12 tutoretza txantiloia

Page 1

TUTORETZA-PLANA IKASI IRAKASTEN taldea: Yaiza Etxarri, Uxue Etxeberria, Mireia Etxeberria eta Iraia Furundarena


AURKIBIDEA

1. SARRERA Guk aukeratu dugun gaia emozioak izan dira. Izan ere, emozioen gaia gaur egun abian dagoen gai bat da. Duela 20 bat urte, emozioei ez zitzaien inongo garrantzirik ematen. Baina, gaur egun, konturatu gara nola haurretan emozioek berebiziko garrantzia duten. Egia da, adibide bati jarraituz, haur bat ikasketetan gaizki badoa, beti ez dela bere adimen kognitiboaren ondorioz, baizik eta bere egoera pertsonalaren ondorioz. Guk zuzendutako maila lehen hezkuntzako lehenengo maila da. Hau da, 5-6 urte bitarteko haurren multzoa. Adin honetan, ez dira kontziente izaten dituzten emozioetan eta, beraz, askotan, ez dira identifikatzen emozio batzuekin. Adibidez, negarrez eta petralduta egon daitezke, eta haserre dauden galdetzen badiezu ezetz esan diezazukete. Txikitatik erakutsi behar zaie emozioak kanporatzea ez dagoela gaizki. Askotan, “tabu� moduko bat dago honen inguruan eta inoiz ez dutenez ikusi bere aita, ama, amona zein beste familia-kide heldu bat emozioak transmititzen, batez ere tristura, uste dute hori bakarrik umeen kontua dela.

2


2. ZER DA TUTORETZA EGITEA GURETZAT Haurrekin harreman estuago bat izateko bidea da tutoretza egitea, eta honen funtzio nagusia, guraso, irakasle eta ikasleen arteko harremana edukitzea da. Tutoretza klaseek beraiekin hitz eginez, beren arazoei buruz jakiteko aukera ematen dute. Klase hauetan, haurrek libreki adieraz ditzakete beren emozioak eta modu honetan, arazoren bat izango balute edo triste edo gaizki sentituko balira, una horretan horri buruz hitz egin ahalko lukete. Irakasleen aldeko laguntza ezinbestekoa da, haurrak ikus dezan, irakaslea eta baita bere ikaskideak ere beraz arduratzen direla. Tutoretza klase hauetan, irakasleentzat oso momentu egokia da beren ikasleei gerturatzeko eta hauek hobeto ezagutzeko, eta gure kasuan, haurren emozioen berri edukitzeko, bere arazo pertsonaletara gerturatuz, honek irakasle-ikasle arteko harremana erraztuz. Esan dezakegu beraz, tutoretza klaseak adierazpen libreko guneak direla eta ikasleen martxa akademikoa, pertsonala eta soziala hobetzeko helburua dute, hau da, ebaluazio-prozesu bat da. 3. ZEINTZUK DIRA TUTOREAREN FUNTZIOAK 3.1. FAMILIEI DAGOKIONEZ Familiari erakutsi behar zaio umeekin emozioak tratatzen. Hau da, bilerak egitea gurasoekin komenigarria da hauei emozioen inguruko argibideak emateko. Izan ere, gaur egun, oraindik ere ez da oso gai ezaguna. Uste dugu, gurasoek haurrei emozioak transmititzen daudenean mozteko joera daukatela. Adibidez, seme-alaba haserre badago, gurasoek askotan “ez haserretu!� esaten diete eta honek, umeak beren emozioak adierazteko bidea galarazten die. Horregatik, bilera hauetan gai hau jorratzea beharrezkoa da. Bertan, gurasoei argibideak emateaz gain, gelan ematen ditugun ariketen berri emango zaie. Horrela, gai hau nola naturaltasun osoz hartu behar den adieraztea oso garrantzitsua da. Beraiek ohartu daitezen, nola gai hau landuz, haurrak erosoago sentitzen diren bai klasean eta baita elkarren artean ere. 3.2. IKASLE BAKOITZARI DAGOKIONEZ Tutoretza klase hauetan, irakasleak ikasle bakoitzaren egoera akademiko eta emozionala kontrolatzea egokia izango litzateke. Horrela, ikasle bakoitzaren egoera zein den ezagutuko du eta behar bereziak beharko balitu, ikasle horren egoera nondik bideratu dezakeen aztertuko du irakasleak, haurraren progresioa kontrolatuz eta zainduz ezin bestekoa delarik. Horretarako, irakasleak ikasleen behar indibidualei erantzuten saiatu behar da, haurrei konfiantza emanez eta horrela, ikasleak lehenengo unetik garbi eduki, bere eskolako irakaslea berari eta bere gelakideei laguntzeko dagoela eta ez kontrakoa egiteko. Horretarakoa ere, funtsezkoa da haurrak irakaslearen aurrean irekitzea eta bere sentimenduei buruz arazorik gabe hitz egitea.

