Hitz eta Pitz 2010-2011

Page 1

Hitz eta

Murgia institutuko aldizkaria 2. alea - 2011ko ekaina


E

Agurra

RREDAKZIO TALDEA

Ikasturtea joan zaigunean, aldizkariaren ale bat besapean dugula gatozkizue. Agindu bezala, ale potoloagoa egin dugu ekainerako: uste baino lan handiagoa eman digu argitalpenak eta lan askotxoren ondoren, lortu dugu azkenik.

FITXA TE KNIKOA Argitaratzailea: MURGIA BHI Web-gunea: www.murgiainstitutua.com Posta elektronikoa: 010157aa@hezkuntza.net

Eskerrak eman nahi dizkizuegu gurekin batera aldizkaria egiten parte hartu duzuen guztioi, zuen lanak bidaltzeagatik, gure galderei erantzuteko prest egon zaretelako, eta egindako ekarpen guztiengatik. Gure nahia da gero eta pertsona gehiagok parte hartzea eta "denon" aldizkaria izatea. Beraz, ikasleez gain, irakasle, guraso eta ikastetxeko pertsona guztiak animatu nahi ditugu parte hartzera. Etorriko dira ale gehiago, baina hori datorren urtean. Orain oporrak ditugu ate joka, behar dugun atsedena hartzeko. Ondo pasa, indarrak hartu eta ‌ DATOREN IKASTURTERA ARTE! ANIMO ETA AGUR BERO BAT

Koordinatzailea: Maribi Urkola Diseinua eta Maketazioa: Ander Lopez Erredakzio taldea: Aluha Mahfud, Maitane Vicente, Maialen Urkiza, Xabier Uriarte, Asier Ganzabal, Jon Ander Aginako Irati ViĂąas, Ana Lucia Abad, Iker Alonso, Irantzu Anda, Ander Basabe, Jon Abaigar, Markos Aranda, Josu Durana eta Jon Hernando. Lege Gordailua: VI-380-11 Inprimaketa: SACAL

AURKIBIDEA AGURRA DI-DA EGONALDIAK INKESTA GURE HISTORIA IKASLEEN LANAK 16

2 3 4-7 8 9-10 11-

IKUSPUNTUA 20

17-

LIBURUEN TXOKOA 21-22 ARGAZKIAK 2326 KULTURA 2729


1­ Janaria 2­ Scary movie 3­ Gaua 4­ Limoizko kas­a 5­ Saskibaloia 6­ Justin Bieber 7­ Agustin

Di­Da

1­ Janaria 2­ Casi Divas 3­ Gaua 4­ Naranjazko kas­a 5­ Pala 6­ Ken­7 7­ Asensio

1­ Zer aldatuko zenuke institutuan? 2­ Film bat?

3­ Gaua ala eguna? 1­ Janaria 2­ Trasnporter 2 3­ Gaua 4­ Ura 5­ Futbola 6­ Kaotiko 7­ Paco

4­ Edari bat? 5­ Kirol bat?

6­ Musika talde bat? 7­ Irakasle bat? 1­ Janaria 2­Harry Poter 3­Gaua 4­Naranjazko kas­a 5­Esku pilota 6­Ska­P 7­Miren

1­ Janaria 2­ Street Fighter 3­ Gaua 4­ Coca­cola 5­ Txirrindularitza 6­ Ken ­7 7­ Marian

1­ Janaria 2­ Holligans 1 3­ Gaua 4­ Naranjazko kas­a 5­ Farding­a 6­ Non Servium 7­ Agustin

Josu Durana eta Jon Ander Aginako


Egonaldiak

B

AGOAZ

ZUHATZARA

Lehenengo mailako ikasleak hiru egunez Zuhatzan egon dira. Batzuek bidaia kurtsoa hasi eta goizegi egin zela uste dute, baina badakite beste klasekoekin harremanetan jartzeko zela eta, horregatik egin behar dela kurtso hasieran. Besteek, berriz, ez zirela goizegi joan esaten dute, oporrak luzatzeko aukera iruditu zitzaiela. Beraien artean harreman onak egin dituzte eta baita monitoreekin ere, oso jatorrak zirelako eta ondo konpontzen zirelako.

Irlan hainbat joku egin dituzte, batzuk irlan bertan eta beste batzuk uretan. Eguraldi txarra egin zien, baina ez ziren ezer egin gabe geratu. Ez: xurrupalurran, lumen jokuan, katua eta saguan, armiarman, muxuplakajean..., ibili ziren jolasean. Gauetan gaubelako txantxak egiten zituzten, eta oso ondo pasatzen zuten, adibidez, gutako askok ezagutzen dugun ispiluaren jokuan jolastuz. Uretan ere ekintza mordoa egin zituzten, besteak beste, arrauna, surf足a, wind足surf足a eta kanoan ibili. Uretako jokuak egiteko txaleko batzuk jantzi behar izan zituzten eta batzuei aurpegia erre zitzaien txalekoa oso haundi geratzen baizitzaien.

Hango janaria batzuei gustatu zitzaien baina, beste batzuei, ez asko. Bazkaldu aurretik, ikasleek tarte libreak izaten zituzten eta, diotenez, ez ziren oso dibertigarriak izan oso luzeak zirelako eta aspertu egiten zirelako.

Bukatzeko, esperientzia honek merezi izan duela esan digute, baina egun gehiago izan balira gehiago gozatuko zutela diote. Aurtengo iritzia kontuan hartuz, ea hurrengo urtean egun gehiago ematen dizkieten!!!

Iker Alonso eta Irati Vi単as


Egonaldiak

Urduña

1. eguna (Azaroak 29) Asteleheneko bederatziak. Institutuan autobusa hartu eta Urduñara abiatu gara. Hirira heldu garenean, monitoreek ez dute hitz egiten eta begiak estalita leku batetik bestera eramanez, egoitzaren arauak ezagutu ditugu. Goizean bi gauza egin ditugu: ekintza batzuk eta gela guztiak ezagutu. Arratsaldean, Urduña ezagutzera oinez jaitsi gara. Bertan frogak egin ditugu eta haien bitartez, Urduñako erdigunea ezagutu dugu. Barnetegira igo, dutxatu, afaldu eta Eñaut, Gabi eta Mikel begiraleekin ikasitako gau-jokoak egin ditugu. Hamaiketan, gutxi gorabehera, logeletara igo, aldatu eta ‘ohera sartu gara’ (kar-kar). 2. eguna (Azaroak 30) Altxatu eta jantzi garenean, gosaltzera abiatu gara. Gosaldu eta gero, monitore bakar batekin, Gabirekin, geratu gara, Mikel bere herriko festetan egon zelako. 13:30ean bazkaltzera joan gara. Janaria primerakoa da hemen! 15:00etan mendira joan gara ur-jauzi polit-polit bat ikustera, Mikel eta Eñautekin. Bueltan, triku-harri batean nocilla bokata askaldu dugu. Barnetegira bueltatzerakoan, dutxatu egin gara eta afaldu dugu. Gauean, berriro Eñautek irakatsitako ekintzak egin ditugu eta beste egunekoak baino askoz dibertigarriagoak izan dira, gainera. Gauetan, jangelako mahai bakoitzari tokatzen zaio jolasak antolatzea, 18:30etik aurrera monitoreak ez daudelako. 23:00etan logeletara joan gara; pixama jantzi eta 24:00etan ondoko gelara joan gara Mariaren urtebetetzea ospatzera! Gaueko 02:00etan, gutxi gorabehera, lokartu gara, azkenik! ONDO LO EGIN!

AUBIXA

3. eguna (Abenduak 1) Altxatu garenean, gosaltzera joan gara eta gero ekintza oso dibertigarriak egin ditugu: zapitxoa, muxu-plakajea… Bazkaldu eta gero joko dibertigarriagoak egin ditugu: kremailera, barnetegiak, zapitxoa, eta Mariaren urtebetetzea ospatu dugu. Monitoreek pastel bat ekarri dute eta denok primeran askaldu dugu! Afaldu eta gero ‘ohera joan gara’, ez oso berandu, ze Lukenek bronka bota digu goizean, atzoko iskanbila dela-eta… 4. eguna (Abenduak 2) Beti bezala, altxatu, gosaldu eta ekintzak egin ditugu: DVD-a oso dibertigarria izan da. Kostatu zaigu baina, azkenean, jokoa denon artean egitea lortu dugu. Batetik bestera primeran pasatu dugu, pistak aurkitzen. Pista bakoitza letra bat zen eta letra guztiekin hitz bat osatu behar genuen! ARRAINA, TXOKOLATEA, FRESKAGARRIA, PATATAK Talde bakoitzari tokatu zaion hitzaren araberako janaria eman digute. Baina arrainarena eta patatena ez da bete: arrainaren tokian gaileta-arrainak eman dizkigute eta pataten tokian, palomitak! Eta primeran askaldu dugu! Gero amarauna jolasa egin dugu, eta talde osoak parte hartuz, lortu dugu! Ondoren, borobil maitakorra, batzuen jolasik gogokoena! HOBERENA! Gero, afaltzera eta beti bezala, ohera sartu gara baina ... ez lo egitera! 5. eguna (Abenduak 3) Azken eguna da! Azken gosaria hartu dugu, eta goiz osoa gure gelan gauzak egiten eta monitoreak prestatu diguten bideoa ikusten eman dugu! 12.30ean bazkaldu dugu eta Urduñatik joan gara! Primeran pasa dugu eta bideoan jarrita dagoen bezala: AGIAN AHAZTUKO DUGU ESANDAKOA, BAINA INOIZ EZ DUGU AHAZTUKO SENTITUTAKOA!

Esti Páramo, Goizane Saenz de Lafuente eta Maite Gobantes

Aubixa Elgoibarren dagoen barnetegia da. Baserri bat da, mendiz eta zelai ederrez inguratutakoa, eta 2.D taldeko ikasleok 5 egun pasatu genituen bertan. Lehenengo egunean, etxea ikusi eta inguruko lurrak bisitatu genituen. Bazkaldu aurretik maletak logelara igo eta oheak aukeratu genituen. Arratsaldean San Pedro eliza ingurura joan ginen joko bat egitera. Gauean, jolastu ondoren, oheratu ginen. Hurrengo egunetan joko pila egin genituen eta oso ondo pasatu genuen orokorrean. Gutxien gustatu zaiguna gauean gaubelarik ez egotea eta eguneroko ekintzak pixka bat aspergarriak izatea izan zen. Hoberena, berriz, lekua, janaria eta denbora librea izan ziren. Abentura hau elkarbizitza hobetzeko eta euskara lantzeko oso baliagarria izan da guretzat.


S

Egonaldiak

ALAMANCAKO BIDAIA

Pasa den urtean bezala, 3. mailako ikasleok Salamanca ezagutzeko aukera izan dugu. Gaztelaniako arloan antolatutako ekintza izan da. Literaturan Celestina eta Lazarillo de Tormes lanen inguruan gehiago jakiteko aukera izan dugu. Esaterako, ezagutu ditugu testu horietan agertzen diren tokiak, hala nola, “Melibearen Lorategia”, “Verraco” izeneko eskulana, Tormes ibaia eta zubia, Lazarilloren jaiotokia. Horrez gain, Burgos eta Salamancan zehar kantuak abesten ibili gara. 1. eguna:

Eskolara heldu, eta 09:15ean Burgoserako bidea hartu genuen. Ordu eta erdi beranduago Burgosera iritsi ginen. Han ordu erdiko tarte librea utzi ziguten. Hortik aurrera, Burgoseko Katedral gotiko ederra bisitatzeko aukera izan genuen. Ondoren, hamaiketakoa hartu eta Salamancarako bidean jarri ginen. Autobusean bi ordu eman genituen eta, azkenean, gure xedera heldu ginen. Maletak utzi, logelak aukeratu eta ingurua ezagutzeko asmoarekin paseotxo bat eman genuen. Gauean afaldu ostean, 12:30ak arte utzi gintuzten eta Asturiasko neska-mutil batzuk ezagutu genituen. 2. eguna:

Goizeko 08:00etan sakeleko esnagailuak jo eta salto batez jaiki ginen. Egun zoragarria atera zen, txandaka dutxa hartu, eta gosaltzera joan ginen. 10:15ean Salamancako ibilbidea hartu genuen eta ailegatzerakoan Katedralean sartu ginen. Goiz osoa Salamancako erdialdean igaro eta gero, bisitaldia bukatutzat eman genuen, Melibearen lorategia eta Plaza Nagusian ibili ondoren. Ordu bietan bazkaltzera joan ginen eta arratsaldean denbora librea utzi ziguten. Batzuk txirrindularitzako lasterketa bat ikustera joan ziren; beste batzuk,ordea, siestatxo bat egin zuten eta, gero, Salamanca ezagutzera joan ziren autobusez. Etxekoentzako opariak erosi eta afaltzera bueltatu ginen. Afaldu ostean denok batera Salamancako erdialdera joan ginen. Hantxe, ordu bat eta erdi izan genuen libre nahi genuena egiteko. Aterpera heldutakoan, nor bere logelara joan zen eta, “ festa” pixka bat luzatzeko aukera izan genuen. 3. eguna:

Goizeko 08:00ak ailegatu ziren, eta horrekin batera eguneroko dutxa. Ondoren, maletak prestatzen eta logelak txukuntzen aritu ginen. Gosaldu ondoren, maletak autobusean sartu eta Euskal Herrirantz abiatu ginen. 4 ordu pasa eta gero, Murgiara iritsi ginen, oso nekatuta baino errepikatzeko gogoz! Josu Durana eta Jon Ander Aguinaco

Salimos de Salamanca, y llegando a la puente, está a la entrada della un animal de piedra, que casi tiene forma de toro, y el ciego mandóme que llegase cerca del animal, y allí puesto, me dijo: "Lázaro, llega el oído a este toro, y oirás gran ruido dentro dél." Yo simplemente llegué, creyendo ser ansí; y como sintió que tenía la cabeza par de la piedra, afirmó recio la mano y diome una gran calabazada en el diablo del toro, que más de tres días me duró el dolor de la cornada, y díjome: "Necio, aprende que el mozo del ciego un punto ha de saber más que el diablo", y rió mucho la burla. LAZARILLO DE TORMES


Egonaldiak apirilak 10

Mallorcarako bidaia autobusez Murgiatik Bilborako aireporturantz abiatu ginenean hasi genuen. Denok oso urduri geunden, batzuk bere lehen hegaldia zutelako, beste batzuk irrikatan zeudelako. Mallorcara ailegatzerakoan Can Pastillako hotelera joan ginen logelak banatzera. Dena antolatuta utzi eta gure hotelaren inguruan ibili ginen afaltzeko orduraino. Afaldu ostean, nekatuta egon arren Mallorcako gaueko giroa ikusteko deseatzen geunden eta, azkenean, ez ginen damutu. apirilak 11

Altxatu eta gosaldu ostean, Palmarako bidean jarri ginen. Palmatik paseotxo batzuk eman eta gero, hamaiketan hasi zen gure bisita gidatua. Palmako leku garrantzitsuenetakoak erakutsi zizkiguten, hala nola, katedrala (La Seu) alde zaharra, portua… Bukatzerakoan, Palman bazkaltzen geratu ginen eta arratsaldeko bostetan hotelera bueltatu ginen. Hoteleko igerilekuan egon ginen, afaltzeko ordura arte, argazkiak ateratzen eta eguzkia hartzen gero etxekoei inbidia pixka bat emateko. Zortziak eta erdietan denok prest geunden afaltzeko eta, ondoren ateratzeko. apirilak 12

Egun honetan Mallorcako Drack eta Hams kobazuloak bisitatu genituen eta haraino ailegatu baino lehen hainbat egonaldi egin genituen, adibidez, Majorica dendan perlak nola egiten diren ikusi genuen. Puerto Cristo herrian bazkaldu genuen, hondartza ondoan. Arratsaldean gutako batzuk igerilekuan geratu ginen eta, beste batzuk, hondatzara joan ziren. Gure “brontzeadoa” pizteko. Dutxa hartu eta afaldu ostean, berriz ere buelta bat ematera atera ginen. Han, gu bezala, beste leku batzuetako ikasleak zebiltzan, adibidez, Extremadurakoak, Murtziakoak. Elkarrekin pasa genituen gaueko orduak. apirilak 13

Gosaldu eta autobus publiko batean Palmara abiatu ginen, Sollerera joateko trena hartzera. Sollerera ailegatzeko ordubete egon behar izan genuen trenean eta, azkenean, aspertuta bukatu genuen. Solleren portua ikusi genuen eta inguruetan bazkaldu genuen hotelean emandako picnick-a. Arratsaldean trenean berriz bueltatu ginen eta berriz ere bi multzotan zatitu ginen: hondartza-zaleak eta igerileku-zaleak, nor bere lekuan bere “morenoa” zaintzen. Gauen afaldu eta kalera atera ginen. apirilak 14

Azken eguna zen, osorik behintzat. Horregatik, ez ginen oso goiz jaiki. Eguerdi osoa erosketak egiten pasatu genuen, gure lagun eta etxekoei oroigarri batzuk eramateko. Bazkal ostean klase guztia hondartzara abiatu ginen, denok batera bainu bat hartzera. Dutxa hartu eta afaldu ondoren, denok Marian eta Asensiorekin taberna oso polit batera joan ginen zerbait hartzera, izan ere, azken gaua zen. Gainera, irakasleek gonbidatu gintuzten. Irakasleak zintzo portatu zitzaizkigun eta horren truke guk oparitxo bat erosi genien. Hori dela eta, denbora gehiago utzi ziguten kalean zehar egoteko. Gu bai bizkorrak!! apirilak 15

Goizean maleta prestatu eta hotela utzi genuen pena handiarekin. Autobusa hartu eta aireporturantz abiatu ginen Mallorca atzean utzita eta gure Ikasketa-bidaia amaituz; ohikoa denez entsaimadak ekarri genituen. Bilbora ailegatzerakoan, berriz ere autobusa hartu genuen etxerako bueltan. Seiak aldera, Murgian geunden gure gurasoei kontatzen zein ondo pasa genuen. Beno, den-dena ez diegu kontatu, eeeeh!!!!! Miren Larrea


Inkesta

Prentsa tailerreko ikasleak gara. Dakizuenez, zuetako batzuek, 27 ikaslek hain zuzen ere, test bat egin zenuten. Emaitzak era anonimoan jarri ditugu, zuek eskatu bezala. Testa osasunari, konplexuei eta gizarteari buruzko galdera laburrez osatuta dago.

OSASUNA

Egunero zenbat fruta jaten duzu?

Morea: Zure bizitzan aldaketa bat behar duzu! Denbora gehiago eman zeure burua zaintzen eta zure osasuna bermatzen. Bestela, urteak aurrera, bizitzak eskarmentua emango dizu.

KONPLEXUAK

G

Zenbat ordu kirol egiten duzu astean?

Arrosa: Bizitza, gutxi gorabehera, osasuntsua daramazu, baina zure betebeharren ondorioz, ez daukazu denborarik zure osasunagatik kezkatzeko. Saiatu zure ohiturak ondo banatzen, zure gorputzak eskertuko dizu-eta. Horia:

Zenbat ordu egiten duzu lo astean

ZORIONAK! Zure bizitza oso osasungarria da, jarraitu horrela eta bizikalitate zoragarria izango duzu.

Ederra zarela uste duzu?

Lodi zaudela uste duzu?

Morea: Segurtasun handia duzu zeure buruarengan, jarraitu horrela, oso garrantzitsua baita zure ametsak betetzeko. Baina, kontuz, zertxobait moderatu behar zara.

ALDE DEBALDE

Arrosa: Horrela segi, batzuetan zeure buruarengan konfiantza gehiago izan behar duzun arren.

GIZARTEA

Lagun asko al dituzu?

Morea: Primeran! Gustua ematen du horrelako erantzunak jasotzeak.

Horia: EZ ESAN HORRELAKORIK! Oso pertsona baliotsua zara, mundu honetan gauden pertsona guztiak bezala. Bakoitza den modukoa da, eta ez duzu koplexurik izan behar. Kostatzen zaizu lagunak egitea?

Arrosa: Segi horrela, beti hor dauden lagunak bene-benetakoak baitira.

Maialen Urkiza eta Maitane Vicente


Gure historia

Gure institutua Domingo de Sautu e Isasik fundatu zuen. Eraikina egiten hasi zen 1882. urtean eta bukatu zen 1892. urtean. Eskola izateko eta fraideentzako etxea izateko asmoarekin egin zuen. Eskola hau, Sagrado Corazón De Jesus beti mutilena izan da. Badirudi guda zibilaren garaian kartzela gisa erabili zutela. Berez ez zen kartzela bat, militarrak bizi ziren eta harrapatzen zuten jendea hona ekartzen zuten erregistratzeko eta, batzuetan, hemen egun bat edo beste pasatu behar izaten zuten baina, urteak edo hilabeteak pasatzeko moduko kartzela ez zen. Eraikina bukatu ostean fraide batzuk etorri ziren bizitzera. Urte berean ikasleak etorri ziren eta ikastetxe hau oso famatua egin zen Espainia osoan. Ume gehienak Euskal Herritik eta Burgosetik etortzen ziren. Guztira 200en bat ziren eta guztiak hemen barneko ikasle gisa geratzen ziren, nahiz eta Gasteizkoak izan. Etxera joaten ziren Gabonetan eta udako oporretan. Urteak aurrera, ikastetxea apaiz ikasketak egiteko erabili zen, 1970. urtera arte; orduan, basogintzako ikasketak ezarri ziren. Orain dela bost urte, 2006az geroztik, DBH ere Fraide batzuk 1952.urtean: Boyero, Marcelino, Benjamin, ikas daiteke. Eraikinaren beste aldean fraideak Lorenzo, Victoriano, Bea Murgia eta Cuesta. daude oraindik, eta horietako bat erraza da institutuko pasabideetan ikustea: aita Luis dugu. Berarekin egon gara zer kontatua izango zuelakoan. Hona hemen eman digun elkarrizketa.

“Estoy con también es tento porque yo ELKARRIZKETA: AITA LUIS tudié aquí v e r c y me gusta ó m o ¿En qué año se construyó el colegio? l o s n i ñ o c s estudian Entre 1880-1890. Empezaron los trabajos en 1882-1883.Se terminó o mo yo ” aquí, en 1890 para empezar a dar clases. ¿Cuántos alumnos cabían en el colegio? Se construyó para unos 200 internos. ¿En qué año vinieron a vivir los frailes? Desde el principio, porque principalmente se construyó para los frailes. ¿Qué tipo de materias se impartían? Matemáticas, latín, historias, geografía universal... y, sobre todo, educación. ¿Con qué propósito se construyó el colegio? En aquel tiempo era muy frecuente en todos partes de España los colegios para niños que estudiaban, por ejemplo, comercio, es decir, la asignatura general era comercio y dentro de comercio

Argazki hau 1953. urtean egin zen. Elurraz estalita dagoena oraingo futbol zelaia da eta eraikinean ikusten diren leiho horiek gure geletakoak dira.


Gure historia

bachillerato. Entonces había muchos colegios de los Salesianos, de los Jesuitas... Aquí se hizo un colegio parecido de los que había por Bilbao, Vitoria, San Sebastián... ¿Cuántos frailes vivían en el colegio? No sé con exactitud pero en aquélla época había bastantes para dar clases a esos 200 niños internos. ¿De qué sitios de España venia la gente a estudiar? Principalmente de Vizcaya, Guipúzcoa, Burgos y bastantes de la provincia de Álava; todos eran internos. ¿Por qué se puso el nombre S agrado Corazón de Jesús? Porque en aquella época ésta devoción al Sagrado Corazón de Jesús era muy frecuente, y estaba muy en boga. Por eso. Entonces había asociaciones del Sagrado Corazón de Jesús, había centros del Sagrado Corazón de Jesús. Entonces estaba en boga esta devoción al Sagrado Corazón de Jesús: por eso se decidió ponerle ese nombre S e dice que el colegio también se usó como cárcel en la guerra civil ¿Es eso cierto? Eso no es del todo verdad. Bueno hay que distinguir: en la guerra civil, en el año 1936, todos los niños que estaban aquí tuvieron que ir a sus casas, claro aquí no había seguridad. Entonces se cerró prácticamente el colegio de los internados; éste colegio quedó vació y se aprovechó entonces para que en primer lugar vinieran, por ejemplo, una compañía de requetés y militares para vivir aquí. Como este era un centro muy cerca de la frontera entre un bando y otro, por ejemplo, aquí había un destacamento de militares que no tenían donde vivir; pues, lo pidieron aquí y se establecieron aquí y estaban todos los soldados, como lo requetés. Después, durante la guerra, cuando hubo esas batallas de Bilbao, todos los de la zona roja que estaban en los montes de por aquí, si los que cogían los traían aquí y aquí los cacheaban. A los que no tenían nada, los mandaban a su casa y, a los que tenían complicaciones los mandaban a los penales de Burgos. ¿Cuántos años funcionó como colegio? Pues, estuvo desde el principio hasta 1936, pero al mismo tiempo ya empezó a funcionar como una especie de seminario, con un grupo de seminaristas que querían ser sacerdotes paules y había un grupo, por ejemplo, de unos 40 ó 50 que venían aquí a estudiar para ser sacerdotes. Cuando terminó la guerra, entonces se abrió otra vez pero solo con esta finalidad y después, con el tiempo, hubo pocas vocaciones. Entonces se contrató con el gobierno para recoger muchachos de estos que estaban abandonados y estuvieron aquí 3 o 4 años. Y la agraria comenzó por el año 1970; como ya no había colegio se habilitó para muchachos que querían estudiar agraria. ¿Tiene alguna quej a sobre el actual instituto? No. Estoy contento porque yo también estudié aquí y me gusta ver cómo los niños estudian aquí, como yo. ¿Cree que van a venir a vivir más frailes? ¿Y si no vinieran, que cree que pasará con el colegio? No creo que vengan más. Con el edificio, mientras haya muchachos para estudiar agraria y la ESO, se seguirá y, la parte de los sacerdotes, es una parte que todavía no la necesita el ministerio; entonces, mientras no la necesite seguiremos aquí para mantenerse en buenas condiciones.

Irantzu Anda eta Ana Lucía Abad


Kontaketak

ASÍ SOY YO ¡Hola! Antes de nada, voy a presentarme. Me llamo Alba. Nací en Vitoria, pero toda mi vida la he pasado en un pequeño pueblo a 20km de la capital, llamado Bitoriano. Cumplí doce años hace poco, el 1 de octubre y vivo con mi familia: mis tres hermanos Víctor, Danel y Marcos; y mis padres Eva y José. Soy bastante alta (mido 1,63m.), de complexión normal. Para ser chica tengo bastante fuerza, ya que hago mucho deporte y no paro en todo el día. Tengo el pelo castaño, largo y ondulado, y suelo llevarlo suelto. También soy morena de piel. Mis ojos son marrones claritos y tengo unas largas pestañas. Respecto a mi carácter, podría decirse que soy una persona soñadora y con muchísima imaginación. También soy amable, cariñosa, trabajadora ... ¿Y que más queréis que os diga? Pues que la característica que más me define es que soy tremendamente perfeccionista, a quién le gusta cuidar el más mínimo detalle sin dejar ningún cabo suelto. Esto hace que a veces me vuelva exigente y quisquillosa. La mayor parte de mi tiempo lo gasto dibujando hadas, gnomos, elfo, duendes o cualquier ser mitológico. ¡Me encantan! De esta manera doy rienda suelta a mi imaginación, que me lleva a mundos desconocidos y misteriosos. También dedico bastante tiempo a escribir, ya que es otra forma maravillosa de expresar mis pensamientos. Por último, debo deciros que la tercera de mis pasiones es el deporte. Juego al fútbol en el Zuia O2 , con el que entreno miércoles y viernes, y juego partido los sábados a la mañana. También pertenezco al Club Ciclista Zuiano con el que participo en las carreras los sábados a la tarde. Por cierto, las que más me gustan son las de mountain bike. Odio despertarme a las mañanas, sobre todo si alguien me despierta: ¡es algo que me saca de quicio! Tampoco me gustan las personas falsas y mentirosas. Podría seguir hablando de mi misma mucho más tiempo, pero creo que va siendo hora de dejaros tranquilos. ALBA TURUELO

La vuelta al mundo en una silla de ruedas

T o d a ví a m e a cu er d o d e l a h i st o r i a d e u n n i ñ o q u e co n o cí h a ce a ñ o s, en m i s a ñ o s d e i n f a n ci a ; u n n i ñ o a l eg r e, co n g a n a s d e vi vi r . A y er m e en t er é d e q u e t u vo u n g r a ve a cci d en t e d e co ch e y p o r esa ca u sa se q u ed ó p a r a l í t i co d e ci n t u r a p a r a a b a j o . P a r ece q u e u n g a t o se l e cr u z ó cu a n d o i b a en co ch e, y co n t a l d e q u e el a n i m a l n o su f r i ese, f r en ó t a n b r u sca m en t e q u e el veh í cu l o d e a t r á s ch o có co n t r a él . A ú n a sí , el n i ñ o , a h o r a a l g o m a y o r , co n u n a so n r i sa d i b u j a d a en l a ca r a , si g u i ó p er si g u i en d o su su eñ o d e r eco r r er el m u n d o en m en o s d e o ch en t a d í a s, a h o r a , en u n a si l l a d e r u ed a s. Y en el t i em p o q u e l e q u ed a l i b r e se d ed i ca a m a q u i l l a r p a y a so s, p o r q u e l a so n r i sa d e eso s a l eg r es p er so n a j es d eb er í a co n t a g i a r se a t o d o el m u n d o , i n cl u i d a la g en t e co n d i sca p a ci d a d es. T o d o est o en u n a si l l a d e r u ed a s.

S O L NAS E L L O


Kontaketak

ALAIREN AUSARDIA

Bazen behin Alain izeneko 13 urteko mutil bat. Bere bizitzan ardura zion gauza bakarra astronomia zen. Gauero teleskopioa hartu eta izarrei begira egoten zen zoriontsu. Ez zion axola nota kaxkarrak ateratzeak, edo lagun gehiegirik ez izateak. Unibertsoa parez pare zuenean, ez zuen beste ezeren beharrik.

Kurtsoaren lehenengo egunean arazo handi bat gertatu zen. Alainek kurtsoa justu-justu pasatu zuen eta, horregatik, bere gelakideak zirikatzen hasi zitzaizkion. Gero, dena okerrera joan zen eta, azkenean, jotzen ere hasi ziren. Gauza da, Alainek ez zuela ezer esan ez irakasleari, ez zuzendariari ezta bere gurasoei ere. Gau horretan ez zuen lorik egin eta bere gurasoak lotara joan zirenean gauza harrigarri bat egin zuen: liburuak motxilatik atera eta ikasten hasi zen! Gau osoan ikasten eta ikasten eman zuen, bere emaitzak hobetzeko. Gero, bere teleskopioa hartu eta izarrak eta planetak begiratzen hasi zen. Oso gustura zegoen. Halako batean, konturatu zen azterketa zeukala lehenengo orduan. Institutura heldu eta azterketa egien hasi zen: oso urduri zegoen. Berehala konturatu zen azterketan gauean ikusi zuena zela, eta azterketa azkar-azkar bukatu zuen.

