Languneko Katalogoa

Page 1

Elkar

uler dezagun...

LANGUNE Hizkuntzaren euskal sektorea, mundu mailako industria bat



Hizkuntzaren euskal sektorea, mundu mailako industria

AURKIBIDEA Hizkuntzaren euskal sektorea, industria integrala.....................................................4 LANGUNE. Hizkuntzen industriaren alorreko Euskal Herriko enpresen elkartea................................6 Erakundeen zerrenda................................................9


HizkUNtzEN EUskAL HErriko sEktorEA, iNdUstriA iNtEGrALA Globalizazioak sortzen dituen mugikortasunaren eta eleaniztasunaren ondorioz, sektore ekonomiko garrantzitsu bat sortu da: ÂŤhizkuntzen industriaÂť. Industria hori komunikazioprozesuek, erakundearen barruan zein kanpoan, hizkuntzen arloan sortzen dituzten produktuen eta zerbitzuen eskariarekin lotutako merkatua da. 2011n, hogei urte bete dira hizkuntza-zerbitzuen alorreko euskal enpresa batek, Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, pieza metalikoak egiten zituen enpresa batean lehen euskaraplana abiarazi zuenetik, erakunde horretan euskara sustatzearren. Harrez geroztik, tamaina eta sektore industrial guztietako erakunde eta enpresek egin dute bat ekimenarekin, eta eragile guztiek, elkarlanean, euskara lan-munduan sartzea lortu dute. Gaur egun, Euskal Herriko eta munduko lan-egituraren egoera nabarmen aldatuta dago. Enpresak eta erakundeak agertoki eta merkatu globaletan aritzen dira orain, eta, beraz, hainbat zerbitzu eta produkturen beharra daukate, kudeaketa elebakar edo elebiduna utzi, eta informazioa hainbat hizkuntzatan komunikatu eta kudeatu ahal izateko. Bada, hain zuzen ere, hortxe kokatzen da Hizkuntzen Euskal Herriko Industria: berariaz sortutako produktu eta zerbitzuak eskainiz, barneko zein kanpoko komunikazio-prozesuetan kudeaketa eleanitza behar duten enpresak laguntzen eta babesten ditu, edozein dela ere haien sektore industriala. Euskal gizartea euskaraz eta gaztelaniaz moldatzen ohituta dago, eta bestelako hizkuntza batzuetan lan egiten ere bai; horregatik, hizkuntzen euskal sektorea munduko lehiakorrenetako eta berritzaileenetako bat da. Hizkuntza bat baino gehiago erabiltzen dira lan-prozesuetan, eta EAEn asko dira zerbitzu eleanitzak eskaintzen dituzten enpresak. Kudeaketa maila aurreratua daukate, eta oso eraginkorrak dira. Hizkuntzen euskal industrian, 500 bat enpresa daude, eta 3.300 langile baino gehiago.

sektore lehiakorra eta berritzailea


industria integrala

Guztira, 600 milioi euro inguru fakturatzen dituzte; alegia, Europan sektore horrek fakturatzen duenaren % 7 eta munduko % 3. Lurralde-banaketari dagokionez, alor horretako enpresen % 47 Gipuzkoan daude, % 38 Bizkaian, eta gainerako % 15 Araban. Langileen % 77, bestalde, 45 urtetik beherakoak dira. Industria integrala da erabat, oso ingurune txikian sektoreko balio-kate guztia baitago bilduta. Horrela, terminologian eta lexikograďŹ an espezializatutako erakundeekin batera, itzultzaileak, interpreteak, ikus-entzunezko erakundeak eta lokalizaziokoak topatuko ditugu, baita argitaletxeak, ikastetxeak, banaketa-enpresak, hizkuntzen alorreko aholkularitza-enpresak, unibertsitateak eta teknologia-zentroak ere. Horrez gain, prestigio handiko lau unibertsitate daude Euskal Herrian, 63.000 ikasle eta 5.700 irakasle inguru dituztenak. Ondorioz, euskal industriak produktu eta zerbitzu sorta zabala du arlo hauetan: itzulpena eta interpretazioa, azpitituluak eta bikoizketa, ekitaldien antolaketa, hizkuntzen arloko prestakuntza, hizkuntzen arloko aholkularitza, lexikograďŹ a eta terminologia, mintzairaren teknologiak eta hizkuntza naturalaren prozesamendua. Hizkuntzen industriaren alorreko Euskal Herriko enpresak bateratzen dituen LANGUNE elkartearen xedea euskal sektorea dinamizatzea da; hala, erakundeen arteko lankidetza sustatzen du, sektorearen erronka handiei erantzun bateratua emateko.


LANGUNE. Hizkuntzen industriaren alorreko Euskal Herriko enpresen elkartea 2008an, Euskal Herrian hizkuntzen industria bultzatzeko ekimen bat abiarazi zen, besteak beste Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Gipuzkoa Berritzen-Innobasque plataformaren babesarekin, industria hori Europan sektorearen erreferentzia bihurtzeko asmoz. Helburu horrekin, beraz, sektoreko eragileak identifikatu eta erronkak zehaztu, eta sektorea egituratzeari ekin zioten, ordezkari guztiak elkartuko zituen egitura finkatuta.

Hizkuntzen industriaren alorreko Euskal Herriko enpresen elkartea, LANGUNE, 2010ean sortu zen ofizialki. Haren helburua Euskal Herrian hizkuntzen industriaren garapena eta hazkundea bultzatzea da, bazkideen eta sektorearen mesedetan balio handiko zerbitzuak eskainita. Era berean, LANGUNEk elkartegintzaren erreferente izan nahi du nazioartean, eta Euskal Herrian bere garrantzi estrategikoa aitortzea.