3


Bestalde, irakasleak, ikasleren batek arazoak edukiz gero, laguntza eskatzea jarrera egokia izango litzatekeela erakutsi behar dio. 3.3. IRAKASLEEI DAGOKIONEZ Gelan esku hartzen duten gainerako irakasleekin koordinatzea eta horiekiko lotura izatea beharrezkoa da irakasleen artean homogeneotasuna egoteko eta ikasleak kurtso batetik bestera pasatzen direnean jarraipen bat egoteko arlo honi dagokionez. Demagun ume bat “Paul� dela. Paul 5urterekin lehenengo mailan hasi zenean bertako irakasleak emozioei garrantzi handia eman zien. Urte hauetan, umeak emozioak adierazten ikasi zuten pixkanaka- pixkanaka. Baina, 3.mailara iritsi zirenean, irakasle aldaketa tokatu zen eta hemen aldaketa nabaria egon zen. Irakasle berriak, ez zien emozioei garrantzirik ematen eta Paul galduta sentitzen zen ez zekielako nondik jo. Izan ere, ohituta zegoen, egun txarra izatean edo haserre egotean irakasleak berarengan atentzioa jartzea eta emozio hauekin laguntzea. Aldiz, irakasle berriak ez zion honi garrantzirik ematen. Horregatik, garrantzitsua da irakasleen artean batasuna egotea eta desorekak saihestea. Horrela, emozioen arloan jarraipen bat egoteko eta urteen poderioz umeak bere kabuz emozioei dagokionez naturaltasunez adierazteko. 4. TUTORETZA EKINTZA 4.1. HELBURUAK Tutoretza plan batek beti, helburu zehatz batzuk ditu. Helburu hauek lehen hezkuntzako hiru ziklo ezberdinetan bereiz daitezke, haurren adina eta garapen emozional eta kognitiboa, besteak beste, desberdinak direlako ziklo bakoitzean. Alde batetik, lehen zikloari dagokionez, irakasleak ikasleek ikasteko agertzen dituzten jarrerak, ezaugarriak eta estiloak pixkanaka eta modu sistematikoan behatzea beharrezkoa da. Eta bestalde, haurra ikastetxearekin ohituta ez balego, horrekin ohitzea ezinbestekoa da, horrela, ikaslearen erosotasuna bultzatuz. Bestetik, emozioekin loturik, bigarren zikloan, haurrak gizarteari buruzko jakin-mina eta honek izan dezakeen eragin pertsonala jakitea beharrezkoa da. Horren barruan adibidez, estereotiporik gabeko sexu eta genero nortasuna barneratzen lagundu behar die irakasleak ikasleei. Familiei dagokienez, irakasleak haurrari transmititu behar dio euren familiekin harreman ona izatearen garrantzia, eta gai honetan, ikasleak etxean duen egoerak haurraren emozioetan eragin zuzena duenez, irakaslearen eta familiaren arteko harreman estua ezinbestekoa da. Azkenik, hirugarren zikloari erreferentzia eginez, irakaslearen beste zeregin funtsezko bat da, ikasle bakoitzaren gaitasunak ezagutu, garatu eta ikasleari 4


