o001_on
25/11/05
18:17
Página 1
O ARSOALDEA N 2005eko azaroa 17. zenbakia
LETREN
MUNDUTIK PATRI URKIZU IDAZLE ETA IRAKASLEAK ARGI HITZ EGIN DU
TXERRI BODA San Martin, labanak zorrozten direnean…
o002_on
24/11/05
15:07
Pรกgina 1
o003_on
26/11/05
20:05
PĂĄgina 1
gaiaksarrerakoa
Kale nagusitik Xabi Zabaleta
Ezkutuan, badaezpada ere rrenteria hirigintza kaotikoko herria izan da. Industriaren eta hazkunde azkarraren ondorioak nozitu izan dituena. Garai bateko lantegi handiak, ordea, pixkanaka desagertuz joan dira, eta haiek utzitako lurretan egin dituzte auzoak, plazak eta eraikin berriak. Prozesu horren azken adibide dira Niessen zenaren inguruetan egindako eraikuntza lanak. Alde batera utziko dut orubeari eman zaion erabilerari buruzko eztabaida. Antza denez, kultur ekipamenduak baino beharrez-
E
koago zen horrelako merkataritza gune bat herrian. Baina zer onura ekarri dio herriari, zer irabazi dugu herritarrok? Erdi-erdian kokaturik, espazio hori ezin aproposagoa zen ingurua itxuraldatzeko. Alferrik galdu da, esaterako, Biteri kalearen eta Nafarroa hiribidearen arteko lotura egiteko aukera paregabea. Saltoki barrutik igaro ezean, ez dago batetik bestera pasatzerik. Oinezkoen eremu izan zitekeen Xabier Olaskoaga plaza interes pribatuen eskura jarritako saltoki
bihurtu dute. Egunez erraz ibil zaitezke bertan; gauez, argirik gabe eta burdinazko hesiekin itxita, ezinezkoa da pasatzea. Inolako planifikazio urbanistikorik gabe eraiki dela dirudi, ingurua kontuan hartu gabe. Lehengo etxe zaharren eta eraikin berriaren artean, nonahi topatuko dituzu pasabide ilun eta aldrebesak, kale estuak eta inora ez daramaten zirrikituak. Saiatu arren, ez dut inon aurkitu lan hauetan aritu den arkitektoaren izenik. Nahiago izango zuen ezkutuan egon, badaezpada ere.
iritzia ON-EN DATUAK Argitaratzailea. Oiartzualdeko Hedabideak S.L. Egoitza. Santa Klara 22, Errenteria-Orereta (20100) Telefono zenbakia. 943 34 03 30 Fax zenbakia. 943 34 11 02 Posta elektronikoa. on@oarsoaldekohitza.info Lege gordailua. SS-607/04 Zenbakia. 17.a (2005eko azaroa) Urtea. II.a Maiztasuna. Hilabetekaria Zuzendaria. Libe IbaĂąez Publizitatea. 607 227 056 publi_oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info Harpidetza. 943 30 43 46 Bezero arreta. 943 30 43 46 Tirada. 2.400 ale Inprimategia. Leitzaran Grafikak (Andoain) Diseinua. Hitzeko Euskara eta Komunikazio Zerbitzuak Azala. Lander Garro
OHARRA Esku artean daukazu ON aldizkariaren 17. zenbakia, 2005eko azarokoa. Hain zuzen, ON hilabetero jasotzeko, OARSOALDEKO H ITZA gatik urtean 55 euro ordaindu behar dira.
12
16
04 Zutabeak. Joxe Juan Ugalderen, Joxemari Carrereren eta Nathalie Pelageren iritzi artikuluak.
10 Sakonduz. Erretzaileek gero eta zailago dute erretzea; lege berria abian jarriko da, eta erreakzioak sortu ditu. jakiteko nagusia
28 Itsasoa.
12 Klik. Txerri hilketaren
Albaolako lagunek, hilabete honetan ere, itsasoaren inguruko sekretuak azaldu dituzte.
ikusgarritasuna jaso du ONek.
