Poz aldrebesa nobelaren iruzkina

Page 1

Juan San Martin Liburutegia “Idazlearekin harixa emoten”

POZ ALDREBESA Juanjo Olasagarre, Susa, 2017

Iruzkina: Antxon Narbaiza, 2018-02-02


Wikipedian https://eu.wikipedia.org/wiki/Juanjo_Olasagarre AuĂąamendin http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/olasagarrejuanjo/ar-126009/ Basqueliterature.com http://www.basqueliterature.com/es/Katalogoak/egileak/olas agarre Literaturaren zubitegian http://zubitegia.armiarma.eus/?i=144


POZ ALDREBESA Juanjo Olasagarrek argitaratu duen bigarren eleberri honek 30 kapitulu eta 416 orrialde ditu. Joseba itzultzailea da eta Asier, Axi, ikus entzunezko teknikaria. Eleberria mundu euskaldun batean txertaturik agertzen da1. Arestian aipaturiko pertsonaiok osatzen dute nobelaren protagonismorik handiena. Bilbo eta Iruñearen artean ehuntzen den istorioa homosexualen munduan murgiltzen da erabat. Bizimodu zaila izan du historian zehar kolektibo honek –gaur arte horrela deitzea ezinezkoa izan bada ere–, gizarteak ezarri izan duen arautik aldentzea suposatzen duenagatik.

Sinopsia “Maitasunaren kurba izenez ezagutzen zuten hartan aparkatu zuen, Artxandako San Andres gainean”.. Badugu topoa, lekua, nondik abiatuko den eleberria. Artxanda, “Maitasunaren kurba” hobeto esanda, bertako arboladiak, alegia, homosexualen elkartze lekua ditugu. Bigarrenik, elkartze horren noiztasuna azpimarratu behar: gaua. Deus gutxi ikusten den arren, ez dirudi paraje oso erakargarria denik: kondoiak, klinexak eta abarrak barreiaturik daude inguruan. Hirugarrenik nortzuk doaz bertara eta zergatik gauez eta toki ez oso atseginera. Bada, bere estatusa giza-estatusa egiazki onartu gabe daukaten paria batzuk (horrelako deitzen ditu nobelaren pasarte baten narratzaileak), hots, homosexualak. Baina, baldintza desatseginetan elkar ezagutuko duten bi pertsonak, ezagutu gainera, itsu-itsuan, badakite zertara jo duten bertara: sexu-harremanak izatera, eta, bide batez edo, euren modukoak ezagutzera. Horietako bi ditugu Asier (lagunek Axi, deitzen dutena) eta Joseba. Sarrera honen ostean ekingo zaio eleberriari non aipaturiko bikotearen elkar bizitza jarraituko dugun, euren harreman gorabeheratsuak, lagun eta ez horrenbeste direnekin nahasirik, zeinetan osagai homosexualak indar handia izango duen aurreikusten den edozein harremanetan. Promiskuitatearen ugaritasuna oso nabarmen antzematen da kontaeran zehar. Gauzak horrela, giro oso endogamikoan jarraitu ditugu planteatzen

1

Euskal Herrian kokatua eta bere problematika sozio-kulturala eta politikoa erakusten dira pasarte askotan. Egiazko –hezur-haragizko– pertsonak islatuak gainera: Maite Iturbe egungo EITBko zuzendaria eta bertako hainbat esatari: Felix Linares, Roberto Moso, Almudena Cacho, Fermin Etxegoien. Baita politikariak ere: Julen Mendoza, esaterako, Errenteriako alkatea.


diren ez eta baiak, haserreak (asko) eta pozaldiak (gutxiago). Baina, marko honetan ehuntzen doan arren arteko harremanak portaera bat erakutsi beharko du. Horretara dator narratzaileak aurreikusten digun desideratum bezala, Etika Marika bat. Hark behar luke maritxu munduko harremanen neurribidea.

Mundu hertsi baten testigantza Euskal literaturan homosexualen mundura, monografikoki, egiten den hau lehen hurbilketa ez bada, ez dabilkio urruti. Nola bizi duten euren egoera “berezia” heterosexualak nagusi diren mundu batean. (Esan bidenabar, nobelan gizonezko homosexualak aipatzen direla, emakume lesbiana aipatuak bai baina euren problematikan ez da sakontzen).

