orkoienenero2017EUSKERA:B.Orkoien nº15 20/1/17 10:34 Página 1
Orkoien
UDAL INFORMAZIOARI BURUZKO ALDIZKARIA. BIHILEKOA
56. Z kiA .
2017 U rtArrilA
Argitaratzailea Ayuntamiento de Orkoien / Orkoiengo Udala Iturgain Plaza z/ g. 31160 Orkoien - Nafarroa Tel. 948 32 11 11 D. L.: NA2322/2004
Bidali zure iradokizunak edo ekarpenak: Posta elektronikoz
administracion@orkoien.com eta adierazi: “Udal Aldizkarirako”; edo udaletxeko beheko solairuan jarria dagoen postontzian.
AURKIBIDEA
Bultzada bat Elikagaien bankurako “La Caixa” Gizarte Ekintzak eta Orkoiengo Udalak elkarren arteko lankidetza hitzarmena berritu dute. Horrekin bat, Udalak 4.000 euro jaso ditu, hilero behar handia duten familiei elikagaiak ematen jarraitzeko. Ekimena Udalak berak bultzatu du, Nafarroako Elikagaien Bankuarekin elkarlanean, eta herriko hainbat boluntariok lagunduta.
Abiadura
Aurrekontuak
zan ere, hilean behin, Edurne Goñi, Pili García, Isabel Carmona, Mª Jesús Iribarren eta Miriam Fernández Orkoiengo su-
I Gabonak
permerkatu batean elkartzen dira, esnea, arrautzak, gailetak eta beste elikagai batzuk erosteko. Gero, janari sortak osatu eta, handik egun batzuetara, Orkoiengo Gizarte Zerbitzuek artatzen dituzten herrietako 88 familiaren artean banatzen dituzte. Erabiltzen den dirua Udalak ematen die, eta gehienbat, la Caixaren diru-laguntzatik heldu da. Sorta gehienak oinarrizko elikagai ez-galkorrez osatuta daude, eta Nafarroako Elikagaien Bankutik datoz. Hilean behin, udal langileek sortak hartu, herrira eraman, sailkatu eta udal biltegi batean banatzen dira. Elikagai asko herrian bertan bildutakoak dira, hots, boluntarioek udan eta eguberrietan antolatzen dituzten
bi bilketa handietan. Halakoetan, herriko 40 lagunen laguntza jaso ohi dute. Familia-unitateko kideak zenbat diren eta beharrak nolako, elikagai sortak halako. Elikagaiak 88 familiak jasotzen dituzte. 246 pertsona dira guztira, denak ere diru prekarietate handian. Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak erabakitzen du nork duen eskubidea elikagaiak jasotzeko. Behin baldintza ekonomikoak hobetzean, ez dira jasoko. Baina, zoritxarrez, familia haietako askok denbora luzea daramate ataka estu horretan. Zuk laguntza eman nahi baduzu, deitu Edurneri telefonoz: 670 522906. Laguntza oro baita beharrezkoa. 1 ORKOIEN