Atsedenaldian bere gelakideekin topo egin zuen. Ez zuen arazorik izan nahi eta, orduan, alde egin zuen. Bat-batean konturatu zen berak ez bazien aurre egiten bere gelakideei, inork ez ziola lagunduko eta, behin eta berriz gertatuko zela betikoa. Orduan, gelakideengana joan zen eta albotik pasa zen. Denak harrituta geratu ziren hain ausarta ikustean eta ez zuten jo ezta zirikatu ere. Egunak joan egunak etorri, lagunak izaten hasi zen eta ikasten ere bai. Dena ondo zihoan eta kurtso amaieran nota oso onak izan zituen eta lagun asko egin zituen. Horrela bukatzen da mutil honen sufrimendua eta, handik aurrera, ez zen gehiago kezkatu.

EMAZTEAK ETXEKO-LANAK EGITEN EZ ZEKIEN SENARRARI: (Doinua: Maritxu nora zoaz) Lana egin ta gero etxera etorri dena da hankaz gora ai, ze lotsagarri ahaztu beharko dugu gure egoera larri ez nazazu berriro ni probetan jarri. Uxue Ganzabal

1. MAILAKOAK ESKIATZERA JOAN ZIRENEKOA: (Doinua: Markosen txerrixe) Martxoaren hamasei asteazken goizean elkartu ginen denok eskolako atean bat bestearen atzetik sartu autobusean jolasean gogoa ta eskiatzean Valdezkarairaino heldu ginenean eskiak hartu eta jarri ginen martxan jan eta berriz egon ginen elurrean azkenik joan ginen laurak ta hogeian Ane Amor


Kontaketak

Bazen behin Kirtash izeneko 13 urteko mutil bat. Bere bizitzan ardura zion gauza bakarra astronomia zen. Gauero teleskopioa hartu eta izarrei begira egoten zen zoriontsu. Ez zion axola nota kaxkarrak ateratzeak, edo lagun gehiegirik ez izateak. Unibertsoa parez pare zuenean, ez zuen beste ezeren beharrik. Gau batean Kirtashek teleskopioarekin meteorito txiki bat ikusi zuen eta bere etxearen ondoan erori zen. Meteoritoa erori zen lekura ailegatu zenean, ez zuen meteorito bat ikusi baizik eta bere adineko mutil bat. Kirtashek bi aldiz pentsatu gabe bere etxera eraman zuen. Kirtash esnatu zenean korrika batean jaitsi zen gauean aurkitu zuen mutila nola zegoen ikusteko. Behean bere gurasoak zeuden azalpen bat itxaroten. Kirtashek gauean gertatu zen guztia kontatu zien, nola ikusi zuen meteoritoa, meteoritoa erori zen lekura joan zela eta meteoritoaren lekuan mutil bat aurkitu zuela. Hitz egiten ari ziren bitartean mutil misteriotsua esnatu zen eta Kirtash eta bere gurasoak zeuden lekura joan zen eta egundoko sustoa eman zien. Kirtash eta mutila gora joan ziren eta logelan zeudenean, Kirtashek galdetu zion: -Nola deitzen zara? Nondik zatoz? Zer egiten zenuen hor? Mutila isilik egon zen momentu batean, baina, azkenean, erantzun zion: -Jack deitzen naiz eta lurtarrentzat estralurtar bat naiz. Marte izeneko planetatik nator baina nire espazio-ontzia lurraren grabitateagatik erori egin da. Orain egin behar dudan gauza bakarra nire espazio-ontzia aurkitzea da. Kirtash harriturik gelditu zen, estralurtar bat ezagutzeak abantaila asko zuen eta unibertsoaz gauza asko galdetu ahal zion. Kirtashek Victoriari deitu zion ezagutu zuen pertsona aurkezteko. Victoria 13 urteko neska bat zen eta Kirtashen lagun onena zen; neskari ere gustatzen zitzaion unibertsoari buruz zen guztia. Arratsaldean Victoria Kirtashen etxera joan zen eta oso harriturik gelditu zen Kirtashek gertatu zen guztia kontatu zionean. -Eta non egon ahal da espazio-ontzi hori? Ez da egongo Jack aurkitu zenuen lekuan?- galdetu zuen Victoriak. -Bai, nik ere pentsatu nuen hori baina...- zabu egin zuen jarraitu baino lehen - Gaur goizean egon naiz bilatzen Jack aurkitu nuen lekuan eta ez dut ezer aurkitu eta, gainera, Jackek ezin dit esan non dagoen espazioontzia gertatu dena gogoratzen ez duelako. -Bururatu zait gauza bat- esan zuen Victoriak - bilatuko dugu informazioa internet-en edo periodikoan ea espazio-ontzi baten informazioa agertzen den. Zer diozu? -Ondo, eta zuk, Jack?- galdetu zion. -Konforme nago. -Ederto, hurrengo larunbatean geldituko gara eta ikusiko dugu zenbat informazio aurkitu dugun. Hurrengo astea oso gogorra izan zen. Klasean Victoriak eta Kirtashek aurkitu zuten informazioari buruz hitz egiten zuten eta, gainera, matematikako azterketa izan zuten. Kirtashen gurasoak Jacki bere etxean geratzen utzi zioten. Larunbata ailegatu zen eta Victoria Kirtashen etxera joan zen. -Nik aurkitu dudan bakarra da espazio-ontzi bat egin dutela- esan zuen Victoriak. -Nik informazio berbera aurkitu dut, baina zer iruditzen zaizue estralurtarren film bat ikusten badugu?galdetu zuen Kirtashek. Jackek eta Victoriak baietz esan zuten. Victoriak filma jartzen zuen bitartean, Kirtashek Jacki palomitak


Kontaketak

nola egiten ziren erakusten egon zen. Filma oso polita izan zen eta, gainera, oso harrigarria zen nola desagertzen eta agertzen ziren estralurtarren espazio-ontziak. Filma bukatzean oso berandu zen eta Victoria etxera bueltatu zen. Osteguna zen. Kirtash etxeko lanak egiten ari zen bitartean zerbait etorri zitzaion burura. Ez zekien zergatik etorri zitzaion burura aurreko egunean ikusi zuten estralurtarren filma baina, espazio-ontzia non zegoen intuizioa izan zuen. Segundo bat itxaron gabe behera jaitsi zen eta Jack telebista ikusten ikusi zuen. Jack Kirtash bere atzean zegoela konturatu zen eta butakari buelta eman zion. -Jack, gauza bat galdetu nahi dizut: zure espazio-ontzia ikusezin bihurtu ahal da? -Bai, zergatik galdetzen duzu? -Uste dut badakidala non dagoen zure espazio-ontzia baina beste gauza bat jakin nahi dut: badakizu nola kendu ikusezina egiten duen hori? -Bai, egin behar den bakarra deskonektatzea da baina, bakarrik deskonektatzen da nik esaten badiot. -Ederki, orain Victoriari deituko diot eta basora joango gara. Victoriari ordu erdi kostatu zitzaion Kirtashen etxera ailegatzea, eta momentu bat itxaron gabe basora sartu ziren. Ez zen izan oso zaila aurkitzea, zeren inguruko zuhaitzak erreta zeuden. Kirtashek azaldu zien nola gogoratu zen ikusi zuten pelikulan agertzen eta desagertzen ziren espazio-ontziez eta berdina gertatu ahal zitzaiola Jaken espazio-ontziari. Azkenean, Jack beste hizkuntza batean hitz egiten hasi eta espazio-ontzia gutxigutxika agertzen hasi zen. Oso apurtuta zegoen. -Horrela ezingo naiz Martera itzuli- esan zuen Jackek. -Lasai egon zaitez, nire aitak lagunduko digu- lasaitu zion Kirtashek. -Baina, Kirtash estralurtarra dela esan beharko diegu zure gurasoei- esan zion Victoriak. -Ez dit inporta, beraiek ere jakin behar dute nor naizen. Kirtashek ez zekien nola esan bere gurasoei gertatu zen guztia baina kontatzen hasi zen. Bukatzean bere gurasoek gezurra esaten ari zirela uste zuten, baina espazio-ontzia ikustean egia esaten ari zirela ulertu zuten. -Nire lagun batek lagundu ahal digu, hemengo mekaniko onena da- esan zuen Kirtashen aitak. Aste bat igaro ondoren espazio-ontzia berriberria zegoen eta Jack joateko ordua ailegatu zen. -Agur, Kirtash eta Victoria. Eskerrik asko laguntzeagatik eta, horregatik, opari bat emango dizuet bioi- esan zuen Jackek poltsa batetik bi harri ateratzen ari zen bitartean- Bi harri hauek komunikatzeko dira eta ez du inporta ze urrun zaudeten, beti elkarrekin egongo zarete. Eta orain agur esango dizuet-. Eta gehiago esan gabe espazio-ontzira igo eta Marterantz abiatu zen. Kirtash eta Victoria bere bizitza normalera bueltatu ziren baina inoiz ez ziren harrietatik banandu. Asier Carro


Kontaketak

B AZEN BEHIN MALEN IZENEKO 13

URTEKO NESKA BAT. B ERE BIZITZAN ARDURA ZION GAUZA BAKARRA ASTRONOMIA ZEN. GAUERO TELESKOPIOA HARTU ETA IZARREI BEGIRA EGOTEN ZEN ZORIONTSU. EZ ZION AXOLA NOTA KAXKARRAK ATERATZEAK, EDO LAGUN GEHIEGIRIK EZ IZATEAK. UNIBERTSOA PAREZ PARE ZUENEAN

Beti bezala, Malen, afaldu ondoren bere logelara joan zen izarrak zaintzera. Malenentzat izar bat bizitzak duen gauzarik politena eta interesgarriena zen. Malenek egun horretan teleskopioa hartu eta ilargia negarrez zegoela ikusirik, mukizapi bat hartu, besoa luzatu, eta Ilargiari eman zion. Ilargiak, pozik, irribarre distiratsu bat dedikatu zion Maleni.

Bat-batean, zarata arraro bat entzun zuen. Bi aldiz pentsatu gabe, bere lorategira abiatu zen eta espazioontzi handi bat ikusi zuen. Malenek ezin zuen sinetsi, baina aukera hura ezin zuen inolaz ere galdu. Barrura sartu eta milaka botoi ikusi zituen. Ondoan, astronautaren jantzi bat ikusi zuen. Astronautaren jantzia probatu eta botoi bat sakatu zuen nahi gabe: -Oh, zer egin dut!!! Espazio-ontzia martxan jarri zen eta Malen oso urduri zegoen. Hasieran beldur zen, baina geroago, oso pozik zegoen espazio-ontzian hegan egiten. Bat-batean, espazio-ontzia gelditu egin zen eta, atea ireki ondoren, ilargiaren gainean zegoela ohartu zen: -Kaixo, Malen!- esan zion Ilargiak pozik. -Kaixo, Ilargi. Zuk bidali nauzu hona? -Bai, Malen, snif snif... -Ilargi Andrea, zer gertatzen zaizu?


Kontaketak

-Ikusten al duzu hori ? Izarrek ez didate kasurik egiten, eta desordenatuta daude; gainera, ez dakit nola elkartu berriro, buaaaaaaaaa buaaaaaaaaa!!!!!!!!!!!!!!!! -Lasai, Ilargi. Klasean nire irakasleak zutaz hitz egiten dit, eta badakit nola konpondu arazo larri hori. -Benetan diozu? Eskerrik asko, Malen! Hobe da orain hastea, edo bestela planetak ere sakabanatu egingo dira! -Ederto, oraintxe hasiko gara! Malen izarrei begira jarri zen pentsakor. -Zu, hor zoaz; zu, han; zuek ez zenuten Hartz Txikia osatzen ? Eta zuek Hartz Handia? -Bai, bai; hori da, oso ondo! Tira, segi horrela; horrela segitzen baduzue, oso azkar bukatuko dugu. Benga, animo! Horrela eman zuen denbora luzea Malenek, baina, azkenean, emaitza oso onak eragin zituen espazioan. Bukatu ondoren, ilargiak esan zion poz-pozik: -Eskerrik asko ni laguntzeagatik. Zuk egin duzun lana oso gogorra izan da eta, horregatik, konstelazio bat egingo dut nire kumeekin , eta zure izena jarriko dut: MALEN KONSTELAZIO HANDIA. -Eskerrik asko, Ilargi Andrea; eta orain, mesedez, etxera eraman ahal nauzu? -Ongi da, baina ez ahaztu inoiz gutaz! -Hori seguru, Ilargi! -Eta orain, etxera bueltatzeko begiak itxi eta‌ -Malen, zer izan da zarata hori?- oihu egin zion Malenen amak bere logelatik. -Eeee, ezer ez, lasai! -Ongi da, ondo lo egin! -Ondo lo egin! Malen, segundo batean etxera bueltatu zen, ia-ia konturatu gabe. Oso pozik zegoen ilargia lagundu izanaz, eta poz-pozik lokartu zen. Eta zer gertatu zen Ilargiarekin? Bada, leihotik begiratu eta ikusiko duzue. Ioar Molina Ruiz de Arkaute


Ikuspuntua

“Janaria os hobea zen o txarra da. Aurr e eskolan be rtan egitkeon eskoletako j anari a zelakoâ€? Lehen mailako ikasleak etorri berriak dira. Hilabete gutxi daramate gure artean eta zer pentsatzen duten gure institutuari buruz jakin izan nahi dugu. Horrelaxe erantzun digute. Lehenengo egunean oso urduri al zeundeten? Bai, pixka bat, jende nagusia zegoelako. Gelan sartzean zer iruditu zitzaizuen gela: txikia,handia....? Ez zen oso txikia eta oso usain txarra zeukan; paretak zuriak dira eta margotu nahi ditugu. Gainera, zutabeak dauzkate eta ez dugu ezer ikusten. Arraroak sentitzen zarete iaz Lehenengo Hezkuntzan eskolako nagusienak zinetelako eta orain institutuko txikienak? Bai. Jendea oso nagusia delako eta gu oso txikiak sentitzen gara. Zertan dira desberdinak aurreko eskolako klaseak eta hemengoak? Ikasgaiak desberdinak eta zailagoak dira, gizarte eta teknologia izan ezik . Iruditzen zaizue bi hilabete hauetan azterketa asko egin dituzuela? Bai. Azterketa asko egin ditugu. Lehen hezkuntzan polikiago ematen genituen klaseak eta orain oso azkar goaz. Ikasle askok esaten dute jantokiko janaria oso txarra dela. Zuei zer iruditu zaizue? Janaria oso txarra da, aurreko eskoletako janaria hobea zen eskolan egiten zelako. Jantokia oso txikia da eta hotz izugarria egiten du. Atsedenaldiak laburrak iruditzen zaizkizue? Goizeko atsedenaldia oso laburra da baina arratsaldekoa normala da, ez oso laburra eta ez oso luzea. Zer aldatuko zenukete institutuan? Txirrinaren soinua, futbol zelaiko zuloak, klaseko zutabeak eta jantokiko janaria. Aurten ikaskide berriak dauzkazue: ondo zaudete klasean haiekin? Batzuekin ondo eta beste batzuekin gaizki, asko hitz egiten dutelako eta irakasle batzuen azalpenak ez ditugu entzuten. Zertan egin nahi duzue lan nagusitan? AndereĂąoa, erretiratua, ingeniari industriala, gizarteko irakaslea eta enpresa bateko buruzagia.


