Tutoretza txantiloia

Page 1

TUTORETZA-PLANA Ikasi irakasten (Uxue Etxeberria, Yaiza Etxarri, Mireia Etxeberria eta Iraia Furundarena)


AURKIBIDEA

1. SARRERA Guk aukeratu dugun gaia emozioak izan dira. Izan ere, emozioen gaia gaur egun abian dagoen gai bat da. Duela 20 bat urte, emozioei ez zitzaien inongo garrantzirik ematen. Baina, gaur egun, konturatu gara nola haurretan emozioek berebiziko garrantzia duten. Egia da, adibide bati jarraituz, haur bat ikasketetan gaizki badoa, beti ez dela bere adimen kognitiboaren ondorioz, baizik eta bere egoera pertsonalaren ondorioz. Guk zuzendutako maila lehen hezkuntzako lehenengo maila da. Hau da, 5-6 urte bitarteko haurren multzoa. Adin honetan, ez dira kontziente izaten dituzten emozioetan eta, beraz, askotan, ez dira identifikatzen emozio

2


batzuekin. Adibidez, negarrez eta petralduta egon daitezke, eta haserre dauden galdetzen badiezu ezetz esan diezazukete. Txikitatik erakutsi behar zaie emozioak kanporatzea ez dagoela gaizki. Askotan, “tabu� moduko bat dago honen inguruan eta inoiz ez dutenez ikusi bere

aita,

ama,

amona

zein

beste

familia-kide

heldu

bat

emozioak

transmititzen, batez ere tristura, uste dute hori bakarrik umeen kontua dela.

2. ZER DA TUTORETZA EGITEA GURETZAT Haurrekin harreman estuago bat izateko bidea da tutoretza egitea, eta honen funtzio nagusia, guraso, irakasle eta ikasleen arteko harremana edukitzea da. Tutoretza klaseek beraiekin hitz eginez, beren arazoei buruz jakiteko aukera ematen dute. Klase hauetan, haurrek libreki adieraz ditzakete beren emozioak eta modu honetan, arazoren bat izango balute edo triste edo gaizki sentituko balira, una horretan horri buruz hitz egin ahalko lukete. Irakasleen aldeko laguntza ezinbestekoa da, haurrak ikus dezan, irakaslea eta baita bere ikaskideak ere beraz arduratzen direla. Tutoretza klase hauetan, irakasleentzat oso momentu egokia da beren ikasleei gerturatzeko eta hauek hobeto ezagutzeko, eta gure kasuan, haurren emozioen berri edukitzeko, bere arazo pertsonaletara gerturatuz, honek irakasle-ikasle arteko harremana erraztuz. Esan dezakegu beraz, tutoretza klaseak adierazpen libreko guneak direla eta ikasleen martxa 3


akademikoa, pertsonala eta soziala hobetzeko helburua dute, hau da, ebaluazio-prozesu bat da.

3. ZEINTZUK DIRA TUTOREAREN FUNTZIOAK

( NOLA EGIN HELBURUA )

3.1. FAMILIEI DAGOKIONEZ Familiari erakutsi behar zaio umeekin emozioak tratatzen. Hau da, bilerak egitea gurasoekin komenigarria da hauei emozioen inguruko argibideak emateko. Izan ere, gaur egun, oraindik ere ez da oso gai ezaguna. Uste dugu, gurasoek haurrei emozioak transmititzen daudenean moztutzeko joera daukatela. Adibidez, seme-alaba haserre badago, gurasoek askotan “ez haserretu!� esaten diete eta honek, umeak beren emozioak adierazteko bidea galarazten die. Horregatik, bilera hauetan gai hau jorratzea beharrezkoa da. Bertan, gurasoei argibideak emateaz gain, gelan ematen ditugun ariketen berri emango zaie. Horrela, gai hau nola naturaltasun osoz hartu behar den adieraztea oso garrantzitsua da. Beraiek ohartu daitezen, nola gai hau

4


landuz, haurrak erosoago sentitzen diren bai klasean eta baita elkarren artean ere.

