9 motibazioa

Page 1

Motibazioa oso gai orokorra dela esan daiteke, eta segun eta zein esparruetan eman, kontzeptu honen esanahia ezberdina izan daiteke. Beraz, hasteko, motibazioa eskola eta hezkuntza arloetan zer izan beharko lukeen azalduko dut. Motibazioa ikasleei modu batera edo bestera lan egiteko gogoak, klasera joateko gogoak eta gauza gehiago jakiteko interesa piztean datza. Zeinena da, bada, klase batean horrelako jarrera duten ikasleak edukitzearen lana edo zeregina? Nire ustez, zalantzarik gabe, irakaslearena. Irakasle aspergarria bada, edota irakasten ez dakiena, eta bere ikasleak nola tratatzen ez dakiena, orduan ikasleak motibatuta ezik edozer gauza sentituko dira. Beraz,

irakaslearen jarrera EZINBESTEKOA da bere ikasleak motibatuta

sentitzeko eta eskolara joatea gustuko izatea. Horretarako, irakasleak hainbat jarduera egin eta oinarri hartu beharra ditu. Lehenengoa, eta garrantzitsuena nire ustez, maisu edo maistraren komunikatzeko modua da. Lehen hezkuntzako haurrentzat beren irakaslea eredu bat da, eta gehienetan, hura miresten dute. Baina ez dute miretsiko irakaslearen jarrera oso zorrotza eta serioa bada; alegia, beregana gerturatzeko konfiantza hori transmititzen ez badie. Horretarako, irakaslearen komunikazio modua edo haurrei zuzentzeko modua garrantzi handikoa da, eta batez ere hasieran. Ikasleek hasieratik ez badute gertutasun posible hori ikusten, maisu edo maistra horri “beldur” moduko zerbait izango diote eta ondorioz, klasean ez dira eroso sentituko. Hori ere, ikasleen erosotasuna ikasgelan alegia, garrantzi handikoa da ere eskola eremuan. Horretarako, irakasleak ere zeregin handiak ditu. Adibidez, gogoan dut, LH 3. mailan nengoenean, irakasle batek musika jartzen zigula klasean. Uste baina lasaigarriagoa da, eta nolabait giro goxoa sortzen du. Noiz behinka egin beharreko ekintza bat dela uste dut, jokoak egitearena bezainbeste. Ikasleek ere atsedenaldiak beharrezkoak dituzte, eta zerbaitetara jolastea edota zerbait kantatzea, dantzatzea… motibatu egiten ditu gero lanean jarraitzeko; modu horretan ere, eskolara joateari ere nolabaiteko gustua hartzen diote. Bestalde, hainbat irakasleek ere klasean giro ona sortzeko, argazkiak jartzen dituzte. Ikasleen argazkiak, alegia; horrek, beren tokia dela nabarituz. Ikasleen motibazioa lortzeko ere, lana “teorikoa” edota pixka bat astunagoa denean, denbora gutxian lanaren aldaketa edota monotonia haustea kontuan hartzekoa da. Izan ere, LH-ko haurrak azkar aspertzen dira, ez dute klasean egoteko helduek dugun pairamen edo aguantea, normala den bezala. Eta


horregatik, dinamika garrantzitsua da. Ikasleek aldaketa sumatu behar dute, jarduera motzak eta dinamikoak dituzte gustuko, bestela, aspertu eta klase hasieran izan zezaketen motibazio hura desagertu egingo da. Eta egoera horietan ere, funtsezkoa da ikasleei parte hartzeko aukera dutela transmititzea eta aukera hau ondoren, ematea. Horrela dinamika gehiago lortuko da eta haurrek ere ekarpenak egin ditzaketela konturatuko dira, gaiaren interesa areagotuz. Eta gai honen aurrean irakaslearen azken eginkizuna, lan praktikoa egitea izango litzateke. Haurrentzat (eta denontzat) lan teorikoa aspergarria da, entzutean besterik ez baitatza eta horrek guztizko dinamika hausten du. Beraz, ikasleei ikasitako kontzeptuak, gaiak‌ praktikoki ematea asko lagundu eta motibatzen ditu, lan modu hau, gehienetan, entretenigarria baita. Beraz, argi dago eskola eremu edo esparruan motibazioa funtsezkoa dela, haurrak gogotsu eskolara joateko. Eta horretarako irakaslearen zeregina ere ezinbestekoa da, ustez baina lan handiagoa suposatzen duena baina beharrezkoa; eta zeharka ere, maisu edo maistra motibatzen duena. Haurrak zure klasera gogoz badatoz, zuri ere, irakasle bezala, motibatuko zaituzte. Mireia Etxeberria


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.