Ikerketa irakasle funtzioa

Page 1

IKERKETA-AKZIOAREN PROIEKTUA Ikerketa-akzioaren zikloak Ikerketa bat ziklo batean eraman daiteke aurrera, baina, normalean gehiagotan ematen da. Hau, arazoa eta daukagun denboraren araberakoa izaten da. Ikerkuntza-akzioak gure lanaren prozesua antolatzen laguntzen digu. Batzuetan, espiral- autoerreflexibo moduan ikusten da. Izan ere, arazoa behin eta berriz ikusten da egoera hobetzeko asmoz. Ikerketa zikloari hasiera eman baina lehen, McNiff-ek proposatutako puntuak begiratzea garrantzitsua da, hala nola; gure praktika birbegiratzea, hobetu nahi dugun puntua aurkitzea, konponbidea bilatzea, gertatzen dena erregistratzea, plana antolatzea, ekintza kontrolatzea, hori ebaluatzea eta horrela jarraitzea hobekuntza nabaritu arte. Beste pertsonak proiektuan inplikatzea Proiektua ahal den neurrian taldean egitea komeni da, horrela, taldean lortzen den lana aberatsagoa izango baita. Lanerako beharrezkoak dira parte hartzaileak, lagun kritikoak, lan horretan kritiko jardungo duten pertsonak, tutorea, zentroko lagun batzuk‌ Lan hauterako beraz, erlazio berriak egitea beharrezkoa da. Akzioko plana Ikerketa prozesua ideia orokor batekin hasten da eta bere helburua hobekuntzak lortzea da. Horretarako, lehenik eta behin, hipotesi bat finkatzen da. Arazoari hainbat galdera egiten zaizkio. Fokatzearen edo arazoaren ikerketa Arazoa jakitean, garrantzitsua da zein eremutan aztertu nahi den eta ea posible den hori hobetzea eta baita ere, errealista izan behar da gai horren aurrean. Baita ere, argi eduki behar dugu zergatik landu nahi dugun gai hori. Arazo edo egoeraren diagnostikoa Puntu honetako helburua deskribapen eta azalpen ulergarri bat egitea da arazoaren inguruan. Horretarako, puntu batzuk jarrai daitezke. Arazoa aurkitu, diagnostikoa egin (Nola da? Zergatik da? Nola izan beharko luke?), akzioko hipotesia egin eta arazoak bilatu. Berrikuspen dokumentala


Ikerketa aurrera eramateko informazioa bilatu behar da nahi den gaiaren inguruan. Horretarako, ondo begiratu behar da gai horri buruzko informazioa nork idatzia den. Garrantzitsuak

izaten

dira

erreferentzia

bibliografikoak

ere.

Baliagarria

dena

apuntatzen joatea komeni da. Liburuak irakurri ostean, galdera batzuk egitea komeni da. Azkenik, fitxero bat eginez, horrela, dokumentu guztien bibliografia jasoaz. Akzioaren hipotesia Behin aurreko puntua eginda, egin beharreko hobekuntzak aurkitu behar dira. Momentu garrantzitsua da hau. Gainera, lana taldean egiten bada, bakoitzaren helburuak, rolak, bilerak‌ antolatu behar dira. Akzio hipotesiaren formulazioa Elliotentzat behin arazoaren soluzioak aurkitzean eta akzioaren plana egitean, kuestio batzuk birbegiratzea garrantzitsua da. Akzio plana behin prest izanda, akzioari ekin behar zaio. Akzioaren ezaugarriak Akzioa kontrolatua da eta kritikoki informatua. McNiffek (1996) ezugarri batzuk seinalatzen zituen akzioan gertatu beharrekoak. Lehenengoa, akzio informatua. Sistematikoki ikertzean datza. Estrategia guztietara irekia egon behar du. Baita ere, literatura begira egon behar du gai horri buruz beste zerbait idatzi den jakiteko. Bigarrenik, akzio konprometitua dago. Konpromezuzko iturrietan apoiatua egotean datza. Azkenik, intentziozko akzioa dago.Planak burutu behar dira, ezarri eta ebaluatzea prozesua. Ikertzaileen helburua praktika hobetzea izango da. Akzioaren kontrola Sistematikoa izan behar du. Prozesuaren aldaketa nola eman den frogatu beharko da. Sistematikoa izatea da datuak izatea non momentu erreflexiboan ebidentziak frogatzeko lagunduko duen. Hala ere, ez du edozein datuk balio. Soilik egora hobetzen ari dela demostratzeko balio dutenak. Akzioaren obserbazioa Obserbazioz jasotako datuek ebidentziak

identifikatzeko balio dute.

Horrela,

hobekuntza izan duen edo ez jakiteko. Akzioa begiratzen dugu, horrela, horren inguruan hausnartu ahal izateko. Nola birbegiratu eta dokumentatu ikerketa-akzioa


Begiratu daitezkeen akzioak informazioa sortzeko: Akzioa birbegiratzea: intentzioak identifikatzea, besteen akzioa birbegiratzea eta gaiaren inguruko elkarrizketa kritikoak birbegiratzea. Ebidentziak erabakiko dute bukaeran ea egindako azalpenak balizkotzat jo daitezen edo ez. Zure ikerketa baliozkoa izateko, gainontzekoen kriterioak ere ezagutu behar dira. Horrela, zure ingurukoei lana azalduz eta galderak eginez gaiaren inguruan. Agian, aldatu beharreko zerbait aurkitzen badute lana hobetzeko. Ebidentzien inpaktua ebaluatu Ebidentziak bildu behar dira erregistro sistematiko batean. Horrela fitxero bat eginez. Nola bildu informazioa Hiru modu aurki ditzakegu honetarako: Akzioen efektuak begiratuz eta beste batzuekin hitz egin hori begiratzeko, ikerkuntzan dauden beste pertsona batzuei galdetuz beraien ikuspuntua edota mota guztietako materiala analizatzen. Informazioaren gestioa Memoriaren antolaketa da garrantzitsua eta puntu hauek dira garrantzitsuak: Almazenatzea (material desberdinetatik informazioa lortuz), kodifikatzea (datuen kodigo edo etiketak jartzea) eta errekuperatzea (informazioa ikusteko erabilitako metodoak). Informazioa biltzeko teknikak Ikerlariek

informazioa

biltzeko

honako

hauek

erabiltzen

dituzte:

entrebistak,

obserbazioak, bideo grabazioak, dokumentu analisiak‌ Ikerkuntzarako teknikak askotakoak izan daitezke. Klasifikatzeko, kriterio hauek erabiltzen dira: erreaktibotasuna, ikerlari eta ikertzaileen artean dagoen erlazio tipoa edota informazioa lortzeko modua. Ikerkuntzaren kalitatea, erabilitako teknikaren araberakoa izan oi da. Horregatik, planteatzen duen ikerketarako egokienak diren teknikak erabili behar ditu. Horrela, lortu nahi dituen emaitzak aurrerapena izateko. Lehen aipatu bezala, informazioa lortzeko pertsona desberdinen bitartez lortu daiteke eta teknika desberdinak erabiliz.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.