DATU OROKORRAK
landa-eremuz eta eremu urbanizatuz osatutako habitat misto bat dago Leioan, eremu urbanizatuak nagusi badira ere.
Lurralde historikoa: Bizkaia Eskualdea: Eskuinaldea Auzitegi barrutia: Getxo Eremua: 8,6 km2 Biztanle kopurua: 32.013 biztanle
Leioa klima atlantikoaren eragin-eemuan kokatuta dago. Horrela, beraz, neguak leunak dira, prezipitatioak 1.0001.200 mm-ra iristen dira, eta ipar-mendebaldeko haize hezeak dira nagusi.
Leioako udaleria Bilbo Handiko Eskualdean kokatuta dago, eta Bilbo Metropolitarraren zati da. Udalerriak 8.6 kilometroko koadroko azalera du, eta Nerbioi-Ibaizabal ibaiaren eskuinaldean. Getxo eta Berangorekin egin du muga iparraldean, Erandiorekin ekialdean eta hegoaldean, eta Getxorekin eta ibaiarekin mendebaldean.
Orografia gorabeheratsua eta muino txiki asko baditu ere, Kurkudi (156 m), Bolunburu eta Kukularra mendixkak nabarmentzen dira. Udalerriak Udondo eta Gobela ibaiek dakarten ura jasotzen du (biek Nerbioi-Ibaizabal ibaiaren bokalean egiten dute bat). Aldi berean, hainbat erreka iristen dira Udondo esta Gobela ibaietara, hala nola Elexalde, Mendibil eta Lertutza, eta Altzaga eta Landabarri.
Hiriburutza Elexaldeko hiriguneak osatzen du. Beste entitate administratibo batzuk ere badaude, hala nola Artatza eta Lamiako auzoak. Leioak hazkunde demografiko eta hiri-hazkunde iraunkorra izan du, auzoen artean oraindik sakabanatuta dagoen biztanleria batzeko. Oraindik ere,
Leioako egitura ekonomikoari dagokionez, zerbitzu-sektorea da nagusi. Dena dela, industria oso garrantzitsua izan da beti udalerrian, eta gaur egun ere oso garran tzitsua da. Nekazaritza -eta abeltzaintza- sektorea ez da desagertu Leioan, baina, hiriguneen, bizitegiguneen eta
Ugarteondo parkea
jarduera ekoei lotutako guneen eragina dela-eta, atzera egiten ari da argi eta garbi. Udalerrirako Sarbideak. Leioa Bilbotik km-ra eta Getxo eta Erandiotik 5 km-ra kokatuta dago. Leioa gune horiekin eta auzoekin lotzeko ardatz nagusiak honako hauek dira: · Avanzada autobidea. Eskualdeko bide nagusia. · Portuko errepidea. Nerbioi ibaiarekin muga egiten duen bidea. · Unibertsitaterako errepidea. · Uribe Kostako korridorea. Loiuko aireportuarekiko hurbiltasuna (7 km-ra) eta Bilboko portuarekiko hurbiltasuna (2 km-ra) dela-eta, gure udalerria estrategikoki kokatuta dagoela esan dezakegu. Metroari, aurki ezarriko den tranbiari eta Bizkaibus eta EuskoTren enpresek eskaintzen dituzten autobus-garraioko zerbitzuei esker (zerbitzu horietako asko udalerrian kokatuta dagoen Euskal Herriko Unibertsitatera iristen dira), garraio publikoko eskaintza zabala du Leioak.
5