BIZI LARRABETZU. UDAL ALDIZKARIA. UDABERRIA 2021

Page 1

25

Edizioa / 2021eko UDABERRIA


2 2021eko udaberria BIZI LARRABETZU SARRERA / PRESENTACIÓN

ELIZAREN ARDURADUNAK: • Txema Berain.............................................................................605 702 712 • Txaro Dañobeitia.....................................................................688 688 763 • Libe Loroño................................................................................ 622 819 411

Argitaratzailea: Larrabetzuko Udala / Lege Gordailua: BI-1309-2015 / Diseinua, maketazioa eta inprimaketa: ALDIZKARIAREN KOSTUA: 16 orrialde. 1.050 ale: inpresioa + edizioa + maketazioa + banaketa: 1.450 €


2021eko udaberria BIZI LARRABETZU 3

SARRERA / PRESENTACIÓN

AURKEZPENA

AURKIBIDEA TELEFONO-GIDA ..................................................................... 2

Urtebete pasatxu da pandemia agertu zanetik, amaierarik ez daukala emoten dauan amets txar hau hasi zanetik. Oso urte gatxa izan dogu, osasunari jagokonez batez bere, baina bere bai ekonomiari eta gizarte arloari jagokonez. Eta ondinokarren pandemia honegaz bizi beharko dogu sasoi batean; oxala denpora laburrerako. Urtebete honetan bizi izandakoak latzak izan dira danontzat eta Udalak oso aintzat hartzen dau, eta merezi dauan errekonozimendua egin gura deutso, larrabetzuarrok urte gogor honetan izan daben jokabideari: alkartasuna, konpromisoa, lan komunitarioa... Lerron bitartez baino ez bada bere, txalozaparrada beroa bialdu gura deutsuegu halako jokamoldez aritu zarian auzotarrari. Baina esan dogun lez, hau ondino ez da amaitu, eta osasun-prebentzinoaren bidetik jarraitu behar dogu, eta, beraz, birusa zabaltzea saihesteko ezarri diran protokoloak betetzen segidu. Bien bitartean, baina, bizitzak bere segidu egiten dau; halandaze, aurrera begiratu behar dogu. Urtebete egin dogu mahai gainean euki doguzan proiektuak ataraten eta proiektu barriak martxan ipini gurean, eta horreek danak garatuten

segiduko dogu datozen hilabeteotan: memoria historikoa berreskuratzeko lanean EHUgaz alkarlanean; Larrabetzu 2030 abian ipiniko dogu eta garapen jasangarriko helburuak abiarazo; euskara erakundeetan sustatzeko planaren garapena; Udalbiltzagaz batera sormena lantzeko proiektua martxan dau… Ilusinoa emoten deuskuen asmoak eta ekintzak; herritarrok, alkarteak, instituzinoak eta herrierakundeak batera lan egiteko egitasmoak.

SARRERA ...................................................................................... 3 PLAZAKO ATERPEA.................................................................. 4 AUTOKARABANA GUNEA...................................................... 5 UMEEN KONTSEILUA.............................................................. 6 DIRU LAGUNTZAK 2021..........................................................7 2020KO DATUAK..................................................................8-9 BERDINTASUNA…….......................................................... 10-11 EUSKARA . Euskararen kudeaketa plana......................... 12 Orimena. EHUgaz hitzarmena........................................... 13 2021 Jaiak............................................................................14-15 OROIMEN TXATALAK .......................................................... 16

UDALETXEKO JENDEAURREKO ORDUTEGIA/ HORARIO DE ATENCIÓN AL PÚBLICO Ha pasado un año desde que apareció la pandemia y comenzó esta pesadilla que parece que no tiene fin. Hemos sufrido un año muy difícil en lo sanitario pero también en lo económico y en lo social. Y todavía vamos a tener que convivir con ello un tiempo más. Desde el Ayuntamiento queremos reconocer y valorar el comportamiento del vecindario durante este año: solidaridad, compromiso, trabajo comunitario… Debemos continuar por el camino de la prevención sanitaria y seguir cumpliendo los protocolos establecidos para evitar la propagación del virus. La vida sigue y tenemos que mirar hacia adelante. Hemos comenzado un año con nuevos proyectos sobre la mesa que vamos a seguir desarrollando los próximos meses: recuperación de la memoria histórica con un proyecto en colaboración con la EHU, puesta en marcha de LARRABETZU 2030 y los objetivos de desarrollo sostenible, desarrollo del plan para la promoción del euskara en las instituciones, proyecto de creación junto a UDALBILTZA…. Proyectos ilusionantes donde el vecindario, los organismos populares y las instituciones trabajaremos juntas.

Astelehenetik barikura. De lunes a viernes 08:00-14:00 Martitzenetan / los martes: 08:00-18:00 • UDALETXEA Askatasunaren plaza 1 94 455 70 09/ 27 94 455 7029 • ANIMAZIO SOZIO- KULTURALA Anguleri Jauregia 94 455 82 71 • BAKE EPAITEGIA Askatasunaren plaza 1 94 455 70 09 • GIZARTE LANGILEA Askatasunaren plaza 1 94 455 70 09/ 27 • UDAL ARKITEKTOA Askatasunaren plaza 1 94 455 70 09/ 27 • UDAL BULEGOA Askatasunaren plaza 1 94 455 70 09/ 27 udala@larrabetzu.eus • HAURRESKOLA Andra Mari 35 94 455 71 73

• ESKOLA PUBLIKOA Lehendakari Agirre z.g. 94 455 81 72 • KZ GUNEA Anguleri jauregia 94 403 33 74 • FUTBOL ZELAIA Errebale z.g. 635 722 696 • FRONTOIA Lehendakari Agirre z.g. 94 455 82 76 • UDAL IGERILEKUA Lehendakari Agirre 4 94 455 71 32 • OSAKIDETZAKO KONTSULTATEGIA Kontsultategia: 944 557 000 Hitzordua: 946 007 400 Larrialdiak: 944 100 000 Harremanetarako: Helbidea: Errebale 2 Telefonoa: 944 557 000


4 2021eko udaberria BIZI LARRABETZU OBRAK

PLAZAKO ATERPE BERRIA ZABALIK egitea erabaki zuen Udalak, Udalak berak, obraren sustatzailea zen heinean, egokitzat jotzen zituen neurriak hartzeko, eta Larrabetzuko herritarren interesak defendatzeko. Hortaz, 2020. urtean lizitazio berria egin zen; eskaintzarik onena ZAMAKOArena izan zen, eta hark gauzatu du proiektua ezarritako epean eta, udal-zuzendaritza teknikoaren aburuz, modu ezin hobean.

Inbertsioa guztira:..............................................244.820 €

• DIRU LAGUNTZAK ALDUNDIA:……………………………………...44.915 € EUSKO JAURLARITZA:.................... 72.994 € • DIRU LAGUNTZAK: ..................................................%48 2018. urtearen amaieran eraitsi zen udaletxeari atxikitako eraikina. Eremua eraitsi eta nahitaezko arkeologia-jarduketak egin ondoren, eta aterpea egiteko Bizkaiko Foru Aldundiaren baimena lortu eta gero, 2019. urtearen hasieran lizitatu ziren hura eraikitzeko obrak. Lizitazioa egin ostean Aplibur S.L. enpresa izan zen esleipenduna, eta 2019ko ekainean hasi ziren obrak. Lanek 4 hilabeteko iraupena izan behar zuten, gutxi gorabehera. Baina 2019ko azaroan zera egiaztatu ahal izan genuen: kontrata ez zela gai obra ezarritako epean amaitzeko, ezta kontratazio eta esku-hartze honetarako ezarritako kalitate-baldintzetan egiteko ere. Hori horrela, obraren egoera zehaztuz txostena

El nuevo espacio público cubierto se configura mediante una estructura que hace las veces de envolvente de la nueva volumetría, muy parecida a la del edificio existente con anterioridad. La estructura de la cubrición exterior que conforma el espacio, de madera laminada, está formada por una serie de costillas o nervios estructurales que sirven de envolvente abierta y ventilada y sostienen una cubierta inclinada a tres aguas. En cuanto a su distribución, el espacio se distribuye en dos plantas. Una planta baja diáfana, que alberga una pequeña barra o txosna abierta multiusos, para uso diario o complementario de los eventos que se realicen en el espacio público y una entreplanta superior de pequeñas dimensiones, a la que se accede desde las escaleras exteriores.


2021eko udaberria BIZI LARRABETZU 5

OBRAK

KARABANENTZAKO GUNEA ETA HERRITARRENTZAKO EGONALDIRAKO ESPAZIO BERRIA • AUTOKARABANA GUNEA Aurrekontua:......................................... 249.055 €

• DIRU LAGUNTZAK: EUSKO JAURLARITZA.................... 84.529 €

el crecimiento de la hierba. El suelo verde queda reforzado para posibilitar la maniobra de las autocaravanas en el acceso a los aparcamientos.

BEHARK ARKITEKTURAK diseinatuta eta CONSTRUCCIONES MORGAk garatuta. Asfaltoa nagusi den karabanentzako zerbitzuguneen ohiko prototipotik ihes egin dugu. Aretxabalgane errekaren meandroak mugatzen duen lur eremuak bere irudi paisajistikoa berreskuratu du; asfaltozko zoladura ezabatu da, eta, haren ordez, belarra haztea ahalbidetzen duen manta berdea jarri dugu, lurzoruaren egonkortzaile bat duena. Hain zuzen ere, lurzoru berde hori indartuta dago, aparkalekuetarako sarbidean autokarabanen maniobrak ahalbidetzeko. Guneak bost aparkaleku besterik ez ditu, egonaldirako aldameneko espazioekin batera, kanpistek eta herritarrek, batzuek zein besteek, erabil ditzten. Laster, beste aulki, mahai eta barbakoa batzuk jarriko dira. La nueva zona está construida huyendo del prototipo habitual de las zonas de servicio para caravanas en las que predomina el asfalto. Los terrenos delimitados por el meandro de la regata de Aretxabalagane recuperan su imagen paisajística natural, eliminando el pavimento asfáltico, y sustituyendo este último por una manta verde con un estabilizador del suelo que permite

