o001_on
18/3/05
12:14
Pรกgina 1
O ARSOALDEA N 2005ko martxoa 10. zenbakia
LORE ERRIONDO
UEU-KO AURPEGI BERRIA
GAZTETXEAK Eskualdeko gazteak bizirik
o002_on
18/3/05
13:19
Pรกgina 1
o003_on
20/3/05
19:45
Página 1
gaiaksarrerakoa
Kale nagusitik Joxe Luix Agirretxe
Herri irendua eta iraindua ehengo batean, zeregin hoberik ez eta, ETBren bigarren kanalean 14:30 aldera izaten den Carlos Soberaren lehiaketa programa ikusten ari nintzela, sutu, erremindu eta lotsatu egin nintzen. Ez zen horrelako egoera bat ikusi edo bizitzen nuen lehenengo aldia, baina ustez ‘etxeko’ kanal batean hori ikusi beharra onartezina iruditu zitzaidan. Lehiakideen artean Inguma izeneko mutil bat ari zen lehian, bada, programak iraun zuen bitartean, etenik ez zuten izan mutil haren izenari buruzko ba-
L
rreek, komentarioek eta txisteek. Afrikakoa bailitzan hartzen zuen izena aurkezleak, eta lehiakideren batzuek ere bai. Jarri al zarete inoiz serio pentsatzen Euskal Herria eta euskara zein ezezagun eta urrunak diren Espainiako jendeentzat? Euren naziokotzat gaituzten arren, hanka sartzeko beldurrik gabe, egingo nuke gehiago dakitela, topikoak alde batera utzita, Kenya eta Tanzaniako massaiez euskaldunoz baino. Kataluniarekin bestela gertatzen dela esango
nuke, hurbilagoa zaie. Espainiako telebistetako albistegiak ikusi besterik ez dago, hemengo leku eta pertsona izenekin zein saltsa izaten dituzten jakiteko. Hala ere, larriena ez da hori, Euskal probintzietan bizi den jende askok ere ez du bera bizi den herriari buruzko gutxieneko jakintzarik, eta zer esanik ez, kontzientziarik... Honek guztiak gaitza zein barruraino sartua dugun erakusten digu, kolonizatutako herria garen seinale argia.
jakiteko
iritzia ON-EN DATUAK Argitaratzailea. Oiartzualdeko Hedabideak S.L. Egoitza. Santa Klara 22, Errenteria-Orereta (20100) Telefono zenbakia. 943 34 03 30 Fax zenbakia. 943 34 11 02 Posta elektronikoa. on@oarsoaldekohitza.info Lege gordailua. SS-607/04 Zenbakia. 10.a (2005ko martxoa) Urtea. II.a Maiztasuna. Hilabetekaria Zuzendaria. Libe Ibañez Publizitatea. 607 227 056 publi_oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info Harpidetza. 943 30 43 46 Bezero arreta. 943 30 43 46 Tirada. 2.400 ale Inprimategia. Leitzaran Grafikak (Andoain) Diseinua. Hitzeko Euskara eta Komunikazio Zerbitzuak Azala. Lander Garro eta Leire Oiaga
04 Zutabeak.
28 Txondorrak.
Xabier Oleaga, Denis Itxaso, Itziar Navarro eta Mikel Susperregiren iritzi artikuluak.
Galdutako ofizio hau oso ezaguna da. Besteak beste, Oiartzunen egiten zen lan gogor hau.
10 Sakonduz. Sexu
euskara
berekoen arteko ezkontzak. Honen inguruan Gehitu eta Plazandreoken iritziak.
38 Eskola Kirola.
nagusia
12 Klik.
12
Oraindik ere bada makinak alde batera utzi eta gaztak eskuz egiten dituenik.
Lezoko Eskola Kirola sortu zenetik, gazteen aste kirola euskaldundu egin da. Etorkizuneko erronkak argiak dira.
16
16 Elkarrizketa. Lore Erriondo: “Hizkuntzarik gabe ez gara deus ere, isolatuta biziko ginateke”
20 Merkataritza. OHARRA Esku artean duzu ON aldizkariko 10. zenbakia, martxokoa alegia. ON hilabetero jasotzeko urteko 5 0 euroko laguntza eman behar zaio OARSOALDEKO HITZAri.
Lege berriak ika-mika ugari sortu ditu.
ON ESKUALDEKO ALDIZKARIAREN LAGUNTZAILEAK (erakunde publikoak)
20
Lezoko Unibertsitateko Udala
Oiartzungo Udala
Pasaiako Udala
03
o004_on
20/3/05
20:19
Página 1
Lagundu OARSOALDEKO HITZA sendotzen Gero eta egunkari hobea izateko • Oarsoaldean gero eta ale gehiago zabaltzeko • Eskualdean beste proiektu batzuk sortzeko • Euskarari gero eta ekarpen handiagoa egiteko •
EMAN URTEAN 50 EUROKO LAGUNTZA Telefono zenbakia: 943 30 43 46 HITZAren harpidedunek abantailak izango dituzte: sariak, zozketak...
ON aldizkaria hemendik aurrera jasotzeko, HITZA diruz lagundu behar da.
o005_on
17/3/05
20:57
Pรกgina 1
iritzia Puntua
Katuak
akoitzak ditu bere fobiak. Nik badut behintzat bat, nabarmena. Ezin ditut jasan toki itxiak, estuak badira, edota jende uholdearen magalean izatea, edo... Agorafobia mota bat da, klaustrofobia hain zuzen ere. Nire lagun batek katuak ezin ditu jasan. Katuak, bai, ondo irakurri duzu. Salaketa andana sartu du herriko Udalean. Baina ez omen diote kasurik egiten. Eta bera kexu da. Beste hiritarrek bezala ordaintzen omen ditu zergak, baina herrian Estatuaren ordezkari nagusia den Udalak ez omen dio hiritar gisa zor dion eskubidea aitortzen. Eta katuak ezin dituela bere bizitzatik atera. Topoko geltokira badoa, han dabiltza. Bagoian sartu eta Pasaiako norabidea hartuz gero, hortxe ditu, Antxoko geltokian. Pasaia ere katuz beterik omen dago. Berdin da Antxo, zein Donibane, zein San Pedro, zein Trintxerpe, zein... Trenean edo kaleetan zehar oinez, batik bat itsas bazterrera hurbilduz gero, katuak han nonahi, taldeka. Eta Oiartzun bada, berdin, zenbait tokitan. Lezon gutxiago omen dago, bera ibiltzen den tokietan behinik behin. Auskalo. Zalantzak ditu nire lagunak zazpi bizitza ala zazpi lekutako ubikuitasuna ote duten katuek, ala, txarrago, biak batera. Gurean zortea dugu. Afaltzeko garenean, bere etxera joaten gara beti, zeren eta gurean katua daukagu. Ez da aitzakia. Eta ez genuen katua ekarri bera etxera etor ez zedin. Ez. Hitza ere ez digu erretiratu etxean katua daukagulako. Eta orain artekoa gutxi balitz, Udalak Alaberga auzoko katuak harrapatu eta, antzutu ondoren, horietako batzuk behintzat berriro itzuliko omen dituzte bere habitat naturalera, hau da, auzoko aldapa arbolatsuetara. Berez, hartu eta errekara bota behar zituenean. Hori pentsatzen du behintzat nire lagunak.
B
Xabier Oleaga
HILEKO ESALDIA
Katuen zazpi bizitzak zuentzat
Azken urteetan herrian ematen ari den zabalkunde inmobiliarioak gupida gabe desplazatu ditu katuak lehengo lantegi zaharkituen hondakinetan okupa zebiltzan leku ugarietatik ahal zuten beste batzuetara, noraezean. Baina azkenean gizaki errukitsuak, botere publikoak berak, nire lagunaren eskandalurako, babesa ematen die, nola edo hala, hainbeste gorrotatzen dituen katuei.
FOBIA. Gaixotu egiten da, berez, nire laguna, katuak nola edo hala sumatzen baditu; ukituan gehiago, ikusita baino, usainduta gutxiago ikusita baino, eta horrela errenkada kategorikoan. Eta ez katuek ezer egin diotelako. Berak onartzen du ez diotela inoiz ezer egin. Berea ez da noizpait, haurtzaroan edo, izandako inolako traumaren ondorena, ez behintzat berak dakiela edo kontzienteki onartzen duela. Ez. Berea, fobia hutsa da. Jaizkibelgo bi magaletan egin nahi dituzten makroproiektu horiek ere ez dira gure lagunarentzako esperantza. Pasaiako superportu erraldoi berriak, egingo bada, eta hala dirudi aurkari guztien gainetik, ez du gure lagun katufobikoaren zama arinduko. Portuak katutoki aparta dira beti. Ez dakit komertziala izateak hau gezurtatuko duen. Errauste plantak, agian, mesederen bat ekarriko dio. Denok minbizituko gaituzten dioxinak katuengan ere izango al du eragin gaiztoren bat. Baina prezio altua litzateke ordaindu beharko genukeena, katuen populazioa gutxitzearen truke. Katuen aurka edozer onartzeko legokeen gure lagun honi uste dut gehiegi irudituko litzaiokeela aurreko hau, nik uste. Ez diot galdetu, baina hala uste dut. Eta ez pentsa nire laguna, gure laguna, munstro horietakoa denik. Maitagarria da, benetan maitagarria. Ez diot inbidiarik lagunik perfektuena lukeen edonori. Denok daukagu gakoren bat eta berea katuak dira, baina hori da guztia. Ez bilatu irakaspiderik ere. Ipuin hau mezurik gabea da. Nire laguna eta katuen aitzakian eskualdeari buruz azken asteetan albiste nagusi izan direnen kronika informala, kostunbrista agian, egin nahi izan dut. Besterik gabe, zuen esanetara. 05
o006_on
17/3/05
20:58
Pรกgina 1
o007_on
20/3/05
17:12
PĂĄgina 1
artikuluairitzia
Koma
Elkarrekin erabaki
spainiako Presidentea den Jose Luis Rodriguez Zapaterok Euskal Telebistarako egindako elkarrizketa batetan esan du duela gutxi euskaldunok geure etorkizuna erabaki ahal izango dugula baldin eta aldez aurretik euskal alderdiek akordio bat lortzen badute. Arraroa badirudi ere, metedologi zehatz hori izan da ezker abertzaleak belodromoan egindako proposamen politikoaren funtsa. Alegia, hiritarroi behar bezala kontsentsuatuta egon behar duen proiektu politikoari buruz galdetu behar zaiola eta ez Alderdi Jeltzaleak eta Eusko Alkartasunak soilik proposatu duten Ibarretxe planaren inguruan soilik. Horrek eskatzen du ezinbestekoa den sukalde lana egin behar dutela sensibilidade politiko desberdinak ordezkatzen dituzten fakzio politikoek, eraiki beharreko arkitektura politiko berrian gehiengo zabal batek erosotasuna aurkitu dezan. Dinamika politiko aurrerakoi honek kolokan jartzen du bete betean Ibarretxe Planaren metologia, %51ren gehiengo eskasak ezin duelako %49aren aurka diseinatu euskaldunon etorkizuna. Alderantzizko inposizioak ere onartezinak gertatuko lirateke. Azken batean datorren belaunaldi baterako proposamen politikoa pentsatzeko orduan oso garrantzitsua deritzot Gernikako Estatutoa aprobatu zen garaian kontsentsu politiko hartatik kanpo gelditu zirenek prozesu berri honetan parte hartzea. Borondate politiko guzti horiek gaur egungo euskal politikan islada praktiko bat izateko ordea, derrigorrezkoa gertatuko da ETAk suetena deklaratzea. Egia da,
E Denis Itxaso
askotan esan izan dugun bezala, gertaera horietarako kondizioak prestatu behar direla, eta testuinguru horretan, diskrezioarekin bada ere, komenigarria litzateke politika penitentziarioan keinu politikoak egitea. Bakegintzaren aldeko prozesu politikoarekin batera, terrorismoaren biktimek eta presoek paper garrantzitsua beteko baitute. Seguraski Zapateroren iragarki honek Ibarretxeren estrategia biktimista neurri handi batean oztopatu egiten du. Komunikabideek ez diote garratzi handirik eman baina Espaniako Presidenteak euskaldunok askatasunean erreferedum bitartez egungo marko juridiko politikoa gainditzeko aukera izango dugula esateak eta konpromiso hori jendaurrean hartzeak badu bere garrantzia. Azken finean horren esanahia da espainiar instituzioek errespetatu egingo dutela euskaldunon hitza eta erabakia. Errebindikazio guzti horiek abertzaleen konsigna elektoral zein politikoa izan dira azken urteetan eta orain ez dago Moncloan horren aurrean ezetza besterik esaten duenik. Horregatik pentsatzen dut EAJren estrategia agortua dagoela batipat Ibarretxe Plana erabat amortizatuta gelditu denean euskal gizartearen aurrean.
IRTENBIDE BERRIAK. Euskal gizarteak irtenbide berriak eta diferenteak behar ditu eta Partidu Sozialistak sinesgarritasunez erantzun behar du euskaltzale askok erakusten duten zalantzei. Katalunian bezelaxe, posible da ezkerretik konponbideak plazaratzea eta osasun demokratikoaren ikuspegitik begiratuta, Alderdi jeltzalea oposizioan uztea beste impulso politiko bat emango lioke euskal gizarteari.
