Babeserako kopia

Page 1

Juan San Martin Liburutegia. “Harixe ematen�

Goizalde Landabaso, Babeserako kopia, Elkar, 2015 Antxon Narbaizaren iruzkina, 2017-03-07


Literaturaren zubibegian http://zubitegia.armiarma.eus/?i=219 Wikipedian https://eu.wikipedia.org/wiki/Goizalde_Landabaso erakarleak blogean http://liburutegiak.blog.euskadi.eus/erakurleak/e-dazleagoizalde-landabaso/


Sarrera Egungo gizartean bizi edo pairatzen (?) ari garen informazio izugarria onerako ote da? Egiaztapena da geroz eta informazio gehiago sartzen ari zaigula hiritarroi. Teknologiak eskura jarri dizkigun gailuek horretarako eginak dirudite: tabletak, sakelakoak, ordenagailuak eta abarrek ahalbidetzen digute diogun guztia. Lekutan daude irratitelebista baino ez genituen garaiak! Mende bat ere ez da oraindik igaro 1925ean Hego Euskal Herrian irrati kate bat sortu zutenetik. Eta hara noraino iritsi garen! Sare sozialen fenomeno guztiz berriaz zer esan? Facebook, Twitter, zein eta arestian aipatu dugun sakelakoak ahalbidetzen dizkigun WhatsApp eta abarrek komunikazioinformazio binomioa zabaldu digute. Zehazki Facebook eta Twitter direlakoek zeinek bere idazle-irakurleak omen ditu. Gertakari edo plazaratu berri den iritzi edo informazio bati buruz idazten ei da beraietan, besteak beste. Sare sozialak gizabanakoari, baita herabeenari ere, zerbaiten protagonista bihurtzeko aukera ematen dio. Balizko anonimotasuna baliatuz. Izugarria da sare horietan dabilen jendearen berri, iritzi, eta abarren harat-honata: plataformak bultzatzen dira, salaketa faltsu eta zabor askoren artean, injustizia ugari oinaztarria baino azkarrago zabaltzen dira, esperientziak partekatzen dira: oro har, ahotsik gabeko askoren aukera bikaina izan ohi dira beraiek protestak, kezkak plazaratzeko. Egunaren buruan ikaragarria da gure buru biltegietan pausatu nahi duen informazioa. Informazio uholdea demasa da. Baina denbora tamalez finitoa da. Sare sozialetan pasatzen dugun, demagun, denboraren laurdena liburu bati oratu eta irakurketa astirotsuari ekin, alegia, Interneteko autopista eta errepideetako –maiz– trafiko kaotikotik alde eginez, ez ote ginateke pertsona jantziagoak? Izan ere, argiagoak, jakintsuagoak ote gara orain, atzo baino? Sareen arazoa, besteak beste, jasotzen dugun informazio izugarria galbahetzean datzala uste dut. Galtzua eta garia bereiztea. Umberto Ecok hil aurretik argitaratu zuen Inozokeriatik eromenera1 liburuan, beste gogoeta askoren artean pentsamendu berberari heltzen dio. Nobel saridun italiarrak 1

Berez liburuaren jatorrizko izenburua Dante erdi aroko idazle italiarraren Divina Comedia-ko pasarte batetik hartua dago: Pape SatĂ n aleppe. Guk gaztelaniazko itzulpenetik De la estupidez a la locura-tik hartu dugu euskarazkoa.


arestian aipatu dugun informazio inflazio kontuan duela honako hau diosku: “kultura ez da jakintza biltze soil bat baizik eta irentsi ditugun datuen galbahetzea, diskriminatze bat”. Izan ere, buru nahaste gehiegi dago egungo gizartean. Diogunaren haritik, Harkaitz Cano gure liburuari eginiko sarreran ildo horretatik doa: datu andana pilatzeak –“ordenagailuan edo hodeian–, paradoxa dirudien arren diogu guk, akritikoago bihurtzen gaitu”. Hots, “gordetzen duguna hautatu eta sailkatzeko ez gaiago”. Canoren hurrengo hitzak: (...) “gertaerak murtxikatu, hausnartu, hautatu eta finkatzea da gogoratzea”. Gure ustez baikor samarra bada ere, jarraitzen du Canok: “Poesiak lagun dezake babeste, kopiatze lan horretan: Ni-aren indusketa, Gu-aren mina eta mamia, denboraren sedimentazioa”. Babeserako kopia honetatik zer gorde, zer oroitu pentsatzen hasi baino lehen, lehenengo eta behin, goza dezagun haren irakurketan. Zorionez, irakurketaren plazera oso aspaldikoa dugu eta, mendez mende, era batera edo bestera, irautea espero dugu.