JArdUErAk | tEkNoLoGiA | PrEstAkUNtzA


sektore honek Europan fakturatzen duen guztiaren % 7

JArdUErAk LANGUNEk helburu nagusi hauek ditu: - Sektorearen ikuspegi estrategikoa hobetzea. - Merkatu/bezero berrietarako sarbidea erraztea. - Erakunde bazkideen arteko lankidetza sustatzea. - Kudeaketa-eredu aurreratu berrien sorkuntza eta ezarpena bultzatzea. - Erakundeen sektoreko I+G+B maila handitzea. - Balio erantsia ematen duten tokiko, Estatuko eta Europako proiektuak erakartzea. Hartarako, LANGUNEk hainbat zerbitzu eskaintzen dizkie erakunde bazkideei; zehazki, teknologiarekin, kudeaketaren hobekuntzarekin, prestakuntzarekin, merkataritzaren sustapenarekin eta nazioartekotzearekin lotuta. Gainera, elkarte industrialen berezko zerbitzu orokorrak ere eskaintzen ditu: aholkularitza, ordezkaritza, enpresen elkarlana, ekimen zehatzen koordinazioa, eta abar.

tEkNoLoGiA Erakunde bazkideen arteko elkarlana SUSTATZEA, teknologia berrien bitartez produktu berriak eta balio erantsiko zerbitzuak gara ditzaten.

kUdEAkEtArEN HoBEkUNtzA Erakunde bazkideak SENTSIBILIZATZEA, kudeaketarako eredu eta metodologia aurreratuak sor eta ezar ditzaten, lehiakortasuna hobetzeko funtsezko eragileak baitira.


500 enpresa inguruk osatuta

PrEstAkUNtzA Erakunde bazkideetako profesionalen gaitasunak eta ahalmenak OPTIMIZATZEA, gero eta zorrotzagoak eta lehiakorragoak diren merkatuetan bezeroen beharrei eta nahiei aurrea hartu ahal izateko.

mErkAtAritzA sUstAtzEA EtA NAzioArtEkotzEA Erakunde bazkideen gaitasun estrategikoa eta operatiboa BULTZATZEA, negozio-aukerak zabaltzeko eta kanpoko merkatuen inguruko ezagutza areagotzeko.

zErBitzU orokorrAk Erakunde bazkideak eta sektore osoa teknikaren, merkataritzaren eta ekonomiaren aldetik SUSTATZEA, bidenabar Hizkuntzen Industriaren aurrerapena eta garapena lagunduta. Informazio gehiago: www.langune.com


ErAkUNdEEN zErrENdA


Ahotsak Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea Markeskua jauregia, Otaola hiribidea 20600 Eibar 943 121 775 www.ahotsak.com

Badihargu euskara elkartea 2000. urtean jaio zen, eta herri hizkerak aztertzea du helburu nagusi. Hainbat lan-lerro landu ditu (liburugintza, ikerketak, bekak, ikastetxeekin elkarlana...), baina, azkenaldian, bere proiektu nagusia Euskal Herriko Ahotsak izan da. Proiektu horretan, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea jaso nahi ditu, Euskal Herri osoan zehar grabazioak eginez, eta material hori landu ondoren online jarriz.

10 | LANGUNE

Ametzagai単a Taldea Zirkuitu ibilbidea, 2-1. pabiloiak 20160 Lasarte-Oria +34 943 37 67 16 +34 943 37 27 72 ametza@ametza.com www.ametza.com

Ametzagai単a EIT irabazi-asmorik gabeko erakundea da, gizarte-ekonomiaren arloko hiru enpresa biltzen dituena: Adur Software Productions S.Coop., Komunikazio Biziagoa SAL, eta Antza SAL. Haren helburuen artean, ondoko hauek nabarmen daitezke: elkarlanean aritzea enpresa bakoitzaren jarduerak gauzatzean, teknologia berriak ikertzea eta garatzea, eta proiektu berriak sustatzea eta gauzatzea, dauden sinergiak baliatuta. Ametzagai単a eragile teknologia da 1997az geroztik, eta Zientzia eta Teknologiako Euskal Sarearen barruan dago, I+G enpresa-unitate modura.


ERAKUNDEEN ZERRENDA Ahotsak - Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea Ametzagai単a Taldea Artez Euskara Zerbitzua Asmoz Fundazioa

Artez Euskara Zerbitzua Luzarra, 10 48014 Bilbo +34 944 480 000 +34 944 757 229 posta@artez.net www.artez.net

Hogei urteko esperientzia duen lantalde profesionala gara ARTEZ. Aitzindarietakoak izan gara lan-munduan euskara normalizatzeko planak sustatu eta garatzeari dagokionez. Gaur egun, hogei pertsona gara lantaldean, eta hainbat kolaboratzaile ditugu. Berrikuntza eta euskara izan dira gure ardatz nagusiak; betiere, puntako zerbitzuak eskaintzeko asmoz. Hiru jarduera ditugu: hizkuntza-aholkularitza, itzulpengintza, eta inprimaki administratiboen egokitzapena. Euskal papergintza, agendak eta bulegoko materiala. Hiru jarduera horietatik nagusia erakunde eta udalei aholkularitza eskaintzea da. Euskara lan- edo zerbitzu-hizkuntza izan dadin, beharrezkoa den aholkularitza teknikoa, prestakuntza eta laguntza eskaintzen dugu, prozesu osoan zehar.