Bi gertakari eleberriaren oinarrian Arestian zehaztu dugu nobelaren hasieran gertatua bi gazte Artxandako hala moduzko bakardadean elkar ezagutu dutenekoa, beste gertakari bat gehituko zaio, zalantzarik gabe erabakiorra Joseba eta Axiren bizitzan, hau da, azken honek jasango duen bihotzekoa, Bilbon barrena footing egiten ari zen bitartean. Gertakari hau baliatuko du narratzaileak denborarekin jolas egiteko, atzera eta aurrera baitarama narrazioa bere nahierara.

Promiskuitatea Arestian aipatu dugun promiskuitateak, nahastea, anabasa, esan nahi du besteak beste. Josebaren nahia –neurri batean, behintzat– utopiatik hurbil dabilela ondoriozta liteke liburuan barrena agertzen den homoen arteko kasuistika zabala ikustean. Hasteko, pentsa liteke hemen ez dagoela berezko sexu-joerarik. Alegia, gizakia ez dela, oro har, sexu-joera jakin batekin jaiotzen mundura. Nobelan zehar, esaten da, hastapenean denok garela bisexualak. Dena den, irudi luke heziera, giro, gustu edo apetagatik, egiten dugula honako edo bestelako sexu aukera. Sexu aukeraketa horrek maiz behin-behinekotasuna erakusten du ezaugarri bezala. Nobela honetan ere, jendea armairutik irteten dela ikusten dugu, aurretik hetero bizitza oparoa (?) izan ondoren. Gure pertsonaiek eurek ere, egun nagusi den beste joera ongi ezagutzen dute. Axi adibidez, Begoñaren “senar-ohia” izana da (42). Gero gure kontakizuna aurrera egin ahala ohartuko gara paragrafo honen izenburua justifikaturik geratzen dela: bikote egonkorra izateak salbuespena dirudi, liburuari jaramon eginez gero. Begoñak berak salatzen du joera hori maritxu talde handi baten aurrean:


(...) “esan nuke zuek marikitok inor baino promiskuoagoak zaretela, berdin bikotean ala ez. Zuek larrutan egitea baino ez daukazue buruan, eta berdin zaizue zuen bikotekidearekiko leialtasuna” (362). (beltzak gureak dira). Adierazpide horrek min ematen dio nonbait homo zenbaiti baina min handiagoa Josebari, Begoñaren hitzek, bide batez, Axiri buruzko sekretua kontatzen baitio Josebari bere lagunen aurrean.

Sexu joerak baino ez? Egilearen aziertoa* da gure ustez nola pertsona homosexual berri ideal batera jotzeko egin duen ahalegina. Kontaeraren hasieratik bertatik, Josebak bere ideiak aletzen hasten da. Etsikortasun apur batetik, 18 urte egin dute Axik eta berak elkarrekin eta euren inertziak heteroen antzekoak baitira (31). Are gehiago, haren iritziz ez du merezi homo izatea heteroen bizikera, berauen bizi-eskema, zelanbait esateko, errepikatzen badira. Zertako gure ahalegin guztiak armairutik irteten garelarik gehienetan esfortzu eta mespretxu ez txikiarekin ahitu ondoren, gero heteroen akats asko errepikatzen baditugu. Merezi ote du horrenbeste lan etekin horren gutxi izateko? Ez dugu baina noski hemen homosexualitatearen azterketa sistematikoa aurkituko – ez da ahantzi behar, nobela batez ari garela–, bai baina puntu batzuk zeinetan pertsonaiak, hara nola Joseba, Axi, Lander, Iñigo, eta, batez ere, Txato, –maiz Josebaren alter-egoa dirudi–, azken honen figura bada, aipagarria da, ez baita apenas dialogoetan agertzen baina bere iritziak oso kontuan hartzen ditu Josebak euren Etika Marika desiratua ezartzeko balizko eskuliburu baten harian. Egia esatera, Etika horretarako izan litezkeen lanabesak han-hemenka barreiatzen dira eleberrian zehar.

