Garbiñe Ubeda. Hobe isilik

Page 1

Juan San Martin Liburutegia

Garbi単e Ubeda Hobe isilik

Antxon Narbaiza 2014/04/08 1


Garbi単e Ubeda

Garbi単e Ubeda

2


Hobe isilik

Hobe isilik, Ubeda Garbiñe, Elkar, 2013 Egileaz Garbiñe Ubeda kazetaritzatik eleberrira bere lehen jauzia egiten duen idazlea dugu. Bere opera prima dugu beraz, honako hau. Bere ofizioa –zurian beltz idaztearena, alegia, klasikoek zioten bezala–, ondo ezagutzen duen idazlea dugu eta, zertzelada hau, eleberrian zehar aise frogaturik geratuko da.

Sinopsia Trenbideetako langile baten semea berau ere lanbide berekoa zen José Bermejo Zabaleta, anarkista, Altsasun Aurora Lorenzo Salvaderekin 1932an ezkondua, 1936ko gerra aurretik eta, hark eztanda egitean borrokara atera eta Kataluñatik nonbait,

Frantziara

pasatu

zena.

Horraino

Joseren

biloba

Bakartxo

Hernandorenak dakien guztia. Eta nola gutxien dakien, bere jakin-minak haren bizitzaren historia osotu nahiko du, lehenengo etxetik bertatik eta, gero, nork daki beste informazio osagarri batekin.

Nola antolatua dagoen 19 ataletan banatua, hain zuzen, azkenak emango dio izenburua eleberriari: “hobe ixilik”, hasieran hausnarketa moduan ari bada ere, laster abiatuko da bizitasun handiz, datuak eta aurkikuntza harrigarriak eginez, aurrera, batez ere, nobelaren ekuadorra gutxi gora behera gainditu ondoren, behin Frantziako mugak apurtzen direlarik. Eleberrian emakume bat bere 1936ko gerran desagertutako aitonari zuzentzen zaio halako dialogo hipotetiko bati ekin nahi balio bezala, jakinaren gainean egonik ere, ez duela erantzunik jasoko. Azken finean, erantzun bat nahi luke bere aitonaren berri. 2. pertsonan garatzen da, beraz, eleberria ia narrazio guztian barrena.

3


Garbiñe Ubeda

Data batek markatzen du zelanbait eleberriaren dinamika. Espainiako 1936ko gerraren aurrekoak eta, ondorengoak, zehatzago esateko, aitonaren berriak amaitzen direnetik. Eta galdekizun piloa: zer egin zuen aitonak? Zergatik ez zuen inoiz idatzi? Nola bizi izan zen, nola hil zen?

Intuizioa, sena Oporrak aprobetxaturik, emakume idazlea gerran desagerturiko aitonaren arrastoaren bila abiatzen da. Hasieran, intuizio kolpe batek, senak, narratzaileak berak ere ez daki nola deitu, gidatzen du hura. Arestian aurreratu dugun bezala, ikerketa gaiaren idealizazioa bizi duen garaia du protagonista nagusiak: aitonaren atze historia, beretzat historia ukatua, pairaturiko sufrimenduak, indarkeria, hark guzti hark aitona heroi bezala ikustera eramaten duen ikertzailea. Baina, agian, idealizatze horrek ezinbesteko sentipena izan beharko du ikerketaren kitzikagarri, bederen. Baina, beti –edo gehienetan– “bainak” agertu ohi dira, izan ere, arakatu ahala, hark espero zuen historia hura ustezko epikotasunetik bizitza arruntenera jaitsi liteke. Bizitza ez baita une edo bizipen handietatik soil-soilik elikatzen. Egunerokotasunak –tentsioguneetatik at–, bere bizi-penak ere erakusten baitizkigu. Eta nagusi izan ohi dira edozein pertsonarentzat.

Idealizazioa hastapen Arestian aurreratu dugun bezala, eleberria ikertzailearen bidaia bat da, fisikoa, familiatik jaso duen aitonaren testigantza bakanak osatzeko asmoz. Haren gutun batzuk Frantziako ihesetik eta, etxean izeba Blancak kontatzen dizkion apurrak besterik ez du. Bideak zabaltzeko Frantziako beste muturrera joko du, aitonaren hango senideen bila. Bidaia batez ere sentimenduzkoa izango da, zeinetan idealizaziotik errealitate gordinenera igaro beharko duen, berak hala nahi ez badu ere. Munduko nobelagintzan maiz tratatua izan den tematika da, esaterako, herri edo komunitate konkretu batean norbaiten meritu bilatzea abiarazten denean. Demagun adibidez, santu izendatu nahi duten ustezko pertsona gogoangarri baten egintza handiak

4


Hobe isilik

aurkitu nahi direla. Ikerketak frogatuko du hura ere haragizko pertsona izan zela ezezaguna zen bere bizitza nolabait izkutuan.

Mikrokontakizunetik kontakizun handira Protagonistak nobelaren ia hastapenean (9-11. orrialdeak), gertakari bat aitzakia, bere izaerari buruzko pistak ematen dizkigu. Hots, gaztetxo zela balkoitik ikusten duen, ustez gertakari inozo edo arrunt samar batek –txirrindulari bat bere bizikletatik erortzen ikusten du, aurretik datorkion zuloaz ez baita ohartu–, haur harengan jakin-mina eta sena badatozela erakusten digu. “Erortzen ikusi nuen baina nik bakarrik, nik eta eroritako txirrindulariak” Gizakiak zerbaiten lekuko bada, baina ez badu kontatzen, zer? Hori barnerakoiek bakarrik egin dezakete. Baina lekukoak ikusitakoaren berri eman behar du. Bada, umetatik datozkio bertute, edo nahiago bada, ezaugarri horiek. Kuxkuxeroa ote?

Aitonaren historiara hurbiltzea Hasteko, edozein oroitzapenetan transmisioa dago. Kasu honetan, familia bidezkoa. Baina gure protagonistaren kasuan, bere familia zabalean, datu objektiboekin batera, halako hodei lauso bat dago, aurrerago jotzea uzten ez duena; ezintasuna, ezjakintasuna edo nahitako datu ezkutatze bat, agian? Ordura arte ez du ezer ikertu. Zerbait gehiago nahi du, baina nekeza egiten zaio. Bihozkadaka ari da. Hasieran diogun bezala, aitonaren soslai epikoa maiteko luke; alegia, horrelakoetan tokatzen den bezala: amaiera bikaina izan zuen gudari oldarkoi batena (11-12).

Zergatik ikertu? Pertsonaiak agertzen doaz emekiemeki Ez al da hobe, egoera bertsuan egon diren milaka familiatan bezala, kontatu digutena sinetsi eta zelan edo hala arbasoengatik harro egon, agian hori izan ohi da gehienen jarrera. Protagonistaren hausnarketan baina, iragan “ukatu” bat dago

