CAMPAÑA CONTRA EL HAMBRE GOSEAREN AURKAKO KANPAINA
BERDINTASUNIK EZ
JUSTIZIARIK GABE
LIV. KANPAINA
2013ko txostena
aurkibidea Aurkezpena Nor gara? Zer egiten dugu? 1.- Sentsibilizazioa 2.- Garapen-proiektuak
Zergatik egiten dugu? Gure kontuak Gardentasuna Eskerrak Manos Unidas erakundearen ordezkaritzak
Manos Unidas/Mª Eugenia Díaz
2
Azaleko argazkia: Silvia Montes-Jovellar Itzulpena: “GARLO” garlo@garlo.eu
3 4 7 8 10
17 18 20 21 23
Manos Unidas/Irene H-Sanjuan
presidente andrearen gutuna
Lagun eta laguntzaile maiteok: Zuen eskuetan duzue Manos Unidasen 2013. urteko Memoria. Hor aurkeztu nahi dizuegu erakundeak urtean zehar egindako jardueraren errepaso laburra. 2013ko kanpainan, Manos Unidasek gizonen eta emakumeen arteko eskubide berdintasun benetakoaren alde lan egin zuen. Gai horretan sentiberatzeko gizarte lana egiten saiatzen gara, goiburu honekin: “Berdintasunik gabe, justiziarik ez”. Emakumeak dira, munduan, txirotasunak, desnutrizioak eta analfabetismoak gehien kaltetzen dituenak; kultura batzuetan ez da errespetatzen haien mugimendu askatasuna eta erabakiak hartzeko gaitasuna, eta maiz, bortxakeria fisikoa, sexuala eta psikologikoa jasaten dute. Manos Unidasek salatu egiten ditu desberdintasun horiek eta sostengatu egiten ditu emakumearen duintasunaren defentsarako jardunak, eta horretarako martxan jartzen ditu prebentzio eta lagun egite ekimenak txirotasunik handieneko egoeratan, haien presentzia soziala eta pertsona gisa duten garapen osoa bultzatuz. Manos Unidasek kontuan hartzen ditu emakumeak, finantzatzen dituen proiektu guztietan; sinistuta dago haien aurrerapenean laguntzea dela, ekimenek herritar guztien garapenean eragina izateko modurik seguruena. “Bi bider txiro dira, bazterketa, tratu txarrak eta bortizkeria jasaten dituzten emakumeak, zeren maiz aurkitzen baitira beren eskubideak defendatzeko aukera txikiagoarekin”, irakurtzen dugu Francisco aita santuaren “Evangelii Gaudium” burubide apostolikoan. Hara, 2013. urtean heldu zen Pedroren egoitzara, Erromara, aita santu honen “aire freskoa”, eta berarekin jasotzen dugu egunero indar berria, txiroenen aldeko konpromisoan jarraitzeko. Urte horretan Benedicto XVI.aren adioa izan zen, borondatez bere kargua utzi zuen aita santuarena, herentzia doktrinal handi bat utzi ostean, zeinaren parte den “Caritas in veritate” entziklika. Han kritikatzen dira, berebiziko argitasunez, gure planetaren parte oso handi bat azpigarapenera kondenatzen duten nazioarteko arauak. Eta nola ez izan agur honetan gogoan bereziki herri filipinarra, Haiyan tifoiak astindu baitzuen azaroan. Gure bihotzak eta gure ahaleginak haiengana bihurtu dira erabat. Azkenik, ezin dugu ahaztu gure herrialdeak bizi duen zailtasun ekonomikoak izan duela eraginik Manos Unidasen ere, eta erakunde honetan lan egiten dugunongan. Lankidetzara zuzendutako diru publikoen jaitsiera, handia izan da oso. Baina, gure asmoa, zailtasunak zailtasun, Hegoaldeko txiroengan arreta mantentzea da, haiei entzun diezaieten aurrera ere, zeren jakin bai baitakigu, guztiarekin ere, desorekak askoz handiagoak direla han hemen baino. Izan bitez lerro hauek, eta memoria honetako orrialdeak, ene esker onik beroena zuoi agertzeko, denen duintasunaren faboretan lan honetan jarraitu ahal izatea posible egiten duzuenoi, hain zuzen.
Soledad Suárez Presidentea
3
nor gara?
Manos Unidas/Javier Mármol
Unión Mundial de Organizaciones Feministas Católicas (UMOFC) zelakoak Manifestu bat kaleratu zuen, non “gerra goseari” deklaratu zioten, 1955eko uztailaren 2an. Halaber, Espainian 1959an antolatu zen “Gosearen Aurkako Kanpaina” Mujeres de Acción Católica elkartearen eskutik, gaur egun Manos Unidas izenarekin ezagutzen duguna alegia.
4
Manos Unidas Espainiako Eliza Katolikoaren baitako Elkartea da garapen bidean diren herrialdeen laguntza, sustapen eta garapenerako sorturikoa. Aldi berean, Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakunde (GGKE) katolikoa eta sekularra da, boluntarioz osatua. Gure egitekoa da gosearen, nutrizio eskasaren, miseriaren, gaixotasunen, azpigarapenaren eta hezkuntzarik ezaren aurka borrokatzea, baita horiek guztiek eragiten dituzten arrazoiei aurre egitea ere: bidegabekeria, pertsonen eta herrien arteko ondasun eta aukeren banaketa desberdina, ezjakintasuna, aurreiritziak, elkartasunik eza, axolagabekeria eta giza eta kristau balioen krisia (Estatutuak, 5. art.).
EGITURA Manos Unidasek elizbarrutiko egitura du, eta horri esker, espainiar geografia guztian zehar zabaltzen da egun erakundea. Elizbarrutiko 70 Ordezkaritza horien egiteko nagusia da, munduak bizi duen egoeraren aurrean herritarrak sentsibilizatzea, eta erakundeak gauzatzen dituen proiektuak finantzatzeko diru-bilketez arduratzea. Manos Unidas erakundeak Zerbitzu Zentral batzuk ditu Madrilen.
PERTSONAK Estatutuetan jasotako definizioaren arabera, boluntarioz osaturiko erakundea da Manos Unidas. Boluntario izatea bizi-aukera bat da guretzat, gure gizartean inoiz baino beharrezkoagoak diren doakotasuna eta solidaritatea bezalako balioen testigantza, alegia. Hori horrela, 5.278 boluntario izan dira erregulartasunez eta urte guztian zehar beraien denbora eta egitea erakundeari eskaintzen dizkiotenak. Gainera, 2013. urtean, mundu hobea eraikitzeko gure lanean, baldintzarik gabeko laguntza eskaini diguten 84.524 bazkide eta laguntzaile izan ditugu.
NAZIOARTEKO SAREAK Mundu globalizatu honetan, pertsona, herrialde eta kontinenteen arteko harremanak beharrezkoak bezain aberasgarriak dira. Manos Unidas erakundea estatuko nahiz nazioarteko sare eta erakundeetan ordezkatuta dago: ● Consejo Pontificio Cor Unum ● CIDSE (Garapen eta Solidaritzarako Nazioarteko Lankidetza) ● CONCORD (Laguntza eta Garapenerako GKEen Lankidetzarako Konfederazioa) ● CONGDE (Espainiako Garapenerako GKEen Koordinakundea) ● Fundación Sur ● Pobreziaren aurkako Itun Globala
Gure lana ezinezkoa izango litzateke horiek gabe: boluntarioak, kontrataturiko zenbait pertsona, bazkide, laguntzaile, parrokia, ikastetxe, enpresa, elkarte eta fundazio, komunikabide, eta euren konfiantza gugan jartzen duten guztiak.