HILEKO ESALDIA
“Euskaldunek beren etorkizuna erabaki ahal izango dute� (JL. Zapatero) 07
o008_on
17/3/05
20:32
PĂĄgina 1
iritziazzenbat buru, hainbat aburu
Azken kokreta Kote
Handik
Inbertsio estrategikoak zken asteetan, agintari politikoak behin eta berriro ari dira azpimarratzen Gipuzkoan inbertsio estrategikoak egin behar direla. Inbertsio estrategiko horien artean aipatzen dituzte AHTren sarea, Pasaiako kanpoko portua, Irunen garraio mota desberdinak lotzeko geltoki nagusia, Hondarribiko aireportua handitzea... Proiektu estrategiko horietako batzuek zuzen-zuzenean eragiten diote gure eskualdeari, esaterako, Pasaiako kanpoko portuak edo AHTren sareak. Azpiegitura horiek ezinbestekotzat azaltzen dizkigute gure eskualdearen, oro har, lurralde historikoaren lehiakortasunari laguntzeko. Lehiakortasunaren kontzeptua azkeneko urteetan ‘mito’ bihurtu da, arazo guztiak konpontzeko errezeta. Baina, nolako lehiakortasuna nahi dugu? Zein ondorio dituen lehiakortasuna bilatzen dugu? Izan ere, herrialde bat lehiakorra izan liteke, esaterako, produktuak kosturik txikienean ekoitziz eta nazioarte-
A
Itziar Navarro
08
ko merkatuetan salduz, baina kostu horien barruan lanaren kostua ere sartzen da, hortaz, nolako soldata izango dute langile horiek? Nolako bizitzamaila gizarteak, oro har? Azken batean, lehiakortasuna helburu nagusitzat jartzen dugun garai hauetan, ez legoke sobera gogoratzea lehiakortasuna bere horretan azken xedetzat hartzearen ordez, beste helburu bat lortzeko bitartekotzat hartu beharko genukeela. Alegia, azken helburua gizartearen ongizatea handitzea izango litzateke, hainbat alderditatik begiratuta: aberastasuna handitzea, hori gizartean banatzeko modua hobetzea, pertsonen arteko berdintasunean aurrera egitea, ingurumena zaintzea... Horrenbestez, gure lurraldearen lehiakortasuna handitzeko ezinbestekotzat azaltzen dizkiguten azpiegitura horiek, benetan lehiakortasuna eta gizartearen ongizatea ekarriko al digute? Edo, bestela esanda, ongizatea areagotzeko bitarteko eta aukera bakarrak al dira?
o009_on
20/3/05
17:13
Página 1
zenbat buru, hainbat aburuiritzia
Apunteak GORA. Atzegik liburuxka bat atera du afektibitatea eta sexualitatea lantzeko. Liburuxka honekin gutxitu mentalen senitartekoei nola jokatu jakiteko lagungarri izatea lortu nahi da.
Zer dio? Joseba Belaustegi (Pasaiako udal idazkaria)
Herritarren garaia da Aurten proiektu baten bigarren mendeurrena ospatzen du Pasaiak, oraindik amaitu gabe dagoena, Pasaiako Portuaren inguruko lurrak administrazio bakarraren pean elkartzearena, alegia. ereizi beharra dugu Pasaiako Hiribildu eta Herrixken kondaira (Donibane eta San Pedro bereziki) XIX. mende hasiera inguruan sortutako udalerri berriaren historiatik. Pasaiako udalerria juridikoki 1805ean sortu zen, jurisdikzio bakar batean biltzeko izena damaion Portua, eta bertatik Donostiako udalerria kanporatzeko, bere gestioa dela medio, hark pasaitarrak gosetearen eta etsipenaren esku utzi baitzituen. Historiari begira jarrita, badiak eta portu-jarduerak pasaitar guztiak elkartzeko balio izan dute. Hala ere, arrantza-sektorearen krisiak, eskualdearen desindustrializazioak eta Portua udalerriarekiko urruntzeak eragin kaltegarria izan dute eta Portua eta Badia barne komunikaziorako hesi bihurtu dira zatiketa fisikoa areagotuz. Horretan eragina izan du ibilgailu pribatuaren erabilerak eta garraio publikoa alde batera uzteak, oso nabarmen geratu den bezala motorarekin. Berriki aurkitu dugu udal artxiboetan, gure harri-
B
Liburuxkaren aurkezpena. G.L.
GORA. OARSOALDEKO HITZAk Bai Euskarari ziurtagiria jaso du, baita beste Hitzek ere. Zorionak guztioi!
ZALANTZA. Azpiegitura handiek nekazaritzarako lurrak kenduko dituztela salatu du EHNEk. Kalitatezko produktuen akabera izan daiteke...
durarako, udalerria eratzean egungoak baino esparru zabalagoak eman zitzaizkigula. Horixe da mugen auzia esaten dioguna, eta erronka hurbilena horri konponbidea aurkitzea dugu. Haatik, arrazoia eta Zuzenbidea gure alde izatea ez da aski izango. Inoiz baino gehiago gaur Herritarren garaia da, Pasaia egituratzeko unea da lurraldea handituz bere etorkizuna soziologia, hirigintza eta ekonomia aldetik bideragarri egin dezagun, hiri-garraio integral eta koherente batez hornitzeko garaia dugu udalerriari zerbitzua emateko horren bidez (motora zerbitzu zirkularra, portuan barreneko autobusa, tren, topo eta tranbiarekiko loturak...), administrazioa herritarrengana hurbiltzekoa teknologia berriak erabiliz (herritarren harrerarako bulegoak) eta batez ere garaia da pasaitarren arteko Batasuna xede izanik lan egiteko udal funtzionamenduan –udalerri bakar gisa jokatuta–, hori bai, herri eta barrutien nortasuna errespetatuta eta zainduta, horretarako instituzio-organo propioak eratuz (deszentralizazioa).
hONa
Altzateko jaun eti gertatzen zait gauza bera: liburu on bat bukatu ostean, antzeko bat topatzeko arazoak izaten ditut. Zerrenda bat beharko genuke gustuko historiak mesanotxe gainean edukitzeko beti. Ezer konkreturik irakurtzeko ez dudanean, liburutegira joan eta noraezean ibiltzen naiz ‘nobedade’ baten atzetik. Hau ikara ‘nobedadeak’! Bueltaka, batera eta bestera, liburuen atze aldean erakarriko nauen argumentuaren bila. Kaka! Gehienei Estatu Batuetatik granelean ekartzen dituzten pelikulen antza hartzen diet. Presa dut eta ez nau ezerk konbentzitzen. Alperrik nabil. Erabaki bat hartu behar dut lehenbailehen: ‘nobedadeetatik’ edozer gauza hartu edo… klasikoetara jo! Ah! Klasikoak…! Zaldi zaharrez osaturiko zalditeria! Zaharrak guztiak… baina irabazleak denak! Pio Barojaren La leyenda de Jaun de Alzate topatu dut eta, seigarren aldiz, Itzea-ko idazleak Bidasoa inguruan magikoki kokatzen duen antzerki
B
obra bitxi honekin disfrutatzea erabaki dut. Liburu hau sorginduta dago eta irakurlea sorgintzen du. Ez galdetu zergatik. Mendira joaten ez den bati mendi puntan zer sentitzen den esplikatzea bezala baita: alperrikakoa. Norberak joan behar du eta norberak sentitu.(Herriko norbaiti animatzeko, Lezo –gutxi bada ere– azaltzen dela esango nioke). Gure herriko liburuzainari kutxa bat oparituko diot, eta irakurleei mesede txiki bat eskatu: irakurri dituzten liburu ederrenen eta ezinbestekoen zerrendatxo soil eta anonimo bat idatzi eta kutxa horretan sartzea: norbaitek zer irakurri ez dakienean, kutxa ireki eta bertako izenburuen artean bat aukeratzeko. Ez zait iruditzen, gainera, Landerrek pega asko jarriko dizkionik sistema honi. Kutxa txikia izango da, ez du ezer okupatuko, irakurleek kudeatuko dute, eta… askok eskertuko dugu! Ni hasia naiz erabiltzen jada, eta sartu dut liburu bat…
Mikel Susperregi
09
o010-011_on
18/3/05
23:14
Pรกgina 1
iritziassakONduz
Egun historikoa Enkarna Suarez Errenteria-Oreretako Emakume taldean ibilia da 20 urtez. Ondoren, Gehitu
SEXU BEREKOEN ARTEKO EZKONTZAK
gay eta lesbianen elkarteko kide egin zen. Orain dela 4 urtetik da Gehitukide, oraindik ere horretan dihardu, homosexualen eskubideen alde lanean.
Gizartea
Bikote homosexual batzuk ezkondu nahi dute. Dena den, bikote hauei ezkontza izena jarri behar ote litzaiokeen zalantzan dago. Batzuen ustez, mota hauetako ezkontzak ez dira iraultzaileak, ez baitute ezer berririk egiten, gizartearen maila berean jartzen baitira.
10
exu bereko pertsonen arteko ezkontza ahalbidetuko duen lege proiektua aurki eztabaidatuko da Espainiako Diputatuen Kongresuan. Zertan datza lege proiektu hau? Homosexualok ezkontzeko aukera izateko, Kode Zibilean hainbat aldaketa egitean datza, hau da, ezkontzaz diharduten hainbat artikulu, 14.a zehazki, aldatuko dira. Nagusiki, terminologia aldaketa izango da. Izan ere, Kode Zibilak, orain arte, emakumezkoen eta gizonezkoen arteko loturak jotzen zituen ezkontzatzat. Aldaketak honako hau planteatzen du: senar-emazteen ordez, ezkontideak hartuko ditu aintzat, aurrerantzean, sexuen arteko bereizketa egin gabe. Beraz, ezkontideen sexuak ez ditu baldintzatuko ez ezkontza, ezta haren ondorioak ere.
S
ERAGINA. Ikusten dugunez, Kode Zibilari egiten zaion aldaketa txikia da, baina eragina handia, izugarria izango da: maila berean jarriko baititu eskubide et a
betebeharrei dagokienez, sexu berekoak diren eta ez diren ezkontideen ezkontzak, baita adoptatzekoa ere. Adopzioaz diharduten artikuluek ere terminologia aldaketa izango dute, eta, horrela, gaurko legediaren hutsuneak bete egingo ditu. Adopzioari dagokionez, horretaz diharduten artikuluek ere terminologia aldaketa izango dute, eta, horrela, gaurko legediaren hutsuneak beteko ditu. Norbanakoen kasuan ez dago orientazio sexualez aipamen bakar bat ere, eta, beraz, adoptatzeko eragozpenik ez dago. Horrek ireki zion bidea gay eta lesbianok adoptatzeko aukerari, baina indibidualki eta, beraz, bikotekideek batera adoptatzeko aukera itxita dago. Hain zuzen ere, Kode Zibilaren erreformak, aukera honi irekiko dio atea. Egun, badira gay eta lesbiana asko umea adopzioan hartu eta bikotekidearekin familia osatu dutenak. Lesbia-
o010-011_on
18/3/05
23:14
Página 2
sakONduziritzia
Kalera... ordua da eta nen kasuan, lagunduriko ugalketari esker, askok umea izan eta familia osatu dute, baina legeak ez ditu familiatzat hartzen, horrek dakartzan ondorioekin, alegia, ume horiek legeak onartzen ez dituen elkarbizitza mota batean bizi dira. Eta areago, ama biologikoari zerbait gertatuz gero, umea babesik gabe geratzen da, bikotekideak ez baitu inongo eskubiderik umearekiko. Berdin gertatzen zaie adopzioan hartutako umeei. Hutsune hau betetzera dator Kode Zibilaren erreforma, ume horiek babesturik egotea, hain zuzen ere. Aldaketok onuragarriak izango dira, eta normalizatze bidean jarriko ditu bi amak edo bi aitak eta euren seme-alabek osaturiko familiak, familia homoparental izenekoak. Nolanahi ere, badira erreforma hau Konstituzioan oinarritua ote dagoen zalantzan jartzen dutenak. Horiei gogorarazi behar diet, Konstituzioaren 32. artikuluak hauxe diola: “Bai gizonak eta bai emakumeak berdintasun juridiko osoz ezkontzeko eskubidea dute”, eta ez duela inola ere esaten ”beraien artean”. Hortaz, ez du bi gizonek edo bi emakumek ezkontzeko aukera mugatzen. Horrez gain, alderdi kontserbadoreek zera diote: homosexualok nolabaiteko lotura legeztatzea bai, baina ez ezkontza izena erabilita. Argudio honen aurrean hauxe esan behar dut: berdintasuna erabatekoa da, bestela, beste gauza batez ari gara, diskriminazioaz, alegia. Horregatik, onartezinak dira orientazio sexualaren araberako formula juridikoak. Horiek aintzat hartzeak gu hiritar berezitzat jotzea ekarriko bailuke, bigarren mailako hiritar. Urte asko eman dugu, eskubiderik gabe, eta haiek lortzeko borroka franko egin behar izan dugu. Ezkontza kontrato zibila da, bi pertsonen arteko elkarbizitza arautzen duena, umeak izan ala ez, modu naturalaren bidez, zein artifizialaren bidez. Beraz, zergatik ezin dugu gay eta lesbianok kontratu zibil hau formalizatu? Edonola ere gay eta lesbianok berdintasun legala eta erabateko hiritartasuna lortzear gaude, Espainiako Kongresuan Kode Zibilaren erreforma onetsiz gero. Hori ematen bada Espainiako Estatua Europako Batasuneko hirugarrena izango da homosexualon ezkontza onartzen, Holanda eta Belgikaren atzetik. Legea onartzen den eguna egun historikoa izango da, homosexualontzat ez ezik gizarte osoarentat ere, giza eskubideaz eta duintasunaz eta elkarrenganako errrespetuan beste urrats bat oso garrantzitsua emango baitugu.
Asun Garcia 18 urtetatik dabil elkarte desberdinetan. Errenteriako eta Donostiako Emakumeen Asanbladako kide izana da, baita Gipuzkoako Gay eta Lesbianen kolektibokoa ere. Egun Plazandreok eta Amalatz elkartean dihardu.
atorren ezkontza gay eta lesbianen arteko ezkontzaren legeak, jende aurrerakoiaren artean zalantza piztu du: ezkontzak aldarrikatu behar ote diren edo ez. Ez dago argi. Batzuen iritziz, lege hau onartzen bada arazo bat gutxiago egongo da; beste zenbaitentzat, aldiz, lege hau harreman askeen aurkakoa da. Dena den, nire ustez, lege honi hirugarren irakurketa bat egin dakioke: onarpen soziala lor dezakegu. Eta ongi irabazita gainera. Honen bidez, gure aukeraketa sexuala ez dela gaixotasuna, ez dela gaiztakeria eta ez dela erokeria erakutsi dezakegu. Zigorra amaitu da. Armairutik ateratzeko aukera paregabea da. Armairua, maitasuna, sentimenduak, harremanak, laguntasuna eta aisialdia aske bizitzearen aurka joatea da. Armairua, borondatez gure eskubideei uko egitea da. Azken batean, armairua gure beldurra da eta gure beldurra beste zenbaitzuen indarra da. Ezkontzeko eskubide honek gay eta lesbianei konplexurik gabe erlazionatzeko aukera emango die bizilagunekin, familiarekin eta baita eliza katolikoarekin ere. Heterosexualen arteko ezkontzak balore sinboliko bat ere badu. Ez da diru kontua soilik, haratago doa. Zure bizitzako mutil eta neskari zure familia eta lagunak aurkeztea esan nahi du (nahiz eta gero harreman horrek denbora gutxi iraun). Jendea poztu egiten da eta zoriontasun hori elkartrukatzen dute eta opari mordoa egiten dizkiete ezkongaiei. Bi astetako oporraldia ere ematen dute gainera. Lege honekin gay eta lesbianok ere aipatutako hori guztia egin dezakegu.
D
Baina... egingo ote dugu? Lesbianok gay-ek baino beldur gehiago dugularen sentsazioa dut. Lesbiana ugari egongo dira ezkontzera ausartuko ez direnak, horrek armairutik ateratzera ekarriko baitu. Edo, agian, ezkutuko ospakizunak egingo dira? Edo, luxu guztiarekin egingo dute? Familiako guztiak pozik joango al dira ospakizunera? Argazkiak eta bideoak erakutsiko al dituzte? Eta... zein ezkonduko ote da lehenengo? Zeinek urratuko du bidea? Nik uste puntu asko amek dituztela. Euren semealaben eskubideak direla-eta.
KONTRATU HUTSA. Ez dut ezkontza atsegin. Emakume askeak gara eta ezkontza kontratua da. Eta ez zait ezkontza gustatzen, eskubideak pertsonei atxikitzea nahiago dudalako eta ez egoera sozialei. Nahiago dut oinarrizko errenta bermatua alargun-pentsioaren aurrean. Ez dut gogoko ezkontza, baina agian, ezkontzen banaiz atzerritar baten egoera legaliza dezaket. Edo emakumezko presoarekin aurrez aurreko gehiago edo hobeak izan. Gobernuak dio udaberri-uda aldean onartuko dela legea. Orduan, nahiz eta ezkontza ez gustatu poztu egingo naiz. Lesbiana asko eta askori armairutik ateratzen lagunduko baitigu, arrarotasun konplexua kendu eta irentsi behar izan dugun behazun guztia oka egin. Behintzat garaile irten gara, eskubiko oposizioa eta eliza katolikoa aurka dugularik. Behintzat, legearen aurrean, berdinak izango gara. Behintzat, gu geu izango gara. 11
o012-013_on
17/3/05
21:06
Pรกgina 1
nagusia
artzainaren
ARTELANA Idiazabal gazta oso preziatua da gaztazaleen artean; Xixario Zalakain oiartzuarrak goxotasun guztiarekin egiten ditu, makinen beharrik gabe Oskar Zapirain Datuak. 1969-05-08. Oiartzun. Ibilbidea. Txuri-beltzeko
ikastaroa. Hainbat bidaitan (Turkia, Tinduf, Mali...) egindako argazkiekin erakusketa ugari egin izan ditu Oiartzunen eta Donostian.
12
JAITSI, BILDU ETA BOTA. Lehenik eta behin ardi amatuei esnea jaitsi eta bildu egiten zaie. Esne hori ukuilutik gaztatokira bonba baten bidez garraiatzen da. Esnea berotu eta hartzigarriak bota ondoren gatzaia botatzen da. Hau guztia nahasgailuarekin nahasten da. Bitartean, tenperatura kontrolatu. Esneak testura hartzean, egituratzen denean, esne hori mami bihurtzen da.
17/3/05
21:05
Pรกgina 2
kliknagusia
o012-013_on
LIRA, TERMOMETROA ETA NAHASGAILUA. Sortutako mami hau lirarekin mozten den heinean, gazura edo sueroa ateratzen da. Nahi adina moztu daiteke, grano gehiago edo gutxiago atereaz. Ondoren, gazura gehiago atera dadin, berriz ere berotu egiten da. Mamiak behera joateko joera duenez, nahasgailuarekin hori ekiditea lortzen da. Termometroarekin tenperatura kontrolatu behar da, gehiegi berotu ez dadin.
13
o014-015_on
20/3/05
17:14
Pรกgina 1
nagusiakklik
37ยบC, MOLDEA ETA PRENTSA. 37ยบ C-tara iristean, moldea jarri eta gazura kentzen da. Plantxak jartzen dira gainean eta pisuekin lagundu egiten da zapaltzen, plantxak maila berean jartzeko. Honela, gazta guztiak tamaina bera izatea lortzen da. Neurriak hartu behar dira, moldeetan ongi sar daitezen. Hau guztia egin ondoren, prentsan jartzen dira molde guztiak. Prentsarekin, beste behin ere, gazura kentzea lortzen da.
ZAPIA. Artzain gazten ezaugarria da. Zapiaren markak beti gelditzen dira, gazta industrialetan ez, ordea.
14
o014-015_on
20/3/05
17:13
Pรกgina 2
kliknagusia
ZENBAKIA, ITXARON ETA ON EGIN. Prentsatu ondoren, gazta bakoitzari bere zenbakia jartzen zaio. Zenbaki hau Idiazabal gaztaren kontrola izango da. Zenbakia jarri eta berriz ere prentsara. Prozesuaren azken txanpan gaude. Bizpahiru egun uzten dira gaztak lehortzen. Lehortu ondoren, kola kapa bat ematen da kontserbatzeko. Jarraian, kamarara.
15
o016-019_on
20/3/05
20:41
PĂĄgina 1
LORE ERRIONDO UEUko zuzendaria
“
Hizkuntzarik gabe ez gara deus ere, isolatuta biziko ginateke� Testua: Jon Gaztelumendi Argazkia: Lander Garro
onostiara egin du ONek oraingoan. Lore Erriondoren zereginek hori eskatzen dutelako. Bulego txikia, liburuz eta jakinduriaz josia. Lore Erriondok klaseak ematen ditu: Hezkuntzaren Teoria, Pedagogian; Hezkuntza Iraunkorra, Gizarte Hezkuntzan; Hizkuntza eta Kultura gutxituak, Elebitasuna eta Hizkuntza nahasteak Euskal Herrian... Hau guztia ikusita txikiagoa dirudi bere bulegoak. Udako Euskal Unibertsitateko zuzendari izendatu dute Lore Erriondo. Bere ile gorriaren bizitasun eta argitasunez mintzatu zaio ONeri oreretarra. Nahiz eta bertako kafea ona zela esan, berak txokolatea nahiago izan du.
D
Bulling-a Beti existitu izan dela dio Lore Erriondok. Inposaketak, erasoak... existitu diren bezalaxe. Eraso kasu bakoitzari ematen zaion trataeran dago desberdintasuna. Bere esanetan, bulling-aren erantzukizuna ikasleek , ikaskideek, irakasleek, langileek eta gurasoek dute, eta ez bakarrik bulling-arena, baita sexu diskriminazioan eta gaitasunen garapenean ere. Ezin zaio ez ikusiarena egin. Bulling-a mutur honetaraino iritsi baldin bada zerbait gaizki egin delako izan dela dio Lore Erriondok. 16
U E Uko zuzendari izendatu zaituzte. Zer lekuko hartzen du Lore Erriondok?
33 urtetako lekukoa hartzen dut, ez da makala. Zama handi xamarra, erantzukizun handia da eta 30 urte lekukoa alde batetik bestera pasatzen ibili da, baina nik dagoeneko 30 urteko esperientzia badut. UEUko kide aspaldidanik zara, 1980. urtetik gutxi gorabehera...
Garai hartan ikasle nintzen, unibertsitateko ikasle eta baita es-
kola munduan irakasle ere, eta hasteko eta behin zaharra garenaren seinale ere bada... Eta uste dut bizitzaren mark ak direla, ezta? Non bizi garen eta nortzuk garen... Orduan orain bezala premia bat existitzen zen eta ordurako ni jada unibertsitate munduan sartu nintzenez, premia hori antzemanda zegoen, premia hori neronek ere ikusten nuen eta ikusi nuelako sartu nintzen. Nola zegoen antolatua?
Nola zegoen? Bada, dagoeneko udako ik ast aroak antolatzen ziren, gutxi gorabehera gaur ezagutzen dugun formatuan. Ziur aski orduan gaur egun baino unibertsitarioagoa zen. Esango nuke orduan unibertsitateko ikasle ez zirenak eta unibertsitateko titulurik ez zutenak ere bertara joaten zirela, orduan beste jende mota bat etor zitekeen. Gero, garai ugari ezagutu ditugu eta gaur egungoa unibertsitariena dela esan dezakegu, nahiz eta egiten ditugun jardun guztietan ateak ez dizkiogun inori ixten. Inori ez zaio ukatzen ezagutzaren mundura etortzea, gutxienez U E Uren bitartez, eta hori ere bada erronka. Zer aurkitu zenuen?
Talde giroa aurkitu nuen, lanerako
o016-019_on
20/3/05
20:41
PĂĄgina 2
hezkuntzanagusia ilusioa, proiektuak aurrera eramatekoa, eta gainera ez zegoen halako hierarkia zurrunik, guztien lana eta guztion ekarpena behar zelako bakoitzak bere mailan emateko. Hor maila berean geunden ikasle, irakasle, aditu, hasiberri... Eta zein helburu finkatzen ziren garai hartan?
Egoera eta garai desberdinak ziren, baina orduan ere Euskal Unibertsitatea sortzeko urratsak ematen laguntzea zen finkatzen zena: ikastaroak euskaraz ematea, euskara garatzea, materiala euskaraz sortzea, zein premia zeuden argitzea eta topagune bat izatea. Eta gaur egun, beste egoera batean, baina oraindik ere horiek dira helburuak. Orduan soilik udara mugatzen zen eta gaur egun urte guztia da. Denborarekin ardurak hartzen joan zinen UEUn, eta, Pedagogi Sailburu (1992-1997) eta Talde Eragileko kide (19992003) izan zinen.
Ibilbidea bizitza bezala joan da. Herri honetan egin behar handia dago, eta, egiten duenak eta egitekoa duenak badute zer egina, eta horrek markatzen du. Orduan, parte hartzen hasten zara eta antolaketa gero eta handiagoa da, eta premiak daude. Sailetan egituratzen da, sailek dinamizazio bat behar dute eta prest bazaude, bada, horretarako aukera guztiak dituzu. Orduan, hortik sailburu izatera pasa nintzen. Bide haietatik etorkizunera, 2005. urterako azaldu duzuen egitasmoa sendoa dela antzematen da...
Urratsak emateak dakar batetik emandako horiek sendotzea eta berriak ematea. Gero eta esparru zabalagoa daukagu eta Europara begira gauden honetan, lehen ere bageunden, baina lehen hainbat ate itxita genituen; badirudi zirrikitu bat zabaltzen ari dela. Aukerak zabaltzen ari zaizkigu, normaltasun handiagoz edo. Eta batbatean esango baligukete: “Egin ezazue euskal unibertsitatea�,
17
o016-019_on
20/3/05
20:41
PĂĄgina 3
hezkuntza nagusiah aldez aurretik ezer ez badago,
akabo. Horregatik, proiektua den hori irekita izan behar da ehunetik ehunera. Gure eguneroko lana hori da. Europan txertatzea aipatu duzu. Zer aurkituko dugu Europan?
Inolako miraririk ez! Batetik, espazio zabalagoa aurkituko dugula pentsatzen dut eta baita elkarlanean jarduteko aukera gehiago ere, eta horregatik egiten dut Europaren erreferentzia. Ez orain arte existitzen ez zelako, baizik eta orain aukera hori malgutasun gehiagorekin zabaltzen delako. Lehen mugatuta geunden, gure kasuan Estatuetara, Espainiara eta Frantziara, eta hauek markatzen duten legeetara eta eskumenera. Hori pixka bat zabaldu egiten da, baina ez dut pentsatzen lehendik antzematen genuen ezerk liluratuko gaituenik. Lanerako esparru gehiago edukiko dugu, lankidetzarako esparru gehiago; gu ezagutzeko ere aukera gehiago. Hori garrantzitsua da guretzat; hain txikiak izanik! Talde lanerako izpiritua barneratua duzu. Norbanakoaren gainetik taldea dagoela diozu eta elkarlanaren premia azpimarratzen duzu. Orereta ikastolak eragina ba al du balore hauetan?
Dudarik gabe. Ni naizena, finean, nik bizi izan dudanaren produktu bat da. Klandestinitate garaiko ikastoletako ikaslea naiz, duela 42 urte eskolaratutakoa, ikastola mugimendu zen horretan. Han baziren ezaugarri batzuk, esaterako, proiektu berri bat, apustu handia eskatzen zuena bai guraso, zein irakasle, zein gizarte ikuspegitik. Handik zer aterako zen inork ez zekien eta bazegoen erronka handi bat: euskaraz ikasi ahal izatea. Nik hori jaso egin dut. Orduan ere proiektu soziala zen, ikuspegi soziala zeukan eta hor bazen ardura, kezka eta erantzukizun bat, frogatu behar zutena, hau da, hortik irteten ziren ikasleak besteek adinakoak gutxienez 18
izango zirela. Eta ni horietako produktu bat naiz. Maila ezberdinetan, egin behar diren egokitzapenak eginez, finean gauza bera da. Nik jaso dudana taldetasuna da, proiektu bat aurrera eramateko beldurrik ez izatea, baldin eta pentsatzen badugu eskubidea dugula et a egingarria dela. Beraz, ausardia hori eta lanerako gogoa. Izanarena mamitu dugu garai hartako ikastolan. Transmisio hori nigan ere gauzatu izan da eta balore horiek neure egiten ditudan neurrian, neronek ere eragin egiten ditut. Nolako heziketa jaso zenuen? Nola oroitzen duzu garai hura?
Bi curriculum ikasten genituen: urte erdian ikastolako curriculuma eta beste erdian curriculum
Azkar-azkar Emakumea ardurekin.
