Iban Zaldua, Etorkizuna

Page 1

Iban Zaldua Etorkizuna Antxon Narbaiza, 2014/05/06

Eibarko Juan San Martin Liburutegia


Iban Zaldua

ETORKIZUNA, Iban Zaldua, Alberdania, 2006 Edukiaz 15 ipuin eta bat opari, diosku egileak, horiek dira berak eskaintzen dizkigunak. Hona beraietako bakoitzaren aipamen labur bat. Narrazioak Lehen pertsonan idatziak batzuk, narratzaile baten bidez besteak, azken honen kasuan, azpimarra dezagun, narrazioan “oso” kanpoan kokatzen dela.

1.- Sofarena Umorez astindutako ipuina, zeinetan bikote bat Madrileko Ikeara doan sofa berria erostera. Arrazoia: jendea ez dela lehen bezala “gure etxera etortzen”. Eurek OKUPA deitzen dituztenak, alegia.

2.- Kontuak ez du erremediorik 16 urte zituela izaniko maitasun desengainuak “konbentzitu” egin du protagonista: patuak ez dio batere lagundu; harrez gero dena gainbehera joan baitzaio bizitzan. Hura konpontzeko iragana aldatzera jo nahiko du protagonistak, sorgin iragarle baten bidez. Horren harira, Madame Marguerite iragarlea mehatxatuko du guztia argi diezaion. Baina bere maitearen ezetza gertatu zen garaian izaniko gertakari batek ezinezko bihurtuko du bere nahikundea betetzea. Nahiz eta denboran barrena bidaiatu Arantxa bere neska berreskuratzeko ezina agertzen zaio protagonistari, eta, bidenabar, bere ohiko biziera malapartatura itzultzea. Ipuin biribila iruditu zait. Laburra eta entretenigarria. Iragana norbere alde aldatu nahi hori berriro ere agertuko da ipuinetan.

3.- Loti ederraren historia ekonomikoa

2


Etorkizuna

Loti ederrak goruetan ari zela zauria egin zuen. Orduan erregek mendekua: erresumako goru aparailu guztiak desegin araztea aginduko du. Ondorioz, kilimon egingo du estatuak.

4.- Fabrikarena, edo A, E, I, O, U Europako ekialdean kokatzen da narrazioa, Polonian, non Ania neska jostuna baita bertako hiri bateko fabrika batean. Narrazio zirkularra non pertsonaiak egoera afektibo ezegonkorrean mugitzen diren.

Tadeus,

Stanislaw,

Oskar,

Ursula,

Januta…ditugu

haien

izenak.

Komunismotik kontsumo gizartera igarotzen ari dien mundua islatzen da bertan. Kapitalismorik bortitzenaren bidean dira. Narrazio xamurra eta era berean biluztua.

5.- Adulterioa Karlos eta Jorge lagunak dira. Karlos adar jotzailea da, besteak beste. Elena engainatu du lankide batekin. Baina orduan ere ez du asebetetasunik: zertako egingo du horrelako balentria lagunari ezin badio kontatu!! Artasunaren parodia.

6.- Aldatzen den gauza bakarra Amak sinatzen duen gutunaz hasten da narrazioa. Gutuna bere alaba “maiteari” zuzentzen dio. Espetxean da bera eta, dirudienez, euskaraz egitearren duen debekuaren kontra aritzeagatik nahiago izan du amaren bisita bertan behera uztea. Ama nekatuta eta etsiturik dago jasan behar duenaz. Aitorpen logiko bat egiten du: “Gertatu zena gertatu izan ez balitz ez ginateke horrelako egongo”. Etorkizuna aldatu ahal izatea.

3


Iban Zaldua

Oraina eta etorkizuna higiezinak izango dira baina iraganean eraginez gero halabeharrez eraldatuko lirateke biak, ezta? Stalinen egintzak, Orwellen eleberri ospetsua, hots, posible ote iragana aldatzea bidenabar oraina eta etorkizuna aldaraziz?

7.-Gargantuarena Amaiera bitxia duen ipuina: Gargantuaren ziloan “desagertu” egiten den neskatoarena, bere gurasoek “tradizioa” errespetatu ez dutelako. Gure tradizio zenbaiten ironiazko kritika. Oraingo honetan Zaldua euskal heterodoxoa agertzen zaigu, bere Euskaldun guztion aberria umorezko eleberria gogorarazten digularik.

8.- Zazpi gauza Senideen arteko harreman hotzak narratzen dira. Semea aurrenik amarekin eta gero aitarekin dituen dialogoak dira. Gurasoak banatuak ditu eta horregatik banan-banan bisitatzen ditu. Atseginez irakurtzen dira aipaturiko dialogoak.

9.- Udako bidaia Bi lagun autoz doaz Mediterraneo aldeko leku turistiko batera libre dagoen osaba baten apartamentura. Benidormerako bidean, hain zuzen, bien bitartean oporrak nola pasatuko dituzten aurreikusten doaz, ustez jardun aski arruntean. Batak hika egiten dio, besteak zuka erantzuten: “ikastolan hitanoak ez zuela ezertarako balio azaldu ziguten”.

