3 minute read

BERDINTASUNA

Next Article
SARRERA

SARRERA

MARTXOAK 8. EGUN BAKARREAN GERA EZ DADIN

Hona hemen martxoaren 8aren harira EHBildu taldeak udalean aurkeztutako mozioa. Bertaratutako 7 zinegotzien aldeko botoekin onartu zen. EAJko batzarkideak ez ziren osoko bilkurara joan kontziliazio familiarra eta laborala dala eta.

Advertisement

“Urtebetez, gure jendartea eta bizitzeko moduak astindu dituen COVID19ak eragindako pandemiaren eraginez, Krisi multidimentsional eta sistemiko bat bizi dugu, aurrekaririk gabekoa, lehendik zetozen beste krisi batzuekin gurutzat-zen eta lotzen den krisia, hala nola krisi ekologikoa eta zaintzen krisiekin.

Feminismoak aspaldi ozen dio eraldaketa erradikalak behar ditugula. Gure gizarteak justizian eta demokrazian aurrera egin dezan, politika publikoak behar ditugu. Bizitzari baldintza duin eta justuetan eustearen aldeko apustu erradikala egiteko unea da: horrek begirada feminista eskatzen du erakundeetatik bultzatzen ditugun politika guztietan, da-goeneko egiaztatuta baitago emakumeek eta neskek eragin negatiboagoa izan dutela krisi honetan.

Hilabete hauetan genero-desberdintasun estrukturalen gorakada errealitate ukaezina da: emakumeek beren gain hartu dute zaintzen karga gehiena, ordaindua eta ordaindu gabea; lana galdu edo lan baldintza are prekarizatuagoak ezarri dizkiete; birusa hartzeko arrisku handiagoa dute, genero ikuspegiarekin ikertu gabe jarraitzen zuten bitartean; indarkeria matxista areagotu egin da, hari aurre egiteko baliabideak eta baldintza materialak mugatzen ziren bitartean; beste behar batzuk baztertu egin dira, hala nola sexu eta ugalketa osasuna edo osasun mentalarekin lotuak; parte-hartze soziopolitikorako aukera eta baldintzak galdu dituzte, etab.: azken batean, eta batez ere kolektibo zaurgarrienetako emakumeei dagokienez, pobretu dira zentzu guztietan, indarkeriaren aurrean babesgabeago daude, haien osasuna okertu egin da, zaintza-lanen zama handiagoa da...

Larrabetzuko Udalak, HONAKO KONPROMISO HAUEK adierazi nahi ditu: • Begirada berri bat bermatzea politika publikoetan berdintasun printzipioa txertatzea ahalbidetzeko. • Begirada berezia jartzea COVID19aren ondorioak eta kolektibo eta pertsona ahulen egora eta beharrak detektatzen: bakarrik eta/edo isolatuak bizi diren adineko emakumeak, guraso bakarreko amak, indarkeria matxistaren biktima diren emakumeak eta haurrak, familiaeremuko zaintzaileak (ordainduak eta ez ordainduak), … • Zaintza-lanen balio sozial eta politikoa aitortzen duten

komunikazio-kanpainak egitea, erantzunkidetasunari arreta berezia eskainiz eta etxeko langileenak bezalako errealitateak ikusaraziz. • Baldintzak eta aukerak eraikitzea izaera guztietako emakumeek tokiko bizitzako ekonomian, gizartean, politikan eta kulturan parte hartzeko. • Emakume, nerabe eta neskatoen ahalduntze indibidual eta kolektiborako ekintzak bultzatzea, kolektibo feministen eskutik. Mugimendu feministari laguntzea bere borroka eta eskaeretan. • Aintzat hartzea genero berdintasuna justizia sozialaren eta giza eskubideen ikuspegi partekatua dela.

FEMINISMOA ARI DU

• Emakumeon aurkako indarkeria mota guztiei aurre egitea eta egiturazko indarkeria horren biktimei arreta erreparatzailea eskaintzea. • Genero-harremanak eraldatzea gure udalerrian. • Indarkeria matxistaren biktimei arreta erreparatzailea eskaintze bidean urratsak ematen jarraitzea, Udalaren baliabide guztiak pertsona hauen mesedetara jarriaz eta doako zerbitzu erreparatzaileetan sakonduz. • Udal honek dei egiten die herritarrei Emakumeen

Nazioarteko Egunaren ingurua Mugimendu Feministak martxoaren 8rako antolatuko dituen mobilizazioetan era aktiboan parte har dezaten.

Zita andana utzi du Larrabetzun martxoaren 8ak aurten. Izan ere, Euskal Herriko Emakumeen V. Mundu Martxarekin bat egin zuen Zutunik Larrabetzuko talde feministak. Mugarik ez! Transnazionalik ez! lemapean, sistema arrazista, kolonial, kapitalista eta heteropatriarkalaren tresnak ikusgai egitea izan du ekitaldiak xede. “Pertsona migranteen zein jatorrizko lurraldeetan daudenen bizitzak zapaltzen dituztela salatuz eta europarron erantzukizuna eta ardura ere agerian utziz, alternatiba indibidual zein kolektiboez hausnartzea da helburua”. Zubiak eta zapiak ikur bihurtuta, herri bakoitzeko emakumeek osatutako ohialak jaso zituen Emakumeen V. Mundu Martxak otsailaren 20tik 27ra bitarte. Orotara, Euskal Herriko 27 eskualde zeharkatu zituen, eta otsailaren 25ean jaso zuten larrabetzuarrek aurrez egindako oihala, Zutunikek antolatutako arrera ekitaldian. Gerora, martxoaren 6an Irun eta Hendaia arteko mugan egin zuten bukaera ekitaldira eraman zituzten Euskal Herrian zehar jasotako ohial guztiak, “mugen eta transnazionalen aurkako adierazpen artistiko eta politiko feminista” irudikatuz.

Martxoaren 8an ere mobilizazio jendetsua izan zen herrian. Zutunik talde feministak herriko emakumeei zuzendutako ahizpatasun mezuak jaso zituen aurrez, eta mezu horiek denak eskutan hartuta, kalejira egin zuten Emakumeen Nazioarteko Egunean.

This article is from: