3 minute read

2021 Jaiak

JAIAK 2021

PRESTAKETA LANAK MARTXAN

Advertisement

Eguneroko jantzi bihurtu zaigun musukoz jantzitako Akar Marik eman zigun berria: “pandemiaren eraginez, jairik ez da izango 2020an”. Euskal Herrian nola, Larrabetzun hala. Dena geldiarazi zuen joan den urteko martxoan zabaldu zen pandemiak, eta festa girorik ez genuen izan udan herrian. Egokitzen aritu gara denok ordutik, “normaltasun berri” gisa deitu den egoera honi neurria hartzen. Bada, horretan aritu dira azken hila-beteetan Akar Mariri bizitza ematen dioten Intxurreta Jai Batzordeko kideak ere. Otsailaren 25ean egin zuten aurtengo jaiak antolatzen hasteko asanblada irekia, eta Andra Mari eta Emeterietako datei begira jarriak dira jada.

Elkargune dira herriko jaiak: elkarrekin gozatu, bizi eta elkarbizitzako espazioak. Batzordea osatzen duten bederatzi kideek argi dute Andra Mari eta Emeteriek komunitatea indartzen dutela, eta herrigintzarako tresna ere badirela. Horregatik, ahalegin berezia egingo dute aurten programazioa egon dadin. Jakin badakite, baina, osasun eta segurtasun baldintzetara egokitu beharko direla. “Ikasturte honetan kultur jarduera ugari antolatu dira herrian, eta guzti guztietan bermatu da osasun protokoloa. Horrek erakutsi du posible dela elkarguneak sortzea eta kultur ekitaldiez gozatzea”. Azken hilabeteotako esperientzia horiek denak eredu gisa hartuta hasi dira lanean Intxurreta Jai Batzordean. “Ez dugu ohiko erromeriarik izango, ez eta multzo handiak biltzen duen ikuskizunik ere. Osasun egoerak eskatzen dituen baldintza guztiak aintzat hartuz egin beharko ditugu jarduera guztiak”.

Ororen gainetik, parte hartzaileak dira Larrabetzuko jaiak. Ahalik eta eskaintza zabalena antolatzea izan da Intxurreta Jai Batzordearen urteroko xedea, eta horretan dihardute orain ere. “Haur, gazte, heldu zein adineko: guzti-guztiek izan dute tokia orain arteko egitarauan, eta buruhauste handia dugu aurten horrekin. Izan ere, kolektibo zaurgarrienak kaltetu ditu pandemia egoerak gehien, eta horientzat guztientzat ere jarduerak antolatu nahi ditugu. Herritar guzti horiek nola erakarri eta nola seguru sentiarazi: hori izango da aurten gako nagusietako bat”. Lan horretarako, herritarren laguntza ezinbestekoa izango da, gaur gaurkoz, bederatzi laguneko taldea baita Intxurreta.

Batzordea zabaltzeko eta herritar gehiago biltzeko asmotan egin zuten, hain zuzen ere, otsailaren 25eko bilera, baina ez zaie inor gehiago batu. “Denek gozatzen dugu jaiekin, baina horien atzean ikusezina den lan handia dago”. Atea zabalik dute Intxurreta Jai

GENERO ROLAK JAIETAN

Asko dira urtean zehar Larrabetzun antolatzen diren jaiak. Genero ikuspuntutik hauek aztertzeko beharretik abiatuta, Larrabetzuko Udaleko Berdintasun Batzordeak, Genero Rolak Jaietan gaiaren inguruko hausnarketa saioa antolatu zuen martxoaren 4an. Solasaldia pentsamendu kritiko feminista sustatu eta prozedura feminista erabiliz jendarte eraldaketaren alde lan egiten duen EMAGIN elkarteak eman zuen.

Tailer dinamikoa izan zen: jaien iruditeriari buruz jarduteko berauek “hitz” bakarrarekin lotu genituen lehenik, eta gogoetan sartu ginen gero: gutako bakoitzak jaiak nola bizi dituen eta zerk kezkatzen gaituen aztertu genuen.

Orokorrera egin genuen gero: jaien espazioaren banaketa aztertu zen genero ikuspegitik eta jai egunetako arauen (dena libre!) inguruan ere aritu ginen. Intentsitate baxuko eraso normalizatuez eta hauen identifikazioaz eta onarpen sozialaz ere landu genituen. Jarraian, Bilgune Feministak eta Emaginek Batzordekoek, eta haren sorreraren filosofia ekarri dute ahotara: 2003an, Udalak herriko jaiak enpresa pribatu bati agindu, eta jaiak herritarren artean antolatu behar zirela sinetsita sortu zen Intxurreta. “Herritik sortuta, herritarrentzat” leloa ardatz hartuta aritu dira urtero, topeka, eta egoerara egokitzen, moldatzen eta iraultzen jarraitu nahi dute beste horrenbeste urtez.

elkarlanean eginiko “Festa dezagun gaurdanik geroa” dokumentala ikusi genuen. Emakumeen parte hartzearen eta jai ereduen inguruko gogoeta feministetatik abiatzen den Euskal Herriko jai ereduen erakusleiho txiki bat. (YouTuben ikusgai). Hortik aurrera, taldetan banatuta, herriko jaiei begira jarri ginen: dauden hutsuneak eta hobetu beharrekoak aztertu genituen; tartean, jakintza feministan sakontzea, ereduen falta, gune feministak sortu, erasoak identifikatzeko zailtasunak… aipatu ziren. Gazte Eguna eta Andra Mariak ere aztertu genituen: egitaraua (zertara, nori bideratuta), kontzertuak, taldeak (emakumeak/gizonezkoak osatuta), asanbladako edo jai batzordeko kideen gehiengoa emakumez edo gizonez osatuta dauden, ardurak hartzerakoan generoan arabera banatzen ditugun...

Laburbilduz , Udala eta herriko eragileak prozesu izaera izan beharko duen lanerako beste eremu baten aurrean gaudela esan dezakegu. Saioa, erronkaren lagin edo entsegu txiki bat baino ez zan izan: abiapuntua.

This article is from: