Bilboko Berreginen Museoa - Gidaliburua

Page 1

Berreginen Museoa

Reproducciones

Bilbao

BILDUMA

Berreginen Museoa

Reproducciones

Bilbao

Berreginen Museoa

Reproducciones

Bilbao

KARIATIDE EREKTEIONGOA

Eskaiola

Berregina: Museo Britaniarra.1934

Originala: Atenas. K.a. V. mendea

Kariatide esaten zaio eraikin baten zatiren baten euskarri gisa erabiltzen den emakume orori. Kasu honetan, kariatideak, beste bost emakume gazterekin batera, Atenasko Akropoliko Atena jainkosaren tenpluko ataurrekoari eusten zion. Tenplu horri Erekteion deitzen ziztaion, eta atariari Kariatideen edo Dontzeilen Ataurrea.

Ez dakigu nortzuk diren, zein zen haien esanahia, nondik zetorren kariatide izen hori ezta zei egiten zion erreferentzia ere. Baliteke dontzeilen irudikapenak izatea, eta Atenasen urtero ospatzen zen Atenaren jaialdiarenkin.zerikusia izatea. Jaialdiko ekitaldi nagusiak Erekteionen eta haren aurreko zabalgunean egiten ziren, justu Kariatideen Ataurrearen aurrean.

Auriga Delfoskoa

Eskaiola margotua

Berregina: Louvreko Museoa.1932

Originala: Grezia K.a. V. mendearen 70ko hamarkada

Delfosko Auriga jatorrizko brontze greko bakanetako bat da. Jatorrizko irudia zatika urtu zen, argizari galdua izeneko teknika erabiliz. Horri eskerirudia huts egin zitekeen, eta hala, brontzezko aurrezia –oso material garestia– handia zen.

Auriga bat gurdi gidaria zen. Kasu honetan, koadriga baten gidaria –lau zaldik tiratutako gurdi batena–, Delfosko antzinako santutegiko lasterketa batean. Figura hau talde handiago baten zatia zen; talde hori, figura horrekin batera, gurdi batek, lau zaldik eta morroi batek osatzen zuten. Horietatik auriga eta beste irudien zati batzuk baino ez da kontserbatzen.

Lau urtetik behin, Joko Pitikoak ospatzen ziren

Delfosen. Olinpiar Jokoen antzekoak ziren baina, Delfoskoak Zeusi eskaini beharrean, Apolo jainkoari eskainiak zeuden. Uste da Auriga eskaintza bat izan zela Joko haietan

garaipen bat ospatzeko, eta dohaintzaemailea Sirakusako (Sizilia) tiranoen familiako kide bat izan zela.

Zeusen Aldare Nagusia

Eskaiola

Berreginak: Berlingo Museoen Tailerrak.1932 eta 1934

Originala: Pergamo K.a. II. mendea

Kopia hauek Pergamoko (Turkia) Zeusen Aldarea apaintzen zuten. Jigantomakiaren Frisoaren zati bat erreproduzitzen dute. Jigantomakia greziar munduko borroka mitologiko garrantzitsuena zen, eta Olinpoko jainko-jainkosen eta Jiganteen arteko borroka kontatzen zuen.

Zeusen Aldarea tenplu bat zen, Pergamo hiriko akropoliko edo goialdeko terrazetako batean eraikia. Barruan, tenpluak

aldare handia zuen sakrifizioak erretzeko. Erliebezko frisoak bi metro baino gehiagoko altuera eta 100 metro baino gehiagoko luzaera zuen, eta eraikinaren perimetroa apaintzen zuen.

Beren adierazkortasunagatik nabarmentzen dira irudiak. Olatuak bezala, batailaren hondarrean mugitzen direla dirudi. Gorputzak puztu egiten

dira, anatomia esajeratu, eta kontserbatzen diren Jiganteen aurpegiek garaitua denaren

larrimina adierazten dute bete-betean.

