Miresten dugun irakasleari elkarrizketa

Page 1

MIRESTEN DUGUN IRAKASLEARI ELKARRIZKETA KRISTINA PEĂ‘A Eguerdi on Kristina Kaixo

Beno, elkarrizketari hasiera emango diogu Ados

Hasteko, haurrekin lan egitea zure betiko nahia izan da ala etorkizunerako beste espektatiba edo plan bat zenuen?

Bai, bueno nik, uste dut beti gustatu izan zaidala. Baino egia da ez naizela izan ikasle ona, beti izan naiz pixka bat alperra. Gauzak erraz artzen nituen eta orduan ez nintzen asko saiatzen. Baina erabaki nuen unibertsitatera joatea eta karrera bat egitea. Monitore edo begirale egitea pentsatzen nuen, beraz umeekin ere ikusten nintzen. Hala ere, behin kimika ikastea planteatu nuen, lehenengo batxilerrean udararako utzi nuelako eta hainbeste landu behar izan ondoren, gustua hartu nion. Baina han fakultatean egon nintzen eta ez zitzaidan batere gustatu horko egoera, oso gogorra iruditu zitzaidan. Beraz, magisteritza erabaki nuen, irakasle izateko nahikoa bainuen. Hori bai, haur hezkuntza banekien ezetz.

Garaiak aldatu dira baina, zure ustez, irakaste formazioak ikasi beharreko zerbait ez da ongi lantzen? Zure kasuan, hala izan zen? Praktikan jartzerakoan zerbait falta zenuela ikasteko uste duzu?

Azkenean ikusten dut praktiketan ikasten dela. Daukat oroitzapen bat heziketa berezia egin nuela eta hor pila bat ikasten dela. Baina,uste dut magisteritzan ikasten diren gauzak logikoak direla, baina beste gauza batzuk daude nire ustez ez direnak hain errazak eta gero praktiketan ulertzen edo ikasten direnak. Ikusten dut, praktiketan daudenak ez dakitela nola posizionatu. Beraientzat zaila da. Izan ere, gehiegi sartzen badira, gehiegi sartzen direlako, eta gutxi sartzen badira, gutxi sartzen direlako, eta horrela. Baina gero badaude beste batzuk ere ausartegiak direnak eta niretzat gehiegi


agian. Baina, oro har, nik ez dut uste ezer faltan dagoenik. Adibidez, praktiketan dut bat oso perfekzionista eta agian ez da konturatzen ikasleak ikasten daudela eta prozesu hori lortzen ari direla. Beraz, muga hori aurkitzea da zaila, beraiek ere ez dakitelako nola gerturatu. Hala ere, segun zenekin zauden aukera gehiago edo gutxiago daukazu parte hartzeko. Eduki aldetik ez dakit hala ere. Niretzat zailena ikasle bakoitzari behar dun hori ematea da. Orain arte ez dugu ezagutu, beti egon direla ikasle bereziak baino orain bai ditugula, mapan daudenak. Horiekin ez dakigu erantzuten oso ondo. Ikastolan errekurtso bat dugu non ez den iristen behar denei erantzuteko. Beraz, hor bai behar ditugula ez ditugun beste tresna batzuk. Baita ere, irakasle oso azkarrak ditugu non horiekin ere zaila den bideratzen. Hori ez dakit erakusten den magisteritzan. Hala ere, orain praktika gehiago dituzue eta hor ikasten da gehiena. Eta horretaz konturatu direla uste dut, hori baita onena.

Irakasleek egiten dituzten akats ohikoenak zein dira?

Agian pazientzia galdu. Nire ustez hori da egiten dugun okerrena. Eta okerrena, ikasleak gehiegi gidatzen ditugu irakasleak, batez ere 3.zikloan. dena esaten diegu (orri hau, ulertu da, azpimarratu hau..), azkenean edukiak ikasteko eskusa bat da. Bakoitzak bere kapazidadea izan behar du “para buscarse la vidaâ€?. Eduki gehiegi ikusten ditugu baina horretan mugatzen gara ez dagoelako besterik‌ Baita ere, notari garrantzi gehiegi ematen diogu‌ Ez dakigu ume hori deskribatzen nota gabe. Beste era batean egin behar delakoan nago. Badakizu zer datorren ordea, nota lortzeko ze gauzak egin behar diren. Ordun ez dakizu oso ondo‌ azkenean bide bat da. Gainera, joaten gera pentsatuta zer egin behar dugun. Agian klasera joan eta beste behar batzuk alde batera uzten dituzu agian garrantzitsuagoak direnak. Lehentasunak beraz pila bat daude.

Gurasoekin norainoko tratua izatea komeni dela uste duzu? Batzuekin tratu gehiago duzu besteekin baino? Zergatik?

Bai bai, guraso batzuekin tratu gehiago daukat beste batzuekin baino. Izan ere, batzuk ez dute nahi gertutasun hori eduki tutorearekin. Eta guraso bileretan, zitatzen dituzunean, ez dira etortzen. Baina, gainera, etortzen ez diren horiek, izaten dira askotan arazo gehien dituzten haurren gurasoak. Beraz, zaila da, gaur egun gurasoak


bizi baitira bizi diren bezala. Hala ere, guraso zarenean gauzak gehiago ulertzen dituzu, eta ez da hain erreza.

Gurasoekin bilerak zenbatera egiten dituzu?

Guraso guztiekin urtean bitan. Kurtso hasieran eta bukaeran. Eta bilera orokor bat kurtso hasieran. Eta gero ia, beharraren arabera, guraso batzuekin beste batzuekin baino nilera gehiago egiten dituzu.

Ikasleen gai pertsonaletan, non kokatzen dituzu mugak? Hau da, noraino informatu eta parte hartzen duzu arazo horietan?

Alde batetik, orain arte asko aldatu da baino, badago informazio bat ez dena irekia. Ume bakoitzak bere “sekretua� dauka. Badago informazio bat orientatzaileak dakiena, baina tutoreak zerbait badaki, baina adibidez, gure ikastolan, badaude tutoreak gorputz eta ikt ematen dutenak. Eta kasu horietan, ikasle horiek beste edozein irakaslearekin denbora gehiago pasatzen du. Orduan, klaustroan eskatu genuen informazioa gehiago irekitzea. Gauza gehiago jakin behar dira ikasle bakoitzari buruz. Garrantzitsua da jakitea. Eta ni, adibidez, gurasoekin nagoenean informazio hori esaten diet, saiatzen naiz beraiek segun nolakoak diren niri gehiago esaten. Batez ere guretzako beharrezkoa baldin bada. Hala ere, oso garrantzitsua da hori gordetzea eta besteei ez kontatzea, baina gero, niri askotan gertatzen zait, mina edo zama sortzen duela, eta arazo hori inorekin konpartitu ezean, etxera eramaten duzula guztia. Eta bai, beno, egoera batzuk oso zailak dira.

Ikasle guztiak berdin tratatzea posible da? Hau da, norbaiti “pelota� moduko bat ba al diozu?

Noski baietz. Batez ere, ikasle guztiak ere ez dutelako zurekin modu berdinean tratatzen. Irakasle guztiak desberdinak gara. Nik esaten diet: pelota bai, baino mania ez. Feeling-a desberdina da ikasle batekin eta beste batekin, baina ni saiatzen naiz hori disimulatzen, noski. Gainera, beraiei ere esaten diet: nik zuei ondo tratatu behar zaituztedan bezala, zuek ere ni ondo tratatu behar nauzue. Profesionaletik aparte, batzuk agian beti daude hor zure zain, baina beste batzuk ez, eta oso normala da hori. Beraz, feeling hori sortzea eutsi ezin den zerbait da. Gainera, maniaren kontuarekin,


batez ere, kontuz ibili behar da, ikasleek hori ere ikusten baitute eta behin mania hartuz, irakasleak ere ez dio lagunduko. Baina, nik agian, klasera joan baino lehenago pentsatzen dut: “horren izena ez dut esango, horren izena ez dut esango”, baina gero esan egiten dut. Beraz, oso zaila da oreka hori bilatzea, baina saiatu saiatzen naiz.

Gai baten inguruan hitz egiten duzuenean, zure iritzia konpartitzen duzu beraiekin? Hala gorde egiten duzu?

Beno, ni konturatzen naiz erreferentzi bat naizela beraientzat. Adibidez, nik asko erabiltzen ditut zapiak. Eta guraso batzuk etortzen direnean niregana, esaten didate: “ahh ahora entiendo lo del pañuelo…”. Bere semeak ni bezala zapiekin ibiltzen zirelako etxean. Baina, ideologikoki ez. Hala ere, nire asignaturek ere ez dute iritzi bat emateko aukerarik. Baina, aldiz, gertatu zaigu ingeleseko irakasle bat erreta ateratzea klasetik, Kilometroak izan eta klasetik ume bakarra joateagatik. Ikastolan gaude, eta ikastolak euskara bultzatzen du Kilometro festak bezala, baina, egia da, guk ere ez dugula asko landu gaia. Beraz, ikasleak berotu bezala egin ziren ingeleseko irakasle hau haserretzean.

