1 minute read
OROIMEN TXATALAK
Advertisement
Larrabetzuko Udalak Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren (HAPO) aldaketa puntualak hasi ditu Aretxabalaganako eremuan eta baserriak banatzeko irizpide eta baldintzen inguruan.
Horregatik, Larrabetzuko herritarrei bi jendaurreko bilkuretara gonbita egin die. Lehena apirilaren 13an, asteartea, Aretxabalagana inguruko aldaketa puntualaren berri eman eta bertan parte hartzeko. Bigarrena, apirilaren 14an, asteazkena, baserrien banaketari buruzkoa. Saio horretan, Leginako Golf eremuaren Plan Bereziaren aldaketa ere azalduko da. Saioak 19:00etatik 21:00etara izango dira, Andra Mari eleizan. COVID-a dela eta, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea, aforoaren arabera, segurtasun distantzia eta baldintzak bermatzeko. Izena ematea eta informazio gehiago Larrabetzuko HAPOren webgunean: www.hapo-larrabetzu.eus.