MEATZARITZAREN JATORRIA ETA BILAKAERA
1
Harri Aroa PALEOLITOA ETA NEOLITOA
Gizakiok bizidun bereziak gara animalien erreinuaren barruan lanabesak edo tresnak egiteko gaitasuna daukagulako. Eta gaitasun hori dela kausa, tresnak ekoizteko materialen bila ibili izan gara historia osoan. Horrela sortu zen meatzaritza. Gaurdaino munduan aurkitu den meatoki hondeaturik zaharrena Swazilandiako Erresuman dago (Afrikako hegoekialdean) eta Karbono-14ko teknika erabiliz, 43.000 urteko antzinatasuna dauka. Oligisto-meatokia da, Lehoiaren kobazuloa izenekoa. Lehengo gizakiek burdin oxido hori ustiatzen zuten pigmentu gorrixka bat ateratzeko; gero, urez eta animalien gantzaz nahastuta, labar-margoak egiteko erabili zuten.
Lehoiaren kobazuloa.
Hematitaz
eta
ikatzez
egindako
labar-margoa.
Hainbat mila urte igarota, hematitearen burdina ateratzeko teknologia garatu zuten gizakiek eta, horri esker, lanabesak lantzekoa. Beste alde batetik, handik milaka urte igarota, silexa erauzteko lur azpiko lehen meatokia dugu; gogoratu dezagun, ordura arte, aire zabalean biltzen zutela silexa gizakiek. Hominidoek harrizko lanabesak erabiltzen zituztelako lehen aztarnak Etiopiako hegoaldean daude eta orain dela 2,5 milioi urtekoak dira. Lanabes horiei chopper deritzegu eta perkusioz landutako harkoskoak dira, oso modu oinarrizkoan, hiruzpalau puska kenduta. Aurkikuntza horri esker, egiaztatu dugu Homo Habilisek bazekiela gai batzuk erraz landu ahal zirela, hala nola, basaltozko noduluak, kuartzo kristalinoa edo silexa.
M E A T Z A R I T Z A R E N
J A T O R R I A
E T A
B I L A K A E R A
Paleolitoko industria: Chopper lanabesa.
Paleolitoko industria: Chopper lanabesa.
Silex-zatiak.
Obsidiana.
Milioi bat urte geroago, Homo Erectus eite jakineko lanabesak lantzen hasi zen, bifaz izeneko tresna ezagunak, nolabaiteko simetria aintzat hartuta. Berrikuntza horren eraginez, kalitate hobeko materialak erabiltzen hasi behar izan ziren, esterako, kuartzita, silexa eta obsidiana (kolore beltza daukan beira).
Paleolitoko industria: kuartzitazko bifaza.
M E A T Z A R I T Z A R E N
Silex-nodulu masiboa.
J A T O R R I A
E T A
B I L A K A E R A
Hurrengo milioi urteko aldian, harriak lantzeko teknikak antzekoak izan ziren; azkenik, 200.000 urtetik 40.000 urtera, askoz lanabes finduagoak landu ziren Europan, piezen edertasuna eta ekoizkortasun handiagoa bilatuta. Eskakizun horiei eutsi ahal izateko, materialen kalitatea funtsezkoa izan zen eta, horregatik, askoz ere arreta handiagoz hautatzen zituzten.
Silexez egindako gezi-puntak.
Landutako harrien aroa (Paleolitoa) orain dela 10.000 urte inguru amaitu zen eta eskualdeko kulturak bereizi zituzten teknikak eta industriak agertu ziren, batez ere, leku bakoitzeko materialen eskuragarritasunaren eta tokian tokiko erabileren arabera. Azken lanabesen egileak, funtsean Homo neanderthalensis eta Homo sapiens (Cro Magnon) gizakiak izan ziren, gehienbat, chert eta silexa erabiliz, orri fin-finak, ebakitzeko tresnak, arraspak, gubilak eta beste egiteko, Lanabes horien guztiak leundu ziren Neolitoan. Horretarako, materialak arraspatzen zituzten harrizko oinarri baten gainean, kuartzozko ale xeheak baliatuz. Hala, lanabes leun eta lirainak ekoitzi zituzten, kasurako, aizkorak.