Haur bat kalera bidaltzen duzunean, nola sentitzen zara? Zein da puntu horretara iristeko muga?

Buf… Segun eta egun horretan nola zauden. Pertsonak gara eta zaila da. Ez badu funtzionatzen zerbait, egin behar da, kalera bota behar da. Hala ere, niri ez zait iruditzen zigor gogorrena hori. Okerragoa iruditzen zait, adibidez, arbelera ateratzea gustatzen ez zaion bateri atzeratzea behartzea. Edo altuan irakurtzea gustuko ez duen bati irakurtzeko eskatzea. Hori da gogorra. Horregatik, nik adibidez, hasieran haurren bat kalera joan behar zuela uste nuenean, esaten nien: “nik atea irekiko dut, eta horrek esan nahi du norbait kalera joan behar duela”. Beraz pentsatzen jartzen ziren. Baina azkenean, eromen bat zen hura. Banaka hasten zirelako “zein Kristina ni?”. Beraz, orain nik botatzen ditut. Baina, ez diet zigortzat transmititzen. Nik besterik gabe esaten diet “joan kanpora, egon lasai pixka bat hor eta gero itzuli”. Hala ere, aurten oraindik ez dut inor bota, jajaja. Txikiagoekin, aldiz, aulki pentsalari bat dugu non hor esertzen diren gaizki egin duten horretaz beraiek pentsatzeko. Bestalde, ikasle batzuei, berdin du zein adinetakoa izan, gehiago afektatzen die. Baina, badaude horietatik batzuk ere batzuetan beren pertsonalitateaz aprobetxatzen direnak. Izan ere, banaka oso onak


dira, baina taldean daudenean, lagunartean, gainontzekoak bezala, bihurriagoak. Beraz, beno, ikasle bakoitza “zigortzeko� mugak ezagutu behar dira, bestela min handia egin diezaiekezu, edo guztiz kontrakoa.

Klasea ematerakoan, zeintzuk dira haurrak adi egoteko erabiltzen dituzun estrategiak?

Nik mugimendua. Urte batetik bestera, tutoreak irakasleoi informazioa pasatzen digu, adibidez, ikasle bakoitzaren eserlekua ezarriz: hau aurrean, bestea atzean‌ Baina ni ez naiz egoten mahaian, agian arbelean zerbait azaltzeko. Baina orokorrean klasetik mugitzen naiz, eta horrela, ikasleek jarraitu egiten naute, iruditzen zait horrek balio didala. Eta bestalde, uste dut, garrantzitsua dela gauza edo ariketa bakoitzari denbora labur bat ematea. Bestela, aspertu egiten dira berehala.

Egoera: haur bat lanean ari da, eta gaizki egiten ari dela konturatzen zara. Momentuan zuzentzen diozu, ala bukatu arte itxaroten duzu? Zergatik?

Begira, nik zuzenketekin arazoak dauzkat. Baina egoera horretan, denbora baldin badaukazu momentu horretan zuzentzeko, ba orduan egin, ez itxaron bukaera-arte. Hala ere, egia da denbora behar dela horretarako. Agian, gaizki egiten ari bada, esan daiteke: zergatik ari zara horrela egiten? Eta agian zuzentzeari ekiten dio horrekin, berak bakarrik. Izan ere, urte batzuk egon naiz 1. LH-ko txikiekin eta beraientzat oso zaila da idaztea, lan handia da. Eta beraien lana bukatu eta irakasleak gaizki dagoelako dena kentzea eta berriro eginaraztea izugarri izorratzen ditu. Edota, beren lanaren gainetik boligrafo gorriz zuzentzea. Horregatik, nik ez diet inoiz gorriz zuzentzen. Gaizki dagoena markatu egiten diet, borobilduz, azpimarratuz‌ izan ere, nire ustez ez du ezertako balio gorriz zuzentzea, beraiek ez baitute pentsatzen, besterikan gabe gaizki dagoena ikusi. Baina, zuzenketekin dudan arazora itzuliz, nik adibidez, nahiago dut 15ean behin ikasleen lan koadernoak hartu eta ez dagoena ondo markatzea

eta

gero

beraiek

berriz

zuzenduta

ekartzea.