Liburuaren egitura 69 poemak osatzen dute BABESERAKO KOPIA poema liburua. Hiru multzo tematiko bereizi izan ditu egileak honako izenburuekin: IZAN izenburuarekin 25 poema aurkezten dira. ODOLA izenburuarekin 24 poema eta, DENBORA izenburuarekin 20 poema

POEMAK ETA GAIAK Aipaturik geratu diren hiru olerki multzoetan ukitzen diren gaiek badute, ustezko desberdintasunez kanpo, komunean gauza bat baino gehiago. Egia da, oro har, olerkariak gizakiari axola zaizkion gaiak ukitzen dituela. Olerkaria, zelanbait behartua dago galderak plazaratzen: ezinegonak eta pozaldiak. Ezinegonetan hizkera zehatz eta zuzena erabiliz, pozaldietan agian, estetika zainduz, mundutik berreskura daitekeena azalduz. Ezinegonetan mundua aldatzeko zailtasunak dituzten pertsonak nolabait gogoratuz, ostera, inguru kontenta erraz baten bizi beharraz, bertoko ohitura arrunt eta gogoeta gabeko askoren aurrean. Bestelakotasun horretan maiz bakardade aukeratu gabekora bultzatua sentitu ohi da desberdina. Pozaldietan, gustuzko pasioa: intimitate goxo partekatua, partekatua halaber, sexua, berak dakarren plazeraz; naturarekin bateratasuna, idealizatua, agian...

OLERKIAK Azter ditzagun orain Goizalderen olerki zenbait, olerkariak ezarritako hiru multzoen ordena errespetatuz: izan, odola eta denbora. Gero badira izen berbera –nahiz eta zenbaki batez bereiziz– duten poemak: Rosa Parks I (37) eta Rosa Parks II (38). Halaber, Galerak I (69), eta Galera II (83) eta Galera III (92). Tematika aldetik apur bat harrigarria dirudi, Galera I poema ODOLA multzoaren barruan barneratzea, eta, aldiz, izen bereko II eta III DENBORA sailean. Guk elkarren segidan aztertuko ditugu. Ustezko bitxikeriekin amaituz, ikusten dugu Beldur Zerrenda I bataiatu duela poema bat egileak IIrik aurkitu ez dugularik.


IZAN IZAN deiturikoan, galdekizun dira sail honetan: gu geu, gure izatea: existitzen gara? Nola? Zertako?

Nor izan (15) NOR NAIZ egiten du galdera olerkariak poemarioaren hasieran. Eta, ondoren, 4 aldiz errepikatuko da itauna. “Ni naiz” horrek badirudi Xabier Leren poema musikatu ezaguna dakarkigula gogora; ostera, ainendi azken aurreko bertso biribilak gure klasikoak gogoratzen dizkigu Oihenartetik J. Miranderaino. Nitasunaren aitorpenaren ondotik, ahots etsitua ageri da eta desioa...baldintzatua. Desioa arestian aipaturiko Ainendi nora ezean...horrekin, baldintza osatu gabea: Banintz sugar.... Estetikoki gure ustez olerki multzoko poemarik lortuena.

Jakin-mina (17) Zortzi galdera aurreikusten ditu poetak, crescendo eran aurkeztuak, ustez ñimiñoenetik sakonenera. Zazpigarrenak baina emango liguke olerkariaren intentzioen haria: Bizitzaren hustasunak benetan bete litezke? Edo, azkenak, agian: Poema batek salba ote gaitzake? Bien bitartean drogazalearen ametsa, atsoaren beldurra, eraikuntzako langilearen ametsa, 70 urteko bikotearen pasioa, hegazkin-bidaiarien kezka, gurasoen pentsamendua...ametsak, kezkak, beldurrak, mundua handiegia dela eta bakardadea, berriz, gordinegia: esna dagoena hori guztia pentsatzera iritsi ote liteke?

