Huliganaren itzulera: iruzkina

Page 1

Juan San Martin Liburutegia “Idazlearekin harixa emoten”

HULIGANAREN ITZULERA Norman Manea, Erein - Igela, 2017 Itzultzailea, Koro Navarro

Iruzkina: Antxon Narbaiza, [2018-05-22]


Wikipedia https://eu.wikipedia.org/wiki/Koro_Navarro AuĂąamendi Eusko Entziklopedia http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/navarro-etxeberriakoro/ar-98032/ EIZIE: Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea http://www.eizie.eus/News/1066251022/


Sarrera: Historiara hurbilketa Norman Manea eta Europaren ekialdea Nobel Sarirako ere, proposatu izan den idazle errumaniar honek, Europaren erdi eta ekialdeko hainbat herrik bizi (maiz, jasan) behar izan duten patua islatzen du. Mendebaldeko indarrek (Estatu Batuak, Frantzia, Alemania) eta ekialdekoek (Errusia, nagusiki),

XX.

mendean

barrena

kapitalismo-sozialismoaren

arteko

borroka

ideologikoaren aitzakian estatu ahalguztidunek, bertako oligarkiekin aski ez eta, herri hauek zapaldu egin dituzte. Gerra eta migrazio leku izugarria, aurreko mendeetako otomanoen hegoaldetik egiten zuten bulkaren ondoren, aipaturiko mendea bidegurutze handi bat bilakatuko da. Europako eskualde horiek oso ongi islatuak daude Manearen liburuan, duela zenbait urte Claudio Magrisek bere Danubio bikainean egin zuen bezalaxe1.

Bizitza bat XX. mendeko historian Bizitza bat, hori dio parentesi artean azpitituluak. Eta horrela da, huligan baten – alegia, baztertua, errebeldea, erbesteratua izan den gizaseme baten itzulera. Itzulera beti mingarria, bai ametsetan egin daitekeena –eta maiz amets gaizto bihur daitekeena– , zein eta in situ ere gauzatzen dena. Baina itzulera alde egitearekin lotua dator. Eta etxetik, zeure sorlekutik alde egitea, ez da inoiz samurra izaten. Nahiz eta prekarietatean bizi, bedi intelektuala, bedi materiala. Idazle bilakatu nahi du behin betiko ingeniaria den protagonistak. Eta Errumanian ezin du nahi duena idatzi. Ezta urrik ere! Hala ere irteerak mingarri izaten jarraitzen du. Itzulerari bezainbeste orri eskaintzen dizkio Maneak irteerari. Ez da erraza: “Errumaniatik alde egiteko zalantzek: “zenbat” hilko zen nigandik irteerarekin” (175) Baina idazleak alternatiba ez du maite: “Eta hemen, etxean, nire zelatan zegoen heriotza, hori zer?”. Heriotza metaforikoa agian, baina argi markatzen duena protagonistaren aldartea. Ez du “nagikeria sozialista” gura. Dena diru truk egiten duen gizartea, edo bezuzen bidez, opariak mediku eta erizainei ongi arta ditzaten (161). Baina etengabeko borroka horretan biziko den pertsonak gauza asko bizitu eta jasan ditu. Garaia da hartaz hitz egitea. 1

Claudio Magris-ek (Trieste, Italia, 1939-), Danubio ibaiaren ibilbidea aitzakia harturik (Suizako iturburuetatik Itsaso Beltzean isurtzen den arte), haren ibilguan aurkitzen diren herri, etnia eta abarren ikuspegi bikaina ematen digu, artea, historia, oro har, literatura, politika eta beste hainbat alor ukitzen dituela. Danubio hau gomendagarria da Menearen liburuarekin batera irakurtzeko, Balkanetako penintsula eta, oro har, Karpatos mendikatearen maldetako haranak puzzle izugarria izan baitira historian zehar; bertan herri-muga aldakorrez beteriko jendea bizi da.


