HEZKUNTZA LEGEAK
7 HEZKUNTZA LEGE, AZKEN 40 URTEETAN 1970 urtea
LGE – Ley General de Educación (Ley Villar Palasi)
Espainiko hezkuntza sistema osoa arautu eta egituratu zuen, lehen aldiz: OHOko 8.maila/BBB/LH/metodo didaktiko berriak, irakasle ikasketak unibertsitatean sartzea, errebalidak kendu….
1980 urtea
LOECE – Ley Centros Docentes
Konstituzioaren ondoren (1978) onartutako lehenengo legea. Eredu demokratikoa ezarri zuen ikastetxeen antolaketan
1985 urtea
LODE – Ley
Ez zuen hezkuntza sistema eraldatu, baina erakunde berriak sortu zituen, hala nola Eskola Kontseilua, IGEak, Zuzendaritzaren hautaketa, ikastetxe pribatuekiko ituna…
1990 urtea
LOGSE – Ley
Orgánica General del Sistema Educativo
Hezkuntza sistema osoa eraberritu zen: nahitaezko hezkuntza 16 urtera arte, DBH ezartzea, Batxillergoa murritzea, ikasmaila bestera igarotzeko malgutasun handiagoa, Lhko ni maila, metodologia pedagogiko berria….
1995
LOPEG - Ley Orgánica de la
urtea
Participación, Evaluación y el Gobierno
LOGSE atal batzuk berritu zituen, ikastetxeen antolaketari eta funtzionamenduari dagokienez.
2002 urtea
LOCE- Ley Orgánica de Calidad de la Educación.
2003an sartu zen indarrean, baina Errege Dekretu batek geldiarazi egin zuen haren aplikazioa, 2004ko hauteskundeetako gobernu aldaketaren ondoren.
2006 urtea
LOE - Ley Orgánica de Educación
LOGSE, LOPEG eta LOCE uztartzen dituen legea, LOGSEren egiturari eutsiz. Hori da gaur egun indarrean dagoena.
Orgánica del Derecho a
la Educación
Eta orain,…. LOMCE (Ley Orgánica de Mejora de la Calidad Educativa), “Wert Legea” izenez ere ezaguna. LOEaren erreforma bat da, eta 2014-2015 edo 2015-2016 ikasturtean sartuko da indarrean, aurreikuspenen arabera.
LOMCEa LANTZEKO PROZESUA -Lehen zirriborroa: 2012ko uztailean, hezkuntza komunitatearen gehiengoari inolako kontsultarik egin gabe. Hezkuntza Ministerioaren webgunean ekarpenak jasotzeko atal bat ireki zen, oporretan (uztaila/abuztua). - 2012ko iraila: Hezkuntzako ministroak (JosĂŠ Ignacio Wert) LOMCEren lehen aurreproiektuaren lehen zirriborroa aurkeztu zuen Ministro Kontseiluan. - 2012ko urritik aurrera, autonomia erkidego eta hezkuntza erakunde eta antolakundeekiko bilerak eta kontsultak hasi ziren. - 2012ko abenduaren 4an Legearen 2. zirriborroa argitaratu zen, eta Hezkuntzaren Sektore Konferentziaren bilera batean aurkeztu zuten, Hezkuntzako ministroa eta autonomia erkidegoak bileran zirela. Abenduaren 19an berriro bilera egin zuen Konferentziak. - 2013ko otsailaren 14an, Legearen aurreproiektuaren 3. zirriborroa aurkeztu zen, behin betikoa. Hezkuntzako Sektore Konferentziak eta Estatuko Eskola Kontseiluak proposaturiko aldaketa batzuk jasota zeuden zirriborro hartan.
Hezkuntza Sistemaren egitura berria Unibertsitateko Graduko ikasketak
LH GOI MAILA
Onarpen proba, unibertsitate bakoitzarena
LH GOI MAILArako onarpen proba
Batxilergoko amaierako proba TITULUA 2. maila 1. maila BATXILERGOA
LH ERDI MAILA
DBH TITULUA
DBH TITULUA
DBH 4. maila 16 urte
Akademikoet. amaierako proba 4. akademik.
Aplikatuetako amaierako proba 4. aplikatut.