Zinearen soinua (21) Buster Keatonek XX. mende hasierako zinemaren aitzindariak hitzik gabeko ikuskizuna eskaintzen zigun. Bizitza, diosku poetak inoiz B. Keatonen film mutua bezalakoa da. Zinearen munduari omenaldia dirudi, zineak sikiera, ñabardura aberatsak eskaintzen baitizkio bizitzari, berau espirituz aberatsa izan dadin eta ez aurrerago beste poema batean adierazten den legez, simulakroa (Ari naizela, 29-30). Bizitzak izan ere margo asko erakusten dizkio begiratu nahi duenarentzat. Nahiz eta poema honetako deskribapenak, hots, hainbat koloreren ñabardurak aski kriptikoak diren. Horregatik poemaren hizkerak azalpen zenbait eskatzen du formaren aldetik. Esaterako, izen sintagma zenbaitek arestian aipaturiko xehetasunak agertzen dizkigute:


Malba, marroixka, musker, ikatz, uhar, beltzurdin (beltza+urdin), nabar, goroldio, kolore sail horiek ikusten ditu narratzaileak bizitzaren kolore bezala. Eta margo horiek are

gehiago

zehazturik

datoz,

adjektiboen

laguntzaz:

hozkila/tartaina/marra/azpildua/metalikoa/barrendua/hirotua.

Eta,

maskala/ ondoren,

erlatibo perpausek koloreon xehetasuna ematen digute. Aditz laguntzailearen elipsia ere (da) azpimarragarria da, poetak gauzak arin eta erritmo biziz adierazi nahi ditu. Bizitzak beraz, ez luke inoiz ere simulakro izan behar.

Gustatzen zait (27) Olerkariaren gustuen artean naturaren kapritxoak, sentsazioak,

koloreak,

kontrasteak ...daude. Esteta lanetan dabil hemen poeta. Bestalde, prosaren tankera duen Gustatzen zait hau esaldi luzez eraikia dator eta, arestian aurreratu dugun bezala, naturaren fenomenoek eragiten dizkioten sentsazioek aldarte desberdin asko sorrarazten dute ondorio legez.

Ari naizela (29) Eta arestian diogun bezala, bizitza osotu gabea gerta liteke, simulakroa, alegia, alferrikako sakrifizioak eginarazten badizkiogu. Ezin dugu inondik ere, desioa baztertu, amatatu, makurtu... Utikan –esaten digu olerkariak– bestek zer esaten, egiten duten, ezin dugu norberetik ihes egin sasi-pasioan erortzeko, erotzeko. Ezin dugu ohartu gabe, apurka-apurka, hiltzen joan, zimur-zimur geratu bizitzaz gozatu gabe. Ukitu epikureoa duen poema.

Esku bat (32) Eskuak gure bizitzaren norabidea erakusten ote digu? Emakume ijitoek bezala, aztiek moduan alegia, patua irakurriko baligute bezala: “eskuak erditik egiten duen pitzadura hori, bizitzaren marra”. Has eta buka: “sigi-saga doa lerroa alde batetik bestera, bizitza lez, diosku olerkariak. Baina aztien iragarpena egina dago: deus ez da gertakizun; gure eskuak dena erakusten baitigu: gure pozaldiak eta gertaturiko minak, erabaki okerrak eta bestelakoak... Baina zergatik da esku elkorra, poetak adierazten digun legez?


Rosa Parks I (37) Arrazakeriaren kontrako aitzindari bati gorazarre egiten dio olerkariak poema honetan. Wikipedian irakurtzen dugunez, Rosa Parks, Rosa Louise McCauley berez (19132005), Alabamakoa bera eta militante feminista afroamerikarra, gertakari batek ospetsu bilakatu zuen, hain zuzen, 1955ean EEUUko hegoaldeko estatu batean, autobusean zihoala eserita, zuri bati ez ziolako bere lekua utzi eta bera atzera itzuli non beharturik baitzeuden beltzak joaten. Ez da berez poesia, edo hobeto zehazteko prosa poetikotik gehiago du, gure ustez. Omenaldia da orduko emakume ausart hari, bere jatorri xumea azpimarratuz, zertzelada horrek are eredugarriagoa bihurtzen duela. Poetak oraingoan emakumearen borroka goresten du Rosa Parks-en irudian, batez ere ezagun bihurtu zuen gertakaria ezagutaraziz.

