Harixa emoten - Juan San Martin Liburutegia
HILEN LOGIKA EZKUTUA J. MUGURUZA, Erein, 2014
Antxon Narbaiza, 2015-12-01
Hilen logika ezkutua
2
HILEN LOGIKA EZKUTUA Hirugarren pertsonan idatziak, ipuin sorta honen kontrazalean adierazten den bezala, irakurgai hauetan egunerokotasun gordinean agertzen zaizkigun hainbat galdera agertzen dira: bakardadea, era guztietako beldurrak, egonezinak,
matxismoa...hots,
gure
giza
izaeratik
isuri
zaizkigun
galdekizunak. Hilen Logika ezkutua 16 ipuinek osatzen duten 101 orrialdeko liburu honi izenburua ematen dion ipuinarekin ekiten zaio liburuari. Ipuin berau dugu luzeena; ondoren datozen beste hamabost ipuinak laburragoak baitira. Hilen Logika ezkutua lanarekin, ideia bitxi baina era berean ongi landutako batekin ematen dio hasiera Muguruzak ipuin multzoari. Hain zuzen, zerrendako 1. Ipuin honetan, esaten da hil berriak, edozein hil berrik, pertsona bat aukeratu behar izaten omen du berari jarraiki etorriko den ondorengoa izateko. Eta zer gertatzen da hil berria gaztea bada? Zergatik aukeratze bitxi hori? Narratzaileak ez daki gauza askorik horretaz, izan ere, hil berriek beste logika bat baitute.
Irudimen handiko ipuina non egileak heriotza naturaltasunez aipatzen duen, jaiotzen garen unetik bertatik desagertuko ez zaigun itzala baita (Sádaba), edota harako greziar filosofoak (Epicuro) esaten zuenaren haritik: “ez bekio heriotzari beldurrik izan”, zeren “hura dagoenean gu ez baikaude”. Opor umoretsuak Anek eta Jonek, lan prekaritatearen erruz, gaitz erdi, oporrak ezinbestez etxetik hurbil igaro beharko dituzte. Biak ala biak ganorazko lanik ez duen
munduan barneratuta daude. Munduak baina, prentsaren bidez Jonek irakurri duenez, beste kezka batzuk bide ditu: makropolitika, gertakari
3
Jabier Muguruza
izugarriak...eta, kirola, futbola batez ere, gaitz askoren sendabide edo lotarazle. Egunkari ustez ezkerrekoa eta konprometituan ikusi duenak, hain zuzen, sumindu egin du gure protagonista. Kirolak, oro har, gure bizitzetan duen protagonismoaz ari da. Dena den, umoreak, barreak, hark bai senda litzake gure amorru guztiak. Arriskua errepidean Kotxe batek maniobra arriskutsu bat egingo du bere ezkerrean doan motorra ia-ia jotzeraino. Kotxeko kopilotoak, matxoa benetan, emakume gidariaren jarrera gidatzen du. Bolantean nola aldatzen garen (ala ez?) gogorarazten estereotipoak
digun
narrazioa.
kritikatu
ohi
Motorrean dira
dabilen
gizartean:
jendearen eroak,
kontrako
ausartegiak,
oldarkorrak...direla, baina maiz, oso maiz, bestelako jarrerak nagusitu ohi dira. Hain zuzen, ipuin honetako motorzalearen egonarriak muga bat du. Amaiera tragikoa duen narrazioa. Bordako azken beteranoak Bi pertsonaia ditu narrazio honek. Enrique 73 urte, kontrabandista ohia, betiko pilotazalea, pilota, erremonte jokoaren gainbehera ikustean benetan sufritzen
duena.
Beste
aldean,
jokalaria,
Josu,
garai
bateko
izarra
erremontean. Eta hirugarren protagonista, ikusle “jendea�, azken finean, horrelako kiroletako ikuslearen soslaia kritikatzen da. Zertara ote doaz frontoira? Jolas noble batek merezi behar lukeen jarrera eta haren ondoan baino maiz haren kontra dabilen jendearena aurrez aurrera jartzen dira. Eszena bera
bi
pertsonaren
ikuspegitik
kontatzea
berritasun
Zaletasun bati fideltasuna izatea nekez ikusten den gauza da.
Afari animatua
narratiboa
da.
Hilen logika ezkutua
4
Bi bikote: Juanfe-Lucia eta Jonan-Edurne. “Ez gara askotan gure itxuraren jabe” esan ohi da euskaraz errefrau gisan. Eta horixe gertatzen bide da ipuin honetan. Ohitura, erritoa bihurtu dute arestian
aipaturiko
bi
bikoteok
urteroko
pintxo
afaria
Donostian.
Bi
bikotetako izaera guztien artean, Jonan gailentzen da, “tipo argi, positiboa eta umoretsua”, zehazten du narratzaileak. Gizon hark zer lanetan diharduen zehazki ez badaki ere, gizonezko beste protagonistak, Juanfek, alegia, honako hau ondorioztatzen du: “ematen du dirua erraz egiten duela”. Azken honen egoerak, guztiz bestelakoa dirudi. Lanik gabe geratu berri da Juanfe, eta, bere itxaropen ezkutua da, alegia, Jonanek lagundu diezaiokeela lana topatzen. Bestalde, emazteek horrelakoetan maiz izan ohi duten osagarri rola betetzen dute, senarren itzalean. Lucia, seme-alabei buruz aritu ohi da
txanda tokatzen zaionean; Edurne, berriz, senarrak hitza hartzen duenean bera aparte gelditzen da. Afaria amaitu ondoren, eskupekoa lagatzeko orduan ezustekoa gertatuko da, Juanfek, langabeak, argi ikusi du bere bost euroak nork jaso dituen azpiletik. Horrelako jokabideek ez dute euren egileen izaera edertzen. Ospakizun ausarta Berrogei urte bete dituela eta, Iñigo proposamen bitxi batekin datorkie ospakizun legez, emazteari eta gurasoei: Madrilera trenez joan, bazkaldu bertan, nola ez, tren geltokian eta, bide beretik, Tolosara itzuli. Eszeptiko samar hasieran baina onartu egingo dute guztiek Iñigoren gonbidapena. Ezustekoa Madrileko jatetxean aurkituko dute. Aldameneko mahaian ONCEko langileak eseriko baitira. Kontakizun surrealista, umore fina dariona. Tonetti hemen zen
5
Jabier Muguruza
Andres dokumental arraro bat ikusten ari da. 52 urte ditu gizonak eta pena sentitzen du jendearen baitan zein leku gutxi daukan sentsibilitateak ikustean. Maldan behera omen doa geratzen den apurra. Areto hartara bildu den jendearen galde-erantzunetan filmaren zuzendariak zirkuetako pailazoei omenaldia eskaini nahi izan diela aitortzen du, eta, Fellini handia gogoratuz, clown bat ez dela sekula hiltzen adieraziko du. Andresek oroitzen du nola behin aitak Tonetti anaia pailazoak ezagutzera eraman zituela. Eta zelan, haiek ezagutu, beraiekin gozatu baina nola harrigarriro eta aldi batera, esan zioten haietako batek bere buruaz beste egin zuela. Eta nork sentsibilitate handiagoa pailazo batek baino, Tonetti hura bezala, dena irribarre, dena xalotasun, dena samurtasun: balore horiek ezin dira galdu, ezin ditu gizateriak hiltzen utzi.
Pailazoek bere buruaz beste egiten ote dute munduan sentsibilitatea desagertu egin delako? Jarraitzeko desioa Euskal kantariak bere 25 urteko ibilbidea ospatzera bildu dira Bilboko Kafe Antzokira musika munduko jendea. Dena ondo joan da, kazetari, musikari eta abarrek badute zer jan eta edan. Bazkaldu ere egin dute taldetxo batek kantariarekin batera. Pozarren amaitu dute eguna. Baina biharamunean
kantaria mandatuak egitera atera denean zebra-pasabidean auto batek harrapatu egingo du. Kotxe erasotzailetik kantariaren beraren musika datorkio kantari zaurituari. Euforia handitik bizitzaren hauskortasunera pasatuko da abeslariaren bizitza. Ironia dario ipuin honi, musika munduan ere baden divismoaren kritika. “Hauts gara eta hauts bihurtuko gara� esaldia dabil pertsonaien buru gainean hegaka...