DBH 1go zikloa 13-15 urte
Hobekuntza programak
LEHEN HEZKUNTZA
6-12 urte
HAUR HEZKUNTZA
3-6 urte HAUR HEZKUNTZA
0-3 urte
L A N
Hobekuntza programak
3.maila 2.maila
2. maila 1. maila
Oinarrizko Lanbide Heziketako Zikloak
2. maila
M E R K A T U A
1. maila
1.maila Etapa amaierako proba 6. maila 5. maila 4. maila
Lehen Hezk. 2./ 3. mailako proba
3. maila 2. maila 1.maila 6 urte 5 urte 4 urte 3 urte 2 urte 0-1 urte
Egitura orokorra ez da aldatuko, gaur egungo hezkuntza etapei eutsiko zaie (Haur Hezkuntza – Lehen Hezkuntza – DBH – Batxilergoa – LH ERDI MAILA / GOI MAILA – Unibertsitate ikasketak); aldaketa bakarra da DBHko etapan sartzen direla Oinarrizko Lanbide Heziketako Zikloak. Hala ere, Haur Hezkuntzan izan ezik (LOMCEk aipatu ere ez du egiten ia), aldaketa handiak eragingo ditu etapa bakoitzaren antolaketan.
LOE
LEHEN HEZKUNTZA
LOMCE
DBHko txostena
3. ZIKLOA
6. maila 5. maila
2. ZIKLOA
4. Maila 3. maila
1. ZIKLOA
2. maila 1. maila
6. maila Ebaluazio diagnostikoa
DBHko txostena
Etapa amaierako ebaluazioa Probaren diseinua: Madrilgo Hezkuntza Ministerioa Kanpo zuzenketa
/
5. maila 4. maila 3. maila
2. edo 3. mailan banakako ebaluazioa
2. maila 1.. maila
- Lehen Hezkuntzan, sei maila (orain 3 ziklo ditu)
- 3. maila amaitzean, ebaluazioa egingo zaie ikasle guztiei, hizkuntza eta matematika gaitasuna neurtzeko. Irakasleak erabakiko du zer neurri berezi ezarri proba horiek gainditzen ez dituen ikasleari (maila errepikatzea barne) - 6. maila amaitutakoan, ikasle guztiei Lehen Hezkuntzaren amaierako ebaluazioa egingo zaie, baina ez du ondorio akademikorik izango. Proba horren irizpide eta ezaugarriak estatuak zehaztuko ditu, ikastetxeetan bertan egingo da eta ikastetxetik kanpoko irakasleek zuzenduko dute. - Natura Zientziak eta Gizarte Zientziak bereiziko dira (orain, irakasgai bakarra da, Ingurune Natural, Sozial eta Kulturalaren ezaguera). - Desagertu egingo da 6. mailako Herritartasuna irakasgaia, baita emakumeen eta gizonen arteko berditasuna lantzeko helburuak ere.
LOE LH
LOMCE LH
BATXILERGOA
Erdi Maila
PCPI
Ebaluazio diagnostikoa
DBH 4. maila
BATXILERGOA
Erdi Maila
DBHKO GRADUATUA BI TITULU
DBHko Graduko Titulu bakarra
Aukera askeko irakasgaiak Batxilergoko ibilbideetarako
DBH
tituLu bakarra Curriculumaren Dibertsifikazioa
DBH 3. maila DBH 2. maila DBH 1. maila
DBH bi ziklotan bikoiztuko da:
Oinarrizko LHko titulu teknikoa
Oinarrizko LH 2 urte
4. maila
4.Maila
PRE- F P
PRE-BACH.
Matematika espezifikoa 4.mailako ibilbideetarako
DBH 3. maila DBH 2. maila DBH 1. maila
Ikaskuntza eta errendimendua hobetzeko programak
-1. zikloa (1., 2. eta 3.) -2. zikloa: ikasturte soil bat (4.), baina bi ibilbiderekin: irakaskuntza akademikoak (Batxilergorako bidea) eta irakaskuntza aplikatuak (Lhrako bidea) - Oinarrizko LH bat sortuko da, eta hara bideratuko dira ikasleak 14/15 urtetik aurrera
LH ERDI MAILA
DBHko Amaierako Ebaluazioa DBHko graduko titulua lortzeko. Probaren diseinua: Hezkuntza Ministerioa / Kanpo zuzenketa
LH Irakaskuntza aplikatuen aurreko 4. maila Oinarrizko LHko titulu teknikoa
Oinarrizko LH 2 urte
BATXILERGOA
Titulua lortzen ez badu, ikasleak egiaztagiri bat eskuratuko du, egindako ikasmailen berri ematen duena.