Lan

gehiago

da

irakaslearentzako hori, baina nik uste dut baliagarriagoa dela. Hortik informazio gehiago ateratzen delako. Zuzenean zuzendu ezkero, ez dira asko ohartzen, baina gero egitean azpimarratuta eta gaizki dagoela jakinda edo halakoren bat aldiz, bai, arreta jartzen diote.


Nola antolatzen duzu ikasgela (arbela, mahaiak, aulkiak, jolasak…)?

Mahaiak taldeka, launaka jartzen dira. Eta gero, badugu txoko zuri bat deitzen dioguna, etxetik gauzak ekartzeko balio duena. Baina nahiko gela txikiak dira, bertan oso aberatsa ez den armairu bat, arbel digitala… Hala ere, saiatzen gara gela giroa hobetzen, beraien txikitako argazkiak jarriz adibidez, gela pixka bat pertsonalizatzeko.

Zure ustez etxeko lanak bidaltzea garrantzitsua da? Zergatik?

Nik uste dut ezetz. Lehen, egia da, etxeko lanetan egunean ordu bat aritzea gomendatzen genuela. Baina orain ez dugu hori esaten. Batzuetan ez baitute ordu bat etxean lanak egiteko. Hombre, nik uste dut, lanak eskolan egin behar direla, eta etxerako lan horiek, adibidez, epe luzeagorako lan bat izatea (informazioa ekarri ez dakit noizerako, kontrola duzue ez dakit noiz...) batez ere, beraiek ere beren buruak planifikatzen ikasteko eta baita agendaren erabilpena egiteko ere. Izan ere, agendan apuntatzen dute, bai, baina gero ia ez dakite zer egin horrekin. Eta, gauza da, gero dbh-ra doazela eta hor salto handia dagoela, beraz, nolabait preparatu egin nahi dituzu…baina… Nik, adibidez, batzuetan ez ditut etxeko lanak bidaltzen eta gurasoak oso nerbioso jartzen dira horrekin, uste dutelako haurrak ez dituela egin nahi edo horrelakoren bat, eta ez dute pentsatzen etxeko lanik ez dituztela. Beraz, etxean borroka bat sortzen da. Eta orduan, nik etxeko lanak jartzen diet, jarri behar dietela ematen duelako, baina niri atzeratzen ez zaidan zerbait da. Niretzat, benetan, etxeko lana irakurtzea izan beharko luke, baina hori da gustatzen ez zaiena. Eta orduan, gurasoak etortzen zaizkizu galdezka “¿y qué podemos hacer para que lean?”. Ba agian, oherakoan, 10-15 minutu besterik ez, baina egunero, gustatzen zaien zerbait irakurriz. Horrela, idazteko modua, ortografia, esaldiak egiten… ikasten dutelako. Dudarik gabe, irakurtzea da niretzat etxeko lanik osatuena. Baina, gaur egun garrantzi gehiago ematen diogu 5.orriko 2.ariketa eginda ekartzea, irakurtzea baino; eta gaizki egiten dugu.

Gurasoek etxeko lanak egiten lagundu behar diete haurrei?

Hor nik uste dut prozesu bat dagoela. Adibidez, 1. LH mailako ikasleek ez dute etxeko lanik, baina jakin behar dute hurrengo egunean zer dagoen gurasoen laguntzarik gabe. Kasu, nik ritmo ematen dut eta irakasle batek, gurasoei esaten die klasean erabili


beharreko gauzak (zapatilak, koadernoa eta arkatza) motxilatik ez ateratzeko, horrela, ez zaielako inoiz ahaztuko. Baina, nik, berriz, ateratzeko esaten diet, horrela, autonomia lantzen eta ohiturak ikasten hasiko direlako haurrak. Hau da, progresiboki baldin bada, ondo dago, baina iristen da momentu bat agian ez dituztela etxeko lanak egiten gurasoen laguntzarik gabe. Egia da 100 ikasletik 7 izango direla horrela. Baina lanak bakarrik egin behar dituzte. Adibidez,, lehengo urtean tikasle baten txirula bidali zuten ikastolara “por seur”. Ba hori da ez dena posible. Ahaztu egin bazaio, ahaztu egin zaio, eta horrela da ikasiko duen modua.

Estereotipoen

eragina

eta

aldaketaz/trantsizioaz

jabetu

zara

zure

irakaskuntza ibilbidean zehar? Non nabaritzen duzu hori?