M E A T Z A R I T Z A R E N
J A T O R R I A
E T A
B I L A K A E R A
Ebakitzeko lanabesa, silexezkoa.
Neolitoko aizkora.
Azken lanabesak egiteko, behar-beharrezkoa zen erabilitako materiala kuartzozko harea baino bigunagoa izatea. Hori dela eta, batez ere, arroka igneo basikoak erabili zituzten lehengai gisa (serpentinitak, basaltoak...).
Neolitoko aizkorak.
Lanabesen bilakaera Paleolitotik Neolitora.
Paleolitotik Neolitorako tartean, kalitate oneko silexezko noduluak urritzen hasi ziren lurrazalean eta, horren ondorioz, lur azpiko meatzaritza lantzen hasi ziren. Lehen meatzaritza horren aztarna ugari aurkitu dira Europan K.a. 9.000 urtetik aurrera. Lurpeko silexezko aztarnategirik ospetsuenetako batean (Herbehereetako Rijckholt izenekoan), 15 metroko sakoneraraino hondeatu zuten eta silexezko noduluen maila ustiatu zuten meazuloak eginda.
M E A T Z A R I T Z A R E N
J A T O R R I A
E T A
B I L A K A E R A
Meatoki hori, gutxi gorabehera, orain dela 5.000 urte hasi ziren erabiltzen eta 150 milioi lanabes ekoitzi ziren bertan, adituen iritziz. Kareharria apurtzeko, orein-adarrei lotutako silexezko mazo handiak baliatzen zituzten, bila zebiltzan lehengaia kareharriaren barruan zegoelako.
Orein-adarra.
2
Metalen Aroa KOBREA ETA BRONTZEA
Historiako uneren batean, gizakiak material gogorragoen bila hasi ziren, horien bitartez egindako tresnak denbora luzeagoan erabili ahal izateko. Orduan hasi zen Metalen Aroa izenekoa.
METALEN AROA Metalurgia funtsezko gertaera izan zen gizateriaren aurrerakuntzan. Askoren ustez, metalurgiaren hasierak azkena eman zion Historiaurreari eta Historiaren hasiera ekarri zuen.
Inolako zalantzarik gabe, metalak gai gogorrak eta iraunkorrak dira eta primerako lehengaiak ditugu tresnak eta armak era egokian lantzeko.
M E A T Z A R I T Z A R E N
J A T O R R I A
E T A
B I L A K A E R A
Adituen ustez, Anatoliako penintsulan hasi ziren metalak erabiltzen K.a. 5000. urtearen inguruan eta handik Mesopotamia eta Egiptora hedatu zen horien erabilera. Hala ere, azken bi leku horietan metal-hobirik ez zegoenez, merkataritzari lotu zitzaizkion Mediterraneo itsasoan zehar, kobrea eta eztainua eskuratzeko asmoz. Merkataritzako harremanei esker, zibilizazio batzuen arteko kultur truke aberatsa jazo zen eta kultur garapena oso nabarmena izan zen.
KALKOLITOA EDO KOBRE AROA Ikertzaile guztiak bat datoz gizakiek landutako lehen metala kobrea izan zela; hain zuzen ere, kobre natiboa (ia metal purua, hobi edo meatokien azaleko geruzetan aurkitzen dena) hotzetan landu daiteke mailuz jota edo, bestela, 300 ºC-ko tenperaturan berotuta. Garaiko gizakiek oso erraz lor zezaketen tenperatura hori.
Kobre natiboa antzina-antzina erabili zuten tresnak eta apaingarriak egiteko (lepokoak, orratzak, amuak…) eta erabilera horren lehen lekukotasunak Sirian (Tell Halula) eta Turkian (Çayönü Tepesi) ditugu. Gizakiek kobrea landu zuten K.a. 5000 urtearen inguruan, baina metalgintzari lotutako lanen lehen arrastoak 500-800 urte geroagokoak dira.