motibatzea, horrela ikasleak bere buruan sinets dezan eta beldurrak alde batera utz ditzan. Modu honetan, DBHra igarotzeko unea iristen denean, haurrak beldurrik ez izatea lortu daiteke. Trantsizio garai honetan, beregan segurtasuna lortuz. 4.2. TUTORETZAREN JARDUERA-GUNEA Guk Lan-ohiturak eta norberaren zaintzari lotutakoak eskuratzea eta hobetzea (pentsatzen irakatsi) aukeratu dugu. Honen inguruan landu nahi duguna da ikasleek beren emozioak ez gordetzea eta ikastea hauek adierazten. Izan ere, beraien ohitura hauek beraien barruan gordetzea da. Batez ere, adina aurrera doan heinean. Hau dena dela eta, uste dugu, 5-6urteko haurrekin tratatzen hastea momentu egokiena dela. Txikitatik gai hau normaltasunez hartzeko eta urteak aurrera doazen bezala gaiari jarraipena emateko. Gure lana aurrera eramateko, estrategia desberdinez baliatuko gara. Batez ere, ahozko komunikazioari emango diogu garrantzia, baina, ez ditugu alde batera utziko komunikazio ez berbalak. Jolasak ere, estrategia bikainak iruditzen zaizkigu ez dugulako ahaztu behar ume hauen adina. 4.3. TUTORETZA EKINTZEN PLANA 4.3.1. JARDUERAK FAMILIA EDO LEGEZKO TUTOREEI LOTUTA Hiru ekintza gutxienez [Bilerak (banaka, taldeka, etab.),Deiak, etab.)JUSTIFIKATU (Zertarako, Noiz, Nola). Familiarekin burutu daitezkeen ekintza batzuk hurrengoak izan daitezke. Hasteko, kurtso hasieran, irakasleak bere ikasleen gurasoekin taldeko bilera bat egitea egokia izango litzateke, bertan, emozioetan oinarrituta egongo den tutoretza plan horri buruzko informazioa emateko, eta gurasoak horren berri eta jakin-minaren gainean egoteko. Horretarako, modurik egokiena, eskola eremuan (haurrek beren emozioak landuko dituzten gelan hobe izanik) bilera lasai batean, non irakasle-familiaren arteko harremana sustatzen den izango litzateke. Bilera horretan emango zaien informazioa, klasean zer landuko duten esango zaie eta zer nolako garrantzia duten emozioek azalduko zaie. Horrela, beraiek ere, beren etxean, emozio horiek nahiz eta landu ez, nolabaiteko garrantzi minimo bat ematea edo transmititzea beren haurrei. Bestalde, kurtso hasieran edota kurtsoa eta tutoretza plan hori aurrera doan heinean (baliteke bi aldietan egitea egokia izatea, horrela tailerraren eboluzioa ikusi ahal izango lukete eta aurreko tailerrera etorri ezin izan zuten gurasoak beste batean etortzeko aukera izango luketelako), gurasoei zuzendutako emozioen inguruko tailer bat egitea oso positiboa izango litzatekeela uste dugu. Bertan, beren haurrei egiten zaien tailer berdina egingo zaie, eta modu honetan, beren haurrekin nola lantzen den eta era berean, emozioen berri emango zaie gurasoei. Izan ere, badaude guraso batzuk ekintza edo sentimendu horiei garrantzi eskasa ematen dietenak, eta tailer hau emanez gero, hauen garrantziaren berri izango lukete. 5


Azkenik, tailerraren amaieran, gurasoekin bakarkako bilera bat egingo genuke. Bertan, beren haurren emozioen berri emanez. Alegia, tailer horretan nola aritu diren azalduz, eta arazoren bat egon dela sumatuko balu irakasleak, horren berri ematea.

