7. unitate didaktikoa: Udaberria
ERANSKINAK
7. unitate didaktikoa: Udaberria
JARDUERAK
7. unitate didaktikoa: Udaberria
KRISTINA ENEARA TXANGOA IRAUPENA TALDEKATZEA
ERLAZIOAK
BALIABIDEAK
DESKRIBAPENA
5 ordu Talde osoa KONPETENTZIAK
HELBURU DIDAKTIKOAK
2, 3 eta 4
1, 2, 3, 4 eta 6
Autobusa, hostoak eta landareak jasotzeko poltsa bat, argazki kamera bat.
9tan ikasle guztiak eskolan elkartu eta ipuin bat kontatuko dugu udaberriaren inguruan, non bertan animalia eta landare ezberdinak agertzen dira. Jarraian, autobusera abiatuko gara. Kristina Eneara iristean, borobil baten eseriko gara eta azalpen txiki bat emango diegu jardueraren inguruan. Behin azalpena emanda, paseo bat egingo dugu eta bertan dauden animalia eta landareak ikusi eta haien inguruan hitz egingo dugu, adibidez zein animalia diren galdetuz, haien jakinmina pizteko. Belardian bazkaldu ondoren, haurrek gustuko dituzten lore eta hosto ezberdinak jasoko dituzte irakasleak argazkiak ateratzen dituen bitartean. Honekin, hurrengo egunean beste jarduera bat burutuko dugu. Jasotako lore eta hostoak irakasleak duen poltsa batean jasoko dira. Hau amaituta, autobusean eskolara bueltatuko gara.
7. unitate didaktikoa: Udaberria
MURALA IRAUPENA TALDEKATZEA
ERLAZIOAK
BALIABIDEAK
1.5 ordu 7 haurreko bi talde KONPETENTZIAK
HELBURU DIDAKTIKOAK
2 eta 3
1, 3, 5, 6 eta 7
Plastikako materialak: manleyak, plastidecorrak, kola, ateratako argazkiak, bildutako lore eta hostoak, murala egiteko paper zuria.
Haurrak gelara iristean gaurko jarduera azaldu. Jarraian denak bi taldetan banatu eta muralaren papera gelako DESKRIBAPENA
lurrean ipiniko dugu. Lehengo taldea jolas librean ari den bitartean, beste taldeak murala egingo du, eta alderantziz. Murala burutuko duen taldeari erabili beharreko materiala aterako zaio; aurreko egunean ateratako argazkiak, bildutako hosto eta loreak eta margoak, txangoan ikusitakoa marrazteko. Hasi baino lehen arau bakarra azalduko diegu: 3 haur baino gehiagok ezingo dutela material berdina erabili. Ariketa honek 20-30 minutu iraungo ditu talde bakoitzarekin, baina malgua izan daiteke bi taldetako haurren interesaren arabera. Behin murala amaitua, materiala jaso eta murala denon artean paretan itsatsiko dugu. Jarraian, honen inguruan hausnarketa bat sortuko dugu.
7. unitate didaktikoa: Udaberria
UDABERRIKO ARROPA
IRAUPENA TALDEKATZEA ERLAZIOAK
BALIABIDEAK
20 minutu Txokoka egingo da, baina banakako jarduera da. KONPETENTZIAK
HELBURU DIDAKTIKOAK
1 eta 2
2, 3, 6 eta 10
Puntzoia eta almuadila, kola eta jarduera fitxak; bat, udaberriko arropa duena eta bestea pertsona baten gorputzaren marrazkiarekin.
DESKRIBAPENA
Marrazketa txokoan burutuko da. Lehenengo, udaberriko arropa duen fitxa emango zaie, hauek puntzoiarekin mozteko. Behin arropa guztiak moztuta daudenean bigarren fitxa emango zaie arropak bertan itsasteko. Fitxak banatzeko orduan ez da itxarongo denak amaitu arte, bakoitzaren erritmoa errespetatuz. Haur bakoitzak jarduera bukatzean jolas librea izango dute denak amaitu arte.
7. unitate didaktikoa: Udaberria
Puntzoiaren laguntzarekin ebaki arropak
7. unitate didaktikoa: Udaberria
Itsatsi arropak dagozkion gorputz-atalean
7. unitate didaktikoa: Udaberria
LANDAREA LANDATU
IRAUPENA TALDEKATZEA
ERLAZIOAK
BALIABIDEAK
DESKRIBAPENA
1 ordu Talde osoa, baina banakako jarduera da. KONPETENTZIAK
HELBURU DIDAKTIKOAK
2, 3 eta 4
1, 2, 6, 10 eta 13
“Yogur” potoa, kotoia, ura eta haziak.
Saioa hasteko irakasleak azalpen bat emango du landareen zainketaren inguruan. Jarraian, hazia nola landatu azalduko du pausoz pauso. Azalpena amaitua, bideo motz bat jarriko du non ikusten den haziak nola landatzen diren. Honen ostean haurrak hazia landatzen hasiko dira. Lehenengo, kotoia piskat busti eta “yogur” potoan sartu. Jarraian, hazia kotoiaren gainean jarri eta beste kotoi heze baten estali. Potoak leiho ondoan utzi eta egunero zaindu, beharrezkoa duenean ura botaz. Landarea hazten denean denak ikusi eta etxera eraman.