La zona sólo cuenta con cinco aparcamientos, junto con los espacios de estancia adyacentes, para su uso indiferenciado por los campistas y el vecindario. En las próximas semanas, cuando tengamos el permiso de URA, se instalarán más sillas, mesas y barbacoas.

BESTE OBRAK: • Skate pistaren zorua aldatu:.. ....... 12.320 € Cambio de firme de pista de skate....................................12.320 €

• Apirilean. Eskolako leihoen aldaketa: 20.530 € - Eskolako leihoak aldatzen jarraitzen dugu. Aurten beste hiru gelatakoak aldatuko ditugu. ambio de ventanas escolares; 20.530 €. Seguimos C cambiando las ventanas de la escuela. Este año cambiaremos las de otras tres aulas.


6 2021eko udaberria BIZI LARRABETZU

LUK natura parkean Larrabetzuko Umeen Kontseilua martxan da berriro. Iaz, zailtasun guztiak gaindituta, Larrabetzuko Ibilbide Sentsorialak eta Konfinamenduko Altxorrak ekimenak herriari eskaini ostean, erronka berriekin dator orain. Aurtengo lantaldean Daniel, Ximun, Nerea, Malen, Asier eta Assak iaztik jarraitzen dute, eta horiei Aner, Lucía, Ane, Leizuri, Ekai eta Oier elkartu zaizkie hamabikoa osatzeko.

Gaur egun daukagun parke honetan zer gustatzen zaigun pentsatuz hasi gara. Gustatzen zaizkigu parke honen lasaitasuna, naturan egotea eta jolasteko espazio zabala dagoela. Gurpildun jostailuekin ibiltzeko aproposa da, adibidez, edo pillapillan jolasteko, baita zakurrarekin ateratzeko, irakurtzeko edo egonean egoteko ere.

Udalak Zubitaldeko parkean eraldaketa txikiren bat egiteko diru pixkat gorde eta umeak protagonista bilakatu nahi izan ditu haiei galdetuz zer nahi duten bertan egotea. Umeen Kontseilua konpromiso politikoa da eta helburua herria hobetzea da. Kontseiluan umeei aditzen diegu merezi duelako, urrunago pentsatzen dutelako, hobeto irudikatzen dutelako aniztasuna. Zubitaldeko parkea. Urrun omen dagoelako gutxi erabiltzen den parke hori, umeen artean "parke fantasma" deitzen dena... Parkeari izaera berria ematera buru belarri sartu gara LUK lantaldea. Urrun dagoenez zerbait berezia izan beharra dauka bertaratu gaitezen. Gaur ez daukan goxotasuna emango diogu. Gure herriko leku berezi bat bihurtu.

Parkearen nortasun horretan sakontzen ari gara, bizia eman behar zaio fantasma izan ez dadin. Hasi dira umeak proposamen zehatzak garatzen eta marrazten... Zein eraldaketa egingo ote dugu Zubitaldeko parke honetan?


2021eko udaberria BIZI LARRABETZU 7

DIRU GEHIAGO DIRU-LAGUNTZETARAKO • DIRU LAGUNTZAK 2021:.................193.150 € Aurten, Udalak %12 diru gehiago jarri du aurrekontuetan laguntzetarako. Este año el Ayuntamiento destinará un 12% más en ayudas que el año pasado a ayudas económicas.

Jaiak Euskara Kirol elkarteak Kultura , herriko elkarteak Beste diru laguntzak Nazioarteko garapena

30.000,00 € 11.700,00 € 35.000,00 € 74.000,00 € 27.450,00 € 15.000,00 €

• Larrabetzuko putzu septikoen garbiketarako diru-laguntzak • Larrabetzuko Udaleko kultura ekimenak bultzatzen aritzen diren elkarteei eta jarduerei diru laguntzak • Larrabetzuko udalerriko etxebizitza eta eraikinetan termiten aurkako tratamendua finantzatzeko dirulaguntzak • Larrabetzuko udalerriko eraikinetako tximiniak garbitzeko diru-laguntzak • Larrabetzun bizi diren 18-35 urte bitarteko gazteei zuzendutako etxebizitzen alokairurako dirulaguntzak

Hurrengo laguntzak eskatzeko epea zabalik dago, eta apirilaren 6a da azken eguna: • Beharrizan ekonomikoak dituzten Larrabetzuko familiei diru-laguntzak • Larrabetzun euskara ikasteko diru-laguntzak • Larrabetzuko Udaleko kirol arloan aritzen diren elkarteei diru laguntzak