16 Donibane. Azken asteotan ika-mika sortu da, Izartu egitasmoaren inguruan.
euskara
38 HITZAren ekimen handia.
24 Elkarrizketa. Patri Urkizu lezoar idazlearekin gaurkotasunezko gaiak konpartitu ditu ONek.
OARSOALDEKO HITZAk antolatuta, Euskararen Astea ospatzen ari da egunotan eskualdean.
24
ON ESKUALDEKO ALDIZKARIAREN LAGUNTZAILEAK (erakunde publikoak) Gipuzkoako Foru Aldundia
Lezoko Unibertsitateko Udala
Oiartzungo Udala
Pasaiako Udala
03
o004_on
24/11/05
15:10
Pรกgina 1
o005_on
24/11/05
15:11
Página 1
iritzia Puntua
Eta orain zer?
ilabete pasatxo da Bidasoaldeko zazpi gazte Zumarragako internamenduzentro batean urtebete ematera zigortu zituztenetik. Badakizue zertaz ari naizen. Ez dut inoren zauririk berritu nahi. Besterik gabe, denboraren joanak ematen duen distantziatik aztertu nahi dut gaia, ondorio bat edo beste ateratzeko. Amaitu da bide judiziala. Akusatutako zortzi gaztetxoetatik zazpik, internamendu-zentroan eman beharko dute urtea; erregimen irekian, hori bai. Eta beste urtebete zaintzapeko askatasunean eman beharko dute, etxean. Horrenbestez, zigorra betetzen ari dira, Jokin Zeberiori jazarpena eginda, heriotzaren amildegira bultzatzea leporatuta. Oso aurrean seinalatu nahi dut sententziak auzitan jarri duela gazteen familien egokitasuna. Familia horiek ez omen dira ingururik egokiena zigorra betetzeko.
H Joxe Juan Ugalde
FAMILIAK. Egin dezagun atzera. Auziaren azken txanpan, Gipuzkoako Auzitegiak zigorra erabaki ondoren, Adingabeen epaileak, Maria Nieves Urangak, epaiaren kontra egin zuen, itxialdi-zigorra bertan behera utziz. Bere iritziz kaltegarria da zazpi gazteak internamendu-zentrora bidaltzea. Urangaren ustez, kondenatutako gazteen familiak “egituratuta” daude eta inguru egokia dira “gazteei eskatu beharreko erantzunaren arrakasta ziurtatzeko”. Ba… ez: Gipuzkoako Auzitegiak internamendu-zentrora bildai ditu. Auzi honetan azpimarratzekoa da, baita ere, Jokinen eskolako lau arduradun auzibidean jarri dituztela, gerora, beren kontrako kasua artxibatuta geratu bada ere. “Utzikeriaz eta arduragabe” jokatzea leporatu diete ikastetxeko zuzendariari, tutoreari, ikasketa buruari eta irakasle bati, Jokin pairatzen ari zen egoeraren berri zutelakoan. Irungo Epaitegiak, ordea, esan du ez dagoela frogatzerik lau hezitzaile horiek jazarpenaren berri zutenik. Jokinen familiak helegitea aurkeztu du kasua artxibatu izanaren kontra, eta defentsak eta Eusko Jaurlaritzak inpugnatu egin dute helegitea. Oraindik, beraz, airean segitzen du hari mutur horrek. Hel diezaiogun prozesuaren ardatz nagusiari.
Gipuzkoako Auzitegiak azken erabakia hartu ondoren, Uranga epaileak zera esan zuen: bere ustez, zigortutako gaztetxoentzat zaintzapeko askatasuna zela egokiena, helburua ez delako “mendekua” hartzea. Mendekua. Zigortutako gazteen gurasoetako batek, berriz, haserre eta minduta, honakoa esan du, komunikabideek aldez aurretik epaitu eta kondenatu dituztela zortzi gazteak, eta, hau guztia, ez zatekeela gertatuko Jokin Zeberioren osaba El Pais-eko zuzendaria izan ez balitz. Neuk ere, epaia jakin aurretik, kondenatuta ikusi ditut zortzi gaztetxoak. Afera honetan neurrigabeko interesa ikusi dut zenbait komunikabideren aldetik. Zergatik idatzi da horrenbeste gaiari buruz? Zergatik izan du halako oihartzuna beste gai larri batzuk lehenago isiltzen direnean? Nire ustetan zama handiegia jarri da zortzi gaztetxoen bizkar gainean. Behatz akusatzaileak beraiek seinalatu ditu soilik, beste inora begiratu gabe; gaizkileen pare jarri dituzte, errua beste inon bilatu gabe. Eta… errua banatuago dagoelakoan nago. Gainera, Eskola auzitan jarri da; hezitzaileak susmopean. Orain arte pentsaezina. Familiak ere ikututa geratu dira; beren egokitasuna zalantzan. Eta, berriz ere, agerian geratu da komunikabideen indarra. Prozesu luze, mingarri eta kafkiar honetan, Jokin auziak, zortzi kondenatu baino gehiago utzi dituelakoan nago. Gizarte osoa kondenatu dute. Eta orain zer?