7. unitate didaktikoa: Udaberria
TXIKI-TXIKI HANDI-HANDI
IRAUPENA TALDEKATZEA
ERLAZIOAK
15 minutu Txokoka egingo da, baina banakako jarduera da. KONPETENTZIAK
HELBURU DIDAKTIKOAK
1 eta 2
6, 10 eta 11
J BALIABIDEAK
DESKRIBAPENA
Jarduera fitxa eta bi tamainako gometxak: Handiak eta txikiak.
Jarduera fitxan bi tximeleta egongo dira, bat txikia eta bestea handia. Gometxa handiak tximeleta handian itsatsi beharko dituzte eta gometxa txikiak, berriz, txikian. Irakasleak haur bakoitzari gometxa kopuru mugatu bat emango dio, eta gehiago behar izanez gero irakasleari eskatuko zaizkio.
7. unitate didaktikoa: Udaberria
Ipini gometsa txikiak tximeleta txikian eta gometsa handiak tximeleta handian
7. unitate didaktikoa: Udaberria
ZENBAKIAK LANTZEN
IRAUPENA TALDEKATZEA
ERLAZIOAK
BALIABIDEAK
DESKRIBAPENA
15-20 minutu Txokoka egingo da, baina banakako jarduera da. KONPETENTZIAK
HELBURU DIDAKTIKOAK
1 eta 2
10 eta 12
Jarduera fitxa eta arkatza.
Haurrari fitxa bana emango zaio. Bertan 1, 2 eta 3 zenbakiak agertuko dira eta bakoitzak, goikaldean, zenbakiak dioen elementu kopurua agertuko da. Behekaldean aldiz, zenbakia errepasatzeko puntuak egongo dira.
7. unitate didaktikoa: Udaberria
7. unitate didaktikoa: Udaberria
SOINUEKIN JOLASEAN
IRAUPENA TALDEKATZEA
ERLAZIOAK
BALIABIDEAK
DESKRIBAPENA
3 ordu Talde osoa KONPETENTZIAK
HELBURU DIDAKTIKOAK
2 eta 3
1, 6, 8, 9, 13 eta 14
Kaseta, udaberriko soinu ezberdinak eta ipuina eta aurpegirako margoak.
Hasteko haurrek aurpegia margotuko dute lorez, tximeletaz, mantangorriz‌ Jarraian, udaberriarekin lotutako abesti bat abestuko dugu denok batera. Abestia bukatu ondoren udaberrian entzuten diren soinuen inguruan galderak egingo zaizkie haurrei, zeintzuk ezagutzen dituzten jakiteko. Ondoren kaseta jarriko dugu, eta haurrek asmatu beharko dute zeri dagokion soinu bakoitza eta imitatu. Eta azkenik ipuin bat kontatuko diegu eta hauek ipuinak agertzen diren soinuak eta aurpegian margotutako elementuei dagozkien mugimenduak egin beharko dituzte, adibidez txoria.
7. unitate didaktikoa: Udaberria
LOREONTZIA, BAI POLITA
IRAUPENA TALDEKATZEA
ERLAZIOAK
BALIABIDEAK
DESKRIBAPENA
1 ordu Txokoka, baina banakako jarduera da KONPETENTZIAK
HELBURU DIDAKTIKOAK
2
6 eta 10
Zetazko papera, jarduera fitxa, hatz pintura eta kola.
Marrazketa txokoan burutuko da. Horretarako, irakasleak mahai gainean zetazko papera, kola eta jarduera fitxa utziko ditu. Jarduera fitxan lore eta loreontzi bat azaltzen da. Haurrek zetazko papera erabiliz borobil txikiak egin eta loreontzia apainduko dute. Behin zetazko paperarekin amaituta, irakasleak hatz pintura eskainiko die lorea margotu dezaten.
7. unitate didaktikoa: Udaberria
Apaindu loreontzia eta lorea
7. unitate didaktikoa: Udaberria
ERREGISTRO TAULA IZENA DATA
LORTU DU Ingurunearekiko interesa azaldu du? Ingurunea eta bertako objektuak aztertu ditu? Udaberriko elementuak, materialak‌ beste urtarokoengandik ezberdindu ditu? Edukiak ulertu eta barneratu ditu? Jarduerekiko interesa azaltzen du? Arauak errespetatu ditu? Taldekako jarduerak egiteko garaian ondo moldatu da? Ikaskideak errespetatu ditu? Ikaskideekin erlazionatzen da? Materiala zaindu du? Jardueratan haien emozioak azaldu ditu? Handia- txikia kontzeptuak ezagutu eta bereizten ditu? Zenbakiak ezagutu eta bereizten ditu? Ipuinak ulertzen ditu? Ipuinetan interesa jartzen du? Ondo pasa dute?
BIDEAN
EZ DU LORTU
OHARRAK