Rosa Parks II (38) Beste poema narratibo bat non hasteko, narratzaileak bere buruaz harro dagoen bati bere ttipitasuna gogoratzen dion. Egoera kontenplatiboan dago poeta bere ingurua nola “mugitzen� den ikuskatzen. Edozein huskeriak froga diezaguke denbora joan doala: alboko eraikuntza-lanek adibidez. Baina poeta beste nonbait dago, ez du Rosa Parks-ek eta beste askok utzitako arrastoa ahantzi nahi. Horregatik azken esaldiaren erakutsia.


ODOLA Olerkien bigarren multzo honek izenburu deigarria dauka: ODOLA. Odol hori, besteak beste, Ni eta Zu eragileen artean ematen den sexu harremanen esparruan ikusten dugu. Gaika aipa litezke, adibidez, erotismoa: Banpiroak, Sekuentziak, Iratzarraldia..., zorionaren kezka– “nolakoa da zoriontasuna” dio poetak–, Batzuetan, oreka, lasaitasuna, (Basakerietan basa), malenkonia eta erotismoa nahasirik (Sekuentzia I). Hona hemen poema zenbaiten iruzkina.

Banpiroak gara (47) Erotismoa, sexu gosea, non rolak aski garbi banaturik datozen: zuk lizunkeria nik abentura; Zurea sexu grina, nirea xaloa... Sexualdi baten osagaiak ez dira falta, geografia, kokapen fisikoa eta tenperatura: bebarru hark askorako ematen du: mingaina, izerdia, haragi beroa eta, noski, kosk egitearen ondorioa: odola. Mito erotikoak ere gogoratu egiten dira, Drakula beraien artean. Eta, jakina, zuk niri odola zurrupatzea merezi izan du nahiz eta (edo horregatik) banpiro bihurtu nauzun. Baditu gure poetak izen bereko poemak –baina ez liburuan elkarren ostean jarriak, baizik eta iritzira. Horietako hiru sekuentzia izenburuarekin bataiatu dituen lau poema.

Sekuentzia I (48) Erosen bisita orain ere. Ni eta Zu elkarren konpainia ederrean, eguraldiak laguntzen duen intimitatean. Oraingoan protagonista da izaki pasiboa. “Leiho ondoan, beira hotz da baina zu bero”. Jolas erotiko honetan “oihan basatiak” samurki tratatzen du hurkoa. Ondorioz, berogailuak funtzionatu bide du, hotza joan zaio protagonistari.

Sekuentzia II (51) Talka malgua gertatu da nonbait. Berriro ere sexua bere osagai ezagunak plazaratuz: haginkada, odola, bustitasuna (=milizkaketak)...

Sekuentzia III (71) Bakardade motarik eskasena gorroto du olerkariak, hau da, behartua. Ez ostera, bakardade partekatua. Agian, beste horrenbeste isiltasuna. Ni eta Zu-ren artean gertatzen den bezala. Horrelakoetan baino ez da bizitza erraza gertatzen.

Sekuentzia IV (72) Sekuentzia I poemako osagaiak berreskuratzen ditu olerkariak: lurruna, kristala...


Poema intimoa. Narratzaileak bere egunerokotasun ezin arruntagoa deskribatzen dihardu harik eta Zu aurkitzen duen arte. Orduan bizitzak interesa du.

Iratzarraldia (62) Aurreko poema gehienen haritik erotismoa dugu hemen ere ardatz. Geografia baino ez du zenbaitetan aldatzen olerkariak. Beraietan odola da mintzagai eta berarekin batera, besoak, bularrak, haginkadak esplizitatzen ziren, hemen ostera, txokolatea dugu batez ere, eragile nagusi, eta zilborra, pubisa, mingaina, belarria, iduna, bai eta metaforikoki aipatzen den mendia ere agertzen ditu. Hitz joko polita deritzogu mugimendu erotikoak harrapatzen duen “biziaren hastapena� deitzen duen gailu erotikoari.