El 6 de abril el ultimo día para solicitar las ayudas. Más información y los decretos de las ayudas en: www.larrabetzu.eus


8 2021eko udaberria BIZI LARRABETZU

PANDEMIAK 2020. URTEA BALDINTZATU DU, BAINA HELBURUAK BETE DITUGU 2020. urtean, Udaleko ekonomiaren arloan pandemiaren eragina sufritu dugu: • Aldundiak aurreikusitakoa baino % 11 gutxiago bideratu du Udalera, -177.000 € • Udalak aurreikusi gabeko aparteko partidak eskaini ditu pandemiaren ondorioei aurre egiteko: - 20.000 € herriko autonomoentzako laguntza zuzenak - 15.000 € garbiketa-lanen aparteko gastuetarako - 10.000 €, eskolan aurreikusi gabeko gastuak • Partida batzuk ez dira gauzatu (jaiak) eta beste inbertsio batzuk etorkizunerako utzi behar izan ditugu (errepidea konpontzea) • Kulturan, diru-laguntzetan, euskaran inbertsioak egiteko aukera izan dugu.

El año 2020, en el apartado económico municipal también ha estado marcado por la pandemia: • Diputación ha dedicado un 11% menos de lo previsto al Ayuntamiento -177.000 € • Desde el ayuntamiento hemos dedicado partidas extras no previstas a combatir los efectos de la pandemia: -2 0.000 € en ayudas directas a autónomos del pueblo - 1 5.000 € en gastos extras de limpieza y mantenimiento - 10.000 € gastos no previstos en la escuela • Algunas partidas no se han ejecutado (fiestas) y otras inversiones las hemos tenido que dejar para el futuro (arreglo carretera) • Hemos podido desarrollar las inversiones en cultura, subvenciones, euskara…

GUZTIRA 2020 TOTAL: Ingresos 2020 + Remanente incorporado = 3.853.896 € Gastos, inversiones = 3.298.080 € Remanente el 31 de diciembre 2020 = 555.816 €

INGRESOS 2020 urtea DIRU SARRERAK Diru sarrerak / Ingresos

Aurrekontua / Previsión

Benetakoak / Reales

Tasak-Zergak / Impuestos locales

979.700,00 €

1.004.366,38 €

103%

Diru laguntzak / Subvenciones

253.654,92 €

242.900,54 €

96%

Udalkutxa

1.599.743,00 €

1.412.912,70 €

88%

Besteak / Otros

168.137,50 €

167.847,14 €

100%

3.001.235,42 €

2.828.026,76 €

94%

GUZTIRA

Remanente del 2019 incorporado en el 2020: 852.661,14 €


2021eko udaberria BIZI LARRABETZU 9

GASTUAK GASTUAK Pertsonalgoa Gastu orokorrak Mankomunitatea Diru laguntzak / Subvenciones Inbertsioak GUZTIRA

Gasto del 2020 urteko GASTUAK Aurrekontua / Previsión 586.269,26 € 1.030.700,00 € 579.193,24 € 181.450,00 € 682.450,00 € 3.060.062,50 €

Benetakoak / Reales 618.243,90 € 864.667,49 € 646.280,16 € 171.530,00 € 997.359,00 € 3.298.080,55 €

% 105 %84 %112 %95 %146 %108

2021 urtea 2020ko soberakinen zati bat, 260.830,30 €, 2021eko kontuetan sartu dugu, aurtengo inbertsio plana betetzeko. Hemos incorporado parte de los remanentes del 2020, 260.830,30 €, a las cuentas del 2021. Inversiones para mejorar las infraestructuras locales: escuela, biblioteca, frontón

AURREKONTU Presupuesto 2021

AZALPENA. Donde se hacen las incorporaciones de crédito

160

60100

EURI- ETA HONDAKIN-URAK BANATZEKO II FASEA

3231

62200

3321

BEHIN BETIKOAK EGUNKOAK ALDAKETA Inversiónes Previsto 2021 modificación finales para el 2021 7.500,00

95.000,00

102.500,00

ESKOLAN KONPONKETAK

25.000,00

10.000,00

35.000,00

62200

LIBURUTEGIAN INBERTSIOAK

2.400,00

30.000,00

32.400,00

342

62200

FRONTOIAN KONPONKETAK

5.000,00

15.000,00

20.000,00

920

62200

UDALETXEA (Inkorporazioa egin likidazioarekin)

25.446,20

65.830,30

91.276,50

920

62201

ERREBALE JAUREGIAN KONPONKETAK

11.000,00

20.000,00

31.000,00

920

62600

EKIPAMENDU INFORMATIKOAK (inkorporazioa egin likida-zioarekin)

