3 minute read
AURREKONTUAK
AURREKONTUAK 2022:
Aurrekontuak egiterakoan oso kontuan izan ditugu gizarte gisa une honetan ditugun arazo eta erronka nagusiak. Hauek dira 2022ko aurrekontuaren ezaugarri nagusiak:
Advertisement
DIRU-LAGUNTZAK:
Beste laguntza ekonomiko bat martxan jarriko dugu, udalerriko sortzaile gazteei diru-laguntzak emateko 2022an Gaztelumendi Abesbatzak 30 urte beteko ditu. Ospakizun horretarako abesbatzak proposatu dizkigun ekitaldiei 2.500 euroko diru-laguntza emango diegu. Uritarrak ere 75. urteurrena ospatuko du, eta horretarako beste lankidetza-hitzarmen bat sinatuko dugu, laguntza ekonomikoa bideratzeko.
HEZKUNTZA.
Azken 6 urteetan eskolarekin konpromiso irmoa izan dugu. 2015etik hona 400.000 eurotik gora inbertitu dugu eta aurten 55.000 euro erabiliko ditugu lehen solairuko zerbitzuak berritzeko, ikastetxeak eskatu digun bezala. 5.500 euroko partida berri bat, eskolako espazio libreei buruzko partaidetza-prozesurako. Larrabetzuko haur kontseilurako ordu kopurua eta partida handitu egingo ditugu. GYN BERDEA proiektuaren arrakasta eta udalerrian duen eragin positiboa ikusita, eskolara eramango dugu, partida ekonomiko berri batekin.
UDALERRIKO MEMORIA HISTORIKOA BERRESKURATZEA.
85 urte beteko dira, halaber, tropa faxistak Larrabetzun sartu zirenetik, 1937ko ekainean. Dirupartida bat, 40.000 eurokoa, izango dugu gure historiaren zati hau ez ahazten lagunduko duten ekintzak egin ahal izateko.
AUKERA-BERDINTASUNA.
Aurten, herritar guztien parte-hartzearekin, eraso matxisten aurkako udal protokoloa berrituko dugu. %15 igoko dugu aukera-berdintasunaren partida, laguntza ekonomikoak emanez horretan lan egiten duten tokiko taldeei.
INGURUMENA.
Jasotako beste ekarpen bat kontuan hartuta, gure eremuetan espezie inbaditzaileak ezabatzeko prozesua martxan jarriko dugu. 3.000 euro bideratuko ditugu proiektu honetara. Organikoaren bilketa. Larrabetzuko organikobilketaren sistema aitzindaria da herrialdean eta eredu da beste udalerri batzuetan. Aurten 3.000 euro bideratuko ditugu hobetzeko eta ekimen berriak abian jartzeko
PROIEKTU BERRIAK.
Etxebizitza. Hutsik dauden etxebizitzak alokairuaren merkatura ateratzea da gure helburuetako bat. Duela 5 urte OHZren errekargu bat jarri genuen hutsik zeuden etxebizitzetarako. 3.000 euroko partida bat erabiliko dugu etxebizitza eskuratzea errazteko hainbat ekintza abian jartzeko.
KULTURA.
Kulturbilguneak kudeatzen duen partida % 22 handituko dugu, 7.000 euro 2022rako.
EUSKARA
5.000 euro bideratuko ditugu KORRIKA eta EUSKARALDIArako. Euskararen partida % 13 handituko dugu, 2022an Larrabetzuko baserrien katalogoa egiteko eta liburu formatuan aurrerago argitaratzeko, besteak beste.
UDAL INBERTSIOAK
Inbertsioak: inbertsioen partida 967.923 €-koa izango da.
Udaletxe berriaren obrak: 690.000 euro. 55.423 euro eskolako instalazioak hobetzeko: Komunak berritu eta ekipamendu berriak jarri. 65.000 euro, eskolaren eremuan eguzkiplakak jartzeko eta udal-eraikinetarako energia garbia eta merkeagoa lortzeko. Proiektu hori berreskuratzeko Europako funtsek lagundu ahal izango dute diruz. Next Generation Fondoak erabiliko ditugu. 25.000 euro auzoetako postontziak berritzeko
25.000 euro kirol-eraikinetan hobekuntzak egiteko. 15.000 euro lurrak erosteko. Udalerri honek ia ez du lur publikorik. Baso-politika desberdinak abian jartzeko eta lehen sektorea laguntzeko, ezinbestekoa da lur publikoa erosteko inbertsioa. 49.500 euro Lehendakari Agirre kalean espazio bat behin betiko oinezkoentzat jartzeko. Igerilekuak, eskolak, frontoiak, Gure Etxeak hiribilduaren erdigunera oinezkoentzako sarbidea izango dute.
INBERTSIOAK/GASTUAK
Personal
672.180,00 € %19 orokorrak 989.030,00 € %29 mankomunitatea 583.000,00 € %17 diru laguntzak 210.451,00 € %6 inbertsioak 967.923,00 € %28 mailegua 47.468,00 € %1 3.470.052,00 € %100
INBERTSIOAK/GASTUAK 2022
ALDUNDIA 2022 aurrekontua DIRU SARRERAK
1.732.336,00 € DIRU LAGUNTZAK 161.600,00 €
TASAK-ZERGAK 971.096,00 €
BESTE BATZUK
5.020,00 € %50 %5 %28 %0
MAILEGUA
600.000,00 € %17 3.470.052,00 € %101
€ 5.020,00 € 600.000,00
€ 971.096,00
€ 161.600,00
ALDUNDIA BESTE BATZUK DIRU LAGUNTZAK MAILEGUA € 1.732.336,00
TASAK-ZERGAK PRESUPUESTO 2022: • Incremento en las partidas presupuestarias de Kulturbilgunea, grupos deportivos, kultura… • Incremento de un 15% en la partida económica destinada a la igualdad de oportunidades. • Nueva beca para la jóvenes artistas-creadores. • 3.000 € para promocionar el alquiler de las viviendas vacías de
Larrabetzu. • 3.000 € para la eliminación de especies invasoras en “auzolan” con el vecindario. • Firmaremos convenios especiales con el Uritarra K.T. y con
Gaztelumendi Abesbatza en el año de sus aniversarios. • 40.000 € para la recuperación de la memoria histórica • Puesta en marcha de la agenda 2030 Larrabetzu en colaboración con los grupos locales • INVERSIONES 2022: 1. 600.000 € ara la rehabilitación del ayuntamiento. 2. 55.000 € para seguir mejorando las instalaciones de la escuela 3. 65.000 € para la instalación de placas solares 4. 25.000 € para renovar todos los buzones de los barrios 5. 15.000 € para seguir comprando tierras y poner en marcha una política forestal diferente 6. 18.000 € para renovar caminos rurales 7. 50.000 € para la peatonalización de un tramo de la calle
Lehendakari Agirre, Conectando peatonalmente la plaza con la escuela, el frontón, y Gure Etxea.