5


Garbiñe Ubeda

historia honetan, gerra bat bitarte. Eta gerra berez anomalia, anormaltasun bat den aldetik, haren amaraunean murgiltzeko gogoa du emakume protagonistak. Eta, bere familiakoak diren arren, edo agian horregatik beragatik, zail gertatuko zaio arestian aipatu dugun egia, erdi egia eta ezezagun zaionaren arteko amaraun hartan argia ikustea. Aitona-amonen faltan, hotz hartzen duen izeba Blancagandik hasita eta protagonistaren aitarekin jarraituz. Iturri erdi lehorretik ur tantak astiro-astiro edarrera isurtzen diren legez, horrela ibiliko da Hendaian bizi den Bakartxo Hernandorena kazetaria, Jose Bermejo Zabaleta aitona zenduaren arrastoaren bila. Tantak geroz eta gehiago dira baina…horixe dira oraingoz anekdota baino askoz gehiago ez: iraganeko afrentak, aitona-amonen geografia: Altsasu-Zaragoza-Tolosa... Bere ikerketa aurrera egin ahala geografia etengabe ari zaio zabaltzen. Arestian aipaturikoei, Kataluña eta…horma jasanezina dirudien 1936ko gerraren ostekoa: ihesa Frantziarantz. Hain zuzen, aitonaren gutun multzoak 1944 urtea du azken datatzat. Harrez gero, zer? Eta zenbat eta gehiago trabatzen zaion ikerketa orduan eta obsesio handiagoa bilakatzen zaio Bakartxori bere aitonaren iragan ezezaguna. Crescendoa suposatuko du, ustekaberik handiena ematen digularik, izebaren lekukotasuna: metalezko kaxa zahar batean dakartzan aitonaren esku izkribuak erakutsi baitizkio! Matazatik haria ateratzen jarraituko du ikertzaileak. Baina badaki bere ikerketak gutxi edo asko ezagutzen dituen gertakari eta datuez kanpo, estatuko mugaz kanpo jo beharko duela nahitaez. Gauzak horrela, narrazioak data zurrunbilo etengabean murgilduko da, pertsonaiaren biografia jarraituz. Eta pertsonaiak aipatuz, normala denez gehienen nortasunean ez da narratzailea sartzen: haren ahizpak, seme-alabak, senarra bera –bere emaztearen aholku emaile ezinbestekoa bada ere une zailetan–, gurasoak..; ez da horrelakorik

6


Hobe isilik

gertatuko Frantzia aldeko senideak ezagutzearekin. Baina aurretik salbuespen

izango den amona Auroraren soslaia azpimarratu behar genuke.

Pertsonaia nagusiak Gerra eta Amona Aurora Garbi dago lubakien 1. lerroan kokatu ohi direnek izaten dutela arriskurik handiena

errepresioaren

sastadarik

latzenak

jasateko.

Horregatik

guztiz

justifikaturik ageri da narratzaileak egiten duen amonaren argazkia. Nahiz eta, horretarako eta, batez ere, 5. atalera iritsi beharko dugun: Hilotzak. Aurretik esaten zaigu haren izaera irmoa frogatu nahian, nola agintari frankistari baimena eskatu zion Tolosatik Zaragozara joateko, han baitzituen senitartekoak. Gerra, esaten da eleberrian, gaitz guztien artean absolutoena izan ohi da, ba ote gizateriarentzako kalte handiagorik? Ederki dago islatuta 5. atal horretan, sarkasmo ez gutxirekin. Narratzaileak gerraren irabazleak nortzuk izan daitezkeen galdetzen duenean: “Gerra ez al da ba, hain zuzen, txikizioaren tamainaz eta gorpuen zenbaketaz ebazten den eragiketa aritmetikoa?” Eta gero, irabazlearen garaipen doilorraz dio: “Multzo handiena biltzeko ahalmena nork erakutsi, hark irabazi” (31). Eta gerrak, orrialde berean bikain islaturik agertzen diren beste mila lazeriarekin batera, besteak beste, deserrotzea ekartzen du, urte askotako depresioa. Jose aitonaren seme-alabena, adibidez. Narratzailearen orrialde epikoenetan, amona Aurora ageri da, Aragoiko Agustina bailitzan. Bertute eta kuraiaz beterik, adoretsu: “gerra aurreko amona Aurora, Aurora xaloa, Aurora elizgabea, Aurora aurrerakoia, Aurora militantea, Aurora langilea..” (32). Ardatz zelanbait diren pertsonaien soslaiera hurbiltzean izeba Blanca dugu, emakume hasieran ezkor, gero bihozberagoa ilobarekin. Bakartxoaren aitari, berriz, pentsa liteke bere familiaren iragana zama handiegia zaiola. Ez du behin ere iritzirik emango. Protagonistaren senarra, berriz, Edu, 2. mailan uzten du