● Laikoen foroa ● Misioen Kontseilu Nazionala ● Espainiako Boluntariotzaren plataforma ● Espainiako Fundraising Elkartea
Mila esker guztioi!
5
Manos Unidas erakundearen organigrama 2013. urtean GOBERNU-ORGANOAK Batzar Nagusia Batzar Nagusia da Manos Unidas erakundeko gobernu-organo gorena. Batzordeko kideak urtean bi aldiz elkartzen dira. Presidentea
Elizbarrutietako egoitzetako 70 Presidente-Ordezkari
Zerbitzu Zentraletako ordezkari bat
Batzorde Iraunkorra
Batzorde Iraunkorra Batzorde Iraunkorra Batzar Nagusiaren mendeko gobernu-organoa da eta, azken honen jarraibideak kontuan hartuz, Manos Unidas erakundearen lana zuzendu du. Batzordeko kideak hilean behin elkartzen dira.
Presidentea
Kontseilaria
Kontseilariordea
Presidenteordea
Idazkaria
Soledad Suárez
Mons. J. José Omella
Jesús Vidal
Pilar Mendo
José Valero
Diruzaina
Acción Católica elkarteko Idazk. Nag.
Tomás Rodríguez
Ricardo Loy
Batzar Nagusiko ordezkariak (5) Benita Asensio, Mª Luisa Salas, , Lorena Arranz, Araceli Cavero, Fco. Javier Fornell
Zerbizu Zentraletako ordezkariak (3) Sonsoles Fernández-Iriondo, Julián Jiménez, Clara Pardo
ELIZBARRUTI MAILAKO ANTOLAKUNTZA Elizbarrutiko Zuzendari Taldea Presidente/ Ordezkaria
Presidenteordea/ Ordezkaria
Diruzaina
Idazkaria
KUDEAKETA-ORGANOAK Zerbitzu Zentralak Zerbitzu zentralak erakundearen gobernu-organoek adosturiko akordioak gauzatzeko ardura duten zerbitzu teknikoak eta administratiboak dira. Presidentea Soledad Suárez Idazkari Nagusia
Zuzendaritza idazkaritza Idazkaritza teknikoa
Rafael Serrano
6
Baliabide eta Pertsonen Administraziorako Arloa
Komunikaziorako eta Presentzia Publikorako Arloa
Ordezkaritzen Arloa
Garapenerako Hezkuntza Arloa
Finantza eta Planifikazio Kudeaketarako Arloa
Proiektuen Arloa
zer egiten dugu?
Manos Unidas/Marta CarreĂąo
Manos Unidas erakundeak, Ebanjelioan eta Elizaren Dotrina Sozialean oinarrituta, elkarren osagarri diren bi arlotara zuzentzen du bere ekintza: â—?
Gosea eta azpi garapena existitzen direla ezagutu arazi eta salatzea da funtsezko egitekoetatik bat, eta egoera horien arrazoiak eta irtenbideak zeintzuk diren lantzea.
â—?
Behar hauek artatzera bideratutako garapen integraleko programak, planak eta proiektuak finantzatzeko baliabide ekonomikoak biltzea.
7
Manos Unidasek bere LIV. kanpaina burutu zuen 2013.urtean, “Ez dago justiziarik, berdintasunik gabe“ goiburupean. Gizonari eta emakumeari duintasun bera aitortzearen alde lan egiten dugu. Berdintasun hau irmoki aitortzeak bakarrik emango du mundu justuago bat eraikitzeko aukera, non pertsona guztiak bete-betean garatu ahal izango diren. Egungo munduan, hezkuntzak zeregin itzela du dagoen desberdintasunarekin amaitzeko orduan. Munduan dauden analfabetoetatik bi herenak emakumezkoak dira, eta horrek gogor erasaten du bere bizitza gizonezkoekin berdintasunean aurrera ateratzeko aukera.
BERDINTASUNIK EZ
JUSTIZIARIK GABE
Sentsibilizazioa Gosea eta azpi garapena existitzen direla ezagutu arazi eta salatzea da Manos Unidasen funtsezko egitekoetatik bat. Era berean, egoera horien arrazoiak eta irtenbideak zeintzuk diren ere lantzen ditu. Pobreziaren eta gosearen aurkako borroka, soilik egin daiteke gizarte zibil kritiko eta solidario bat baldin badago, herritar aktiboz osatua, zeinak sentitzen diren arduradun eta konprometitu, mundu zuzenago eta solidario batekin. Gure xedea 2013an zehar hau izan da, kontzientzia kritikoago bat sortzea emakumeek jasaten dituzten txirotasun, bazterketa eta desberdintasunaren aurrean, eta baita oinarrizko eskubideak baliatzeko dituzten zailtasunen aurrean ere. Garapenerako hezkuntzaren bidez bultzatu ditugu sentiberatze, eta ohitura eta jarrera aldaketa prozesuak. Emakumeen lekukotasun askok erakutsi digute, berdintasunaren aldeko borrokan gudaldi asko irabazi direla; baina oraindik asko geratzen da egiteko. Informazio eta Komunikazio Teknologiak (IKT) bultzatu ditugu, gure sentiberatze arloa zabaltzeko. Gizarte-sareek, on-line prestakuntzak eta Klipmetrajeen Jaialdiak milaka pertsona mobilizatu dituzte eta bat egin dute gosearen eta txirotasunaren aurkako gure borrokan.
Manos Unidas erakundeak gaikako zenbait kanpaina nazional eta nazioartekotan esku hartzen du, gosearen eta txirotasunaren aurka borrokatzeko gure misioarekin lotutakoetan, ardura berezia jarririk, justizia klimatikoaren eta ingurumen arazoen, txirotasunaren eta elikadura segurtasunaren arteko loturan, eta garapen iraunkorraren erronka handian.
Gaur egun nazioarteko elkarrizketa prozesuan laguntzen du, garapen iraunkorrari eta 2015etik aurrerako garapeneko agenda global berriari dagokionez, eta parte hartzen du halaber Elikadura Segurtasuneko Batzordean (FAO) eta lan egiten du, beste erakunde batzuekin batera, “Giza familia bakar bat, denontzako elikagaiak” munduko kanpainan.
Lotura Operazioa ● Sentiberatze lan honetan, Lotura Operazioak zeregin nagusia du, izan ere, Manos Unidas erakundeak babesten dituen garapen ekimenen bidez, loturak sortzen dira gizarte espainiarreko pertsona eta taldeen eta komunitate onuradunen artean, beren errealitatea eta bizi-baldintzen berria gerturatuz. 2013an Manos Unidasek 490 Lotura Operazio egin zituen.
8
sentsibilizatzeko beste jarduera batzuk Apirilean “Gosearen erronka” txostena aurkeztu genuen, gosearen eta elikadura segurtasunaren arazoa aztertzen duena, gure mundu globalizatuaren gaur egungo ikuspegitik.
Manos Unidas
Pintxo Solidario Operazioa Ourenseko Ordezkaritzaren eredu hau, Espainia osoan gure Kanpainan egiten diren ehunka jardueren erakusgarri bat da. Hedabideekin batera bidaiatzea
Azaroan Manos Unidasek beste sentiberatze ekimen bat bultzatu zuen: “Mundua mugitzen duten 24 ordu”. Ekimen hori estatuko 24 hiritan egin zen, 40 jarduera eta gehiagoren bidez. Horien artean nabarmentzen dugu “Piztu su argia” izenekoa: elkartasun argi batek ibili zuen planeta guztia, tokiko bazkideen eta gure proiektuen onuradunen partaidetzari esker.