Etxeko andre, emakume, pertsona, euskalduna, ama eta langilea –etxe barruan eta etxetik kanpo–. Orereta. Oreretan sortua naiz eta horrek markatu egiten du. Ikastola. Ni 3 urterekin bidali ninduten beste familia bat. UEU. Unibertsitatea eta hirugarren familia bat. Familia. Odol ikuspegitik eta identitate ikuspegitik. Herria. Baloreak. Pertsona izatea. Emakumea. Ezaugarri propioak dituen pertsona. Erriondok zer du? Erriondok izate baten eta kokatze baten errua du. Erriondok babes baten goxotasuna du.
ofiziala. Orduan ikastolak onartuak ez zeudenez, adakemietan ikasten bageunde bezala, azterketak garai hartako institutuetan egin behar genituen, ikasle libre bezala eta espainolez. Ikastolan, taldetasuna lantzeko, berriz, bazeuden eduki eta nolabaiteko prozedurak, taldean ematen zirenak. Hor ikasten genuen, hezten zintuzten, oraindik ere hezkuntza eredu aurrerakoienak esaten dituzten horretan. Eskola amaitutakoan bizitzen erakusten ziguten. Horrez gain, ekitaldi sozialak, bakarkako lanak, aurkezpenak... ere egiten genituen. Punta-puntako hezkuntza zela uler daiteke.
Bai, eta zalantza dut gaur egun ikastetxe askotan horrela den. Besteak beste, instituzionalizatzen, erraldoitzen goazen neurrian, zaila da... Baina gaur egun argi dago oraindik ere hezkuntza aurrerakoi baten aldeko elementu horiek aldarrikatzen direla, eta guk behintzat izan dugu hori jasotzearen abantaila. Beste enbor bati ere heltzen dio Lore Erriondok. Hizkuntza alorreko lau test argitaratuak dauzkazu. Hizkuntzaren egoera aztertzeko diagnostikoaren eta ebaluaketarako aplikazio informatikoen egile zara. Baina zer da hizkuntza?
Hizkuntzarik gabe ez gara deus ere. Finean hizkuntza komunikazio tresna bat besterik ez da. Baina guztiok taldean bizi gara, eta talderik gabe bizi ezingo genukeen bezala, taldean bizi ahal izateko hizkuntza da erabiltzen duguna. Hizkuntzarik gabe isolatuta gaude, beraz, ezin dugu elkarrekin komunikatu, eta elkarri komunikatzen ez badiogu ez gara existitzen. Orduan gu gara hizkuntza. Ezinbesteko elementua da. Hezkuntza Sailak sortutako Ulubarria programaren aholkulari zara. Hizkuntzaren inguruko lan inbertsio handia izango da. Nola ikusten duzu?
Bai, inbertsio handia da. Baina,
o016-019_on
20/3/05
20:41
Página 4
hezkuntzanagusia
“
Herri honetan egin behar handia dago, eta egiten duenak eta egitekoa duenak badu zer egina”
Euskal Herrian oraindik normaltzeko asko geratzen zaigunez, asko aztertu behar dela da okerrena. Gutxi gara euskaldunak, eta gutxiago azterketa eta ikerketa munduan gabiltzanak, eta gutxiago oraindik euskaraz, beraz, asko egitea tokatzen zaigu. Era honetan esparru zabalak hartzea tokatzen zaigu, eta, hezkuntza eta hizkuntza, edo kultura eta hizkuntza oso esparru zabalak dira. Nik hautu bat egin dut hezkuntza munduan eta hizkuntza jakin batean. ‘Normalizazioa’ esan ohi dugu...
Normalizazioa esaten dugu, bai, baina zer da normalizazioa? Gu
“
“
Gu gara hizkuntza, eta unean unekoan garena hizkuntzaren bitartez gara”
Euskal Herriko Unibertsitatea marko bati lotua dago, Espainiako markoari, alegia”
geu izatea edozein esparrutan: hezkuntza munduan ikasi ahal izatea, eduki propioak transmititu ahal izatea, kultura propioak eta berriak ikasi ahal izatea... Baina, zeren bitartez? Hizkuntzaren bitartez. Hizkuntza eta kultura ez baditugu garatzen, gureak egin du. Beraz, biziraupen kontua da.
Hezkuntzan eta ez Unibertsitatean.
Hezkuntza politikaz ari garela, Unibertsitate Legearekin topo egiten dugu...
Euskal Herriko Unibertsitatea marko bati lotuta dago, Espainiakoari, alegia. Honek baditu oraindik ere muga handi batzuk, eta gure Herrian ez daukagu ez hezkuntza sistema propiorik, ez Haur
Unibertsitatea euskalduntzeko inbertsioak eskatu dira. Hein berean, Euskal Herriko unibertsitate pribatuak gehiago finantzatzeko saiakerak egin dira. Dirua al da sendagaia?
Dirua oso elementu garrantzitsua da, dirurik gabe ezin delako ezer egin, baina lanik, ideiarik eta izaterik ez badago, ez dugu dirurik sortuko duenik. Hau guztia eginez gero, batetik edo bestetik dirua lortuko dugu. Herri honetan zerbait baldin badakigu, poltsikoan daukagun dirutik
“
Nire garaian bi curriculum ikasten genituen: urte erdian ikastolakoa eta beste erdian ofiziala ”
asko eman behar izan dugula da. Iparraldean nolakoa da egoera?
Hango gizartea dagoen moduan dago. Guk, hemen, egoera hori ere bizi izan genuen eta egoera bakoitza desberdina da eta bizi egin behar da. Han urrats asko ematen ari dira, baina nik ez dut uste alderatu daitezkeenik. Konparazioa ikasteko bidea izan daiteke, biderik zuzenena zein den jakiteko, baina kolonizazio ikuspegiarekin ezin da inora joan. Baina, gu Herri bat garenez bertako hezkuntza agenteekin ere harremanetan gaude, hango irakasleen etengabeko prestaketarako. 19
o020-021_on
20/3/05
17:21
Página 1
nagusiaggaztetxeak aztetxeak ez dira gutxi batzuen lokalak; gaztetxeek, hitzak berak dioen bezala, ‘gazteon etxe’ izan nahi dute. Gure bailaran mugimendu hauek ez dira arrotz eta ONek hori ondo ezagutzen duten hainbat gazterekin izan du solasaldia. Herri bakoitzeko egoera berdina ez den arren, Errenteria-Oreretako Maitane Linazasoro eta Irati Escudero; Oiartzungo Aintzane Zufiria eta Itsasne Fernandez; Pasai Antxoko Beñat Bilbao eta Irati Migeltorena, eta, Lezoko Eva Ibañez, Izaskun Laboa eta Jaione Arrieta bat datoz helburu nagusia gazte koadrilen arteko komunikazioa areagotzea dela esaten dutenean. Gaztetxeak herrira hurbildu nahi dira, eta horretarako aisialdi alternatiboa eskaintzea oinarrizkotzat daukate. Herri bakoitza jarduera hau ahalik eta hoberen egiten saiatzen da, tokian tokiko
G
abantaila eta gabeziengatik baldintzatuta daudelarik.
ERRENTERIA-ORERETA. Oreretako Gazte Asanbladak Gaztetxea kudeatzen du. Data esanguratsuetan, Madalenetan, Gabonetan, inauterietan, Gaztañoko festetan... egitarau bereziak antolatzen dituzte: Kuadrila Eguna Madalenetan, Akelarrea Aste Paganoan eta kontzertuak herriko jai edo Gaztetxearen urteurrenetan. Honetaz gain, hitzaldiak ere ematen dira noizbehinka, EHNA edo Superportuaren ingurukoak kasu. Gainera, duela bi urtera arte egiten ziren sukaldaritza, txalaparta zein masaje tailerrak berreskuratu nahian dabiltza, urtean bitan kaleratzen den Izorrai aldizkaria prestatzearekin batera. Udaberrira begira, arrisku kirolak egiteko irteera bat aurrera atera nahian ari dira.
Oreretako Gaztetxeak urtean bitan Udalaren diru laguntzak jasotzen dituen arren, bere arazoak izan ditu Udalak Gaztañon etxeak egiteko aurkeztu zuen planarekin. Delako planak ez zituen berdegunea eta Gaztetxea errespetatzen, baina auzokideen desadostasunaren aurrean Gaztetxeak bere baitan jarraitzea ahalbidetuko duen plan bat eramango da aurrera. Dena den, Oreretako Gaztetxeko kideek ONeri adierazi diotenez, errepidea Gaztaño erditik pasatzeak emango du bere zeresana. FITXA Izena. Oreretako Gaztetxea. Kokapena. Gaztaño. Ekintzak. ‘Izorrai’ aldizkaria, Haurren Txokoa, Akelarrea... Hizpide. Ez dira eraikiko Gaztetxeari lekua kenduko zioten etxeak.
GAZTETXEAK: lokalak baino gehiago Aisialdi alternatiboa eskaintzea, gazteon arteko komunikazioa areagotzea... hainbat helburu lortzeko lan egiten dute Oarsoaldeko gaztetxeek Testuak: Iasone Parada eta Olaia Gil Argazkiak: ON 20
Linazasoro eta Escuderoren hitzetan “espazioa eskasa den arren, ekintza ezberdinak antolatzen saiatzen gara, adibidez, Haurren Txokoa ireki dugu. Gazte guztien behar eta ideiak batu nahi ditugu, baina horretarako gazte oro Gaztetxera hurbiltzea ezinbestekoa da”.
OIARTZUN. Martxan dagoenetik urtebete igaro ez den arren, Kataxulo Gaztetxiak ez du denborarik galdu; hilabetero plangintza osatu eta anitza eskaintzen die oiartzuarrei. Hilabete honetan esaterako, truk eta futbito txapelketak antolatu dituzte. Apirilerako berriz, t ailerrak antolatzeko asmoa dute. Bestetik, badira urte osoko jarraipena duten ekintzak, hala nola, bideo emanaldiak, eta irteerak: mendira, puenting egitera... Hauekin batera, ezin ahaztu, noizean behin ematen diren kontzertuak. Eta noski, data jakine-
o020-021_on
20/3/05
17:20
Página 2
gaztetxeaknagusia FITXA Izena. Kataxulo Gaztetxia. Kokapena. Oiartzungo Landetxe plaza. Ekintzak. Txekorrada, puenting-a, txapelketak... Hizpide. Kataxulo egokitzeko zain jarraitzen dute.
tan, Xanixtebanetan, inauterietan, Gabonetan eta abarretan egitarau berezia plangintzatzen dute: herriko gazteek gogoz itxaroten duten Txekorrada Xanixtebanetan, gaztain bilketa udazken partean, sagardotegi garaian barrikotea... Zufiria eta Fernandezek diotenez, “Gaztetxian koadrila ezberdinak dauden arren, gehiago zabaldu nahi dugu, gazte gehiago hurbiltzea. Gure nahia, aisialdi alternatiboa eskaintzea da. Guk sortua eta geuretzat”. Hiru urte behar izan dituzte
Gaztetxiarentzat lokal bat lortzeko. Behin lortuta, Gaztetxia kudeatzen duen Gazte Asanbladaren xedea autofinantziatuz aurrera egin ahal izatea da. Dena den, horretara heldu aurretik, Udalaren laguntzaz lokala egokitzeko beharra ikusten dute. Urtarrilean egin zen lehen eskakizuna eta oraindik, erantzunaren zain daude.
PASAIA. Pasai Antxon ere bertako Gazte Asanbladaren esku dago Gaztetxearen kudeaketa. Momentu honetan, Asanblada sendotzeko hartzen ari diren erabakiek berebiziko garrantzia dute. Izan ere, hamar kide inguru dituen Asanblada handitzeak, ideia gehiago ekarriko ditu Gaztetxearen nondik-norakoak finkatu eta beren proiektuak aurrera eramateko. Bilbaok et a Migeltorenak ONeri azaldu diotenez, “oraindik
ez daukagu oso argi hemendik aurrera Gaztetxeak zein norabide hartuko duen. Kide berri eta orain artekoen konpromiso eta proposamenak zeintzuk diren eztabaidatzean ikusiko da”. FITXA Izena. Antxoko Gaztetxea. Kokapena. Pasai Antxoko Axular plaza. Ekintzak. Gazte Eguna, Gaztain Eguna, kontzertuak... Hizpide. Gazte Asanblada sendotzekotan dira.
Antxoko Gaztetxearen egitekoa, gazteei zuzendutako aisialdi eskaintza zabal bat prestatzean oinarritzen da. Beren plangintzak inauteriei, sanferminei, santotomasei, Gazte Egunei... begira daude. Eta ez hori bakarrik, Gaztain Eguna bezalako jai bereziak sortu dituzte. Gainera, ez dute galtzen ahal duten guztietan kontzerturen bat edo beste antolatzeko aukera. 25 urte baino gehiagoko historia duen Gaztetxea duela pare bat urtera arte udalaren diru laguntzak jaso baditu ere, gaur egun printzipiotzat daukate dirua euren kabuz lortzea, autofinantzatzea alegia.
LEZO. Lezok gaztetxerik ez duen arren, herriko Gazte Asanbladako kideek agerian utzi digute hau lortzeko nahia. Udalak eskola bat helburu honekin egokitzeko eskakizuna ukatu zienez, Gestorek utzitako lokal zein tabernetan bildu ohi dira gazte mugimenduari lotutako ekintzak antolatzeko. Udalaren diru laguntza-
rik ez dutenez, metxeroak, zozketak, kamisetak... salduz beharrezko finantzazioa lortzen saiatzen dira. FITXA Izena. Ez du izen propiorik. Kokapena. Lezo. Ekintzak. Altxorraren bila, irteerak, hitzaldiak... Hizpide.Gazteei hurbiltzeko deialdia eta lokal baten beharra.
Biltzeko leku finko bat ez edukitzeak ezartzen dizkien mugak gainditzen saiatzen dira, eta lortutako diruarekin beste edozein herritako gaztetxek aurrera eramango lituzkeen aisialdi ekintzak prestatzen dituzte. Aipagarriak dira, besteen artean, Gazte Eguna, irteerak, Altxorraren bila, hitzaldiak... Lezoko Eva Ibañez, Izaskun Laboa eta Jaione Arrietak lokal bat ez edukitzeak suposatzen dituen desabantailak nabarmendu dituzten arren, aipamen berezia egin diote ONeri jende faltaren inguruan: “Une honetan, ez gara bi koadrila ere biltzen. Nahitaezkoa da jende gehiago hurbiltzea. Gazteak biltzea lortzen badugu, gerora, gaztetxea etorriko da”.
Koordinadora Eskualdeko gaztetxe eta Gazte Asanbladak koordinatzeko ahaleginetan, bilera pare bat egin dira, baina arrakasta handirik gabe. Aurrerantzean, bailarako gazteontzat mesedegarria izango litzatekeen hurbiltze hau ahalbidetzeko saiakera berriak egingo dira.
21
o022-026_on
20/3/05
20:45
PĂĄgina 1
merkataritzalegea nagusiam
JAI EGUNETAN, jai?
Merkataritza Ordutegien Legeak ika-mika ugari sortu du enpresen artean; sindikatuak lan handia egiten ari dira honen inguruan Testuak: Maitane Sanchez eta Lorea Muguruza Argazkiak: IĂąaki Berrio
Hainbat buru... Lege honek hamaika iritzi sortarazi ditu. Batzuek, merkatu txikiei kalte egingo diela diote; beste zenbaitek, langileei. Enpresa handietako jabeek, aldiz, Lege honek lanpostu gehiago sortuko dituela diote. 22
o022-026_on
20/3/05
20:44
PĂĄgina 2
merkataritzalegeanagusia garo den ots ailaren 22an Merk at aritza Ordutegien Legea onartu zuen Eusko Jaurlaritzak. Hamaika protesta ikusi ahal izan ziren Euskal Herriko zoko guztietan, baita gure eskualdean ere. Lege horretan saltokiek gehienez ere ateak zortzi jaiegunetan ireki ahalko dituztela adierazten da, baina zehaztasun batekin: 400 metro koadrotik goragoko dendei bakarrik eragingo die mugak, hortik beherakoek noiznahi ireki ahalko dute. Jada hasi dira nork irekiko duen et a nork ez es aten: Eroskik, Super Amarak eta Super BMk jada iragarri dute aurten ez dituztela dendak zabalduko. Izan ere, aurten 400 metro koadrotik gorako saltokiek apirilaren 3an eta abenduaren 4an irekitzeko baimena baitute. Bi jaiegun hauetan irekitzeak Euskal Autonomi Erkidegoko merkataritzako hamar langiletik bati eragingo liokeela adierazi zuen Ana Agirre Merkataritza, Turismo eta Industria sailburuak. Gure eskualdean, edo inguruan bederen, 400 metro koadrotik gorako zenbait komertzio badira, baita neurri horretatik beherako askoz gehiago ere. Lege berri honek bete-betean harrapatzen ditu saltokiak eta hau agertzearekin batera hasi dira eztabaidak. Hala ere, eskualdeko saltoki handiek ez diote inolako adierazpenik egin nahi izan gai honen inguruan ONi. Eusko Jaurlaritzaren arabera ordutegiak arautzeko eskatu zien sektoreak eta orain bost urte onartutako Merkataritza Lege Orokorraren arabera egin du. Horrez gain, ondorioztatu du dendak 8-10 jaiegunetan irekiz gero, kalterik ez zaiela egiten saltzaile txikiei. Adierazpen hauek talka egiten dute sindikatuen esanarekin: “Lege hau orain erregulatu den arren, lehenago bazegoen akordio sozial bat eragile guztien artean adostua. Bertan jai egunetan irekitzearen aurka ginela esaten zen. Egia da guk egoera hau erre-
I
IGANDETAN ERE BAI? Astegunetan jende ugari joaten da merkatal gune handietara erosketak egitera. Igandetan ere egoera berarekin egingo al dugu topo?
BATEZ ERE GAZTEAK. Gehientsuenen ustez, merkataritza zentroak igandetan irekiz gero, batez ere gazteak hurbilduko lirateke bertara.
23
o022-026_on
20/3/05
20:44
Página 3
merkataritzalegea nagusiam
Merkataritza Legearen aldeko eta aurkako argudioak Aldeko argudioak. Igandeetan dendak
irekita egongo dira. Lehen akordio soziala dena, erregulatu da. Jaiegunak igarotzeko
lekuak izango dira. Merkaturitza Lege honek merkatari txikiak komunikazio eta informazioaren teknologietan trebatzera bultzatu
Aurkako argudioak. Komertzio txikiei
kalte egingo die, itxiera ekarriko die. Herrien desertifikazioa. Langileen egoera
BAIMENA
prekarioagoa egitea. Saltoki handiek ateratako aberastasuna kanpora joango da. Lege honekin lanpostu kopuru bera.
400 metro koadrotik gorako saltokiek apirilaren 3an eta abenduaren 4an irekitzeko baimena dute ADIERAZPENIK EZ
gulatzeko esk atzen geniola,
baina ordutegiak aldatu gabe”, dio Iker Callau LAB sindikatuko kideak. Legea idazterako orduan, sindikatuek ez dute deus negoziatu, enpresari txiki eta handiekin mintzatu da soilik Eusko Jaurlaritza. Honek aurkako jarrera sortu du, izan ere, sindikatuen eskaera komertzioak orain duen egoeran segitzea da eta ez jaiegunetan irekitzearena Callauk adierazten duenez: “Eusko Jaurlaritzaren esanetan, 8 jaiegun baino gutxiagoan erregulatzen bazuten, Madrildik legea inpugnatu zezaken eta inpugnazio horren aurrean beraiek men egingo zutela esan zuten”. Dena den, Eusko Jaurlaritzak lan arloan eskumena du, Madrildik ezarritako legeak bere erara ezartzeko EAEn edo ez ezartzeko.
LANGILEAK. Saltokiek ordu gehiago irekiz gero, langileek ere lan ordu gehiago izango dituztela esan nahi du. Baina onura ekarriko al die honek, ala ez? Ana Agi-
rre sailburuaren arabera merkataritzako langileak pribilegiatuak dira eta ordutegiei dagokionez ez dutela zertan kexatu dio. Oso bestelako iritzia dute sindikatuek: “Langileek estabilitatea galtzen dute lanean eta beren baldintzak okertzen dira. Gainera, saltokietan langileen gehiengoa emakumezkoa da eta, hori dela medio, sarritan bi lan izatea suertatzen zaie: familiaz arduratzea, baita erostetxeetan lan egitea ere. Horrez gain, ez die igandeetan orain arte hartzen zuten atsedena hartzen uzten”, dio ELAko kide Iñigo Zubeldiak. ELAkoak esandakoari LABeko kideak hauxe gaineratu dio: “Igandea norberaren eginbeharrak egiteko erabiltzen dute langileek, hori kenduz gero, bizimodu aldaketa izugarria ekarriko luke”, azaldu du Callauk. Bizimodu aldaketaren harira, kontsumitzaileen bizimodu aldaketa ere iragarri dute sindikatu, baita komertzio txikietako jabeek ere. “Geroz eta gehiago ikusten dugu denbora-pasa jendeak zentro komertzialetara jotzen duela. Orain
zentro komertzialak igandeetan irekitzen badituzte bertara joango dira arratsalde pasa herrien desertifikazioa eraginez, besteak beste”, agertu du Iker Callauk; orain igande goizetan denda txikiek ireki ohi dute soilik, baita Todo-Todo supermerkatuak ere, baina azken honek ez du inolako adierazpenik egin nahi izan. Igande goizet ako abant aila hori kendu egiten zaie merkatari txikiei eta epe luzera galerak dakarzkie. Eskualdeko datuak eskuragarri ez dauden arren, esanguratsuak dira Bizkaia aldean Aurrezki Kutxaren Federazioak kaleratutako datuak: azken bost urteot an 1.200 saltoki txiki galdu dira. Oraindik ere 15.400 denda txiki daude, baina horien %80 Bilbo Handian. Saltoki txikien itxierak ere badu bestelako eraginik edo ondoriorik: denda txikiek euren zergak herrietan ordaintzen dituzte, beraz, aberastasuna ere badakarte herrira. Baina, saltoki handiek s arrit an egoitza herritik k anpo edot a Eusk al Herritik kanpo dute.
Galdetuz
Eskualdeko saltoki handiek ez dute inolako adierazpenik egiten honen aurrean. Arrazoia, ezezaguna Ondorioz, kontsumitzaileak saltoki handian uzten duen diruak kanpora alde egiten du. Izan ere, enpresek euren egoitza duten lekuan ordaintzen baitituzte zergak, eta leku horretan ateratzen diete etekina irabazitako mozkinei, ez dirua xahutu den lekuan. Eskualdean, Inditex, Carrefour eta Alcampo bezalako enpresek merkatuaren %50etik gorako kuota dute, hau da, beren esku dago salerosketen erdia baino gehiago. “Hauek dira benetan legearen bultzatzaileak: herriak husten dituzte. Estrategia honekin saltoki handiek hemendik hamar urtera euren hegemonia ziurtatzen dute”, esan du Iñigo Zubeldiak.
ESKUALDEKO MERKATARI TXIKIAK. Oarsoaldean merkata-
Zer iruditzen zaizu komertzio handiak igandetan irekitzea? IGNACIO MARTINEZ
CAROLINA SAN SEBASTIAN
IOSUNE MUÑOZ
Pasaia
Errenteria-Orereta
Errenteria-Orereta
“Oso gaizki iruditzen zait. Nire emazteak komertzio handi batean lan egiten du, eta, egun bakarra elkarrekin egoteko eta hori ere kenduko digute!”.
24
“Gaizki. Igandea disfrutatzeko da, erosketak larunbatean egin daitezke. Igandetan irekitzen badira, joango direnak gazteak izango dira”.
“Oso gaizki iruditzen zait. Denoi egingo digu kalte, baina batez ere komertzio txikiei eta komertzio handietan lan egiten duten langileei”.
o022-026_on
20/3/05
20:44
Página 4
merkataritzalegeanagusia
DESADOSTASUNA. Langile asko eta asko ez daude ados Merkataritzako Ordutegi Lege honekin. Mobilizazio ugari egin dira eskualdean Lege honen aurka.
ri txikien inguruko lau elkarte daude, hauetatik Errenkoalde, Itturri eta Laurak bat. Hauen jarrera agerikoa da: jaiegunetan ireki-
tzearen aurka daude erabat. “Komertzio txikiek ezin diogu horrelako dinamikei aurre egin, hau da, merkataritza gune handiek pro-
posatzen dutenari. Ezin dugu haiekin lehiatu, ez bizi-kalitatean ez azpiegituran, ez pertsonalean…”, argitu du Cornelio Iribarren
Errenkoaldeko lehendakariak. Etsipen hitzak agerikoak dira saltoki txikietako jabeen artean, Bittor Lizarribar Itturriko lehendaka-
LIDIA CARDOSA
AITOR APALATEGI
MERTXE ALDABE
Errenteria-Orereta
Errenteria-Orereta
Errenteria-Orereta
“Gaizki iruditzen zait. Denoi egingo digu kalte. Ordu gehiago sartu beharko dituzte langileek, eta horrek kalte handia eragingo du”.
“Oso oso gaizki iruditzen zait. Onura komertzio handietako nagusiei egingo die. Dena den, irekiz gero jendea joango dela pentsatzen dut”.
“Alde batetik erosoa izango da. Astean zehar erosketak egitera ezin bazara joan igandetan joateko aukera izango da. Langileentzat oso gaizki”.
25
o022-026_on
20/3/05
20:43
Página 5
merkataritzalegea nagusiam
IRAGARPENA
Eroskik, Super Amarak, eta Super BM supermerkatuek jada iragarri dute aurten ez dituztela dendak irekiko BIZIMODU ALDAKETA
Sindikatuek diote merkatuaren Lege honek bizimodu aldaketa ikaragarria eragingo duela ETSIPENA
Komertzio txikiek diote enpresa handien aurrean ez dutela zereginik, galtzen ateratzen dira riak ere hauxe esan baitu: “Haien
aurrean ez dugu ezer egiterik eta galtzen ateratzen gara. Ohitura berriak eta jendea haiengana hurbiltzeko estrategiak erabiltzen dituzte”. Hala ere, horrelako arazo baten aurrean bestelako jarrerak ere topatu ditu ONek, hau da, ez dago soilik etsipena merkatari txikien artean, aurrera begira borrokatzen jarraitzeko asmoa ere ageri da: “Gauza asko daude egi-
teko. Hasteko, merkatariek elkartu egin behar dugu, antolatzeko, gauza berriak proposatzeko eta abar. Eta bestetik, komunikazioaren eta informazioaren teknologietan trebatzea ere ongi etorriko litzaiguke”, azaldu du Bittor Lizarribarrek. Honekin batera, ordea, Cornelio Iribarrenen etsipena agerikoa da: “Guk dugun arazoa oso indibidualistak garela da”. Iker Callauren arabera, “desgaste estrategia bat erabiliko dute
komertzio handiek txikien aurka: epe motzera igandeetan ireki arren, merkatari txikiek galerak izango dituzte eta pixkanaka ixten joan beharko dute”. Legea egin dutenei zer esango lieketen galdetzean hauxe erantzun dute: “Iruzur txiki bat egin digutela. Haiekin negoziazioetan aritu eta gero, nahi dutena egin dute Eusko Jaurlaritzakoek. Aurpegira barre egin digutela es ango nuke”, azaldu du Lizarribarrek.
“Ez dira konturatzen merkatari txikiok herri bati ematen diogun bizitzaz. Herriak aldaketa garrantzitsu bat jasaten ari dira eta ezin diogu egoera berri honi aurre egin”. Euren ustez, bizirauteko bide bakarra komunikazioaren eta informazioaren teknologietan trebatzea da: jendea erakartzeko baliabideak ikasi, publizitatea landu eta bezeroaren arreta zaintzean dute beren saltokiei eusteko bidea.
Galdetuz Zer iruditzen zaizu komertzio handiak igandetan irekitzea? MARIA ANGELES ORBEGOZO
AITOR GURRUTXAGA
MIKEL OLIVERI
Errenteria-Orereta
Errenteria-Orereta
Errenteria-Orereta
“Oso gaizki. Kalte gehiena dudarik gabe langileei egingo die, nagusien mesedetan. Jai egunetan jai egin behar dela pentsatzen dut”.
26
“Gaizki iruditzen zait. Lege honekin gehien sufrituko dutenak komertzio txikiak izango dira, komertzio handientzat eginiko legea baita”.