3.2. IKASLE BAKOITZARI DAGOKIONEZ Tutoretza klase hauetan, irakasleak ikasle bakoitzaren egoera akademiko eta emozionala kontrolatzea egokia izango litzateke. Horrela, ikasle bakoitzaren egoera zein den ezagutuko du eta behar bereziak beharko balitu, ikasle horren egoera nondik bideratu dezakeen aztertuko du irakasleak, haurraren progresioa kontrolatuz eta zainduz ezin bestekoa delarik. Horretarako, irakasleak ikasleen behar indibidualei erantzuten saiatu behar da, haurrei konfiantza emanez eta horrela, ikasleak lehenengo unetik garbi eduki, bere eskolako irakaslea berari eta bere gelakideei laguntzeko dagoela eta ez kontrakoa egiteko. Horretarakoa ere, funtsezkoa da haurrak irakaslearen aurrean irekitzea eta bere sentimenduei buruz arazorik gabe hitz egitea. Bestalde, irakasleak, ikasleren batek arazoak edukiz gero, eskatzea jarrera egokia izango litzatekeela erakutsi behar dio.

laguntza

3.3. IRAKASLEEI DAGOKIONEZ Gelan esku hartzen duten gainerako irakasleekin koordinatzea eta horiekiko lotura izatea beharrezkoa da irakasleen artean homogeneotasuna egoteko 5


eta ikasleak kurtso batetik bestera pasatzen direnean jarraipen bat egoteko arlo honi dagokionez. Demagun ume bat “Paul� dela. Paul 5urterekin lehenengo mailan hasi zenean bertako irakasleak emozioei garrantzi handia eman zien. Urte hauetan, umeak emozioak adierazten ikasi zuten pixkanaka- pixkanaka. Baina, 3.mailara iritsi zirenean, irakasle aldaketa tokatu zen eta hemen aldaketa nabaria egon zen. Irakasle berriak, ez zien emozioei garrantzirik ematen eta Paul galduta sentitzen zen ez zekielako nondik jo. Izan ere, ohituta zegoen, egun txarra izatean edo haserre egotean irakasleak berarengan atentzioa jartzea eta emozio hauekin laguntzea. Aldiz, irakasle berriak ez zion honi garrantzirik ematen. Horregatik,

garrantzitsua

da

irakasleen

artean

batasuna

egotea

eta

desorekak saihestea. Horrela, emozioen arloan jarraipen bat egoteko eta urteen poderioz umeak bere kabuz emozioei dagokionez naturaltasunez adierazteko.

4. TUTORETZA EKINTZA 4.1. HELBURUAK Tutoretza plan batek beti, helburu zehatz batzuk ditu. Helburu hauek lehen hezkuntzako hiru ziklo ezberdinetan bereiz daitezke, haurren adina eta garapen emozional eta kognitiboa, besteak beste, desberdinak direlako ziklo bakoitzean. Alde batetik, lehen zikloari dagokionez, irakasleak ikasleek ikasteko agertzen dituzten jarrerak, ezaugarriak eta estiloak pixkanaka eta modu sistematikoan behatzea beharrezkoa da. Eta bestalde, haurra ikastetxearekin ohituta ez balego, horrekin ohitzea ezinbestekoa da, horrela, ikaslearen erosotasuna bultzatuz. Bestetik, emozioekin loturik, bigarren zikloan, haurrak gizarteari buruzko jakin-mina eta honek izan dezakeen eragin pertsonala jakitea beharrezkoa da. Horren barruan adibidez, estereotiporik gabeko sexu eta genero nortasuna barneratzen lagundu behar die irakasleak ikasleei. 6


Familiei dagokienez, irakasleak haurrari transmititu behar dio euren familiekin harreman ona izatearen garrantzia, eta gai honetan, ikasleak etxean duen egoerak haurraren emozioetan eragin zuzena duenez, irakaslearen eta familiaren arteko harreman estua ezinbestekoa da. Azkenik, hirugarren zikloari erreferentzia eginez, irakaslearen beste zeregin funtsezko bat da, ikasle bakoitzaren gaitasunak ezagutu, garatu eta ikasleari motibatzea, horrela ikasleak bere buruan sinets dezan eta beldurrak alde batera utz ditzan. Modu honetan, DBHra igarotzeko unea iristen denean, haurrak beldurrik ez izatea lortu daiteke. Trantsizio garai honetan, beregan segurtasuna lortuz.

4.2. TUTORETZAREN JARDUERA-GUNEA Guk

Lan-ohiturak

eta

norberaren

zaintzari

lotutakoak

eskuratzea

eta

hobetzea (pentsatzen irakatsi) aukeratu dugu. Honen inguruan landu nahi duguna da ikasleek beren emozioak ez gordetzea eta ikastea hauek adierazten. Izan ere, beraien ohitura hauek beraien barruan gordetzea da. Batez ere, adina aurrera doan heinean. Hau dena dela eta, uste dugu, 5-6urteko haurrekin tratatzen hastea momentu egokiena dela. Txikitatik gai hau normaltasunez hartzeko eta urteak aurrera doazen bezala gaiari jarraipena emateko. Gure lana aurrera eramateko, estrategia desberdinez baliatuko gara. Batez ere, ahozko komunikazioari emango diogu garrantzia, baina, ez ditugu alde batera utziko komunikazio ez berbalak. Jolasak ere, estrategia bikainak iruditzen zaizkigu ez dugulako ahaztu behar ume hauen adina.

4.3. TUTORETZA EKINTZEN PLANA 4.3.1. JARDUERAK FAMILIA EDO LEGEZKO TUTOREEI LOTUTA -beste

bilera

bat

banakakoa

beren

ikasleen

garapen

emozionala

aztertzeko. Familiarekin burutu daitezkeen ekintza batzuk hurrengoak izan daitezke. Hasteko, kurtso hasieran, irakasleak bere ikasleen gurasoekin taldeko bilera bat egitea egokia izango litzateke, bertan, emozioetan oinarrituta

7


egongo

den

tutoretza

plan

horri

buruzko

informazioa

emateko,

eta

gurasoak horren berri eta jakin-minaren gainean egoteko. Horretarako, modurik egokiena, eskola eremuan (haurrek beren emozioak landuko dituzten gelan hobe izanik) bilera lasai batean, non irakasle-familiaren arteko harremana sustatzen den izango litzateke. Bilera horretan emango zaien informazioa, klasean zer landuko duten esango zaie eta zer nolako garrantzia duten emozioek azalduko zaie. Horrela, beraiek ere, beren etxean, emozio horiek nahiz eta landu ez, nolabaiteko garrantzi minimo bat ematea edo transmititzea beren haurrei. Bestalde, kurtso hasieran edota kurtsoa eta tutoretza plan hori aurrera doan heinean (baliteke bi aldietan egitea egokia izatea, horrela tailerraren eboluzioa ikusi ahal izango lukete eta aurreko tailerrera etorri ezin izan zuten gurasoak beste batean etortzeko aukera izango luketelako), gurasoei zuzendutako emozioen inguruko tailer bat egitea oso positiboa izango litzatekeela uste dugu. Bertan, beren haurrei egiten zaien tailer berdina egingo zaie, eta modu honetan, beren haurrekin nola lantzen den eta era berean, emozioen berri emango zaie gurasoei. Izan ere, badaude guraso batzuk ekintza edo sentimendu horiei garrantzi eskasa ematen dietenak, eta tailer hau emanez gero, hauen garrantziaren berri izango lukete. -beste bilera bat banakakoa beren ikasleen garapen emozionala aztertzeko Azkenik, tailerraren amaieran

8


4.3.2. JARDUERAK IKASLE TALDE IRAKASLEEI LOTUTA -Bilera bat egin irakasleekin Gure lana koordinatzaile lana denez, irakasleak gure ideiaren inguruan informatu

behar

ditugu.

Bilera

honetan,

umeekin

emozioak

lantzeak

dakartzan onurak, hau egitearen zergatia eta umeekin nola landuko ditugun zehaztuko da. Hau, kurtso hasieran hitz egingo beharko litzateke bilera batean

irakasle

guztiekin.

