EL PROFESOR LAZHAR Film honen gai nagusia heriotza hezkuntza arloan da, irakasle bat eskolan bere buruaz beste egiten duelako. Haurrengan inpaktu handia izan zuen gertaera honek eta gure ustez irakasleek ez zuten behar bezala landu gai hau. Heriotzaren gaian sakondu zuen bakarra Lazhar irakaslea izan zen, gainontzeko irakasleen iritzien kontra. Gainera, ez dugu buruaz beste egin duen irakaslearen jarrera ulertzen. Oso berekoia iruditzen zaigu ikastolan bere bizitzarekin amaitzea. Ikasleek beti gogoratuko dute irakaslearen gorputz hotza. Eta horregatik zuzendariak ikasgelaren paretak margotzen ditu. Baina hau ez da nahikoa. Psikologoaren kontratazioa ondo iruditzen zaigun arren, irakasleen zeregina handiagoa dela pentsatzen dugu.
Gure ustez gaur egun ere heriotzaren gaia ez da behar bezala lantzen eskoletan. Umeek ez dute heriotzaren berri gertuko bat hiltzen den arte eta horrek shock ikaragarria suposatzen die ikasleei. Beraz, gai zaila izan arren ikasgeletan landu beharrekoa dela uste dugu.
Yaiza Etxarri eta Mireia Etxeberria