Txantiloia ekintza ikerketa

Page 1

Uxue Etxeberria Bosque Uetxeberria006@ikasle.ehu.es

Euskal Herriko Unibertsitatea Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskola


Ekintza Ikerketaren txostena2

Konfrontazioaren linka: https://dl.dropboxusercontent.com/u/248141225/Uxue %20KONFRONTAZIOA/Konfrontazioa%20Uxue.m4a

SARRERA Etorkizunean irakasle izateko burutzen ari naiz ikasketa hauek, beraz, ariketa honetan hori kontuan edukita ekintza-ikerketa egitea oso garrantzitsua da, etorkizunean nire burua horrelako egoera batean aurkitzen dudanean zer modutan jokatu behar dudan jakin ahal izateko. Irakaslearen jokabide ezberdinak aztertuz jokabide egokienera iristea da ariketa honen helburua. Gaia oso garrantzitsua da, izan ere, etorkizunean irakasle izaten garenean jokabide egokia izatea funtsezkoa da. Elliotek dioen bezala (1993), ikerketa prozesua ideia orokor batetik abiatzen da, eta honen helburua praktikaren alderdi korapilotsuak eta arazoak sortzen dituen alderdiak aldatu eta hobetzea da. Guk lan honen bidez planteatutako egoeraren arazoa zein den identifikatu eta horri konponbide posible bat eman diogu, horrela egoera hobetuz. Akzioa, praktikaren aldaketa moduan ematen da. Egoera bat aldatu eta egoera egoki batera iristea bide luzeko lana da, eta ikerketa-ekintza lan handia eskatzen du. McNiff-ek (1996) esaten zuen, lan honetarako eguneroko bat izatea oso egokia dela, horrela bertan lanaren garapena, prozesua, ezaugarri garrantzitsuak, gertaerak, ebaluaketa eta emaitzak gorde ahal izateko. Bide luze honen deskribapen moduko bat izango litzateke egunerokoa, eta bertan, ekintza-ikerketa lanaren bidez lortutako ekarpenak txertatuta egongo lirateke.

KONTESTUALIZAZIOA Ni Uxue Etxeberria naiz, Ordiziakoa, eta 19 urte ditut. Euskal Herriko Unibertsitateko Donostiako Magisteritzako Unibertsitate eskolan jasotzen ari naiz nire heziketa irakasle bezala. Lehenengo mailako lehenengo lauhilabetekoan nago orain, oraindik bide luzea geratzen zait aurretik. Beti izan dut argi irakasle izatea nire etorkizunerako aukeretako bat zela, eta, nahiz eta zalantzak izan ditudan, azkenean ikasketa hauek burutzera iritsi naiz. Haurrak gustuko ditut, eta oso ondo ulertzen naiz beraiekin. Gustatuko litzaidake nire etorkizunean, irakasle izatera iritsi eta haurrei gauza berriak irakatsi ahal izatea eta haien bizitzarako baliagarriak izango zaizkien balioak transmititzea. Irakasle-ikerlari bezala, bide luze baten hasierako etapan nagoela esango nuke. Nire ikasketak hasi berri ditut eta oraindik burutzeko bide oso luze bat geratzen zait aurretik, eta ikasi beharreko gauza asko daude irakasle izatera iritsi baino lehen. Irakasle funtzioko gai honetan egin dugun lana, ama eta irakaslearen arteko bilerak antzeztearen lana hain zuzen, oso baliagarria iruditu zait. Izan ere, gure etorkizunean, gure burura behin baino gehiagotan aurkituko dugu horrelako egoeretan,eta egoera horietan jokatzeko modurik egokiena zein izango litzatekeen ikasi dut ikerketa-ekintza lan honen bitartez. Lehenengo aldia da horrelako lan bat egiten dudala, hau da, ikerketa moduko bat burutzen dudala, eta esan beharra daukat oso ariketa baliagarria iruditu zaidala.

2


Ekintza Ikerketaren txostena3

METODOA Ikerketa hau burutzeko erabilitako metodologia, ikerketa-ekintza izan da. Ikertu beharreko egoera ondo ulertzea ezinbestekoa da ikerketari hasiera emateko. Honen ondoren ekintza dator eta ekintza honen ikerketa bat egiten da jarraian, egoera honen behaketa bat hain zuzen. Lan hau amaitutzat emateko, lan osoaren hausnarketa bat egitea ezinbestekoa da, horrela ondorio batzuetara iritsiz. Esan dezakegu, ondorio hauek, lanaren amaiera eta lanaren bidez lortu nahi dena izango direla. Nire ustez, metodo hau da metodorik egokiena, izan ere, egoera baten azterketa sakon bat egiteko biderik egokiena, egoera horretan jartzea da. Horrela, hobeto ezagutzen baita egoera, eta errazagoa izango da horri buruzko ikerketa bat egitea. Bestalde, metodorik egokiena izateaz gain, sinpleena eta errazena dela ere uste dut. Landutako kasua, kasu erreal bat denez, gure burua egoera horretan jarriz oso erraza egingo zaigu egoera hori ondo ulertzea.