Leialtasuna vs. fideltasuna Baina egiazki garrantzizkoena izan behar lukeena, sexu-joera honetakoen artean, Josebaren iritziz, fideltasuna eta leialtasuna kontzeptuen arteko bereizketa litzateke. Nobelan zehar, behin eta berriz, zuzen edo zeharka, azpimarratuko duen legez. Arestian adierazi bezala, homoen promiskuitateak –zelanbait definitzeko– handia dirudi testuari jaramon egin ezkero. Josebak argi erakusten du non dagoen bere Etika marikaren oinarri-oinarrizko jarrera. Laburbilduz, fideltasuna hauts liteke, garbi dago nobelako pertsonaia gehienek –salbu Josebak berak, agian– egiten duten bezala, ez ostera, leialtasuna, hots, bikotekideari beti ere egia esatearen ezinbesteko baldintza behar lukeena.


Hori da, hain zuzen, Josebak bikote duen Axiri exijitzen diona. Berak, Josebak, 20 urtez izan duen jarrera eredugarri nahi luke bere munduan. Eta Axik? Zer jarrera erakusten du bikotekideak? Leiala al da? Horra galdekizuna. Fidela garbi dago ezetz. Eta leiala? Baina Axiren kaleko infartoak bien artekoa salbatuko al du? Josebaren itauna adierazgarria da: “Eraiki daiteke gizartea dolutik”? (114). Josebak ez dirudi gezurra barkatzeko dagoenik. Nahiz eta Axiren bihotzekoaren ondoren, azken urtean maitasun handiz zaindu duen. Baina Josebak barkatu agian barkatuko dio baina ezin du ahantzi. Horregatik darama Artxandara berriro, nola ezagutu zuten elkar eta nola orain pertsona ezdeus, elbarria bezalakoa den kontura dadin. “Orduko harrotasun hura, non geratu zaik”, galdetuko balio legez. Dorre handiagoak eraitsiak ikusi izan ditugu, ohartaraziko balu bezala. Izan ere, Josebaren etikak ez du edozelako homosexualitaterik nahi. Ez du, hasteko, heteroen mimesi hutsa egingo lukeen ariketarik nahi (“utzi heterosexualak alde batera, horiek bai daudela eroturik. (...) Marikitoi heteroen normek ez digute balio”, dio behin eta berriro, 119). Horregatik egileak liburuan barrena eta, Josebaren bidez normalki, bere irizpideak barreiatzen ditu. Adibidez, nolakotasunari erreparatuz: “Kontua ez da zenbatekin jotzen duzun larrua. Zenbati esaten diogun gezurra baizik” (182). Josebak nabarmenkeria saihesten du: “Ni %100 aktibo direnek molestatzen naute, badirudi gizarteak homosexual izateagatik kendu nahi izan dien artasunean gotortu direla” (298). Axik, baina, beste mundu batean diharduela dirudi. Ameriketan, San Frantziskora burutu duten bidaian ondokoa proposatu omen zion Josebari: “proposatzen dizut norberak bere aldetik larrua jotzea nahi duenarekin, baina ez biok hirugarren batekin” (299). Axiren balizko leialtasuna obsesio bilakatuko da Josebarentzat. Etengabe galdetzen ari zaio lagunari ea amorante bat ote duen (388). Baina ordurako, tragedia gertatu da. Berandu da! Axik oroimena galdu baitu. “Zergatik ez du gogoratzen Axik? Errepikatuko du Josebak etsiturik.

