Irakasle neutral

Page 1

Zergatik izan nahi dut irakasle neutrala? Uste dut beti eta batez ere, gaur egun, denok izan beharko genukeela irakasle neutralak. Neutrala izateari deritzot, irakasle batek bere ikasle guztiak berdintasunez tratatzeari. Nire ustez, klaseko giroari ona izaten laguntzeko abiapuntu nagusia da hori.

Alde batetik, iruditzen zait beharrezkoa dela ikasle guztien artean nolabaiteko berdintasuna egotea eta hori, gehienbat, irakaslearen esku dago. Izan ere, irakasleak ez baditu ikasle guztiak ahalik eta modu berdinenean tratatzen, ikasleek horretaz jabetzen dira eta beraientzat irakaslea denez eredua, berak gauzatzen duen jokabidea zuzenena dela pentsatu edo ulertuko dute. Horregatik, irakasleak eredu on bat izan behar du.

Bestalde, esan behar dut, irakaslearen nolabaiteko “figura perfektuan� ez dela sartuko ikasleak ahalik eta berdinen tratatzen ez dituen irakaslea. Nire aburuz, oso zaila bada ere horrela jokatzea, denok ikasi beharreko gauza bat da non irakasle aberatsagoak izango garen behin hori ikasita.

Nire aburuz, irakasle beligerante batek ez ditu oso ondo heziko bere ikasleak. Izan ere, nahiz eta kasu batzuk argiagoak izan beste batzuk baino, azken finean, ikasleek eredu hori ikasten dute, modu batera edo bestela hori transmititu egiten duelako irakasleak.

Irakasle neutroari erreparatuz, nire iritziz, horrela izateak eta horrela jokatzeak, ezaugarri positibo asko ditu. Lehenik eta behin, lehen aipatu bezala, haurren arteko berdintasuna bultzatzen du. Denak maila berdinean daudela garbi utziko du irakasleak. Pentsatzen dut, irakasleak puntu hau ondo jorratzen badu, arazo asko saihestuko dituela. Adibide bati helduz hobeto ulertzeko, irakasleak klasean arazo-enbat duen haurrari berak ere desberdin tratatzen badio, batez ere inoratuz edo seinale txarrak burutuz, gainontzeko ikaskideek hori ikusiko dute. Beraz, beraientzat irakasleak egiten duen guztia eredugarria denez, beraiek ere berdina egingo dute. Horrela, alderantzizko kasuan, irakasleak berdin jokatzen badu arazoak dituen haur batekin, gainontzekoek hori ikusiko dute eta laguntza emango diote agian batzuk, eta behintzat. egoera ez da okerrera joango. Horregatik, azken finean, irakasleak haurren heziketa nolakoa izango den erabakitzen eta bultzatzen du neurri handi batean. Honek guztiak, beraz, eragina


izango du haurrengan eta neurri batean irakaslearen esku egongo da erabakitzea nolakoa izango den bere ikasleen etorkizuneko jarrera edo heziketa.

Bestalde, uste dut, ikasle guztiak ahalik eta berdinen tratatzeak, ikasle eta irakasle arteko harremana hobea izatea ekartzen duela. Beraz, nolabaiteko harmonia sortzea bultzatuko du. Honek, gainera, irakaslearekiko errespetua bultzatuko du modu natural batean. Hau da, aurkako kasuan, agian haur batzuk ( irakaslearekin tira-birak dituztenak, adibidez) puntu batean errespetua galtzen hasiko lirateke edo behintzat probabilitatea horretarako handiagoa izango litzateke. Baina, ikasleak berdin tratatuz, harremana hobea izateko probabilitatea handiagoa da. Ondorioz, elkarrekiko errespetua ere hobea izango da.

Hala ere, esan beharra daukat, egia dela nire aburuz, irakasleak batzuetan ez duela guztiz neutral jokatu behar. Izan ere, ikasle guztiak ez dira berdinak, eta denei aukera berdinak eman behar badizkie ere, kasu batzuetan ikasle batzuekin desberdin jokatu behar du. Puntu hau ondo ulertzeko adibide bati helduko diot. Demagun klase batean ikasteko arazoak dituen haur bat dagoela edo behintzat gainontzekoekin alderatuz gero, mantsoago egiten dituela ariketak. Kasu honetan, agian, irakasleak malguagoa izan behar du berarekin. Besteei baino laguntza gehiago eman beharko dio, baina, betiere besteen aldean gehiegizkoa izan gabe. Beraz, zaila bada ere, tarteko puntu bat aurkitu behar du. Denei berdin edo antzeko tratatuz, zailtasunak dituztenei ere pixka bat gehiago lagunduz.