Ikuspuntua

I

NSTITUTUKO HERRIALDE EZBERDINAK

Prentsako ikasle batzuei interesgarria iruditu zaigu gure ikaskide batzuen kulturari buruz, gastronomiari buruz... jakitea, beste herrialde desberdinetatik etorri direlako. dago ikasgai asko eta ikastola ez dago arratsaldean. Jan baino lehen etxera joaten zara. A: Ikastolak berdinak dira; ikasgaiak, euskera izan ezik, berdinak dira eta irakasleak gogorragoak dira.

Nola sentitu zinen beste herrialde batetik etorri berritan?

S:Ni oso ondo sentitu nintzen eta ikastolako lagunak onartu ninduten. Sa: Ni oso ondo sentitu nintzen. D: Ondo Ch: Ez oso ondo. L: Gaizki. Pixka bat baztertuta sentitu nintzen. K: Ez oso ondo, orain dela gutxi etorri naizelako eta ez dakit hizkuntza. M: Ni ez nintzen gaizki sentitu, bakarrik pixka bat lotsatuta nengoen. I: Oso ondo sentitu nintzen. A: Besteengandik onartuta sentitu nintzen, baina desberdina sentitzen nintzen.

Zuen herrialdeetan ospatzen diren jaiak eta hemengoak ez dira berdin ospatzen. Zer egiten duzue hango jaietan? Zein da zuen herrialdeko janaririk ohikoena?

Stefania (S) / Errumania: Sarmale-a. Haragi txikitua azalorean estalita. Sa (Sara): Cuscus-a. Hirinaz eginadako plater gozoa da. Diana (D): Fruituetako entsalada. Fruitu asko dira batera. Chaimaa(Ch): Cuscus-a. Naguziki hirina dauka baina beste gauzak bota daitezke. Luha (L): Cuscus.Hirinaz egindako janari bat da. Gero barazkiak jarri daitezke gainean. Kharim (K): Cuscus. Mari (M): Pizza. Ionela (I): Sarmale-a: Haragi pikatuta azalorean estalita. Ana (A): Fruituetako entsalada.

Zuen herrialdea eta hau antzekoak dira? Zertan dute antza gehien?

S: Ez. Nik uste dut ez direla ezertan antzekoak. Han jendea oso desberdina da eta kaleko giroak ez du batere antzik. Sa: Ez, oso herrialde desberdinak dira: paisaiak, janaria, klima... D: Ez. Ez dira ezertan berdinak. Ch:Ez. Ez dago ezer antzekorik. L: Ez, ez dira antzekoak. Nire ustez, ez dute ezertan antzarik. K: Ez. M: Ez dira oso antzekoak; jendea oso desberdina da. I: Oso desberdina da. A: Ez, ez dira antzekoak, baina zerbaitetan antza dutela esan behar badut herrialde librea dela esango nuke.

Eskolak, ikasgaiak, irakasleak... eta hemengoak antzekoak dira? Zertan?

S: Hemen irakasleak gogorragoak dira. Baina ikasgaiak oso antzekoak dira, euskera eta gaztelania izan ezik. Sa: Ikastolak antzekoak dira. D: Nire ustez Ekuadorren irakasleak gogorrak dira baina ikastolak eta ikasgaiak oso antzekoak dira. Ch: Ikastolak antzekoak dira baina irakasleak ez. Ikasgai batzuk berdinak dira: matematika,frantsesa... L: Ikastolak antzekoak dira; ikasgaiak batzuk berdinak dira baina gehienak ez dira berberak eta irakasleak berdinak dira. K: Irakasleak gogorragoak dira. M: Argentinan jatorragoak dira. Ikastolak eta ikasgaiak oso antzekoak. I: Errumanian ez

E: Han dantza egiten da eta barrakak daude. Desberdintasuna da han ez dagoela kontzertu asko. Sa: Aipagarriena dantzak dira baina kontzertuak ere badaude. D: Musika dago, dantzatzen da, barrakak daude. Hangoak eta hemengoak antzekoak dira. Ch: Musika dago eta asko dantzatzen da. L: Herriko enparantzan egiten dira eta hemen dantzatzen da; kontzertuak daude, umeentzako jokoak eta ikastolan jaia daukagu. K: Dantzatzen da asko eta batzuetan kontzertuak daude. M: Hemengoak eta hangoak oso oso antzekoak dira ia-ia gauza guztietan. I: Barrakak daude eta dantza asko egiten da baina ia-ia ez dago kontzerturik. A: Hemengoak eta hangoak berdinak dira. Barrakak,kontzertuak...daude eta, aipagarriena da asko dantzatzen dela.

Zer botatzen duzue faltan zuen herrialdetik?

S: Familia nagusiki, baina baita lagunak ere. Sa: Familia. D: Klima eta han daukadan familia guztia Ch: Familia eta lagunak. L: Familia eta lagunak nagusiki. K: Familia. M: Han daukadan familia eta lagunak baina, baina janaria ere faltan botatzen dut. I: Familia. A: Familia, lagunak eta klima.

Zuen herrialdera itzultzea pentsatzuta daukazue? Bizitzera edo oporretan?

S: Bai baina momentuz bakarrik oporretara. Sa: Oporretan bai. D: Momentuz oporretan baina hara bizitzera joatea gustatuko litzaidake. Ch: Bai, baina oporretan. L: Oporrak pasatzera. K: Oporretan bai. M: Asko gustatuko litzaidake bueltatzea, baina oporrak pasatzera. I: Oporrak pasatzera bai. A: Bai, baina momentuz oporretan.

Irantzu Anda, Ana Abad eta Luha Mahfud


P

UBLIZITATEAREN TRIKIMAILUAK

Gaur egun etengabe jasotzen dugu publizitatea, alde eta une guztietan dagoelako: kaleko pankartetan, autobusetan, etxeko gutunontzian, irratian, telebistan, egunkarietan, ordenagailuan ari garenean ere egiten etengabe irekitzen dira publizitatearen web orriaren leihoak… Eta ez gara konturatzen zein puntutaraino eragiten digun erosketak egiterakoan. Baina nola lortzen du publizitateak gu erostera bultzatzea?

Adibideak

Ikuspuntua

Publizitateak erabiltzen duen teknika nagusia produktu baten marka errepikatzea izaten da. Bestalde, koloreek ere asko eragiten dute, adibidez, beltzak luxua eta zuriak garbitasuna adierazten dute. Publizitate subliminalak, ordea, emozioak eta zirrarak sortzeko estrategiak erabiltzen ditu, erostea bultzatzen duen gauza edo sentsazio bat asmatuz. Ia iragarki guztietan agertzen dira mota honetako mezuak. Gai honi buruz hainbat ikerketa egin dituzte, debekatzeaz ere hitz egin da.

Logo honetan, sexu irudi bat ikus daiteke. Badirudi A hizkia besterik ez dela, baina markak beste zentzu batekin egin zuen bere logoa.

Aurrekoaz gain, publizitate engainagarriaren teknika ere kontuan hartu behar da, beste modu batean bultzatzen gaituelako erostera: iragarkietan jartzen digute produktu mota bat oso ezaugarri onak dauzkana… Baina, zer gertatzen da produktua erostera goazenean? Askotan ematen diguten produktua oso desberdina dela: gaizki egindakoa, txikiagoa edo garestiagoa… Garbi dago ikasi behar dugula iragarkiak modu kritikoan ikusten eta kontsumo arduratsua egiten. Gai honi buruz gehiago jakin nahi baduzue “Consume hasta morir”-eko taldearen web orrian begira ezazue: www.consumehastamorir.com.

Iragarkian ezkerreko hanburgesa erakusten digute, baina ematen digutena eskuinekoa da. Ar Jon Abaigar


Ikuspuntua

JATORRIA

O

Josu Durana eta Asier Ganzabal

" Ogia eta zirkua" gaur egun gutxiesteko erabiltzen den latinezko esapidea da. Honekin edozein herrialdetako gobernuak jendea lasai eduki eta zalantzagarriak diren gertaerak ezkutatu nahian erabiltzen den praktika deskribatzen da. Horretarako, jendetzari jana eta kalitate eskaseko entretenimenduak eskeintzen zaizkie, horrela kezkarik izan ez dezaten.

GIA ETA ZIRKUA

ZAPATEROREN OGIA ETA ZIRKUA

Baina badaude oraingo kasuak ere. Azkenengoa Zapaterok egin zuen HegoAfrikako Mundiala Esaldi hau Juvenal poeta erromatarrak sortu zuen I. mendean. Jatorriz erromatar erabiliz. Horrela jendea enperadoreek herriari garia eta zirkurako sarrerak oparitzeko ohituran ez zen gogoratu, hilabete oinarritzen da, modu honetan jendea politikarekiko ezjakin mantenduz. Julio batez behintzat, pasatzen Zesarrek garia doan banatzen zuen, edota oso txiro zirenei merkeago saldu: dugun krisiaz. 200.000 benefiziario inguru omen ziren. Hiru mende geroago, Aurelianok 300.000 pertsonei eguneko bina ogi emanez ohiturari jarraipena eman zion.

Erromatar konkistak ziren bitartean, patrizioek aberastasun izugarriak irabazi zituzten. Politikariek foroan eztabaidatzen zuten Gaurko “zirkurik” bitartean, milaka esklabu landetan aritzen ziren lan handiena eta egiten, langile saiatuek eraikin erraldoiak eraikitzen eta artisauek lantegietan ezpatak eta gurdiak ospetsuena futbola zituzten egiten zituzten. Hiritar apalak gero eta gehiago da. pobretzen ziren eta herrietako jendeak nekazal lanak utzi eta hirira joaten ziren lan hobe baten bila. Inperioaren gainbeheran, herriak konklusio argi batera heldu zen: ogia eta zirkua nahi zuten. Senatuak garia eta beste banatzen OGIA ETA FUTBOLA zituen opari gisa.

Gaurko “zirkurik” Bestetik, zirkuko ikuskizunek goizaldetik gauera arte irauten zuten. Jendeak handiena eta ospetsuena janaria eramaten zuen anfiteatrora eta han pasatzen zuten egun osoa ikusten futbola da. Frankismoan gladiadoreen arteko borrokak, animaliak kristauak irensten, kirolariak koadrigen ere kezka sozialak gainean lasterketan eta herria odolez beteta. Noizbehinka atsedenaldi bat egiten zuten bomitoriora edo komunera joateko eta hankak luzatzeko. Honela futbolarekin estali zituzten. Urte haietan, bizi zen herri erromatarra: zeharo astitsu eta alfer, ohitura onak alde batera Real Madrid taldea uztzitz eta bizitza lasaiago eta geldoago bat eginez. Madrilen aberatsen Ailegatu ziren emigrante germanoak, barbaroak, eta inperioan sartzea lortu zuten taldea zen eta Atletico de lanak bereganatzeko eta zelaiak lantzeko. Lan zailenak monopolizatu zituzten, Madrid txiroena. Modu armen erabileran soldadu profesionalak bezala, eta hirien inguruetan bizi ziren. honetan, klaseen arteko Egun batean, guztiak batera, hiria erasotu zuten eta hobeto armatutako gatazkak tabernetan inperioarekin bukatu zuten. Bitartean, erromatar gazteek ez zekiten ez armak ziren protagonista eta erabiltzen ez eskuak erabiltzen ezta, okerragoa dena, inteligentzia erabiltzen. bitartean ez zen hitz Erromatarrek ez zuten gogoratu haien pentsadoreek esandakoa: “historia egiten gobernuaren bizitzaren oinarria da”. arazoei buruz. ONDORIOAK

Badirudi oraingo gizartean erromatarrek izan zuten akatsa errepikatzen ari dela munduan. Horren adibideak dira egunero jasotzen dugun kirol “bonbardaketa” tabernetan, aldizkarietan, irratian eta telebistan. Baina hori ez da soluzioa krisia ahazteko. Hori ez da bide egokia: herri baten oinarria edukazioa, lana eta, gorputz osantsu batean, buru osasuntsu bat edukitzea da.


L

IBURUEN TXOKOA

Literatura

Azaroaren 25ean Joanes Urkixo idazlea izan genuen ikastetxean, 3. mailako ikasleokin Gerlari Zuria liburuaz mintzatzeko. Joanesek oso sarrera erakargarri eta barregarria egin zuen: hasieran ur botila batekin ikasleak mehatxatu zituen eta, gero, botilarekin jolasean aritu zen alaitsu. Liburuari buruz ez zen asko mintzatu: azaldu zigun nola, non eta zergatik idatzi zuen nobela hau. Ideia Bilboko inguruetatik zebilen pizti baten kontakizun batetik hartu zuen. Gehien bat goizetan aritzen zen idazten, eguneko momenturik onena zelako bere ustez. Hau guzti hau azaldu ondoren, gure galdera interesgarriak adorez erantzun zituen. Era askotako galderak egin genizkion, adibidez, liburuen salmenten etekinei buruzkoak eta sormenari buruzkoak. Joanes Urkixo idazle bezala ezagutzeaz gain, pertsona bezala ezagutzea atsegina eta interesgarria izan zen.

MOTZEAN

-Txikitan, zer izan nahi zenuen? Margolaria edo ingeniari nuklearra.

-Zeri diozu beldur? Heriotzari.

-Uda ala negua? Uda. Oporretan joaten naiz baina beti eramaten dut lana.

-Bizitzeko toki bat? Bilboko alde zaharra.

-Idazteko, gaua ala eguna? Goiza, lehenengo orduetan. -Zerk eragiten dizu barrea? Kar kar..., galdera hau! Umorezko pelikulak, liburuak eta txantxak. -Eta negarra? Heriotzak.

-Norekin hartuko zenuke gustora kafea? Zinema zuzendari batekin, Ridley Scott-ekin. -Liburua ala “e-book�-a? Biak. Holako katxarro bat erosteko asmoa dut. -Langostinoak ala intxaur saltsa? Biak. Langostinoak lehenik eta, gero, intxaur saltsa. Tartean beste zer edo zer.

Josu Durana eta Irantzu Anda


Literatura

DIEZ NEGRITOS Escritora: Agatha Christie Editorial: RBA Titulo alternativo: Y no quedó ninguno. Sinopsis: Es una historia que se desarrolla en una isla situada cerca de la costa de Devon. Un señor llamado Mr. Owen envía diez cartas a diez personas invitándolas a pasar unas vacaciones en esta isla. Todo pasa tranquilamente hasta que en la primera cena, una voz acusa a todos los invitados de algún crimen. Todo parecía ser una broma hasta que a la hora de acostarse uno de los invitados cae muerto y parece haber sido asesinado. Aquí empieza el ambiente de asesinatos y mutuas acusaciones. La respuesta parece estar en una antigua canción infantil. Opinión: Este es un libro muy interesante e intrigante. Es bastante entretenido y al ser corto se te pasa volando. Hay momentos en los que es un poco aburrido, como al principio, pero la mayor parte del tiempo es enigmático. Los nombre que aparecen en este relato son algo liosos. La frase: “El asesino está entre nosotros”

Jon Abaigar GERLARI ZURIA Egilea: Joanes Urkixo Argitaletxea: Elkar SINOPSIA: LIBURU HAU ABENTURAZKO KONTAKETA BAT DA, FANTASIAZ BETERIKO LIBURU BITXIA. LEIENDAK AGERTZEN DIRA BAI EUSKAL HERRIKOAK BAI IRLANDAKOAK. FIONN DEITUTAKO MUTIL GAZTE BATEN ISTORIOA KONTATZEN DIGU: IRLANDARREN ERREGE HAUTATZEN DUTE EZPATA MAGIKO BAT EMANEZ, BAINA IRLANDARREN ARTEKO BORROKENGATIK ETA GAZTEAREN ESPERIENTZIA ESKASAGATIK HERRITIK KANPO BOTAKO DUTE. FIONN EUSKAL HERRIRA IRITSIKO DA ETA BERTAN ABENTURA BERRIAK IZANGO DITU ZAIN. Iritzia: Liburu hau oso polita eta interesgarria da, harrapatzen zaitu eta. Hasierak zertxobait nahasten zaitu, lehenengo 3 kapituluak oso nahasiak direlako. Korapiloa ulergarriagoa da, baina liburuaren gauzarik aspergarriena da. Liburuzalea bazara, zuretzat korapiloa interesgarria izango da. Baina, irakurtzea atsegin ez duena, guztiz aspertuko da. Amaiera gauzarik interesgarriena da, emozioz betetzen zaitu. Zertxobait fantastikoa da, baina gauza errealak ere badauzka. Liburua irakurtzea gomendatzen dugu, batez ere jende gazteari, ulertzeko erraza delako eta emozio hori beste liburuetan ez delako agertzen. Beraz, animatu!!