Denbora Poema etsikorrak bildu ditu berton olerkariak Denbora atal honetan non haren garaipenak –denbora beti baitoa aurrera– gure suntsipenerantz eramaten gaituen. Egiaztapen honen aurrean zer dio poetak? Hona etsipen giro horren zenbait lagin. Egia esatera, ezin irudika olerki lan bat non denbora ez den zuzen edo zeharka ageri. Denbora atal honetan gutxienez bi poematan ageri zaigu esplizituki aipatua: Denbora existitzen da? (75. orr.) delako galderaren barruan, eta, Inoiz bestea (78. orr.) non sarreran aipatu dugun bezala, denboraren higatzearen kontra olerkariak aurkitu bide duen erremedioaz diharduen: babeserako kopiak egingo ditu, “ahazten” hasi baino lehen.

Eutsi (76) Hondarra, hondartza...eternitatearen ikur ditugu. Hondarra, zerbait galdu arren, denbora bere alde du: alferrik arituko gara eskukadaz eskukada hondarra biltzen. Bekaitz gara mortalok gure hauskortasun biologikoa egiaztaturik, naturaren baitan gertatu ohi diren fenomenoak ikusten ditugunean.

Jolasak ito genituen (77) Lehen eta orain. Denboraren poderioz ezartzen ditugun kategoriak. “Orainak” beti, edo ia beti, izan ohi dira lehenak baino mingarriagoak.

Inoiz (78) Poema liburuari izenburua ematen dion testua: Babeserako kopia, huraxe dago hemen zehatz aipatua. Gertaerak gure burmuinetik desager litezke, desagertuko dira, horregatik babeserako kopia egin behar dut lehenbailehen. Eta, azkar, zeren susmoa baitut ahanzten hasia naizela. Baina denbora existitzen al da? Izan ere, minaren oroimena sendoa da baina (zenbat baina liburu honetan!) “dagoeneko ahanzten hasia naiz” diosku poetak.

Eta gero, zer? (79) Irudiak gardenak dira. Mila aldiz errepikatuak gure bizitza arruntean: mendia igo beharra dago....amaieran ez dugu baina sari berezirik aurkituko. Ala bai?

Egun denak ez dira berdin (87) Galderak ez ditu inoiz faltan izaten olerkariak. Horixe baitu bere zereginetako bat: munduaz galdetzea eta bere begietatik interpretatzea. Mundu-bizitzak badu arantza bide bat baino gehiago: orduan, gertakarien mende geratzen gara, “deslai”.


Bizitza? (88) Galdera plazaratua du poetak: bizitza? Izan ere, mundua mundu deino, badira besteak baino baikorragoak izateko arrazoia dutenak. Baita motiborik gabe ustez zoriontsu direnak ere: arrunkeriak nagusi dira mundu honetan; berdintasuna alde horretatik bakarrik nabaritzen den garai honetan olerkaria harritu egingo da; horregatik autobusa inork hartu nahi ez izateaz. Bakardadea, egun euritsu hartan. Kalean pobre batekin baino ez du topo egiten. Horregatik kalean bertan aurkitu duen ezezagun hari aitortzekotan egon da: (...)“mundua gaur iluna dela”.

Memoriaren mugak (95) Poema hau ere galdekizunez beterik dator. Edo hobeto adierazteko galdera nagusi bat du bere baitan: gogoan geratu ez zaizkigun gertakariak non gelditzen zaizkigu? Zein leku ote dute gure akorduan? Ahantzi nahi ote ditugu? Baina halako batean –dio olerkariak– norbaitek edo zerbaitek ezkutaturik daukagun irudia, pertsona hura, gogorarazten digu eta oroimenaren “ateak” zabaldu egiten zaizkigu. Orduan hasten bide da borroka bat gogoratu nahi dugunaz eta sentipen baztertuen artean utzi nahi genukeenarenaz. Ihes egin nahi bat sortzen omen da hor... Eta bete gaitzak diren oroimenaren parentesiak ere bizitza omen dira –dio ironiaz poetak. Poema oso irudikatzailea.

