BIZI LARRABETZU. UDAL ALDIZKARIA. UDABERRIA 2021

Page 10

10 2021eko udaberria BIZI LARRABETZU

MARTXOAK 8. EGUN BAKARREAN GERA EZ DADIN Hona hemen martxoaren 8aren harira EHBildu taldeak udalean aurkeztutako mozioa. Bertaratutako 7 zinegotzien aldeko botoekin onartu zen. EAJko batzarkideak ez ziren osoko bilkurara joan kontziliazio familiarra eta laborala dala eta. “Urtebetez, gure jendartea eta bizitzeko moduak astindu dituen COVID19ak eragindako pandemiaren eraginez, Krisi multidimentsional eta sistemiko bat bizi dugu, aurrekaririk gabekoa, lehendik zetozen beste krisi batzuekin gurutzat-zen eta lotzen den krisia, hala nola krisi ekologikoa eta zaintzen krisiekin. Feminismoak aspaldi ozen dio eraldaketa erradikalak behar ditugula. Gure gizarteak justizian eta demokrazian aurrera egin dezan, politika publikoak behar ditugu. Bizitzari baldintza duin eta justuetan eustearen aldeko apustu erradikala egiteko unea da: horrek begirada feminista eskatzen du erakundeetatik bultzatzen ditugun politika guztietan, da-goeneko egiaztatuta baitago emakumeek eta neskek eragin negatiboagoa izan dutela krisi honetan. Hilabete hauetan genero-desberdintasun estrukturalen gorakada errealitate ukaezina da: emakumeek beren gain hartu dute zaintzen karga gehiena, ordaindua

eta ordaindu gabea; lana galdu edo lan baldintza are prekarizatuagoak ezarri dizkiete; birusa hartzeko arrisku handiagoa dute, genero ikuspegiarekin ikertu gabe jarraitzen zuten bitartean; indarkeria matxista areagotu egin da, hari aurre egiteko baliabideak eta baldintza materialak mugatzen ziren bitartean; beste behar batzuk baztertu egin dira, hala nola sexu eta ugalketa osasuna edo osasun mentalarekin lotuak; parte-hartze soziopolitikorako aukera eta baldintzak galdu dituzte, etab.: azken batean, eta batez ere kolektibo zaurgarrienetako emakumeei dagokienez, pobretu dira zentzu guztietan, indarkeriaren aurrean babesgabeago daude, haien osasuna okertu egin da, zaintza-lanen zama handiagoa da... Larrabetzuko Udalak, HONAKO KONPROMISO HAUEK adierazi nahi ditu: • Begirada berri bat bermatzea politika publikoetan berdintasun printzipioa txertatzea ahalbidetzeko. • Begirada berezia jartzea COVID19aren ondorioak eta kolektibo eta pertsona ahulen egora eta beharrak detektatzen: bakarrik eta/edo isolatuak bizi diren adineko emakumeak, guraso bakarreko amak, indarkeria matxistaren biktima diren emakumeak eta haurrak, familiaeremuko zaintzaileak (ordainduak eta ez ordainduak), … • Zaintza-lanen balio sozial eta politikoa aitortzen duten


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.