Asmoz Fundazioa Jose Elosegi hiribidea, 275 20015 Donostia 943 212 369 943 297 946 asmoz@asmoz.org www.asmoz.org

Asmoz Fundazioa Eusko Ikaskuntzaren baitan sortu zen, 2002. urtean. Orduz geroztik, prestakuntzako proiektuak eta programak, zuzenekoak zein birtualak, diseinatu, kudeatu, garatu eta gauzatzen ditu.

LANGUNE |

11


Bitez Logos

Rekalde Industrialdea 1, Irubide eraik. 2. 52 lokala E-20018 Donostia +34 943 372 090 +34 943 370 122 bitez@bitez.com www.bitez.com/portada_web/intro.htm BiTEZ, 1985ean sortu zenetik, aitzindaria izan da itzulpengintzan izandako garapenean; hala bada, lanprozesuan sortzen ziren teknologiak txertatu eta tresna berriak ere ikertu ditu, betiere bezeroari ahalik eta kalitate handiena eta zerbitzu aurreratuenak bermatzeko asmoz. Mundu osoan aritzen den LOGOS taldearekin 1999an bat egin zuenetik, hizkuntza-konbinazioen eskaintza zabalena eta puntako itzulpen-zerbitzuak merkaturatzen ditugu.

12 | LANGUNE

CodeSyntax

Azitaingo Industrialdea 3K 20600 Eibar 943 821 780 www.codesyntax.com

CODESYNTAX enpresa teknologikoan, hamar urte baino gehiagoko eskarmentua daukagu Interneten lan egiten. Gure zerbitzu-zorroaren barruan, bezeroen premiei egokitutako web-proiektuez gain, e-marketineko (sustapena, kokapena, publizitatea eta datu-azterketa), prestakuntzako, diseinuko, ikerketako eta berrikuntzako proiektuak ere baditugu. Unibertsitateekin, ikerketaerakundeekin eta enpresekin egiten dugu lan. Gainera, CODESYNTAX enpresan landutako proiektuek funtsezko oinarri hauek jarraitzen dituzte: diseinua, erabilgarritasuna, berrikuntza, eleaniztasuna, kokapena, multimedia eta software librearen aldeko apustua.


ERAKUNDEEN ZERRENDA Bitez Logos CodeSyntax Eizie - Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea Eleka Ingeniaritza Linguistikoa

Eizie Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta InterpreteenElkartea Zemoria, 25 E-20013 Donostia 943 277 111 943 277 288 bulegoa@eizie.org www.eizie.org

Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen elkartea gara, irabazi-asmorik gabekoa. Egoitza Donostian dugu, baina euskara lan-hizkuntza darabilten edonongo itzultzaile, zuzentzaile eta interpreteak biltzen ditugu. Gaur egun, 350 bazkide gara guztira. Zer egiten dugu? -Itzulpengintzari buruzko albisteak; -Itzulpengintzaren inguruko gogoeta eta ikerketa; -Lanbideari buruzko argibideak eta baliabideak; -Prestakuntza-saioak; -Argitalpenak; -Literatura itzuliaren sustapena. www.eizie.org/Elkartea

Eleka Ingeniaritza Linguistikoa

Zelai Haundi kalea, 3 - Osinalde industrialdea 20170 Usurbil 943 377 225 943 365 923 info@eleka.net www.eleka.net Eleka Ingeniaritza Linguistikoa enpresak hizkuntzateknologietan oinarritutako produktu eta zerbitzu eleanitzak garatu eta gizarteratzen ditu. 2002tik, hizkuntza eta teknologia uztartzen ditugu, informazioa modu eraginkorrean ustiatzeko, eta komunikazioa hobetzeko. Gure ildo nagusiak: itzulpengintza laguntzeko tresnak, itzultzaile automatikoak, hiztegiak formatu berrietan, ahotsaren tratamendua, bilatzaileak eta zuzentzaileak.

LANGUNE |

13


Elhuyar Fundazioa Elhuyar Aholkularitza

Zelai Haundi kalea, 3 - Osinalde industrialdea 20170 Usurbil 943 372 052 943 363 144 aholkularitza@elhuyar.com www.elhuyaraholkularitza.net Elhuyar Aholkularitzak 2002an hasi zuen ibilbidea enpresa gisa, baina 1991tik ari ginen lanean Elhuyar Kultur Erakundearen baitan. Historikoki, gure helburua lan-munduan euskararen erabilera normalizatzea izan da. Eusko Jaurlaritzarekin sinatutako akordio bati esker, 1991n lehen euskara-plana izango zena abiatu genuen, Antzuolako Elay enpresan. Ordutik, ehun entitate ingururen euskara-planak gidatu ditugu. 2000tik aurrera, herritarren parte-hartzea sustatzeko planak ere egin izan ditugu erakundeentzat. Bestalde, Emakundek berdintasun-gaietan laguntza teknikoa emateko aholkularitza gisa homologatu gintuen, eta alor horretan ere egiten dugu lan, erakunde eta enpresentzat.

