Fermin Etxegoien - Zinegotzia

Page 1

Fermin Etxegoien Zinegotzia Juan San Martin Liburutegia

Antxon Narbaiza 2014/03/04


Zinegotzia, F. Etxegoien, Erein, 2013 Izenburuan ez, baina gero, astiro-astiro, zehazten joango zaigu: eskumakoa (edo eskuinekoa) den pertsonaia, zinegotzia, alegia, sortu du Fermin Etxegoien idazleak. Bere bigarren eleberri argitaratua dugu oker ez bagaude, aurrekoa, Autokarabana arrakastatsua izan zelarik.

Familia bizitzaren ardatza Izenburuak zantzua ematen digun arren, pertsonaia bakarreko eleberri baten aurrean gaudela pentsatzeak gehiegi dirudi. Egia da, haren inguruan dabilela narrazioa eta, noski, Bixen pertsonaia bikain dagoela irudikatua. Bixen, arestian esan dugun legez, fidel zaio bere egunerokotasunari, eta nekez aurreikusiko luke ildo horretatik ateratzen den ezer. Bere bizitzaren helburua herritar gehienok amesten dugunaren haritik lihoake: nire bidea egin beste inorenean sartu gabe. Bixen bizitza proiektua familia deitzen dugun zirkuluaren kanpoko marretatik barrura burutzen da: emaztea, seme-alabak, hurbileko lagunak eta beste ezer asko ez. Futbolzalea

nonbait,

bere

ametsetako

bat,

seme

biekin

Ingalaterrara joatea, Manchesterrera hain zuzen, Old-Traford estadioa ezagutzera (135).

2


Juan San Martin Liburutegia

Bixen harakina izatea ez da, seguruenik, iritzira aukeraturiko lanbidea. Hain zuzen horrelako lanbideak ongi uztartzen baitira egileak kontatu nahi digun argumentuarekin. Bixen, gizona apala da, eta, arestian aurreratu dugunarekin badu lotura, bizimodu pasiboa daraman pertsona dugu narrazioan. Pasiboa, izen horrekin uler liteke, berea egiten ahal den ongien saiatzen den pertsona, hots, inoren munduan gehiegi sartzen ez dena. Gizartearen gehiengoa bezala, bestalde. Hasteko, horrek adieraziko luke lanbide on bat aukeratu ez baizik eta jarauntsi egin duen pertsonaia dugula aurrean, bizitzaren “erritoak� banan-banan jarraituko dituena ere, bere herriko neska bat ezagutu eta gorabehera handirik gabe berarekin ezkondu, sexua une eta egoera bertsuetan egin, familia tradizionala osatu, bi seme bizkirekin, eta egunerokotasun gordinean murgilduko dena. Familia orekatua, amaginarreba ere falta ez dutelarik, zorrotza bera baina errepostera bikaina, itxuraz.

3


Baina

ohikotasun

hura,

badu

egunerokotasun

hartatik

desberdindu dezakeen alderdi bat. Eta da, hain zuzen, politika. Udal politika nahi bada, baina politika. Eta zertzelada horrek Bixen protagonista bihurtuko du. Bere kalterako.

Pasibotasunetik aterako duen kargua Baina Euskal Herria ez da herri “normal� bat, esaten dutenez. Eta politikaren mundua agian anormaltasun horren barruan sartuko genuke. Baina Bixen bere herriko bizilagunen eguneroko arazoak konpontzen saiatu behar duen pertsona da, zinegotzia, alegia, eta langintza horren haritik erronka gogor bat etorriko zaio, non bere, arestian aipaturiko pasibotasuna, ahaztu egin beharko duen. Baina estu hartuko duen auzia ez da etorriko udal politika zehatzetik.

Ez

behintzat

ohiko

izaten

diren

udal

funtzionamenduaren gorabeheretatik. Arazoa, supramunizipala baita. Hain

zuen,

egun

batez,

Goiaten,

Euskal

Herriaren

independentziaz botazioa aurreikusi dute bertoko partiduek. Eta, botazio horretan, buru belarri sartu beharko du Euskal Herrian urte luzez nagusi izan den Bixenen partiduak. Botazioa, Ăąabardura garrantzizkoa, ezkerreko independentistek planteatu dute.