Friso hau aro helenistikoko Pergamoko

estilo barrokoaren eredutzat jotzen da. Eredu horri jarraituz zizelkatuko

ziren Garaipena Samotraziakoa

eta Laokoonen multzoa ere.

Lorenzo de’ Medici

Eskaiola

Berregina: Tailer erromatarra.1932

Originala: Michelangelo Buonarroti. 1531-1534

Eskultura honen jarrerak, XVI. mendean jada, Il Pensieroso (pentsakorra) izenarekin izendatzea eragin zuen. Jatorrizkoa

Sakristia Berriko dekorazio eskultorikoaren parte da; Medici familiako hainbat kideren ehorzlekua. Multzo osoa Michelangelo Buonarrotik diseinatu eta dekoratu zuen. Estatua honek, zehazki, Urbinoko

dukearen Lorenzo de’ Medici II.aren hilobia apaintzen du.

Figurak ez du Lorenzo errealarekiko inolako antzik. Hori baino gehiago, kontenplaziozko bizitzaren kontzeptuaren irudikapen ideala da. Lorenzok larruzko koraza bat jansten du, antzinako erromatar bat balitz bezala. Ezkerreko eskuan zapi bati eusten dio, atzamar erakuslea ahora eramaten den bitartean, keinu pentsakorr batean.

Ezkerreko ukondoaren azpian saguzar baten irudia duen kutxa bat dago. Animalia horiek heriotzaren eta haragokoaren sinbolo ziren antzinatik. Oso gai egokia hileta-monumentu bat apaintzeko.

Garaipena Samotraziakoa

Eskaiola

Berregina: Louvreko Museoa.1932

Originala: Grezia. K.a. II. mendea

Estatuak NIke, Greziako Garaipenaren jainkosa, irudikatzen du. Samotrazia uhartean aurkitu zen, 1863an.

Nikeren gorputza puskatuta agertu zen hainbat zatitan. Buruaz, besoez eta eskuineko oinaz gain, jatorrizkoari bustoaren ezkerreko aldea eta eskuineko hegoa ere falta zitzaizkion. Bi parte horiek

Louvreko Museoan zaharberritu ziren, XIX. mendearen amaieran. Hori dela eta hala jatorrizkoan nola Berreginen

Museoko kopian ikus daitezke. Horretaz gain, jatorrizko

Garaipena itsasontzi baten brankaren forma duen oinarri

baten gainean bermatzen da, baina ezaugarri hori ez da agertzen hemengo kopian.

Figuraren antzerki-izaera deigarria da. Jainkosa

itsasontzi baten brankara jaisten ari dela dirudi, haizeak bere soinekoak flotarazten dituen bitartean. Handietsua, itsas-borroka batean garaipena iragartzen du. Ez dakigu zer zeraman ezkerreko eskuan. Eskuinekoari dagokionez, palma irekia aurkitu denez agur keinu bat egiten ari zela uste da.

Moises

Eskaiola

Berregina: Tailer erromatarra.1934

Originala: Michelangelo Buonarroti. 1505-1545

Moisesen jatorrizko estatua Julio II.a Aita Santuaren hilobiaren apainduraren parte da, Erromako San Pietro in Vincoli elizan. Multzoa

Michelangelo Buonarroti florentziar eskultore ospetsuaren obra da.

Hilobian, Moisesek behealdeko erdigunea hartzen du.

Moisesen presentzia izugarria da. Gorputzaren ezkerreko erdira begira, badirudi Moises une batetik bestera jaiki egingo dela, haserre. Hala ere gorputzaren eskuinaldeak erabateko

baretasuna islatzen du. Eskuineko eskua bizarrarekin jolasten ari da, eta oina lurrean erabat bermatutzen da.

Michelangelo maisua izan zen irudi berean zenbait gogo-aldarte irudikatzeko, eta Moises haren trebetasunaren adibide perfektua da.