14 | LANGUNE

Zelai Haundi kalea, 3 - Osinalde industrialdea 20170 Usurbil +34 943 363 040 +34 943 363 144 elhuyar@elhuyar.com www.elhuyar.com Elhuyar 1972an jaio zen, zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Hizkuntza Zerbitzuak dira Elhuyarren bi ardatzetako bat, eta haren xede nagusia euskara garatzeko hizkuntza-baliabide, -tresna eta -zerbitzuak sortzea eta eskaintzea da. Bezeroaren hizkuntzabeharrak osotasunean hartu, eta kalitateko hizkuntzazerbitzu integrala ematea dugu helburu. Horretarako, itzulpenak, hizkuntza-zuzenketak eta trebakuntza eskaintzen ditugu. Bezeroei egokitutako baliabide lexiko-terminologikoa, corpusak, hiztegigintza-zerbitzuak eta hiztegi-produktu aurreratu eta espezializatuak eskaintzen ditugu. Hizkuntza-teknologien arloan ikerketa bultzatzea dugu helburu, eta, horretarako, I+G unitatea daukagu, non, ikerketa eta garapenean egindako inbertsioari esker, hainbat baliabide eta tresna garatu ditugun; horrek gure zerbitzuak berritzeko eta hobetzeko aukera eman digu.


ERAKUNDEEN ZERRENDA Elhuyar Aholkularitza Elhuyar Fundazioa Emun - Lana Euskalduntzeko Kooperatiba Iametza interaktiboa

Emun Lana Euskalduntzeko Kooperatiba Uriburu 9, behea 227 PK 20500 Arrasate 943 711 847 943 793 426 emun@emun.com www.emun.com/ www.lantalan.com

Euskararen normalizazio-prozesuan, lan-mundua euskaraz garatzeko HIZKUNTZA ZERBITZUAK eskaintzen dituen enpresa gara, eta horretan dihardugu 1997az geroztik. Horretaz gain, azken urteetan gure zerbitzuak dibertsifikatzeko ahaleginetan gabiltza, eta horren emaitza dira ondoko arloetara bideratutako zerbitzuak: immigrazioa eta kultura. Laurogeitik gora profesionalek osatutako lantaldea da Emunen aktiborik garrantzitsuena. Lantalde dinamikoa, gaur egungoa, profesionala, hurbila eta konprometitua. Berrikuntzan eta etengabeko prestakuntzan oinarrituz, bezeroei egokitutako kalitateko zerbitzuak eskaintzen ditugu. Horri esker, lanaren eremuan, urteetan metatutako ezagutza handia eta metodologia eraginkorra izatea lortu dugu EMUNen. Apustu estrategikoaren eta azken urteetako etengabeko hazkundearen ondorioz, sektorean erreferentzia garrantzitsu bihurtu gara. Ezaugarri horiek, zerbitzuen fakturazioaren bilakaerarekin batera, gure proiektuaren dimentsio eta gaitasunaren erakusle dira.

Iametza interaktiboa

Zirkuitu ibilbidea 2, 1 pabiloia 20160 Lasarte-Oria 943 376 716 www.iametza.com Iametza Interaktiboa SL gaur egun bere bazkide nagusiak diren hiru enpresen jardunen baturatik sortu zen, 2008an: Komunikazio Biziagoa SAL (Argia hedabidea argitaratzen duena), Antza SAL Komunikazio Grafikoa, eta Adur Software Productions (ASP). Horregatik, Iametzan hiru negozio-lerrok bat egiten dute: komunikazioa, diseinua eta teknologia. Eskaintzen ditugun zerbitzuen artean, ondoko hauek aipa daitezke: webguneen eta web-aplikazio informatikoen garapena, edukiak mantentzeko lanak (webguneen mantenua, aldizkari eta buletinen ekoizpena...), komunikazioplanak, multimedia produktuen garapena, bezeroen aholkularitza, eta diru-laguntza lerroen kudeaketa.

LANGUNE |

15


KOMALingua

Andia Mendiaren kalea, 2-Buleg.26D 01010 Gasteiz (Araba) +34 945 170 057 +34 945 191 119 info@komalingua.com www.komalingua.com Koma hizkuntza-zerbitzuen enpresak jarduera nagusi hauek ditu: hizkuntzen trebakuntza, itzulpengintza, interpretazioa eta hizkuntza-aholkularitza. Hamar urtetik gorako ibilbidea duen enpresa da, eta bere zerbitzuak estatuan eta nazioartean eskaintzen ditu. Kalitatea eta berrikuntza bere apustu sendoa dira, eta ISO 9001:2008 eta UNE 15038:2006 ziurtagiriak horren berme dira.

16 | LANGUNE

Lacunza-ih Urbieta, 16 20006 Donostia 902 012 912 www.lacunza.es

Lider globala hizkuntza-zerbitzuetan. Lacunza taldeak prestigio handiko 150etik gora profesional biltzen ditu 2012an, eta zerbitzu-eskaintza zabala du: ingeleseko, frantseseko eta txinerako ikastaroak bere 9 zentroetan; ikastaroak enpresetan; azterketen antolaketa (Cambridge); irakaskuntza ikastetxeetan; irakasleen prestakuntza eta aholkularitza; itzulpengintza eta hizkuntza-ikuskaritza. Lacunza taldea European Association for Quality in Language Services (eaquals. org) erakundearen bazkide sortzailea da, eta International House World Organisation (ihworld.com) munduko hizkuntza-zerbitzuen sare handiko kidea.