4.3.2. JARDUERAK IKASLE TALDE IRAKASLEEI LOTUTA Lau ekintza gutxienez [Adb.: Bilerak (tutoretza-planari buruzkoak, ikasleen notei buruz, etab.), Boletinak, etab.]JUSTIFIKATU (Zertarako, Noiz, Nola) -Bilera bat egin irakasleekin Gure lana koordinatzaile lana denez, irakasleak gure ideiaren inguruan informatu behar ditugu. Bilera honetan, umeekin emozioak lantzeak dakartzan onurak, hau egitearen zergatia eta umeekin nola landuko ditugun zehaztuko da. Hau, kurtso hasieran hitz egingo beharko litzateke bilera batean irakasle guztiekin. Horrela, denak izateko gai honi buruzko informazioa eta denak batera koordinatuak egoteko. -Formakuntza tailer bat Irakasle guztiak ez dira emozioetan adituak izango seguruenik. Beraz, ezinbestekoa da hauei emozioen inguruko tailer bat eskaintzea. Era honetan, irakasleak umeekin zer egin jakiteko eta nola landu jakiteko. Tailer honetan irakatsiko zaizkie jolas desberdinak. Jolasak, adinaren arabera sailkatuak egongo direlarik. Izan ere, esan beharra dago, emozioak desberdin lantzen direla adin desberdinetan. Horregatik, ekintza desberdinak irakatsiko zaizkie adin desberdinetan lantzeko. -Bilera bat irakaslek dituzten dudak argitzeko Kurtsoa aurrera doan heinean eta irakasleak saio bat baino gehiago egin dituztenean, beste bilera bat proposatuko dugu. Bertan, suertatu zaizkien dudak argituko ditugu eta momentuan sortutako egoerei aurre egiteko bidea erakutsiko zaie. Bilera honetan lortu nahi duguna da, irakasleak eroso sentitzea eta gugan konfiantza izatea edozein arazo beldurrik gabe adierazteko. -Umeen bilakaera ikusteko Hiruhilabeteko bakoitzaren amaieran, bilera bat izango dugu ikasleen eboluzioa aztertzeko eta haurren jokaerari jarraipena emateko. Horrela, kurtsoaren amaieran ikusteko ea landutako gaiak benetan baliagarriak diren eta jarraipena eman behar zaien, edo ez ikusteko. Gainera, gero gurasoekin izan behar dugun bileran, bilakaera adieraziko diegu eta horretarako irakasle guztiek ere jakinaren gainean egon behar dute. 4.3.3. JARDUERAK IKAS TALDEARI LOTUTA JARDUERA BAKOITZEAN ZEHAZTEKO ATALAK:

1. SAIOA 6


HELBURUA: haurrek beraien emozioak interpretatzea. DENBORA: 2orduko saioa. BEHARREZKO BALIABIDEAK: margoak eta orriak. GARAPENA: Saioaren hasieran ekintza azalduko zaie ikasleei. Ordu bat izango dute 5 eta 7 orri bitartean marrazki desberdinak egiteko. Ahal duten neurrian istorio baten jarraipena izan behar duelarik kontuan izanda.Orriak irakasleak banatuko dizkie eta margoak beraiek nahi dituztenak izango dira. Bigarren orduan, marrazteari utzi eta idazteari ekingo diote. Ordu erdi batean, marraztu duten istorioa idatzi beharko dute lerro batzuetan. Bertan, adieraziz zergatik margotu duten hori eta zergatik erabili dituzten kolore horiek. Azken ordu erdian, denak borobilean eseriko dira. Elkarri kontatuko diote marraztutakoaren zergatia. Bertan, beraien emozioak edo sentimenduak agertuko dira seguruenik. Beraz, irakaslearen laguntzaz, sentitzen dituzten emozioak interpretatu beharko dituzte elkarrekin. Horrela, besteen marrazkiak ere ikusiz, besteen emozioen berri izango dute.

2. SAIOA

HELBURUA: emozio desberdinak zein diren jakitea. DENBORA: ordu bateko saioa. BEHARREZKO BALIABIDEAK: liburua, koadernoa eta arkatza. GARAPENA: Irakasleak liburu bat aukeratuko du, ahalik eta emozio gehien agertzen direnak. Bera, orriak pasatzen joango da pixkanaka- pixkanaka. Haurrek emozioren bat dagoela ikusten badute, altuan esango dute. Momentu horretan, irakasleak orriak pasatzeari utziko dio. Orduan, haurrek beraien koadernoa izango dutenez, orri horretan agertzen den emozioa marraztu beharko dute beraien koadernoan. Gure ikasleak 5 edo 6 urtekoak direnez, aurpegia marraztea emozioa adieraziz, nahikoa izango da.

3.SAIOA HELBURUA: emozio desberdinak interpretatzen jakitea bai hitzen bidez eta baita gorputz ekintzen bidez ere. DENBORA: ordu bateko saioa. BEHARREZKO BALIABIDEAK: ezer ere ez. GARAPENA: saioa bi zatitan banatuko da. Lehenengo zatiari dagokionez, irakaslea izango da ekintzaren ardatza. Egoera desberdinak esango dizkie ikasleei eta egoera horien aurrean nola sentituko liratekeen galdetuko die. Galdera modu honetara hasiko da: nola sentituko zinen‌? Sentimendu desberdinak agertuko dira egoera berdinaren aurrean, eta ikasleak hortaz jabetzea izango da puntu nagusia. Ondoren, zergatik 7


sentitzen diren horrela galdetuko zaie. Galderak mota askotakoak izan daitezke, adibidez: - ...esnatuko bazina eta zure amak esango balizu “pozik nago nire semea zarelako, maite zaitut””. - ...kalera atera eta zerua berdea egongo balitz? - ... goizean esnatuko bazina eta ahateak egongo balira zure igerilekuan? - ...zure amak esango balizu “gaur ez goaz parkera” - ...norbaitek jolasten ari zaren jostailua hartuko balizu? - ... zure laguna etxez aldatuko balitz? - ...zure aitak esango balizu “oso ondo egin duzu marrazkia”