10.- Konponbidea etxebizitzaren arazorako Oraingo honetan mutil zorigaiztokoaren istorioa dator. Bere betiko maitea “putakumearekin” alde egin dio, horrela deitzen du neskak aukeratu duen morroia. Neska eskuratzeko irrika bizia du protagonistak eta, horretarako, atzera begira denboran, iraganera, egingo du bidaia. Bere asmoa neskak izan zuen beretzat zorigaiztoko haren aurretik aritzea izango da. Horrela orain ezinezkoa zaion maitasuna berreskuratuko luke. Baina…

4


Etorkizuna

11.- Mantxa Bikote bat oporretan Gaztela La Mantxan. Ainhize eta idazten ari den mutila bikote dira. Eztabaidatzen igaro dute denbora, paisaiaren idorrak eta “interes gutxiak� bultzaturik nonbait. Bidean, arima erratua dirudien emakume bat aurkitu dute. Bikotea baina ez da horren aspergarri izan diren mantxako oporren ondoren. Horretarako egokiagoa nonbait Nafarroako Baztanen egotea. Txango batek bertara eramango ditu. Errelato ironiaz eta umore beltzez jantzia.

12.- Iriarte doktorerarena Hemen ere atzerabidaia dago: Juan Carlos Iriarte ikertzaile, fisikari donostiarrak laborategiko sagu bat lau minutu atzera denboran bidaltzea lortu du. Iraganerako bidaia posible zen baina‌

13.- Maiatzaren lehena Banandutako bikote bat eta beroien alaba. Beste desenkontruzko narrazio bat. Ama eta alaba alde batetik aita bestetik telefono harian.

14.- Aurpegia Ohiko maite-hirukote bat. Edurne (amorantea)-Antonio eta Ainhoa senaremazteek osatzen dutena. Edurne igarlea da, igarle metodo bereziak dituena: hazpegiak berreraikitzen ditu eta, gainera, azterturiko pertsonek zer bilakaera izango duten iragarri. Denboraren poderioz Ainhoak Antonio utzi egingo du. Beraien alaba Maddi, aitazulo, hark emaniko oniritziaren ondoren, senarra aukeratu eta haur bat izango dute inseminazio bidez: Antton. Antton istripuz hilko da txikia dela, senarrarengandik banandu egingo da Maddi, eta, sendagile den arren, insomnioak jota dabil. Berak ere Edurnerengana jo beharko du bere etorkizunaz galdetzeko. Ipuin polita.

5


Iban Zaldua

15.- Etorkizuna Zientzia fikzioan, mundu nasai maiz zehazteko gaitza den batean, kokatzen da narrazioa. Alabatxoaren galderak gizaki hilezkor eta hilkorrez banandutako gizarte bat erakusten digu. Baina orduan ere, pobre eta aberatsak daude nonbait. Hain zuzen, aise susma liteke zeintzuk diren hilezkortasun programa genetiko bat ordaintzeko dirurik ez dutenak‌

Hizkera Oso hizkuntza errazean idatzia, perpausa ondo texertatuak, ez dago ulermen arazo apartekorik. Agian hitzen bat. Esaterako: hazpegi (facciĂłn, rasgos, gaztelaniaz), edota alamen: zurrumurru, larre, elikagai.

Laburpena zelan edo hala Tematika anitza dute ipuinek non pertsonen arteko harreman beti zailak islatzen diren. Familia eta bikote harremanak, oro har, bai eta beraiei darien problematika ugaria islatzen den hainbat kontakizunen barrena ere: maitasuna eta, batez ere, maitasun eza edo akitua, adulterioa, bestelako harreman guztiz dibergenteak. Eta zer irtenbide du gaurko zorionik ezak, gaurko sentimenduen kolokak, hauskortasunak? Gauzak horrela, pertsonaiak maiz gertakarien bilakaera logikoaren aurka altxatzen dira: iragana aldatu nahi luke. Bada, ipuinetan susmatzen den giro etsikorrari irtenbide sikiera literarioa emateko, zergatik ez fisikaren legeak apurtzera jo? Zergatik ez bigarren aukera bat izan gure patua zuzen bidean jartzeko? Eta iraganeko denborara itzultzea posible balitz, non denbora espazioa binomioa gogoratuz, hura moldatuz aipaturiko ezinezko harreman horiek ekiditeko beste biderik balego‌ egungo atsekabea zorion bilakatuko bagenu? Horrelako hausnarketak eta beste asko luzatzen dira, besteak beste, Iban Zalduaren prosa adimentsuan.

6


Etorkizuna

IDAZLEAREKIN HARIXA EMOTEN

http://www.bibliotecaspublicas.es/eibar http://liburutegiak.blog.euskadi.net/eibar http://liburutegiak.blog.euskadi.net/ eibarkoumeak

https://twitter.com/ JSM_Liburutegia https://www.facebook.com/ EibarkoJsmLiburutegia http://pinterest.com/ jsmliburutegia/

Juan San Martin Liburutegia

Bista Eder, 10—1 20600 Eibar Tel. 943 70 84 37

7


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.