7 la caza

Page 1

La Caza “La Caza” pelikulak biziki hunkitu nau, haur batek zer nolako boterea izatera irits daitekeen erakusten baitu filmak. Izan ere, egia da, haur batek ez duela zertan halako gezurrik esan behar eta ondorioz, hauek diotena egiatzat ematen dugu beti, baina kasuak eta kasuak daude, eta ez dugu zertan beti haurra zuzenean sinetsi behar. Pertsonai nagusiak sufritzen duena bere betiko ezagun, lagun edota familiarrengandik oso gogorra iruditzen zait. Zuzenean errua berari egozten diote, haurrak dioena sekulan zalantzan jarri gabe, eta hori maisuaren aldetik gogorregia dela uste dut, inork ez baitu berarengan inolako konfiantzarik jartzen. Baina honen aurrean, bere, pertsonai nagusiaren, jarrera izan da gehien harritu nauena. Alegia, ez du bere burua defendatzen. Haurraren aita eta bere lagun onena denak etxera sartzen uzten ez dionean, ez dio kontra egiten, ez dio esplikaziorik ematen, besterik gabe begiratu egiten dio, begiradaren bidez egia esaten egongo balio bezala. Beste modu batera esanda, ni bera izango banintz, behin eta berriro arituko nintzateke esaten nik ez dudala haurrak dioena egin. Ez zait egoki iruditzen ere eskolako irakasle gorenak hartzen duen posizio edo jarrera. Hots, haurrak “ipuin” hori kontatzean, irakasleak ez du maisuarekin, pertsonai nagusiarekin, hitz egiten. Zuzenean gainontzeko gurasoekin, irakasleekin… hitz egiten du, “errudun” denak zer gertatzen ari den eta zergatik hartzen duten denek bere aurkako jarrera ezin jakinik. Azkenik, zaila egiten zait ulertzea zergatik maisuak hartzen duen jarrera hori, hau da, haurraren edota inoren kontra ez egitea. Baina, nire ustez, haurrak halakorik berriro egin ez dezan egiten du. Alegia, gezur bat esatean zenbaterainoko mina egin daitekeen ikus dezan hartzen du jarrera hori maisuak. Berak bere eginbeharrak argi dauzka, eta nahiz eta herri osoa bere kontra egon, bere lagunik onenak kontra eduki, berak maisu jarrera izaten jarraitzen du, eta haurrari erakusten jarraitzen dio bera sufritzen ari den bitartean. Pertsonai nagusiaren semea da egoerari aurka egiten diona, zalantzarik gabe eta inori beldurrik izan gabe argi duenak bere aita errugabea dela. Eta honek, aldiz, bere aitak ez bezala, normala edo ulergarriagoa den jarrera hartzen du, hots, denen aurka jarri eta lau haizeetara bere aita hobengabea dela oihu eginez. Baina, filmari buruz eta pertsonai nagusiaz pixka bat hausnartu ondoren, ulertzen dut orain aitak hartzen duen posizioa semearena baino helduagoa eta zentzuzkoagoa dela. Baina, jarrera oso


gogorra, gogorregia zalantzarik gabe, eta desiragarria ere, halako hoztasuna izateagatik eta hain serioa den gai bati horrela aurre egiten saiatu eta lortzea ere. Mireia Etxeberria 31.2.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.