Liburuaren iparorratzak Hiru partetan irakurtzeko aholkua egiten digu Koro Navarro itzultzaileak. Hiru zatiok, atariko zabalaren ostean, lehen eta bigarren itzulerak datoz, lehenengoa, fikzio gisa: oroitzapenezko bidaia bada, norbere bizitzaren berrikuspena, esaten digu Antonio Tabucchi-k liburuaz ari dela, bigarrena berriz, atzerritar baten itzul bidaia bere sorterrira exilioaren ondoren, bere bederatzi egun eta “egunik luzeena” bataiatu duen beste batekin. Baina, mahaiondoko bezala, azkenaurreko eta azkeneko egunak oparituko dizkigu hark. Bitartetxo bat ere eskaintzen dio Maneak oroitzapen bereziei Vienan: “Anamnesia”. Edozein modutan liburua arretaz irakurri beharra dago denbora harathonat etengabean ari baita. Bada, historia da Manearen liburua, autobiografia gehienetan, lekukotasuna bestean. Fikziorako leku gutxi geratzen da hemen. Baina hain da egilearen bibentzien ugaritasuna non irakurleak adi-adi jarraituko baitu liburuan esaten dena. Batzuetan fikzioa ematen du izan gabe, hain da gogorra bertan irakurtzen dena! Maneak bere larruan ezagutu izan du, hasteko, judutarra izateagatik, haurtzaroan, diktadura faxistak aginduta, Ukrainiarantz egotziak izan baitziren, handik itzultzean, 2. Mundu Gerra doilorraren ondoren, Ceausescuren diktadura luzea eta latza jasan izan zuten, trantsizioa gero, non egileak bigarren itzulera deitu duena gertatuko den, zeinetan itsasoz bestaldera alde egin zuelarik, bertatik zenbait urte geroago itzultzean Maneak bere sorterria zertan den egiaztatuko duen.

Nobelaren hotsa Etsikorra da maiz eleberria, edo errealista nondik begiratzen den! Giza-izaeraren nolakotasuna agertzen du. Patua iluna izan zuen edozein modutan Manea familiak. Antonescu jeneralak Estatu Nazional Legionarioa aldarrikatu zuen Errumania osorako, eta judutarrak bota egin zituen jaioterritik 1941. urtean, 2. Gerra Handiaren hastapenetan naziek Europaren jabe harroak ziren garaian. Nora eta Sobietar Batasuneko mugara. Kanporatze haren bidegabekeria Txernobil (1986) atalean ederki zehaztua dago. 1945ean etxera itzultzean Maneatarrak konturatzen dira 25 kilometro harantzago bizi diren euren senide haiek –judutarrak eurak bezala–, ez dutela kanporatzerik jasan. Mugen arbitrarietatea! (126-127). Lau urte geroago berriro “itzuliak”: Marcu Manea eta haren familia, Janetak, Normanek eta Rutik osatua, Sobietar Batasunetik atzerriratuak izango dira, UngheniIagiko muga-gunean barna (...) Faltineci-ko hiria da haien helmuga”


Maneak, bere askaziari eginiko izugarrikeriak aipatzen ditu, baita izenak ere, adibidez, Carp izeneko komandante doilorra izendatzen du. Udaberririk ezagutu ez zuen jende hark beste diktadura bat ezagutuko du. Egia da, diktadura hark ez dio ingeniari ikasketak egitea debekatu, pentsa lezake norbaitek. Baina Ceasescuren morroien ustelkeriarekin ez kolaboratzeak arazoak sortaraziko dizkio Normani. Berlinetik eskaintzen dioten bekak salbatu lezake. Izugarria da bertan jasan behar izango duen galdeketa iraingarria. Hasteko, frantsesak, gero ingeles eta estatu batuarrak eta, azkenik, nork irabazi du Gerra, galde zezakeen Maneak, funtzionario haren aurrean, haren Hitler “Adolf zoroa�, ez zen alemana austriarra baizik�, horren moduko pellokeriak entzun ordez (61-75). Bestalde, Ameriketara joateak, Estatu Batuetara, alegia, idazlea kapitalismoarekin lotu dela pentsaraz lezake norbaitek. Baina ez dirudi horrelakorik dagoenik. Onartu behar da, intelektual askoren aterpe goxoa bilakatu izan dela Maneak ironikoki Paradisua deitzen duen parajea. Onartu behar da, idazle batentzat hango askatasuna, kanpotar labeldun bezala bizitzeak, askatasuna ematen diola bere lanbidean jarduteko. Baina Maneak urruti dirudi American way of life delakoan sustraitzeko. Gure idazlearen Aberria, hizkuntza da, bere jaioterri Bukovinako errumaniera: New York-en ere, errumanieraz idazten jarraitzen du, bertantxe gordetzen ditu idazleak bere amets gehienak. Bien bitartean, denboraren harat-honatean badaki itsasoz bestaldetik berri onak ezin daitezkeela etorri; hasteko, amaren maldan behera tristea, semeak ezin dio bere hiletetan egongo dela ziurtatu2. Ustez ideologiak aldatu dira, baina atzo komunista zena gaur kapitalista edo auskalo zer izan liteke, eta, Manearen etxea okupatu...(Ideologia aldaketaz gurean ere badakigu apur bat). Berniza baino ez diote eman demokraziari. Bere Errumaniarako itzuleran eszeptiko agertzen da, beraz, idazlea, baita egiten dizkioten zenbait ongi-etorriren aurrean ere. Umore tantarik ere ez da falta narrazioan barrena. Lagun batek eman dio protagonistari ideia, Jormania sozialista deitzen dio errejimen jasangaitzari, Karpatoetako Pailazoa dugu Ceasescu, eta Mortu kamarada haren emaztea.