7


Garbiñe Ubeda

narratzaileak baina, iruzkin honen harian azpimarratzen dugun bezala, protagonistaren atze kartesianoa dugu bere oharrak ezinbesteko baitzaizkio emazteari. Aitonaren “beste” familiako pertsonaiak ez daude agian lehenengokoak bezain biribil landuak. Dena den Renée Jose zenaren alaba dugu bere “frantziar” korrekziorik handiena darabilena Bakartxorekin, baina hari ez zaio asko interesatzen bere aitaren “atze” historia. Bakartxori ere ez beraiena, bera ez baitoa Tourcoing urrunera “familiakeriak” jasotzera. Berak zerbait interesgarriagoa, “jasoagoa” nahi luke. Renéeren senarra den Laurent, Bakartxoaren Edu bezala, 2. mailan geratzen da, baina ez du atzera egingo bere emaztearen ahizpen azerikeria, edo auskalo zer, ezaina salatzen. Diogunaren haritik dator Henriette, Jose Bermejo aitonaren bigarren andrea da, eta haren soslaia askoz lausoagoa da Aurorarekin erkatzen badugu.

Genealogia Protagonista nagusiaren ikerketa aurrera doan heinean arrakala gehiago agertzen hasiko dira Aitonaren biografian –beti ere bere bilobaren ikuspegitik. Ia detektibe gisan dabilen Bakartxok gutun bat hartuko du bere aitonak bezala Bermejo deitura duen Jean Pierre izeneko batengandik. Haren aitaren oroitzapenak, gerra eginikoa eta Jose izenekoa hura ere (=Joseph), haren testigantzak, alegia, pertsona nagusia da, argi egiten lagunduko dio ikertzaileari. Garbi dago zahartzaroak epika gutxi dakarrela. Gauzak horrela, urduri dagoen narratzaileak zirt edo zart egin behar du. Edozeri eusteko. Baita ile moztaile lanbidez den Evelyn izeneko emakumearen aholkuari ere. Aitonaren patua gogoratuz, hausnarketa egingo du Bakartxok. Lerro dotore batzuen bidez bere giza egoera bikainagatik pozarren dago. Aitonari zuzenduz, berriz: “zure pairamenak banaizena eta badudana balioesten zizkidalako (45).

8


Hobe isilik

Baina zelanbait bere ikerketa sasitzatik ateratzen lortzen ari da. Pauline Garcia Espainiako kontsulatuko funtzionarioak aitonaren ezkontza-agirirako bidea eskuratzeak bidea erraztuko dio. Denboraren gurpilean atzera, oso atzera egingo du.

Norbere burua biluzten Ez zaio inori arraro begitanduko eleberri honetako egileak pintzelkada biografikoak eransten dizkiola errelatoari. Hain zuzen, bere bilaketaren langintza neketsu hartan astia hartuko du gure protagonistak atzera bidaia hartan bere haurtzaroa gogoratzeko. Eskola garaia. Tolosako ikastolan. Zortzi deitura euskaldunak hurrenkeran dituen neskatoak besteak xaxatzen edo ditu. Bakartxo nerabea jakitun da bere deiturak ez direla denak euskaldunak. A posteriori eginiko gogoeta izango da baina ederki laburbiltzen du euskaldun deiturako askoren zabarkeria. Damu da horregatik narratzailea: “gutartasuna mamia da, azala baino gehiago” (57). Esker onekoa zaio Bakartxo nagusia bere jatorriari zeren eta harrez gero: “nire aberriak zerupe zabalagoa du orain” (Ibid.).

