Hausnarketa ( mireia)

Page 1

HAUSNARKETA LEHENENGO ELKARRIZKETA Lehenengo elkarrizketan, irakaslearen papera jokatu dut, amaren paperarekin konparatuz errazagoa egingo zitzaidala pentsatu baitut. Baina praktika egin ondoren, orain, ez dela hala izan jabetu naiz. Mota honetako egoera batean, irakaslea izan beharko luke gaian aditua eta arrazoi sendoak ematen dituena, baina nire kasuan, ez naiz irakasle mota horrekin identifikatu. Askotan argudio faltan sentitu naiz amak Xabierren alde egiten zuenean, eta ondorioz, hainbat alditan errepikatu egin naizela sumatu dut. Bestalde, nire gelakideak amaren papera egiterakoan, oso ama tinko eta egoskorra izan da, eta horrek, irakaslearen lana zer nolako gogorra izatera ohartarazi nau. Betetako rolari dagokionean, koedukazioaren teorian oinarritu naizela uste dut. Izan ere, elkarrizketan, Xabierren amari nahiz eta kurtsoa errepikatu beharra dagoen esan, nik eta gainontzeko irakasleek guregan dagoen guztia jarriko dugula komunikatu arazi diot. Baina beraiek ere, Xabierren gurasoek alegia, etxean ere ahalik eta laguntza gehien eman behar diotela esan diot, horrela ere, Xabierren jarrera onera egingo duelakoan espero. Izan ere, haur bat heztea ez da irakaslearen edo gurasoen lana bakarrik, biena baizik, eta lan koordinatua eginez haurraren hezkuntza orduan eta osatuagoa izango da. Azkenik, lehen esan bezala, ez naiz oso eroso sentitu edo irakasle batek izan beharko lituzkeen ezaugarriekin identifikatu, eta ondorioz, hainbat jokaera aldatuko nituzke nigan.

Adibidez,

Xabierren

amarekin

izandako

gertutasun

eskasa,

edota

berarenganako izandako jarrera deserosoa, begi bistan baitzegoen ez nengoela eroso irakaslearen papera betetzen; eta hori hobetzea ezinbestekoa dela iruditzen zait. Baina argi daukat ere, horrelako egoerei aurre egiten ikasteko mekanismo bakarra esperientzia dela. Beraz, nahiz eta hasieran kostata gainditu egoera hauek, urteekin modu honenean egitea lortuko dudala uste dut. BIGARREN ELKARRIZKETA Bigarren elkarrizketa honetan bi paperak jokatu ditut, bai amarena eta baita irakaslearena ere. Eta aurreko astean nuen sentsazioarekin bukatu dut oraingo honetan ere, hots, irakaslearen papera amaren papera baino askoz zailagoa dela.


Hala ere, aste honetan, irakaslearen papera hobeto egiteko hainbat ideia jaso ditugu. Hala nola, amari atea irekitzea, elkarrizketarekin hasi baino lehen beste gai bati buruz hitz egitea edota Xabierri buruzko amaren ikuspuntua ezer azaldu baino lehen galdetzea. Horrek, zalantzarik gabe, asko lagundu dit, batez ere, aurreko astean gertutasunari zegokionean izandako arazoei aurre egiteko. Beraz, oraingo honetan erosoago sentitu naiz elkarrizketan zehar. Amaren jarrera edo jokaera aldiz, berdina izaten jarraitu du, hau da, oso egoskor eta Xabierri defendatuz niri laguntza eskasa eman diodala leporatuz. Baliteke argumentu faltan sentitzea berriro ere, baina bigarren aldi honetan nigan segurtasun handiagoa izateak aurretik pentsatuak ez nituen argumentuak ematea lagundu nau. Bestalde, bete dudan rola berriro ere koedukazioaren teorian oinarritutakoa izan da, Xabierren amari berriro ere, guk, irakasleok guztizko laguntza emango diogula baina etxeko parte hartzea ere beharrezkoa dela esanez. Hala ere, nahiz eta erosoago sentitu, ez naiz guztizko konfiantzarekin eta segurtasunarekin aritu, normala den bezala. Beraz, asko ikasteko dagoela badakit, baina esperientzia irakasle onena izango dela argi izanik. Amaren papera jokatzerakoan aldiz, errazagoa izan zaidala esan beharra daukat. Horrelako egoeretan bakarrik bere semearentzat onena nahi duela da, baina ez gaian aditua dena. Beraz, nire kasuan, irakasleak esandakoa onartu dut nahiz eta zaila egin Xabierrek errepikatu beharra izatea onartzea. Horren arabera, beraz, betetako rola entzulearena izan da, irakaslearen rola adituarena dela onartuz. Mireia Etxeberria


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.