4.230,00

5.000,00

9.230,00

459

62900 ZUBITALDEKO JOLASGUNEA

10.000,00

10.000,00

20.000,00

151

64200

36.601,01

10.000,00

46.601,01

HAPOren Aldaketa (inkorporazioa egin likidazioarekin) GUZTIRA/TOTAL

260.830,30

388.007 €


10 2021eko udaberria BIZI LARRABETZU

MARTXOAK 8. EGUN BAKARREAN GERA EZ DADIN Hona hemen martxoaren 8aren harira EHBildu taldeak udalean aurkeztutako mozioa. Bertaratutako 7 zinegotzien aldeko botoekin onartu zen. EAJko batzarkideak ez ziren osoko bilkurara joan kontziliazio familiarra eta laborala dala eta. “Urtebetez, gure jendartea eta bizitzeko moduak astindu dituen COVID19ak eragindako pandemiaren eraginez, Krisi multidimentsional eta sistemiko bat bizi dugu, aurrekaririk gabekoa, lehendik zetozen beste krisi batzuekin gurutzat-zen eta lotzen den krisia, hala nola krisi ekologikoa eta zaintzen krisiekin. Feminismoak aspaldi ozen dio eraldaketa erradikalak behar ditugula. Gure gizarteak justizian eta demokrazian aurrera egin dezan, politika publikoak behar ditugu. Bizitzari baldintza duin eta justuetan eustearen aldeko apustu erradikala egiteko unea da: horrek begirada feminista eskatzen du erakundeetatik bultzatzen ditugun politika guztietan, da-goeneko egiaztatuta baitago emakumeek eta neskek eragin negatiboagoa izan dutela krisi honetan. Hilabete hauetan genero-desberdintasun estrukturalen gorakada errealitate ukaezina da: emakumeek beren gain hartu dute zaintzen karga gehiena, ordaindua

eta ordaindu gabea; lana galdu edo lan baldintza are prekarizatuagoak ezarri dizkiete; birusa hartzeko arrisku handiagoa dute, genero ikuspegiarekin ikertu gabe jarraitzen zuten bitartean; indarkeria matxista areagotu egin da, hari aurre egiteko baliabideak eta baldintza materialak mugatzen ziren bitartean; beste behar batzuk baztertu egin dira, hala nola sexu eta ugalketa osasuna edo osasun mentalarekin lotuak; parte-hartze soziopolitikorako aukera eta baldintzak galdu dituzte, etab.: azken batean, eta batez ere kolektibo zaurgarrienetako emakumeei dagokienez, pobretu dira zentzu guztietan, indarkeriaren aurrean babesgabeago daude, haien osasuna okertu egin da, zaintza-lanen zama handiagoa da... Larrabetzuko Udalak, HONAKO KONPROMISO HAUEK adierazi nahi ditu: • Begirada berri bat bermatzea politika publikoetan berdintasun printzipioa txertatzea ahalbidetzeko. • Begirada berezia jartzea COVID19aren ondorioak eta kolektibo eta pertsona ahulen egora eta beharrak detektatzen: bakarrik eta/edo isolatuak bizi diren adineko emakumeak, guraso bakarreko amak, indarkeria matxistaren biktima diren emakumeak eta haurrak, familiaeremuko zaintzaileak (ordainduak eta ez ordainduak), … • Zaintza-lanen balio sozial eta politikoa aitortzen duten


2021eko udaberria BIZI LARRABETZU 11

komunikazio-kanpainak egitea, erantzunkidetasunari arreta berezia eskainiz eta etxeko langileenak bezalako errealitateak ikusaraziz. • Baldintzak eta aukerak eraikitzea izaera guztietako emakumeek tokiko bizitzako ekonomian, gizartean, politikan eta kulturan parte hartzeko. • Emakume, nerabe eta neskatoen ahalduntze indibidual eta kolektiborako ekintzak bultzatzea, kolektibo feministen eskutik. Mugimendu feministari laguntzea bere borroka eta eskaeretan. • Aintzat hartzea genero berdintasuna justizia sozialaren eta giza eskubideen ikuspegi partekatua dela.

• Emakumeon aurkako indarkeria mota guztiei aurre egitea eta egiturazko indarkeria horren biktimei arreta erreparatzailea eskaintzea. • Genero-harremanak eraldatzea gure udalerrian. • Indarkeria matxistaren biktimei arreta erreparatzailea eskaintze bidean urratsak ematen jarraitzea, Udalaren baliabide guztiak pertsona hauen mesedetara jarriaz eta doako zerbitzu erreparatzaileetan sakonduz. • Udal honek dei egiten die herritarrei Emakumeen Nazioarteko Egunaren ingurua Mugimendu Feministak martxoaren 8rako antolatuko dituen mobilizazioetan era aktiboan parte har dezaten.