Kobre natiboa
Aldi horretan, segurutik, gizakiek hainbat esperimentu eta proba egingo zituzten, metala lortzeko erreakzio kimiko egokiak aurkitu arte. Aintzat hartu behar da Naturak lana erraztu ziela; izan ere, oxidoen erredukzioz lor ditzakegun intereseko metal guztietatik, M E A T Z A R I T Z A R E N
J A T O R R I A
E T A
B I L A K A E R A
kobrea dugu energia gutxien behar duena: mineral zehatu edo birrindua, ikatz begetala eta airea besterik ez dugu behar, metala urtu ondoren erraz berreskuratzeko moduko kobrezko puxtarriak aurkitzeko zepan.
Sasoi hartan, kobrea mineral batetik erauzteko, arragoaren metalurgia erabiltzen zen: hainbat tamainatako zeramikazko ontzi-zati ugari aurkitu dira, barruan kobrearen metalurgiari lotutako zepen arrastoak dituztela. Eta horiek ikertu ondoren, jakin dakigu halako ontziak baliatzen zirela kobrezko mineralak erreduzitu eta metala eskuratzeko. Kobrea galdatzeko teknika bitxi horrek ez du laberik behar eta, ikerketek diotenez, Iberiar penintsulan landu zen metalurgiaren hastapenetatik Burdin Aroa hasi arte.
Minerala birrintzeko kolpekaria.
Kobre mea metala atera aurretik.
Metala maneiatzeko, harrizko habetzana edo ingudea eta kolpekariak nahikoak zituzten lehengo gizakiek, eta azkenak erruz landu zituzten Paleolitoan. Kobrea mailuz landuz gero, metala gogorrago bilakatzen zen, baina lehen metalurgialariak konturatu ziren kobrea zeukaten mineral batzuk baliatuta beste metal gogorrago bat eskuratzen zutela. Zergatik? Ustekabean, kobrearen eta eztainuaren arteko aleazioa (% 90 Cu, % 10 Sn) aurkitu zutelako: brontzea, kobrea baino gogorragoa eta sendoagoa korrosioaren aurrean.
M E A T Z A R I T Z A R E N
J A T O R R I A
E T A
B I L A K A E R A
BRONTZE AROA Brontzearen erabileraren lehen arrastoak hilobietan agertu ziren, Egipton eta Ekialde Hurbilean, K.a. IV. Milurtekoaren amaieran. Europan, berriz, K.a. III. milurtekokoak dira lehen aztarnak.
Brontzezko aizkora
Beste metal batzuk ere lantzen hasi ziren, hala nola, urrea eta zilarra, baina betiere era natiboan (hau da, beste elementu batzuekin nahasi gabe); horiez gain, meteoritoetako burdina ere aurkitu da Egipton, bertakoek noizean behin erabili zutelako. Burdin horri zeruko kobrea deitu zioten egiptoarrek.
Mineral metalikoei dagokienez, meatzaritza argiaren inguruko lehen aztarnak K.a. IV. milurtekokoak dira eta Balkanen inguruan aurkitu dira. Izan ere, arestian azaldu dugun bezala, azalean aurkitutako baliabideak erabili zituzten hasieran eta, horiek agortuta, meatzaritza lantzen hasi ziren. Meatzaritzaren garapenean, galdaketa-labea meatokia bezain garrantzitsua izan zen, bai eta lehen aipatu dugun arragoaren metalurgia ere.
M E A T Z A R I T Z A R E N
J A T O R R I A
E T A
B I L A K A E R A
2
Metalen Aroa BURDINA
BURDIN AROA Halako batean, eztainuaren hornidura eten egin zen atzerriko hordak etorri
zirelako
(Egiptoko
testuetan,
"itsasoko
herriak")
K.a.
bigarren
milurtekoaren amaieran eta, hortaz, artean berehala ohiko bihurtu zen mineral bat erabiltzen hasi ziren brontzearen ordez: burdina. Burdina oso tenperatura handian urtzen den arren, guztiz gogorra da eta minerala oso erraz aurkitzen zen sasoi hartan. Hori dela eta, aurreko metalak baino gai gogokoago bihurtu zen eta, gainera, merkeago lor zezaketen. Beraz, arin bai arin izan zen burdina metalik erabiliena. Burdin Aroaren hasieran, burdina meatik erauzteko sistemaren bidez ez zen lortzen burdina urtzeko tenperatura (1536 ÂşC) sistemak gabezia teknikoak zituelako eta, hortaz, burdinaz eta zepaz osatutako gai ez-purua ateratzen
zuten.
