6 2021eko abendua BIZI LARRABETZU
AURREKONTUAK 2022: Aurrekontuak egiterakoan oso kontuan izan ditugu gizarte gisa une honetan ditugun arazo eta erronka nagusiak. Hauek dira 2022ko aurrekontuaren ezaugarri nagusiak:
DIRU-LAGUNTZAK: este laguntza ekonomiko bat martxan jarriko B dugu, udalerriko sortzaile gazteei diru-laguntzak emateko 2022an Gaztelumendi Abesbatzak 30 urte beteko ditu. Ospakizun horretarako abesbatzak proposatu dizkigun ekitaldiei 2.500 euroko diru-laguntza emango diegu. Uritarrak ere 75. urteurrena ospatuko du, eta horretarako beste lankidetza-hitzarmen bat sinatuko dugu, laguntza ekonomikoa bideratzeko.
HEZKUNTZA.
zken 6 urteetan eskolarekin konpromiso irmoa A izan dugu. 2015etik hona 400.000 eurotik gora inbertitu dugu eta aurten 55.000 euro erabiliko ditugu lehen solairuko zerbitzuak berritzeko, ikastetxeak eskatu digun bezala. 5.500 euroko partida berri bat, eskolako espazio libreei buruzko partaidetza-prozesurako. Larrabetzuko haur kontseilurako ordu kopurua eta partida handitu egingo ditugu. GYN BERDEA proiektuaren arrakasta eta udalerrian duen eragin positiboa ikusita, eskolara eramango dugu, partida ekonomiko berri batekin.
UDALERRIKO MEMORIA HISTORIKOA BERRESKURATZEA.
5 urte beteko dira, halaber, tropa faxistak 8 Larrabetzun sartu zirenetik, 1937ko ekainean. Dirupartida bat, 40.000 eurokoa, izango dugu gure historiaren zati hau ez ahazten lagunduko duten ekintzak egin ahal izateko.
AUKERA-BERDINTASUNA.
urten, herritar guztien parte-hartzearekin, eraso A matxisten aurkako udal protokoloa berrituko dugu. %15 igoko dugu aukera-berdintasunaren partida, laguntza ekonomikoak emanez horretan lan egiten duten tokiko taldeei.
INGURUMENA.
asotako beste ekarpen bat kontuan hartuta, gure J eremuetan espezie inbaditzaileak ezabatzeko prozesua martxan jarriko dugu. 3.000 euro bideratuko ditugu proiektu honetara. Organikoaren bilketa. Larrabetzuko organikobilketaren sistema aitzindaria da herrialdean eta eredu da beste udalerri batzuetan. Aurten 3.000 euro bideratuko ditugu hobetzeko eta ekimen berriak abian jartzeko
PROIEKTU BERRIAK.
txebizitza. Hutsik dauden etxebizitzak E alokairuaren merkatura ateratzea da gure helburuetako bat. Duela 5 urte OHZren errekargu bat jarri genuen hutsik zeuden etxebizitzetarako. 3.000 euroko partida bat erabiliko dugu etxebizitza eskuratzea errazteko hainbat ekintza abian jartzeko.
KULTURA.
ulturbilguneak kudeatzen duen partida % 22 K handituko dugu, 7.000 euro 2022rako.
EUSKARA
.000 euro bideratuko ditugu KORRIKA eta 5 EUSKARALDIArako. Euskararen partida % 13 handituko dugu, 2022an Larrabetzuko baserrien katalogoa egiteko eta liburu formatuan aurrerago argitaratzeko, besteak beste.
UDAL INBERTSIOAK
Inbertsioak: inbertsioen partida 967.923 €-koa izango da. daletxe berriaren obrak: 690.000 euro. U 55.423 euro eskolako instalazioak hobetzeko: Komunak berritu eta ekipamendu berriak jarri. 65.000 euro, eskolaren eremuan eguzkiplakak jartzeko eta udal-eraikinetarako energia garbia eta merkeagoa lortzeko. Proiektu hori berreskuratzeko Europako funtsek lagundu ahal izango dute diruz. Next Generation Fondoak erabiliko ditugu. 25.000 euro auzoetako postontziak berritzeko