Xabier Uriarte

LA LEYENDA DEL REY ERRANTE Egilea: Laura Gallego Argitaletxea: Barco de Vapor (serie roja) Sinopsia: Istorioa Arabian gertatzen da, Kinda izeneko erreinu batean. Bertan Walid printzea bizi da bere aitarekin, Huyr erregea. Walid-en ametsa Ukaz poesia txapelketara joatea eta irabaztea da. Bere aita den Huyr erregearengana joaten denean baimena eskatzera, honek esaten dio lehenengo beste txapelketa bat egin beharko lukeela, ikusteko hoberena den ala ez. Horrela egiten du, baina hiru aldiz irabaziko dio Hammad izenekoa ehungile apal batek. Walid-ek, indibiak jota, Hammad historiagile izendatuko du, horrela lan zailak egin ditzan: jauregiko liburutegi handia ordenatu beharko du eta historiaren historia osoa kontatzen duen alfonbra bat ere egin beharko du. Hammad-ek bukatuko du alfonbra baina arazo bat du: norbaitek denbora luzean begiratzen badio, erotu egiten da. Horregatik, Walid-ek ezkutatu egingo du alfonbra baina, egun batean, desagertu egingo da. Hemen hasten da istorio guztia. Iritzia: Liburua gustatu zait Arabian kokatzen delako. Poesiaren gaiarekin oso lotuta dago, baina hau ez bazaizu gustatzen badago abentura, amodioa eta intriga. Momentu batzuetan oso aspergarria da, adibidez, hasiera, Walid bere aitarekin dagoenean. Baina beste batzuetan oso ondo dago. Liburua ondo ulertzen da eta laburra da. Guzti honengatik niretzat interesgarria eta dibertigarria izan da.

Jon Abaigar


1

D.B.H.

Argazkiak


Argazkiak

2

D.B.H.


3

D.B.H.

Argazkiak


Argazkiak

4

D.B.H. 足 IRAKASLEAK


Kultura

Behetik nator, ibarrak izoztuta utziak, mendia jaiez dago urrezko jantziaz. Haren farrea dadat irrika biziaz, gozatua baitu gaur ezti bereziaz.


Kultura

X

ABIER

L ETE

2010eko abenduaren 4an hil zen Xabier Lete, 1944an Oiartzunen jaiotako euskal idazle, poeta eta kantari ezaguna. 1985ean gaixotasun larria antzeman zioten eta, geroztik, gogor borrokatu zuen haren kontra. Ez Dok Amairu taldearen sortzaileetakoa izan zen, baina musikaria baino gehiago idazlea zen. 2008an argitaratu zuen azken liburua: Egunsentiaren esku izoztuak. Azken diskoa, 2001ean. Haren ohorez, XALBADORREN HERIOTZA abestia duzue hemen. Kanta ezazue eta gozatu. Ez zaitugu ahaztuko, Xabier!

Maialen Urkiza eta Maitane Vicente


E

Z DOK AMAIRU

Kultura

Euskal Herriko kulturan ardatz diren Benito Lertxundik, Mikel Laboak, Lurdes Iriondok, Jose Angel eta Juan Miguel Irigaray anaiek, Xabier Letek eta Nestor Basterretxeak, besteak beste, osatu zuten Ez dok amairu taldea. Hauek 1966ko martxotik 1972ko abendura bitartean garrantzi handia izan zuten frankismoa eta bere zentsuraren aurrean euskararen alde egin zuten defentsagatik. Hau da, euskal musikaren talde garrantzitsuenetariko bat izan zen.

ILUNPETAKO GIZONA (Benito Lertxundi)

Ilunpetako lantegi latzetan abiatutzeko... illunpetako gizon zaitut gogoan.

Egun senti berria noiz argitu behar duk gaua luzea zijoak etar hadi. gau beltzeko txori kantari motela... illunpetako gizon zaitut gogoan.

Maialen Urkiza eta Maitane Vicente

Egun larri batez zu eroritzean negar egingo dugu anaia guztiok, illargi gorria ezkutatuko da... illunpetako gizon zaitut gogoan.

Gure lurra iraultzen ari zerana, beso zainak daldarrez begiak ikaraz... illunpetako gizon zaitut gogoan. Itzalak iresten zaituenean nor izango duzu zutaz oroiteko bide zailletatik


M

Hitz gutxitan

IKRO­IPUIN LEHIAKETA

Hitz gutxitan asko esan daiteke. Hitz gutxitan, maitatu eta gorrota dezakegu. Atsekabetu, alaitu, haserretu, emozionatu edo urduritu ere egin gaitezke berba gutxi batzuekin. Gehienetan ez baitira hitz asko behar esan nahi dena esateko; hitz egokiak topatzean dago gakoa. Ipuin laburren lehiaketa antolatu da institutuan, lehenengo aldiz. Ikasle guztiek parte hartu dute eta uzta ezin hobea jaso dugu. Bene-benetan diogu. Zaila izan zaigu lau sarituak aukeratzea, zikloka bi, gela guztietan izan baitira saritzeko moduko lanak. Epaimahai lanetan irakasleak zein ikasleak aritu gara, eta azken hitza ikasleek izan dute ipuinik onenak aukeratzerakoan. Hemen dituzue lau 1. Saria

Lehen Zikloa

2. Saria

Bukaerarik gabeko bidaia

Izeba pirata

Itsaso, itsaso handi eta zoragarri. Ni han nago nire adiskideekin. Eguzkia atera, eguraldia berotu eta hegan atera gara guztiok. Gora eta gora, azkenean, denok elkartu, kotoi izugarriak eta hegalariak sortuz. Tenperatura jaitsi eta berriro ere beherantza goaz azkar, geldi ezinik. Nire adiskide bakoitza leku desberdin batean erori eta, ni arrosa batean. Arrosa eder, ni garden; bera leun eta, ni likido besterik ez. Batbatean haizeak gogor jo du, biok astindu eta beherantza noa; zorte onez ibaira erori naiz. Nire adiskideekin nago berriro ere. Bidaia bukaezin honi uraren zikloa deritzo.

Ikastolan familiaren marrazki bat egiteko eskatu zigun irakasleak. Amaitzean, Mikelek galdetu zidan “zure izeba pirata al da? Buruan zapi bat duenez...” Ikastola bukatu eta etxera ailegatzean, amari galdetu nion, “Izebak zergatik eramaten du zapia buruan?” Amak erantzun, “Pirata bat delako, baina hori hiruron sekretua da”. Zergatik ez dauka ilerik?”, “Itsasoan zehar nabigatzen zegoela haize gogorrak eraman ziolako”, “Zergatik ez dizkit bere karamelu txuriak probatzen uzten?”, “Piratentzako bakarrik direlako, umetxoei min egiten diete tripan”. Primeran! Irrikitan nago izebarekin itsasoan zehar nabigatzeko, baina ilea eskuekin estaliko dut haizeak eraman ez dezan.

Malen Gainzarain

June Muñoz


1. Saria

Bigarren Zikloa

Hitz gutxitan

2. Saria

Hausnarketa eguna

Idazleen sekretua

Goizeko zortziak. Hainbeste gustatzen zaidan kanta entzuten dut ohean sartuta. Mugikorraren iratzargailua. Nagiak atera eta ohetik salto batekin jaiki. Komunean txiza egin. Eseri eta galdera erretorikoa egiten diot neure buruari: “Zer jantziko dut gaur?� Legginak, kamiseta txuri bat, bailarinak... bai, erosoak dira oinetako hauek. Eskolarako ibilbidea. Matematikako eragiketak. Euskarako kontrola. Lagunen arazoak entzun... Ingelesa. Bigarren mundugerra. Etxerako ibilbidea lagunekin. Gurasoekin hizketan. Afaria. Komunean nago, txiza egiten. Zer desberdin izango zen pasatu dudan eguna beste edozein arropa jantzi banu. Nire bizitzako amodioa aurkituko nuen? Egin dudan kontrola hobeto aterako zitzaidan? Hau bera pentsatuko nuen? Inoiz ez dut jakingo. Carlota Frias

Boligrafo magikoa, jendez jende pasatzen zen. Egun batean munduko mutil arroaren eskura heldu zen. Mutiko honek ez zuen azterketarako ikasten eta beti suspenditzen zuen. Boligrafo honekin hamarrak ateratzen zituen, eta idazteko lehiaketa batera apuntatu zen dirua irabazteko asmoz. Lehiaketan mutikoari boligrafoak ihes egin zion eta bost fila aurrerago zegoen beste mutil bati heldu zitzaion. Bigarren mutilak lehiaketa irabazi zuen; Bernardo Atxaga izenari erantzuten zion, eta orain munduko idazlerik onenetakoaren zergatia badakigu. Boligrafoa da giltza. Josu Durana

Zure iragarkia hemen agertu daiteke. Tu anuncio puede aparecer aquĂ­. Kontaktua / Contacto: 945 066 460 (Maribi)


Elkarrizketa

M

AITE DUT EUSKARA"

, A T T E I NA R A S EZA O L R T A A C O Juan Carlos dugu ikastetxeko atezaina. Euskaldun berria JUATNITUTUK da eta ahalegin asko egin izan du euskara ondo ikasteko S N eta ondo mintzatzeko. Gurekin egon da jolasaldian bere I esperientzia kontatzen.

Zein da zure familia-hizkuntza? Nagusiki erdara izan da, baina aitaren aldetik euskara zen etxeko hizkuntza. Noiz erabaki zenuen euskara ikastea? Zergatik hartu zenuen erabakia? Oso gazte erabaki nuen ikastea. Erabakia hartu nuen oso gustukoa nuen hizkuntza zelako eta, bestetik, nire sustraia delako. Euskara ikastean, zer izan da zuretzat zailena? Eta errazena? Zailena ahozkoa ulertzea eta mintzamena izaten da. Hizkuntza, berez, ez da erraza baina zerbait esatearren, errazena gramatikako zenbait gauza izango lirateke. Zalantzarik izanez gero, zer egiten duzu? Hiztegian edo internet-en kontsultatzen dut eta apuntatu egiten dut duda hori. Irakasleei askotan modu zuzenean galdetzen diet. Askoz errazagoa delako, zuzenean. Zure bizitzan euskarak ateak ireki dizkizu? Batetik bai, lanpostu honetarako eskatzen zen perfila lortu nuelako: lehenengo perfila behar nuen eta nik hirugarrena daukat… Egia da euskarari esker lanean ari naizela. Zenbat denbora eman duzu euskara ikasten? Ni hasi nintzen 1995ean euskara ikasten modu finko batean. Aurretik, institutu garaian, zerbait “ikasi” nuen. Baina, esan dudan bezala, 95etik aurrera hasi nintzen: zortzi hilabean 7. urratsera arte ikasi nuen. Gero, joan nintzen Lesakako barnetegi batera 4 hilabetetako ikastaro bat egitera eta horrek eman zidan ezaguera handiagoa. Institutuan egoteak hobearazi du zure euskara? Hemen egoteak, bai, hobeto ez dakit baina bada modu bat euskaraz hitz egiten jarraitzeko. Irakasleekin edo zuekin badut aukera euskaraz hitz egiteko eta hori oso onuragarria da. Hemen egoteak errazten du nik euskaraz hitz egitea. Ikasleekin eta irakasleekin ze hizkuntza erabiltzen duzu? Eta haiek zurekin? Orokorrean, DBHko irakasleekin euskaraz hitz egiten dut baina zikloetako irakasle guztiek ez dakitenez, orduan, haiekin bietara. Ikasleekin denetatik dago: askok hitz egiten dute euskaraz baina, beste batzuek, ohitura faltagatik eta etxean euskaraz ez hitz egiteagatik erdaraz egiten dute. Iker Alonso eta Irati Viñas


Elkarrizketa

“Etxetik kanpo joateak heldu egiten zaitu eta asko ikasten duzu. Ohitzeko beharra dago eta askotan gogorra da, baina merezi du "

Jakin dugu Indiana aldean zaudela: zer dela-eta joan zinen? Ez zen nire aukera izan Indianara etortzea. Banekien hiri handi batera edo Estatu Batuetako hegoaldera ez nindutela bidaliko, han erdararaz hitz egiten duten pertsona asko daudelako. Sweet familiarekin bizi naiz, benetan bikainak dira! Gurasoak eta bi ahizpa dira; zaharrenak nire adina du eta besteak, hamahiru. Nolakoa da Indiana? Zerk harritu zaitu gehien? Estatu lau-laua da, Euskal Herriaren kontrakoa! Hori da gehien harritu nauena hemen; izugarria da, ez dago ezta muino txiki bat ere. Klima nahiko antzekoa da, neguan elur eta hotz asko egiten du, baina udan beroa izugarria da! Aldaketa handia izan al da? Aldaketa handia izan da, bai, baina nahiko erraz ohitu naiz hemengo bizitzara. Egia esanda, familiak dena erraztu dit hasieratik. Baina gauza asko oso ezberdinak dira, batez ere, institutu- eta etxe-bizimodua. Adibidez, eskolan, proiektu eta lanen bidez ikasteko ohitura dute, eta azterketek ez dute hainbesteko garrantzia; etxeko-lanek eta test txikiek dira “pisu” handiena dutenak. Azterketa handiak bakarrik seihileko bukaeran egiten dira, ordura arte egindako guztia sartuz. Etxean berriz, janarigaia da ezberdinena. Normalean ordubietan zertxobait bazkaltzen dugu eta arratsaldeko seiak inguruan afaria izaten dugu, baina orokorrean bakoitzak nahi duenean jaten du, ez gara guztiok mahaian elkartzen jateko. Hemengo eta horko ikasle zein irakasleen artean bada ezberdintasunik? Asko. Hasteko, ikasle bakoitzak ez du gela finkorik, irakasleen gelak dira. Ikasgaia aldatzean, gelatik atera eta hurrengora goaz. Modu honetan pertsona gehiago ezagutzen ditugu eta ez gara beti gela berdinean egoten egun osoan, baina baita irakasle eta ikasleen arteko erlazioa ez da hain pertsonala, hotzagoa dela esango nuke. Askotan “bizimodua bilatu” behar duzu, baina horrek gauza asko ikastera eramaten zaitu, batez ere independenteagoa izatera. Oraingo bizimoduak amerikar pelikula baten antza al dauka? Estatu Batuetan pentsatzean beti pelikuletan ikusten duguna bezalakoa dela uste dugu, eta bai, horrelakoa da gutxi gorabehera. Institutuan mila ekintza daude, kirol taldeak, eskolako aldizkaria prestatzea, drama, musika taldea, abesbatza, dantzak eta ekintza bereziak antolatzea, animatzaile taldea... Ikasle guztiak, gutxienez, kirol edo klub batean daude sartuta, eta kirol, partidu edo kontzerturen bat dagoenean mundu guztia doa ikustera. Eskolatik kanpoko bizitza normalean familiarekin pasatzen dut. Garraio publikoa bakarrik hiri handietan dago garatuta, edozein lekutara joatekotan kotxea hartzeko beharra dugu. Oinez edo bizikletaz joateko aukerarik ez dago, distantziak luzeak direlako eta errepideak horretarako prestatuak ez daudelako. Horrek nahikotxo mugatzen nau, gidatzen duen norbaiten beharra dudalako beti. Sei hilabete hauetan bakarrik hiru pertsona ikusi ditut bizikletaz ibiltzen! Nolako harrera egin dizute? Hemengo familia etorri baino lehen ezagutu nuen internet-en bidez. Apirilean jakin nuen haiekin bizitzen egongo nintzela eta momentu hartatik heldu nintzen arte ezagutzen hasi nintzen. Orain ia nire etxean bezala sentitzen naiz haiekin, hasieratik oso harrera ona egin didate eta, egia esanda, oso pozik nago. Institutua handiagoa imajinatzen nuen, baina hori bai, pelikuletan agertzen den bezalakoa da: pasabide luzeak takilekin, football-eko zelai handiak, jangela mahai biribil eta erretiluekin…