Xehetasun txiki batek atentzioa ematen du estatuan; buruan ikusten diren bi adarrak.

Irudikapenean, Miguel Angelek Moises adarrekin deskribatzen zuen testu bibliko

latinoa jarraitzen du, Sinai menditik jaistean, Aliantzaren Taulak jaso ondoren.

Esklabo Hilzorikoa

Eskaiola

Berregina: Benito Bartolozzi.1930

Originala: Michelangelo Buonarroti. C. 1513

Esklabo Hilzorikoa da Michelangelo Buonarrotik Julio II.aren Aita

Santuaren hilobirako zizelkatu zituen irudietako bat, nahiz eta inoiz ez zen jarri bere lekuan. Jatorrizkoak bikotea osatzen du, Esklabo

Errebeldearekin, eta biak kontserbatzen dira Louvreko Museoan.

Michelangelo Buonarroti 1513 inguruan hasi zen jatorrizko figura

zizelkatzen baina ez zuen inoiz bukatu, eta ez dakigu zergatik.

Baina ez zetakeen posible izango, eskuineko oinaren azpian ez dagoelako nahikoa marmol osorik ateratzeko, eskultura hautsi gabe.

Izen hori izan arren, figurak preso bat irudikatzen du, eta ez esklabo bat. Antza denez, preso zegoen

pinturaren alegoria zen, Aita Santua hil ondoren ez

zuelako zainduko zuenik. Eskultura pinturarekin

erlazionatu da haren atzean dagoen tximinoaren

irudikapen amaigabeagatik. Erdi Arotik

tximinoak pinturaren sinbolo ziren, esaten

baitzen, arte guztien artean, horixe zela

naturaren antzekoena: ars simia naturae

Afrodita eta Dione

Eskaiola

Berregina: Museo Britaniarra.1934

Originala: Atenas. K.a. V. mendea

Bi emakume-hauek Afrofita eta Dione jainkosak irudikatzen dituztela dirudi. Jatorrizkoak Penteliko mendiko marmolean zizelkatu ziren, mukulu biribilean, hau da, bere alde guztietatik. Atenasko

Partenoiaren fatxada nagusian kokatu ziren, frontoi izeneko triangeluformako espazio batean, eraikinaren goiko aldean.

Etzanda ageri den emakumeak Afrodita irudikatzen du, grekoentzako amodioaren, edertasunaren era

ugalkortasunaren jainkosa. Beste emakume baten gainean bermatuta dago Afrodita, eta hori haren ama

izan daiteke, Dione. Taldearen ezaugarri deigarrienena

bi emakumeen gorputzak jantzien azpian ikusten diren modua da. Oihalak zizelkatzeko modu horri

oihal bustien teknika deritzo, eta emakumeen gorputzaren edertasuna erakusteko erabiltzen zen, amekumeak biluztu gabe.

Eskaiola

Berregina: Berlingo Museoen Tailerrak.1932

Originala: Grezia edo Erroma. K.a. I. mendetik K.o. I mendera

K.a. IV. mendeko Greziako jatorrizko bat kopiatuz

Jatorrizko eskultura Olinpiako Santutegian aurkitu zen, 1877an. Aurkitu zen lekua zela eta, uste izan zen Praxitelesen Atenasko eskultorearen originala zela pentsatu zen. Hala ere, gaur egun eskultorearen jatorrizkoaren kopia dela uste da.

Multzoak Hermes jainkoa, Olinpoko mezularia, irudikatzen du, Dioniso umeari besoetan eustsiz. Eszena ardoaren jainkoaren jaiotzaren narrazio mitologikoaren parte da, Dioniso izenekoa Grezian eta Bako Erroman.

Deigarria da taldean Hermesen posea. Gerritik behera gorputzaren pisua eskuineko zangoan soilik

bermatzen da, alde horretako aldaka ere eskuinera mugiaraziz. Enborrak, ordea, ezkerrerantz jotzen du. Eta azkenik burua berriz ere eskuinerantz okertzen da. Burutik oinetara lerro bertikal bat marraztuko bagenu, “ese” baten forma izango luke. Bihurgune horrek eragiten du gizon atletiko honen gorputza oso sentsuala izatea, Praxitelesek bere lanei ematen ohi zien ezaugarria.

