La caza

Page 1

Film hau ikusi eta gero, mila ideia etorri zaizkit burura, mila pentsamendu ezberdin aldi berean. Filmari buruzko iritzi ezberdin asko une berean. Hasiera batean, irakaslea haurrekin jolasean ikusi dudanean, eta haurrek irakaslea nola maite duten ikusi dudanean, ez nuen espero horrelako zerbait gertatuko zela. Irakasle oso ona zela iruditu zait, eta gainera, bere lankideekin zuen harremana ere oso egokia zela iruditu zait. Bere arazo pertsonalak dituela ere ikusi ahal izan dugu filmean, baina oso ondo zekien bere bizitza pertsonala eta bere laneko bizitza bereizten. Haurrekin oso maitagarria zen, eta oso ondo zaintzen zituen. Laburki esanda, irakasle ona zen. Neskatxa txiki hark gezur handi bat asmatu zuen, eta horren ondorioz sekulako iskanbila sortu zen herrian. Haurrak gezurrik esaten ez dutela, topiko horri helduz, denak irakaslearen aurka jarri ziren, haurrak, irakasleak musukatu egin zuela esan zuenean. Mundu guztia gainera bota zitzaion irakasleari, eta hasieran ez zekien zein zen zergatia, ez zuen ezer ulertzen. Harrigarria iruditu zait, irakasleari inork ez sinestea. Haurrak diona bakarrik hartzen dute kontutan irakaslearen bertsioari jaramonik egin gabe, eta gainera, denak irakaslearen aurka jartzen dira. Eskolatik botatzen dute oso arrazoi gutxi emanda. Normala den bezala, irakasleak ez du ezer ulertzen, berak ez baitio inori ezer txarrik egin. Nire ustez, haurrak, atentzioa deitzeko egiten du egiten duena. Berak izan nahi du guztiaren erdigunea, bere inguruko guztiak bere gainean egotea nahi du. Irakaslea beste haur batzuekin jolasean ikusten duenean, jeloskor jartzen dela iruditzen zait, eta horregatik hurbiltzen zaio irakasleari eta musu bat ematen dio ahoan. Guzti hori atentzioa deitzeko soilik egiten du nire ustez. Irakasleak musu eman ziola esan zuenean, denak berari soilik jartzen zioten arreta, logikoa den bezala, egia izango balitz oso larria izango litzatekelako. Orduan, nire ustez, bera ondo sentitzen da denak bere gainean daudela ikusten duelako, eta ez du gezurra dela esaten. Bere inguruko guztiak gai honi garrantzia handia ematen diete, eta haurra garrantzitsu sentitzen da. Irakaslea eskolatik botatzen dute, herri osoa bere aurka jartzen da, eta arazo ugari izaten ditu, eta orduan, haurrak esan egiten du dena gezurra dela. Baina, inork ez dio kasurik egiten oraingo honetan. Inork ez diot sinesten, bere gezurra oso urruti iritsi delako. Beste alde batetik, atentzioa deitu didan beste gauza bat, irakaslearen indarra izan da. Bera pertsonalki oso gaizki zegoela ikusi zitekeen filmean, oso goibel sentitzen zen bere bizitza ez zelako berak nahiko zukeen modukoa. Baina ala ere, indarrak ateratzen zituen aurrera jarraitzeko, berak nahi zuena lortzeko eta egunero irtetzen zen kalera burua altxatuz. Bere herriko bizilagun guztiak bere aurka zeuden, denek gaizki begiratzen zioten eta berataz gaizki esaka aritzen ziren, baina hori guztia alde batera utzita berak aurrera jarraitzen zuen. Haurraren etxera joaten zen bere aitarekin hitz egitera, bere laguna bait zen, eta honek ere mespretxuz baztertzen zuen. Supermerkatura joaten zen erosketa egitera eta bertatik kolpeka botatzen zuten, baina bera ez zen etsitzen, eta aurrera jarraitzen saiatzen zen, bizitza normala egin nahi zuen.


Irakaslearen jarrera hori izan daiteke film honetatik deigarrien iruditu zaidana. Indar horri esker lortzen du azkenean arazo guztia argitzea, ez delako etsitzen eta berearekin jarraitzen duelako, azkenean lortzen du gauza guztiak argitzea eta dena arazoa hasi baino lehenago zen bezalakoa edo atzekoa izatera itzultzen da. Uxue Etxeberria Bosque


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.