IRITZI KRITIKOA Gayakanpada, San Frantziskorako bisita, batzar eta, batez ere, eleberriko pertsonaien artetik egileak isuriarazi dituen iritzi, jarrera eta gertakarien bidez, pentsa liteke egungo homosexualitatearen corpus bat osaturik geratzen dela. Hori bai, bertan barneratzen dira homoak orain diren bezala ez ezik baita izan behar luketenaren aurrekariak ere, homosexual idealaren argazkia bilatuko balitz legez. Gertatzen dena da agian 400tik gora


orrialde gehiegitxo izan litezkeela, guztia tesi bat bezala planteatzen bada. Hain zuzen ere, pentsatzen dugu arriskua dagoela nobela lan soziologikoa bezala aurreikusteko literatur alderdiaren kaltetan. Dena den, badu kontakizun honek zati mamitsurik, batez ere hasiera eta amaiera indartsua, gure arreta bereganatu ahal izateko. Esan nahi dugu munduaren –mundu biziaren–, hots, gizakiaren hemisferio guztiak islatzen lagunduko digula. Balio lezake bada, gutariko edonor, dituen sexu joerak dituela, gogoeta egiten jartzeko, behintzat.

Euskara Euskara ugaria, emari handikoa erakusten digu Olasagarrek non, dena den, sintaxi apur bihurriarekin batera, lexiko erabilera gutxiko hitzez osatua baitator maiz. Ondoko hitzak adibidez, ez dirudite oso erabiliak gure literaturan: egotera (izena), estrematu, faundu, muste, pottindu, topor, tropoilu...Beroietako batzuk euskal hiztegietan nekez aurkituko ditugunak. Hitz aukeraketan beraz, termino erabilienak baliatu ordez, onenean oso bazterrekoak, euskalki edo azpieuskalkietakoak eta, erabiltzen ditu. Esaterako, kuanto edo beraztu, bigunduren ordez. Beste horrenbeste perpausetan, adibidez, gerozkioz moduko denborazko partikulak behin eta berriro darabiltza. (Besteak beste, 95 eta 221. orrialdeetan). Badago, beraz, gauzak, ideiak esateko era errazago eta ulergarriago bat. Demagun ondoko esaldia. Narrazioak Axik eta Kenneth atzerritarrak izan duten harremanaz diharduela, ondokoa irakurriko dugu: “Elkarrekiko akabantzan zeudelako adakerak sena zorroztu zien eta basago ariarazi zituen” (217). Irudi luke, askoz errazago adieraz daitekeen esaldia ilundu egiten duela. Deskripzioetan aberatsa da Olasagarre eta, ausarta adierazpide berriak bilatzen; adibidez, hitz joko politak bezain bitxiak dira: erranka-marranka, bertzeka-mertzeka edota deuzutka-merauzutka (86). Perpausen mailan ere bada idazlearen prosan zer aipa. 244. orrialdean adibidez, doluaz ari dela narratzailea, ondokoa irakurtzen dugu: “Dolua oroimen arazo bat da, eta ez uste izaten den moduan, denborak oroitzapena ezabatzen duelakoz, baizik eta gordetzen den bakoitzean gordetzeko unea inguratzen duten emozio ez-traumatikoez atxikirik atxikirik birgordetzen delakoz”. Gorde asko aukeran. Bestalde, perpaus oso luzeak erabiltzeak –hitz-tarte edo inziso luzeak barneratuz– ez du seguruenik irakurlearen arreta bereganatzen lagunduko. Adibidez, 374. orrialdean


(beltzez zehaztu dugu inziso izugarri luzea): “Butaka marroi ilun lerro hutsek –jakin gabe zergatik Kennethen etxetik ageri zen pareko loredun eraikinaren lehen lerroa ekarri zioten gogora bere burua harritu egin zuen elkarketaz– eta argi ilunxkek abegia iradokitzen zuten”. 392. orrialdekoak, berriz, errata edo zerbait falta duela dirudi: (...) “eta seguru asko, Axi Iruñera sortu zitzaion ez horren aspaldiko aldi hartan esan zion bezala, harro, harroegi, beharbada”... Erraten esparruan berriz, 174, 189, eta 326 orrialdeetan nabaritu ditugu beroietako batzuk2.

2

174an: “Txato sortu zen atetik” (sartu, behar luke). 189an: “Nola izan dateke bat horren burgoi (daiteke). 326an: “mugaz betalde” (bestalde). 241. orrialdearen azken paragrafoan ere zerbaitek oker behar du: “Harakin, eta handiturik daukan seme Down sindromeduna”...



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.