Hiru kazetari talde joan ziren Hegoaldera, Manos Unidasek laguntzen dituen proiektuak lehen eskutik ezagutzera. 2013an Guatemala, Kamerun eta India bisitatu zituzten.
Manos Unidas/Javier Mármol
Manos Unidasen badakigu bide hau ezin dugula bakarrik egin; horregatik parte hartzen dugu beste erakunde batzuekin batera gaikako kanpainetan, gure misio berekoak direnean, eta presente gaude sare eta erakunde nazional nahiz nazioartekoetan.
Kliptmetraje Lehiaketa 2013-2014 Manos Unidasen 70 ordezkaritzek zeregin nagusia dute sentiberatze eta diru-bilketa lan horretan, eta hamaika lan egiten dituzte.
Kliptmetraje Lehiaketa V. edizioa urriaren 17an hasi zen “Zure ikuspegiak mundua alda dezake” goiburuarekin. Jarduera hori, Zerbitzu Nagusiekin eta ordezkaritzekin batera egiten da eta GNEAEren (AECID) laguntza du, eta partaidetzasentiberatzearen erreferente bihurtu da.
9
Proiektuak 2013an, Manos Unidasek garapenerako lankidetzarako 601 ekimen onartu zituen Afrika, Amerika eta Asiako 57 herrialdetan banatuta, eta 33.887.085 euro eman zituen txirotasunaren, bazterketaren eta desberdintasunaren eraginak leuntzeko. Garapenerako Lankidetzarako Laguntzarako ematen diren funtsak asko jaisten ari diren arren gure herrialdean, gure 80.000 bazkide, emaile eta zenbait erakunde publikori esker, lortu dugu 3.100.000 pertsonengana heltzea, gure tokiko bazkide sare handi baliotsuari esker, zeinak egunez egun saiatzen baita eta borrokatzen, mundu zuzenago bat egiten, berdinagoa, zerbitzatzen ditugun pertsona horientzat guztientzat.
Manos Unidasek jarduteko izan duen giroa hainbat gertaerek baldintzatua da, horietako batzuk behin eta berriro gertatutakoak, esate baterako gatazka armatuak (Siria, Hego Sudan, Kongoko E.D., Somalia‌), eta horiek dakartzaten etengabeko giza eskubideen urratzeak, edota hondamendi naturalak, milioika biktima eragin dituztenak.
proiektuak kontinenteka Amerika % 21 123
Asia % 34 207 271 % 45 Afrika
Horren froga dira aldiro gertatzen diren lehorte eta uholdeak, esaterako Afrikako adarrean, Sahel-eko eskualdean edo Indiako iparraldean; horiek erakusten dute, oraindik ere, zer nolako lotura dagoen, fenomeno horien maiztasun eta indarra handitzearen eta CO2. isurketek eragindako klima-aldaketaren artean. Manos Unidas saiatu da tragedia horiei erantzuten, larrialdiko 27 egintzen bidez, kopurua izanik 1.300.000 euro inguru, on eginez 614.000 pertsonari, horiek izanik gatazketako biktimak (errefuxiatu siriarrak Jordania, Hego Sudan, Somalia, Afrika Erdialdeko Errepublikan...), gosearen biktimak (Etiopia, Eritrea, Mali, Kenia iparraldea‌) edo hondamendi naturalen biktimak (Filipinak, Guatemala, Indiako iparralde, Haiti...). Aurten onarturiko 601 garapen proiektuek, batik bat honetan lagundu dute, herriek ura eskurago izaten, saneamendua, hezkuntza eta osasuna eskurago alegia, izan ere, gaurko egunean, ez dauzkate oinarrizko zerbitzu horiek, ez baitituzte Estatuek bermatzen.
Manos Unidas/Javier MĂĄrmol
Gainera komunitateei lagun egiten diegu beharrik handienaren garaian, berriki Filipinetan Haiyan tifoiarekin gertatu den bezala; herrialde horri Manos Unidasek lehen diru-bidalketa egin zion (248.000 euro) biktimak sorosteko.
10
Era berean, autonomia ekonomiko handiagoa lortzeko tokiko gaitasunak hobetzea, eskubideei buruz sentiberatzea eta kontzientziatzea, nagusiki emakumeen eskubideetan, bakearen aldeko lana, eta gosearen aurkako borroka, elikatzeko eskubidearen bitartez, izan dira gako nagusiak gure lana egiterakoan.
proiektuak arloka Manos Unidas erakundeak nekazaritza, hezkuntza, osasuna, gizarte sustapena eta emakumearen sustapena bultzatzeko garapen proiektuak laguntzen ditu. Gainera, larrialdi egoeran dauden herriak artatzen ditu, eta giza laguntza eskaintzen hala eskatzen duten inguruabarretan.
Emakumea Gizartea sustatzeko sustatzeko % 13 % 17
Nekazaritza % 15 % 18 sustatzeko
2013. urtean honako proiektu hauek onartu ziren:
Osasuna NEKAZARITZA SUSTATZEKO: sustatzeko
% 37 Hezkuntza sustatzeko
89 proiektu Zenbatekoa: 7.152.913,44 euro Onuradunak: 109.544 zuzenekoak
HEZKUNTZA SUSTATZEKO: 221 proiektu Zenbatekoa: 10.597.773,58 euro Onuradunak: 107.648 zuzenekoak
Manos Unidas/Luis Antonio Curiel
OSASUNA SUSTATZEKO: 107 proiektu Zenbatekoa: 5.659.297,10 euro Onuradunak: 1.969.487zuzenekoak
GIZARTEA SUSTATZEKO: 104 proiektu
Manos Unidas
Zenbatekoa: 6.529.171,55 euro Onuradunak: 738.014 zuzenekoak
EMAKUMEA SUSTATZEKO: 80 proiektu Zenbatekoa: 3.947.929 euro Onuradunak: 162.219 zuzenekoak
Manos Unidas/Raquel Carballo
Manos Unidas/Javier Mรกrmol
Manos Unidas/Javier Fernรกndez
11
Manos Unidas erakundearen proiektuak munduan 2013an Gainera, aurreko ekitaldiko proiektuak diruz laguntzen jarraitzen du. 2013. urtean guztira 920 proiektu izan dira.
20 10 3
11 8
21 19 18 25 3 1323 26 4 11 afrika 30 1 1. Afrika Erdialdeko
7
6 5 12
amerika
13
1. Bolivia, 17 proiektu 2. Brasil, 11 proiek. 3. Dominikar Errepublika, 4 proiek. 4. Ekuador, 5 proiek. 5. El Salvador, 4 proiek. 6. Guatemala, 14 proiek. 7. Haiti, 12 proiek. 8. Honduras, 4 proiek. 9. Kolonbia, 6 proiek. 10. Kuba, 1 proiek. 11. Mexiko, 6 proiek. 12. Nikaragua, 8 proiek. 13. Panama, 1 proiek. 14. Paraguay, 5 proiek. 15. PerĂş, 25 proiek.
9 4
Errepublika, 1 proiektu
2 15
2. Angola, 9 proiek. 3. Benin, 13 proiek. 4. Boli-kosta, 2 proiek.
1
5. Burkina Faso, 21 proiek 6. Burundi, 5 proiek.
14
7. Chad, 3 proiek. 8. Eritrea, 1 proiek. 9. Etiopia, 14 proiek. 10. Gabon, 1 proiek. 11. Ghana, 9 proiek.
12. Hego Sudan, 5 proiek. 13. Kamerun, 8 proiek.
Onartutako proiektuak guztira: 123. Balioa: 9.322.192,01 euro.
