Arantxa Urretabizkaia 3 Mariak Juan San Martin Liburutegia
Antxon Narbaiza 2013/12/10
Arantxa Urretabizkaia, 3 Mariak
Egileaz Gaztetan olerkigintzan ibilitakoa da Arantxa baina egiazki eleberrigintza da bere lanik gogokoena, bizitzeko kazetari lanak egiten baditu ere. Gure artean dagoen emakume idazle beteranoena, ofizioa ezagutzen duela frogatzera dator beste behin ere.
Sinopsi laburra 1. pertsonan idatzia, Maria Alkain emakumeak bere bizitza kontatzen du eleberrian zehar. 17 ataletan zatitua. Narrazioak ez du inolako arazorik irakurleak irakurketa hausnartua eta gogotsua egin dezan. Nobelak hiru emakume nagusiren bizitzaz dihardu. Txikitan hezur eta haragi izandakoak, zahartzaroan berriz, haietako bi, hirugarrenaren faltan, hura lokalizatzeko lanetan hasiko dira. Zergatik? Bada, umetan, elkarri promesa egin ziotelako: hirurak batera biziko ziren nagusitzen zirenean. Beraz, helburua elkarrekin bizitzea izango da. Falta den Maria espero dute. Berea izango den gela ere prestatu dute. Maria batek bestearen gonbitea onartuko du eta elkarrekin bizitzen jarriko dira. Hortik aurrera tĂŞte Ă tĂŞte, edo buruz burukoa gertatuko da bi Mariaren artean. Jarraian aipatuko ditugun beste pertsonaia batzuk ere hurbilduko dira bizikidetza hartara. Nobelak berez ez du amaiera zehatzik. Esango genuke puntu eta jarraitu bat dela. Hain zuzen, lau pertsonaia nagusiek euren urteberrirako desirak eskatzen dituztenean bukatuko da eleberria.
2
Juan San Martin Liburutegia
Pertsonaia nagusiak Hirurek Maria dute izena: Maria Alkainek (berak gidatzen du narrazioa), ile argia du, Maria Gorrik, ile gorria eta, azkenik, Maria Beltz dator, honek, berriz, beltza du (edo zuen) ilea.
Nobelaren haria Zahartzaroa du gai nagusi eta hura erarik gozoenean isuri da nobelan zehar, atsekabe handirik gabea, areago esango genuke, ezbehar gehienak igaroak dira bi Mariak elkartzen direnean. Batez ere, Maria Alkaini, gizona falta du gaisotasun larriak jota hil zelako, baita alaba bakarra gaztetan hila. Zahartzaroa beraz, lasaitasun eta oreka baten perspektiba batean aurreikusten du, baina ez da horrela gertatuko. Nobela laua, bada, gorabehera handirik gabea, ezusteko bereizi barik. Hiru dira zaharrak, hirurak emakumeak, nahiz eta egia esatera bi diren protagonista nagusi. Iragan luze batetik datoz noski, baina ez dute nahi –hortxe datza gure ustez eta, neurri batean, euren zahar bizitzaren arrakasta–, hark baldintza ditzan. Pertsonaia ongi finkatuak dira, izakeraz eta filosofiaz, batez ere, lehenengo bi Mariak. Bakoitzaren tasunak eta keriak bikain datoz trataturik eleberrian.
Bi Mariaren elkar bizitza Maria A. dugu esan bezala, pertsonaia nagusia, narratzaile lana egiten duena. Alargundua dago, Joxe arrantzalea izan zuen bizi guztian senar eta, alargundu berri dagoenez, bere mundua hura gogoratuz bizi da. Halere, umetako lagun duen Maria Gorriren agertzeak bere senarraren hiletetan eta, egiten dion proposamena, hau da, berarekin bizitzera joateko, bere bizimoduari aldaketa handia ekarriko dio. Harrez gero Maria Alkainek -Maria I deituko dugu-, eraldaketa bat biziko du: erropa aldaketa, ohiturak, bizitzarekiko baikortasuna, zalantzarik gabe Maria Gorri –Maria II deituko dugu berau– txikitako lagunaren eraginez, neurri handi batean.