Hermes Dioniso Umearekin

Sileno eta Dioniso Umea

Eskaiola

Berregina: Louvreko Museoa.1930

Originala: Erroma. K.o. I. mendetik II. mendera

K.a. IV. mendeko Greziako jatorrizko bat kopiatuz

Eskulturak Sileno irudikatzen du, besoetan Dioniso umeari eustsiz. Greziar mitologiaren arabera, Sileno satiro bat zen –erdi gizakia eta erdi animalia zen izakia– eta Dioniso jaio berria zaintzeko agindu zioten. Jainko txikia Zeusen eta Semele izeneko maitale

hilkorrraren semea zen. Zeusen emazteak, Herak, umea hil egin nahi zuen eta hori sahiesteko, Zeusek umea basoan ezkutatzeko agindua eman zuen, Silenoaren zaintzapean.

Multzo eskultoriko honen zenbait kopia kontserbatu dira.

Haren formek pentsarazten dute brontzezko jatorrizko

bat izan zela, K.a. IV. mendearen amaierakoa

seguruenik, ondorengo

aldaeren inspirazio iturri izan zena. Haren

ezaugarriak aintzat hartuta, uste da brontzezko jatorrizkoa Lisipo eskultore

ospetsuaren lana izan zela, Alexandro

Handiaren erretratugileak izan zena.

Torso Belvederekoa

Eskaiola

Berregina: Benito Bartolozzi.1930

Originala: Grezia. K.a. I. mendea

K.a. II. mendeko Greziako jatorrizko bat kopiatuz

Jatorrizko eskulturari Torsoa deitzen zaio. Errenazimentuan, zatikatuta agertzen ziren estatua orori horrela deitzen zitzaion. Hala ere, figura

honek, hartutako garrantziaren ondorioz, azkenean eskultura zatikatu horren adibide perfektutzat hartu zen.

Zangoak belaunen azpitik, bi besoak eta aldaka falta zaizkio . Baina hala ere gaur egun badugu gutxi gorabehera nolakoa izan zen jakiterik. Mende askoan uste izan zen Herakles heroia irudikatzen zuela (Herkules erromatarrentzat). Uste zen azpian duen larrua lehoi batena zela, baina eskuineko aldean ikusten den buztana ez dagokio animalia horri.

Gaur egun uste da beste greziar heroi baten figura

dela, Ajaxena. Irudia eserita egongo zen, eskuineko ukalondoa izter gainean bermatuta. Eskuineko eskuak ezpata bati eutsiko lioke, ahoa beherantz

duela. Burua, pentsakor, ezpataren kirtenaren gainean bermatuta izango luke, eta ezkerreko

eskuaz ezpataren zorroari eutsiko lioke, hankarekiko paraleloa izango zena.

Estatuaren oinarrian oraindik irakur daiteke autoreak egindako inskripzioa:

«Apoloniok, Nestorren semeak, atenastarrak, egin zuen»

Diana Versailleskoa

Eskaiola

Berregina: Louvreko Museoa.1932

Originala: Erroma. K.o. II. mendea

K.a. IV. mendeko Greziako jatorrizko bat kopiatuz

Eskultura honi Diana Versailleskoa deitzen zaio, luzaroan Frantziako jauregi ospetsu hura dekoratzen egon zelako. Jatorrizko figura 1556 inguruan iritsi zen Frantziara, Henrike II.a erregealdian, antza denez Paulo IV. opari politiko gisa.

Lehenbizi Fontainebleau Jauregian jarri zen. XVII. mendearen hasieran, Louvre Jauregira aldatu zuten, eta mende beraren erdialdean, Luis XIV.ak Versaillesera eraman zuen, eta handik hartu zuen izena.

Diana jainkosa erromatarra, Grezian Artemisaizenez ezaguna, irudikatzen du. Ehizaren jainkosa zen, eta hala, gezidun buiraka darama bizkarrean. Izan zen Naturaren babesle gisa, orein bat du ondoan.

Luzaroan uste izan zen estatua K.a. IV. mendeko jatorrizko grekoa zela, eta beste eskultura ezagun batekin (Museoan ere iks daiteke), Apoloa Belvederekoarekin, bikotea osatzen zuela. Hala ere, gaur egun uste da galdutako estatua greziar baten kopia erromatarra dela.

Venus Milokoa

Eskaiola

Berregina: Louvreko Museoa.1932

Originala: Erroma. K.a. I. mendea

Venus Milokoa antzinako munduko eskulturarik ospetsuenetako bat da. Sinesmen herrikoia izan arren, ez da estatua greziarra. Eskultura Erromako tailerretan egin zen, eta zizelkatzeko garai hartako gustuen araberako formak erabili ziren.

Venus Milokoa deitzen da Greziako Milo edo Melos uhartean aurkitu zelako, 1820an. Aurkitu zenetik, greziar edertasunaren eredu bihurtu zen, nahiz eta estatuak iragan grekoaren

formak gustu erromatarretara egokitzen zituen. Antza denez, aurpegiak K.a. V. mendeko eredu klasikoetan

oinarritzen da. Mamina irudikatzeko moduak

Praxitelesen sorkuntzak gogorarazten ditu, K.a. IV. mendekoak. Gorputzak, aldiz, eredu helenistikoei

jarraitzen diela dirudi eta bere baitan biratzen du, ikuspuntu desberdinak eskaintzeko.

Venus Eskilinokoa

Eskaiola

Berregina: Benito Bartolozzi. 1931

Originala: Erroma. K.a. I. mendea

Jatorrizko estatua Erromako Eskilinoko muinoan kokatutako Horti Lamiani-etan (Lorategi Lamiarrak) aurkitu zen, 1874an. Venusen irudi bat da, biluzik, adatsa biltzen, bainuaren ostean. Figurak besoak galdu baditu ere, haren ezkerreko eskuko atzamarrak ikusten dira oraindik mototsari eusten.

Eskultura Venus Anadiomene edo Venus itsasotik sortua deritzon irudikapenaren ereduari lotzen zaio. Haren jaiotzaren bertsio baten arabera, Venus-Afrodita jainkosa itsasoaren aparretik sortu zen. Apar hori Urano jainkoaren genital irenduen inguruan eratu zen, uretara jaurtitakoan.

Hala ere, bada figurari misterio kutsua ematen dion xehetasun bat. Jainkosaren oinetan ageri den ontziaren gorputzaren gainean suge bat kiribiltzen da. Ikerketa batzuen arabera, Egiptori buruzko aipamena da suge hori, eta Kleopatra erregina ezagunaren irudia dela proposatzen da.

Afrodita Knidokoa

Eskaiola

Berregina: Juan Serra Etxea.1943

Originala: Erroma. K.a. I. mendea

K.a. IV. mendeko Greziako jatorrizko bat kopiatuz

Venus Knidokoa edo Afrodita knidoarra antzinako eskultura ospetsua da, eta kopiak eta bertsioak baino ez dira kontserbatzen.

Jatorrizkoa Praxiteles eskultore grekoak zizelkatu zuen, K.a. IV. mendean. Hasieratik izan zen famatua, tailerretik atera zenetik, emakume bat biluzik irudikatzen zuen tamaina handiko lehen eskultura izan zelako. Afrodita jainkosaren figura Asia Txikiko

Knido hiriari saldu zitzaion, eta hiri horretatik hartu du izena.

Jatorrizkoaren bertsio ezagunenetako bat Vatikanoko Museoetako Venus Colonna da, hemen erreproduzitzen dena.

Praxiteles ezaguna izan zen eszena mitologikoak

elementu gutxirekin irudikatzeagatik. Hemen

Afrodita ikus dezakegu, oihal bati eusten ontzi

baten gainean eta eskuineko eskua pubisera eramanez. Hari begiratzean, ezustean

bainuan harrapatu dugula ematen du.

Antza denez, jainkosa bainua hartzen eta bere burua edertzen irudikatzen

zuen multzoak, Parisen epaiketari

aurre egin aurretik, hark jainkosarik ederrena hautatu behar zuelarik.

Laokoon eta Haren Semeak

Eskaiola

Berregina: Vatikanoko Museoak.1934

Originala: Grezia. K.a. III. mendetik I. mendera

Multzoak Laokoon apaiza troiarra eta haren bi semeak irudikatzen ditu Poseidonek bidalitako bi sugek eraso egiten dieten unean. Troiako Gerrarekin lotutako eszena bat da. Laokoonek uko egiten dio zurezko zaldi ospetsua onartzeari eta hirian ez sartzea gomendatzen du. Geroxeago, semeekin batera jainko-jainkosei sakrifizio bat egitean, bi suge irteten dira itsasotik eta Laokoon eta semeak hiltzen dituzte. Troiarrek zaldia ez onartzeagatik zigorra izan dela interpretatzen dute haien heriotzak, eta hirian sartzen dute. Gauez, zurezko zaldiaren barrutik Ulises irteten da greziar tropekin, hiriko ateak ireki eta Troia erorarazten du.

Jatorrizko eskultura garai guztietako greziar multzo ospetsuenetako bat da. 1506an iritsi zen Vatikanora, Erroman kasualitatez aurkitu eta gero. Barroko helenistikoaren adibiderik onenetakotzat jotzen da. Arte- estilo horren ezaugarri naguziak adierazpen-indarra, dinamismoa eta gorputzen irudikapen boteretsua dira.

Homeroren Bustoa

Eskaiola

Berregina: Frantziako Museo Nazionalak.

Originala: Erroma. K.o. II. mendea

K.a. II. mendeko Greziako jatorrizko bat kopiatuz

Homero, Greziako poetarik nagusiena irudikatzen duten antzinako hainbat busto kontserbatzen dira. Homero K.a. VIII. mendean bizi izan zen, baina haren erretratuak ez ziren egin zenbait mende geroago arte.

Jatorrizko bustoa marmolean landua dago, Pergamoko tailerreko eskultura gogora dakarren estilo batean. Antza

denez, K.a. II. mendean tailer horrek Homeroren gorputz osoko estatua bat sortu zuen, tamaina naturalekoa, gero egin ziren busto ugarietarako prototipo gisa erabili zena.

Homero agure gisa dago irudikatuta. Begi

hondoratu eta hustuek poetaren itsutasuna islatu nahi dute. Erretratuak, irudimenezkoa

izan arren, forma naturalistak erabiltzen ditu pertsonaia erreala sortzen saiatzeko, baina ez hurbila. Bekokiaren gaineko bandak

heroien munduarekin lotzen du, eta ez hilkorrenekin.

Eskaiola

Berregina: Benito Bartolozzi. 1930

Originala: Erroma. K.o. II. mendea

K.a. V. mendeko Greziako jatorrizko bat kopiatuz

Miron eskultore grekoarekin lotzen ohi dugu Diskoboloaren irudia. Berak sortu zuen jatorrizko eskultura brontzean, baina gaur egun Mironen artelan haren kopia erromatarrak baino ez dira kontserbatzen. Zenbait bertsio daude, kontserbazio egoera desberdinetan daude, eta tamaina eta material desberdinetan eginda. Kopia erromatar ospetsuena Erromako Museo

Nazionaleko Lanzelotti Diskoboloa da. Hemen ikusten dena Townley Diskoboloaren bertsio txikituta da, Britainiar Museoan kontserbatzen dena. Diskoboloaren kopia

guztiekin alderatuta, honek burua okerreko jarreran dauka. Badirudi Mironen jatorrizko atletaren begirada diskora zuzentzen zela eta ez lurrera.

Estatuak disko-jaurtitzaile bat irudikatzen du, justu jaurtiketaren aurreko unean. Figurak jarrera estatiko batean laburbildu du mugimendua. Horrela, geuk jaurtiketaren ekintza osoa birsortzen dugu geure buruan.

Diskoboloa

Apolo Belvederekoa

Eskaiola

Berregina: Vatikanoko Museoak. 1932

Originala: Erroma. K.o. I. mendea

K.a. IV. mendeko Greziako jatorrizko bat kopiatuz

Apolo Belvederekoaren jatorrizko estatua Guliano della Rovere

kardinalaren bilduma pribatuaren obretako bat zen. Kardinala, 1503an, Julio II.a aita santu bihurtu eta estatua Vatikanora joan zen, gaur egun dagoen lekura.

Figurak Apolo jainko greziarra irudikatzen du, Artemisa

jainkosaren neba bikia. Apolo, musikaren, poesiaren eta matematikaren jainkoa zen, eta edertasunaren, neurriaren eta ordenaren ideiekin lotzen zen. Delfosko santutegiko

buru zen, eta han iragarketaren jainkoa zen. Mitologiak dioenez, santutegia gobernatzeko lehenik Piton sugea

hil behar izan zuen. Uste da estatua honek Apolo

sugea hiltzen irudikatzen duela. Bizkarrean geziak eramateaz gain, badirudi eskuineko eskuan arku

bati eutsi ahal izan zuela.

Borghese Gladiadorea

Eskaiola

Berregina: Louvreko Museoa. 1934

Originala: Grezia. K.a. II - I. mendeak

Estatua gladiadorearen izenarekin batataiatu bazen ere, badakigu ez duela bat irudikatzen antzinako gladiadore erromatarrak ez zirelako biluzik agertzen. Alderantziz, gaur egun uste da figurak

Akiles heroi grekoa irudikatzen duela. Pertsonaia zaldizko etsai baten aurka borrokatzen ari zen. Ezkerreko besoan ezkutu bat izango zuen. Oraindik ere ikus daiteke hari eusten zion brida, besaurrea inguratzen. Eskutua erabiliz gorputza babesten zuen bitartean, eskuineko eskuan ezpata bar zeraman etsaiari aurre egitean.

Estatua sinatuta dago oinarrian. Grezieraz irakurtzen da:

Agasiasek, Dositeoren semeak, efesiarrak, egin zuen.

Badirudi K.a. IV. mendeko jatorrizko brontze baten

kopia helenistikoa dela. Hainbat mendez Borghese

familiakoa izan zen, eta hortik datorkio izena, harik eta Camilo Borghese Printzeak Napoleoni saldu zion arte, 1807an.

Arantzadun Umea

Eskaiola

Berregina: Benito Bartolozzi. 1930

Originala: Erroma. K.a. I. mendea

Erromako Inperioa erori ondoren Erroman ikusten jarraitu zen antzinako eskultura bakarrenetako bat izan zen Arantzadun Umea. Letrango San Joan plazan kokatuta zegoen, Sixto IV.ak gaur egun dagoen lekura aldarazi zuen arte, Museo Kapitolinoetara.

Erroman kontserbatzen den jatorrizkoa brontzean urtu zen. Hala ere, gai beraren bertsio asko daude, hala brontzezkoak zein marmolezkoak.

Irudia elite erromatarrak ezarritako moden emaitza da. Gorputza irudikatzeko garaiko naturalismoa eta K.a. V. mendeko klasizismoa imitatzen duen burua konbinatzen ditu. Aurpegiak ez du inolako emoziorik adierazten, eta ilea ez da batere naturalista.