DBH
ebaluaketak
DBHko Amaierako Ebaluazioa DBHko graduko titulua lortzeko. Probaren diseinua: Hezkuntza Ministerioa / Kanpo zuzenketa
BATX. Irakaskuntza akademikoen aurreko 4. maila
Matematika espezifikoak, 4.mailako ibilbideetarako
DBH 3. maila DBH 2. maila
Ikaskuntza eta errendimendua hobetzeko programak
-3. maila: 4. mailako ibilbideetarako irakasgai espezifikoak. - 4. maila: bi ibilbide, aukeran: irakaskuntza aplikatuak edo akademikoak. - Curriculumaren dibertsifikazioaren ordez, ikaskuntza eta errendimendua hobetzeko programak planteatzen dira.
DBH 1. maila
- Etapa amaierako ebaluazioa (Errebalida), bi ibilbideak bereizita; beharrezkoa izango da gutxienez 5 bat ateratzea, DBHko titulua lortzeko. Proba ikastetxean bertan egingo da, baina irizpideak eta ezaugarriak Estatuak finkatuko ditu, eta ikastetxetik kanpoko irakasleek egingo dute zuzenketa -DBHko amaierako kalifikazioa: ikasturtean batez bestekoaren %70 / kanpoko ebaluazioko notaren %30 -DBHko-irakaskuntza akademikoetako tituluak bidea ematen du Batxilergora sartzeko. DBHkoirakaskuntza aplikatuetako tituluak bidea ematen du LH Erdi Mailako Zikloetara sartzeko. -Oinarrizko LHko titulu teknikoa LH Erdi Mailara eta DBHko amaierako ebaluaketara joateko bidea.
BATXILERGOA
LOMCE
Unibertsitateko Graduko ikasketak
LOE
Hautaprobak ezabatuko dira. Unibertsitateek honako irizpide hauetako bat edo batzuk erabil ahal izango dituzte: a)Batxilergoko amaierako kalifikazioa. b) Batxilergoan ikasitako irakasgaiak eta modalitatea. c) Irakasgai jakinetan lortutako kalifikazioak. d) Prestakuntza akademikoa edo lanbide prestakuntza osagarria. Ikasleak onartzeko beste prozedura batzuk ere ezar daitezke: ebaluazio espezifikoak, ezagutzena eta ahalmenak‌.. Sarbideko kalifikazioa: %60 Batxilergoa / %40 proba
Unibertsitateko Graduko ikasketak Gradu bakoitzeko gutxieneko nota
BATXILERGOko TITULUA Amaierako Ebaluazioa, Titulua lortzeko,
estatu osorako irizpide eta ezaugarri komunekin. Probaren diseinua: Hezkuntza Ministerioa, eta ikastetxeaz kanpoko orakasleen kalifikazioa. Gutxienez 5eko kalifikazioa lortzen ez bada, ikasleak ez du lortuko Batxilergoko titulua, eta ezingo du sartu Unibertsitatean.
HAUTAPROBA - Batxilergoko batez besteko nota %60 - Hautaproba %40
BATXILERGOKO TITULUA2. maila Zientziak eta Teknologia
Irakasgai guztiak gaindituta, LH Erdi Mailara eta Goi Mailara sartzeko aukera
2. maila
1. maila Arteak
LH Erdi Mailarako eta LH Goi Malarako sarbidea
Giza eta Gizarte Zientziak
BATXILERGOA
Hautazkotasuna eta modalitateko irakasgaiak murrizten dira
1. maila Arteak
Zientziak
Gizarte Zienztiak
Giza Zientziak
BATXILERGOA
Desagertu egingo da Teknologikoa
Batxilergoko titulua lortzeko aukera, Batxilergoko amaierako ebaluazioa gaindituta.
Onarpen prozwsu jakin bat gaindituta, Graduko Unibertsitate ikasketara sartzeko aukera.