ERAKUNDEEN ZERRENDA KOMALingua Lacunza-ih Libenet maramara* taldea

maramara*taldea Libenet

Tolosa hiribidea 107, behea 20018 Donostia 34 682 729 864 34 943 639 474 info@libenet.net www.libenet.net LIBENET, argitaletxeen industriari aholkularitza eta zerbitzu teknologikoak eskaintzeko asmoz, liburugintzaren eta arlo teknologikoaren hainbat enpresak osatutako elkartea da. LIBENETen bazkideak kulturaren eta teknologiaren sektoreetan ibilbide luzea duten enpresak dira, eta esperientzia nahiz prestigioa uztartzen dituzte. LIBENET banaketa digitalerako plataforma da, baina bestelako zerbitzu batzuk ere eskaintzen ditu: digitalizazioa, marketin eta komunikazio digitala, online denden garapena...

Portuetxe 53b, 109. bulegoa 20018 Donostia 943 504 206 943 000 125 info@maramara.net www.maramara.net

maramara* taldea 2008an sortu zen Donostian, bezeroei kalitatezko hizkuntza-zerbitzuak eskaintzeko asmoz. Itzulpenak, zuzenketak, transkripzioak, bikoizketa-lanak, azpidatziak, hizkuntzaren eta itzulpengintzaren inguruko aurrez aurreko eta online ikastaroak, eta euskarazko coaching lanak dira, azken batean, geure jomugak. Gestioaren kalitatea, eraginkortasuna eta etengabeko komunikazioa bezeroekin, horiek geure indarguneak. Gainera, Bitantak, geure diseinu- eta maketazio-zigiluak, irudi korporatiboak eta sorkuntza-lanak egiteaz gain, itzulpenetako bezeroen lanak maketatzeko aukera eskaintzen du. Gure bezeroak: erakunde publiko eta pribatuak, enpresak, komunikazio-zerbitzuak... Urrezko Bikain, UNE 15038, ISO 9001 eta beste hainbat ziurtagiri gure kalitatearen berme dira.

LANGUNE |

17


HUHEZI Mondragon Unibertsitatea

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea Dorleta auzoa, z.g. 20540 Eskoriatza +34 943 714 157 +34 943 714 032 info@mondragon.edu mondragon.edu/eu/huhezi

MONDRAGON Lingua Araba etorbidea, 4

20500 Arrasate 946 613 467 mlbilbo@mondragonlingua.com www.mondragonlingua.com Hizkuntza-zerbitzuen enpresa hau 1973an sortu zen, eta arlo hauetan aritzen da: itzulpengintza eta interpretazioa, e-learning edukien garapena, eta prestakuntza partikularrei, enpresei eta hezkuntzaerakundeei. Arrasaten, OĂąatin, Bilbon, Donostian eta Gasteizen ditu zentroak.

18 | LANGUNE

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak (HUHEZI), hasiera batean euskara-irakasleak trebatzeko sortu bazen ere, gaur egun lan handia egiten du hizkuntzak biziberritzeko eta garatzeko arloan. Batetik, urtean mila gazte inguruk egiten dituzte graduikasketak. Testuinguru eleanitzean ikasten dute, euskara ardatza delarik; halere, gaztelaniak eta ingelesak toki nabarmena dute. Lan-bizitza hezkuntzaren eta ikus-entzunezko komunikazioaren alorretan garatu behar duten pertsonak hezten ditugu. Gainera, HUHEZIk eremu urriko hizkuntzen biziberritzearekin konpromiso sendoa du, bai eta jatorrizko hizkuntzen garapenarekin ere. 2006tik aurrera, ÂŤJatorrizko hizkuntza eta identitateen garapenerakoÂť graduondoa eskaintzen du. Alderdi akademikoaz gain, HUHEZIk hizkuntza-normalizaziaren arloko ikerketa eta ikasketen inplementazioa laguntzen ditu.


ERAKUNDEEN ZERRENDA MONDRAGON Lingua HUEZI - Mondragon Unibertsitatea Pausumedia GKE Plazagunea (Egunea)

Pausumedia GKE

Pinar kalea 6 behea-263 20301 Irun +34 646 974 485 administrazioa@pausumedia.com www.pausumedia.com Komunikazioaren hirugarren sektorearen balioekin konprometitutako elkartea gara: hedabide komunitarioak. Behe Bidasoa eskualdean (Irun, Hendaia, Hondarribia, Pausu eta Biriatu) euskarazko hedabideak sustatzea da gure lehentasuna. Gure lan-ardatz nagusia komunikazioa denez, Pausumediak beste hedabide batzuekin elkarlana bultzatzen du, eta konprometituta dago komunikazio-lankidetzarako proiektuen garapenarekin. Pausumedia Behe Bidasoa eskualdean euskara normalizatzeko komunikazioesparruak sortzeko beharraren ondorioz jaio zen; era berean, Bidasoaren bi aldeetako elkarteen arteko komunikazioa sustatzeko lan egiten dugu, baita gure eskualdean bizi diren migratzaileen partaidetza bultzatzeko ere.

Plazagunea (eGunea)

Martin Ugalde kultur parkea. Gudarien etorbidea, z.g. 20140 Andoain 943 590 443 www.egunea.com

eGunea, Elkar Fundazioaren baitan dagoen IKTetan oinarritutako enpresa da, hamabi urteko ibilbidea duena. Alde batetik, taldeko argitaletxe eta banatzaileei IKTeekin erlazionatutako zerbitzuak eskaintzen dizkie, eta, bestetik, merkatu zabalean, aplikazio eta guneak garatzen ditu, batez ere irakaskuntzan (90 ikastetxeko bezero-kartera dugu) eta kultur jardueratan dabiltzan erakundeentzat.