FEMINISMOA ARI DU Zita andana utzi du Larrabetzun martxoaren 8ak aurten. Izan ere, Euskal Herriko Emakumeen V. Mundu Martxarekin bat egin zuen Zutunik Larrabetzuko talde feministak. Mugarik ez! Transnazionalik ez! lemapean, sistema arrazista, kolonial, kapitalista eta heteropatriarkalaren tresnak ikusgai egitea izan du ekitaldiak xede. “Pertsona migranteen zein jatorrizko lurraldeetan daudenen bizitzak zapaltzen dituztela salatuz eta europarron erantzukizuna eta ardura ere agerian utziz, alternatiba indibidual zein kolektiboez hausnartzea da helburua”. Zubiak eta zapiak ikur bihurtuta, herri bakoitzeko emakumeek osatutako ohialak jaso zituen Emakumeen V. Mundu Martxak otsailaren 20tik 27ra bitarte.

Orotara, Euskal Herriko 27 eskualde zeharkatu zituen, eta otsailaren 25ean jaso zuten larrabetzuarrek aurrez egindako oihala, Zutunikek antolatutako arrera ekitaldian. Gerora, martxoaren 6an Irun eta Hendaia arteko mugan egin zuten bukaera ekitaldira eraman zituzten Euskal Herrian zehar jasotako ohial guztiak, “mugen eta transnazionalen aurkako adierazpen artistiko eta politiko feminista” irudikatuz. Martxoaren 8an ere mobilizazio jendetsua izan zen herrian. Zutunik talde feministak herriko emakumeei zuzendutako ahizpatasun mezuak jaso zituen aurrez, eta mezu horiek denak eskutan hartuta, kalejira egin zuten Emakumeen Nazioarteko Egunean.


12 2021eko udaberria BIZI LARRABETZU

EUSKARAREN ERABILERA SUSTATZEKO PLANA Martxoaren 10ean Larrabetzuko Udaleko Osoko Bilkurak 2021. urterako Euskararen Erabilera Sustatzeko Plana onartu zuen. Ekintza Plana urtero egiten da, 2018tik 2022ra bitarteko plangintzaldi estrategikoaren baitan, eta elkarlanean adosten dute Larrabetzuko Udalak, Darabilgu euskara elkarteak eta Larrabetzu kide den UEMAk (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea). Plana diseinatzeko orduan aintzat hartu dira, ohi bezala, UEMAren hiru ildo estrategikoak (udalerriaren erabateko euskalduntzea, herritarren aktibazioa eta udalerri euskaldunen zaintza) eta ESEPek (Euskara Sustatzeko Ekintza Plana) proposatzen dituen lan esparruak. Hori horrela, honako hauek dira, labur-labur adierazita, 2021ean Larrabetzun landuko diren esparru eta helburuak: • Udalaren euskalduntzea • Familia transmisioa • Euskalduntze-alfabetatzea • Arlo sozioekonomikoa • Aisia, kirola eta kultura • Irakaskuntza • Beste administrazioak • Sentsibilizazioa eta ahalduntzea • Udalerriaren zaintza (ELE, azterketak...) • Euskara sustatzeko dirulaguntzak

HAUTETSIENTZAKO SAIOA Udalaren euskalduntzearen baitan hil honen 17an Larrabetzuko hautetsientzako saioa egin zen, Txorierriko Mankomunutateko euskara trebatzailearen eta UEMAko teknikariaren eskutik. Saio edo ikastaro hauek hautetsiak ahalduntzea eta sentsibilizatzea dute helburu, eta hautetsei ez ezik udal-langileei ere ematen zaie.

LARRABETZUKO UDALAREN GUTUNA JAURLARITZARI: HARREMANA EUSKARA HUTSEZ BERRESTEKO/ ESKATZEKO ESKAERA Larrabetzuko Udalak harremanak euskara hutsez izan gura dituela-eta gutuna bidali zion Eusko Jaurlaritzari. Gutunean, arlo horretan Jaurlaritzak eman dituen aurrerapausoak aitortzearekin eta balioestearekin batera, honako hau adierazten zaio: Eusko Jaurlaritzarekin ahozko eta idatzizko harremanak euskara hutsez bideratzeko eskaera egiten zaio, eta, horrenbestez, dagozkion neurriak hartzeko eskatzen zaio. Izan ere, Udaleko Euskara Normalizatzeko Planean jasotakoaren arabera bermatu egin behar da: 1. Herritarrekiko harremanetan euskara zerbitzu hizkuntza izatea, betiere herritarren hizkuntza eskubideak errespetatuz. 2. Euskara beste administrazioekiko harremanetako hizkuntza izatea. 3. Euskara administrazio barneko lan-hizkuntza izatea.