2

Ama hil eta bederatzi urte gero amets egiten du protagonistak ama zanga-zulo batera erori eta bertatik atera ezinik jardungo duela (89-90).


Judutarren patuaz Esana dago, baina halere argi ikusten da, eleberri honetan, giza izaeraren eskasa nabari bada ere, injustiziaren gailurra judutarrek jasan duten patua dela. Manea idazleak kontzentrazio-esparruko senide eta ezagun hilak gogoratzen ditu arestian aipaturiko Errumania bertako Antonescu jeneral faxistak bidaliak. Idazleak bere bakardadean bizi ditu oroitzapen horiek, halere, bera judutarra izanagatik familiaz beren errito eta ohitura guztiak ongi ezagutzen baditu ere, ez dirudi atxikimendu handirik dionik erlijioari. Hurbilekoen adoktrinatze saiakerak izango ditu3.

Amaren irudia Egileak pertsonaia bati garrantzia ematen badio hori ama dugu, zalantzarik gabe. Amaren ahotik oroitzapen eta bizipenez beterik dator eleberria. Bera da argi egiten duena hainbat gertakariz (berea, bere sekretu ez horren txikia ezkutatu dien arren semealabei). Haren hitz jario etengabea, iragana, oraina eta etorkizuna bera ere iragarriz...barne bizitza aberatsa edozein modutan, maldan behera azkarrean doan gorputz erori eta zailduan. Narratzailearen prosa bikainean esanda: “Aho zaharra egarriak eta nekeak kiskaltzen dago, eta errimaturik isurtzen ditu aitaren, semearen, senarraren, errainaren eta Jainkoaren istorioak, zeinak ematen baitizikio bakoitzari bere berezitasunak, gaztaroko eguzki-urte idilikoak eta atzoko eta gaurko huligan-urteak. Intziri egiten du, xuxrlatzen du, eskatzen du, bizi da, bizirik jarraitzen du ghettoaren hizkuntzak� (164)

3

Saiatuko da Ariel, osaba? mutila erakartzen. Yeshiva (judutarrentzako ikasketa zentroa) batera bidali nahi du non TorĂĄ eta Talmud oinarrizko liburuen irakurketa eta interpretazioa eztabaidatzen den (169).


Itzultzaileaz Koro Navarro Donostiarra, 1955ean sortua. Frankismoko ikastoletan ikasi zuen Donostian bertan, Faustina Karril eta Elvira Zipitria andereĂąo historikoekin. Hispaniar filologia ikasia. Itzultzailea da aspaldidanik. 56 liburutik gora itzuli du, batez ere, literatura esparrukoak: nobela eta saiakera. 2003an Euskadi Saria eman zitzaion Zortzi Kontakizun lanagatik, Arrasateko Itzulpen saria (Zaitegi Saria) ere lortua da.

Martutene-EIZIE 1980an Juan San Martin eibartarraren ekimena izan zen itzulpengintzak euskararentzat mesede baino ez zuela ekarriko oharturik, Euskaltzaindiaren izenean eta haren babesean eskola sortzeko. Xabier Mendiguren eta orduko beste hainbat itzultzaile bildu ziren bertara hastapenetik. Harrez gero zailtasunak zailtasun zenbait promozio pasatu dira bertatik. Euskal Itzulpengintzari lotua dago aspalditik Koro Navarro, arestian aipaturiko Martuteneko Itzultzaile Eskola sortu zenetik. Bost urtez izan zen bertako irakasle (1981tik 1986ra, oker ez bagaude). Beste urrats bat gertatu zen E.I.Z.I.E. (Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea) sortu zutenean 1987an. Batasun horretan, euskal itzultzaileak, batez ere, bertan bildu ziren, eta, egun 400tik gora dira bazkideak. Eta, garrantzizkoa dena, SENEZ izeneko argitalpena plazaratzen da non, besteak beste, han hemengo itzulpenak agertzen diren beraien inguruko iruzkinak burutzen direla.