Nahaste
hura,
mailuz
landuta
ere,
karbono
gutxi
zeukanez, oso harikorra zen eta, gainera, ez oso gogorra. Burdin
Aroa
K.a.
II.
milurtekoaren
amaieran
hasi
zen
Indian,
Mesopotamian, Asia Txikian eta Egipton, baina oso azkar hedatu zen Europara burdin minerala oso ugaria zelako eta, gainera, baso asko zeudelako egur-ikatza ekoizteko. Meatzaritzaren
bilakaerari
dagokionez,
hurrengo
urratsa
dugu,
inolako zalantzarik gabe, erromatarren zibilizazioaren sorrera. Erromatarrak mugarriak
izan
ziren
mundu
osoko
meatzaritzaren
aurrerapenean,
teknologia berriak erabili baitzituzten baliabide mineralak ustiatzeko. Horretarako,
beste
jakintza-arlo
batzuetan
ikasitakoak,
hala
nola,
ingeniaritza hidraulikoan edo topografian, baliatu zituzten. Mekanizazioari esker, batez ere, drainatze-teknikei esker, aurrekoek baino askoz ere sakonago erauzi ahal izan zituzten baliabide mineralak. Meatzari erromatarrek burdinazko tresnak erabili izan zituzten beti, esaterako, pikotxak, aitzurrak, falkak, zizel puntadunak‌ eta ustiapenzuloak bermatzeko lanak egiten zituzten egurra erabiliz eta harrizko
hormak altxatuz. Gainera, mineralaren ustiapena inbertsio ona suertatuz gero, harlanduzko obrak ere egiten zituzten.
Pilum izenekoa.
Burdin
mineralaren
eraldaketari
lotutako
jarduerak
berebiziko
garrantzia izan du Gipuzkoa eta Bizkaiko ekonomietan. Burdin industria izugarri garatu zen gure inguruan oinarrizko hiru elementu batera izan zirelako: burdin hobi aberatsak (batez ere, Bizkaiko Enkarterrin), sare hidrografiko handia, ur-jauziz betetakoa, hauspo eta gabiei aise eragiteko, eta baso handiak, egur-ikatza ekoitzi eta labeek erruz behar zuten erregaiz hornitzeko. XII. mendean, burdina esparru itxietan lantzen zen, ur-jauzietatik hurbil, hauspoei erraz eragiteko. Esparru horiek burdinola hidraulikoak ziren, eta sasoi hartan, ikaztegiak eta biltegiak zeuzkaten, bai eta labeko hauspoei eta gabiei eragiteko azpiegitura hidrauliko osoa ere (presa, ubidea eta errotarria). Labeetako hormak adreiluz edo buztin errefraktarioz estalita
zeuden
eta
burdin
meaz
eta
egur-ikatzaz
kargatzen
ziren
txandaka. Eta multzoa azkarrago berotu zedin, haizea ematen zioten hauspoen bidez, haizebide batzuetatik barrena. Teknika horrek prozesua azkartzen bazuen ere, ez zen nahikoa burdina urtzeko; emaitza burdinurtu goria zen eta labetik ateratzen zenean, ezpurutasunak kendu behar zizkieten kolpeka, mailuz edo gabiaz eta, azkenik, totxoak lortzen zituzten.