“Alde batetik ongi , jendeak erosketak egiteko beste aukera bat izan dezan, baina bestetik gaizki; izan ere, langileari kalte ikaragarria egingo dio”.
o027_on
18/3/05
23:35
PĂĄgina 1
agendanagusia
HELDU DIREN HIRU HITZORDU
1gaztetxoen TXAPELKETA Soinu zahar eta aurresku txapelketa izango da apirilean, Lezon Testua: Eihartze Aramendia Argazkia: Lander Garro
pirilaren 16an jendez beteko da Lezoko plaza. Izan ere, gaztetxoen aurresku txapelketa izango da. Txapelketan 7 eta 11 urte bit arteko neskek hartuko dute parte. Geroago 12 eta 15 urte bitartekoei iritsiko zaie txanda; hauek ere neskak. Txapelketa honet an ez dute mutilek HILAK 16 parte hartu- Aurresku txapelketa ko. A r r a t s a l - 16:30ean. deko 4:3 0- Lezoko Plazan. ean hasiko da Lezoko Murixka Dantza Taldeak antolaturiko txapelketa. Best alde hurrengo egunean, apirilak 17, Euskal Jaia eta Dantzari Txiki Eguna ospatuko da. Ekitaldi honetara beste herrietako dantzariak eta jende mordoxka etortzea espero dute antolatzaileek.
A
2
SAGARGO EGUNA ERRENTERIA-ORERETAN. Sagardo denboraldiarekin Sagardo Eguna dator. Hasieran prozesua nolakoa den ikusi ahal izango da: sortu, astindu, bildu, pilatu, jo, egin eta arratsaldean dastatu! APIRILAK 30 12:00etan Zumardian Errenteria-Oreretako hamasei kultur elkarte
3
NEREA AZURMENDI EHEko kidea
“Normalizazio prozesuan konpromisoak hartuko ditugu� uskal Herrian Euskaraz-ek Hizkuntza Eskubideen II. Eguna prestatu du Konpromisoen sokatiratik tira lelopean. Oiartzunen izango da aurten nazio mailako ekitaldia. Egun osoko egitaraua prestatu dute, normalizazio bidean jarraitzeko asmotan.
E
Hizkuntz Eskubideen Eguna egitearen helburu nagusiak zein dira?
Iaz Lesakan egin zen lehen aldiz, indarrak biltzeko. Aurten urrunago goaz, konpromiso eta neurriak hartzea eskatzen dugu euskararen inguruan, bai erakundeei eta baita norbanakoei ere. Nazio Bilkura irekia egingo da, bertan idatzi bat sortuko da euskararen normalizazio prozesurako konpromiso zehatzak hartuaz, 13:30ean ekitaldian irakurriko direnak. Nola tira daiteke euskararen sokatik?
Konpromisoak hartuaz tira daiteke, bai maila pertsonalean eta baita talde mailan ere.
APIRILAK 10 Hizkuntz Eskubideen Eguna. 10:30ean. Oiartzunen. EHE. 27
o028_on
18/3/05
23:35
Pรกgina 1
jakiteko
egur ikatza OIARTZUNEN Egur ikatzaren lana edo txondorra, oso ofizio ezagun eta preziatua da Testuak: OBIE taldea Argazkiak: ON
gur ikatzaren lana, meatzaritzarekin batera, giza aktibitate zaharrenetariko
E
bat da. Orain dela 3.000 urte, Burdin Aroan, Oiartzunen bizitzen ziren leinuek burdina egiteko teknologia ezagutzen zuten. Dudarik gabe, horretarako egur ikatza erabiliko zuten, jakina baita burdinaren langintza horrek berotasun handia behar izaten zuela, eta haren ezaugarririk nabarmenetako bat horixe da: berotzeko ahalmena. Bestalde, Burdin Aroko harrespiletan, egin diren azterketa lanetan, beste aztarna askoren artean, egur ikatz pusketak ere agertu ohi izan dira.
PRESTAKETA. Txondorren eraketan gehixeago sakonduz, aipatzekoa da hasieran egiten zen neurketa. Pioiak markatzen zihoazen arabera guardak bere libreta batean kontuak eramaten zituen. Ondoren, markatutako egurra enkantera ateratzen zen. Hau Udalean egiten zen, alkatea presente zegoela. Ikatza egitera joaten ziren koadrilk lehendabizi erosketak egiten 28
zituzten, hau da, behar zuten janari eta tresnak erosten zituzten. Baba zaharrak, sardin zaharrak, bak ailaoa et a ardoa erosten zuten, besteak beste. Prozesua gainetik azalduz, lehendabizi egurra garraiatzen zuten. Txondar plaza prestatzean timoia, errailak eta sarea jartzen zituzten. Sarearen gainean egurra pilatu eta lehen egur ilararen gainean tximini antzerako bat jartzen zuten. Guztia orbelez estali eta su ematen zioten. Suarekin egurra egosi egiten zen. Azkenik, ikatza ateratzea besterik ez zen geratzen.
LAN GOGORRA. Goiz eta egun aritzen ziren txondorgileak egur ikatza egiten. Egun galdutako ofizioa den arren, jendeak gogoan du garai haietako artelan hau.
Otorduak Lan gogor honetan janariak berebiziko garrantzia zuen. Garai haietako egun bateko otordua honelakoa izaten zen: goizean, bakailao zopa gosaltzen zuten. Eguerdi aldean, baba potaje edo lapiko bat prestatzen zuten bazkaltzeko. Honekin batera bakailao pixka bat jaten zuten tomatea edo patata frijituekin. Afari gisa berriro ere baba bere saldan ogi ugarirekin bustiaz amaitzen zuten.
o029_on
17/3/05
21:12
PĂĄgina 1
talaiatikjakiteko
OINEZKOENTZAT PASABIDERIK EZ. Arraguako biribilgunea dagoen tokian ez dago errepideko alde batetik bestera pasatzeko biderik oinezkoentzat. A-8ko biribilgunetik Arraguako autobus geltoki ingurura arte ez dago zebra-bide bakar bat ere. Egoera hau oso arrikustsua da oinezkoentzat; izan ere, pasabiderik ez dagoenez jende asko errepide erditik igarotzen da eta bertatik auto ugari pasatzen dira abiadura handian. Inguru honetan pasabide bat egitea ez litzateke gaizki egongo. Testua: Eihartze Aramendia Argazkia: IĂąaki Berrio 29
o030_on
17/3/05
21:12
Página 1
historia jakitekoh
Abizena Manterola Armarria.
Manterola abizenaren armarria etxe zuri handi batez eta izkin banatan bi pinu berde handiz osatua dago.
Dena den, abizen honen armarria leku batetik bestera aldatu egiten da. Hainbat tokitan etxe zuriaren ordez otso bat ageri da eta bi pinuen ordez haritz urdin bat
kopa baten gainean eraikia. Banaketa semantikoa. Mantero+ ola. Esanahia.
Mantak saldu edo egiten dituena.
Abizenaren kokapena. Orereta. Aia. Zarautz. Bergara. Irun. Zestoa.
Abizenaren hedapena. Aia (1603). Irun (1658). Zumaia (1671). Orio (1707). Bilbo (1743). Orereta (1819).
Biografia Frantzisko Bueno Mujika ‘Paco Bueno’ (Errenteria) rantzisko Bueno Mujik a 1916ko irailaren 16an jaio zen Errenterian, Santsoenea kalean. Gurasoak ez ziren errenteriarrak: aita, Antonio Bueno, Valladolidekoa zen eta ama, Sebastiana Mujika, hernaniarra. Paco hiru semeetan bigarrena izan zen. Gurasoak Donostian ezkondu eta Errenteriara etorri ziren bizitzera. Café La Paz izeneko kafetegia zabaldu zuten Biteri kalean, Foru Plazara ematen duen etxearen pean. Orain ez dagoen ‘kanarietako’ eskolan ibili zen lehenbizi eta fraideetan gero. Baina, umetatik ikastea baino gogokoagoa zuen kirola: esku pilota, futbola — Trinchera, Touring, Rapid, Estrella, Euskalduna taldeetan ibili zen—, arrauna, atletismoa..., baina guztien gainetik boxeoak erakarri zuen. 1927ko Renteria aldizkarian dago gaztetxo boxeozale haren erretratu adierazgarria. Boxeorako grinak bultzatuta gimnasiora joaten ere hasi zen Cobreros pintorearen semearekin, Agirre boxeolariarekin... 1931.ean kafetegia itxi eta Donostiara aldatu ziren bizitzera. 1933tik aurrera amateur gisa hasi zen boxeoan, 1936an gerra piztu zen arte. Beste kirolari askori bezala kanpora joateko aukera eman zioten, baina nahiago izan zuen hemen geratu. Gerra hasi eta hirugarren egunean buruan balaz zauritu zuten, Donostian. Sendatu bezain laster Larrañaga batailoi errepublikazalean ibili
F
30
ezker oneko
BOXEOLARIA Gerraondoilun goibel hartan errenteriarrei harro sentitzeko motiboa eman zien Testua: Elixabete Perez Gaztelu Argazkia: ON
zen gerran Asturiaseraino. Tritonia izeneko itsasontziak harrapatu eta langile-batailoian eduki zuten preso Bizkaian, Lamiakon. Han ezagutu zuen Carmen Cabeza, emaztea. Epaitegi militarrak 12 urte eta egun bateko zigorra eman zion. Soldaduskako adina iristean preso izatetik soldadu izatera pasatu zen. Gipuzkoako federazioaren ahaleginez entrenamenduetara joaten utzi zioten. 1940ean, artean preso zegoela, hasi zen berriz boxeoan eta horretan jardun zuen, agintariek jartzen zizkioten traba guztiei aurre eginez. 1950ean boxeoa utzi eta Paco Bueno taberna jarri zuen Donostian, Kale Nagusian.
Sariak Espainiako pisu ertaineko txapela 1933an eskuratu zuen lehen aldiz, 17 urterekin. Pisu ertainean, ertain-astunean eta astunean izan zen txapelduna. 133 borroka egin zituen: 115 irabazi zituen. Hiru urtetan zehar munduko rankingean bigarren izan zen. Armarik onenak zituen ezkerra eta gerri arina dantzatuz Errenteria eta boxeoa ezkondu zituen.
Fitxa Jaiotze data. 1916-09-16. Herria. Errenteria. Lekua. Santsoenea kalean. Lanbidea. Boxeolaria eta
tabernaria. Egoera. 1995eko urriaren
21ean hil zen.
o031_on
18/3/05
20:02
PĂĄgina 1
historiajakiteko
Argazkia Lezo
Efemerideak Oiartzun 1988. APIRILAK 3 Aberri Eguna. Aberri Eguna
dela-eta, Bizardia elkartean, ikurrina jarri ondoren pertsona batzuk bertara joan eta lapurtu egin zuten. 1988. APIRILAK 8 Aurkikuntza. Zuberoa jatetxea-
ren terraza konpontzen ari zirela, Garbuno Etxeko ondarearen hainbat ezaugarri aurkitu zituzten, Oiartzungo zaharrenetarikoak. 1988. APIRILAK 15 Kontzertuak. Oiartzungo Musi-
ka Elkarteak antolaturik, hiru kontzertuetako zikloa egin zen. 1988. APIRILAK 16 Ekitaldiak. Elizalde Herri Esko-
PASAIAKO PORTUAK BADU ZATI BAT LEZON. Irudian ikusten den moduko bistak zituzten garai batean lezoarrek. Itsasoa galtzen hasi ziren garaian, hain zuzen ere. Izan zen lezoarrek hondartza etxe ondoan izan zuten garairik. Itsasertza, dena garbi, haur eta helduen gozagarri zen. Lehen arrantzaleek lur hartu zezaketen herrian, eta, jakina, baita piratek ere. Pasaiako portuak, baina, dena aldatu zuen. Argazkia: Orratx! Kultur Elkartea
lak hainbat ekitaldi antolatu zituen hamabostaldi kulturalaren barruan. 1988. APIRILAK 24 Odol Emaleen Eguna. Gipuzko-
ako odol emaleen 23. biltzarra egin zen.
krONika zaharra Pasaia
zubigar olerkaria HIL DA Zubigarrek, nahiz eta lezoarra izan, lan handia egin zuen Pasaian; euskal prentsaren alde aritu zen buru-belarri Testua eta argazkia: Antxon Elortegi
raintsu, martxoaren 23an, 75 urte beteko dira Juan Garbizu Zubigar lezoarra tren istripuz hil zela. Pasaiara ezkondu zen Zubigarrek lan handia egin zuen, XX. mendearen hasierako hamarkadetan, euskarazko prentsaren
O
alde, Pasaiatik bertatik idatziz. Hona, Alfonso Mancisidor herrikazetari sanjuandarrak Zubigar euskaltzaleari idatzitako olerkia: Lili ugari dagon menditxoaren azpian/Lorerik usaintsuna sortu zan Euskalerrian/Edertasunak azaltzen jarduntzeko lanian. Zo-
Argazkian, Zubigar olerkaria ageri da. ANTXON ELORTEGI
raturik jaiotzaz nai zuen euskera/Eman olerkietan guzia agertzera/Begiak beti zuzen begira Euskalerrira. Olerki mamitsurik idazten aski egin du/Euskera galdu ez dedin guzian jarraitu du/Euzkaltzaleik bada, au, badegu arkitu. Euzkaltzale au gendun Zubigar olerkaria/Goian bego dioguna auxe da gure naia/Lana aski egiten zuela utzi du ludia. Pozaren pozez zeuden biotzak illundu dira/Atsegearen samiĂąaz, negar malkoz betetzera/Berarengana zeuden begiak iritxi dira.(...) 1930eko apirilaren 23an idatzi zuen olerki hau eta hilaren 30ean Argia aldizkarian atera zen. 31
o032_on
20/3/05
17:30
Página 1
denbora-pasa jakitekod
Hitz gezidunak Begoña Amonarriz 1
Ald. josteko Emakume Materiale tresna izena Mendialde Dantza Aireportu Kaskagorri mota euskalduna Materiale
Materiale
Materiale
Ald. NafarroAld. Materiale ako herria Materiale daramana Materiale Toka, Berriak Aireportu zaitez Nabarmena Aireportu euskalduna entzuteko euskalduna
Materiale
Materiale
Ald. Lugo
Aireportu Aireportu Aireportu Aireportu Aireportu euskalduna euskalduna euskalduna euskalduna euskalduna Alaiki
2
Hegaztiak
Materiale
Garaia Musean
Materiale
Materiale
Materiale
Materiale
Aireportu 1. Mendia euskalduna Bihotz Materiale kolpeak Aireportu Errito euskalduna katolikoa Kasik
Materiale
Alfertu
Aireportu euskalduna
Materiale
Materiale
Aireportu Aireportu euskalduna euskalduna
Materiale
Materiale
Zalantza hitza
Materiale
Aireportu Aireportu Aireportu Aireportu Aireportu euskalduna euskalduna euskalduna euskalduna euskalduna Guztion
Materiale
Aireportu Aireportu Aireportu euskalduna euskalduna euskalduna Erriberako Materiale Materiale Materiale ibaia Aireportu Aireportu Aireportu Ingl. ados euskalduna euskalduna euskalduna Errusiar Materiale Materiale Materiale Tipi.... izena Aireportu Aireportu Aireportu Onil euskalduna euskalduna euskalduna Ald. Nihoa.