3
Alargundu ondoren, bizitza Joxe senarraren oroitzapenetan murgildurik joango zelakoan, hara non txikitako lagunaren eskaintzak bizitza beste norabide batean aldaraziko dion. Bada, Maria Alkainena bizitza sustraitu baten ispilua bada, euren elkar bizitzari nolabaiteko oreka ematen diona, ostera, Maria Gorri munduan zehar ibilitakoa da, bizitzak erakutsi dion esperientzia handiko emakumetzat joko genuke. Nobelaren arnasa emakume bi hauen inguruan ibiliko da: euren arteko harremanak beren kontraste eta guzti. Bai eta bereganatuko dituzten beste pertsonaia batzuek ere: Kalo, amerikar beltzarana, zeinen adiskidetasunezko harremana Mariarekiko ez dakigu zehatz zein izan den. Laida, herriko neska, Kalorekin batera, izugarrizko laguntza izango dena emakume bientzat. Neskak falta den hirugarren Mariaren nondik norakoaren bila eta, Kalok, berriz, emakume bion etxean egin beharreko txapuza guztietan laguntzen duena. Kalo hau, desagertu eta berriro agertzen den pertsonaia dugu, Ameriketara joan eta gero itzultzen dena. Bigarren maila batean agertzen dira Maria Alkainen semea Jose eta haren erraina (Lupe). Ez du Mariak honenganako sinpatia handirik harik eta hobeto ezagutzen duen arte, batez ere, amona egingo dutela eta entzuten duenean. Ordudanik. Edozein modutan, semearen kasuan haren eskaintza dago amari, hura alarguntzean beraiekin bizitzera joateko. Baina “konbentzimendu handirik gabe� (41. or.) Bada, Maria Iek odolaren deiari baino nahiago izango du lagunarenari jarraitu: beste Mariekin bere adineko pertsonekin biziko da, ez du bere burua eragozpen, traba bezala, sentituko. Bestalde, Roman, jubilatu laguna, gizaseme otzana, hura ere alarguna da eta bakardadetik ihesi dator, pertsonaia sinpatikoa bihurtzen da.
4
Juan San Martin Liburutegia
Maria bien helburu nagusia Narrazioa beraz, astiro astiro doa deshariltzen, eguneroko gertakariak eta iraganaren oroimenak dakarren pisua tartekatuz, eta, Maria biren jomuga dena, hau da, hirugarren Maria, Maria Handi non dagoen jakitea. Haren berriak emeki-emeki joango dira agertzen baina ez dute narrazioaren barruan garrantzia gehiegi hartzen. Hura da, egia esatera, eleberriari eskaintzen dion suspense apurra.
Bi Mariaren izaera Narrazioari eusten dioten bi Mariak dira zalantzarik gabe narrazioaren ardatz. Euren izaerak, hobeto esateko euren arteko desberdintasunek, bizipen desberdinek...euren denboraren kontzepzio diferenteek, nobelaren parterik erakargarriena osatzen dute, zalantzarik gabe. Maria I, ezkon bizitza zoriontsu baten ondoren alargundu berria, nahiz eta alabaren heriotza goiztiarra jasan behar izan zuen, bera da narratzaile eta bera da narrazioaren gunea, eta, esaten ez bada ere, eleberriari darion bertute, jarreraren irudi egiazkoa. Maria Iek izan du, ordura arteko aldian, bizitza beteena, osatuena, ortodoxoena, nahi bada, beti ere, emakume haien adinari begiratuz erabilitako neurribideetan. Baina etorkizuna bizitzea falta du. Etorkizun hurbila. Ordura arte Mariak zeregin handia izan du: Joxe senarra zaindu, haren heriotza jasan berri du, Alzheimerrak jota, eta ohiko alarguntsa pasatzeko prestatu beharko du. Baina Maria Gorri (Maria II guretzat) agertzen zaio kanposantuan eta bizitza berri bati ekiten dio. Zahartzaro normalaren errutina apurtuko dion laguna. Maria II, zelanbait, Maria Ien antitesia da, bai izaeran baita ordura arteko bizitzan. Maria Alkainek (Maria I), bizitza sustraitua eraman du, baserritarra izan arren, herriko arrantzale batekin ezkondu zen, haurrak izan zituzten eta zoriontsuak izan ziren. Bere bidaiarik luzeena, ezkondu zirenean, Arantzazu izan zen.
5
Maria Gorrik (Maria II), ostera, ez dirudi inoiz ezkondu zenik, jostuna lanbidez, atzerrian Mexikon eta, ibili izan da, señora baten neskame; ez da bere laguna bezala herrian sustraitu. Maria I zuhurra da, gauzak ongi hausnartuz egiten ditu, Maria IIk, aldiz, izaera ezegonkorra du, Madriletik bueltan, Maria IIIren gela txikitzen hasten denean nabari den bezala. Maria I, esango genuke adinari dagokion legez, errealista bada, Maria II, ameskoia da. Hori nabarituko dugu, adibidez, Maria Alkainek erresidentzia edo egoitza batera joan beharko luketela laster bizitzera adierazten dionean. Zutitu egingo da, Maria Gorri hura entzutean, eta erantzungo dio lagunari bera ez dela inoiz “desegite hilerrira” joango. (139. or.). Horrela bada, Maria I bere laguna baino kontserbadoreagoa da. Horregatik apurtzen du Maria Handik Madrileko erresidentziatik bidaltzen dien 1. gutuna. Beldur da, euren ordura arteko elkar bizitza etentzera, apurtzera etorriko ez den 3. Maria. Esku artean daukan zoriona moduko hura asko estimatzen duelako.
