina
Eranskinak 1. taula. Batez besteko urteko migrazio-saldoa, epeka adierazita. Euskal Herria, 1962/2011 1962/1968 4.295 14.520 6.223 2.050 -383 1.801 -221 28.332
Araba Bizkaia Gipuzkoa Lapurdi Nafarroa Beherea Nafarroa Garaia Zuberoa Euskal Herria
1968/1975 3.988 9.326 3.348 1.277 -240 211 -80 17.852
1975/1982 978 -7.500 -4.703 1.606 -83 -98 -78 -9.878
1982/1990 268 -5.343 -3.358 2.048 62 375 -51 -5.999
1990/1999 1.127 -2.248 -240 1.819 88 2.029 -10 2.565
1999/2009 2.377 2.290 2.196 1.867 260 8.674 55 17.720
2009/2011 1.413 1.989 595 1.432 265 3.195 82 8.969
Oharra: Datu horietan ez daude barne Trebi単oko Konderria eta Villaverde de Trucios. Iturria: Biztanleriaren mugimendu naturala, Erregistro Zibila, Biztanleriaren zentsua, Udal errolda eta biztanleriaren estatistikak (EUSTAT, IEN, INE eta INSEE).
2. taula. Biztanleria, sorleku nagusiaren arabera banatua (%). Euskal Herria, 2011 Territorios vascos 66,4 71,6 77,4 73,5 57,4 72,9 71,5
Araba Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Garaia Iparralde Hegoalde Euskal Herria
Estado espa単ol 23,0 20,8 15,2 12,9 17,8 16,2
Estado franc辿s 35,6 3,3
Resto del mundo 10,6 7,6 7,5 13,6 6,9 9,3 9,0
TOTAL 100 100 100 100 100 100 100
Oharrak: Datu horietan ez dira barneratzen euskal herritarren muga bitarteko joan-etorriak. Proportzio txiki hori Besteak zutabean ezkutatzen da eta, gure ustez, %0,1ekoa izango da gutxienez (Hegoalderen kasuan), eta %4,3koa gehienez (Iparralderen kasuan) Datu horietan Trebi単oko Konderria eta Villaverde de Trucios barne daude (Udal errolda, 2011). Iparralderi buruzko datuak 2010ekoak dira. Iturria: INE (Biztanleriaren eta Etxebizitzen Errolda, 2011; udal errolda, 2011) eta INSEE (Recensement de la population, 2010).
1. grafikoa. Biztanleriaren jatorria sorleku nagusiaren arabera adierazita (%). Euskal Herria, 2011 Iparralde Araba 16,2
Bizkaia
7,6 9,3
17,8
Nafarroa Garaia
13,6
12,9
Gipuzkoa
7,5
15,2 0
5
10
15
Oharra: Ikus oharrak eta iturriak 1. taulan.
226
Gainerakoak
9,0
3,3
20,8
Hegoalde
Estatu frantsesa
10,6
23,0
EUSKAL HERRIA
Estatu espainiarra
6,9
35,6
20
25
30
35
40
45
Immigrazioarekin loturiko hainbat gairi buruzko artikuluak
1. mapa.
Pirinio Atlantikoen departamendutik kanpo jaiotako biztanleriaren proportzioa Iparraldeko azpi-kantonamenduak (INSEE, 2010)
2. mapa.
Frantziako Estatuan, Pirinio Atlantikoen departamendutik kanpo jaiotako biztanleriaren proportzioa Iparraldeko azpi-kantonamenduak (INSEE, 2010)
227
Immigrazioa eta krisiaren eragina
3. mapa.
Herrialdetik kanpo jaiotako biztanleriaren proportzioa. Europa (OECD, 2011; INE, 2011; INSEE, 2010).
Daturik gabe
228