LEHENENGO ELKARRIZKETA
Lehenengo elkarrizketa honetan amaren papera egitea tokatu zait. Hasieratik pentsatu dut guraso papera betetzea errazagoa izango zela irakaslearena egitea baino. Hala ere, hasiera batean broma eta antzerki bezala hartu badugu ere, bideoa grabatzerako garaian paperean sartu behar izan dut eta egoera horretan kokatzera bultzatu nau. Nire semea babesteko ahalik eta argudio gehien bilatzea suposatu du horrek, baina, zaila izan da irakaslearen arrazoi eta hausnarketei aurre egitea ere. Hala ere, nabaritu da ezusteko egoera horren aurrean erantzutea oso zaila dela eta batez ere espero ez den egoera bada. Baita ere, esan beharra daukat, amaren papera egitea erraza izangoa zelakoan hasi naizela egiten, baina, bideoa aurrera zioan einean, geroz eta deserosoago sentitu naiz eta hau izan da gehien harritu nauena. Ez naiz sentitu horrela grabatzen ari ginelako soilik, baizik eta egoera hori jasan dezaken guraso baten paperean sentitu naizelako. Horrek, kezka eta urduritasuna ere transmititzea suposatu dit.
Bestalde, irakaslearengandik jaso dudan balorazioa egokia izan da. Gai konplexu baten aurrean jarrera ona izan du. Egoera mantso, ondo eta sakontasunez azaldu dit. Gainera, niganako gertutasuna azaldu du nolabait. Baita ere, esan beharra dago, arrazoiak azaldu dizkidala nik ondo ulertzeko eta ni ohartzeko benetako kontu serio bat dela. Baina, egia da, lehen grabaketa bat dela nabaritu dela eta argudioak ez dira izan oso finkoak. Hori, agian, nik berari aurre errazago egiteko puntu nagusietako bat izan da. Azkenik, irtenbide bat bilatu dugu bion artean eta nolabaiteko adostasunera iristea ere lortu dugu. Nire iritziz, oso puntu garrantzitsua dena horrelako egoera batean eta oso aberasgarria bai irakasle eta gurasoentzako ere.
BIGARREN ELKARRIZKETA
Oraingo honetan bi papelak egin behar izan ditut. Aurreko elkarrizketan bezalaxe, gurasoaren papera egiterako garaian urduritasuna eta egon eza sentitzen jarraitu dut. Paper hau betetzea erraza badirudi ere, egoeran kokatzerako garaian nahiko zaila bihurtzen da. Bestalde, irakaslearen paperari erreparatuz, hau ere nahiko zaila izan da. Egia da, lehenengo aldia zela irakaslearen papera betetzen nuela, agian horregatik, hemen ez dut jakin hobetu beharreko puntuak zein ziren eta mantendu beharrekoak ere berdin. Hala ere, irakaslearen papera betetzeko testuak irakurri izanak, laguntza eman dit elkarrizketarako garaian. Izan beharreko jarrera gehiago bideratua izan dut honi esker eta amarekin izan beharreko tratua ere argiago izan dut. Konturatu naiz zaila dela guraso bati bere semeak errepikatu egingo duela esatea. Hau da, ez da hain zaila hori esatea, baina bai modu egokietan esatea eta argumentu sendoen bidez azaltzea irakaslearen ikuspegia. Izan ere, guraso batzuei ez zaie horrenbeste axola, baina beste batzuk oso burugogorrak izango dira eta agian ez dute horrelako ezer onartuko. Horregatik, gurasoak ahalik eta gehien ezagutzea komeni da edota
zeharkako
galdera
batzuen
bitartez,
elkarrizketa
hasieran
gurasoen
pentsamendua jakitea komeni da. Horrela, irakasleak jakiteko zein motatako gurasoak diren eta horren arabera elkarrizketa bideratzeko. Nik bide honi heldu diot bigarren elkarrizketa honetan eta uste dut beharrezkoa izan dela Izan ere, asko lagundu dit. Ondorioz, amaren papera betetzea errazagoa egin bazait irakaslearena egitea baino, konturatu naiz biak oso konplikatuak direla. Irakaslearen paperean zentratuz, uste dut, egoerari aurre egiteko prest egotea beharrezkoa dela eta elkarrizketa aurretik teknika edota argumentuak izatea, horrela, agian egoera batzuen aurrean errazagoa egiten delako aurre egitea.
https://dl.dropboxusercontent.com/u/248141225/Iraia%20KONFRONTAZIOA/11-Iraia %20konfrontazioa.wma
Iraia Furundarena