M E A T Z A R I T Z A R E N
J A T O R R I A
E T A
B I L A K A E R A
Erdi Aroko burdinola hidraulikoa
XVIII. mendearen amaierako gertaera batzuek ohiko burdinolen gainbehera sorrarazi zuten: ikatza nabarmen garestitu zen eta, gainera, atzerapen teknologikoaren eraginez, ezin ziren inportaturiko produktuekin lehiatu. Euskal Herrian, oro har, burdinaren kalitatea nahikoa ona zen metala zuzenean
lantzeko
burdinoletan,
baina
ez
zen
onegia
Bessemer
bihurgailuetan erabiltzeko. Horregatik, XIX. mendearen erdialdetik aurrera, Bizkaiko meatzaritzaren bilakaerak ez zuen parekorik izan gainerako euskal lurraldeetako meatzaritzaren artean. Esan barik doa hamaika amarru egin zirela kalitate txarreko burdin mea saltzeko, kalitate oneko mearekin nahasita, baina laster sortu ziren merkantziak kontrolatzeko guneak leku askotan. K.o. XIV. mendera arte landutako aleazio guztiak burdina forjatutzat hartzen dira; hau da, lehen azaldu dugun bezala, burdina ez zen guztiz urtzen eta burdinazko totxoak ateratzen zituzten. Denboraren poderioz, baina, karbonoa eta burdina nahasten ikasi zuten eta, horrela, altzairua lortu zuten. XIV. mendetik aurrera, gero eta labe handiagoak erabili ziren eta tiroa luzatu zen, gasak burdin meatik barrena pasarazteko. Ikatzaren
errekuntzak
karbono-
eta
oxigeno-kantitate
handiak
askatzen ditu; gasak igo egiten dira eta, mea ukitzen dutenean, burdina erreduzitzen da, hau da, oxigenoa askatzen da burdin meatik. M E A T Z A R I T Z A R E N
J A T O R R I A
E T A
B I L A K A E R A
Egiatan, Burdin Aroa eta altzairuen garaia gaurdaino iritsi da eta XIX. mendeko Industriaren Iraultza altzairu-ekoizpen ikaragarrian funtsatu zen. Altzairugintza zeharo garrantzitsua izan zen Euskal Herrian, garapen ekonomikoa handia ekarri zuelako, lehenengoz, meatzaritzaren bidez,
eta
gero,
Bizkaiko
Labe
Garaiek
bultzatutako
industriaren
garapenaren bidez.
Labe Garai baten funtzionamendua
M E A T Z A R I T Z A R E N
J A T O R R I A
E T A
B I L A K A E R A
3
Burdinaren metzaritza BIZKAIA
Euskal
Herriko
industriaren
garapena
ď€bereziki
Bizkaiko
industriarenaď€ burdin industriako berrikuntzei esker gertatu zen, baina, zalantzarik gabe, Bilboko kokaleku geografikoak ere izugarri lagundu zuen, garraio-kostuak nabarmen merkatzen zirelako.
Bessemer bihurgailua 1856. urtean asmatu zen altzairua ekoizteko eta asmakizun horrek sekulako iraultza ekarri zion Bizkaiko burdinaren meatzaritzari, sistema berriari esker, burdina altzairu bihur zitekeelako era erraz, azkar eta, batez ere, merkean. Nolanahi ere, eraldaketa horretan, fosfororik gabeko edo fosforo gutxiko burdin minerala beharrezkoa zen eta horixe zen, hain zuzen, Bizkaiko mineralaren ezaugarrietako bat. Gainera, kontuan hartu behar dugu meategiak itsasotik nahikoa hurbil zeudela eta ustiapen gehiena aire zabalean egiten zela (800 langile aritzen ziren lur azpiko meatokietan; kanpokoetan, berriz, 9.000tik gora) eta, horrela, lurraldea
arin
bai
arin
jomuga
gutiziatu
bilakatu
zen
atzerriko
inbertitzaileentzat, batik bat, inbertitzaile britainiarrentzat. 1876 eta 1900 urteen artean, 95 milioi tona mineral erauzi ziren eta horietatik gehienak (% 90) esportatu ziren, batez ere, Bretainia Handira. 1901 eta 1920 urteen artean, berriz, 75 milioi tona atera ziren, baina handik aurrera Bizkaiko meatzaritzari lotutako industria gainbehera hasi zen, gehienbat, erreserbak agortuz joan zirelako. Mineralaren esportazioaren eraginez, Bilboko portuak jarduera bizia izan zuen eta bertara biltzen ziren garai hartan bandera askotako itsasontziak, mineralaren eta beste produktu askoren zamalanak ia-ia etengabeak
zirela.