Itzultzearen garrantzia historian zehar Itzulpenaz hitz egitean, berehala datorkigu, apur bat gogoeta eginez gero, langintza honek gizateriari ekarri dion mesedea. Agian, gaur egun, ingelesaren bidez, itzulpenik gabe unibertsoaren eta giza korronte nagusien berri izan dezakegu baina zertzelada horrek ez du itzulpenaren garrantzia zokoratzen, aitzitik, ikerketek diotenez, Erresuma Batuan bertan, geroz eta gehiago irakurtzen omen dira ingelesetik kanpo iristen diren lanak, etxekoen kaltetan. Ingelesa lingua franca jotzen den arren, asko eta asko dira munduan diren hizkuntz errealitateak. Itzulpena da, zalantzarik gabe, beraiek ezagutarazteko bidea. Historiara errepaso emanik, pentsa dezagun mundua inarrosi duten hiru erlijio monoteisten hedadura izugarria zertan geratuko zen itzulpenik gabe: Biblia, hirurontzat:


kristauentzat (Luteroren bertsioa barne), hebreoentzat (Testamendu Zaharra), eta islamiarrentzat Korana; edota Karl Marxen Kapitala sozialismoaren esparruan. Itzulpena prozedura garrantzikoena izan da kulturaren zabalkunderako: hizkuntza aberastu egiten du itzulpengintzak sorrarazten dituen osagai berrien bidez. Pentsalariren batek adierazi izan duenez, hizkuntzak herriak bezalakoak dira, beren odola eraberritu egin behar dute; ezin dute endogamia zorrotza erabili. Irekiak behar dute. Itzulpenak lagundu lezake. Nolako itzulpena Itzulpenak, oro har, urrezko legea, jatorrizko itzulpenak adierazten duena adierazi behar du, ez, inondik ere, jatorrizkoak esaten ez duena. Adierazitakoak, gainera, hizkuntza hartzaileak uzten duen jatortasuna eta zorroztasun guztia izan beharko du. Zentzua gorde estilo dotore eta ulergarriena erabiliz, ustezko zailtasunak leunduz. Itzulpena aberastasuna da guztientzat, aberastasuna, arestian adierazi bezala, jakintzari ateak zabaltzen baitzaizkio, guri dagokigun literatur itzulpenean, itzulitako hizkuntzan, esaerak, lokuzioak, hiztegia, egokitu behar direlako, ezinbesteko bilaketan. Itzulpen motak Itzultzailearen lana, esana dago, jatorrizko testua ulertu eta era zorrotzenean irakurleari helaraztea da. Zorroztasun hori, jakina, desberdin uler liteke, bedi teknologiazientzia esparruan non ezinbestekoa den zehaztasuna zein literaturgintzan. Egia da, doitasun handia behar duela zientzia testuak: esaterako, gailu baten funtzionamendu zehatza edo enzima batzuen jarrera giza gorputzean horrela eskatzen du. Baina literatur itzulpenak ere zehaztasuna eta fideltasuna eskatzen du jatorrizkoarekiko –irakurgai dugun liburuan Koro Navarroren oharrak eta iradokizunak irakurtzea baino ez dago–, nahiz eta ez garen zientzia munduan ari, izan ere, sortzailearen iruditeria guztia ahal bezain ongi interpretatu behar da itzulitako hizkuntzan. Bi eratako zehaztasunak ditugu, biak ala biak baina beharrezkoak irakurle arretatsuak ongi jaso dezan mezua.


Koro Navarrori, Norman Menearen Huliganaren itzulera liburuaren egileari itaunketa moduko bat bidali zaio bere lanbidearen zailtasunaz eta pozaz, bere esperientziaz, azken finean, hitz egin diezagun.