4


Juan San Martin Liburutegia

Horra bada, eleberriaren argumentu nagusia aurkezturik. Gertakari nagusi horren ondorioak eta, haren eta bizitza orokorraren

inguruan,

batzuen

eta

besteen

ikuspuntua

eztabaidatuko da. Horrela jakingo dugu Goiaten zertan diren sozialki erabat nagusi diren bi korronteak. Beraien ikuspuntu desberdinak ezagutuko ditugu, baina eskumako zinegotziaren prismatik. Narrazioak bizitasun handia hartuko du, estatuko botereak botazio nagusi haren legez kanpokotasuna adierazten duenean. Orduan amaituko dira gure pertsonaia nagusiaren errutinak. Izan ere, bera ere, botazio debekatuan parte hartzeagatik salatua izango baita estatuko agintariengandik. Poliki poliki, narrazioa berotzen joango da Bixenen inguruan, baina, Guardia Zibila agertzen denean, Nissan haren ikuste soilak izua sortuko du gure protagonista garrantzizkoarengan.

5


Argazki bat Crescendoa baina, era bitxi batean iritsiko da. Hots, garai berrietan indar handia hartzen ari diren Internet bidezko giza sareen bidez. Bertan agerturiko argazki batek sua piztuko du. Estatu indarrak herrian direlarik, argazki hura Bixenen lepora eroriko da doilorki. Bixenen semeek ikusiko dute: aita belauniko eta negarrez makurtuta ageri da guardia zibilen aurrean (168). Horren ondorioz, guardia zibilak eta zinegotziak salaketa berbera

jasoko

dute:

koldarrak

dira.

Eta

Bixen

“espainola” (173). Narrazioak bizitasun handia hartzen du. Gertakari latz haren aurrean, Bixenen semeek, Jon eta Kepak, aitaren alde egingo dute: argazki hura “gelditu” egin behar dute. (170) Eta deskalifikazioak, eta irainak eta…Tentsio hartan Bixenek (Bixente Maiztegi Elkoroiribe deitzen dela esaten zaigu) bere une hartako egoera ETAren biktimen maila berean jartzen du,

“alkate

alkatea”

errudun jartzen duela (178).

6


Juan San Martin Liburutegia

Gertakari ardatza Ikusi ditugu ondorioak baina zein gertaeratan dute jatorri? Bada, gertakari ardatz baten oinarriturik, nobelak, adierazi dugun bezala, hari jakin baten inguruan dihardu: independentziaren galdera. Oztopoak oztopo, hura gauzatu zelarik, ezkerrak agintzen zuen udaletan baiezkoak irabazi zuen, ostera, eskuma nagusi zenetan ez zen inolako botaziorik egin. Arazoa sortuko zaio bada, Bixeni bere herriko Goiaten nondik lehenengo aldiz hainbat urteren ondoren ezkerreko zinegotziak nagusitu baitziren. Giroak Bixen bera ere aldeko botoa ematera bultzatuko du, baina alderdiaren kontrako aginduak bere erabakia aldatzera behartuko du. Gertakari haren ondoren ezkerra nagusi den herri hartan, endekatu egingo da giroa Bixenen alderdiaren kontra. Eta, beroietako bat, Goiate izango da.

Beldurra Boterearen indarkeriak izualdia sor lezake (96), irrazionaltasuna. Ondoeza sentitzen du Bixenek. Baina alkate ohiak trankildu nahiko du: (…) “alderdi demokratiko baten ordezkaria haiz, zeri diok beldurra?” (97). Baina, estatuak, TVk adierazten duen bezala, “botazioa (independentziari buruzko galdera) bultzatu zuten kargu publikoen kontrako neurriak iragartzen ditu” (108).

7


Estatu boterea eta herriaren beste zatiaren artean trabatua sentituko da zinegotzia. Gainera, egoera ezin zitalago bihurtzen da Goiaten: herritarren arteko liskarra etor liteke. Bixenen kontrako salaketek, estatuari makurtzearen salaketa, bere semeek aitaren alde ateratzea ekarriko du. Bigarren errealitatea Baina gertakari ardatza zein den argi nabaritzen badu ere, bada bigarren errealitate bat Goiaten, zeina neurri handi batean Euskal Herriaren metonimia bilakatzen den. Sozialki baino gehiago politikoki agian, bi pentsamendu ari baitira gurean. Ezkerra (beraiek alkate alkatea dute) eta, betidanik herrian, (orain Bixenek eta bere alderdikoek alkate ohia deitzen dute) agintean jardun dutenen pentsamendua.