Horren
ondorioz,
kapital-metaketa
eta
Bilboko
merkataritza zein finantza garapena neurriz gaindikoa izan zen Bizkaian. Kalkuluen arabera, 1878 eta 1889 urteen artean, 36 milioi tona esportatu ziren eta meatokien jabeek garai hartako 420 milioi pezetako etekin garbia jaso zuten trukean.
M E A T Z A R I T Z A R E N
J A T O R R I A
E T A
B I L A K A E R A
Aberastasun
hori
guztia
Bizkaia
industrializatzen
erabili
zen.
burdingintzako lantegiak eta ontziolak, errepideak eta trenbideak eraiki ziren, eta era berean, luxuzko etxeak altxatu ziren Negurin (Getxo), uneko oparotasunaren erakusgarri. Ez dugu ahaztu behar aberastasun haren benetako sustatzaileak langileak izan zirela. Aitzitik, langileek lan-baldintza jasangaitzetan behar egiten zuten, esplotaturik eta barrakoietan pilatuta. XIX.
mendearen
erdialdean,
burdinolen
gainbeheraren
ondotik,
siderurgia modernoa garatzen hasi zen eta, 1902. urtean, Altos Hornos de
Vizcaya sozietatea eratu zen. XX. mendeak aurrera egin ahala, erauzitako mineral (ia) guztia enpresa horretako labe garaiak elikatzeko erabili zen eta azkenean minerala inportatu ere egin behar izan zen, erreserbak agortu zirelako. Meatzaritza-jarduera zireneko
lursailak
garrantzitsu
amaitu
apurka-apurka
ondoren,
meategi
leheneratu
bilakatu dira. Beste alde
dira
zaharrak
eta
aisialdi
egon gune
batetik, eraldatutako paisaiak
ezaugarri bereziak dauzka eta adibide bikaina da gizakiek ingurunean duten
eraginaz
meatzaritzak
jabetzeko.
Bizkaiko
Era
garapen
berean,
leku
ekonomikoan
guztiz izan
aproposa zuen
dugu
garrantzia
ulertzeko.
Eztanda Kontxa II meategian. Gallarta (Abanto Zierbena, Bizkaia)
M E A T Z A R I T Z A R E N
J A T O R R I A
E T A
B I L A K A E R A
Paisaiaren leheneratzea Zugaztietan (Trapagaran)
Meatoki bateko putzu zaharra Zugaztietan (Trapagaran)
M E A T Z A R I T Z A R E N
J A T O R R I A
E T A
B I L A K A E R A
Bessemer
bihurgailuaren
giltzarria
funtsean,
hauxe
zen:
airea
injektatzen zen burdinurtuan, oxidazioa azkartu eta ezpurutasunak edo zakarrak kentzeko. Gero, sugarretan jartzen zen oxidatzen jarraitzeko. Azkenik, burdinez, karbonoz eta manganesoz osatutako aleazioa gehitzen zitzaion burdinurtuari eta haizea eman, altzairua ateratzeko. Bessemer sistemak ordura arteko sistemek baino mineral gutxiago behar zuen altzairua ekoizteko eta, gainera, azkarrago ekoizten zen produktua. Ageri denez, oso sistema abantailatsua zen. Eragozpen bat bazeukan, ordea: fosfororik gabeko burdin mea beharrezkoa zenez, garai hartako meatoki asko fabrikazio-prozesu honetatik kanpo geratu ziren.
M E A T Z A R I T Z A R E N
J A T O R R I A
E T A
B I L A K A E R A
Lanean ari den bihurgailu baten irudia.
Bessemer bihurgailua, Kelham Island Museum, Sheffield, Ingalaterra
M E A T Z A R I T Z A R E N
J A T O R R I A
E T A
B I L A K A E R A