LANGUNE |

19


Rec Grabaketa Estudioa

20 | LANGUNE

Zuatzu kalea - E. Urgull 1, 2, 3 20018 Donostia + 34 943 312 112 + 34 943 312 059 rec-estudio@rec-estudio.com www.rec-estudio.com

Tecnalia

Hamasei urte baino gehiagoko eskarmentua daukagu publizitaterako, zinemarako eta telebistarako soinuaren produkzioan eta postprodukzioan, eta programen sonorizazio-zerbitzuetan espezializatu gara. Zerbitzu horien artean daude, besteak beste, zuzeneko soinua, programen postprodukzio osoa, hainbat hizkuntzetarako bikoizketa, soinu-banda osoak egitea, musika eta efektuak, DVD, Bluray, zinema eta telebistarako nahasketak surround sistemetan, eta hainbat formatutako kodifikazioekin. Donostiako Zuatzu enpresa-parkean dago REC, eta berau osatzen duen giza taldea dinamikoa eta anizkoitza da, eta ikusentzunezkoen esparruan eskarmentu handia du.

TECNALIA Research & Innovation ezagutza teknologikoa sortzeko zentro pribatu bat da, beharrezko baliabideez hornituta dagoena, hala materialak nola giza baliabideak. Teknologiaren足, irmotasunaren, eraginkortasunaren, ausardiaren eta irudimenaren nahasketa bat da.

Donostiako Teknologia Parkea Mikeletegi pasealekua, 2 E-20009 Donostia. 902760000 901760009 www.tecnalia.com


ERAKUNDEEN ZERRENDA Rec Grabaketa Estudioa Tecnalia IK4-Tekniker Tisa Gipuzkoa

IK4-Tekniker

Posta-kutxa: 44 路 Otaola, 20 路 20600 Eibar 943.20.67.44 943.20.27.57 czuazo@tekniker.es www.tekniker.es Tekniker-Ik4 teknologia-zentroa da, IK4 aliantzako kidea dena. Azken urteotan, Tekniker zentroan baliabide ugari inbertitu ditugu gaur egungo teknologietan aurrera egiteko, eta, horri esker, edukien kudeaketa adimendunaren arloan laguntza eman ahal izan dugu, baita aurrerapen handia lortu ere; halaber, eskarmentu zabala dugu zaintza teknologikoaren prozesu osoaren aholkularitzan eta ezarpernean edo erabakiak laguntzeko sistemetan. Azken horren adibide dira sendagileen erabakiak laguntzeko garatu ditugun prototipoak (informazio nagusia hainbat iturritatik hartu, erantsi eta aztertzen dute), edo robot gidari baten bidez pertsonaren eta makinaren artean lortutako interakzio naturala. Horretarako, teknologia semantikoak (ezagutzaren irudikapena), hizkuntza naturala prozesatzeko teknikak, erabiltzailearen modelatua eta bistaratzeko teknikak aurreratu eta aplikatu ditugu.

Tisa Askatasunaren hiribidea. 17, 3. 20004 Donostia 943 431 157 943 422 124 tisa-donosti@tisasa.es tisa-traduccion@ tisasa.es www.tisasa.es

1975ean sortua, TISA itzulpenetan eta interpretazioko hizkuntza-zerbitzuetan espezializatutako enpresa erreferentea da Euskal Autonomia Erkidegoan, arloan 35 urtetik gorako esperientzia duena. TISAn, itzulpenaren eta interpretazioaren arloan esperientzia handia duten 140 langile baino gehiago daude, eta 32 hizkuntzetara baino gehiagotara itzultzen dute (35 hizkuntza-konbinazio). Tisa enpresak beharrezko giza baliabideak eta bitarteko teknikoak ditu gure bezeroek eskatzen dituzten zerbitzuak azkartasun, eraginkortasun eta profesionaltasun handiz eskaintzeko. Eskainitako zerbitzu guztiak sekretu profesionalaren menpe daude, eta horretarako konfidentzialtasun-kontratua dugu. TISA Euskal Autonomia Erkidegoko hiru probintzietan dago.

LANGUNE |

21


UPV/EHU IXA taldea Manuel Lardizabal pasealekua, 1 Deustuko Unibertsitatea LinguaMedia taldea Unibertsitate etorbidea, 24 48007 Bilbo +34 944 139 000 web@deusto.es www.linguamedia.deusto.es

Deustuko Unibertsitateko LinguaMedia ikerketataldeak hizkuntza (ahozkoa, idatzia eta digitala) ikertzea du helburu. LinguaMedia taldearen ikerketa-ildoak nazioarteko intereseko arloetan sartzen dira, hala nola humanitate digitalak, hizkuntza-teknologiak, ondasun kulturalaren kontserbazioa eta ustiapena, hizkuntza gutxituen sustapena, eta eleaniztasuna Europako kulturartekotasunaren esparruan.