Epikotasunetik pasatuz

errealitate

gordinera

errukitik

Emeki-emeki protagonistaren pentsamendua aitonaren idealizaziotik jaisten ari da. Horretarako narratzaileak bidea ematen hasten da ez baina protagonistak zuzenean esaten duenagatik, hori geroago hezur mamituko da ebidentziak eraginda, baizik eta Bakartxoren lagun snob xamar batek esaten duenagatik. Pernan izeneko lagunak behin eta berriro lagundu nahi dio Bakartxori fantasiaren zuhaitzetik jaisten: “beste emakume batekin joan zen; tira, ez da horren larria. Ahantzi eta kito” (84). Eta berriro ere: (…) “sinets iezadazu, beste emakumeren bat ezagutu izanda ez da gauzarik aldrebesena. Beste familia bat osatu izana onargarria da. Errespetatu, eta eman bakea” (Ibd.)

9


Garbiñe Ubeda

15. kapituluan, behin aitonaren Frantziako familia zelan edo hala identifikaturik duela, haren bizilekua “betiko” etxetik urrun ezagutzeko parada izango du protagonistak. Baina Ipar aldeko paisaia hark, bere arkitektura beti berdinarekin, bere lantegietako tximinia, jende arrotza (beretzat), “espazio antzuak” ondo astinduko du Bakartxo, aitonaren erruki izateraino: “zer izan ote zen zure bizimodua han, deserrian, bizipozik erakusten ez duten kale huts haietan, elkarri itsatsita eta sailetan emanak diren etxe gotortu haietako zokoetan” (89).

Hitzordua Frantziako iparraldean Egiazko ordua iritsi zaie, Jose Bermejoren hango eta hemengo senideei. Batzuen eta beste(ar)en lekukotasunak aurrez aurre jartzeko. Eta bakoitzaren uzta desberdina

izango

da,

jakina.

Hasteko,

ezustekoa

gure

protagonista

nagusiarentzat. Berak uste zuen aitona ez zela elizazalea –apaizik gabe ezkondua zen, besteak beste–. Bada, Frantzian elizkoia bihurtu bide zen, bere herriko apaizaren lagun, Renée alabaren esanetan. Bakartxok ez daki ere, aitonak amorantea izan zuela Donibane-Lohitzunen (112), bere idealizazioan “hura” gauza txartzat nahi eta ez hartu behar balitz bezala. Ezta Espainiako gerrak egin omen zizkioten zauriak ere, ziren ordukoak! (114). Baina balantzaren alderdi baikorra bete nahi balu legez, Renéek aitaren bertuteak ez ditu ezkutatuko: “gizon eskuzabala, on puska (94), munduko aita amultsuena (100). Elkarri egiten dioten lekukoen hartu-eman hartan, Renéeren datuak objektiboak dira. Esaterako, non, noiz eta norekin ezkondu zen aitona. Henriette zuen izena emazteak eta senarra baino lehenago hil zen. Baina ez dute talka egingo batzuek eta besteek. Hasieran behintzat, elkarri, hara nola arrantzura joan diren arrantzaleak bezala itzultzean, beraien harrapaketaren fruituak erakutsi arte. 15. eta 16. atalak erakusleiho bikainak izango dira. Elkarren berri zenbat eta gehiago jakin orduan eta handiagoa izango da “goibelaldia”. Bakartxoren esanetan: (…) “Kontakizun hartan ez baitzen gurekin huts egin izana justifikatuko zukeen zeregin loratsurik” (99). Beste “aldeak” ere bere harridura azalduko du. Hitzetan ez ezik baita aurpegiko itxuran ere. Narratzaileak hitz ezin egokiagoak darabiltzala: “Biharamunean,

