Elkarrizketa Txabi Arnal

Page 1

10 ELKARRIZKETA

2012ko urtarrila

Txabi Arnal, irakasle eta idazlea:

“Umeen liburuetan heriotza oso era naturalean jorratzen da”

- 4 urte eman dituzu azken 30 urteotan kaleratutako haur-bildumak aztertzen. Zer dira haur-bildumak? Ume txikiek irakurtzen dituzten liburuak dira. Bertan marrazkiak ez dira bakarrik apaingarriak, istorioa ulertzeko ezinbesteko elementu dira. Gaur egun, helduentzako albumak ere egiten dira, baina nik 0 eta 8 urte bitarteko umeei zuzendutakoak aztertu ditut. - Zeintzuk elementu izan dituzu aztergai? Gauza askotan jarri dut arreta. Alde batetik, datu bibliografikoak aztertu ditut, heriotzak zer nolako interesa sortzen duen jakiteko eta interes horren bilakaera ikusteko: 1980. hamarkadan oso album gutxi kaleratu ziren; 90. hamarkadan, gai honekiko interesa piztu zen eta mende hasieran era nabarmenean jorratzen hasi zen heriotza haur-albumetan. - Liburuen jatorriari ere erreparatu diozu?

Bai. Egia esan Espainian ez da gai horretaz asko idazten, liburu gehienak Europatik datoz: Frantziatik, Alemaniatik eta Erresuma Batutik, batez ere. Bitxia bada ere, gehiago dira katalanez idatzi eta gaztelerara itzulitako liburuak, gaztelaniaz idatzitakoak baino. - Eta euskarazkoak? Egia esan, lan honen ikerketa esparrua Euskal Herrian zentratzea zen nire asmoa, baina ezinezkoa suertatu zitzaidan oso material gutxi dagoelako tesi baterako. - Liburuen edukiei dagokionez, zer ebaluatu duzu? Nor hiltzen den eta nork egiten duen dolua, nola edo zergatik hiltzen diren, doluaren faseak, erlijioaren pisua, umeek erritoetan parte hartzen duten (hileta-elizkizunetan, alegia), helduen jarrera eta heriotza irudikatzeko egileek erabiltzen dituzten metaforak, besteak beste. - Eta zeintzuk metafora erabiltzen dira?

ArgazkiPress

1980. urtetik 2008ra bitartean kaleratutako 57 haur-bilduma aztertu ditu Txabi Arnal idazle ermuarrak aurkeztu berri duen tesian (‘Heriotzaren tratamendua haur-bilduma ilustratuan. Gaztelaniaz argitaratutako obrak’). Umeak, heriotza eta literatura batzen dituen lan horren emaitzek harrituta utzi dute egilea.

Batzuetan heriotza gauarekin parekatzen da edo urtaroekin. Kasu honetan neguan gertatzen da heriotza. - Nor hiltzen da umeen liburuetan? Haur literaturan oro har, protagonistak animaliak izaten dira askotan. Nik pentsatzen nuen liburu hauetan ere animaliak protagonista izango zirela, heriotza hain mingarria ez izateko. Baina ez, animaliek presentzia txikia dute, gizakia hiltzen da ia gehienetan, aitona, batez ere. Liburuak ausartak dira,

ama hiltzen baita batzuetan eta umea bera ere. - Zer nolako ondorioak atera dituzu tesian? Gai deseroso horren aurrean, mezua balio literarioren gainetik ipintzen dela pentsa daiteke, pisu pedagogikoa handiagoa izango zela uste nuen nik, behintzat. Baina ezetz ikusi dut. Badaude oso liburu pedagogikoak (80. hamarkadakoak, batez ere), eskuliburu gisa har daitezkeenak, baina gehienak benetako lan literarioak dira. Horrek harrituta laga nau. Era

Artarrai opari denda D . ARRAL 97 S.L.

Goienkale, 5 • Telf. 943 17 44 19 ERMUA Drogetenitturri, 197 zkia.

Tfno. 943 176 075 - Fax: 943 170 892 arral@arral97.com www.arral97.com

Ardo banatzailea: Luis Cañas Cantosan Verdejo Viña 65 Verdejo Amaren Añada Real Cava Oriol Rosell Nitida Montepinos


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Elkarrizketa Txabi Arnal by Biblioteca Juan San Martin Liburutegia - Issuu