Galerak I (69) Zu eta Ni subjektuak jokoan ez dira maiz ageri liburuan barrena. Oraingo honetan, arra eta emea ditugu, biluzte “azkar” bat proposatzen digularik egileak. “Keria” guztiak baztertuz burutuko dugu, proposatzen zaigun legez. Galdu aditzaren errejimenaz jolastuz. Besteak beste, baldintza eran aurkeztua: galduko dut/naiz, galtzen baduzu/galtzen bazara. Objektuak galdu egiten ditugu, tabuak bezalaxe: lotsa, beldurra... Azken finean, zuk zeuk nahi baduzu galduko gara.

Galerak II (83) Izenburuari lotuz, galera batek sorraraz dezakeen ondorioa. Hitz inkonexoak sortzeraino? Txango, izango, Baztango.... Lehengo eta oraingo hitzak...memoriak alde egin ondoren, bere-berea duten zentzua galtzen ote doaz?


Galerak III (92) Gogoeta etsikorra baino ezin ekarri herioak. Denboraren erasoa erabat hezur mamitzen den unea. Olerkariak bere beldurra (izua?) zuzen-zuzen aitortzen digu: ahanzturak dena xehatzen du.

Galdutako mundua (97) Poema liburua ixten duen olerkia dugu. Gure galeren inbentarioak baino liburu klasiko baten oroitzapenak bide ematen dio idazleari galdu ohi dugunaren detailetxo batzuk eskaintzeko. Bertan badirudi olerkaria bizitzaren kontenplazioan jartzen delarik, berea edo berak antzeman izan duena, hots, berari Alizia XIX. mendeko L. Carroll-en ipuin zoragarria zelanbait gogoratzen diola. Hau da, urratsik urrats doan bizitzak baditu haurtzaroa, nerabezaroa eta....Zer dator gero? edo hobeto adieraziz zer etorri ohi da gero? Bada, hasteko, Alizia pertsonaia bezala, izan nahi luke berak: kuriositatea, gauzen, gertakarien jakin-mina ez luke galdu nahi. Baina metaforikoki adierazia badator ere, gure liburuko protagonistari dagoeneko (dagoeneko, jada, hitz hauek garai baten amaiera zehazten dute), debekatu (galazo) egin diote “ate osteko mundu miresgarria� zabaltzea). Bizitzaren ezinbesteko urratsak, galera dira behin igaro eta gero. Ondoren datozenak ez ditu, ez ditugu horren gogoko (?). Ez dute behintzat sokasaltoan ibiltzea, katutzarraren begirada mesfidatiaren zirrara eragingo gure baitan. Edota goiko pisuko egurraren

intziriak

kezkatuko...Alizia

izaten

jarraitu

gura

genuke

baina...Tolesgabetasunaren, inozentziaren sasoia dagoeneko joana da, gutariko bakoitzaren Alizia ez da dagoeneko existitzen. Gure bizitzan ez da aparteko misteriorik. (Ohar, euskalkietako hitzen nahastea poema honetan; sinonimoak: gakoa eta giltza, gurean eta inguruan erabiltzen den karraju, gipuzkerazko galazota...)


Hiztegi laburra Beltzurdin: (Olerkiaren baliabidea koloreen Ăąabardurak jasotzeko): beltza+urdin Deslai: solte Farfail: mitxeleta, tximeleta/ harroa (pertsona) Gako: giltza Galarren: galerna Gandua: ikusmen gutxiko eguraldi giroa Geuna: amarauna, lizuna, begietako gaitza (catarata) Geundu: lausotu Hazgale: azkura Hirotu: usteldu Isiotu: ixotu, piztu Itsurik: itsuturik Kandeloi: estalactita Karraju: pasillo, transitoa Laborritu: izutu Lotsor: lotsati Mamutx: mamorro Marmalo: zomorro Piru: haria, zuntza Tartaina: “destartalatuaâ€? Uriolak: uholdeak, ujalak Zimurdikatu: zimurtu



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.