Bigarrengo zatian, emozioekin jarraituko genuke. Baina, oraingo honetan klaseko ardatza haurrak izango dira. Haurrak banaka arbelera aterako dira. Emozio bat aukeratu beharko dute eta mimikaren bitartez klase kideei aurkeztu. Besteek zein emozio den asmatu beharko dute. Asmatzen duenak lekua aldatuko dio eta orain bera izango da mimika bidez antzerkia egin beharko duena.

4.SAIOA HELBURUA: emozio desberdinak noiz gertatzen zaizkigun identifikatzea DENBORA: ordu bateko saioa. BEHARREZKO BALIABIDEAK: ezer ere ez. GARAPENA: ikasleak borobilean jarriko dira eta dakizkiten emozioak esango dituzte, irakasleak arbelean idazten dituen bitartean. Ikasleei denbora utziko zaie emozio asko pentsatzeko eta ez bazaizkie bururatzen irakasleak lagunduko die. Emozio guztien zerrenda dutenean bakoitzak bat aukeratuko du eta ez die gelakideei esango zein den. Emozio hau bizi izandako egoera batekin lotuko du, adibidez : Poza “Olentzerok opariak ekartzen dizkidanean”. Era honetan emozioak argiago ulertuko dituzte. Ikasleek emozioren bat hautatzen ez badute irakasleak egin dezake. Ekintza honekin, gainera, ikasleak helduek ere emozioak bizitzen dituztela ulertuko dute.

5. SAIOA HELBURUA: emozioak identifikatzea eta enpatia garatzea. DENBORA: ordu erdiko saioa. BEHARREZKO BALIABIDEAK: ezer ere ez. GARAPENA: Irakasleak ikasle bakoitzari emozio bat egokituko dio. Ikasleak emozio hori bizi izandako egoera bat pentsatu beharko du eta gero ikasleen 8


aurrean bere emozio eta egoera azalduko du, hau da, bakoitzak bere emozioa eta lotzen duen egoera esango die gelakideei.Beste gelakideren batek, emozio hori, egoera horretan bizitzen badu, lehenengoaren atzean jarriko da tren moduan. Era honetan, umeak sentituko dute ez direla bakarrak emozio horiek bizitzen dituztenak eta ulertuta sentituko dira. Gainera, bestearen egoeran jartzen ikasiko dute.

6.SAIOA HELBURUA: emozioak beraien moduan azalaraztea. DENBORA: ordu bateko saioa BEHARREZKO BALIABIDEAK: ezer ere ez GARAPENA: Saio honetan, haurrei beren emozioak azalarazten utziko zaie taldetan banatuz eta talde bakoitzak antzerki bat asmatuz, prestatuz eta azkenik, klaseari antzeztuz. Antzerki honetan, derrigorrezkoa izango da sentimenduak plazaratzea. Adibidez, sortu dezaketen istorio bat honelakoa izan daiteke: ume txiki bat negarrez dago bakarrik dagoelako eta laguntza eske dagoelako. Baina inork ez dio laguntza hori ematen. Bat batean, txakur bat agertzen da (txakurra pozarekin erlazionatuko lukete) eta negar egiteari utzi eta segituan parrez hasten da. Azkenik, lehen esan bezala, haurrei beren antzerkiak erakusteko denbora emango zaie beste klaseko kideen aurrean. Joko honen bitartez, zein objektu, animali edo dena delakoak poza transmititzen dien eta zerri beldurra dioten edo zerk eragiten dien tristura jakin ahalko dugu, kasu honetan, bakarrik egotea eta laguntzarik ez izatea izango delarik.