2021eko udaberria BIZI LARRABETZU 13

LARRABETZUKO UDALA – EHU/UPV: ELKARLANEAN Larrabetzuko Udalak EHU/UPVko Arte Ederren fakultatearekin sinatutako akordioaren baitan, 6 artista gaztek oroimen historikoari lotutako proiektu artistikoa garatzeko aukera izango dute. Fakultateak bere ikasle eta ikasle-ohien artean egindako deialdira 14 hautagaitza aurkeztu ziren, banaka, bikoteka nahiz taldean. Udal ordezkariek eta Arantza Lauzirika Morea, Arte Ederren Fakultateko dekanoak eta Edurne González Ibáñez, Unibertsitate Hedapenerako dekanordeak osatutako epaimahaiak hurrengo hautagaiak aukeratu zituzten: • Ane Seijas / Julen Sainz de Rozas /Ane Lopes • Eriz Moreno / Amaia Molinet • Liben Svaart.

eta berauei aitortza justu eta egiazkoa egiteko. Gaztelumendiko gurutzeak ez bezala. Ikasleek beti ere bere ikuspegia eta, parte hartzea sustatuz, herriaren nahiak uztartuko dituzte. Proiektuaren emaitza iraunkorra nahiz ez-iraunkorra izan daiteke eta Larrabetzuko herriak, artista entzun ondoren, zehazten duen gunean kokatuko edo garatuko da. Herriko historia hurbila ezagutzeko bigarren bisita bat ere egin dute artistek, oroimen lekuak eta aztarnak ezagutzeko eta gerra eta gerraosteko ondarea eta istorioak ikertzen eta gordetzen aritu diren herritarrengandik azalpenak jasotzeko.

Otsailaren 22an Fakultateko ordezkariek eta artista gazte horiek lehen bisita egin zuten Larrabetzura Larrabetzu Oroimena egitasmoaren nondik norakoak ezagutzeko eta bere baitan, artistentzako deialdi honek izan nahi duen lekua azaltzeko. Deialdiaren helburua Larrabetzuko Memoria Historikoan oinarritutako proiektu artistikoak garatzea da. 1936ko Gerra zibila eta gerra osteko diktaduraren garaia eta gerraren giza dimentsioa izango dira abiapuntu, orduko andre, gizon eta umeen egoerak eta bizipenak gaurkora ekartzeko

Maiatza bitarteko epea izango dute hautagaiek beraien proposamena prestatzeko. Bizkargi egunaren bueltan aurkeztuko dituzte ekitaldi ireki batean. Gero, urria arte, proposamen hori garatzeko tartea izango dute. Udazkenean emaitzak ezagutzera emango dira eta Udalak, herritarrekin batera, gauzatuko den egitasmoa aukeratuko du. Hautatuak izango diren hiru hautagaiek 800 € jasoko dituzte gastuei aurre egiteko. Hiru egitasmoen artean aukeratua izango denak, bestalde, 2.500 €ko diru-laguntza.


14 2021eko udaberria BIZI LARRABETZU

JAIAK 2021 PRESTAKETA LANAK MARTXAN

Eguneroko jantzi bihurtu zaigun musukoz jantzitako Akar Marik eman zigun berria: “pandemiaren eraginez, jairik ez da izango 2020an”. Euskal Herrian nola, Larrabetzun hala. Dena geldiarazi zuen joan den urteko martxoan zabaldu zen pandemiak, eta festa girorik ez genuen izan udan herrian. Egokitzen aritu gara denok ordutik, “normaltasun berri” gisa deitu den egoera honi neurria hartzen. Bada, horretan aritu dira azken hila-beteetan Akar Mariri bizitza ematen dioten Intxurreta Jai Batzordeko kideak ere. Otsailaren 25ean egin zuten aurtengo jaiak antolatzen hasteko asanblada irekia, eta Andra Mari eta Emeterietako datei begira jarriak dira jada. Elkargune dira herriko jaiak: elkarrekin gozatu, bizi eta elkarbizitzako espazioak. Batzordea osatzen

duten bederatzi kideek argi dute Andra Mari eta Emeteriek komunitatea indartzen dutela, eta herrigintzarako tresna ere badirela. Horregatik, ahalegin berezia egingo dute aurten programazioa egon dadin. Jakin badakite, baina, osasun eta segurtasun baldintzetara egokitu beharko direla. “Ikasturte honetan kultur jarduera ugari antolatu dira herrian, eta guzti guztietan bermatu da osasun protokoloa. Horrek erakutsi du posible dela elkarguneak sortzea eta kultur ekitaldiez gozatzea”. Azken hilabeteotako esperientzia horiek denak eredu gisa hartuta hasi dira lanean Intxurreta Jai Batzordean. “Ez dugu ohiko erromeriarik izango, ez eta multzo handiak biltzen duen ikuskizunik ere. Osasun egoerak eskatzen dituen baldintza guztiak aintzat hartuz egin beharko ditugu jarduera guztiak”.