LH DUALA ? Madrilgo Gobernuak arautu eta Autonomiek garatuko dutela besterik ez da esaten
Zuzeneko sarbidea
GOI MAILAKO GRADUETAKO Heziketa zikloak Goi Mailako Teknikari titulua
LANBIDE HEZIKETA
- Onarpen prozeduraren bat gainditu ondoren onartua izatea eta Batxilergoko titulua, Unibertsitatekoa edo Lhko Erdi Mailako edo Goi Mailako Teknikari titulua edukitzea, edo Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izanaren rgiaztagiria edukitzea
Onarpen prozedura
ERDI MAILAKO Heziketa zikloak
Erdi Mailako Teknikari titulua
DBHKO Graduko titulua (irakaskuntza aplikatuak) / Oinarrizko lanbide titulua/ Batxilergoko titulua / Unibertsitate titulua / Lanbide Heziketako Erdi Mailako edo Goi Mailako Teknikari titulua -Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izanaren egiaztagiria edukitzea. - Sarbide proba espezifiko beste batzuk
Bidezko sarbidea
aukera Oinarrizko LHko titulu teknikoa
Oinarrizko LH: 2 urte Sarbidea: 14/15 urte eta DBH 3. maila gaindutu gabe, edo 2. mailan errepikatzen
DBHko Amaierako Ebaluazioa DBHko graduko titulua lortzeko. Probaren diseinua: Hezkuntza Ministerioa / Kanpo zuzenketa
LH Irakaskuntza aplikatuen aurreko DBH 4. maila Matematika espezifikoak, 4.mailako ibilbideetarako
DBH 3. maila DBH 2. maila DBH 1. maila
LANBIDE HEZKUNTZAREN EGITURA: Hiru maila bereizko dira
Oinarrizkoa / Erdi Mailakoa / Goi Mailakoa
CURRICULUMAREN ZEHAZTAPENA Curriculuma deritzo irakaskuntza bakoitzerako ikaskuntza-irakaskuntzako prozesuak osatzen dituzten elementuen zehaztapenari.
LOE
LOMCE
Etapa guztietako irakasgaien edukiak honako proportzio honen arabera zehaztuko dira:
Ehuneko horiei jarraituz zehaztuko dira (%55-%45) Haur Hezkuntzako 2. zikloko irakasgaien edukiak, arte irakaskuntzetakoa, lanbidekoenak eta kiroletakoenak. Baita LANBIDE HEZKUNTZAKO irakasgaien edukiak ere.
-Hezkuntza Ministerioa: %55 - Autonomia erkidegoko administrazioa (Euskadi): %45
Gainerako edukiei dagokienez, beste planteamendu bati jarraituko zaio. Irakasgaien artean hiru kategoria bereiziko dira, horietako bakoitzak trataera berezi bat izango duela, bai orduen kopuruan, baita curriculumaren zehaztapenean ere. 1.- ENBORREKO IRAKASGAIAK 2.- IRAKASGAI ESPEZIFIKOAK 3.- AUTONOMIA ERKIDEGOEN ESKUMENEKO IRAKASGAIAK
1.- ENBORREKO IRAKASGAIAK Gobernu Zentraleko Hezkuntza Ministerioak definituko ditu edukiak, eta hark ezarriko ditu, halaber, ebaluazio irizpideak eta gaitasunen lorpenerakoak, ebaluazio estandarrak eta gutxieneko ordutegia (%50, etapa guztietan). Hauek izango dira etapa bakoitzeko enborreko irakasgaiak: - Lehen Hezkuntza: Natura Zientziak, Gizarte Zientziak, Gaztelania eta Literatura, Matematika, eta Atzerriko Lehen Hizkuntza - Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: Biologia eta Geologia, Fisika eta Kimika, Geografia eta Historia, Gaztelania eta Literatura, Matematika, eta Atzerriko Lehen Hizkuntza. - Batxilergoa: modalitate bakoitzak bere enborreko irakasgaiak ditu, hala nola: Filosofia, Gaztelania eta Literatura, Matematika, Atzerriko Lehen Hizkuntza, Ekonomia, Historia‌ Ebaluazioko amaierako probetan (titulu ofizialak eskuratzeko gainditu beharrekoak) enborreko irakasgaien blokeko gai guztiak, espezifiko batzuk eta, nahitaez, hizkuntza ofizialkidea (euskara) eta haren literatura sartuko dira.