Aireportu 2. Mendia euskalduna Materiale
Materiale
Materiale
Materiale
Aireportu Aireportu Aireportu euskalduna euskalduna euskalduna Materiale
Materiale
Materiale
Aireportu Aireportu Aireportu euskalduna euskalduna euskalduna Azken Materiale Materiale bokala Aireportu Aireportu euskalduna Ald. 3,1416 euskalduna Belar Zeken, Materiale ikutuezina mizikin Aireportu Kasik Kasik euskalduna
Materiale Materiale Urkatu Materiale Kantitate Hika. Aireportu Aireportu Kontsonan- Aireportu eztabaidan euskalduna euskalduna tea euskalduna
Materiale
*** Materiale
Materiale
Aireportu Aireportu euskalduna euskalduna Nitrogenoa
Aireportu Aireportu euskalduna euskalduna Materiale
Materiale
Aireportu Aireportu euskalduna euskalduna Eme ez Materiale dena Aireportu Saila euskalduna Bizk. Materiale Hau bera Materiale Materiale Bezala Aireportu Noka. Aireportu Lehengo Aireportu euskalduna Badiozu euskalduna urtean euskalduna Kontsonan- Ald. Nafarrotea ako herria Ald. daude Ald. jotakoa Materiale Europako Mama Guraso Aireportu Uranioa txanpon ohia goxoa arrak euskalduna Bizkaiako Materiale Materiale Materiale Materiale herria Aireportu Aireportu Aireportu Aireportu Neka euskalduna euskalduna euskalduna euskalduna Ald. Azken konEgoera Materiale tsonantea Materiale Jainkosa lasaia Antzerki Aireportu Aireportu Egur taldea euskalduna Ald. Zintzo euskalduna Errep. Txori Materiale Arrain mota Materiale Materiale mota Aireportu Aireportu Musika Aireportu euskalduna Uranioa euskalduna nota euskalduna Imagina, Materiale Materiale Materiale itxura Bizkor Aireportu Aireportu Aireportu Zero Anperioa euskalduna euskalduna euskalduna
Materiale
Ald.
Ald. Infusioa
*
Nitrogenoa
Materiale
Ald. Infusioa
Aireportu euskalduna
Materiale
Materiale
Aireportu Aireportu euskalduna euskalduna Materiale
Materiale
Aireportu Aireportu euskalduna euskalduna Materiale
Materiale
Aireportu Aireportu euskalduna euskalduna Kontsonantea Politiko Txinatarra Potolo, gizen Mila
Materiale
Litioa
Aireportu euskalduna
Materiale
Ald. Kexa onomatopeia
Aireportu euskalduna Materiale
Materiale
Aireportu Aireportu euskalduna euskalduna
* eskualdeko mendiak
Pasarte kodetua Begoña Amonarriz Nola asmatu. Shakespeareren esaldi bat azalduko zaizu ondoko lauki guztiak egoki bete ondoren. Joko honetan, zenbakiek hartu dute letra edo hizkien ordea. Letra bat —zeinek berea— hartzen du gehienez zenbaki bakoitzak, eta batzuetan ez dira letra guztiak azaltzen. Zenbaki batzuei dagozkien letrak eman ditugu lagungarri gisa.
K1
2
3
A4
5
G6
7
8
9
Z10
11
E12
13
14
15
16
L17
18
19
20
32
10
4
7
4
9
9
12
1
1
12
10
8
5
11
2
12
5
6
4
10
2
12
12
3
6
4
3
10
1
8
3
15
13
5
4
3
2
10
4
9
13
1
16
14
12
9
4
13
12
1
8
6
4
10
2
12
8
13
10
4
3
11
10
13
9
12
17
4
1
8
14
14
4
2
13
16
4
2
15
16
o033_on
18/3/05
20:04
Página 1
denbora-pasajakiteko
Soluzioak
Non egina da baranda ezagun hau? K N A I
O P U R U G I A
T
U
U
D A B
U R
R O N
O
O R
T X
A
T
I
I U R
A
A
I
R A M U
R T O I G
O
I
A K U L
O A M
E A A R
K I
I
E T
O R
D A
A R
E B R O
T E
E G E R A
A L
N A R
R I
A
E
A
I
N A
HITZ GEZIDUNAK PASARTE KODETUA Zaharrek ez dute gazteengan konfidantzarik, beraiek gazte izan zirelako batipat.
Shakespeareren hitzak. ON-EN OTSAILEKO LEHIAKETA zer da hau?
irabazlea
ERANTZUTEKO EPEA Apirilak 18 (astelehena) NORA BIDALI Santa Klara 22, Errenteria-Orereta NON EGINA DEN ADIERAZI
ZURE IZENA / TELEFONOA
Errenteriako Maddalena ermita
IRABAZLEARI SARIA Afaria Kai Alde jatetxean (Lezo) Xabier Iragorri ONen harpideduna izan da argazki lehiaketako bederatzigarren irabazlea. Albornoz bat irabazi du sari gisa. Argazkian, Xabier —eskubian— Etxebarruko langilearekin.
PARTE HARTZEKO BALDINTZA ONen harpidedun izan behar da
33
o034_on
20/3/05
17:32
Pรกgina 1
jakitekoiibilaldia
Ibilaldia Zamalbidetik Txoritokietara Datuak Ibilaldia.
ZamalbideTxoritokieta Zailtasuna.
Motza eta erraza. Ibilbide homologatua SLGi 4, marra txuri-horiak. Luzera.
3,7 kilometro. Denbora.
2 ordu. Desnibela. Gora. 203
metro. Behera. Igoera
bezala, 203 metro.
txoritokieta,
Jakin
GURE ALTXORRA
Txabala trikuharria.
Pagadi eder batean kokaturik, 1962an antza eman zion Aita Barandiaranek. Inguruan beste bi trikuharri daude: Berroizpin I eta II.
Zaborraren artean, gure arbasoen arrastoak topa daitezke Testuak eta argazkiak: Felipe Uriarte
rteera Zamalbide jatetxetik (Errenteria-Orereta), 115 metrotan. Zamalbide jatetxearen aurrean dugu argibideak ematen dituen panela. Hasieran pistatik igoko gara, gero bidezidor batetik, ibiltariok maite dugun bide mehar horietako batetik. Aitzetako atsedenlekuan bi trikuharri: Berroizpin I eta II. Aurrerago, pagadi eder batean,Aitzetako 5.000 urteko Txabala tri-
I
34
kuharria dugu. Negu hotz honen eguzki errainuak pagoen adar biluzien artean zirriztatzen direlarik, toki honen edertasuna agertzen zaigu. Floreagarantz doan bidea, bide zaharra da: hain gozoa. Txoritokietako gailurretik hurbil, eta sagarrondoz inguraturik, Txorietokietako Zutarria ikus liteke. Itzultzerakoan, trikuharria eta monolitoa gure oroimenean gorderik izango ditugu.
Goiko argazkian Floreagako bide zaharra ikus daiteke; behean, Aitzetako Txabal trikuharria.
Zaborra Ibilaldi hau Lau Haizeta Parke Naturalaren barnean dago. Hala ere, esan behar da nonnahi zabor asko ikusten dela. Antza, zerbait egin da, baina egin dena oso utzita dago, eta oraindik egiteko asko dago. Inguru honek ardura gehiago merezi du.
Txoritokietako monolitoa.
Monolito hau arriskuan dago. Sagastia garbitzeko adarrak moztu eta monolitoaren ondoan egin dute sua.
o035_on
20/3/05
17:32
PĂĄgina 1
sormenajakiteko
Kritika Musika
ON-line
Soinu fusioa, infusioa? Asier Mujika Errenteriar hau Honako Putzua, E330, Honako Putzua (r) eta Agintariak jokoz kanpo taldeetan aritua da. Batzuekin kantatu eta besteekin bateria jo. Orain gitarrarekin konposatzen du. z naiz estiloaz ari, ez naiz erritmoaz ari, soinuaz ari natzaizue. Nova izena bera entzun eta maketaren lehen pista edo kantua besterik entzuten ez duenak, iritzi zeharo okerra har lezake talde honek eskaintzen duenarekiko. Sarrera modukoak ez du besteekin zerikusirik, baina maketa osoa entzun eta gero (zeren, hau maketa bat da. Gure garaian lokalean edota etxeko logelan grabatutako kaseteak ziren) logikaren bat aurkituko diozue. Euskarri digitala, vst tresnak, samplerrak... edota soilik soinua beraren lantzea. Ez dakit bakoitzetik zenbat dagoen, baina ukitu digitala nabarmena da, nire ustez onerako. Lehenengo pista berezia da, infusioa ala fusioa.... Ohiko musika tresnez gain, bestelakoekin osatua dagoena. Nahasketa ona da, lortutako soinua gorpuzkera sendokoa dugu. Bigarren pista edo kantutik aurrera, bestelako soinuak gehituko dizkio, distortsiodun gitarra indartsua eta ahotsa. Rockeroagoa
E
da, nolabait esateko, gitarra nabarmentzen da, gogorra, sendoa. Baina bada atzetik dabilen katutxo bat (bestelako musika tresnak, efektu digitalak... ). Maketa osoan zehar aurkituko ditugun ezaugarri nagusiak, hain zuzen ere. Soinuak gorputza badu, batzuetan zikinegia akaso, baina definituriko soinu bat eskaintzen digu. Lehen aipaturiko katutxo horiek aurrean edota atzean izateak, soinu panoramizazioa baino gehiago, nabarmentze kontua dela dirudi. Panoramizatzea azken finean soinuarekin jolastea da (nahasketa, edizioa...), modu estereroan jostatuta, adibidez, soinua ezkerretik eskuinera eramatea,etab. Baina kasu honetan efektuak, momentu batzuetan nabarmendu nahi direla eta hala egiten dela nabaria da, eta hau modu neurtuan egina dagoela ere bai. Efektu eta soinu tresna ugariegiek, edota modu okerrean erabiliek, azken emaitza izorra dezakete, esperientzia domestikoak esanda.
TALDEA. Nova taldea Olmo, Arkaitz, Unai eta BeĂąatek osatzen dute. 2003ko abenduan osatu zuten taldea eta lau hilabete igaro ondoren sei kantuz osaturiko maketa plazaratu zuten. Zuzenekoak lehentasuna dira eurentzat. Argazkia: Lander Garro
nolako(A) da
OKE? Futbol elkarte oiartzuarren jarraipena, Internet bidez Testua: Eneko Salaberria
rte bat bete berri du Oiartzun Kirol Elkartearen web orriak. Espero zena baino arrakasta handiagoa lortu du. Hori dela eta, orrialdea gehiago osatzea erabaki dute. Flash programarekin egina dago bere osotasunean. Horrela, diseinu aldetik erakargarria izatea lortzen dute eta mugimendua duten zenbait gauza sartu dituzte. Webguneari esker, elkarte oiartzuarraren historia nondik norakoa izan den jakingo dugu, baita hauen instalazioak nolakoak diren ikusi ere. Eta ez dakitenentzat, futbol zelaiaren kokapena ere azaltzen digute. Taldeak atalean berriz, Oiartzun Kirol Elkartean dauden jokalari eta entrenatzaile guztiak daude. Bakoitza bere taldearen argazkiarekin. Hala ere, atalik bisitatuena Denboraldia atala da. Bertan, elkarteko talde guztien emaitzak eta norgehiagokak azaltzen dira. Beraz, elkarte oiartzuarra ezagutzen ez duzuenok, Interneten duzue aukera www.oiartzunke.com helbidean.