Itzulpena: sarrera Zeintzuk dira itzultzailearen “prolegomenoak”? Itzultzaileak datorkiona onartu behar du ala berak aukeratzen du zer itzuli? Suposatzen da, literatur arloan behintzat, bigarren aukera onetsi behar dela, ez? Posible al da hori egitea egungo egoeran? Itzultze lana Idazle bakoitzak estilo oso berea du eta nekez aldatu ohi du. Esaterako, jatorrizkoak perpaus luzeak, mendekoak...erakusten baditu, euskarara egokitu egiten duzu sintaxia ala ahalik eta era zurrunenean itzultzen duzu? Hau da, testuaren fideltasuna lehenesten da nahiz eta hori irakurgarritasunaren kaltetan izan? Lexikoan bestalde, izan al duzu inoiz zuk zeuk hitz berriren bat sortzeko tentaldia? Editorearekin harremana Nolakoa izan ohi da? Irakurlerik edota zuzentzailerik izaten da? Pozik al zaude zure lanek errata aldetik izan duten tratamenduaz? Itzulpengintza, lehen eta orain Argi dago, Korok bere itzultzaile bide luzean erreminta desberdinak ezagutu izan dituela. Idazmakina konbentzionala, elektrikoa, ordenagailua...Zer perspektiba daukazu urteen joanean...Orduko eta oraingo garaiak. Eta etorkizuna? 1963an, Dominique Aury itzultzaile frantsesa Georges Mounin hizkuntzalariaren Itzulpenaren problema teorikoak lanaren hitzaurrean beldur zen jadanik: “Esperantoaren eta volapuckaren izurriteak (=azote, itzultzen dute espainolez), ez gaitu itsutzen, baina hortxe dugu itzul makina zeinak guk baino azkarrago eta zehatzago itzuliko baitu – diote zorigaitzaren iragarleek–; eta hara hor non datorren “egin saka botoiari” dioskun itzulpena. Bizi ditugun garai zailak paradisu lirateke datozenekin erkatuz”. Baina itzulpengintzaren egoera aldakorra da. Adibide bat emateagatik, Italian, esaten digu Gabriele Turi, Firenzeko unibertsitateko irakasleak, kopuru izugarri itzultzen da, baina, paradoxa bada ere, ez omen da neurri berean irakurtzen. Dena den, itzultzaileei “nahikoa denbora eman behar diogu itzulpena egoki bideratu dezaten”. Mario Marchetti Tradurre aldizkariko idazlearentzat, itzultzaileak bere hizkuntza ondo menderatzeaz kanpo, “itzulitako hizkuntzak islatzen duen testu inguruaren ezagutza bikaina behar du, kulturazkoa eta edukizkoa, zein historia eta materialezkoa”


Itzulpengintzaren etorkizuna Nolakoa izan liteke itzultzailearen etorkizuna? Lortuko al du inoiz egun duen baino errekonozimendu gehiago? Itzultzailearen lana oso bakarlari lana dela pentsa liteke. Oso mekanikoa. Pentsatzen dugu, itzultzaileak pertsona oso ordenatua izan behar duela. Esaterako, problemaren bat agertzean, antzerako zailtasunik izan duzunean zer erabaki izan duzun jakiteko adibidez. Itzultzaileak beste itzultzaileekiko harremana: kontsultatzen duzue elkar? Pentsa liteke itzultzaileak gogokoa izango duela erronka berriei heltzea. Normalki euskara “helburu” hizkuntza izan ohi dute euskal itzultzaileek. Ostera, zorionez, geroz eta gehiago dira –euskal literaturaren kalitatea gorantz doan seinale– euskaratik beste hizkuntzetara itzuli ohi diren liburuak. Izan al duzu inoiz horrelako aukerarik, tentaldirik? Itzultzailearen estatusa etorkizunean Ohartxo bat liburuaren hasieran, emakume edo gizon baten izen-deiturak eta beste ezer gutxi. Inoiz, itzulpenak horrela eskatzen badu, oin-oharrak orripean zerbait argitzeko edo zehazteko. Itzultzailea bizi dela adierazteko. Hortxe amaitzen da itzultzailearen ikusgarritasuna. Eta ez dirudi asko aldatzeko itxura duenik. Antzeko simila gerta liteke, behar bada, kirolean arbitroak egiten duenaren pare: libururik onena agian, irakurleak gauza arrarorik susmatzen ez duenean bere irakurketan (=partida bikaina izan da): irakurleak plazerez irakurri du; okerrena irakurlea bera deseroso sentitu denean, nekez egiten du aurrera (=nobela eskasa edo/eta itzulpen antzekoa, beraz, partida txarra).



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.