ON aldizkariaren oharra: Aurreko zenbakian Joxe Juan Ugaldek idatzitako artikuluan egileak berak idatzi ez zituen esaldi batzuk argitaratu ziren. Hauek: “Eta hura ikasi, noski, hura erabili”; “Euskararen inguruko liturgiak eta folklorismoak ez baitu oinarrizkoa dena konponten lagunduko”. “… izango da bizi edo hilotz; izango da, azken batean, edo ez da izango. “… eta maitasun hori ekintzen erakusten, ez hitzez. Guk jakingo dugu zer egin gure ondarearekin!”. Aldizkariak egileari berari eta irakurleei barkamenak eskatu nahi dizkie, okerragatik. 05
o006_on
24/11/05
18:36
Pรกgina 1
o007_on
24/11/05
15:44
Página 1
artikuluairitzia
Koma
Kaleak
ork jartzen ditu izenak herrietan? Zein zen leku honi edo hari honako edo halako izena jarri zion pertsona hori? Ez naiz ari kale edo plaza bati udalak ezarritako izenaz. Ulertzen ez dudan arrazoiagatik izendapen ofizial horiek ohore handikoak izan ohi dira. Gabriel Aresti idazleak ordea, ez omen zuen gustuko halako ohorerik eta hala utzi zuen idatzita bere poema batean: “Jainkoak eztezala nahi Bilboko karrika bati/ nire izenik eman dezaiotela/ (Eztut nahi bizargile hordi batek esan dezala: Ni Arestin bizi naiz, anaiaren/ koinata nagusiarekin. Badakizu. Maingua)”. Ez dakit zer izango zuen bizargileen kontra idazle bilbotarrak, baina gaur egun hainbatek daramate bere izena, eta barberuak ez ezik, bestelakoak ere biziko dira horietan. Idazleak, politikariak, gudak, konkistatzaileak, mendiak, ibaiak, diktadoreak, medikuak, santuak, Ama Birjinak... ba dago non aukeratu, alajaina! Herri baten historia ere arakatu dezakegu kaleen eta plazen izenengatik, izan ere, une historiko bakoitzean udalek hori islatu baitute. Gaur egun Herriko Enparantza bezala ezagutzen duguna, esaterako, General Mola faxistaren izenarekin ezagutu genuen txikitan. Kaleen izenek ere gure kuriositatea piztu dezakete. “Nor ote zen Jose Erviti hori? Torero izena dik!”. Harrituta geratuko gara GURE Zentenario zentenarioa sortu zuen musikaria zela jakiterakoan. Bertan bizi denak esan dezake: “Bai nirea kale txiki eta eskasa izango da, baina Zentenarioa asmatu zuenari dedikatua da, kategorikoa hi!”. Hala ere, Jose Erviti hark, Aresti bezala, beharbada ez zuen nahiko norbaitek esatea: “Ni Ervitin bizi nauk, bai, izkinan pixa egiten duten kale horretan, garai batean Partikular Biteri zena”. Geografia ikasteko aukera ere ematen digute kaleek. Aralarretik, Jaizkibelera joan gaitezke Urdaburutik pasata, hori bai Galtzarabordara joanez gero. Mundu bat erakusten digute kaleek. Esan dizuet baina, ez dudala ulertzen kale baten bitartez norbaiti edo zerbaiti ofizialki ohore egin behar hori. Maite ditut, ordea, herritarrek beraiek jarritako izenak. Izen apalak, handikeriarik gabeko-
N
Joxemari Carrere
ESALDIA
“Ezagutzen dut gizon bat, kale kantoian...”