Nik uste dut aldatu dela, dudarik gabe, baina horrek lotura handia dauka gurasoekin. Nire semeari lehengoan adibidez, niki arrosa bat jarri nion, eta guraso batek esan zidan: nolatan jarri diozu niki arrosa? Berak ez ziola bere semeari jarriko kolore arrosa, ez zitzaiolako gustatzen (haurrari). Beraz, pentsatu nuen, zeinek esan dio ume honi arrosa ez zaiola gustatzen? Bestalde, nik ere ikusten dut eta konturatzen naiz, klasean beraien artean daudenean, jolasetan, ematen duela neskak mutilen jolasetan baldin badaude, ondo, ez zaigu arraroa iruditzen. Baina alderantziz gertatzen baldin bada, hau da, mutilen bat nesken jolasetan aritzen bada, arreta gehiago ematen digu. Hala ere, nik uste dut aldatu dela. Pixkanaka-pixkanaka aldatzen doala. Beraien artean ere notatzen dute mutil bat afeminatuagoa denean edo neskak maritxikoagoak direnean, baina ez diote arazo askorik ikusten, lehen hezkuntzan behintzat. Baina oraindik ere, asko dago aldatzeko. Kasu, pisu honetan, komun berriak egin dituzte, eta neskenak arrosak egin dituzte eta mutilenak urdinak. Nik uste dut pare bat buelta eman behar dizkiogula gai honi. Eta agian, guraso bezala kasu honetan, ez dakit nire semea nola aterako den, baina ez da nola aterako den kezkatzen nauena, normaltasun baten barruan zer sufrituko dezakeen baizik.

Gogoratzen duzu irakasle bezala urteren bat bereziki ona izan zena?

Qué compromiso! Jajaja. Nik, dudarik gabe, lehenengoa. Ez da inoiz ahazten. Baina hori da “como el primer novio, que nunca se olvida”. Talde ona zen eta nire lehen ordezkapen luzea. Oso motibatuta nengoen, oso ilusionatuta… Eta gainera, bi urtetara


berriro ere talde berdinaren tutore izan nintzen, eta oso ona ,oso ona. Talde hori ez dut sekulan ahaztuko. Gero ere onak izan ditugu, baina lehenengoarekin geratzen naiz.

Eta urte txarren bat? Behin bi errepikatzaile utzi nituen gelan. Gainera, urte on horren ondoren izan zen. Askotan taldea ez denean erraza, lan gehiago egin behar da eta ez zara hain gustuko geratzen. Baina beste modu batera inplikatzen zara. Niretzat adibidez, tutore izatea gozada bat da baina, baita ere ez izatea. Tutore zarenean ordea informazio gehiago duzu denaren inguruan. Errepikatzen utzi nituenean oso zaila izan zen. 100 ikasletik 7 izaten dira ez dabiltzanak ondo, baina egia da denak ez direla ikasle onak izango, eta ez direla denak unibertsitatera joango, denetarik egon behar du mundu honetan. Hala ere, beste batzuk ere egoten dira ahal duten moduan aurrera ateratzen direnak. Behin gertatu zait, errepikatzaile bat gero oso ikasle ona ateratzea. Agian, batzuetan heldutasun kontu bat da. Bestalde, errepikatzearen kontua gurasoekin ere borroka moduko bat da. Gurasoei oso zaila egiten zaielako onartzea, beren seme/alabak errepikatu behar duela onartzea.

Eta beno, amaitzeko, zer esango zeniguke lanbide honi buruz?

Ba, azkenean, pertsonekin lan egiten duzunean pila bat ikasten duzula, pertsona bakoitzak gauza txiki bat behintzat ematen dizulako. Eta igandea iritsi eta inolako nagikeriarik ez edukitzea hurrengo egunean lanera joateko ez dauka preziorik. Goiz jaiki behar zara, bai, baina ni pozik etortzen naiz eta haurrek zerbait aportatzen nautelako izango da. Nik panderoa jotzen ere irakasten dut LHko maila batzuetan eta azkenean denak ezagutzen ditut. Horregatik kaletik noala, denek kasu egiten didate, eta horrek poza ematen dit. Niretzat, lanbide hau gustuko baduzu oso gustura lan egiten da. Horregatik uste dut, niretzat oso selekzio ona egin duzuela magisteritzako karreran aukeratzean. Bere zailtasunak ditu, denak bezala, baina lanbide ona da, oso satisfaktorioa batez ere.

Mireia Etxeberria eta Iraia Furundarena


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.