10


Hobe isilik

zurbil eta kezkati ageri zen Renée, kopetako tolesek zakar airea ematen ziotela” (Ibid.) Beste behin, “gezurra esan zidan!” –aitortuko dio Renéek bere mintzaideari. Ez baitzion esan ezkondurik zegoela. Ez eta Aurora zioen tatuaje hura nori zegokion: Aurora emaztea, arrebatzat saldu zion familiari. Frantsesaren gogoetan baina, aitaren hutsa makurra izan zela ondorioztatu badu ere, ez zen barkaezina (102). Bakartxok ere bazukeen aitonari zer leporatu. Adibidez, 1944an bere semeari bidali zion gutun-promesa hura esaterako, aurki bilduko zirela denak aginduz, eta gero ezer adierazi gabe bete ez zuena (111). Elkarri egiten dizkioten aitorpenekin nolabait amaitzeko, aitonak bere bizitzan lortu ez zuena, lortuko du hilda gero: familia biak atsekabeturik uztea. Hangoak haserre, hemengoak porrotaren sentipenarekin. Aitonaren lekukoak itogin asko zituen arren, narratzaileak ordena egin nahi du haren historian. Huraxe nahi du sikiera garbi. Horregatik errenkadan ordenatu nahiko du haren borrokalari bizitza. Hainbat hipotesia luzatzen ditu: 1.- Erresistentziako militante izan ote zen? 2.- Komunisten kolabo? 3.- Anarkista taldeetan, maquian, Pirineoa zeharkatuz? 4.- Pirata, akaso? Baina akatsa non ote, bere bizitza nola edo hala bizi edo pairatu duenaren baitan, hori bai, noizbehinka gezurren bat luzatuz, edo hura “ipuin beltzetako protagonista bilakatu zutenengan” (116). Datu objektiboen faltan, Jose Bermejo berri bat itxuratzen ari ziren haren ondorengoak.

Renéeren eskaera Bakartxok aitona zenaren Frantziako beste senideekin batzartzen delarik, ikusten da Frantziako familiaren alde bat baino ez dela Espainiatik datozenekin biltzen. Hitz gutxitan esanda Renéek eta bere familiak ez dute inolako traturik bere

11


Garbiñe Ubeda

beste ahizpekin. Eta, gainera, esplizitoki ohar bat etorri berrientzat: hobeto gehiago ez aztertzea, arakatzea zeren: Memoriak, zirikatzen denean, haize bolada zakarrak astintzen baititu ipar eta hego, familietako hauts zikinenak ere harrotzeko moduko zirimolak” (Laurentek, Renéeren senarrak, 118). Arrazoiak 119. orrialdean emanak daude: hasteko, amaren zaintzaz ahantzi egin bide ziren, bereikokeria, bekaitza, traizioa…aipatzen dira arrazoi (119). Adjektibo gogorrenak ere arestian aipaturiko Laurentek eskaintzen dizkigu, bere emaztearen familia omen: (…) “seko putasemeak dira”. Ahizpen familiez ari direla, gaizki esanak gorantz doaz: “motzean, horixe bera dira barrenustelak, jendaila zimur bihozgabeak”…(Ibid.). Eta Hitz gogorren crescendo hartan ohartuko gara eskaera, mehatxua ere badela Bakartxorentzat: (…) “areago, haiengana hurbiltzen bazarete, historia honekin joango bazinete, zuenak egin du etxe honetan” (Ibid.). Frantziako iparralderako bisita hartan Tourcoing herrira, -Pas de Calais eskualdean, Belgikako mugan-, eta, balantze bezala, gure protagonistak gauza bat garbi aterako du: berak edo bere leinukoek beharko dute aitonaren historian arakatzen jarraitu beharko zeren Renée alabak zehatz-mehatz aitortzen dien bezala: “Denok dugu sekreturako eskubide, baita hil ostean ere” (121). Hausnarketa hark baina beste bat dakarkio Bakartxori: nori zaio begirune gehiago izan behar, zenduari ala haren adarreko senidearen jakin egarriari? “Ba ote dago erdibiderik. Egia erdiak badiren bezala, ba ote da sekretu erditan jarduterik? (Ibid.)