2.- IRAKASGAI ESPEZIFIKOAK Edukiak, irizpide metodologikoak eta ordutegia (Madrilek ezarritako gehieneko %50ekoaren barruan) autonomia erkidegoko administrazioak zehaztuko ditu (Euskadi). - Lehen Hezkuntza: Gorputz Heziketa, Erlijioa edo Kultura eta Gizarte Balioak, Arte Hezkuntza, Atzerriko Bigarren Hizkuntza. - Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH): Gorputz Heziketa, Erlijioa edo Kultura eta Gizarte Balioak, Kultura Klasikoa, Hezkuntza Plastikoa eta Bisuala, Ekintzailetza eta Enpresa Jarduerarako Hastapena, Musika, Teknologia, eta Atzerriko Bigarren Hizkuntza).
3.- AUTONOMIA ERKIDEGOEK KONFIGURATZEKO IRAKASGAIAK Edukiak, irizpide metodologikoak eta ordutegia autonomia erkidegoko administrazioak (Euskadi) zehaztuko ditu (Euskadi).. Ordutegia Madrilek beste irakasgaietarako eta autonomia erkidegoak gainerakoetarako zehaztutakoaren araberakoa izango da. Atal honetan sartuko litzateke hizkuntza ofizialkidea eta haren literatura, gure kasuan, euskara eta euskal literatura, eta autonomia erkidego bakoitzak sar dezakeen besteren bat. Etapa amaierako ebaluazioko azken probak gainditu behar dira titulu ofizialak eskuratzeko, eta proba horietan sartuko da irakasgai espezifikoen blokeetan ikasitako irakasgaietako bakoitza eta hizkuntza ofizialkidea (euskara) eta haren literatura.
HIZKUNTZA KOOFIZIALEN TRATAERA (Disposición Adicional 38 – Lengua castellana y lenguas cooficiales) (EUSKARA) “Hobekuntza batzuk egon dira hirugarren eta azken zirriborroan: Hizkuntza koofizialetaz eta “babes legala duten hizkuntzetaz” hitz egiten du. Ikasleek gaztelania eta dagokion hizkuntza koofiziala ulertu eta komunikatzeko gai izan behar dela jasotzen du. Aukera ematen du linguistikoak ez dira beste irakasgaiak hizkuntza koofizialetan emateko, beti ere eskaintza alternatiboa baldin badago gaztelaniaz ikasteko diru publikoarekin finantzatutako ikastetxeetan. baina….. - Gurasoek aukeratzen duten eredua eskaintzen ez badute diru publikoarekin finantziatutako ikastetxeek, ikastetxe pribatu baten gastuak ordaindu beharko ditu Administrazioak. - Testu osoan zehar hainbat aldiz jasotzen da ikasleek duten eskubidea azterketetan Hizkuntza Koofiziala eta Literaturaz salbuetsita egoteko. - Azken finean, ez du aukerarik ematen ikasle guztiak euskaldunduko dituen eredu baterantz egiteko. Laburbilduz: Murgiltze eredua (D eredua) onartzen da, baina familiak horrela nahi izanez gero gazteleraz ikasteko aukera egon behar da; eta kasu honetan gazteleraz eta euskaraz, ikasteko hizkuntza bezala erabiliko dira, biak ordutegi orekatu batekin.