14. Kenia, 18 proiek.
15. Kongoko Errep. Demk 16. Lesotho, 1 proiek.
12
17. Madagaskar, 9 proiek.
Manos Unidas erakundeak 550 proiektu onartu ditu orotara, 56 herrialdeetan, 33.029.009,85 euroko balioarekin.
asia 4 5 7
3
8 7
8
1
12
5
k.
6 9
31
10 15 2
9
8
28
3
14 24 6 29
18 32 22 17 33
27
7
18. Malawi, 11 proiek. 19. Mali, 2 proiek.
2
Onartutako proiektuak guztira: 207. Balioa: 10.894.987,58 euro.
20. Marroko, 6 proiek. 21. Mauritania, 8 proiek. 22. Mozambike, 21 proiek. 23. Nigeria, 3 proiek. 24. Ruanda, 5 proiek. 25. Senegal, 6 proiek. 26. Sierra Leona, 7 proiek.
16
.
kr., 19 proiek.
.
1
1. Bangladesh, 2 proiektu 2. Filipinak, 5 proiek. 3. India, 186 proiek. 4. Israel, 1 proiek. 5. Jordania, 2 proiek. 6. Kanbodia, 5 proiek. 7. Sri Lanka, 2 proiek. 8. Tailandia, 1 proiek. 9. Vietnam, 1 proiek.
27. Somalia, 3 proiek. 28. Sudan, 2 proiek. 29. Tanzania, 7 proiek. 30. Togo, 15 proiek. 31. Uganda, 15 proiek. 32. Zambia, 10 proiek. 33. Zimbabwe, 7 proiek.
Onartutako proiektuak guztira: 271. Balioa: 13.669.905,55 euro. 13
afrika Kontinente afrikarra gure egunerokotasunaren parte da, ez bakarrik kontinentea gatazka askok astintzen dutelako oraindik, baizik eta, baita ere, arrazoi pozgarrixeagoengatik, esaterako gero eta pisu eta garrantzi handiagoa ari delako hartzen munduko ekonomian. Afrikak utzia dio Garapenerako Laguntza Ofizialetik (GLO) bakarrik bizitzeari, eta orain askoz kapital pribatu gehiago jasotzen du, BRICS (Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrika) deitzen den goranzko herrialde multzoak zuzenean egindako inbertsioetatik, zor publikoa jaulkitzetik, edo immigranteek ekarritako dirutik. Afrikak GLOri uko egiterik ez duen arren, giro berri honek beste erronka batzuk dakartza kontinenterako, ez arazorik gabe, zeren hor dira atzerriko potentziek lursailak berenganatzea edo baliabide naturalak indarrez ostea.
Manos Unidasen oso erne gaude egoera horiei eta hortik sor daitezkeen ondorioei. Horregatik, laguntzen dugu elikadura segurtasuna eta familiako nekazaritza, nekazariei zuzendutako proiektuekin, haien gaitzea bideratuz, eta labore aniztasuna bultzatuz.
Lan lerro horretako adibide bat Tanzanian lagundu dugun proiektu bat da, prestakuntza eta garapen iraunkorreko 18 nekazari-talderekin, talde bakoitza izanik 315 pertsonakoa, eta bertan lortu da produktibitatea % 200 igotzea eta lurlangintza metodo berriak sartzea landa-komunitateetan, gaitze programen bitartez eta kooperatibasistemaren balioak indartuz.
14 Manos Unidas/Javier MĂĄrmol
amerika Latinoamerika desberdintasunaren kontinentea da. Latinoamerikarren arteko harremanak -pertsonen eta herrialdeen artekoak- berdingabetasunean daude oinarrituta. Herrialde batzuk “goranzko” deituriko horien artean agertu ere agertzen dira, errenta maila goikoekin, baina guztietan herritar batzuek txirotasun erabatekoa bizi dute. Batera daude etxe-orratzak eta favelak, hirigune dirdaitsuak eta landa-gune atzeratuenak, instalazio industrial eta finantzario modernoak eta nekazaritza mota zaharkitua, aberastasunik handiena eta txirotasunik handiena…
Hara, 2013an, nekazaritza eta abeltzaintzako proiektu produktiboak guztiaren ia % 50 dira. Haietako asko familiako nekazaritzaren baitakoak dira. Elikadura segurtasuna bermatzen laguntzen dute. Zenbait urte dirauen prozesuaren bidez, hainbat etapa egiten dira: gaitzea, produkzioa eta komertzializazioa, familien garapenari lagunduz. Bigarrenik, proiektu sozialek guztiaren laurdena hartzen dute. Haietako asko ekintzaileei, unitate produktiboei, giza eskubideei… laguntzeko da.
Ekuadorko Ambato eskualdean, Latinoamerikako beste leku askotan bezala, herritarren arazo nagusia, edateko ur falta da. Zuzenean azekietatik hartutako ura edaten dute familiek, eta gutxitan irakiten dute, eta horrek eragiten du herritarren osasunean, batez ere haurrengan, hori baita talderik ahulena. Proiektuak bi ardatz ditu: Ur sistemaren eraikuntza fisikoa eta herritarrak gaitzea, antolamendu eta osasun arloetan. Antolamenduak iraunkor egingo du ur instalazioaren mantentzea. Hori da 2013an lagundu dugun 10 osasun proiektuetako bat, Latinoamerikan.
Manos Unidas/Mª Eugenia Díaz
15
asia Asiako kontinentean 2013an zehar tragedia naturalak eta gizakiak sortutako gatazkak izan dira: lurrikarak, tifoiak, euriak, gerrak, eta abar. Indiak, munduko hazkunde ekonomiko indizerik handienetako bat duena izan arren, herrialde txiroa izaten segitzen du: Herritarren % 25 inguru txirotasun mugatik behera bizi da, eta batzuen eta besteen arteko aldeak handiak dira. Emakumerik gehien-gehienek ez dute sarbiderik hezkuntza formalera, eta munduko beste eskualde batzuetan bezala, txirotasuna, desnutrizioa, analfabetismoa, jazarpen sexuala, bortxaketa, tratu txar fisiko eta psikologikoa jasaten dituzte, eta baita trafikoa ere, prostituziorako eta lan behartuetarako. Ia 25.000 bortxaketa kasu erregistratu ziren iaz. Horri gehitzen zaio infantizidio femeninoa, herrialde horretako gaitz txarrenetako bat. Kultura hinduan, neskak zamatzat hartzen dira, izan ere ezkontzen direnean galdu egiten ditu familiak, eta gainera dotea eman behar die. Asiako Hego-ekialdean, arazo nagusienetako bat pertsona-trafikoa da. Kanbodian, soilik hiriburuan, Phnom Penh-en, kalkuluen arabera, adin txikiko 8.000 pertsona daude sexuaren industrian eta 28.000 zerbitzari etxeetan. Gainera, gatazkek eta txirotasun egoerek populazio lekualdatze handiak sortzen dituzte. Tailandian badira zenbait milioi immigrante erregistratu gabe, batik bat Birmaniakoak. Sirian, gerra zibilaren eraginez, errefuxiatu siriarren kopuruak gora egin du inguruko herrialdeetan. Errefuxiatu horietako gehienak legezko identitaterik gabe bizi diren haur, ume eta zaharrak dira. Baina, zalantzarik gabe, albisterik etsigarriena Haiyan tifoiaren igarotzea izan da, Filipinak astindu baitzituen eta beste herrialde batzuei ere eragin baitzien, Vietnami esate baterako, han uholdeak eta lurjausiak izan ziren eta.