Maria Handi (3. Maria) Maria Handi, aitzakia bihurtuko da narrazioan. Aitzakia narratiboa –esan nahi dugu–Izan ere, ikusten da hura aipatzeaz batera, harenganako sinpatia ez dela horren sendoa. Besteak baino familia aberatsagokoa dirudi, taberna izan baitzuten, bertan lan egin omen zuen Maria Iek. Euskal deitura zuen militar kanpotar batekin ezkondu zen: (...) “Gizon uniformedun harro batekin ezkondu zela”, eta, aspaldi alde egin zuen herritik, inongo loturarik ez zuela berarekin. Aspaldidanik haren berri ez dute, ez dakite non bizi den, bizi den ere, baina Laida –Maria bien benetako aingeru goardakoa, Kalo bezala–, datuak eskuratzen joango da. Gauzak horrela, Madrilerako bidaia hegazkinez prestatuko dute. Bi Mariak falta duten puzzlea osatzeko behar duten pertsona dugu. Baina gauzak ez dira ongi gertatuko. Enpatia falta susmatzen da herritik joan direnen eta beraren artean. Euskara ahaztu bide zaio eta, gainera, haren senar ohiaren iragan frankistak eta herrian egin omen zitzaion hutsuneak ez du asko lagunduko.
6
Juan San Martin Liburutegia Handik itzultzean, Maria Gorrik bere haserrea erakutsiko du Maria Handirentzat izan behar zuen logela apurtzen hasten denean.
Zahartzaroa eta denbora Aipatu berri dugu Maria Alkain eta Maria Gorriren arteko izaera erabat diferenteak. Eta horrela da. Bata, bizitza lasaia egiteko prest ageri zen, bestea, berriz, proiektuz beterik dago. Bata, oroitzapenekin bizi da (“Joxe eta bion elkar bizitza�, hil zitzaien haurra...), besteak, berriz, iragana gorrotu du eta galdutako edo bizitu gabeko denbora berreskuratu nahi duela dirudi. Horregatik emakume baikorra ematen du, euskaltegira doa eta ordenagailua erabiltzen hasten da. Baina izenburuak dioen legez, 3. Maria falta zaigu. Zahartzaroaren proiektu idealizatua betetzera letorkeen Maria beltza, Maria Handia, Maria Iraola. Beste bi Mariak euren bizi proiekturako behar duten Maria da. Gaztetan herria utzi zuen eta orain 50 urteren bueltan haren paraderoa jakin nahi dute. Behin lokalizatua, Madrilerako bidaiari ekiten diote. Handik itzuli eta, Mari Handiren lau gutun etorriko dira. Haiek zabaltzeak herriko Maria bien estatusa aldatu ote dezake? Hortxe dago narrazioaren suspense bakarra. Zer izkutatzen ote duen, zergatik ez den herrira etorri. Iragana, oraina eta etorkizuna bi pertsonaia nagusien artean, halako borroka dialektiko modukoan tratatzen dira. Hain zuzen, zahartzaroan beste era batera ikusi nahiko dituzte aipaturiko pertsonaiak. Ohartuko gara iragana aipatze soila tranpa bat dela beraientzat, etorkizuna mugatzen duen neurrian.
7
“(...) iraganak ez gaitzala harrapa” dioenean Maria Alkainek (Maria Iek), denbora igarotzearen irakurketa berezi bat egiten du gure ustez. Hain zuzen, adinean aurrera goazela, aspaldi bizi izandako esperientziek jaten digute gure egunerokotasuna, agian Mariak esan nahi duena da, zenbat eta sarriago iraganean kokatu orduan eta oraina eta zer esanik ez etorkizunari muzin egiten diogula. Bigarren Mariak, berriz, (Maria Gorrik, Maria IIk), azken muturreraino darama iraganaren ukazioa, egitasmoak, proiektuak egiten jarraitzen du, bere urteberrirako desiran aitortzen duen bezala: Mejiko bisitatu nahi luke hurrengo urtean. Bere goiburua, lema, latindarrek esaten zuten “carpa diem”, bizi eta goza dezagun orainarekin, geroa etorkizun baita: “Gaur da etorkizuna, (...) atzoko etorkizuna”, esan izango dio Maria Gorrik bere lagunari (139. or.) Halere, Maria Ien diskurtsoa, jarduna, Maria IIrena baino koherenteagoa da. Maria Gorrik uste du Laida eta Kalok zainduko dituztela benetan zahartzen direnean. Maria Alkainek, baina, erantzuten dio ez duela inoren mende bizi nahi. Nahiago duela egoitza batera jotzea. Bere senarraren esperientziatik ez du pasatu nahi (139. or.) Dena den, Maria IIk bere pentsamendu baikorra kutsatu nahiko dio beti Maria Ii. Esaterako, ordenagailua erabiltzen ikasi behar dutela eta, noiz etortzen den benetan zahartzaroa galderari erantzun nahi dionean: (...) “ikasteari uzten zaionean” (167. or.).