Hobe isilik Azken kapituluak ematen dio izenburua eleberriari edo alderantziz. Gauza da nobelak Tourcoing-eko hilerrian egingo duela azken aurreko geltoki, amaierarantz abiatu aurretik. Bertan dira Bakartxo eta bere senar zuhurra den Edu, eta Renée eta Laurent senar-emazteak aitonaren Frantziako bigarren familia. Ez zaio erraz

12


Hobe isilik

protagonistari leku arrotz hura bere aitonaren hilobitzat onartzea. Edo behintzat Euskal Herrian hilobiratu balute “geure neurriko omenalditxoa” izango baitzuen. Ezin izango du baina Bakartxok asebete itzuli etxera. Eta guztia bost urteko zulo madarikatu hura ezin duelako osatu. Izan ere, hark jakin nahi du 1944-1949 urteen arteko aldian, zer gertatu zen. Aitonak azkenekoz familiari idatzi zionetik eta, Henriette emakume frantsesarekin uztartu bitartean. Ez da baina protagonista bere aitonarekin haserre. Ez behintzat guztiz, ulertze bidean doa historia. Lerro politak eskaintzen baitizkio harena ulertu nahian: “Gerrako zaurien garrasia mututu zenuen zeure baitan, eta harekin batera zenbait min: herriarena, iraultzarena, maitearena, familiarena”… (126). Eta aurrerago: “Biziraupena da funtsa, ez zutik hiltzea. Eta hori ere garesti ordaintzen da” (Ibid.) Halako batean, aitonak eginikoaren onarpen osoa etorriko da. Aurretik, bere buruarekin harro dago ikertzailea: “harro nago egin dudanaz, deskubritutakoaz”. Gero

aitonaz:

harro

nago

izan

zinenaz,

bazarenaz,

erraietan

eragin

didazunaz” (129). Arrazoi osoz gainera, bere buruaren jarrera esplikatu nahian protagonistak arrazoi handiz hausnartzen du: “Ez gara egia bat. Eragiten dugun sentimendua gara” (Ibid.). Baina normala denez, ikertzaile sena duen batek ezin izango du bere ikerketa gaia azken unera arte alboratu. Esperantza poxi bat du Bartzelonako CNTren artxiboetan.

Hizkera Deskripzio garratzak, doilorrak narratzen dira. Adibidez bikainak, gerrak, “herioak” utzi ohi dituen arrasto odoltsuaren azalpenak. Apokalipsiaren zaldunek erakusten dizkigutenak. Paragrafo osoa (31). Definizio gardenak, zehatzak, oro har, esaterako: ”babes senaren aztoramena lirudike maniak” (70), esaldi ongi

13


Garbiñe Ubeda

egituratuak, prosa zaindua du idazleak, oro har, ez diolarik uko egingo euskal hitzari. Horrela, askari, bihurkin, bilduki, matxarda (=pintza), eta horrelako hitz garbiak barneratuko ditu bere narrazioan. Bestalde, egoki darabiltza, indar handia emanez testu inguruari, adjektiboak (barrenustel, buztanberoak

(anarkistak),

lepaluze,

hontzarmario,

nahastaile,

sarkin, sudurluze, tuntunontzi, zipokari, zipotz…) edota lokuzioak: belarri luzearena, txolinarena, egin… oroimenaren jitoan galdu (101). Oso ondo idatzia, gauza txar gutxi, edo ia bat ere ez, jar daiteke idazlearen lepo. (90. orrialdeko “jarrita ginela” harrigarri samar bada ere). Prosa bikaina, aditz, perpaus eta lexiko aberatsa bitarte, mezua ederki iristen zaiola irakurleari iritzi diogu. Badira hitz zenbait erabilera gutxikoak edo agian hiztegira jotzeko premia izan dezaketenak. Aditzak zein izen arruntak. Hara nola: alderantzikatu (alderantziz jarri), barrandan (=zelatan), bildumen (=laburpen), eguarte (eguna goizetik gauera), etxekoandretu, fueratu