22 | LANGUNE

20018 Donostia +32 943 015 076 +34 943 015 590 ixa@ehu.es ixa.si.ehu.es/Ixa

Euskal Herriko Unibertsitateko Informatika Fakultatean gaude. Euskararen gaineko ikerketa aplikatua da gure xede nagusia, baina beste hizkuntzen inguruko ikerketa eta produktuen garapena ere sartzen dira gure eginkizunen artean. Lan horretan, diziplinarteko taldea osatzen dugu: 32 informatikari, 8 hizkuntzalari, 3 ikerkuntzarako teknikari, eta administrari laguntzaile bat gara. Taldeak garaturiko produktuen artean aipagarrienak, ondoko hauek ditugu beharbada: Xuxen zuzentzaile ortografikoa, OpenTrad itzultzaile automatikoa, Euskal Wordnet, Zientzia eta Teknologiako Corpusa (ZT corpus) edo sintaktikoki etiketatutako corpusa (EPEC). Europako hainbat proiektutan ere hartu dugu parte: Meaning, Kyoto, Paths. Informazio zehatza eskuratzeko, eta sortutako beste baliabide, tresna, eta produktuak kontsultatzeko edo demoak ikusteko, jo ezazu produktuen orrira.


ERAKUNDEEN ZERRENDA Deustuko Unibertsitatea LinguaMedia taldea EHU IXA taldea EHU AHOLAB Seinalea Prozesatzeko Laborategia EHU Letren Fakultatea

UPV/EHU Seinalea Prozesatzeko Laborategia Urkixo zum. z.g. 48013 Bilbo +34 94 601 3969 +34 94 601 4259 aholab@aholab.ehu.es aholab.ehu.es/aholab

Aholab Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) Seinalea Prozesatzeko Laborategiaren laburtutako izena da. Bilbon dago kokatuta, eta 2005etik aurrera Basque Research sarearen barruko ikerketa-talde ezagutuak osatuta dago. Laborategia Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko Elektronika eta Telekomunikazioak Sailaren barruan dago. Unibertsitateko ikerketa-taldea da, eta gehienbat arlo hauek lantzen ditu: testua ahots bihurtzea, ahotsaren eta esatariaren ezagupena, eta ahotsaren ezagupena oro har.

UPV/EHU Letren Fakultatea

Unibertsitate pasealekua 5 01006 Vitoria-Gasteiz +34 945 013 178 +34 945 013201 letrak.fak.dekano@ehu.es www.letrak.ehu.es/p245-home/es/ Letren Fakultatean (EHU), hainbat hizkuntza irakasten eta ikertzen dira; adibidez, euskara, gaztelania, ingelesa, frantsesa, alemana, eta abar. Itzulpengintza- eta interpretazio-ikasketak ere eskaintzen dira. Hori guztia aurrera eramateko, laborategi espezializatuak eta baliabide tekniko aurreratuenak daude.

LANGUNE |

23


UPV/EHU Speech Interactive Zientzia eta Teknologia Fakultatea. Euskal Herriko Unibertsitatea. Sarriena z.g. 48940 Leioa +34 94 601 2715 www.grah.ehu.es

Euskal Herriko Unibertsitateko patroi-ezagutza eta hizkuntza-teknologietako ikerketa-taldeak hogeita bost urteko esperientzia du ezagutze automatiko eta hizkuntza ulertzeko sistemen garapenarekin lotutako alderdi guztietan. Halaber, garapenak egin ditu ondoko hauekin lotutako teknologietan: hizkuntzaren identifikazio automatikoa, esatariari egokitzea edo dokumentuen sailkapen automatikoa. Estatistikako metodoetan oinarritutako itzulpen automatikoa ere lantzen dugu, ahotsaren itzulpenean espezializatuta gaudela. Eta, azkenik, elkarrizketa-sistemak eta ahotsean oinarritutako interfazeak etorkizuneko arloak ere aztergai ditugu. Espainiera, ingelesa eta euskara lan-hizkuntza ditugu, eta azken horrentzat garapen bereziak egiten ditugu. Espainiako, Europako eta Amerikako beste unibertsitate batzuetako ikerketataldeekin elkarlanean puntako ikerketa egiten dugu.

24 | LANGUNE

UPV/EHU Euskara Institutua

Abandoibarra etorbidea, 3 48009 Bilbo +34 946 018 100 itziar.sarria@ehu.es http://www.ei.ehu.es/p289-content/es/ contenidos/in 1996an sortua, Euskal Herriko Unibertsitateko Euskara Institutuak euskara aztertzea du helburu: gramatika, lexikoa, gizarteko erabilera, zientzia-terminologia, etab.


ERAKUNDEEN ZERRENDA UPV/EHU Speech Interactive EHU Euskara Institutua UPV/EHU DREAM - Eleaniztasuna eta hezkuntza ikertzeko Donostiako taldea UZEI Terminologia eta Lexikografia Zentroa

UPV/EHU DREAM Eleaniztasuna eta hezkuntza ikertzeko Donostiako taldea FICE, Tolosa hiribidea, 70 20018 Donostia 943015576 jasone.cenoz@ehu.es multilingualeducation.eu/

ÂŤDonostia Research group on Education And MultilingualismÂť (DREAM) ikerketa-taldeak hezkuntzaren esparruan eleaniztasunarekin zerikusia duten hainbat alderdi ikertzen ditu. Eskolako curriculumaren barruan nahiz familian erabiltzen diren hizkuntzen gaineko hizkuntza- eta komunikazio-gaitasunak aztertzea du xede. DREAM taldea Euskal Herriko Unibertsitatearen baitan sortutako taldea da, baina nazioartean ezaguna da bere argitalpenengatik, aurkezpenengatik eta nazioarteko konferentzietan parte hartzeagatik. Taldearen izaera erabat diziplinartekoa da, kideen artean hainbat alorretako adituak baitaude; besteak beste, honakoak: hizkuntza gutxituak eta hezkuntza eleaniztuna, kulturaniztasuna eta ikasle etorkinen hizkuntza-egoera, estatistika eta ebaluazioa, familiaaholkularitza eta eskola-harremanak, irakaskuntza eta eskola-antolaketa, eta hizkuntzaren analisia.