Horrela,

denak

izateko

gai

honi

buruzko

informazioa eta denak batera koordinatuak egoteko. -Formakuntza tailer bat Irakasle guztiak ez dira emozioetan adituak izango seguruenik. Beraz, ezinbestekoa da hauei emozioen inguruko tailer bat eskaintzea. Era honetan, irakasleak umeekin zer egin jakiteko eta nola landu jakiteko. Tailer honetan irakatsiko zaizkie jolas desberdinak. Jolasak, adinaren arabera sailkatuak egongo direlarik. Izan ere, esan beharra dago, emozioak desberdin lantzen

9


direla adin desberdinetan. Horregatik, ekintza desberdinak irakatsiko zaizkie adin desberdinetan lantzeko. -Bilera bat irakaslek dituzten dudak argitzeko Kurtsoa aurrera doan heinean eta irakasleak saio bat baino gehiago egin dituztenean, beste bilera bat proposatuko dugu. Bertan, suertatu zaizkien dudak argituko ditugu eta momentuan sortutako egoerei aurre egiteko bidea erakutsiko zaie. Bilera honetan lortu nahi duguna da, irakasleak eroso sentitzea

eta

gugan

konfiantza

izatea

edozein

arazo

beldurrik

gabe

adierazteko. -Umeen bilakaera ikusteko Hiruhilabeteko

bakoitzaren amaieran, bilera bat izango dugu ikasleen

eboluzioa aztertzeko eta haurren jokaerari jarraipena emateko. Horrela, kurtsoaren amaieran ikusteko ea landutako gaiak benetan baliagarriak diren eta jarraipena eman behar zaien, edo ez ikusteko. Gainera, gero gurasoekin izan behar dugun bileran, bilakaera adieraziko diegu eta horretarako irakasle guztiek ere jakinaren gainean egon behar dute.

10


4.3.3. JARDUERAK IKAS TALDEARI LOTUTA Gutxienez 9 tutoretza saio.

JARDUERA BAKOITZEAN ZEHAZTEKO ATALAK:

HELBURUA: DENBORA: BEHARREZKO BALIABIDEAK: GARAPENA:

5. DENBORALIZAZIOA Ikasturteko egutegian zehaztu zein egunetan aurrera eramango diren saioak. Egutegia itsatsi dezakezu. [Kontsultatu moodlen aurkitzen den ikastetxearen egutegia]

6. TUTORETZA EKINTZAREN EBALUAZIOA 11


Tutoretzaren helburua umeak emozioen inguruan informazioa izatea eta hauek nolabait garatzea da, etorkizunean erabilgarria izateko eta antsietate edo antzeko egoerak saihesteko. Beraz, ebaluatuko dena informazioa bereganatu duten izango da. Hau ebaluatzea, ez da erraza. Azterketa baten bitartez, teoria memorizatuko lukete, baina, horrek ez du esan nahi informazioa

bereganatuta

izango

dutenik.

Horregatik,

pentsatu

dugu,

ebaluatzeko modu hoberena klasean duten jarrera eta hauek ikasteko gogoari erreparatuko diogu. Hala ere, saio bakoitzaren amaieran, gogoeta bat egin behar du irakasleak. Gogoeta honetan, ikasleak izan duten jarrera eta ikasi dutena aztertuko du. Baina, ez hori bakarrik. Irakasleak bere burua ere ebaluatuko du eta horren bitartez, ekintza horien inguruan, hausnarketa bat egingo du hobetu beharrekoak argi azalduko ditu dokumentu batean. Bere burua ebaluatzeko, hainbat galdera zehatz pasako zaizkie irakasleei. Bertan hainbat arloren inguruko zehaztapenak jarri beharko ditu. Era honetan, auto-ebaluazioa errazteko. Ebaluazioa tutoretza honetan, ez dugu egin nahi umeen arteko ranking bat sortzeko, baizik eta umeak zein irakasleak ariketa hauetan inplikazio maila altua izateko. Horrela, etorkizunean arlo honen inguruan adituak izateko. Gainera,

familiei

ikasleak

emozioen

inguruan

lantzen

dituzten

gaiak

transmititu behar zaizkie. Ariketa hauetan, umearen egoera emozionala ikus daiteke eta beraz, laguntzeko aukera paregabea ere bada. Horregatik, gurasoei honen berri eman behar zaie eta ebaluazioa ere jakinaraziko zaie. Lehen esan bezala, ebaluazioa klase bakoitzaren amaieran egingo da. Baina, irakasleen artean lehen adierazitako bileretan jakinaraziko zaie. Gurasoei, hauekin ditugun bileretan esango zaie, bai bakarkako bileretan eta baita orokorretan ere.

12


7. BIBLIOGRAFIA Erabilitako materiala (web guneak, liburuak, aldizkariak, etab.)

13


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.