Banatu nahian
Hilen logika ezkutua
6
Anak Elena lehengusinari zerbait pertsonala kontatu nahi dio. Horretarako euskal-txinatar jatetxe batean dute hitzordu. Anak aitortzen dio bere arazoa: bereak eta Anjelenak, senarrarenak, alegia, ez du gehiagorako ematen, hots, porrot egin du. Banandu nahi du baina hamabi urteko alaba, zer? Elenaren aholkua: martxa behar dute hamabost urteren ondoren. Huraxe botikarik onena. Baina handik denboraldi batera Anak konpondu bide du bere ezkontza arazoa. Orain lagunak enbarazu egiten dio.... Egiazko lagunak izatea zein zaila den frogatzen duen ipuina, berekoikeria bitartean badabil... 52 funtzio baietz Antzezlari talde itinerantea dugu protagonista, pozik dira 28 emanaldi egin
dituztela, gero, are gehiago 37, eta, azkenik, 52. Irratia, baina, temati dabil, langabezia geroz eta handiagoa dugula jo eta ke dihardu....Etengabe entzuten duten jarduna. Etsikortasun hark eurak ere kutsatu ditu, nonbait. Halako batean konturatuko dira, oso jende gutxi datorkiela euren ikuskizuna ikustera. Ez dute funtzio gehiago emango... Jendeak gozatu egiten ote du berri txarrak ematen? Ez dago larrosarik arantzarik gabe, ote da ohiko diskurtso apurtezina?
Beti aitzina Juan,
50
urte
inguruko
gizasemea,
“tipo
positibo”
definitzen
du
narratzaileak, pertsona baikorra dugu erabat, Beti Ondo-tarra. Bere jarrera baikorra nekez apurtuko da. Ez eta neska polit batek bere bizikletaz harrapatzen duenean. Golpe latza hartuko du, halere, “ondo nago”, erantzungo du. Baita ospitalera eramaten dutenean ere! Hain da haren baikortasuna izugarria, koma egoeran ere, non orduan ere ez zaion desagertzen narratzaileak deitzen duen “irribarre beatifiko ergel hura”.
7
Jabier Muguruza
Badirudi, narratzaileak berak ere, beatifiko eta ergel hitzak barneratuz, kontakizunean
esku
hartzen
duela:
Juan
gizagaixoaren
jarrera
inozo
samartzat jotzen bide du. Gaur egun Job santuaren baino pazientzia handiago izatea, adibidez, errealitatetik kanpo legoke, alegia, ez dago motiborik, ez du inork berez zoriontsu sentitzeko arrazoirik. Adiskidetasun froga Christophe, musikari beterano bat da. Baina musikak ere krisia bizi du. Ez dago esaterako, disko etxe independenterik Frantzia guztian. Berak egin behar du dena, konposaketa, grabaketa, zabalkundea...Tamalez, disko batzuk akatsez beterik atera dira. Inork ez dio deus esan. Zergatik? Bere burutik susmo beltz bat dabil. Artista batentzat izan litekeenik irainik txarrena datorkio burura: bere disko hartzaile askok ez dute bere lana entzun!! Maxime lagunak bai, hark entzun egingo du bere diskoa. Balorerik gabeko gizartean Christophe bezalako pertsonek duindu egiten dute gure espeziea. Nicolae eta Andrei Goiko pertsonaiok errumaniarrak eta anaiak dira, baina lanaren, edo lan ezaren ondorioz, banandurik bizi dira. Bata Errumanian geratu zen, bestea,
Euskal Herrira etorri. Nicolaek Errumanian bizi den anaiak euskal futbol talde baten presentzia espero du Bucarest hiriburuan. Txapelketaren finala jokatzen baita bertan. Lehiatzaileetako batek, euskal taldeak, nonbait jende ugari bidaliko du. Andrei eta bere lagunen erronka, helburu zuzena, zale haien patriketatik bereetara dirua nola pasatu asmatzean datza. Baina anaia baten egoerak bestearen patuarekin egiten du topo. Euskal
Herrira gazterik iritsi zen anaia, hilik aurkitu dute Bidasoan. Nolakotasunak susmo txar asko piztu ditu. Beraz, herioak berez dakarren doluak Nicolaeken
Hilen logika ezkutua
8
heriotza nola gertatu den galdekizunarekin gurutzatzen da. Dena dute galdera: nola hil ote da gure herrikidea? Gertakaritik kilometro askotara Andrei anaia zeinen laburra den zoriona pobrearen etxean pentsatzen geratuko zen ziurrenik.
Igogailuan preso Malen gaztea, eskusoinua entseaiatzen ari da bere etxean. Halako batean, haren doinuei eskaileraburuan entzuten dituen oihuak gainjartzen zaizkio: “zaharren pisu�ko aitona marmarti, erretxindua, igogailu barruan gelditu da trabatua. Ezin du atea ireki. Igandea izanik, han ez da inor atea irekitzen lagunduko dionik. Aitonak ez du ulertu nahi une hartan inork ezin diola lagundu. Bere zaratek
ez
dute
teknikaren
akatsa
zuzenduko.
Kanpotik
neska
saiatzen
da
igogailuaren atea ireki nahian. Baina ezin du. Malenek errua baleuka bezala, harengana doaz barrutik zaharraren hitz zantar guztiak. Agurea lasaitzea ezinezkotzat jota, Malenek eskusoinu kontzertua eskainiko dio aitonari. Bata barruan, bestea kanpoan. Ipuin xamur horietakoa, sentsibilitate handia gaztearen aldetik, kaxkarkeria zaharrarenean. Izan ere, topikoak horixe dira, topikoak... Janari-dendan Iratxek, emakume ezkondu gazteak, erosketa superraren eta betiko denda txikiaren artean txandakatzen du. Gaur bere denda horretan oporretan daudelako oharra irakurri du atean. Eta, jakina, gizakiok ohitura bereko animaliak izan ohi garenez, ezusteko hura nahikoa zaio bere egun hartako programa aldarazteko eta, bide batez, bere denbora neurtua izorratzeko. Ezagutzen ez zuen beste denda hartako saltzailea gogaikarria egin zaio, kontakatilu hutsa, bere alabaren problemak ez dizkio ba azaleratu! Zer axola
9
Jabier Muguruza
berari haren arazoak. Iratxek erosketa arin amaitu nahi du, hura egiteko programaturik zeukan denbora ahitu baitzaio. Gizarte gizabanako, indibidualistaren ispilua dugu ipuin labur hau; oso geureak bihurtu gara, egonarri gutxikoak, ipurterreak maiz. Ez dugu gure bizi erritmoa aldaraziko digun ezer onartzen. Utikan besteen problemak!! Podologoaren kontsultan Gorka kamioilaria da eta, horrelako lanbide batek berekin ekarri ohi duenez, sorbaldan min sentitzen du. Medikuak, zarpaila bera, ez du konbentzitzen, eta, osteopata batengana joko du. Honek bere gaitzen iturburua aurkitu eta, podologo batengana desbideratu du, besteak beste. Diagnosi berria: Gorkak ez du bere hankekin berdin zapaltzen. Edurne,
podologo esoterikoa omen baina, kamioilariak ez du berarekin kexarik, plantillen prezioez kanpo. Emakumeak masaje berezia emango dio Gorkari: “sentitutako emozioa� izugarria izan du, nonbait. Medikuntza
ofiziala
versus
alternatiboa:
osteopatak,
podologo
esoterikoa...bien arteko kontrastea edo planteatzen da. Lehenengoan, itxuraz, mediku zarpailak aurkitzea ez da zaila; besteak berriz, podologo irribarretsu bat eta, agian, sorpresa neurtezin eskain lezake...
Euskara Prosa lasaia, esaldi pausatuz betea, narrazioa erraz eta gogotik jarraituko dugu, gure literatur bidaia zuzen, alferrikako itzulingururik gabe burutuko baitugu.