7.SAIOA HELBURUA: emozioak adierazten ikastea eta koloreekin izan dezaketen erlazioa ikustea. DENBORA: ordu erdiko saioa BEHARREZKO BALIABIDEAK: kartulina oria, beltza, gorria eta urdina GARAPENA: Haur bakoitzari kolore bateko kartulina zati txiki bat banatuko zaio berak bakarrik ikus dezakeena. Behin denek kartulina jasota, bakoitzak kolore horrek eragiten dien emozioetako batekin (poza, parra, negarra edo beldurra) erlazionatuko du eta hura mimika bidez azalduko du. Bitartean, haur bakoitza bere emozio bera imitatzen ari den lagunekin elkartuko da horrela talde bat sortuz, eta azkenean 4 talde sortuz: pozarena, parrarena, negarrarena eta beldurrarena. Azkenik, irakasleak beren kartulinak erakusteko eskatuko die eta bertan ikusi ahalko da zer nolako erlazio motak egin ditzaketen haurrek emozioak koloreekin, emozio mota horiek beren modura azalarazten aritu diren bitartean.

8.SAIOA 9


HELBURUA: haurrak beste pertsona baten lekuan jartzea, enpatia adieraztea hain zuzen. DENBORA: bi orduko saioa. BEHARREZKO BALIABIDEAK: telebista eta film bat. GARAPENA: irakasleak, gai bezala haurren arteko diskriminazioa duen film bat hautatuko du eta ikasleei jarriko die tutoretza orduan. Bullying kasu bati buruzko film bat bada hobe, baina, ez oso bortitza, izan ere, lehen hezkuntzako haur batzuentzat baita. Tutoretza klasea hasitakoan filma jarriko du irakasleak eta haurrek ikusi egingo dute amaitu arte (egokia izango litzateke filma oso luzea ez izatea, agian ariketa egiteko denborarik ez baita geratuko). Filma amaitzean haurrak binaka jarriko dira eta filmeko arazoa interpretatuko dute. Lehenengo haur bat jarriko da biktimaren lekuan eta gero bestea, honek klaseko 20 minutu inguru hartuko ditu. Honen ondoren haur guztiak borobilean eseriko dira eta biktimaren lekuan zeuden unean sentitu dutena adieraziko dute, eta honez gain, irakasleak benetan hori gertatuko balitzaie nola sentituko liratekeen galdetuko die. Orduan haurrek enpatia adieraziko dute egoera horretan dauden haurrekiko eta beraiei gertatuko balitzaie nola egongo liratekeen sentituko dute.

9.SAIOA HELBURUA: enpatia adieraztea eta sentimenduei buruz libreki hitz egitea. DENBORA: bi orduko klaseak. BEHARREZKO BALIABIDEAK: tela zatiak begiak estaltzeko. GARAPENA: haurrak ordu erdiz egongo dira gelan begiak tela zatiarekin estalita daudelarik. Mugimenduan egongo dira oztopo ezberdinekin aurki daitezen eta gauza ezberdinak egin beharko dituzte (beste gelakideekin hitz egin, apaletik mahaietara gauzak eraman‌) Ordu erdi horrela egon ondoren begiak estaltzen dizkien tela zatia kenduko dute. Borobilean eseri eta horrela egotearen ondorioz sentitu dutena azalduko diete haien ikaskideei. Honen ondo haur bakoitzak bere beldurrik handiena zein den azalduko du (haurren batek ez badu nahi ez zaio behartu behar bana ondo egongo litzateke animoak ematea ariketa hau egiteko) eta beldurrak adierazi ondoren, klasea amaitutzat emateko, haur bakoitzak zoriontasuna transmititzen dien egoerak zeintzuk diren adieraziko du. 5. DENBORALIZAZIOA