Eleberriko dialektikak Etxegoienen meritoetako bat izan da, zalantzarik gabe, zeinen ederki marraztu duen zinegotziaren pertsonaia. Izan ere, haren izaera, haren irizpidea gizarte gaietan, batez ere, ekonomiazkoak oso ongi uztartzen baitira, gure ustez, eskumako zinegotzi baten hausnarketekin. Esaterako, “ezkerreko politikak enpresarioak uxatu egiten dituela� dioenean, edota berdintasuna aberastasunaren beste muturra kokatzen dela, iristen dioenean. Halaber, konformismoa anbizioaren antipodetan dagoela iradokitzen duenean (14-15. orrialdeak).

8


Juan San Martin Liburutegia

Zenbaitetan pentsamendu xaloa nagusitzen da Bixenen hitzetan, dioenean, esaterako: “kapitalismoa ez zen asmatu jendea pobreziara bidaltzeko, bertatik ateratzeko baizik” (20). Narrazio errealista den eleberri honetan ederki islatuta dago hainbat urtez agintean jardun duten politikarien defentsa. Euskaldunok ez omen gara korruptoak, esaten duenean “jende noblea gara” (17. orr.). Bada, lehenengo 22 orrialdetan egoeraren irakurketa politikagintzaren bidetik egin ondoren, gehiago hurbilduko da narratzailea egunerokotasunera, gainerako pertsonaiak aurkeztuz doalarik. Pertsonaien irakurketa Pertsonaiak=pertsonak Kontaketa errealista baten nobelagileak lan errazagoa duke; izan ere, narrazioa da horma sendoak behar dituena, gainerakoak ez du horrenbeste axola. Esan nahi dugu, nobelako pertsonaiak egunerokotasun gordinean aurkituko ditugula. Behar bezala. Horrela, Kristina emaztea, Jon eta Kepa seme bikiak, Bixenen amaginarreba sukaldari bikaina, Iñaki, Bixenen anaia zaharra zeinekin harategiaren oinordekotzaz haserrea sortu baitzen, bada, guztiak lauak dira, horrelako narrazio batek eskatzen duen moduan. Azkenik, Kiku ezizenez ezagutzen duten alkate ohiak, “60 urteko gizon potolotxoak”, egiazko factotum herriko alderdi batzarrean, gutariko edozeini gogoratzen dizkio egungo errealitateko antzeko pertsonak.

9


Harategia eta Kriskitina Ezertan asmatu badu eleberri egileak izan da herri giroaren klimaxa islatzen. Badira eleberrietan ezaugarri berezi batzuk, objektuak, adibidez, beren betekizuna betetzen dutenak. Hain zuzen, beroietako bat dugu, Bixenek harategian daukan kriskitina, egiazko muga Bixenen pentsamenduen eta kanpoan, gizartean, bizi ohi diren gorabeherez. Ironia Ez da baina Bixenen jarduna laua, ezustekorik gabea. Ironia fina ageri du esaterako, bere emazte Kristinarekin izan zituen ezkongaietako harremanez ari dela. Zenbat kostatu zitzaion neska erakartzea: “Luzeago daramat zure ondoan zuk nirean baino” (58. orr.) Edota, harakinak bezeroak definitzeko darabilen sistema bitxia: “behiztegia” (71).

10


Juan San Martin Liburutegia

Nobelako hizkera Nagusiki gertakariak narratzen diren nobela baten adieraziak (=edukiak), adierazleari lekua jaten diola pentsa liteke. Zer esan nahi den nola esaten denari, alegia. Hitz lauzko lan koherentea egin du Etxegoienek, nahi zuena ahal denik eta argien irakurleari hurbilarazteko eginkizunean. Hiztegi mailan, ez dago aparteko zailtasunik. Agian, zukurutza hitza, “sustoa” adierazteko, aipa liteke. Bestalde, azken orrialdeetan islatzen den tentsioa, climaxa, ederki ageri da idazlearen lexikoan: “traidore, lotsagarria, putakumeak, nazkagarria”, erdarara ere jotzen duela protagonistak egoeraren gogorra adierazteko: “Que le llame su puta madre” (178. orr.). Perpaus arazorik gabekoak isuri dira narrazioan. Halere, erabilera ez kanoniko batzuk azpimarratuko genituzke narrazioan barrena. Sintaxian, hain zuzen ere: 1.- Ez ezik ----ere, perpaus sekuentzian osagai biak erabiltzea eskatzen du arauak. Bada, Etxegoienek behin eta berriro baztertzen du bigarrenaren erabilera. Agian, narrazioari arintasuna emateagatik. Adibideak ugari dira: 63, 98, 103, 109, 114. orrialdeetan, adibidez. Baita perpaus laburretan ere, 117an: “Politikagintzan ez ezik bizigintzan”. Beste horrenbeste 122, 133, 135, 173, 181. orrialdeetan.

