1 minute read

UMEEN KONTSEILUA

Next Article
2021 Jaiak

2021 Jaiak

LUK natura parkean

Larrabetzuko Umeen Kontseilua martxan da berriro. Iaz, zailtasun guztiak gaindituta, Larrabetzuko Ibilbide Sentsorialak eta Konfinamenduko Altxorrak ekimenak herriari eskaini ostean, erronka berriekin dator orain. Aurtengo lantaldean Daniel, Ximun, Nerea, Malen, Asier eta Assak iaztik jarraitzen dute, eta horiei Aner, Lucía, Ane, Leizuri, Ekai eta Oier elkartu zaizkie hamabikoa osatzeko.

Advertisement

Udalak Zubitaldeko parkean eraldaketa txikiren bat egiteko diru pixkat gorde eta umeak protagonista bilakatu nahi izan ditu haiei galdetuz zer nahi duten bertan egotea. Umeen Kontseilua konpromiso politikoa da eta helburua herria hobetzea da. Kontseiluan umeei aditzen diegu merezi duelako, urrunago pentsatzen dutelako, hobeto irudikatzen dutelako aniztasuna.

Zubitaldeko parkea. Urrun omen dagoelako gutxi erabiltzen den parke hori, umeen artean "parke fantasma" deitzen dena... Parkeari izaera berria ematera buru belarri sartu gara LUK lantaldea. Urrun dagoenez zerbait berezia izan beharra dauka bertaratu gaitezen. Gaur ez daukan goxotasuna emango diogu. Gure herriko leku berezi bat bihurtu. Gaur egun daukagun parke honetan zer gustatzen zaigun pentsatuz hasi gara. Gustatzen zaizkigu parke honen lasaitasuna, naturan egotea eta jolasteko espazio zabala dagoela. Gurpildun jostailuekin ibiltzeko aproposa da, adibidez, edo pillapillan jolasteko, baita zakurrarekin ateratzeko, irakurtzeko edo egonean egoteko ere.

Parkearen nortasun horretan sakontzen ari gara, bizia eman behar zaio fantasma izan ez dadin. Hasi dira umeak proposamen zehatzak garatzen eta marrazten... Zein eraldaketa egingo ote dugu Zubitaldeko parke honetan?

This article is from: