EBOLUZIOA dinosauroetatik hegaztietara

Page 1

EBOLUZIOA Dinosauroetatik hegaztietara


EBOLUZIOA Bizidunen historia Lurra orain dela 4.500 milioi urte baino gehiago sortu zen eta bizidunak orain dela 3.500 miloi urte agertu ziren gure planetaren azalean. Fosilen erregistroak horren berri ematen digu eta, gainera, argi eta garbi erakusten digu Lurrean bizi izan diren animalia-Iandareek berebiziko aldaketak izan dituztela denbora igaro ahala, batez ere, azken 600 milioi urteetan. Gertaera horri EBOLUZIO deritzogu.

CHARLES DARWIN Charles Robert Darwin (1809-1882) naturalista ingelesak “On the Origin of Species by Means of Natural Selection� Selection� (Espezieen jatorriaz -hautespen naturalaren bidez) argitaratu zuen 1859. urtean. Liburu horretan, hautespen naturalari buruzko teoria burutsua azaldu zuen. Hautespen naturalaren formulazioa erraza den arren, eredu bikaina da espezieak denbora igaro ahala nola aldatzen edo bilakatzen diren ulertzeko. 150 urte baino gehiago joan dira Dawinek liburua argitara eman zuenetik, baina Ian horretako abiaburuek indarrean diraute gaur egun. Gainera, Ian horri esker, bizidunen historiaren aniztasunaz jabetu ginen eta eboluzioaren nondik norakoak zertan oinarritzen diren ikasi genuen.


HAUTESPEN NATURALA Darwinen arabera, bizidunen aldaketa sorrarazten duen arrazoirik garrantzitsuena hautespen naturala da. Hautespen horrek aldaketa onuragarriak ekartzen dizkie bizidunei eta bizidunen kumeei, bat-batean batean eta ausazko eran. Nolanahi ere, aldaketak jaraunsten dira eta belaunaldiz belaunaldi ondorengoetaratzen dira eta, hortaz, zenbait ‘onura’ jasotzen dituzte lurraldearen edo eskuragarri dauden baliabideen zioz Iehian dabiltzan banakoek. Lehia horretan, ezaugarri onuragarriak dauzkaten banakoek besteek baino arrakasta handiagoa izango dute eta hobeto moldatuko dira ingurunera.


BIZIDUNEN BILAKAERA

Gure planetaren historia oso zaharra da. Lurra eta gure Eguzki-sistemaren gainerako planetak orain dela 4.600 milioi urte inguru sortu ziren Ieherketa kosmiko handi baten ondorioz . Leherketa handi horretatik aurrera, gure lurra poliki-poliki eratuz eta hoztuz joan zen, bizia Iurrazalean agertzeko baldintzak sortu ziren arte.

Lurreko bizidunen egoera etengabe bilakatu da azken 3.000 milioi urte hauetan, aldaketarik aldaketa igaro den planeta bizi honetan. Historia Iiluragarri horren orrialdeak idatzita geratu dira Iurrazala osatzen duten arroka eta geruzetan. Gainera horietako askotan gorde dira gure planeta urdinak izan duen bizitzaren bilakaeraren lekukoak. Eta bilakaera horren berri jakin dezakegu Lurraren historia geologiko luzean bizi izan ziren animalien eta Iandareen fosilei esker.




LURRAREN LURRAREN HISTORIA Bizidunak eta denbora geologikoa Eboluzioaren segida ulertzeko, behar-beharrezkoa behar beharrezkoa dugu iraungitako bizidunak testuinguru kronologikoan antolatzea. Horrela, dena delako espezie baten aurretikoak eta ondokoak zein izan ziren eta aldi berean zein espezie bizi izan ziren jakingo dugu. Horretarako, zientzialariek zientzi denborazko eskala geologikoa eta horren mailak erabiltzen dituzte. Maila horiek edo gertaera geologikoen arteko mugak oso esanguratsuak dira; izan ere, eskala horretako eren arteko mugetan berealdiko iraungipenak gertatu ziren. Paleozoikoaren amaieran, amaieran, artean planetan bizi ziren bizidunen %85 galdu ziren. Mesozoikoaren amaieran, ordea, Lurrean bizi ziren izakien %65 inguru iraungi ziren, baita dinosauroak ere (hegaztiak izan ezean).

ARROKEN ADINA Arroken adina teknika erradiometrikoak erabiliz kalkula Daiteke. Datazio erradiometrikoa elementu kimiko jakin batzuen isotopo erradioaktiboen neurketan datza. Izan ere, isotopoak tasa iraunkor baten arabera deskonposatzen dira eta beste isotopo batzuk bilakatzen. bilakatzen. Hala, arroken adina hasierako eta amaierako isotopoen arteko proportzioa neurtuz kalkulatzen da. Gure planetaren adina zehaztasun handiz kalkulatu zen 1950eko hamarkadan, datazio erradiometrikoa baliatuz.


ZER DIRA FOSILAK? Fosilek iraganean bizi izandako izakien erregistro bikaina osatzen dute, lehengo animalia eta Iandare horien arrastoak milioika urtetan metatutako geruza sedimentarioetan gorde eta gaurdaino iraun dutelako. Fosilei esker, badakigu bizia sortu zela Lurrean orain dela 3.500 milioi urte baino gehiago, eta ordutik hona, eboluzioak bere bidea egin duela uretako mikroorganismoetatik gaur egungo bizidunetara arte. Kalkuluen arabera, bizidunen 10 MILIOI espezie baino gehiago izan da gure planetan. Hala eta guztiz ere, gure planetan bizi izan diren bizidun guztien %99 inguru ez daude bizirik gaur egun. Horregatik, fosilak funtsezkoak dira eboluzioaren historia ikertu eta ulertzeko.


LUMAK, LUMAK, “Oraintsuko“ raintsuko“ asmakizuna? asmakizuna? Dinosauro lumadunen aztarnak 1990eko hamarkadatik aurrera aurkitu dira, gero eta gehiago. Ebidentzia horri esker, zabal onartzen da dinosauroen eta hegaztien arteko ahaidetasun hurbila. Aurkitutako fosiletan hegaztien arrastoak antzeman daitezke, bai eta lumen arrastoak ere, nahiz eta luma horiek ez izan gaur egungo hegaztien lumen antzekoak. Bada, antzinako lumak ilaje eta lumatxaren artekoak ziren eta, gehienbat, hotzetik babesteko baliatzen zituzten. Antzinako luma horiei “protoluma” deritzegu eta egungo hegaztien lumen aitzindariak dira. Orain arte aurkitu diren dinosauro lumadunak ondokoak ditugu: Beipiaosaurus, Caudipteryx, Dilong, Microraptor, Protarchaeopteryx, Shuvuuia, Sinornithosaurus, Sinosauropteryx, Jinfengopteryx, Yutyrannus eta Gigantoraptor. Azken biak ditugu orain arte aurkitu diren protolumadun dinosaurorik handienak. Oro har, badirudi dromeosauridoak lumaz estalita zeudela eta nahikoa luma konplexuak zeuzkatela. Gainera, familia horretako Microraptor generoak, behintzat, planeatzeko gaitasuna garatu bide zuen. Dinosauro lumadunen ale gehienak Txinako ipar—ekialdeko Liaoning probintzian idoro dira. Munduko bazter hori kontinente bakartu baten barruan zegoen Kretazeoan. Lumen arrastoak Yixian formazioan eta beste toki bakan batzuetan bakarrik aurkitu dira, baina litekeena da planetako beste Ieku batzuetan bizi ziren dinosauro batzuk ere lumez estalita egon izana. Ez da lumaje-aztarna fosilik aurkitu mundu mailan, baina kontuan hartu behar dugu azala, ilea edo lumak oso egitura leun eta galkorrak direla eta, hortaz baldintza berezibereziak behar dituztela fosildu daitezen. Horregatik, lumen aztarna gutxi daude fosilen erregistroan.



ARRAUTZAK ETA HABIAK... HEGAZTIEK BAINO EZ? UgalketaUgalketa-antzekotasunak Dinosauroek arrautzak erruteak ez du frogatzen hegaztien ahaideak direnik, baina aintzat hartu behar dugu Iumadun edo protolumadun dinosauro batzuk habian bertan fosilduta aurkitu direla, arrautza-taldearen taldearen gainean; gainera, aztarnen jarrera ikusita, badirudi arrautzak txitatzen eta zaintzen en zeudela fosiltzea hasi zenean. Beste alde batetik, gauza jakina da dinosauro horiek habiagintzako eremuak zituztela eta bertara joaten zirela ehunka edo milaka ale urtero-urtero, urtero gaur egungo hegazti taldekoi askok (pinguinoak, flamenkoak, albatrosak, antxetak antxetak edo kaioak) egiten duten bezala. Tyrannosaurus rex-en en eskeleto batean, froga esanguratsuak topatu dira dinosauroek eta hegaztiek hurbileko arbaso bakarretik eboluzionatu egin zutela esateko. Bada, arrautzak jartzen dituztenean, egungo hegazti emeek hezur-ehun ehun berezia garatzen dute gorputz-adarretan, gorputz muinhezurra izenekoa. Hezur horrek kaltzio asko dauka eta geruza bat eratzen du kanpoko hezur gogorraren barruan, arrautzaren oskola eraikitzeko. Ehun horren arrastoak aurkitu dira Tyrannosaurus-en atzeko ko hanken aztarnen muinean eta, horren ondorioz, badirudi azkenak antzeko ugalketa estrategiak erabili zituela.



DINOSAURO LUMADUNIK? Ba, bai! Nahiz eta dinosauro gehienak itxura ezkatatsuz irudikatu ohi diren, haietako asko horrelakoxeak ziren. 1860. urtetik, zientzialariek bazekiten antzinako hegazti lumadunek, esaterako, Archaeopteryx deritzonak, narrastien antz handia zutela, hala nola, hortz, buztan ornodun eta hegoetako atzaparrei dagokienez. Bestetik, aipatutako data hori baino askozaz Iehenago Iandu zen hegaztiak dinosauro teropodoetatik (haragijaleak) zetozelako teoria. Dinosauro lumadunak ohiko dinosauroen eta hegaztien arteko biziduntzat hartzen dira. Aipatutako animalia-taldeen arteko Iotura garbia 1990eko hamarkadaren amaieran egiaztatu zen, Txinan aurkitutako aztarnei esker; nolanahi ere, zehaztasun genealogikoak aztertzen ari dira oraindik ere. Era askotan frogatu da hegaztiak eta dinosauroak ahaidetuta daudela, bien ala bien antzekotasun morfologikoa oso nabarmena delako burezurrean, aldakan, hanketan eta goiko gorputz— ataletan. Zalantzarik gabe, hegaztiak monofiletikoak dira (taldeko bizidun guztiek antzinako populazio bakar batetik eboluzionatu egin dute eta arbaso erkide horren ondorengo guztiak taldearen barrukoak dira). Lehen hegaztiak Jurasikoan agertu ziren (orain dela 180 milioi urte).


KLADOGRAMAK Kladograma izeneko zuhaitz-erako diagrametan, muturreko espezie-talde batek izan duen historia ebolutibo gertagarriena irudikatzen da. Kladogramak egiteko metodologia Willi Hennig taxonomoak Iandu zuen 1950ean. Kladograma dena delako taldearen gaineko hipotesi batzuetatik abiatzen da, esaterako, nodo batetik beste batera doan adar bakoitza espezie bakarra dela (enda horrek izandako aldaketa ebolutibo guztiak gorabehera), adarkadura dikotomikoa baino ezin dela izan, edo bitan banatzen den edozein arbaso-espeziek bi espezie sorrarazten dituela eta bi adarrek arbaso-espeziearen ezaugarriak gordetzen ez dituztela.


DINOSAUROAK ALA HEGAZTIAK? HEGAZTIAK? Lehen dinosauro lumaduna edo hegaztien arbaso fosila, Archaeopteryx izenekoa, 1861. urtean aurkitu zuten, Solnhofen (Alemania) herriko kareharrietan. Solnhofen formazio geologikoa ospe handikoa da fosilak bikain gorde direlako bertako geruzetan. Archaeopteryx trantsizio-generoa da eta narrastiei zein hegaztiei dagozkien ezaugarriak dauzka, hein bertsuan. Archaeopteryx—en aztarnak Charles Darwinen Espezieen jatorria argitaratu eta bi urtera aurkitu ziren. Aurkikuntzaren garrantziak — “katebegia galdua” izan zitekeelakoan— izugarrizko eztabaida piztu zuen eboluzionisten eta kreazionisten artean. Hegaztien arbaso horrek ohiko dinosauro baten antz handi-handia dauka eta, horregatik, aurkitutako aztarnak Compsognathus generoko banakoen arrastoak zirela pentsatu zen —artean, lumak ez ziren arrasto fosiletan gordetzen—. Dinosauroek eta hegaztiek ezaugarri ugari partekatzen dituzte: hegaztiei dagozkien ehun antzekotasun anatomiko baino gehiago identifikatu dira Maniraptora kladoko teropodoen eskeletoetan (Gigantoraptor, Oviraptor...). Hori dela eta, teropodoak hegaztien aurretikotzat eta ahaide hurbilentzat hartzen dira. Baterako ezaugarri horiek, oro har, lepoan, pubisean, eskumuturrean, goiko gorputz-ataletan, omoplatoan eta bularraldeko hezurretan ageri dira, eta bereziki, furkula izeneko hezurrean —lepauztai biak uztartzen dituen urkila-itxurako hezurra—, hegaztietan eta teropodoetan baino ez dagoelako. Esandako guztiak argiro berresten du dinosauroak hegaztien arbasoak izan zirelako ideia; hala, dinosauroak hegazti bihurtu ziren egokitzapen anatomiko eta fisiologiko ugari izan ondoren. Nolanahi ere, hegaztien eta dinosauroen arteko Iotura eta hegan egiteko gaitasunaren eboluzioa auzi guztiz korapilatsua da eta oraindik ere zalantzan egiten da hegan egiteko ahalmena dinosauro zuhaiztar planeatzaileek edo sestra-aldaketa baliatuz hegan egiten hasiko ziren lasterkari azkarrek garatu ote zuten.


HOATZIN, AINTZINAKO HEGAZTIA ALA GAUR EGUNGO DINOSAUROA? Hoatzin, hoacin, shansho (Perun) edo serere (Opisthocomus hoazi) deritzon espezie biziduna hegazti tropikala da eta Amazonas eta Orinoko ibaiek inguratzen duten eremu zingiratsuan bizi da, Hego Amerikan. Hoatzinen gurasoek txita elikatzen dute berrahoratutako landare-ore batez. Txita-aldian, hoatzinek ezaugarri berezia dauka: bi atzapar dauzka hego bakoitzean, zuhaitzetako adarrei oratzeko gora egiten duenean. Ezaugarri hori dela eta, askotan konparatu dira hoatzina eta Archaeopteryx hegazti fosila. Ez dago zalantzarik hoatzina hegaztia dena, baina hegoetan atzaparrak dituen txitaren garapenak eboluzioaren atzeraldia erakusten digu. Horixe bera egiazta daiteke enbrioi-egoeran dauden espezie guztietan.


LEHEN HEGAZTIETATIK GAUR EGUNGOETARA Benetako hegaztitzat har ditzakegun lehen espezieak Kretazeoaren amaieran (orain dela 60 milioi urte) agertu ziren. Horietako bat Hesperornis dugu, moko horzdunez hornitutako itsas hegazti bat. Dinosauroak desagertu ondoren, Paleozenoan, hegazti zangaluzeak bizi ziren Lurrean, hala nola, Presbyornis. Eozenoan (orain dela 40 milioi urte), berriz, lehorreko animalia nagusiak Archosauria kladokoak ziren, esaterako krokodiloak eta hegazti haragijale erraldoiak, besteak beste, Gastornis, Phorusrhacos edo Titanis. Hegazti horiek buztana galduta zuten eta hortzik gabeko moko indartsua zeukaten, baina artean aztarna-atzaparrak atzaparrak zeuzkaten hegoetan. Garai horretako hegazti erraldoiek egungo zaldien arbasoak, kasurako Eohippus,, harrapatzen zituzten. Miozenoan (orain dela 20 milioi urte) Pelagornis izeneko itsas hegaztia bizi zen gure planetan. Pelagornis-ek moko luze eta mehea zeukan eta mokoaren barruan hezurrezko luzakinak, hortzak bailiran.


Gure aroan, hegaztien aniztasuna izugarria da: txiki-txikiak txiki txikiak daude (kolibria), baita handihandi handiak ere (ostruka). Era berean, hobi ekologiko eta geografiko askotara hedatu dira hegaztiak, ingurune bakoitzean bizi ahal izateko egokitzapen ebolutiboak eginda. Horren adibide adi bikaina pinguinoa dugu. Pinguinoek ez dute hegan egiten, baina urpean igeri eta arrantza egiten dute izurdeek bezala. Beste moldaera batzuk hegaztien mokoen itxuran igar daitezke, hainbat elikagaielikagai mota jateko berezitu baitira. Nolanahi ere, hegazti guzti-guztiek gu guztiek badaukate arestian aipatutako aspaldiko 'asmakizuna': lumak.

DODO HEGAZTIA Dodo edo dronte (Raphus Raphus cuculIatus) cucul ) izeneko hegaztiak metro beteko garaiera zeukan eta ez zuen hegan egiten; pisua, berriz, 13 eta 25 kg artekoa zuen. Maurizio uharteetan bizi izan zen lndiako ozeanoan eta lurrean egiten zuen habia. Fruituak jaten zituen eta kokoen azala apur zezakeen mokoa erabiliz, mokoaren eite bereziari esker. Dodo hegaztia Maurizio uharteetako eboluzioaren emaitza garbia zen. Harrapari naturalik naturalik ez zeukanez (uharteetan ez baitago ugaztunik), hegan egiteko gaitasuna galdu zuen. Horren eraginez, hegoak txikitu eta atrofiatu egin ziren; bestetik, hanka sendo eta handiak zeuzkan, handiegiak tamaina horretako hegazti batentzat. Piura baldar horrekin, in, dodo hegaztia oso traketsa zen ibiltzen eta are traketsagoa lasterka egiten.

Dodo hegaztia lehen aldiz ikusi zen 1600 urtearen inguruan Maurizio uhartean. Gaur egun, dodo hegaztiaren bi buru eta bi hanka baino ez daude gordeta Europako museo batzuetan. Dodoa 1681. urtean iraungi zen, garai horretako marinelen gehiegizko ehizaren erruz.


HEGAZTIEN EBOLUZIOAREN ETORKIZUNA Fosiletan aurkitutako aztarnek ziurtasun handiz azaltzen digute dinosauro batzuek izandako eboluzioa, harik eta hegazti bihurtu diren arte. Eta ibilbide hori ingeniaritza genetikotzat har dezakegun ‘asmakizun’ bikain esker gertatu zen: luma. Gaur egun, aspaldiko asmakizun horren ondorioak ikus ditzakegu egungo hegaztietan, tamaina, moldaera eta berezitasun ugari dituztela, hobi ekologiko guztietara egokitzeko xedez. Alabaina, amaitutzat eman dezakegu hegaztien eboluzioa? Erantzuna ezezkoa da. Eboluzioa gertaera naturala da eta, horren haritik, espezie guztiak eraldatuz doaz, pixkanaka-pixkanaka baina denboran zehar gelditu gabe. Bilakaera hori dela medio, milioika urte batzuk igarota, alde izugarriak izan ohi dira organismo baten eta haren jatorrizkoaren artean; kasu askotan, zeharo desberdinak dira. 80ko hamarkadan Dougal Dixon paleontologoak gure planetan etorkizunean izan zitekeen eboluzioari buruzko hipotesia landu zuen. Egungo espezieetan oinarrituta eta gizakiak kenduta (gizakia dugu eboluzio naturalaren eraldatzaile nagusia) etorkizun urruna irudikatu zuen, hemendik 50 milioi urtera, eta fauna bitxiak sortu zituen eboluzioaren gertakizun ezagunetan funtsatuta. Emaitza, jakina, fikziozkoa da, baina egiazko balio zientifikoa dauka. Ondokoak dituzu egungo hegaztietatik eboluzionatutako bizidun batzuk, D. Dixonek etorkizun urrun horretan irudikatu zituen moduan.

50 MILIOI URTE BARRU Gizateria aspaldi desagertu da, bai eta gaur egun nagusi diren espezie gehienak ere. Kontinente batzuk beste alde klimatiko batzuetara mugitu dira gertaera geokogiko naturalen eraginez (plaken tektonika/ kontinenteen jitoa) eta nimalia berriak bizi dira Lurraren azalean.


VORTEXA / MARFINA Vortexa eta marfina, marfina adibidez, egungo hegaztietatik eboluzionatutako bizidun batzukdira, Dougal Dixonek etorkizun urrun horretan irudikatu zituen moduan << ... Vortex-ek (Balenornis vivipera) iraganeko beste animalia batzuen antza dauka. Vortex Gorputz luzea, mehea eta leporik gabea dauka, pala-itxurako isats indartsua eta uretan trebe mugitzeko hegats luzeak. Esan bezala, vortex pinguinoen ondorengoa da eta horiek hegaztiak izan arren, hegan egiteko gaitasuna galdu zuten eta uretan bizitzeko moldatuta zeuden, jarduera bakar bat egiteko izan ezik: errunaldia. Izan ere, arrautzak erruteko, lehorrera ateratzen ziren. Horrela bizi izan ziren hari eta, baleak iraungi baino apur bat lehenago, pinguino batek arrautza bakarrari barruan eutsi zion arte, kumea jaiotzear zegoela. Hala, kumea ozeanoan jaio ahal izan zen. Lehorrera ateratzeko beharrizanik izan gabe, pinguinoak zeharo itsastar bihurtu ziren eta itsas hegaztien ordena berria sortu zen, pelargonidoak. Pelargonidoen egungo espezierik arruntena marfin izenekoa (Stenavis piscivora) dugu. Marfinak arrainak jaten ditu. Moko luze eta zerratua dauka, eta horri esker, pentsa litekeena baino arrain handiagoak harrapatzeko gauza da. Marfinaren moldaera bikaina izan denez, ia-ia ez da aldatu 40 milioi urtetan‌  Dougal Dixon


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.