Karlismoaren Museoko Dokumentazio Zentroa

Page 1

Karlismoaren Museoa Nafarroako Gobernuaren ekipamendua da, jendearentzat zabalik dagoena, irabazi-asmorik gabea eta gizartearen eta haren garapenaren zerbitzura dagoena. Karlismoaren historiarekin eta historia garaikidearekin lotutako kultura-ondasun eta -bildumak eskuratu, kontserbatu, ikertu, komunikatu eta erakusten ditu, aztertzeko, interpretatzeko, hezteko eta gozatzeko.

Gordailuaren kasuan, berriz, jabeak ondasunaren titulartasunari eusten dio, eta gordailuaren baldintzak eta epea ezartzen ditu. Museoak gordailuak onartzen ditu, baldin eta ondasunek komunitatearentzat interes handia badute eta gutxienez 10 urteko iraupena bermatzen bada.

NOLA EGIN ONDASUNEN DOHAINTZA EDO GORDAILUA?

Honako hauek osatuta dago: Nafarroako Liburutegien Sarearen katalogoaren bitartez kontsulta daitekeen liburutegi espezializatua. Dohaintzen eta gordailuen bidez Museora iritsi diren bilduma eta funts pertsonalez osatutako artxibo dokumentala. Karlismoa aztertzeko artxibo- eta bibliografia-iturrien katalogoak eta datu-baseak.

ZER ZERBITZU ESKAINTZEN DITU? Kontsulta-zerbitzua, hiru modalitatetan: Aurrez aurrekoa, posta elektroniko bidezkoa eta telefono bidezkoa.

Katalogo informatizatuak. Berritasun bibliografikoen buletina. Dokumentuen erreprodukzioa. Irudien lagapena.

DOHAINTZAK ETA GORDAILUAK

Bi kasuetan, behin-behineko entrega-akta formalizatzen denean hasiko da prozesua. Entregatutako dokumentazioa edo piezak aztertuko dituzte museoko teknikariek, museoarentzat interesgarriak diren baloratze aldera.

NOLA SORTZEN DIRA FUNTSAK ETA BILDUMAK MUSEOAN?

Balorazioa positiboa bada, dohaintzari buruzko onarpen-espediente bat izapidetuko da, zeina Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren ebazpen batekin amaituko baita.

Partikularren eta erakundeen dohaintzei eta gordailuei esker.

NORK EGIN DITZAKE DOHAINTZAK EDO GORDAILUAK?

Gordailuen kasuan, aldi baterako gordailutze-kontratu bat formalizatuko da Nafarroako Gobernuko Kultura eta Kirol Departamentuko Kultura Zuzendaritza Nagusiarekin.

Bere ardurapeko legatu karlista baten zaintza, kontserbazioa eta hedapena bermatu nahi duen pertsona edo erakunde orok.

ZER EGITEN DA FUNTSEKIN MUSEOAN SARTZEN DIRENEAN?

AURKI GAITZAZU

ZER ALDE DAGO DOHAINTZAREN EDO GORDAILUTZEAREN ARTEAN?

Pieza, liburu edo dokumentu bat Museoan sartzen denean, teknikariek aztertu egiten dute. Funts horien historia ikertzen da, jatorria, balio historikoa edo beste mota batekoa eta benetakotasuna dokumentatuz, eta haien kontserbazio-egoera baloratzen da.

Kontsultarako irekia astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara, aurrez hitzordua eskatuta.

Ondasunen dohaintza baldintzarik gabe egiten zaio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari: objektuak, liburuak edo dokumentuak Karlismoaren Museoaren bilduman sartzen dira, edo Dokumentazio Zentroari atxikitzen zaizkio, haien izaeraren arabera. Nafarroako Kultur Mezenasgoari buruzko 8/2014 Foru Legeak ezarritakoaren arabera, dohaintza-emaileak zerga-arintzerako eskubidea du, bere ondasun baten entrega konpentsatzeko.

Dagokion datu-basean, bilduma egonkorrean edo gordailuan, erregistratu, inbentarioan sartu eta katalogatzen dira, edo Dokumentazio Zentroari esleitzen zaizkio, eta kontserbatzeko tratamendu prebentiboa eman eta behar bezala instalatzeko prestatzen dira. Dokumentu-multzoak, aurreko urratsekin batera, antolaketa- eta deskribapen-prozesu baten xede dira, ikertzaileen kontsulta errazteko beharrezko tresnei bide emateko.

Rua k., 27-29 31200 Lizarra

HARREMANETARAKO Telefono zenbakia: 948 55 21 11 Aurretiko hitzordua eskatzea: museo.carlismo@navarra.es Kontsultetarako posta elektronikoa: consulta.cdmc@navarra.es

LG NA 595-2020

Karlismoaren Museoko Dokumentazio Zentroa

Arreta pertsonala, informazio bibliografikoa eta erreferentziakoa.

Dokumentazio Zentroko ikerketaz gain, Karlismoaren Museoak ondasun horiek herritarren eskura jartzen ditu erakusketa, katalogo edo argitalpenen bidez; beste erakunde batzuekin lankidetzan aritzen da zabalkunde-helburuekin maileguak emanez; eta balioa emateko hainbat partaidetza-jarduera, hitzaldi, tailer, bisita gidatu, txango, birsortze historiko, liburuen aurkezpen eta abar antolatzen ditu.

Jabea Karlismoaren Museoarekin harremanetan jarri eta hitzordu bat eska dezake, teknikariek ondasunen berri izan dezaten. Beharrezkoa bada, teknikariak joanen dira jabearen bizilekura edo ondasunak dauden lekura.

ZER DA KARLISMOAREN MUSEOKO DOKUMENTAZIO ZENTROA? Karlismoaren Museoak dokumentazio zentro bat du: XIX. eta XX. mendeetako Nafarroako eta Espainiako karlismoaren historiaren ikerketari zabalik dagoen azterketa gunea da.

ONDASUNEN ZABALKUNDEA NOLA EGITEN DA?


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.