La ola

Page 1

La Olako irakasleak hasieran Anarkia ikasgaia irakatsi nahi du, baina zuzendariak ez dio aukera ematen. Azkenean Autokrazia irakasten hasten da. Llehenengo egunean ohiko irakasle bat bezala hasten da klasea ematen baina ikusita era horretan ikasleek kasurik egiten ez diotela, gelan “autokrazia� moduko bat ezartzea erabakitzen du, ikasleek modu horretan Autokraziaren esanahia hobeto uler dezaten.

Hasiera batean, Autokraziaren arauak azaltzen ditu eta joku bezala inposatzen ditu gela barruan. Ikasleek hasieran broma moduan hartzen dute ariketa hau, baino denbora pasa ahala beraien bizimoduko zati garrantzitsu bat bihurtzen da gelan sortu duten talde hori. Kanpotik afektibitatea jasotzen ez zuten pertsonek garrantzi gehiago eman zioten talde honi hemen babesa jasotzen zutelako eta nunbaiten integratuta sentitzen zirelako.

Gure ustez irakasleak izan zuen iniziatiba ona zen hasiera batean ikasleak Autokraziaren barruan sentitzean hobeto ulertuko luketelako bere esanahia zein zen. Irakasleak hasieran joko moduan planteatu zuen jarduera hori eta ez zuen pentsatu horrek ikasleengan izan zezakeen eraginean. Taldea geroz eta handiagoa egiten ari zen eta bere garrantzia ere denbora pasa ahala handiagoa zen. Ikasleek ekintza ezberdinak egin zituzten talde horren barruan eta taldean ez zeudenak alde batera uzten hasi ziren. Irakaslea hori ikusitakoan, garrantzitsu sentitzen hasi zen, bere ikasleek erreferente bezala ikusten zutelako eta beste ikasgaietako ikasleek bere ikasgaian sartu nahi zutelako.

Denborarekin, La Ola taldeak geroz eta ekintza gehiago egiten zituzten, eta haien ekintzen ondorioak geroz eta larriagoak ziren. Une horretan, irakasleak ekintza hori eskuetatik joan zitzaiola, eta sortu zuen taldea geldi ezina bihurtu zela ikusi zuen. Mundu guztia gainera etorri zitzaion, bai ikasleak, bai irakasleak eta baita bere emaztea ere. Hori gertatu eta irtenbiderik ez zuen aurkitzen. Asko pentsatu ondoren irtenbide bat aurkitu zuen, ikasleei hitzaldi bat ematea, baina azkenean bere irtenbideak espero ez zituen ondorio oso txarrak izan zituen.

Ondorioz, hasierako ideia guk ontzat ematen dugu baina irakasleek kontu handia izan behar dute ikasleen aurrean esaten eta egiten dituzten gauzekin, izan ere, ikasleengan eragin handia dezakete.

Uxue Etxeberria eta Yaiza Etxarri


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.