1 minute read
LARRABETZU 2030
LARRABETZU 2030. ADIERAZPEN INSTITUZIONALA:
2015eko irailean, Nazio Batuek Garapen Iraunkorrerako 2030 Agenda onartu zuten: pertsonen, planetaren, oparotasunaren eta bake unibertsalaren aldeko ekintza-plana, Garapen Iraunkorrerako 17 Helburu dituen aliantza-eredu baten bidez. Horrela, gure gizartearen erronka handiei, 2030. urteari, ekiteko eta aurre egiteko premiazko beharra onartzen zen.
Advertisement
Larrabetzuko Udala prozesu hori lantzen ari da, gure plan lokalak, orokorrak eta sektorialak GJHen ikuspegitik aztertuz, bidearen zein puntutan gauden egiaztatuz eta Larrabetzu2030 Estrategia definitzeko gako horretan lan eginez, hurrengo hamarkadarako gure gobernantza-eredua definituko duen ibilbide-orri gisa.
Garapen Iraunkorreko Helburuak (GIH)
Garapen Jasangarriko 17 Helburu horiei 18. GJHa (Hizkuntza eta Kultura Aniztasuna) gehitu diegu Euskadin, eta horri esker, egungo testuinguruak ezartzen dizkigun lehentasunetan jartzen dugu arreta, 2030. urterako ikusmira jarriz, baina gaur egungo momentutik jardunez.
Herritarrengandik hurbilen dagoen administrazio publikoa garen aldetik, Udalok, gure kasuan Larrabetzuko Udala garen aldetik, funtsezko zeregina dugu Garapen Jasangarriaren Helburuak lortzen laguntzeko:
Larrabetzu leku segurua, osasungarria, inklusiboa, erresilientea eta iraunkorra bihurtuz; gure udalerrian aukera-berdintasuna eta kulturaaniztasuna sustatuz eta eremu guztietan pobrezia eta desberdintasunak murriztuz; 8 enplegu duina lortzea bultzatuz, tokiko merkataritza, ekoizpena eta turismo iraunkorra bultzatuz; prozesu jasangarrietan oinarritutako garapen ekonomikoa sustatuz eta iraunkortasunerako hezkuntzaren irismena handituz bizitzako etapa guztietara; 2030 Agendak Covid-19aren agertokian behar bezala berreskuratzeko eskaintzen dizkigun aukeretan oinarrituta; 8 Tokiko 2030 Agendari koherentzia, efizientzia, gardentasuna eta herritarren parte-hartzea bermatuko dituen gobernantza-eredu bat lagunduz; Garapen Jasangarriko Helburuak lortzeko aliantzak ezartzeko dugun zeregina indartuz.
Konpromisoa
Larrabetzuko Udaleko Osoko Bilkurak, Udalsarea 2030 Udalerri Jasangarrien Euskal Sareko kideak, konpromisoa hartu du 2030 Agendarekin eta Garapen Iraunkorrerako Helburuekin, eta bere gain hartu du bere printzipioak datozen urteetako udal-politika gidatuko duen oinarri estrategikoa izatea, honako hauen bidez:
GJHak betetzea bultzatuko duen tokiko estrategia garatzea; Udal politika edo plan horren ezarpena eta jarraipena bermatuko duten baliabide teknikoak, antolakuntzakoak eta ekonomikoak hornitzea, Udalerriko baliabide eta aurrekontuen arabera; Borondatezko txosten publiko baten bidez, GJHen aurrean gure egoeraren eta bilakaeraren berri emanez aldizka; 2030erako ibilbide-orrian herritarren parte-hartzea erraztuz; Garapen Jasangarriaren Helburuak lortzeko efektu biderkatzailea bultzatzen duten beste erakunde publiko zein pribatu batzuekin aliantzak eta lankidetzak sustatzea.