IKERKETA PROIEKTUA

- Ikerketaren fase bakoitza kronologikoki DESKRIBATU. Taula batez balia zaitezke. Esaterako: PLANIFIKAZIOA=>EKINTZA=>BEHAKETA=>HAUSNARKETA - Datuen INTERPRETAZIOA burutu. Konfrontazioa burutu ondoren, zeintzuk dira ateratzen ditudan emaitzak edo baieztapen garrantzitsuenak. Zuk esandako esaldiez balia zaitezke ondorioak justifikatzeko. PLANIFIKAZIOA: Planifikazioa, lanari hasiera emateko puntu oso garrantzitsua da. Lan hau, emaitza onak jaso ahal izateko, zer modutan burutua izango den pentsatu behar da lehenik eta behin. Gure kasuan, egoera bat aurkeztu digute, hau da, ikertu beharreko egoera bat, eta horretarako, binaka jarriz egoera hori nola interpretatuko dugun pentsatu dugu. Izan ere, lehen aipatu dudan bezala, egoera bat interpretatzeak, egoera hori hobeto ulertzera garamatza. EKINTZA: Lan honetan egin behar dena egoeraren interpretazioa da, eta interpretazio horren bidez, irakaslearen paperean eta amaren paperean sartzeaz gain, bi pertsona hauen egoeraetapentsamenduak nolakoak izango liratekeen ulertzea izango litzateke egokiena. Gure kasuan, bi bideo grabatu ditugu egoera hori interpretatuz.Irakasleak, amari egoera azaldu behar dio modu egoki batean, eta amari esan behar diona zera da, bere semeak kurtsoa errepikatu behar duela. Baina honez gain, irakasleak amari azaldu behar dio, erabaki hau, bere semearentzat hoberena dela, eta bere semeari laguntzeko asmotan hartutako erabakia dela. BEHAKETA: Bi grabaketak egin ondoren, gure jokabidearen behaketa bat egiteko unea iritsi zaigu. Irakaslearen jokabide egokia nolakoa izan beharko litzatekeen ikusi ondoren eta artikulu bat irakurri 3


Ekintza Ikerketaren txostena4 ondoren, guk egindako bideoak ikusi eta akatsak antzeman ditugu. Grabaketa egin dugun lehen aldian, ez genekien oso ondo nola jokatu behar genuen, eta hori asko nabaritu zen amaierako lana ikusi genuenean, baina jokabide egokiena zein izango litzatekeen jakin genuenean, beste modu batera jokatu genuen bigarren aldiz grabatu genuenean. HAUSNARKETA: Lan guztia amaitu ondoren, amaierako lana ikusi dugu eta horri buruzko hausnarketa bat egin dugu. Ondoren ahotsezko grabazio bat grabatu dugu gure bideoarekiko ikuspuntua azalduz eta taldekideak beste egoera batzuetan jarri digu, guk, gure jokabidea egoera horietan nolakoa izango litzatekeen azaltzeko.

ESANGURATSUTASUNA - Arazoaren zein ulermen mailara ailegatu naiz? - Zein da ikerketa honek daukan garrantzia niretzat irakasle ikerlaria izateko prozesuan? - Ikerketa honek zer gehitu dezake teoriara, praktikara eta ikerketara? Hasieran ez nuen ulertzen zein zen lan honen muina, eta ezta lan honekin nora iritsi nahi genuen ere. Baina grabazioen bidez ulertu dut, egoera bat aztertzeko, ikerketa-ekintza metodoa oso metodo egokia dela. Honen bidez ikasi dut, egoera bat ulertu ahal izateko modurik egokiena gure burua egoera horretan aurkitzea, edo gure burua egoera horretan egongo balitz bezala jokatzea dela. Ikasle ikerlari izateko prozesuan lan honek garrantzia handia du, izan ere, nire lehenengo ikerketa lana baita. Lan honen bidez ikasi dut irakasle eta gurasoen arteko harreman ona zein den eta zein ez, eta harreman hori egokia izateko bidea zein izango litzatekeen ere ezagutu dut. Nire ustez hau oso garrantzitsua da, izan ere, gure etorkizunean une askotan ikusiko baitugu gure burua horrelako egoera batean, eta egoki eta baliagarria iruditzen zait horrelako ariketa bat egitea, une horretan nola jokatu behar dugun ikasi ahal izateko. Teoriari ezer gutxi eman dakioke ikerketa honek. Teorikoki horrelako egoera baten aurrean nola jokatu behar dugun guztiok dakigu, baina praktikara eramatean gauzak aldatu egiten dira. Gauzak praktikaren bidez ikasten dira, eta hau ere, praktika askoren bidez ikasten dela uste dut.

4


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.