GARRANTZIZKO BESTE HAINBAT ALDAKETA
HEZKUNTZA KOMUNITATEAREN PARTAIDETZA IKASTETXEAREN KUDEAKETAN Eskola Kontseiluak galdu egingo du erabakitze ahalmena, eta kontsulta soilerako organo bihurtuko da ia; ez da izango erabaki organoa, orain arte bezala: - Proiektuak eta arauak ebaluatzea ONARTZEA. - Ikastetxearen urteko programazio orokorra ebaluatzea ONARTZEA. - Ikastetxeko zuzendaria aukeratzen parte hartzea (baina ordezkaritza murritzagoarekin*) - Ikasleen onarpenari buruzko informazioa ematea ERABAKITZEA. - Beste erakunde batzuekiko lankidetzarako irizpideen berri ematea ZEHAZTEA Eskola Kontseiluak zituen eskumen horiek guztiak, onartzea, erabakitzea, zehaztea... ikastetxearen zuzendaritzaren esku geldituko dira * Eskola Kontseiluaren ordezkaritza galtzea ikastetxeko zuzendaritzaren aukeraketan. Orain, zuzendaria batzorde batek aukeratzen du; batzorde hori Eskola Kontseiluak aukeratutako hezkuntza komunitateko kideek osatua da, nagusiki, eta gutxieneko ordezkaritza izango du administrazioak. LOMCErekin ere, zuzendaritza batzorde batek aukeratuko du, baina batzorde horretako kideen %50 administrazioak izendatuak izango dira, eta, horrela, gutxiengo izango dira ikastetxe bertako hezkuntza komunitatearen ordezkaritza. Gutxienez %30 eta gehienez %50ekoa izango da ordezkaritza hori (eta horien %50 klaustroko kideak izango dira)
ERLIJIOA IRAKASGAIA ETA HAREN ORDEZKOA SENDOTZEA Ikasleek nahitaez aukeratu beharko dute Erlijio Konfesionala edo haren ordezkoa (Kultura eta Gizarte Balioak, Lehen Hezkuntzan /Balio Etikoak, Bigarren Hezkuntzan). Beraz, indargabetu egingo da ikasle bakar batek ere Erlijioa irakasgaia ez aukeratuz gero denbora hori curriculumeko irakasgaiak lantzeko erabiltzeko gaur egungo aukera. Erlijioa edo haren ordezkoa irakasgai espezifikoak izango direnez, haiei eskainitako ordu kopurua beste batzuen adinakoa izan daiteke, hala nola, Gorputz Heziketarena, Plastikarena‌‌.. adinakoa, eta irakasgai ebaluagarriak dira, gainera, nahiz eta etapa bakoitzaren amaierako irakasgaietan sartu ez. Erlijioko curriculuma eliz agintariek erabakiko dute, irakasle hautagaiak bezala. Desagertu egingo da Herritartasunerako Hezkuntza irakasgaia
- Ikastetxe pribatu itunduekiko itunen iraupena lau urtekoa izan ordez, sei urtekoa izango da Lehen Hezkuntzan, oro har, eta aukera irekiko da derrigorrezkoen ondorengo etapetan ere itunak lortzeko. - “Gizarte eskariaâ€? kontzeptua sartzen da eskola plaza berriak sortzeari dagokionez; bide horretatik, litekeena da ikasgela pribatu gehiago ituntzea, nahiz plaza publiko hutsak egon. - Kanpo azterketetako emaitzen rankingak argitaratzeko baimena ematen da. Hau da, etapa amaierako ebaluazioak, titulu ofizialak lortzeko nahitaezkoak izateaz gainera, ikastetxeak beren emaitzen arabera sailkatzeko erabili ahal izango dira. - Aukera izango da ikasleak sexuen arabera bereizten dituzten ikastetxe pribatuak ikastetxe itundu bihurtzeko. - Ikastetxeak beren eskaintzako ibilbideen, curriculumaren espezializazioaren, bikaintasunaren, eskola errendimenduaren hobekuntzaren‌ arabera espezializatzea sustatuko da.
EUROPA 2020 HEZKUNTZA HELBURUAK 2010eko egoera
HELBURUA
2020rako helburua
Euskadi
Espainia
1.- Haur Hezkuntzaren estaldura maila 2. zikloa (3-6urte)
% 100
%99,4 % 100 %99,87
Lortua
2. DBHko titulua lortzen duten ikasleen tasa
% 88,5
%74,1 % 90
% 85,29
Lortua (3,2 puntu, Espainiaren 2020rako helburutik gora)
Eskola Porrota tasaren ehunekoa (DBHko titulua lortzen ez dutenak)
% 11,5
%25,9
3.- Ikasketak garaia baino lehenago
% 12,6
%28,4 % 8,6
%14,82