2021eko udaberria BIZI LARRABETZU 15

Ororen gainetik, parte hartzaileak dira Larrabetzuko jaiak. Ahalik eta eskaintza zabalena antolatzea izan da Intxurreta Jai Batzordearen urteroko xedea, eta horretan dihardute orain ere. “Haur, gazte, heldu zein adineko: guzti-guztiek izan dute tokia orain arteko egitarauan, eta buruhauste handia dugu aurten horrekin. Izan ere, kolektibo zaurgarrienak kaltetu ditu pandemia egoerak gehien, eta horientzat guztientzat ere jarduerak antolatu nahi ditugu. Herritar guzti horiek nola erakarri eta nola seguru sentiarazi: hori izango da aurten gako nagusietako bat”. Lan horretarako, herritarren laguntza ezinbestekoa izango da, gaur gaurkoz, bederatzi laguneko taldea baita Intxurreta.

Batzordekoek, eta haren sorreraren filosofia ekarri dute ahotara: 2003an, Udalak herriko jaiak enpresa pribatu bati agindu, eta jaiak herritarren artean antolatu behar zirela sinetsita sortu zen Intxurreta. “Herritik sortuta, herritarrentzat” leloa ardatz hartuta aritu dira urtero, topeka, eta egoerara egokitzen, moldatzen eta iraultzen jarraitu nahi dute beste horrenbeste urtez.

Batzordea zabaltzeko eta herritar gehiago biltzeko asmotan egin zuten, hain zuzen ere, otsailaren 25eko bilera, baina ez zaie inor gehiago batu. “Denek gozatzen dugu jaiekin, baina horien atzean ikusezina den lan handia dago”. Atea zabalik dute Intxurreta Jai

GENERO ROLAK JAIETAN Asko dira urtean zehar Larrabetzun antolatzen diren jaiak. Genero ikuspuntutik hauek aztertzeko beharretik abiatuta, Larrabetzuko Udaleko Berdintasun Batzordeak, Genero Rolak Jaietan gaiaren inguruko hausnarketa saioa antolatu zuen martxoaren 4an. Solasaldia pentsamendu kritiko feminista sustatu eta prozedura feminista erabiliz jendarte eraldaketaren alde lan egiten duen EMAGIN elkarteak eman zuen. Tailer dinamikoa izan zen: jaien iruditeriari buruz jarduteko berauek “hitz” bakarrarekin lotu genituen lehenik, eta gogoetan sartu ginen gero: gutako bakoitzak jaiak nola bizi dituen eta zerk kezkatzen gaituen aztertu genuen. Orokorrera egin genuen gero: jaien espazioaren banaketa aztertu zen genero ikuspegitik eta jai egunetako arauen (dena libre!) inguruan ere aritu ginen. Intentsitate baxuko eraso normalizatuez eta hauen identifikazioaz eta onarpen sozialaz ere landu genituen. Jarraian, Bilgune Feministak eta Emaginek

elkarlanean eginiko “Festa dezagun gaurdanik geroa” dokumentala ikusi genuen. Emakumeen parte hartzearen eta jai ereduen inguruko gogoeta feministetatik abiatzen den Euskal Herriko jai ereduen erakusleiho txiki bat. (YouTuben ikusgai). Hortik aurrera, taldetan banatuta, herriko jaiei begira jarri ginen: dauden hutsuneak eta hobetu beharrekoak aztertu genituen; tartean, jakintza feministan sakontzea, ereduen falta, gune feministak sortu, erasoak identifikatzeko zailtasunak… aipatu ziren. Gazte Eguna eta Andra Mariak ere aztertu genituen: egitaraua (zertara, nori bideratuta), kontzertuak, taldeak (emakumeak/gizonezkoak osatuta), asanbladako edo jai batzordeko kideen gehiengoa emakumez edo gizonez osatuta dauden, ardurak hartzerakoan generoan arabera banatzen ditugun... Laburbilduz , Udala eta herriko eragileak prozesu izaera izan beharko duen lanerako beste eremu baten aurrean gaudela esan dezakegu. Saioa, erronkaren lagin edo entsegu txiki bat baino ez zan izan: abiapuntua.


16 2021eko udaberria BIZI LARRABETZU

LARRABETZUKO HAPOren ALDAKETAK: JENDAURREKO BILKURAK Larrabetzuko Udalak Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren (HAPO) aldaketa puntualak hasi ditu Aretxabalaganako eremuan eta baserriak banatzeko irizpide eta baldintzen inguruan. Horregatik, Larrabetzuko herritarrei bi jendaurreko bilkuretara gonbita egin die. Lehena apirilaren 13an, asteartea, Aretxabalagana inguruko aldaketa puntualaren berri eman eta bertan parte hartzeko.

Bigarrena, apirilaren 14an, asteazkena, baserrien banaketari buruzkoa. Saio horretan, Leginako Golf eremuaren Plan Bereziaren aldaketa ere azalduko da. Saioak 19:00etatik 21:00etara izango dira, Andra Mari eleizan. COVID-a dela eta, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea, aforoaren arabera, segurtasun distantzia eta baldintzak bermatzeko. Izena ematea eta informazio gehiago Larrabetzuko HAPOren webgunean: www.hapo-larrabetzu.eus.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.