Bigarren mailako pertsonaiak Egia esateko, aipatzen ari garen bi Mariak kanpo, gainerako pertsonaiak neurri handi batean osagarri dira. Aipaturik geratu den legez, lehenengo bi Mariaren etxea alaitzera datozen Laida neska gazte, tatxarik gabea, eta Kalo ditugu, txokolatezko gizona berau, amerikarra, nonbait, Maria IIa bigarren amatzat daukana. Osotuegiak, perfektoegiak dirudite, egiazkoak izateko. Batez ere Laida: irribarretsua, langilea, laguntzekoa, tasunez betea. Maria Alkainek berak laburbilduko digu haren izaera: “Gozoa da Laida, baina ez gozotasun ahulekoa, edozein zakarkeriak honda dezakeen horietako”. Bera eta Kalo, arestian aurreratu dugun bezala, Maria bien aingeru goardakoak dira. Beti laguntzeko prest, edozertan adituak dira. Hasi gauza materialetan: etxea atondu, matxurak konpondu, afektiboetaraino, Maria IIIk bere lau gutunekin sorraraziko dizkien – buruko minera, batez ere Maria Alkainen ikuspegitik– Gainera, haurdun geratuko da Laida, eta, bere haurrari Maria deituko diote, Maria Txiki.
8
Juan San Martin Liburutegia Dena den, guztiok osatzen dute laukotea, eleberrian zehar narrazioaren dinamika osatuko duena. Roman jubilatu laguna, Gabi erresidentziako emakume ezindua, Maria Alkainen semea eta erreina...maiz gertatzen den bezala, eleberriari osotasunezko ukitua ematera datoz.
Nobelaren tesia Eleberri xumea idatzi du A.U.k. Zinema balitz esango genuke “pelikula� atsegina, anaitasunezkoa, idatzi duela. Nobela light bat. Laburbilduz, nobelaren tesia, Arantxa Urretabizkaiari inoiz entzun izan diogun adierazpenen haritik, honakoa izango litzateke: Zahartzaroak ez du esan nahi, pertsona adin batetik aurrera amildegian, ilunean amiltzen edo erortzen denik. Izan ere, zahartzaroan, grina ez da itzaltzen, baretzen baizik. Maite, goza daiteke, hau da, bizimina izan daiteke. Eta beharrezkoa da.
Nobelaren forma Ez dago hitz berezirik ezta esamolde arrarorik ere nobelan irakurketa zailduko duenik. Erraz irakurtzen da, morfosintaxiak ez du inolako arazorik. Dena den, idazleak aditza hastapenean jartzeko ohitura du, galdegaiaren erabilera saihestuz. Horren adibide dira, esaterako: 128, 139, 142, 168,169, 174, 179, 184. orrialdeak, besteak beste. Bestalde, errata dirudi 29. orrialdekoa, baita 184koa ere.
9
Lexikoa Dena den, lexiko aldetik aipa daitezke zenbait txokokeria edo erabilera mugaturiko hitzak: Herrestaria: trepadora (28. or.). Surbesta: Txamarra (48. or.) Xerlo: adatsa (60. or.) Bezatu: hezitu (62. or.) Tuntun alaena: (gaizki esaka norbaiti): Iñuzente halakoa (64. or.). Beltxarga: Zisnea (85. or.) Zumardia: pasealekua (85. or.). Klera: kariona (88. or.) Trantsito: korridorea, pasiloa (145. or.). Argi-armiarmak: Argia egiteko eskegitako lanparak (“arañas”) (171. or.). Txanbra: Barruko arropa Txirtxilatu: txikitu, apurtu. (177. or) Zina: juramentoa
10
http://www.bibliotecaspublicas.es/eibar http://liburutegiak.blog.euskadi.net/eibar http://liburutegiak.blog.euskadi.net/ eibarkoumeak
https://twitter.com/JSM_Liburutegia
https://www.facebook.com/ EibarkoJsmLiburutegia
http://pinterest.com/jsmliburutegia/
11
Juan San Martin Liburutegia
Bista Eder, 10—1 20600 Eibar Tel. 943 70 84 37