BIZI LARRABETZU. UDAL ALDIZKARIA. UDABERRIA 2021

Page 14

14 2021eko udaberria BIZI LARRABETZU

JAIAK 2021 PRESTAKETA LANAK MARTXAN

Eguneroko jantzi bihurtu zaigun musukoz jantzitako Akar Marik eman zigun berria: “pandemiaren eraginez, jairik ez da izango 2020an”. Euskal Herrian nola, Larrabetzun hala. Dena geldiarazi zuen joan den urteko martxoan zabaldu zen pandemiak, eta festa girorik ez genuen izan udan herrian. Egokitzen aritu gara denok ordutik, “normaltasun berri” gisa deitu den egoera honi neurria hartzen. Bada, horretan aritu dira azken hila-beteetan Akar Mariri bizitza ematen dioten Intxurreta Jai Batzordeko kideak ere. Otsailaren 25ean egin zuten aurtengo jaiak antolatzen hasteko asanblada irekia, eta Andra Mari eta Emeterietako datei begira jarriak dira jada. Elkargune dira herriko jaiak: elkarrekin gozatu, bizi eta elkarbizitzako espazioak. Batzordea osatzen

duten bederatzi kideek argi dute Andra Mari eta Emeteriek komunitatea indartzen dutela, eta herrigintzarako tresna ere badirela. Horregatik, ahalegin berezia egingo dute aurten programazioa egon dadin. Jakin badakite, baina, osasun eta segurtasun baldintzetara egokitu beharko direla. “Ikasturte honetan kultur jarduera ugari antolatu dira herrian, eta guzti guztietan bermatu da osasun protokoloa. Horrek erakutsi du posible dela elkarguneak sortzea eta kultur ekitaldiez gozatzea”. Azken hilabeteotako esperientzia horiek denak eredu gisa hartuta hasi dira lanean Intxurreta Jai Batzordean. “Ez dugu ohiko erromeriarik izango, ez eta multzo handiak biltzen duen ikuskizunik ere. Osasun egoerak eskatzen dituen baldintza guztiak aintzat hartuz egin beharko ditugu jarduera guztiak”.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.