Lortua (2,22 puntu, Espainiaren 2020rako helburutik behera)
4.- Goi Mailako tituluak dituzten gazteen ehunekoa
% 60
%40,6 % 68
%45,78
Lortua (14,22 puntu, Espainiaren 2020rako helburutik behera)
5.- Prestakuntza jarraitua / bizitza osoan zeharreko ikaskuntza
% 13
%10,8 % 16
%15,18
Lortzeke (%2,1 falta da Espainiaren 2020rako helbururako )
uzten dituztenen tasa (DBHko titulua lortzen duten ikasleak, goi mailako ikasketarik egiten ez dutenak
Euskadi
Espainia
Euskadiko gaur egungo egoera (2010.urtea), Espainiaren helburuarekin alderatuta (2020. urtea)
LOMCEri buruz beste informazio batzuk:
- EZARTZEKO EGUTEGIA -KOSTUAREN AURREIKUSPENA
LOMCE EZARTZEKO EGUTEGIA (Laugarren Azken Xedapena)
LOMCE BOEn argitaratzen denetik 14 hilabeteko epea igarota hasten den lehen ikasturtea
- Lehen Hezkuntzako 1, 2 eta 3. mailak - DBHko 1 eta 3. mailak - Batxilergoko 1. maila - Oinarrizko Lhko 1. maila
Hurrengo bi ikasturteak
- Ebaluazioak, eta gainerako mailetan aplikatzea
Onespen prozesua: - Estatu Kontseiluaren txostena (2013-02-19an sartu zen organo horretan) - Kontseilu Ministroaren bilkuran lege proiektua onartzea - Gorte Nagusiei igortzea (Diputatuen Kongresua eta Senatua), eztabaidatu eta onar dezaten. - BOEn argitaratzea: •BOEn 2013ko uztaila baino lehenago argitaratuz gero, LOMCE 2014ko irailean sartuko litzateke indarrean (2014-2015 ikasturtean). * BOEn 2013ko uztailaren ondoren argitaratuz gero, LOMCE 2015eko irailean sartuko litzateke indarrean (2015-2016 ikasturtean).
LOMCE EZARTZEAK EKARRIKO DUEN KOSTUAREN AURREIKUSPENA EZARPENAREN LEHENENGO HIRU URTEETAKO KOSTUA - 1. urtea: 22.984.026,00 - 2. urtea: 130.001.800,75 - 3. urtea: 255.541.337,26 GUZTIRA: 408 milioi euro Guztizko zenbateko hori Gobernu Zentralak bere gain hartu beharreko zuzeneko kostuak dira. SENDOTZE KOSTUAK Ezarpenak iraungo dituen hiru urteen ondoren, sendotze fasea hasiko da (2020ra arte). Fase horretan, autonomia erkidegoek ordaindu beharko dituzte legeak sortuko dituen zeharkako kostuak; gastu horietan, berebiziko eragina izango du ikasketak garaia baino lehenago uzteko indizearen murrizketak –zenbat eta ikasle gehiago aritu hezkuntza sisteman, orduan eta gehiago inbertitu beharko da–. Hau da, autonomia erkidegoen inbertsio ahalmenak eragina izango du legea arrakastaz sendotzeko aukeran.
GUZTIRA: 927 milioi euro Legea ezartzeko garaiko kostuak autonomia erkidegoek beren gain hartu eta kudeatu behar dituzte.
MANIFESTUA
SINATZAILEAK : EHIGE, BIHE, SAREAN, IKASTOLEN ELKARTEA, ERKIDE IRAKASKUNTZA,SORTZEN-IKASBATUAZ, KRISTAU ESKOLA, BIDELAGUN, IKASLE ABERTZALEAK, HETEL, IKASLAN, CCOO, FETE-UGT, HETEL, EIB, ELIZ BARRUTIKO IKASTETXEAK, IKASGILTZA, KONTSEILUA, HIK HASI.
Euskadiko hezkuntza komunitate osoaren ahaleginak bateratzeko xedez, otsailaren 9an “LOMCERI EZ, GURE HEZKUNTZARI BAI” manifestua aurkeztu zen, Bilbon. Sorreran, hogei hezkuntza eragilek sinatu zuten manifestu hori. Funtsean, LOMCE ezartzeak ikasleen hezkuntza prozesuan eta hezkuntza sisteman bertan izan ditzakeen ondorio larriak salatu nahi dira manifestuaren bidez, eta euskal hezkuntza sistema propioa aldarrikatu. Agiri hori ikastetxe guztiei helarazi zaie, erabaki eta partaidetza organo guztiek (Eskola Kontseilua, IGEa,…) sina dezaten. Era berean, atxikimendua eskatu zaie erakunde ofizialei, alderdi politikoei, elkarteei eta euskal herritarrei, oro har, euskal gizartearen gehiengoa LOMCEren kontra dagoela adierazteko eta, hala, lege hori atzera bota dezaten eskatzeko.
EHIGEk LOMCEri buruz landutako webgunea : www.ehige.org/lomce
EHIGEk FAMILIENTZAT ARGITARATUTAKO INFORMAZIO ORRIA