U
35
o036_on
17/3/05
21:14
Pรกgina 1
jakitekozzerbitzuak
Telefono zenbakiak ERRENTERIA-ORERETA TOKI PUBLIKOAK Udaletxea 449600 Udaltzaingoa 344343 Kiroldegia (Galtzaraborda) 449690 Igerilekuak (Fanderia) 344423 INEM bulegoa 340895 / 340914 Babes Zibila 449696
IKASTETXEAK Orereta ikastola Langaitz ikastola Telleri ikastetxea Cristobal Gamon Koldo Mitxelena Don Bosco Beraun berri
OSASUNA Anbulategiak Zentroa Beraun Larzabal
IKASTETXEAK Karmengo Ama (Trintxerpe) 390371 La Anunciata (Antxo) 513050 Pasaia-Lezo lizeoa 526850
007940 / 007941 006570 007800
SINDIKATUAK ELA LAB CCOO CGT
000113 515653 518993 521210
KULTURA-EUSKARA Udal euskaltegia Xenpelar AEK euskaltegia Lau haizetara euskara elkartea Ereintza kultur elkartea Iraultza dantza taldea Eresbil
449680 340233 340143 526553 524420 344419
LARRIALDIAK 520397 / 525458 341645 511233 525036 / 512298 513741 / 513706 510450 / 510454 512500
LEZO TOKI PUBLIKOAK Udaletxea Udaltzaingoa Aiton Borda Altzate igerilekua Bekoerrota kiroldegia Haurtzaindegia
524650 524003 527055 528244 510311 527342
OSASUNA Anbulatorioa
344400
KULTURA-EUSKARA Orratx! Kultur elkartea
344626
IKASTETXEAK Haurtzaro ikastola Elizalde Herri Eskola
112 Oroitzene AEK euskaltegia 519144 Tomas Garbizu musika eskola 529999 IKASTETXEAK Pasaia-Lezo lizeoa Lezo herri eskola Lezo Institutua
526850 514804 511208
OIARTZUN TOKI PUBLIKOAK Udaletxea Udaltzaingoa Elorsoro Udal Kiroldegia Udal Igerileku Irekia Zaharren egoitza
490142 493311 492552 493745 490538
492212 490193
PASAIA TOKI PUBLIKOAK Udaletxea 344034 Alkateordetzak: Antxo 344566 San Pedro 394289 Trintxerpe 004304 Udaltzaingoa 004300 Andonaegi kirol gunea (Ilunbe) 399753 Donibaneko kiroldegia 340423 397596 Zaharren egoitza (San Pedro) Pasaiako Portua 351844 / 350022
OSASUNA Osasun zentroa 491101 / 492604
OSASUNA Anbulategiak Antxo Donibane Trintxerpe-San Pedro Babes Zibila
520195 515188 006550 400142
KULTURA-EUSKARA Herri musikaren txokoa 493578 Luberri ikasgune Geologia 260593 AEK 493957
KULTURA-EUSKARA Udal euskaltegia Pasaia Musikal Albaola elkartea
004340 396055 344478
Garraioa RENFE 64 96 37
EUSKO TREN 902 54 32 10
HERRIBUS 49 18 01
AREIZAGA (San Pedro-Donostia) 45 27 08
INTERBUS (Hondarribikoa) 64 13 03
Ateak zabalik UDALETXEAK Errenteria-Orereta Asteguna: 08:00-14:00 Larunbata (errekaudazioa): 09:00-13:00 Lezo Asteguna: 08:00-13:30 Oiartzun Asteguna: 08:00-14:30 Pasaia Asteguna: 08:00-14:00 ANBULATEGIAK Errenteria-Orereta Iztieta. Asteguna: 08:00-19:30 Larunbata: larrialdiak Beraun. Asteguna: 08:00-17:00 Larunbata: 09:00-14:00 XX
Egun osoz irekita egoten da
Larzabal.
Asteguna:
08:00-17:00
Lezo
Asteguna:
08:00-15:00
Oiartzun
Asteguna: Pasaia Antxo. Asteguna: Donibane. Asteguna: San Pedro. Asteguna: Larunbata:
Oiartzun Egun osoz irekita egoten da Pasaia Egun osoz irekita egoten da
08:00-15:00
08:00-15:00 08:00-15:00 08:00-17:00 09:00-14:00
UDALTZAINGOAK Errenteria-Orereta Egun osoz irekita egoten da Lezo
IGERILEKUAK Errenteria-Orereta Galtzaraborda. Asteguna: 08:00-22:30 Larunbata: 09-00-13:30, 17:30-21:30 Igandea: 09:00-13:30 Fanderia. Asteguna: 07:00-22:00 Larunbata: 09:00-22:00 Igandea-jai eguna: 09:00-14:00 Lezo Asteguna: 07:30-22:30
Larunbata: Igandea-jai eguna:
08:00-20:00 10-00-14:00, 16:30-20:00
Oiartzun Asteguna: 07:00-22:00 Larunbata: 09:00-21:00 Igandea-jai eguna: 09:00-14:00 UDAL LIBURUTEGIAK Errenteria-Orereta Asteguna: 08:30-20:30 Lezo Asteguna: 16:00-20:00 Larunbata: 09:00-13:00 Oiartzun Asteguna: 10:00-13:00, 16:00-20:00 Larunbata: 10:00-13:00 Pasaia Asteguna: 10:15-12:45, 16:15-19:45 Larunbata: 10:15-12:45
o037_on
18/3/05
23:51
Página 1
honaetorriajakiteko
JULITXU GYSLING ZUBILLAGA Argentinatik etorria
“
Euskara betidanik T izan dut familiarra, inoiz ere arrotza”
xistua ikasi zuen, baita euskal dantzak ere. Baina ez Euskal Herrian, Argentinan baizik. Bere aitonak zuzentzen zuen koro batean ere aritu zen, orain berak sortu du haur koroa.
Zergatik etorri zinen Oreretara?
Gure aitona oreretarra da, Argentinan bizi da baina hemengoa da. Orduan, gure bigarren etxea balitz bezala da. Gaztetan, aitonamonekin hiru aldiz etorri nintzen. Gero, gizon bat ezagutu eta bertan gelditu nintzen.
Testuak: Eihartze Aramendia
Euskaraz ederki dakizu. Noiz ikasi zenuen?
Euskara beti familiarra izan da niretzat, ez da arrotza izan. Euskal Etxe batean jaio nintzen, hori dela eta, Izen-abizenak. beti izan dut Julitxu Gysling. presente. Adina. Etxean aito36 urte. narekin pixka Herria. bat ere ariNecochea tzen nintzen. (Argentina). Ondoren, hoLanbidea. na etortzean, Irakaslea. Lazkaoko Barnetegi batean izan nintzen.
Fitxa
Zer moduz Euskal Herrian?
Oso oso ongi, oso gustura. 13 urte daramatzat hemen eta primeran. Zenbatero joaten zara Argentinara?
EUSKALDUNA ETA ARGENTINARRA
Julitxuk Argentinan bizi zenean beti zioen bera euskalduna zela. Hona etortzean, aldiz, argentinarra zela esaten
zuen. Azkenean, argentinar-euskalduna dela dio, biak bateragarriak direla aipatzen du.
NOLAKOA DA NECOCHEA? “Zarautz antzeko herria da. Hondartza oso oso handia eta oso luzea du, 7 kilometrotakoa, Landetako hondartzaren parekoa gutxi gorabehera; bertako itsasora surflari ugari joaten dira. Bestalde, oso lasaia da. Udan batez ere, jende ugari joaten da oporretara”.
Ia 7 urte joan gabe egon nintzen. Pasa den udan joan nintzen eta hurrengo bisita datorren urteko udan izango da. Argentina eta familiaren falta sumatzen al duzu?
Argentina ez hainbeste; izan ere, Euskal Herrira etortzeko ametsa beti izan dut eta amets hori gauzatuta dut eta lehen aipatu bezala oso gustura nago. Dena den, familia asko botatzen dut faltan, bertan, familia guztia dut. 37
o038-039_on
18/3/05
23:58
PĂĄgina 1
euskara
okin Agirre Asteasu, Lezoko Eskola Kirola egitasmoko koordinatzailea da. Bera arduratzen da Eskola Kirolaz Lezon. Euskalduntze prozesua dela eta, ONek berarekin hitz egin nahi izan du.
J
Noiz sortu zen Eskola Kirola Lezon?
Zehazki ez dakit, nik arduradun gisa hiru urte daramatzat. Aurretik Txema egon zen ia hamar urtez. Zein behar asetzeko sortu zen Eskola Kirola?
Ikasleek klaseetatik kanpo kirolaren inguruan lan egiteko sortu zen. Proiektu berri baten sorrera izan zen. Eskolan egiten duten gorputz hezkuntzaren jarraipen moduko bat izango litzateke. Gaur egun zenbat haur dabiltza?
Lezo Herri Eskolan %50 ingurua ibiliko da. Eskolan zortzi talde ditugu eta institutuan hiru. Taldeak nola antolatzen dituzue?
“
Ikasturte hasieran eskoletan izena emateko orriak pasatzen ditugu ikasleen artean. Gero nahi duenak izena ematen du eta ikastaro erdian-edo etortzeko asmoa izanez gero eskolako zuzendaritzarekin harremanetan jarri besterik ez du egin behar.
Kirola euskaraz egitea nahi dugu�
Lezoko Eskola Kirola egitasmoa sortu zenetik kirola euskaldundu egin da; arrazoiak eta etorkizuneko erronkak argiak dira Testuak eta argazkia: Mirari Martiarena 38
Zertan datza Eskola Kirola euskalduntzearen prozesuak?
Profesionalizazio etaparen barruan sartzen da euskalduntzearena. Beharrezkoa ikusten genuen nolabaiteko garapena emateko. Izan ere, lehen monitoreen artean errotazio handia izaten zen eta ez zegoen jarraipenik. Monitoreak eta koordinatzailea izan dira euskaldundu direnak. Zer lortu nahi izan duzue honekin?
Euskaraz kirola egin dadin nahi dugu. Haurrek jasotzen dituzten kirol erreferentzia gehienak erda-
o038-039_on
18/3/05
23:58
Página 2
albisteakeuskara
konpromisoen SOKATIRA Apirilaren 10ean Hizkuntza Eskubideen Eguna izango da Oiartzunen; hainbat ekitaldi izango dira Testua: Eihartze Aramendia Argazkia: ON
uskararekin hitzordua jarrita dago jada: apirilaren 10ean 10:00etan, Oiartzunen. Ez da aspertzeko aukerarik ere egongo. Goizeko 10etan hasi eta
E
arratsaldeko erromeriarekin dantza egiteaz aspertu arte ekitaldi ugari izango dira. Lartaun Txistulari taldea hasieko da dianarekin egunari kolore
Hizkuntza eskubideak aldarrikatuz, herriko plazatik manifestatzioa irtengo da. Geroago, eta indarrak hartzeko asmoz, bazkari eder bat egingo da. Haurrentzat jolasak ere egongo dira eta eguna biribiltzeko, Tapia et a Leturiarekin erromeria.
bizia ematen. Jarraian, bigarren nazio bilkura egingo da Udaleko pleno aretoan. Bizi Euskaraz izeneko gunea ere izango da.
Guraso erdaldunak motibatzen Martxoaren 9an guraso erdaldunentzat Motibazio Saioa egin zuten Haurtzaro Ikastolan. Gurasoei euskararen transmisioan lagun dezaketela ohartaraztea zen helburua. Guraso mordoxka azaldu ziren Motibazio Saiora. Motibatzeko metodoa erabat parte-hartzailea izan zen, bai Iñaki Arruti saioa zuzendu zuenaren aldetik, bai bertaratu ziren gurasoen aldetik ere. Euskararen transmisioan lagun zezaketela motibatuak atera ziren gurasook. Saio hau Hizkuntz Proiektuaren barnean kokatua dago; hirugarren ikasturtea da proiektu honentzat. Euskal Herri osoko 13 ikastolek parte hartzen dute proiektu honetan.
Gustura aritzen dira Lezoko gazteak Eskola Kirolean. MIRARI MARTIARENA
“
Eskola Kirola euskalduntzea beharrezkoa ikusten genuen garapena eman ahal izateko” raz izaten direlako. Heziketa euskararen inguruan eman nahi da, beraiek geroan ere euskara erabil dezaten eskolatik kanpo ere. Haurrek nola hartu dute euskalduntzearena?
Beraiengan ez da aldaketarik izan, euskaraz hitz egiten ohituta daude eta eskolan hori ikasi dute. Nahiz eta orain euskalduntze prozesuarena aipatu, euskara beti bultzatu izan da.
“
Garrantzia parte- hartzeari eman nahi diogu, jende gehiago aritu dadin kirola euskaraz egiten” Zein helburu dituzue aurrerantzean?
Etorkizuneko erronkak argi ditugu. Garrantzia parte-hartzeari eman nahi diogu, jende gehiago aritu dadin honetan. Eredu berria da profesionalak euskalduntzea. Hemendik aurrera Oarsoalde mailan euskara izatea nahi dugu Eskola Kirola egitasmoan eta kirolean orokorki erabiltzea nahi dugun hizkuntza.
Gurasoak Motibazio Saioan. GOIATZ LABANDIBAR
Don Bosco euskalduntzen Don Bosco ikastetxearen irudia erdalduna izan da beti. Bai ikasleen aldetik, baita hezkuntzaren aldetik ere. Honi beste ikuspegi bat eman nahian, 2005-2006 ikasturteko eskaintza bestelakoa izango da. Eskaintza euskalduna eskaini nahi dute, Goi mailako lau ziklo euskaldundu nahi dituzte. Salto handia emango dute datorren ikasturteari begira. Momentu hauetan horretan dihardute, 2005-2006 ikasturtea hobetu nahian dabiltza, horretarako Don Bosco ikastetxean euskararen presentzia areagotuz. Hori guztia prestatu ondoren ikasleen esku geratuko da matrikulazioa non egin.
39
o040_on
18/3/05
13:12
Pรกgina 1
o041_on
18/3/05
11:12
Pรกgina 1
o042_on
19/3/05
00:03
Página 1
hizkuntza eskubideak euskarah
Euskararen gorabeherak
Eskubidea
“
Eskubidea dugu hedabide publikoetako lan hizkuntza euskara izan dadin”
Euskal Herrian Euskaraz-en ‘Bideak’ eskuliburutik hartua; HITZAn dago edonoren eskura
Esanak
“ GORA. Euskara seguru Pasai Antxoko segurtasun dendak kanpoko errotuluak euskaraz ditu. Gainera, merkealdian jarri zuen kartela ere euskara hutsean jarri zuen.
Euskara, gurea, Espainiarena izatea nahi dugu. Ez dugu inola ere ez euskararik gabeko Espainia nahi”
BEHERA. Jaizkibelgo tabernaren irekiera
JOSE LUIS RODRIGUEZ
Otsailaren 27an askaldegi– taberna– kantina berria inauguratu zuten. Lezoko buzoietan banatu zuten bertara joateko gonbita. Dena gaztelera hutsean.
ZAPATERO Espainiako Gobernu presidentea
“
Behatokia (euskararen eskubideen urraketak salatu ahal izateko telefono zenbaki berezia)
902 19 43 32 42
Euskal hiztunari bermatu beharko litzaioke Administrazioarekin dituen harremanetan euskaraz aritzeko aukera izatea eta hainbat alorretan eskubide hori ez dago bermatuta. Osakidetza eta Ertzaintza dabiltza atzeratuen (...) Erabilerak ez du zerikusirik formula politikoekin”
IÑIGO LAMARKA Euskal Autonomia Erkidegoko Arartekoa
o043_on
18/3/05
11:13
Pรกgina 1
o044_on
20/3/05
20:14
Pรกgina 1