Manos Unidas egoera horiei aurre egiten saiatu da. Filipinetarako, duela 25 urtetik hona ari baita han lanean, larrialdiko kontu bat ireki zen, eta funts horiek herritarren biziraupena ziurtatzeko eta hainbat herrixka berreraikitzeko izan dira. Gainera, hainbat herrialdetan errefuxiatutako jendeari lagundu dio, zenbait proiekturen bidez, hasi berehalakoenetatik, elikagaiak, sendagaiak, laguntza psikologikoa eta alojamendua ematea, eta hezkuntzan eta lanbideratzean aukerak sortzen laguntzera bitarte. Eta, gure zereginean konstantea baita, indartu egin nahi izan du emakumearen lana hezkuntzaren eta lanaren bidez, auzo-taldeak sortuz etxeko bortizkeria gerta ez dadin, haien partaidetza bilatuz erabakitze prozesu guztietan, eta beren diru-sarrerak lortzen lagunduz.
16
Manos Unidas/Javier MĂĄrmol
zergatik egiten dugu?
“Diruak zerbitzatu egin behar du, ez gobernatu” Francisco aita santuak bere “Evangelii Gaudium” (“Ebanjelioaren poza”) burubide apostolikoan “aurpegirik gabeko” eta giza helbururik gabeko ekonomia kritikatzen du, baztertuak eragiten dituelako eta “soberan” dauden pertsonak bezala tratatzen dituelako, eta ekonomia gizakiaren zerbitzura jartzeko gai den finantza erreforma baterako ekintza irmoa eskatzen die politikoei. “Diruak zerbitzatu egin behar du, ez gobernatu”, dio. “Gogoratu behar da, halaber -dio- planeta gizateria osoarena eta gizateria osoarentzat dela, eta baliabide gutxiagoko leku batean edo garapen gutxiagoko batean jaio izanak soilik ez duela justifikatzen pertsona batzuk duintasun gutxiagoz bizi behar izatea. Behin eta berriz esan behar da zorigaitzekoek euren eskubideetako batzuei uko egin behar dietela euren ondasunak eskuzabaltasun handiagoz besteen zerbitzura jartzeko. Gure eskubideez egoki hitz egiteko, begirada luzatu behar dugu eta belarriak ireki geure herrialde bereko beste herri eta eskualdeetara. Herri guztiek euren xedearen autore izateko aukera eman behar duen elkartasunean sinetsi behar dugu” (190 zk.). Hitz hauekin eta antzeko beste batzuekin, munduan dauden desoreken aurrean adi egoteko eta egoera zuzenago baten alde lanean jarraitzeko gonbita luzatzen digu Francisco aita santuak. Eta hori Manos Unidas bezalako
Manos Unidas/Javier Mármol
erakunde baten lana bultzatuz egin daiteke. Elkarte honek fidagarritasun handia du, eta urte askotako eskarmentua behartsuenen aldeko zerbitzuan, hainbat eta hainbat ikastetxe, artategi, ama etxe, ur putzu, nekazaritza arloko ekimen etab.etan gauzatua. Esan beharrik, aldarte xumea eta soila duela oso. Eginkizun hau ez du bere kabuz egiten, edo karisma partikular baten menpean, behartsuenengandik gertu egon nahi duen eta “Samariar Ona” izan nahi duen Elizaren beraren izenean baizik. Bai, Elizak, bataiatutakoen elkarteak, Juan XXIII santuak esan bezala, “Guztiak euren egarria asetzera joaten diren herriko iturria“ bezalakoa izan nahi du”. Horregatik, Manos Unidas erakundeko bazkide, laguntzaile eta langile maiteok, jaso ezazue nire zorionik eta eskerrik beroena, urtea joan eta urtea etorri, zuen eskuekin, zuen diruarekin, zuen otoitzekin eta zareten guztiarekin, hau guztia posible egiten duzuelako, eta munduko komunitate behartsuenen bihotzetan itxaropena ez desagertzeko bidea egiten duzuelako. Jainkoak bedeinka zaitzatela eta bizi zaiteztela egin behar zenutena egin izanaren ziurtasunarekin, hau da, zaretena eta daukazuena behartsuenekin partekatuz!
+ Juan José Omella Omella Kalagorri , eta La Calzada-Logroñoko Gotzaina eta Manos Unidas erakundeko Kontsiliarioa
17
gure kontuak
Javier Cuadrado
● Manos Unidas erakundearen diru-sarrerak 44.236.617 eurokoak izan ziren 2013. urtean. ●
●
●
18
Gure diru-sarreren % 89,6 iturri pribatuetatik dator. Horien % 10,4 baino ez dator sektore publikotik. Jasotako guztizkoaren % 90,6 Manos Unidas erakundearen helburuetara bideratzen da (% 84,8 Garapen proiektuetara, eta % 5,8 Sentsibilizazio kanpainetara). Bazkideak dira, diru-sarreren % 39,1arekin, Manos Unidas erakundearen muina eta euskarria.
DIRU-SARREREN JATORRIA
GASTUEN BANAKETA
FUNTS PRIBATUAK: % 89,6
MANOS UNIDAS ERAKUNDEAREN HELBURUAK: % 90,6
● Bazkideak ● Parrokiak
eta dohaintzagileak (1)
17.078.957.-
eta entitate erlijiosoak
10.452.058.-
● Ikastetxeak
1.238.727.-
● Larrialdiak ● Herentziak
● Sentsibilizazioa
2.568.612.-
● Garapen-proiektuak
37.254.651.-
MANOS UNIDAS ERAKUNDEAREN HELBURUAK, OROTARA
39.823.263.-
278.000.eta legatuak
7.132.591.-
● Sentsibilizazio-jarduerak
2.932.659.-
SEKTORE PRIBATUA, GUZTIRA
SUSTAPENA BALIABIDEAK ESKURATZEA: ● Sustapena etaETA baliabideak eskuratzea ● Sustpena
eta baliabideak eskuratzea
% 2,0
898.993.-
39.112.992.ADMINISTRAZIOA ETA EGITURA: % 7,4
FUNTS PUBLIKOAK: % 10,4 ● Nazioarteko
● Administrazioa
Elkarlanerako 2.418.764.-
Agentzia Espainiarra ● Tokiko Administrazioa eta Administrazio autonomikoa
2.121.746.-
SEKTORE PUBLIKOA, GUZTIRA 4.540.510.I BILDUTAKO SARRERAK GUZTIRA: % 100 43.653.502.BESTELAKO SARRERAK (2)
583.115.-
SARRERAK GUZTIRA, 2013. URTEAN 44.236.617.-
Diru-Sarreren Jatorria
(Diru bilketakoa) Parrokiak eta ARLO PUBLIKOA erlijio-erakundeak % 10,4 % 23,9 Herentziak % 16,3 eta legatuak
% 10,3 Besteak*
eta Egitura
3.231.910.-
GASTUAK 2013. URTEAN, GUZTIRA: 43.954.166.282.451.-
2013ko SUPERABITA (*)
(1) Dohaintza partikularrak, elkarte eta fundazioak, enpresak eta anonimoak hartzen ditu. (2) Honakoak hartzen ditu barne: ez ohiko emaitzak, aurreko urteetan emandako laguntzen itzulketa/deuseztapena, aldaketa-diferentzia positiboak eta aplikatutako probisioak. (3) Onartutako proiektuetatik eta Garapenerako Nazioarteko Elkarlanerako Agentzia Espainiarrak (AECID) urtero lagundutako hitzarmen ezberdinetatik ateratzen da zifra hau. * 2013. urtean izandako superabita, 2014. urtean proiektu berriak onartzeko xedatuko da.