Zer moduz moldatzen zara ingelesarekin? Orain oso ondo moldatzen naiz. Dena ulertzen dut jada eta hitz


Elkarrizketa

egiteko erraztasun handia lortu dut, baina oraindik beste geratzen zaizkit gehiago hobetzeko!

bost hilabete

Ezaguna egiten al zaie Euskal Herria? Zer entzun dute? Pertsona gutxik dakite zerbait Euskal Herriari buruz. Heldu berri nintzela, amerikar familia batekin topatu nintzen eta, Madrilen bizitzen zeudenean orain dela hiru urte, Donostiara joan ziren oporretan; asko gustatu zitzaiela esan zidaten! Orain dela gutxi gizon batek esan zidan haren aitonak abizen euskalduna zuela! Guztiei euskarari buruz hitz egiten diet, baina inork ez du ezagutzen; oso arraroa egiten zaie, errusieraren antza duela diote. Gainera, nire izena gutxik esaten dute ondo! B ada Euskal Herriko norbait zure inguruan? Euskaraz egiten duzu norbaitekin? Euskaraz egiteko aukerarik ez dut hemen. Nire amarekin hitz egiterakoan egiten dut, eeuskarazko liburuak ekarri nituen eta noizbehinka ordenadorearen bidez irratia entzun dezaket eeuskaraz, baina hori da guztia. Nolakoak dira Indianako gazteak? Nahiko ezberdinak dira. Azken finean, guztiok gara nerabeak, baina hemen oso “pelikuleroak� dira, guztia pila bat exageratzen dute eta guztiari buruz txutxu-mutxuka aritzen dira. Ikasketak hemen askoz errazagoak dira, orduan aisiarako denbora gehiago dute. Hona heltzean gehien harritu ninduen gauzen artean janzkera izan zen. Eskolara joatean askok pijama-prakak eramaten dituzte edota etxeko zapatilak! Janzkeragatik ez dute inor kritikatzen! Ohitu egin naiz jendea horrela jantzita ikustera, baina badakit nik hori ez nukeela inoiz egingo! Musika guztia amerikarra entzuten dute. Ez dute ulertzen zergatik guk musika ingelesez entzuten dugun, askok esaten didate haiek ezin izango luketela musika beste hizkuntza batean entzun, ulertezina izango litzaiekeelako. Familia eta lagunen harremanei buruz, dena antzekoa dela esango nuke. Beharbada lagun artekoa da ezberdina, batez ere ez daudelako ohituta talde edo koadriletan ateratzera; bi edo hiru artean elkartzen dira normalean, nahiz eta jende asko ezagutu. Zer egiten duzu egun normal batean? Eta asteburuetan? Klase egunetan goizeko 6:30ean jaikitzen naiz eskolara joateko, eguerdiko hiruretarako etxean nago. Arratsaldeak etxekolanak egiten eta deskantsatzen igarotzen ditut, eta, askotan, denbora libre izatekotan nire ahizparekin norabaitera joaten naiz. Nire ahizpak gidatzeko adina du jada (hamasei urte), horregatik edozein lekutara joan gaitezke nahi dugunean. Normalean


Elkarrizketa

ero

sketak egitera goaz, zinemara, bolatokira, lagunekin geratzen gara… Denbora asko pasatzen dut berarekin, primerako harremana dugu! Ez al da “salto” handiegia Murgiatik EEB B etara? Salto izugarria da, bai. Eta ez da erraza izan. Banekien etorri nahi nuela orain dela denbora asko, baina benetan erabakia hartzea oso zaila egin zitzaidan. Nire esperientziagatik, erabat gomendatzen dut. Etxetik kanpo joateak heldu egiten zaitu eta asko ikasten duzu: ohitura berriak, kultura eta hizkuntza ezberdinak, pertsona ezezagunak… Ohitzeko beharra dago, eta askotan gogorra da, baina merezi du! Asko gogoratzen al zara etxekoekin, lagunekin? Badira momentuak non asko gogoratzen naizen familiarekin eta lagunekin baina, egia esanda, nahiko ondo eramaten dudala uste dut; astean behin hitz egiten saiatzen naiz familiarekin eta lagunekin Tuenti edo deien bidez hitz egiten dut, beraz ez da hainbesterako. Nire ustez, txarrena maite ditudan pertsonekin egon ahal ez izatea da, nire giroan ez egotea.

Zertan aldatu zara? Zer ikasi duzu “bizitzaz”? Oraindik zenbait hilabete geratzen zaizkit, beraz oraindik “ikasten” nabil, baina badakit heldu egin naizela. Dudan guztia askoz gehiago balioesten ikasi dut, baina nire ustez, nabarmenena, neure buruarengan konfiantza handiagoa lortu dudala da. Noizko itzulera? Zer asmo duzu bueltatzerakoan? Ekainaren 18an bueltatuko naiz, baina klaseak maiatzean bukatuko dira. Uda familiarekin eta lagunekin disfrutatu nahi dut, eta zertxobait ikasketekin eguneratu, hemen ikasteko ohitura baxuagoa baita. Gogoratzen al duzu Iparragirreren bertsoa? Horrela sentitzen al zara? Arrazoi handia! Oso pozik nago hemen, asko ikasten eta ondo pasatzen, baina badakit hemen ezin izango nintzatekeela betirako bizi, nire bizitza oraintxe bertan Murgian dagoelako. Euskal Herrian bezain ondo ez da inon bizi.

Gazte gaztetandikan Herritik kanpora, Estranjeria aldean Pasa det denbora. Herrialde guztietan Toki onak badira, Baina bihotzak dio: “zoaz Euskal Herrira”. Iparragirre Maribi Urkola


Euskaraz blai

b Z

Abenduaren 10ean euskararen eguna ospatu genuen ikastetxean. Egun berezia izan zen alde guztietatik. Lehenengo bi klaseak beti bezala eman ziren; klaseak bukatu ondoren lehenengo eta bigarren mailakoek bertso emanaldia izan zuten Iñaki Viñaspreren gidaritzapean. Bitartean, hirugarren eta laugarren mailakoek mendiari uruzko hitzaldi bat izan zuten, Jabi Baraiazarrak, Mendi inemaldiko zuzendariak, eskainia.

Bi emanaldiak amaitzean, institutuko areto nagusian ikastetxeko talde guztiek parte hartu zuten prestatutako lanak, abestiak, antzezlanak eta abarrak eskaintzeko asmoz. Lehen mailako ikasleek, denak batera eta Marisa irakaslearen laguntzarekin, Xabier Leteren “Xalbador” kanta abestu ziguten. Ondoren, gela bakoitzeko binakako abeslariek beraien ahotsekin txunditu gintuzten: “Aitorren hizkuntza zaharra” eta “Iluntzea" abestiak entzun ahal izan genituen. 2.B mailakoek bideo bat zuten grabatuta, non taldeko kide guztiak kotxe baten barruan agertzen ziren. Oso barregarria egin zitzaigun. 2.D taldekoek, ordea, zazpi jausi dantza egin zuten albokaz lagunduta. Primeran aritu ziren. 3.B-koek "mihiluze" saio bat antzeztu zuten, eta denok ederki dibertitu ginen. 3.D taldeak oso abesti polita abestu zuten, "Nire herriko neskatxa maitia", hain zuzen. Azkenik, 4.mailakoek, "Loretxoa" abesti hunkigarria abestu zuten, saioa ixteko. Ah, ahaztuta geunden: irakasleak ere igo ziren eszenatokira eta bertsoak kantatu zizkiguten “furra- furra” doinuarekin Zuia aldeko euskal giroa goraipatuz. IZARRA ERE OSPAKIZUNETAN

Euskal Herriko beste hainbat herritan bezala, Izarran ere ospatu zen Euskararen eguna azaroaren 27an. Festa hau euskararen erabilera bultzatzeko egiten da urtero. Arratsaldean zehar hainbat ekintza antolatu ziren. Hasteko, pailazoen emanaldi bat egon zen, ordu eta erdiko denbora-pasa zoragarria. Ondoren, 10 eta 15 urte arteko gazteentzat tailerrak egin ziren frontoian. Jarraian, pintxo-pote on bat jarri zuten jende guztiarentzat. Bukatzeko, kontzertuak egon ziren Sikotropik (Gasteiz) eta Herrikada (Urduña) taldeen eskutik.

Ander Basabe

Euskararen eguna ospatzea egokia iruditzen zaigu, euskara indartzeko ahaleginak egin behar direlako. Jende asko egon zen, nahiz eta hotz handia egin eta Ametzagako festak izan. Espero dugu urtero ospakizun hau egitea.


Z

UHAITZEN EUSKAL IZENAK GURE ESKUALDEAN

Gero eta gehiago gara gure eskualdean euskara berreskuratzen ari garenak. Orain batuak hartu dio lekua lehengo euskarari. Nolakoa zen baina, hemengo mintzaira? Tamalez hemengo euskara berba egiten zuten azkenak, Zigoitiko Etxaguen eta Zestafeko bakan batzuk, XX. mendeko bigarren erdialdean hil zirenez, oso zaila zaigu lehengo euskara mota ere berpiztea. Hainbat testuri esker badakigu, ordea, mendebaleko euskararen ezaugarriak zituela eta Zigoitian, adibidez, dut erabiltzen zutela dot-en ordez.

Euskaraz blai

Bale, aitor dezagun ia ezinezkoa dela hemengo euskara berriz berrerabiltzea, baina zergatik ez saiatu hemengo zenbait berba eta esamolde berreskuratzen? Guk, toponimia lagun, bertako zuhaitz eta landareen jatorrizko izenak bildu ditugu ondoko lerroetan gura duenak erabil ditzan. Zenbait kasutan nagusi den forma baten ondoan, baliokidea den beste forma bat topatzen dugu, adibidez: Lexar hitz nagusia bada ere, lizar bat aurkitzen dugu. Eta ohikoa den pagoa, bagoa da Urkabustaizen. Hona hemen bildu dugun zerrenda:

. Atxaga, Aretxibioste (Etxaguen), Aretxagoste (Jugo), Aretxaltuaga (Zuiako mendiak), Aretxalde (Domikia). . Ametza (Quejigo), Ameztui, Ametzaga (Lugar de quejigos): Ametzaga, Amestondo (Manurga), Amestui (Etxaguen, Urkabustaiz), Amezua (Manurga), Ametzandi (Markina), Amezola (Urkabuztaiz). . Azkarra (Arce), Azkarraga, Azkartza (Lugar de arces): Askarraga (Akosta, Eribe), Askarga (Buruaga), Askar (Markina, Aretxaga), Eskarralde (Domaikia), Azkartza (Bitoriano, Aperregi, Urkabustaiz), Azkarrio (Urkabustaiz). . Pagoa, Bagoa (Haya), Pagaza, Pagoeta (Lugar de hayas): Pagueta (Etxaguen), Pagape (Letona), Pagazondo (Gillerna), Pagazabe (Bitoriano), Pagonabarra, Pagazuri (Zuiako mendiak), Bagate, Bagueta (Urkabustaiz). . Artea (Encina), Arteaga, Artatzu (Lugar de encinas): Arteaga (Gorbeia, Zarate, Jugo), Artetxo (Olano), Artatzu (Letona, Apodaka), Artebaltza (Letona) ... . Lizarra, Lexarra, Elexarra (Fresno): Lizarreta (Zaitegi), Lejarza (Bitoriano, Urkabustaiz), Elejarazu (Bitoriano), Lajaroste (Sarria). . Kerexi (Cereza), Kerexeta, Kerexaga (Lugar de cerezas): Kerejeta (Etxabarri-Biña, Zuiako mendiak), Kerejega (Urkabustaiz). . Intxaur, Intxar (Nuez), Intxaurdi (Nogal): Intxaurtxo (Gopegi), Intxargibel (Etxaguen), Intxarluze (Zaitegi), Intxurdia (Apodaka), Intxarlanda (Berrikano), Insaurdi (Domaika), Intxarreta (Gillerna). . Sagastia, Sagastui, Sagardui, Sagarraga (Manzanos): Sagastiburu, Sagarraldai (Etxaguen) Sagarduia (Apodaka), Sagastui (Gopegi), Sagastizar (Zarate), Sagarga (Gillerna, Lukiano). . Urra, Urretxa (Avellana); Urretxaga (Avellanos): Urregi (Akosta), Urraldai (Letona, Zaitegi), Urrutxaga (Letona), Urretxaga (Urkabustaiz), Urretxo (Sarria) . Zumea, Mimen (Mimbre); Zumedia, Zumeduia, Mimentza (Lugar de mimbreso): Zumeta (Zestafe), Zumedia, Zumaduia (Mendarozketa), Mimenza (Urkabustaiz). . Okaran (Ciruela); Okarantza, Okaranaga (Lugar de ciruelos): Okarantza (Errota, Murua, Urkabustaiz), Okarantxi (Gorbeia), Okaranaga (Eribe), Okalangorri (Aretxaga). . Garrazta (Árbol bravío); Garraztadia (Lugar de árboles bravíos): Garrastadi (Gorbeia), Garrastegi (Gorostiza), Garrasta (Zetafe). . Inarra, Ilarra (Brezo): Iñarra (Apodaka ), Iñarraburu (Ondategi), Iñarrabea (Mendarozketa), Iñarragorri (Gopegi), Inarragan (Gorbeia), Iñarza (Gillerna, Murgia), Ilarra (Bitoriano).


Euskaraz blai

. Haltza (Alce): Altzalde (Olano). . Ezkia (Tilo): Eskibarra (Apodaka), Eskiso (Urkabustaiz). . Elorrri (Espino), Elordui (Espinal): Elordui (Aretxaga). . Pinua (Pino): Pinua (Zaitegi). . Sagarmin (Manzana silvestre): Sagarmintxo (Ondategi). . Urkia (Abedul): Urkillo (Manurga, Altube), Urkibarro (Gopegi). . Basoa (Bosque); Oihana (Bosque): Basotxo (Berrikano, Apodaka), Oiarbe (Urkabustaiz). . Sarria (Espesura): Sarria, Sarroste (Manurga), Sarrikolanda (Urkabustaiz). . Zugatza (Árbol): Zugatza (Domaikia). . Kaztaina (Castaña, castaño): Kastanalde (Manurga), Kastañeta (Markina). . Untza (Hiedra): Untzaburu (Akosta), Unsa (Zarate). . Gorostia (Acebo): Gorostitza (San Pedro), Gorostibilla

(Gorbeia), Gorostiano (Gorbeia, iturria). . Asuna (Ortiga): Asunkorta (Gorbeia, Murua). . Arandui (Lugar de endrinas): Arandui (Murua). . Linatza (Lugar de lino): Linatza (Letona). . Isatsa (Retama): Isasi (Etxaguen, Olano, Buruaga); Isaspea (Akosta). . Ardantza (Viñas): Ardantza (Akosta, Ondategi, Manurga, Domaikia, Aperregi) ; Ardantzeta (Apodaka). . Parrala (Parral): Parrala (Eribe, Urkabustaiz). . Arbia (Nabo): Arbisolo (Etxaguen). . Artoa (Maíz): Artaburu (Berrikano), Artasolo (Mendarozk). . Tximitz, Zimitz (Fleje): Tximispe (Aperregi), Tximizar (Aretxaga), Tximiso (Ametzaga, Lukiano). . Otaka (Argoma): El otacal (Urkabustaiz). . Saratsa (Sauce); Saratsaga (Lugar de sauces): Sarasaga (Urkabustaiz).

Kike Fernandez de Pinedo


K

ORRIKA.

GU ERE EUSKALAKARIAK!

Euskaraz blai

TIPI ­TAPA DONOSTIAN

Bazenekien…?

Autobusean sartu eta Donostiarako bidea hartu genuen, goizeko bederatzi eta erdietan. Nahiz eta begiak itxi-itxirik izan Korrikara joatearen emozioa gure gorputzean zegoen. Bidai luze baten ondoren, han geunden, espaloietan zegoen jendetzaren artean, korrika egiteko prest, euskararen alde borrokatzeko prest. Denbora labur baten ondoren “TTIPI TTAPA, TIPPI TTAPA KORRIKA!” hasi ginen entzuten. Badatoz! Urrunean ikusi genuen jende mordoaren artean sartu ginen eta korrika hasi, “Pausoz pauso gelditu barik, pausoz pauso maitatuari, pausoz pausoz EUSKALAKARI!” Bat- batean... Irlandako ikurrina bat! Bere jabeak begiratu eta hantxe zeuden, izerdiz blai eginda, bi ilegorri xelebre, “IRLANDAN ERE, EUSKARAREN ALDE!” Haiekin egon ginen hitz egiten bide osoan, anekdotak entzuten. Irlandarrez gain, bazeuden ere atzerritar asko; Bretainakoak, Saharakoak, Kataluniakoak... Eta, azkenean, ailegatu zen KORRIKAREN AMAIERA! Zorioneko lekuko barruan zeuden hitzak Ilaski Serranok eta Kike Amunarrizek, Mihiluzeko aurkezleek, irakurri zituzten negarrari eutsi ezinik. Oso momentu polita izan zen, izan ere, Donostiako galtzadan geunden guztiok hunkituta bukatu genuen.

Korrika Euskal Herrian zein mundu osoan egiten da. Aurtengo korrika inoiz baino jendetsuagoa izan da, izan ere, edozein lekutan egon dira parte hartzaileak: Bartzelonan, Txilen, Australian, Shanghain, San Frantzizkon, New Yorken, Londresen... egin da. Herrialde batzuetan aurtengoa izan da korrikaren lehen saioa, esaterako Australian.

Gero, bazkaltzera joan ginen parke batera eta, arratsaldean dantzan ibili ginen gazteentzako kontzertuetan: Gose, Esne beltza, Ze esatek... taldeekin. Egun ikaragarria izan zen, sekula ahaztuko ez duguna. Maitane Vicente eta Maialen Urkiza

TIPI­TAPA ZUIA ALDEAN!!! Gaueko 2:45ean etorri ginen institutura kotxez, eta handik atera ginen korrika. Irakasleetatik Luken, Gorputz Hezkuntzakoa, eta Josema, zuzendaria, aurkitu genituen euskararen alde korrika egiteko prest. Ikasleen aldetik, gure klasetik, adibidez, zortzik hartu zuten parte eta beste klase batzuetakoak ere ikusi genituen. Hirugarren eta laugarren mailakoak bidaian zeuden eta ezin izan zuten parte hartu. Institutuko kilometroa, Ametzagakoa eta Bitorianokoa egin genituen. Guztia ondo joan zen, baina arazo txiki bat izan zen, anekdota moduan kontatzekoa: Josu, nire aita, eta beste antolatzaileak, korrikaren kotxean zihoazela, kilometroak markatzen eta nondik joan behar zen adierazten, gasolinarik gabe gelditu ziren. Gau bete-betea zenez, gasolindegi guztiak itxita zeuden. Beraz, Amurriokoek eskuarekin etabarrekin adierazi behar izan zituzten kilometroak.

Hurrengo egunean, institutura hamaiketan joateko aukera eman ziguten Korrikara joandakoei. Batzuek, etortzeko modurik ez zutenez, betiko orduan etorri ziren. Beste ikasle batzuk, goizean beranduago etortzeko korrikara joan ziren, baina ez zuten euskararen alde egin, eta ez zaigu ondo iruditzen. Gau polita izan zen. Irati Aldama Edurne Barrón

eta


Euskaraz blai

J

OSU

ALDAMA, ZUIAN KORRIKA ARDURADUNA

“Euskara gure hizkuntza dela eta ikasi, maitatu eta hitz egin behar dugula aldarrikatzea da Korrikaren helburuetako Noiz hasi zinen Zuia aldean Korrikaren “antolatzaileâ€? gisa? Ze helbururekin? Zuia aldean hasi nintzela, ez dakit, gogoan ez dut, baina urte asko dira bigarren Korrikarekin hasi nintzela Amurrion. Handik hona etorri nintzen orain dela 16ren bat urte; orduan, hemen, 8 Korrika antolatzen ibili naiz. Helburua? Euskararen aldarrikapena kalean izatea eta denok egun batzuk pozik eta Korrikaren alde egitea. Uste dugun baino askoz lan handiagoa dago atzean. Merezi al du? Harro sentitzen zara? Bai, lan asko dago atzean. Baina, egia esanda, gero eta gutxiago, bi urtean behin antolatzen dugulako eta urte askoan gabiltzanez mundu honetan badakigulako zer egin behar dugun. Hala ere, hilabete eta erdia edo bi ibili beharra dago batetik bestera jendearekin egoteko eta abar. Izan ere, kilometroak nork egingo dituen azken momentura arte ez da jakiten eta parte hartzen dutenekin ere antolatu behar da. Gero, beste gauza bat izan behar dugu kontuan, batzuetan, gauez etortzen da, herri txikietan batez ere, hirietan une egokietan pasatu behar delako. Gainera, gauza asko antolatzen dira, ekitaldiak, gaueskolak, antzerkiak, pailazoak, hitzaldiak... Jakina merezi duela. Harro? Bai, euskalduna naiz eta harro nago, Fermin Muguruzaren abestiak esaten duen moduan. Zer sentiarazten dizu Korrikaren amaierak, lekukoa helmugara iristean eta barruan daraman mezua irakurtzean? Beno, azken eguneko kilometro horiek, jai bat dira. Orduan, momentu motibagarri eta hunkigarria da. Emozionatzen zara, bukatu delako, lan asko egin duzulako tartean eta ikusten duzulako zurekin eta AEKrekin jendea bat datorrela. Gero, jaia, hau da, kalez kale ibili, musika, dantza... Eta, nola ez, EUSKARAZ EGIN. Zenbat hilabete behar dituzue Korrika bat prestatzeko? Eskualde eta herri txikietan, gutxiago. Baina hiriburuetan, aurretik hasten dira, zortzi bat hilabete behar dituzte. Gasteizen, esate baterako, urrian hasten dira apirilera arte. Euskal Herri osoan, berriz, urtebete eta erdi lehenago hasten dira antolatzen. Zerbait aurreratu diezagukezu 18. Korrikari buruz? Ez, ezer ez. Oraindik ez da jakingo, baina hasi gara begiratzen, balorazioak egiten: nola pasatu zen hirietatik, Gasteizen bertan zenbat jendek hartu zuen parte, hasiera nolakoa izan zen TrebiĂąun, bukaera Donostian... Eta hortik aurrera planteatuko da hurrengo Korrika. Esan beharra dago, beti hiriburu batean bukatu behar duela, aurrekoan Gasteizen amaitu zen, aurten Donostian... Ba, ez dakit baina Iparraldera ez baldin bagoaz, Bizkaia tokatzen da, ezta? Auskalo... Orain oraingoz, euskarak behar du Korrika bezalako ekitaldi bat. Noizbait utziko zaio egiteari? Ekimenaren beharra... Bai, esaten dugu zoritxarrez Korrika egiten jarraituko dugula. Korrikak bi helburu ditu. Bata, esatea eta kaleratzea euskara gure hizkuntza dela eta euskara ikasi, maitatu eta hitz egin behar dugula. Eta bestea, dirua ateratzea gaueskoletan eta hainbat lekutan, dirurik gabe irakatsi behar delako, beraz, alde horretatik, jarraitu beharko dugu. Hala ere, uste dut helduko dela momentu bat noiz korrika egingo dugun baina ez kalean errebindikatzeko euskara erabili behar dugula, baizik eta, hainbat eta hainbatetan eginda gure jai bat izango da eta, orduan, bi urtean behin jarraituko dugu euskaraz egiten euskaldunak herri euskalduna izanda, baina jai eguna izango da, jai astea. Guztiok jakingo dugu euskaraz eta erabiliko dugu, jakina. Beraz, korrika amaituko da? EZ. Irati Aldama eta Edurne Barron


S

EXOLOGOA,

ELKARRIZKETA

Sakonean

Urtero bezala, aurten ere etorri zaigu Miren Lopez de Arregi sexologoa, hezkuntza afektiboari buruzko tailerra ematera. Hiru urte dira berarekin daramatzagunak, eta bada garaia Mireni elkarrizketa bat egiteko eta gure aldizkarian argitaratzeko.

Zer dela eta erabaki zenuen sexologia ikastea?

Betidanik iruditu zait sexualitatea gai interesgarria, bizitzan izandako bizipenengatik, telebistan ikusitako iragarkiengatik... Sexologia ikasten hasi nintzen 24- 25 urterekin. Lehenengo, gizarte lana hasi nintzen ikasten, baina han ez nuen neure burua lanean ikusten. Gero, bidaiatzen egon nintzen, ze ikasi nuen garapenerako hezkuntza. Betidanik izan naiz apur bat geldoa, hau da, nire lagun batzuk oso garbi zeukaten txikitatik zer lanbide hartuko zuten nagusitan, baina nik ez. Gertatu zen modu honetan: iraila zen eta geratua nintzen lagun batekin kafea hartzeko eta oporretan zer egin genuen kontatzeko. Esan zidan, ”Miren, ba al dakizu Madrilen sexologia ikasteko aukera dagoela?”, eta egun horretan bertan deitu nuen unibertsitatera; baietz esan zidaten eta hasi nintzen ikasten. Ikasten hasia nintzela konturatu nintzen ni horretan nahi nuela lan egin.

Bikote batean erlazioa ona izateko beharrezkoa da sexua?

Nik uste pertsona guztiok behar dugula maitatuak sentitu eta maitatuak sentitzeko adierazpen mota asko daude, laztantxoak edo mimitoak jaso, edo mimitoak eman,... Denok behar dugu adierazpen bat sentimenduetarako. Gaur egun garrantzi pila ematen zaio koitoari. Garrantzitsua denik ez dut uste, bikotea nolakoa den kontuan hartuta edo ze adinekoa den … Baina bai dela garrantzitsua , bakoitzak ikasten joatea zer behar duen. Eta, noski, adina aurrera joan ahala gure beharrak aldatzen joaten dira, batzuk bai eta beste batzuk ez. Garrantzitsuena da nik zer nahi dudan eta nire bikoteak zer nahi duen, eta horren arabera moldatu. Kasu batzuetan gauzak berdinak izango dira eta beste batzuetan ez, hor negoziazioa.

dakizu homosexuala edo heterosexuala zarela? Duela urte asko ez geunden sexologiari buruz ondo Nola Denbora ematen gorputzari edo sentimenduei kasu egiten. Esan informatuta; zure ustez, gaur egun informatuago gaude? nahi dut pertsona batzuk oso argi daukatela mutilak edo neskak Nik uste sexologiari buruz oso gutxi hitz egiten dela, baina, egia da orain dela urte batzuk ez genuela ezer hitz egiten, bekatu moduan ikusten zelako. Gaur egun gehiago hitz egiten dugu, baina, gehien bat nire ikuspuntua da, praktikei buruz hitz egiten dugula, zer gauza egiten dugun, zenbat aldiz egiten dugun... eta, gainera, beti broma baten moduan, eta seriotasunik gabe aritzen gara sexualitatearen inguruan; ni nola sentitzen naizen nire gorputzarekin, nik ditudan beldurrak, ditudan lotsak, ditudan zailtasunak, ditudan gustuak,... horren inguruan gutxi hitz egiten dugu baina lehen baino gehiago, bai. Baina gaur egun ez dut uste asko lantzen denik, sexu hezkuntza egiten da baina gehien bat arriskuak saihesteko. Orain gehiago lantzen da, baina, oso modu konkretu batean: urte batean bizpahiru ordurekin, gauzak egin daitezke, baina, nire ustez matematiken moduan, asignatura bat balitz bezala landu beharko litzateke.

Ze moduzko esperientzia izaten ari da?

Ni oso pozik nago, ez nuen uste gustuko dudan zerbaitekin lan egin ahalko nuenik eta, gainera, diru aski izanik bizitzeko. Alde horretatik oso pozik nago; bestalde, egunerokotasunean lanbide mota hau oso gustuko dut, izan ere pertsona ezberdinekin lan egiten dut, oso gustuko ditut pertsonak eta asko ikasten dut beraiekin, beren ikuspuntuak ematen dizkidatelako; bestetik, badut aukera asko irakurtzeko eta irakurtzea ere oso gustuko dut.

dituzten gustuko. Nerabezaroan, gehienetan gertatzen da ez dugula garbi zein ditugun gustuko edo zer ez. Gerta daiteke orain neska bat dudala gustuko eta denbora pasa ahala esaten dudala “hara, beste neska hori dut gustuko”. Nire ikuspuntutik, kontua da aukera ematea gure gorputzari geure desioak kanporatzen. Gertatzen da ez diogula aukerarik ematen gorputzari, esaten dugu nik desio hau daukat eta besteek nire desioari buruz ze pentsatuko duten beldurrez niretzako gordetzen dut. Orduan, bizitza osoa daukagu lantzeko onartzeko eta aukera emateko geure buruari.

Zein izan da egin dizuten galderarik xelebreena?

Asko egin dizkidate baina badago bat grazia handia egin zidana; galdetu zidaten ea bibradore batekin haurdun gera daitekeen. Eta, klaro, nik imajinatu nuen barrigita bat eta barruan panpina bat plastikozkoa, aita bibradore bat zuena. Beste aldetik, praktiken inguruan galdera asko egiten dira, adibidez, zer esan nahi duten hitz batzuk...

Zer iruditzen zaizu errazago, gazteoi sexologiari buruzko klaseak ematea edo nagusiagoei?

Biei, egia esan. Gazteekin hurbiltasun handia dago eta, egia esan, kasu batzuetan urte gehiago ditudanez, eta oso erraza iruditzen zait. Nagusiekin ere bai, gehienetan interesatuta daudelako eta oso adi daudelako, eta horrela oso erraza da klaseak ematea.

Sexualitatea eta maitasuna, zein lotura dago haien artean? Bukatzeko, hemen guri klase ematen gustura egon zara? Sexualitatea kontzeptu bat da, gizaki guztiok bizi duguna jaiotzen garenetik, hau da, gure amaren sabelean gaudenean hasten da han gure sexualitatea garatzen eta hil arte gurekin daramagu gure sexualitatea. Gure gorputzean gertatzen diren aldaketak, haurtzaroan, pubertaroan, nola bizi garen , eta gure sentimenduak ere hor daude;, hori guztia sexualitatea da. Maitasuna da, sentimendu bat. Argi dago, baina sentimendu berezia dela esango nuke, pertsona guztiek maitatu behar dugulako eta maitatuak sentitu behar garelako. Noski, maitasunak harremana dauka sexualitatearekin.

Bai, asko, egia esan. Aurten izan dut aukera lehenengo, bigarren, hirugarren eta laugarren DBH-n egoteko. Talde jatorrak zarete, nire ikuspunturik. Beste urte batzuetatik ezagutzen ginen eta horrek, nik uste dut, errazten duela. Erraz jarri didazue, esan nahi dut, talde bezala interesa eta motibazioa jarri duzue, ni ere lasai egoteko eta gustura egoteko giroa sortu da. Oso gustura egon naiz eta espero dut zuek ere gustura egon izana.


Sakonean

A

MESTU, SINESTU ETA BORROKATU

Markos Aranda eta Miren Zuluaga

Pasa den abenduaren 10ean Mendi Zinemaldiaren zuzendaria den Jabi Baraiazarra etorri zen institutura hirugarren eta laugarreneko ikasleei hitzaldi bat ematera. Hitzaldia oso interesgarria egin zitzaigun. Hasteko, ordu erdi inguruko emankizunean, bizitzan aurrera egiteko zailtasun handiak izan dituzten hainbat pertsonen testigantzak entzun genituen. Horretarako, eskiari buruzko irudi batzuk jarri zituzten baina ez genuen ohikoa ikusi: pertsona batzuei hanka bat falta zitzaion, beste batek ezin zituen hankak mugitu, etab.... Hala ere, argi utzi ziguten edozein gauza egin daitekeela gaixotasun eta zailtasun horiek eduki arren. Ondoren, eskaladari buruzko grabazio labur bi ikusi genituen, bat marrazki bizidunetan. Laburmetrai horietan erakutsi ziguten mendira, eskalatzera..., beti norbaitekin joan behar dugula, zerbait gertatzen bazaigu eta inor ez badaukagu gure ondoan, bizitza galtzeko arriskuan egon gaitezkeelako. Gainera, kirolarekiko adikzioari buruz pentsarazteko modukoak izan ziren bi emanaldiak. Azkenik, 4 minutuko laburmetraia jarri ziguten, jaitsiera askeari buruzkoa, arriskutsuegiak gerta litezkeen “hondorako jauziez” hausnartzeko. Bukatzeko, zuzendariaren amaierako hitzak ekarri nahi ditugu gogora: “izan itzazue ametsak bizitzan, ametsak sinestu itzazue eta borrokatu ahal den neurrian, egia bilaka daitezen”. Portzierto, saioa bukatu ostean, Jabik esan zigun ikasleak oso ondo portatu zirela eta seguru dagoela baliagarria izango zaizkiela proiekzioan ikusi eta entzundakoa ametsak izaten lortzen laguntzeko. SEGURU BAIETZ!!!

BANU, BALEGO TA BANINTZ ...! Ni jainkoa izango banintz, Bibliaren pasarte batzuk ezabatuko nituzke, lurrak oparitzen diren pasarteak, hain zuzen ere, munduan arazorik ez sortzeko. Terrorista izango banintz, nire taldekideei galdetuko nieke ea bere borrokak beraien bizitza hobezen duen. Jakina, estatu bateko lehendakaria izango banintz, ez nituzke nire tropak beste herrialde batera bidaliko petrolioa eskuratzera. Zeresanik ez, irakasle bat izango banintz ez nieke nire ikasleei esango bere etorkizuna antolatzea gauzarik garrantzitsuena denik, mementua bizi dezatela eskatuko nieke eta pertsona onak izatea ere bai. Amaitzeko, dirua izango banintz, nigatik inork borrokarik egin ez dezala eskatuko nuke. Andoni Murga


M

URGISKOPOA

Denbora足pasak V I RG O :

A RI E S :

A: Denoi gustatzen zaigu opari bereziren bat jasotzea, ezta? F: Bi esku dauzkazu, ezta? Ba, erabili itzazu etxean laguntzeko! I: Zure betebeharrekin arduratsuago izan behar duzu. E-O: 15 E-T: 2

T A U RU S : G E M IN I:

L I B RA :

A: Gutun hori noizko? F: Umetxo bat bidean dator. Nor ote da? I: Lan eta lan ari zara beti! Erlaxatu piska bat! E-O: 26 E-T: 11

A: Deitu iezaiozu eta askatu mingaina, lotsarik gabe! F: Ez zara erregea, aizu! Altxaipurdia eta egin zerbait! I: Segi horrela, lagun! E-O: 13 E-T: 28

P ISC IS:

A: Ez haserretu hainbeste berarekin, mozolo! F: Zure etxean aspiragailu izeneko tresna bat dago. Ezagutzen duzu? I: Liburuak mahi gainean daude, ez zeruan. E-O: 25 E-T: 9

S C O RP I U S :

A: Benetan gustatzen ez bazaizu, utzi. Min asko egin ahal diozu. F: Nota onak atera dituzu; beraz, paga igoera eskatu. I: Oso ondo zoaz. Segi horrela! E-O: 3 E-T: 25

S A G I T A RI U S :

A: Bueltatxo bat ematea komeni zaizue, baina bueltatxo bat besterik ez! F: Zu bai seme-alaba aparta. Segi horrela. I: Oso ondo, erlaxatu pixka bat, lan gehiegi egiten duzu-eta. E-O: 19 E-T: 7

C A N C E R:

A: Begietan ikusten zaizu txoro- txoro egina zaudela. Nor da? F: Egunen batean jakingo duzu zer den besteek zikintzen dutena garbitzea. I: Beti oporretan egon nahi al duzu? Damatuko zara .... E-O: 10 E-T: 16

L E O:

A: Gaizki ulertuak argitu azkar-azkar, haserretu baino lehen. F: Arazoak dituzu; konpondu oraintxe bertan! I: Oso mesfidatia zara zeure buruarekin, ondo aterako zaizu kontrol hori! E-O: 8 E-T: 20

C A P RI C O RN I U S :

A: Zerutik jaitsi, mundua lurrean dago. F: Bikain! Lasaitu piska bat! Arnasa hartu! I: Lan eta lan ari zara beti; noiz hartuko duzu atseden? E-O: 21 E-T: 12 AQU ARIU S:

A: Amodioa F: Familia I: Ikasketak

E-O: Egun onena E-T: Egun txarrena

A: Utzi lelokeriak pentsatzeari: Berak izugarri maite zaitu. F: Eztabaida izan duzu gurasoekin; azken finean, elkar maite duzue. I: Marrazketa ez duzu gustuko, baina saia zaitez! E-O: 23 E-T: 13

Carlota Frias eta Rakel Abaigar


Denbora­pasak D OR

LTUE A K I R RE r

ZU BIR

Millauko IzK ALTUENA altuena da. ubia, Aveyron (F Egiturak, T 2004ko abendua rantzia), munduk punturik al arn ibaiaren gain ren 1 4an inaugur o zubirik at tuenean eta et 2. 460mi-kko3 43 m-ra dago buezren. e luzeera du .

NA

rabia A � a f i l a h “B urj Kri B atuetako Emirer hirian dagoen Dubai atz bat da. etxeorr o urtarrilaren 4an 201 0ekratu zen, eta egun inaugu n dorrearen horreta etiko altuera behin-b etro) eta izen (8 28 m B urj Khalifa" berria " iren j akitera. eman z arteko izena Ordura ubai" izan zen. " B urj D

HIRIRIK ALTUENA

Wenzhuan Txinako Errepublikako hiri bat da. 1955.urtean sortu zen, Qinghai-Tibet errepidean, Tangla mendilerroaren iparraldean. Munduko errekorren Guinness liburuaren arabera, Wenzhuanek zuen hiriko edozein altitude handiena 5,019 metro itsas mailaren gainetik. HE G

A

IA RT Z

OM E e s a K N e np r ZK I

L IK

b us o r i A 0 8 k 3 Airbupsarrek eraikiitsaolairu eta euro zkina da, b a, eta hega otor dituen kin lau mduko hegaz ndiena. mun ertzialik ha inen artean ko kom iari-hegazk nek, 2005 e B ida iena den ho egin zuen hand laren 27an ldia. 5 25 apiri lehen hega ndard bere ari hiru sta 8 5 3 turista bidai etan edota ditzake. klase uan eraman mo d

DI HA N

EN A

MENDIRIK ALTUENA

Ander Basabe

Everest munduko gailurrik altuena da, 8.844,43 metroko altuera baitu. Himalaian kokatua dago (Asia) eta Nepal eta Txina arteko muga zehazten du. 1953ko maiatzaren 29an 11:30ean, Edmund Hillary eta bere sherpa Tenzing Norgay Everestera igo ziren bi lehenengo pertsonak izan ziren.


P

IPITAKI, PAPATAKI,

NORK DAKI?

Denbora足pasak

Animalien izenak ordenatu:

A-RRI-TXE:___________

MO-KA-TZA-TA:____________

A-DI-AR:___________

BE-RRA-HO:________________

HI-BE-A:____________

TA-GO-KA-RRI:___________

KU-TXA-RRA:__________

NA-RA-E:_____________

GU-KAN-RU:__________

TU-A-KA:______________

LI-A-EU:___________

DRI-K(r)O-LO-KO:____________ Letra sopa

Aukitu goian dauden zazpi animaliak:

BAL UP J S I S E E G I L MA U A BUHT NHP RJ AL KI L RAP A E I I F AS BAU I ADS DT UI G KB HRJ ORKA A MU K A T U A S KrO K O D R I L O Markos Aranda eta Asier Ganzabal


Denbora­pasak

P

?

IPITAKI, PAPATAKI,

1) Herenegun Mikelek 10 urte zituen eta datorren urtean 13 izango ditu. Nola liteke hori? Noiz betetzen ditu Mikelek urteak? 2) Euskaraz bi zenbaki bakarrik daude egia esaten dutenak. Adibidez, LAU zenbakiak gezurra esaten du: ¨lau¨ esaten du eta hiru letra ditu. Zein dira egia dioten bi zenbaki horiek? A, eta gazteleraz zenbaki bakarra dago egia esaten duena. Zein da? 3) Biok hainbat ardi dauzkagu. Nik zuri ardi bat ematen badizut zuk nik ditudan ardien bikoitza izango duzu. Eta zuk niri ardi bat ematen badidazu, biok ardi kopuru bera izango dugu. Zenbat ardi dauzkagu bakoitzak? 4) Bederatzi bolatxo sartu behar dira lau kaxatan. Bolatxoen kopuruak bakoitia izan behar du, eta kaxa bakoitzeko bolatxoen kopurua besteetatik desberdina. Nola lortu? Itxaso Anda

NORK DAKI?

Falta diren bokalak idatzita, esaera zahar politak irakurri ahalko dituzu, batzuk bertakoak eta beste batzuk kanpokoak. Ea asmatzen dituzun!! EUSKAL HERRIKOAK 1. A z_ p_re_ : k_r_kol_ _ta b_r_a. 2. K_tur_k _z d_g_en _tx_an, s_g_ak d_ntz_an. 3. N_lak_ z_r_, h_lako _zp_la. 4. Or_in _r_ingo _ta g_ro g_r_ko. SERBIAKOA 5. B _r_a z_nb_t _ta h_ndi_go_, _rdu_n et_ h_ndi_go_ b_r_ko min_. TXINAKOA 6. P_tzu_ z_lat_ _g_rri_ _z_n _urr_t_k. Asier Ganzabal eta Markos Aranda

Soluzioak 1-A ze parea: karakola eta barea. 2-Katurik ez dagoen etxean, saguak dantzan. 3-Nolako zura , halako ezpala. 4-Orain oraingoa eta gero gerokoa. 5-Burua zenbat eta handiagoa, orduan eta handiagoa buruko min


AMPA

Con motivo del nacimiento de esta nueva revista y aprovechando la oportunidad que nos brinda tanto el Taller de prensa del Instituto, como la propia dirección del centro, por medio de la jefatura de estudios, queremos haceros llegar y explicar por encima el fundamento, funcionamiento, objetivos y funciones que tenemos como AMPA de este centro. El AMPA nació a la par del instituto y está formado por padres y madres de alumnos del centro, dispuestos a dedicar parte de su tiempo y esfuerzo con el fin de apoyar y mejorar el funcionamiento de las distintas actividades que se puedan realizar en el instituto. Desde su puesta en funcionamiento, se recogieron las distintas opiniones e inquietudes que teníais sobre las actividades extraescolares que tanto a padres como alumnos interesaban. Debido a esto, se pusieron en marcha las clases de ingles, que se vienen realizando desde entonces. También venimos colaborando económicamente en la organización de las distintas salidas que se realizan, y en las fiestas del instituto. Nuestra razón de ser es dar cabida y llevar a cabo tantas propuestas como nos queráis hacer llegar y podamos atender, con las limitaciones que lógicamente tenemos. Por otra parte, por medio de Denon-Eskola, (Federación de AMPAS de la escuela pública de Álava), podemos trasladar a las distintas instituciones competentes las propuestas quejas o inquietudes que podáis tener. Con esta intención, hicimos llegar a cada alumno y alumna una encuesta para conocer su opinión sobre la calidad del comedor del instituto. Esta encuesta fué personal y anónima y los resultados que obtenidos los damos a conocer a continuación. Para cualquier duda, aclaración o sugerencia que queráis hacernos llegar, os podéis poner en contacto con el Ampa a través del buzón disponible en el instituto. Atentamente: AMPA del Instituto de Secundaria de Murguía

Resultados de la encuesta

Preguntas 1) ¿Consideras que la comida que se ofrece en el comedor es equilibrada? 2) ¿Consideras que la coida que se ofrece en el comedor es de buena calidad? 3) ¿Conideras que la comida que se ofrece en el comedor está bien cocinada? 4) ¿Consideras adecuada la cantidad ofrecida para comer? 5) ¿Crees que los platos se repiten con mucha frecuencia? 6) ¿Te parece la temperatura de la mida adecuada? 7) ¿Llega la comida a la mesa en un estado que consideras óptimo?

Valoración media 2,31 MALA 1,72 MUY MALA 1,8 MUY MALA 2,59 MALA 2,39 MALA 2,85 MALA 2,35 MALA


HAUXE DA GURE KANTUA hauxe da gure kantua denon gustukoa hauxe da gure kantua Zuia aldekoa!

Furra, furra, fandagoa, hauxe da gure kantua denon gustukoa hauxe da gure kantua Zuia aldekoa! Hemen gatoz kantari umorez beteta, liburuak, apunteak alboan utzita. S arri kantatzea da gure errezeta, osasunez bizitzeko oso ona da-eta! Furra, furra, fandagoa, hauxe da gure kantua denon gustukoa hauxe da gure kantua Zuia aldekoa!

Kantua eztarrian alaituz eguna, irribarra ezpainetan, ondoan laguna. Euskera izan dadin maitea, kuttuna, j olasteko, ligatzeko balio diguna! Furra, furra, fandagoa,

Ametzaga, Murgia, Izarra, Markina, B itoriano, Aperregi, S arria, Gillerna, Lukiano, Zarate, Jugo da azkena: zein bailara ederra Zuian daukaguna! Furra, furra, fandagoa, hauxe da gure kantua denon gustukoa hauxe da gure kantua Zuia aldekoa! Euskeraren eguna nahi dugu ospatu,

gaur, bihar eta beti euskeraz mintzatu. Gure harremanetan “rollo� ona sortu. Euskera gurea da, ez dezagun ahaztu! Furra, furra, fandagoa, hauxe da gure kantua denon gustukoa hauxe da gure kantua Zuia aldekoa!


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.