(=kanporatu), gartu (=garra sortu),

promestu, trabeskatu (=trabeska jarri), zatak (=abarkak Nafar Pirineoan)… Esaldiei biribiltasuna eman nahi izaten die, agian, barrokismoaren erortze arriskuarekin, adibidez, aitonaren “bigarren” bizitzaren harian deskripzioa egiteko garaian oparotasun handia eskaintzen digunean narratzaileak, lerro batean kontzeptuzko 10 aditz deskribatzen dizkigularik lerro bakarrean! “maitatu, eratu, lan egin, oinordeak sortu, hazi, gozatu, heldu, zahartu, hartu, hil” guztiak “bizitzako ziklo naturalean” osatuko zituenak aitonak, bigarren bizitza hartan lau alaba egitera heldu baitzen! (98) Renéek eta, bere ahizpen gurasoekiko axolagabekeria salatu nahi dutenean ahoratzen dituztenak, bere ahizpei zien aiherra adierazteko, haiek ere bikainak dira. Hitzen hurrenkera oparoa da nonahi. Horrela iritzira: berekoikeria, bekaitza, larderia, traizioa, baita aditzenak ere: zirriborratu, sortu, kateatu, nahastu…, (119). Beste horrenbeste eta gehiago, orrialde berean, beherago, Laurenten ezpainetan, berriro ere beste familia haren “eskaxa”

14


Hobe isilik

adierazteko: “Seko putasemeak dira (…) barrenustelak, jendaila zimur bihozgabeak…

Balorazioa Hobe isilik eleberria agian aurreikuspen apaletatik abiatzen den kontakizuna dugu. Apala diogu ez baita familia baten oroitzapen xume batzuetatik aldentzen. Ehunka izango dira horrelako historiak gordetzen dituzten familiak. Hots, 1936ko gerrak eta haren inguruko guztiak suposatu zuena: hainbat gudari eta soldaduren heriotza edo espetxea bai eta erbestaldiaren deserrotzea ere. Garbiñe Ubedaren lana intrahistoriari lotu zaio nagusiki nobela interesgarri bat burutu duelarik. Hemen ez da balentria handirik, ezta ekintza historiko askorik narratzen. Presarik gabe abiarazten duen eleberri honek ez du puntu gorenik. Astiro-astiro, handik eta hemendik agertzen joango dira José Bermejo Zabaletaren berriak, ez bereziki arranditsuak baina Garbiñe Ubedaren luman –horra bere merituetako bat–, bizitasuna eta interesa sorrarazten duten. Gizakiaren bertuteak eta akatsak banatuz joango dira beti ere hezur eta haragizkoak diruditen pertsonaien bizkar. Laburbilduz, nolakotasunak berez historia arrunta litzatekeen kontakizunari hauspo biderkatu bat ematen dio.

15


Garbi単e Ubeda Literaturaren zubitegian (Armiarma)

Bibliografia NOBELA

Hobe isilik. 2013, Elkar KRONIKA

Negu Gorriak - Ideia zabaldu tour 95. 1995, Susa SAIAKERA

Mila ezker 2009, Susa KRITIKA

Hobe isilik, A. Alvarez Uria, Argia, 2014-03-16

Hobe isilik, A. Galarraga, Deia, 2014-01-04

Hobe isilik, M. Asurmendi, Berria, 2014-01-03

Hobe isilik, M. Asurmendi, Berria, 2013-12-22

Hobe isilik, J. Rojo, El Diario Vasco, 2013-12-06

16


IDAZLEAREKIN HARIXA EMOTEN

http://www.bibliotecaspublicas.es/eibar http://liburutegiak.blog.euskadi.net/eibar http://liburutegiak.blog.euskadi.net/ eibarkoumeak

https://twitter.com/ JSM_Liburutegia https://www.facebook.com/ EibarkoJsmLiburutegia http://pinterest.com/ jsmliburutegia/

Juan San Martin Liburutegia Bista Eder, 10—1 20600 Eibar Tel. 943 70 84 37

17


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.