Gastuen Banaketa Garapen proiektuak % 84,8
Baliabideak sustatzea eta hautematea % 2,0 % 7,4 Administrazioa eta Egitura
% 39,1
Bazkideak eta emaileak
% 5,8 Sentsibilizazioa
* Ikastetxeak, Larrialdiak, Sentsibilizazio-jarduerak, Dirulaguntza pribatuak, Diru-sarrera finantzarioak eta beste diru-sarrera pribatu batzuk.
Gastuen banaketa aplikatzeko irizpideak Gastuak, Manos Unidas erakundearen helburuak betetzera bideratutakoen eta funtzionamenduko gastuen artean banatzen dira. ● SENTSIBILIZAZIO GASTUAK: Sail honek Garapenerako Hezkuntza Arloaren gastuak jasotzen ditu, baita Komunikazio Arloak helburu hauetarako xedaturikoak ere. ● PROIEKTU GASTUAK: Urteko ekitaldian onarturiko proiektuen guztizko zenbatekoa jasotzen du. baita proiektuak identifikatzeko eta gainbegiratzeko eginiko bidaien gastuak, arloko langileen gastuak, eta kontu-ikuskaritzek eta finantzaturiko proiektuen ebaluazioek eragindako gastuak. ● FUNTZIONAMENDU GASTUAK: ◗ Baliabideak sustatzea eta biltzea. Diru-laguntzak biltzera eta erakundearen jarduera iragartzera bideraturiko Komunikazio Arloko gastuak jasotzen ditu. ◗ Administrazio eta egitura gastuak. Erakundearen kudeaketan eta administrazioan sorturiko gastuak dira.
19
gardentasuna Manos Unidas, bere funtsen gardentasunean irmoki konprometitutako erakundea da. Izatez, erakunde bezala, gardentasuna da gure balioetariko bat, eta burutzen ditugun jarduerei buruz gizartearen aurrean erantzuteko apustuaren isla garbia da.
ESPAUDIT GABINETE DE AUDITORÍA, S. A enpresak auditatu ditu gure urteko kontuak.
Gainera, Manos Unidas erakundeak Fundación Lealtadek ezarritako gardentasuna eta jardun zintzoaren printzipioak betetzen ditu.
Manos Unidas erakundea Garapenerako Nazioarteko Elkarlanerako Agentzia Espainiarrak (AECID) finantzatzeko aukera izan dezan kalifikatua dago.
Gure web orrian aurki daiteke txosten osoa: www.manosunidas.org, Paperean nahi izanez gero, gure ordezkaritzetan eska daiteke.
20
Manos Unidas erakundeak Espainiako GGKEen Koordinakundearen gardentasun tresnaren eta kudeaketa onaren atal guztiak betetzen ditu.
eskerrak Herrialderik behartsuenen alde egiten dugun lana ezinezkoa litzateke Manos Unidasen adiskide eta laguntzailerik gabe. Asko dira lagundu diguten boluntarioak, langileak, bazkideak, laguntza ematen duten norbanakoak eta talde edo elkarteak (ikastetxeak, parrokiak…), enpresak, bankuak, elkarteak eta fundazioak. Batzuek dirua emanez, besteak garapen-proiektuak finantzatuz, ekimen jakinetan lagunduz edo mota askotako zerbitzuak eskainiz. Guztiei, mila esker! Ondoren, hala ere, horietariko batzuk aipatuko ditugu, leku-faltagatik denak aipatzea ezinezkoa baita. Garapenproiektuetan finantza-kide ditugunak ez dira hemen aipatuko, Txosten honekin batera argitaratzen den “Proiektuen Liburua”n agertuko baitira.
Enpresak
◗ CUZA, S.A. ◗ DERCOSA, S.A. ◗ DESGUACE PARIS S.L. ◗ EDIFICIOS AFELSA S.L. ◗ EL CORTE INGLES S.A. ◗ EMPRESA PLANA S.L. ◗ EMPRESAS COMERCIALES E INDUSTRIALES VALENCIANAS, S.L. ◗ FERROVIAL S.A. ◗ FIDELO S.L. ◗ GESTINMÉDICA, S.L. ◗ GMV EUROLIFT S.A. ◗ HERMANOS CLEMENTE PÉREZ S.L. ◗ KH LLOREDA S.A. ◗ LA VANGUARDIA EDICIONES S.L.U. ◗ LIBECROM, S.A. ◗ LLOVET DE FORTUNY S.A. ◗ L’OREAL ESPAÑA, S.A. ◗ MANUFACTURAS CEYLAN S.L. ◗ MANUFACTURAS RUIZ S.A.
◗ NETOBRIL, S.A. ◗ OSORMEGO S.L. ◗ REAL SOCIEDAD S.L. ◗ RSB ARTESANIA DIGITAL S.L. ◗ SAICARJE S.L. ◗ TUBIO Y RÍOS, S.L. ◗ UNIVERSAL DE ALIMENTACION S.A. ◗ ZARDOYA OTIS S.A. ◗ ZURICH INSURANCE PLC
Bastelako erakunde, elkarte eta fundazioak ◗ A.P.A. COLEGIO ESCUELAS PÍAS SAN FERNANDO ◗ AMAS DE CASA BESANA ◗ ANTIGUAS ALUMNAS COLEG. CONSOLACIÓN (ALORA) ◗ ASOCIACIÓN ACCIÓN VERAPAZ ◗ ASOCIACIÓN JUVENIL BRIJOVEN ◗ ASOCIACIÓN DE LA MEDALLA MILAGROSA (AVILA)
MANOS UNIDAS ERAKUNDEAREN LAGUNTZAILE IZAN NAHI DUT
▲
◗ AARBEI CARTERA E INVERSIONES, S.L. ◗ ADVANTIA COMUNICACIÓN GRÁFICA ◗ ALONSO INCEPTIO S.L. ◗ AUTOBUSES LA VILLAVESA, S.A. ◗ BANCO SABADELL S.A. ◗ BANCO SANTANDER ◗ BIOENOS, S.L. ◗ BON PREU S.A. ◗ BUSINESS MORALES S.L. ◗ CAIXABANK, S.A. ◗ CAJA DE AHORROS LA INMACULADA ◗ CARTONAJES SANTORROMAN, S.A. ◗ CERRO CANELA, S.L. ◗ CIFRAIMPORT S.L. ◗ CLINICAS DR.JUAN CABRERA S.L. ◗ COMPAS NORTE, S.A. ◗ CONFEDERACION ESPAÑOLA DE CAJAS DE AHORROS ◗ CRE INGENIEROS S.L.
ME13
Txartel hau betez, 902 40 07 07 telefonora deituz, edo www.manosunidas.org bidez. DIRU-SARRERAK EDO TRANSFERENTZIAK EGITEKO BANKETXEAK Izena ............................................................................................................................................................
Deiturak ........................................................................................................................................................
IFZ .......................................................................... Jaiotze data .........................................................................