10


A BUZTUA L 1 8 15 22 29

M 2 9 16 23 30

IRAILA

M J V 3 4 5 10 11 12 17 18 19 24 25 26 31

M

M

J

V

M

5 12 19 26

6 13 20 27

7 14 21 28

L

J

J

L

M

6

7

8

12

13

14

15

19

20

21

22

26

27

28

29

2 9 16 23 30

3 4 5 6 10 11 12 13 17 18 19 20 24 25 26 27 31

J

1 2 3 6 7 8 9 10 13 14 15 16 17 20 21 22 23 24 27 28 29

5 12 19 26

6 13 20 27

7 14 21 28

1 8 15 22 29

M A IATZA

M

J

V

APIRILA M

L

M

M

J

V

2 3 4 5 6 9 10 11 12 13 16 17 18 19 20 23 24 25 26 27 30

EKAINA J

V

J 1

M

M

J

M

L

M

M

URTARRILA

M ARTXO A M

M

3 4 5 6 7 10 11 12 13 14 17 18 19 20 21 24 25 26 27 28 31

8 15 22 29

V

L

L

M

5

OTSAILA

M

M

ABENDUA

1 2 3 4 7 8 9 10 11 14 15 16 17 18 21 22 23 24 25 28 29 30

L

L

1

AZAROA

L

URRIA

UZTAILA

V

L

M

M

J

L

M

1 2 3 4 7 8 9 10 11 14 15 16 17 18 21 22 23 24 25 28 29 30 31

M

J

V

4 11 18 25

5 12 19 26

6 13 20 27

7 14 21 28

2 9 16 23 30

3 4 5 6 10 11 12 13 17 18 19 20 24 25 26 27 31

DATA GARRANTZITSUAK Abu

15

Arantzazuko ama birijinaren

Urr 12 Azar 1

6

Urt 1

eguna

Api 6

Pilarika eguna

Mai 1

Santu Abe

Abe 25

guztien

Eguberri eguna Urte

berri

Tutoretza klasea

eguna Ostiral Santua

eguna

11


Abe 8

Konstituzioko

Lanaldiaren

eguna

eguna

Ama

birjin

sortzez garbiaren eguna

Irailak 21: 1.saioa

Otsailak 8: 6.saioa

Urriak 19: 2.saioa

Martxoak 7: 7.sioa

Azaroak 16: 3.saioa

Apirilak 4: 8.saioa

Abenduak 14: 4.saioa

Maiatzak 16: 9.saioa

Urtarrilak 18: 5.saioa

6. TUTORETZA EKINTZAREN EBALUAZIOA Tutoretzaren helburua umeak emozioen inguruan informazioa izatea eta hauek nolabait garatzea da, etorkizunean erabilgarria izateko eta antsietate edo antzeko egoerak saihesteko. Beraz, ebaluatuko dena informazioa bereganatu duten izango da. Hau ebaluatzea, ez da erraza. Azterketa baten bitartez, teoria memorizatuko lukete, baina, horrek ez du esan nahi informazioa bereganatuta izango dutenik. Horregatik, pentsatu dugu, ebaluatzeko modu hoberena klasean duten jarrera eta hauek ikasteko gogoari erreparatuko diogu. Hala ere, saio bakoitzaren amaieran, gogoeta bat egin behar du irakasleak. Gogoeta honetan, ikasleak izan duten jarrera eta ikasi dutena aztertuko du. Baina, ez hori bakarrik. Irakasleak bere burua ere ebaluatuko du eta horren bitartez, ekintza horien inguruan, hausnarketa bat egingo du hobetu beharrekoak argi azalduko ditu dokumentu batean. Bere burua ebaluatzeko, hainbat galdera zehatz pasako zaizkie irakasleei. Bertan hainbat arloren inguruko zehaztapenak jarri beharko ditu. Era honetan, auto-ebaluazioa errazteko. Ebaluazioa tutoretza honetan, ez dugu egin nahi umeen arteko ranking bat sortzeko, baizik eta umeak zein irakasleak ariketa hauetan inplikazio maila altua izateko. Horrela, etorkizunean arlo honen inguruan adituak izateko. Gainera, familiei ikasleak emozioen inguruan lantzen dituzten gaiak transmititu behar zaizkie. Ariketa hauetan, umearen egoera emozionala ikus daiteke eta beraz, laguntzeko aukera paregabea ere bada. Horregatik, gurasoei honen berri eman behar zaie eta ebaluazioa ere jakinaraziko zaie. Lehen esan bezala, ebaluazioa klase bakoitzaren amaieran egingo da. Baina, irakasleen artean lehen adierazitako bileretan jakinaraziko zaie. Gurasoei,

12


hauekin ditugun bileretan esango zaie, bai bakarkako bileretan eta baita orokorretan ere.

7. BIBLIOGRAFIA http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43573/es/contenidos/informacion/dia6/es_2027/adjuntos/tutoretza/PDF_OROK ORRAK/ATALA_BAT.pdf http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43573/es/contenidos/informacion/dia6/es_2027/adjuntos/tutoretza/DOKUMEN TUAK_Dw/AURKIBIDEA_01_06_MAILAK.htm

http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43573/es/contenidos/informacion/dia6/es_2027/adjuntos/tutoretza/PDF_OROK ORRAK/ATALA_HIRU.pdf

13


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.