UZEI Terminologia eta Lexikografia Zentroa Aldapeta, 20 20009 Donostia +34 943 473 377 uzei@uzei.com www.uzei.com/home.asp

UZEI 1977an sortutako irabazi-asmorik gabeko elkartea da. Euskararen corpusa normalizatzeko ahaleginean, kalitatezko hizkuntza-zerbitzuak eskaintzen dizkio gizarteari. UZEIren lan-ildo nagusiak dira euskararen xede berezietako hizkerak finkatzea eta hedatzea, euskal lexikoaren eboluzioa aztertzea, eta euskal lexikoaren corpusa bildu eta ikertzea. Ildo horiei jarraiki, hizkuntza-ingeniaritzarekin lotutako hainbat proiektu, produktu eta ikerketa garatu ditu, euskaraz eta gaztelaniaz.

LANGUNE |

25


Vicomtech - IK4

Mikeletegi Pasealekua 57 Teknologia Parkea 20009 Donostia +34 943 30 92 30 +34 943 30 93 93 info@vicomtech.org www.vicomtech.es/ Vicomtech-IK4 ikerketa aplikaturako zentro bat da, konputagailu bidezko elkarrekintzazko grafikoak eta multimedia digitala ikertzen dituena. Ahots eta Hizkuntza Teknologiako departamenduak ahotsa eta hizkuntza prozesatzeko teknologia aurreratuak ikertu eta garatzen ditu, ondoko helburuekin: hizkuntzen industriara aplikazio berritzaileak transferitzea, eta informaziogizarteak planteaturiko kudeaketa-beharrei erantzuna ematea,bai eta pertsonen eta makinen arteko interakzio naturalak nahiz multimedia-eduki eleanitzek sortutako kudeaketa-beharrei. Taldearen lan-ildo nagusiak honako hauek dira: ahotsaren prozesamendua, hizkuntza naturalaren prozesamendua eta elkarrizketasistemak. Departamenduak, 2001. urtetik aurrera, esperientzia dauka eskualdeko, estatuko eta Europako industria- eta ikerketa-proiektuen parte-hartze eta koordinazioan.

26 | LANGUNE

Bakun Itzulpen eta Argitalpen Zerbitzuak Narkis Balentziaga, 2. E-20749 Arroa Behea +34 943 148 306 +34 943 897 380 bakun@bakun-itzulpenak.net www.bakun-itzulpenak.net

Itzulpen- eta edizio-lanak nahierara. BAKUNen, itzulpengintza da gurea, eta, itzulpenez gain, mota guztietako itzulpen-lanak ere egiten ditugu: liburuak, aldizkariak, eskuliburuak, gidak, web-orriak... Hasierahasieratik, garbi izan dugu kalitatea eskaintzeak izan behar zuela gure oinarria. Hori dela eta, itzultzaileez gain, gure enpresan zazpi zuzentzaile profesional ditugu, azken lanaren kalitatea bermatzeko, formatua edozein dela ere.


ERAKUNDEEN ZERRENDA VIicomtech - IK4 Bakun Itzulpen eta Argitalpen Zerbitzua Elduaien Hizkuntza Akademia

Elduaien Hizkuntza Akademia MartĂ­n JosĂŠ Iraola etorbidea, 8 - 3. ezk. 20400 Tolosa 943670052 943671275 elduaien@elduaien.com www.elduaien.com

Hizkuntza-irakaskuntzaren arloan daukagun berrogei urteko esperientziaren bidez, Elduaien hizkuntza-akademia katalogoa hobetzen eta handitzen joan da; hortaz, gaur egun, hizkuntza anitzen eskolak eskaintzen ditugu (ingelesa, frantsesa, alemaniera, italiera, portugalera, espainiera, euskara, txinera, arabiera, errusiera eta greziera modernoa), baita atzerritarrentzako espainiera eta eskola indartzeko taldeak ere.Beharren, lehentasunen eta aukeren arabera, ikastaro-eskaintza zabala dugu: Akademia: Gure zentroetan ematen dira ordutegi-aukera zabalean (7:00etatik 22:00etara), taldean nahiz banaka Enpresa: Ikastaro hauek langileei hizkuntzen esparruko prestakuntza eman nahi dieten enpresentzat daude bereziki pentsatuta. Eskolaorduz kanpoko klaseak eskoletan: Gure irakasleak ikastetxeraino hurbiltzen dira, eskola-orduetatik kanpoko jardueren ordutegian bertako ikasleei klaseak emateko. Uda: Ikasturteko erritmoa ez galtzeko edota hizkuntzari bultzadatxo bat emateko, akademiak ondokoak eskaintzen ditu: Ikastaro trinkoak. Ludoteka. Atzerritarrentzako gaztelania: Urteko garaiaren arabera, iraupen aldakorra daukaten ikastaroak dira. Ikasle atzerritarrei zuzenduak dira eta bereziki helduz edo gaztez osatutako taldeentzat diseinatuta daude. Indartze-taldeak: Ikastetxean egindako ikasketak laguntzeko taldeak dira. 


LANGUNE |

27


LANGUNE Mikeletegi Pasealekua 56, 3. solairua 301 bulegoa | 20009 Donostia Tel.: 943 309432 www.langune.com langune@langune.com



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.