Bankia: ES06 2038 0603 2860 0103 6580 Ibercaja: ES33 2085 9252 0303 3043 0677 Sabadell: ES67 0081 5240 0700 0194 1401 BBVA: ES68 0182 2325 0800 1134 4904
CaixaBank: ES18 2100 2261 5902 0013 9842 Santander: ES03 0049 0001 5422 1004 0002 Popular: ES02 0075 0001 8506 0640 0006
(Bidal iezaguzu, arren, banketxeak emango dizun frogagiria) Helbide osoa .........................................................................................................................................................
SEPA ZUZENEKO ZORDUNKETA HELBIDERATZE AGINDUA ......................................................................................... Posta Kodea ............................................................... Kontuaren titularra ............................................................................................................................................... Herria ..................................................................... Probintzia .......................................................................
IBAN kontu zenbakia Begiratu zure taloitegi, libreta edo laburpena, eta bete datu guztiak.
Posta elektronikoa ..........................................................................................................................................
Telefono mugikorra .................................................... Beste telefonoa .................................................................
ZENBATEKOA
ALDIROKOTASUNA
KUOTAREN EGUNERATZEA
❑ 6 euro ❏ 20 euro ❏ ............... euro
❏ Hilero ❏ Behin bakarrik ❏ ........................
❏ Urteko KPI ❏ %5 ❏ % ..............
Manos Unidas erakundeari egindako dohaintzek % 25eko zerga-arintzea dute PFEZaren kuotan, edota % 35a Sozietateen gaineko Zergaren kuotan, legeak ezarritako mugen barruan betiere.
Izaera Pertsonaleko Datuen Babeserako 15/99 legean xedatutakoaren arabera, emandako datuak 1.942.351.573 zenbakiarekin Datuen Babeserako Agentzian erregistraturiko Manos Unidas erakundearen fitxategian sartuko dira, eta banku helbideratzeak erraztera eta legezko betekizunetara xedatuko dira. Interesatuak edozein unetan datuak kontsultatu, zuzendu edo deusezta ditzake hemen: Manos Unidas. Barquillo 38, 3º. 28004 MADRID.
❏ Ez dut jaso nahi Manos Unidas erakundearen informaziorik
KREDITU TXARTELAREN BIDEZ Iraungitze data: ................ / ................ Titularren sinadura:
Data: 201........................ ko .......................................... ren...................... Helbideratze agindu honen sinaduraren bitartez, zordunak baimena ematen dio Manos Unidasi (A) zordunaren erakundeari aginduak igorri eta bere kontuan (B) dagozkion zorduketak Manos Unidasen aginduak jarraituz egiteko. Edozein kontsulta egin nahi izanez gero, jo ezazu hona: socios@manosunidas.org edo 91 308 20 20 telefonora
▲
◗ ASOCIACION NIÑOS EVACUADOS EL 37 ◗ ASOCIACIÓN PADRES COLEGIO SAGRADO CORAZÓN (ZARAGOZA) ◗ ASOCIACIÓN DE LA PRENSA DE MADRID ◗ ASOCIACIÓN SAN ANTONIO (ZAMORA) ◗ CÁRITAS DIOCESANA DE PLASENCIA ◗ CÁRITAS MADRID ◗ CENTRO CULTURAL POPULAR DE CORDOBA ◗ COFRADÍA JESÚS RESCATADO ◗ CORTE DE HONOR NTRA. SRA. DEL PILAR (ZARAGOZA) ◗ FECAM (FED. EMPRES. CANARIOS) ◗ FUNDACION ABARGUES ◗ FUNDACIÓN ABEL MATUTES ◗ FUNDACIÓN BENEFICA SAGRADO CORAZON ◗ FUNDACIÓN CAJA GRANADA ◗ FUNDACIÓN COPRODELI ◗ FUNDACION EDUCACION MARIANISTA DOMINGO LAZ ◗ FUNDACION EDUCACIÓN Y EVANGELIO ◗ FUNDACION EDUCATIVA SOLIDARIA ◗ FUNDACION ENRIQUE ESTEVE ◗ FUNDACIÓN FUENTES DUTOR ◗ FUNDACION HISPANICA GRUPO BANCO POPULAR ◗ FUNDACION HOSPITAL DE POBRES (REQUENA) ◗ FUNDACION JOSE MARIA IMAZ ◗ FUNDACION L&L BHAGWANDAS SIRWANI PALACIO ORIENTAL ◗ FUNDACION LAGUNTZA ◗ FUNDACION NARANJO GALVAN
◗ FUNDACION NTRA. SRA. DE LA MISERICORDIA (SEGOVIA) ◗ FUNDACIÓN PEDRO NALVALPOTRO ◗ FUNDACIÓ PRIVADA MIARNAU ◗ FUNDACIÓN PRO CULTURA LITERARIA ◗ FUNDACION REINA SOFIA ◗ FUNDACION SEVILLANA ENDESA ◗ FUNDACION UNIVERSITARIA SAN ANTONIO ◗ FUNDACION VIC VEDRUNA ◗ FUNDACIÓN VICTORIA (MÁLAGA) ◗ GIZABERRI MUNGIA ◗ GRUPO HORIZONTES ◗ ILUSTRE COLEGIO OFICIAL DE ABOGADOS DE VALENCIA ◗ INSTITUCIÓN BENÉFICA SAGRADO CORAZÓN DE JESÚS ◗ INSTITUCION SAN ANTONIO DE PADUA ◗ LA OBRA MÁXIMA ◗ MUJERES DE ACCION CATOLICA (CALATAYUD) ◗ PROCLADE BETICA
Itunak ◗ BANCAJA ◗ BANSABADELL VIDA S.A. ◗ BERMAX 5000 S.L. ◗ CAIXABANK S.A. ◗ DONATOR WORLD S.L. ◗ FUNDACIÓN JESÚS SERRA ◗ HERMANSOS MATEO LORENZO S.A.U. ◗ HIDROALTAUX S.L. ◗ IBERWATER S.L. ◗ INTERNACIONAL BUSINES MACHINES S.A.
◗ RADIO POPULAR S.A. ◗ SIERRA SPAIN SHOPPING CENTERS SERVICE S.L. ◗ SOCIEDAD ESTATAL CORREOS Y TELÉGRAFOS S.A. ◗ SOLUCIONES NETQUEST DE INVESTIGACIÓN S.L.
Babesleak ◗ BANCO POPULAR (PREMIOS PRENSA ESCRITA Y DIGITAL) ◗ CAIXABANK (PREMIO CARTELES) ◗ DIP. GUADALAJARA (CONCIERTO DE NAVIDAD) ◗ FUNDACIÓN DE PwC (PREMIOS RELATOS Y CARTELES INFANTILES) ◗ OBRA SOCIAL LA CAIXA ◗ SANTANDER (PREMIO TELEVISIÓN)
Komunikabideak Manos Unidas erakundeak esker bereziak eman nahi dizkie gure mezuak eta iragarkiak dohainik argitaratzen dituzten komunikabide nazional, autonomiko eta tokikoei (egunkariak, aldizkariak, irrati eta telebistak)
Guztiei, mila esker!
Franquear en destino
Egin zaitez bazkide. Lagundu.
RESPUESTA COMERCIAL Autorización nº 12.979 B.O.C. Nº15 del 11/02/94
Apartado nº: 1.154 F.D. 28080 Madrid
!!!% " %
.# -% ' % .2**/ %$ 3. .13 /2 20 ) %
% (
+/# -% " % ,***/ %$ 3.- ., ./ +* )
& 3*, .** 1*1
%
0# +% *+**. %$ 3./ ,- ++ 13 ) %
Pertsona asko izan dira Manos Unidaseko milaka bazkide eta laguntzaileei esker beraien bizimodua hobetzea lortu dutenak. Batasunean, solidaritatean, doakotasunean eta justizian oinarritutako espiritu horrek mugiarazten gaitu, hain zuzen ere, mundu hobeagoaren alde eguneroko borrokan jarraitzera.
Manos Unidas erakundearen ordezkaritzak (helbideak)
UN MUNDO NUEVO, BESTELAKO MUNDUA, PROYECTO COMÚN GUZTION HELBURUA
15001 A CORUÑA Marqués de Cerralbo 11, bajo. Tfno. 981 205 659 02002 ALBACETE Teodoro Camino 6, 5º izda. Tfno. 967 212 315 28802 ALCALÁ DE HENARES (Madrid) Vía Complutense 8 bis. Tfno. 918 833 544 03003 ALICANTE Arquitecto Morell 10, 2ª esc.,1º H Tfno. 965 922 298 04001 ALMERÍA Ricardos 9, 1º izda. Tfno. 950 276 780 24700 ASTORGA (León) Martínez Salazar 8, 1º. Tfno. 987 602 536 05001 ÁVILA Plaza del Rastro 2, bajo. Tfno. 920 253 993 06005 BADAJOZ Avda. Antonio Masa 11. Tfno. 924 248 951 22300 BARBASTRO (Huesca) Juan de Lanuza 6, bajo. Tfno. 974 315 614 08037 BARCELONA Pau Claris 190, 1º- 1ª. Tfno. 934 877 878 48005 BILBAO Plaza Nueva 4, 3º. Tfno. 944 795 886 09005 BURGOS Clunia s/n. Tfno. 947 220 687 10003 CACERES General Ezponda 14-1º. Tfno. 927 214 414 11001 CÁDIZ Hospital de Mujeres 26. Tfno. 956 214 972 12001 CASTELLÓN San Luis 15, entresuelo, 1º A. Tfno. 964 228 858 51001 CEUTA Plaza de África s/n. Tfno. 956 511 253 13001 CIUDAD REAL Caballeros 7, 2º planta. Tfno. 926 255 467 37500 CIUDAD RODRIGO (Salamanca) Díez Taravilla 15. Tfno. 923 482 035 14008 CORDOBA Concepción 4, 1º C. Tfno. 957 479 578 16002 CUENCA Avda. República Argentina 27 Tfno. 969 222 022 15402 FERROL (A Coruña) Magdalena 153, 1º dcha. Tfno. 981 300 318 28901 GETAFE (Madrid) Almendro 4, 2º. Tfno. 916 838 985 17002 GIRONA S. J. Bautista La Salle 19, 2º 2ª Tfno. 972 200 525 18009 GRANADA Plaza Campillo 2, 5º G y H. Tfno. 958 226 620 19005 GUADALAJARA Avda. Venezuela 9 – Col. Sanz Vázquez Tfno. 949 218 220 18500 GUADIX (Granada) Pº. Ismael González de la Serna 1, bajo Tfno. 958 663 592 21003 HUELVA Cardenal Cisneros 11. Tfno. 959 253 388 22002 HUESCA Plaza de la Catedral 8. Tfno. 974 226 556 07800 IBIZA Pedro Francés 12, 2º. Tfno. 971 312 774 22700 JACA (Huesca) Seminario 8, 3º. Tfno. 974 362 251 23007 JAEN Maestro Bartolomé 7, dpdo. Tfno. 953 250 114 11402 JEREZ DE LA FRONTERA (Cádiz) Sevilla 53. Tfno. 956 180 156 35003 LAS PALMAS DE GRAN CANARIA Ángel Guerra 26, bajo. Tfno. 928 371 307 24003 LEÓN Sierra Pambley 6, 3ºC. Tfno. 987 248 408 25002 LLEIDA Blondel 11, 2º. Tfno. 973 269 104
26004 LOGROÑO Obispo Fidel García 1. Tfno. 941 247 888 27001 LUGO Cruz 1B, 1º. Tfno. 982 255 567 28013 MADRID Gran Via 46, 4º. Tfno. 915 221 783 07701 MAHÓN (Menorca) Carrero des Mirador de ses Monges, 1 Tfno. 971 369 936 29015 MALAGA Strachan 6, 3º izda. Tfno. 952 214 447 30001 MURCIA Pza. Beato Andrés Hibernón 1, entlo. izda. Tfno. 968 214 029 32005 ORENSE Plaza Obispo Cesáreo s/n. Tfno. 988 233 782 33003 OVIEDO San Isidoro 2, bajo. Tfno. 985 203 161 34001 PALENCIA Gil de Fuentes 12, 2º izda. Tfno. 979 752 121 07001 PALMA DE MALLORCA Seminario 4. Tfno. 971 718 911 31006 PAMPLONA Avda. Baja Navarra 64, 1º. Tfno. 948 210 318 10600 PLASENCIA (Cáceres) Las Veras 3. Tfno. 927 421 707 36003 PONTEVEDRA Peregrina 50, entreplanta. Tfno. 986 850 812 37002 SALAMANCA Rector Lucena 20, 5º A. Tfno. 923 261 547 20005 SAN SEBASTIAN Loyola 15, 3º izda. Tfno. 943 424 510 38002 SANTA CRUZ DE TENERIFE Pérez Galdós 26, 3º dcha. Tfno. 922 243 442 39001 SANTANDER Rualasal 5, 2º dcha. Tfno. 942 227 807 15705 SANTIAGO DE COMPOSTELA (A Coruña) Rúa del Villar 18, apdo. 456. Tfno. 981 584 966 40001 SEGOVIA Seminario 4, bajo. Tfno. 921 460 271 25700 SEU D’URGELL (Lleida) Pati Palau 1, 5. Tfno. 973 351 266 41004 SEVILLA Plaza Virgen de los Reyes s/n Tfno. 954 227 568 25250 SOLSONA-BELLPUIG (Lleida) Avda. Preixana 16. Tfno. 973 320 183 42002 SORIA San Juan 5, 1º. Tfno. 975 231 490 50500 TARAZONA (Zaragoza) San Antón 11, 1º. Tfno. 976 644 781 43001 TARRAGONA Rambla Nova 119, esc. A, 2º 2ª. Tfno. 977 244 078 44001 TERUEL Yagüe de Salas 18, bajo. Tfno. 978 611 845 45002 TOLEDO Trinidad 12. Tfno. 925 229 911 43500 TORTOSA (Tarragona) Mercaders 2, bajo. Tfno. 977 511 428 46003 VALENCIA Pza. de la Comunión de S. Esteban 1, bajo Tfno. 963 919 129 47002 VALLADOLID Simón Aranda 13, 1º. Tfno. 983 305 065 08500 VIC (Barcelona) Ronda de Camprodón 2. Tfno. 938 861 555 36204 VIGO (Pontevedra) Vázquez Varela 54, 2º B. Tfno. 986 423 696 01004 VITORIA (Álava) Fueros 6, 1º izda. Tfno. 945 231 179 49003 ZAMORA Plaza del Seminario 2. Tfno. 980 532 091 50001 ZARAGOZA Plaza de la Seo 6, 2ª planta. Tfno. 976 291 879
Manos Unidas Adiskidetasunaren Asturiasko Printze Saria 2010
Eskerrik beroenak horretan lagundu duten guztiei
SERVICIOS CENTRALES Barquillo, 38-3ยบ. 28004 Madrid Telf.: 91 308 20 20 - Fax: 91 308 42 08 www.manosunidas.org - info@manosunidas.org