Baita ere, beste puntu batetik abiatuz, irakasle neutralak gauza batzuk hartu behar ditu kontuan. Askotan gertatzen da, nahiz eta denak antzeko tratatu, pare bat ikasle egoten direla klaseko bihurrienak edo mugituenak. Kasu hauetan, nire ustez automatikoki, irakasleak arreta gehiago jartzen du ikasle horietan eta askotan beraien aurka joaten da. Baliteke irakasleak jarrera hau artzen duela berarekiko errespetua galdu ez dezaten eta nolabaiteko autoritatea mantendu dezan. Baina, batzuetan edo gehienetan, irakasle hauek irakasleak oso kontuan izaten ditu eta batzuetan, gaizki egiten duten ekintza minimoagatik, irakaslea beraien “aurka� joaten da. Beraz, esan dezakegu, irakasleak denbora gutxiago behar duela mota hauetako ikasleei atentzioa deitzeko eta hori erraz nabarmentzen da. Horregatik, irakasleak jakin egin behar du, nahiz eta ikasle bihurrienak izan, horrelako kasuetan ere aukera berdinak eman behar dizkiela ikasle guztiei. Alderantzizko kasuan, irakasle batek ikasle batzuekin harreman gehiago izan dezake eta horiekin hobeto moldatu. Horregatik, hauek ekintza oker bat


egiten badute, seguruenik irakaslea malguagoa izango da beraiekin. Beraz, kasu honetan argi agertzen da irakaslea ez dela neutrala. Adibide honekin iritsi nahi dut, irakasleak neutral jokatu behar duela nahiz eta egoera batzuetan oso zaila den, izan ere, denok gara pertsonak eta ez gara berdin moldatzen guztiekin. Baina, irakasle batek, nire aburuz, bete behar duen puntu bat da irakasle on eta eredugarri bat izan nahi badu.

Baita ere, irakasle neutrala irakasle beligerante batekin alderatuz, irakasle neutralak objetibotasuna izango du ezaugarri. Beraz, irakasle beligerante batek ez bezala, gai bati buruz hitz egiten badu, horri buruzko ikuspegi guztiak adierazi behar ditu. Hau da, gai bati buruz hitz egiten ari bada eta berak normala den bezala horri buruz iritzi bat badu, gizartean dauden gainontzeko ikuspegiak ere azaldu beharko ditu. Hortik aurrera, ikasleek beraien iritzia izango dute gai horren inguruan, baina, irakasleak denak berdin tratatuko ditu eta ez ditu horregatik desberdin tratatuko. Gainera, denen iritziak onartu beharko ditu nahiz eta kasu horretan eta gehiagotan ez egon ados. Baita ere, ez da saiatuko ikasle horiei beraien iritzia aldatzen berak ez duelako berdin pentsatzen.

Beste adar batekin jarraituz, irakasle neutralak hainbat ezaugarri eta faktore hartu behar ditu kontuan. Adibidez, irakasleak berdin tratatu behar ditu adibidez bertako ikasleak edo atzerritarrak, familia eredu desberdinak dituzten haurrak, gustu desberdinak dituztenak ‌ Iruditzen zait hau dela gizartean berdintasuna bultzatzeko ekintza nagusietako bat. Haurrak denbora asko pasatzen dute ikasgelan eta, beraz, hemen ikusten dituzten gauzak ikasten dituzte non eredutzat artzen dituzten. Horregatik, beraiek txikitatik nolabaiteko berdintasuna ikusten badute, etorkizunerako puntu bat da non denen arteko berdintasuna bultzatzeko pausu handi bat egingo duen irakasleak. Berdintasuna bultzatzeaz gain denon arteko errespetua eta harreman ona izatea ekartzeko pausu handi bat delakoan nago.

Iraia Furundarena


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.