Gaia garrantsirik gabeko gertaera bat da; oinean arantza bat sartu eta ateratzen saiatzen den mutiko bat da, eta haren izenburua ekintza horretatik dator, hain zuzen.

Diana Gabieskoa

Eskaiola

Berregina: Louvreko Museoa. 1932

Originala: Erroma. K.o. II. mendea

K.a. IV. mendeko Greziako jatorrizko bat kopiatuz

Estatuak Diana irudikatzen du, ehizaren eta natura basatiaren jainkosa. Diana bere izen erromatarra zen, eta Artemisa grekoa. Jatorrizko estatua Gabiesen (Italia) aurkitu zen 1792an; hortik dator haren izena. Aurkitu zenetik, uste izan da aurreko greziar jatorrizko baten kopia erromatarra dela. Eredu hartu zen estatua Praxitelesen lana zela uste zen, K.a. IV. mendeko greziar eskultore ospetsuarena. Hark egin zuen Artemisa jainkosaren figura bat Brauroneion

izeneko Atenasko

Akropoliko tenpluan jartzeko. Tenplua jainkosari eskainita zegoen, emakume guztien babesle gisa. Haiek egindako eskaintzak jaso ohi zituen Artemisak, mantuak eta beste objektu femenino batzuk. Kasu honetan, jainkosa jartzen den mantua, tenpluan eskainitako opari bat izan liteke.

Antzararen Umea

Eskaiola

Berregina: Benito Bartolozzi. 1930

Originala: Erroma. K.o. II. mendea

K.a. II. mendeko Greziako jatorrizko bat kopiatuz

Garai Helenistikoan garrantzi nabarmenik gabeko gaiak irudikatzea modan jarri zen, eta gainera, pertsonaia berriak agertu zirenartean. Eskulturen protagonistak ez ziren bakarrik gazte atletikoak eta emakume ederrak garerdi-garerdian, baita umeak, zaharrak eta pertsona itsusi eta itxuragabeak ere. Beste berrikuntza eskulturaren aurreko ikuspegia alde batera uztea izan zen. Orain, irudiak haien angelu guztietatik ikusteko diseinatzen ziren, eta ez aurretik soilik.

Antzararen Umea joera helenistiko berrien adibide perfektua da. Multzoak antzara batekin jolasean ari den ume bat erakusten digu. Eszena sinplea eta familia-girokoa da, eta ez du esanahi sinbolikorik izan nahi. Horrez gain, piramide formako konposizioak figurak inguratzera behartzen gaitu eszenaren xehetasun guztiak ikusi ahal izateko.

Borrokalariak

Eskaiola

Berregina: Florentziako Errege Institutua. 1930

Originala: Erroma. K.o. I. mendea

K.a. III. mendetik I. mendera Greziako jatorrizko bat kopiatuz

Borrokalarien jatorrizko multzoa Erroman aurkitu zen, XVI. mendearen amaieran. Agertu eta berehala erosi zuen multzoa Francesco de’ Medici I.a, eta Erromako bere villara eraman. XVII. mendean, eskultura Florentziara joan zen eta Tribunan ezarri zen, Uffizi Galerian, gaur egun ere ikusgai.

Bi figurak bururik gabe agertu ziren. Multzoa osatzeko, figuretako bati erromatarren garaiko antzinako buru bat jarri zioten. Besteari lehenengoaren kopia egin zitzaion.

Badirudi figurek bi pankrazista greziarrak irudikatzen dituztela. Antzinako Greziako Jokoetan praktikatzen

ziren hiru borroka motetako bat zen pankrazioa.

Elkarrekin lotutako gorputzen era honetako

konposizioak modan egon ziren greziar artearen azken fasean, Aro Helenistikoan.

www.bilbokoberreginenmuseoa.eus info@ bilbokoberreginenmuseoa.eus Tel.: +34 944 150 231

Reproducciones

Berreginen Museoa Bilbao

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.