11


2.- Galdegaiaren absentzia Bada, ohitura bihurtzeko arriskua daukan erabilera bat. Edo, hobeto esateko, omisioa. Eta da, hain zuzen, galdegaiaren ahanztea. Badakigu euskal hizkera guztiek ez diotela garrantzia berdina ematen, baina nolabait esateko, hegoaldeko hizkeren erabiltzaileek zaindu beharko genuke. Ez dugu Etxegoienen prosan haietako asko azpimarratuko. Baina bai erakusgarri dira: 95. orrialdean: “Baina Kristina askatu zen”; 104an: “Bixen harritu zen egin zuen galderaz”. 179an: “Jon tematu zen”. 3.- Oro har, gero, beste zenbait erabilera oker badaude, esaterako: eutsi aditzean, Nor-Nork formetan erabiltzen baitu, Nor-Nori-Nork erabili beharrean. Bi aldiz jarraian, 84. orrialdean: (…) “biak eustera abiatu baitziren, eta eutsiko zituzten”. 146an: Eta aldakak: zabalak izaki, goian eusten zituen ipurmasailak”. Ondo ostera, 151an: “Oroitzean ezin izan zion haratago eutsi bere buruari”. Ergatiboa faltako luke ondoko perpausak: “Mundua(k) zirudien”… (157)

Egunerokotasun handiko nobela Bertuteren badu eleberriak guk azpimarratuko genuke, besteak beste, bertan azaltzen diren gaiak atzo bertan gertatuak direla asko: atez ateko zabor bilketa, Isasias Carrascoren figura, erabakitzeko eskubidearen auzia…

12


Juan San Martin Liburutegia

Beste zenbait, ostera, edonoiz gerta litezke: Gizartearen bipolarizazioa Eleberrian zehar nabarmen denez, Goiate izeneko herrian bi sentsibilitate dira nagusi: Eskumako abertzaleak Ezkerrekoak Jakina, haiek eta beste bizilagun guztiak Bixenen ikuspegitik azalduko

dira.

“Abentureroak”

dira

Bixenentzako,

“antinaturalak” berdintasuna ezarri nahi dutelako. Baina gauza ez da hain xinplea, nonbait. Izan ere, herrian bertan badira eta, “independentistak, soberanista-light-ak eta sasisoberanistak” (134). Badago beraz, Goiaten bertan ere, nahikoa saltsa arlo politikoan. Nahiz eta joera politiko erabat nagusi diren bi partidu nagusi baino ez izan. Herrian planteatzen den galdekizunak ñabardurak badituela frogatuko lukeena. Eleberriak amaiera “itxia” du. Herriko giroa endekatu denez, Ezker Abertzaletik dator proposamena. Dena atzera botako dute, baldin presioari uzten badiote. Atez-ateko zabor bilketan adibide (188). Bada, bakea lortzen da, erreferenduma adostu. Krisi ekonomikoa gainditutakoan burutuko da.

13


Zinegotzia nobelaren kritika batzuk Literaturaren zubitegian (Armiarma)

Zinegotzia Usoa Alberdi / Aizu!, 2014-02 http://kritikak.armiarma.com/?p=6021

Irakurlearen konplize eta akuilu Alex Gurrutxaga / Berria, 2013-06-23 http://kritikak.armiarma.com/?p=5859

Batetik bestera Aritz Galarraga / Deia, 2013-06-15 http://kritikak.armiarma.com/?p=5854

Fermin Etxegoien (O単ati, Gipuzkoa, 1966 - ) artikulugile, idazle, kazetari eta irrati esataria da. Besteak beste, "Berria", "Argia", "Euskadi Gaztea" eta "Bilbo Hiria Irratia" hedabideentzat lan egin du, eta "Zenbat Gara" elkartekidea izan da. Halaber, ETB1eko Kalaka saioko gidoilaria izan da. 2010eko Literaturako Euskadi Saria eman zioten Autokarabana eleberriagatik Wikipedia, 2014-02-26

14


IDAZLEAREKIN HARIXA EMOTEN

http://www.bibliotecaspublicas.es/eibar http://liburutegiak.blog.euskadi.net/eibar http://liburutegiak.blog.euskadi.net/ eibarkoumeak

https://twitter.com/JSM_Liburutegia

https://www.facebook.com/ EibarkoJsmLiburutegia

http://pinterest.com/jsmliburutegia/

Juan San Martin Liburutegia Bista Eder, 10—1 20600 Eibar Tel. 943 70 84 37

15


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.