ak, lekuari lotuak, logika sinple batez asmatuak. Goiko, erdiko eta beheko kaleak. Ez da burua hautsi behar horien arrazoia asmatzeko. Kapitain Etxea dagoen kalearen deitura derrigor izan behar Kapitanenea. Pertsona inportantea izango zen Santxo hura, kalea bere etxeagatik ezagutarazteko. Bitxiena egiten zaidana ordea, aurretik herritarrek izen batekin ezagututako lekuak beste batez batailatzeko mania hori da. Gaztelutxotik behera doan aldapa betidanik Estrata bezala ezagututakoa, nola jarri zioten? Demontre, inoiz ez dut gogoratzen! Are gehiago, norbaitek hara joan nahi eta izen ofiziala aipatuko balit, zoritxarrez, ezingo nioke argibiderik eman, baina Estratara joateko galdetuko balit, arazorik gabe lagunduko nioke. Eta Esmalteria fabrika zegoen lekuan orain dagoen plazaren izena nola da... hau badakit... nola zen...ah, bai! Koldo Mitxelena. Baina guztiok dakigu hori Esmalteria plaza dela. Eta horrela hamaika adibide jar ditzakegu. Zergatik aldatu deiturak? Esaera zaharrak dioen moduan, izenak izana badakar, kaleek ere izana beharko lukete, Biteri txikiak bere txikitasunean harro dagoen moduan, handitik autonomia hartuta, baimena inori eskatu gabe.
IZAERA. Kaleek eta plazek gure herritar izaera osatzen dute. Guk ematen diegu izana; guk erabaki euren garrantzia. Kalekoen otorduak antolatzen ditugu. Harrotasunez aldarrikatzen ditugu. “Hi, ni Parke kalekoa nauk, bai, itsusia izango duk, baina hik ez dakizkik hango istorioak”. “Ene, jakingo bahu nire kalean nor bizi huen!”. “Gogoratzen nauk txikitan hementxe jolasten ibiltzen ginela”. “Hori, ez dinat ezagutuko ba, nire kalekoa dun eta”. Etxeak bezala, kaleak gure memorian zoko bat hartzen du; gure bizitzaren joan-etorriak konprenitzeko ezinbestekoa zaigu. “Nire lehenengo musua Foru Enparantzako bankuetan jaso nian”. “Haiek bai parrandak Goiko kaleko festetan!”. “Nire lagunik onena Donostia kalekoa dun”. Kalea bizia da, desordena antolatu bat, idatzi gabeko legeekin irauten duena, agintaririk gabeko eremua; bertan, maitatu, jolastu, paseatu, mintzatu, kantatu, haserretu, ospatu egin daitekeen errepublika askea. Edo izan beharko lukeena behintzat. Hori ahaztu ezean arimarik gabeko herrietan biziko gara, non noraezeko joan etorria gure bizitzen ispilu bihurtuko den. Izenekin baino, izanekin gogora ditzagun. 07
o008_on
24/11/05
15:11
Pรกgina 1
iritziazzenbat buru, hainbat aburu
Azken kokreta Kote Camacho
08
o009_on
26/11/05
20:06
Pรกgina 1
zenbat buru, hainbat aburuiritzia
Apunteak GORA. Aldizkari hau isterakoan ezinezkoa zen jakitea Oiartzungo Jon Martinek eta Arkaitz Goikoetxeak Bertsolaritza Txapelketa Nagusiko finalean egoteko aukera izango zuten. Edozein kasutan, biek erakutsi dute elitean daudela. Zorionak.
ZALANTZA. Tokiko Agenda 21 prozesuaren baitan, ika-mika piztu da, hainbaten ustez, eragileen partehartzea, ez delako behar bezala bermatu. Udalek, zilegitasunari begira, metodologia findu behar dela esan dute. Ekintza Planak onartu baino lehen lortuko ote dute: Horra zalantza.
GALDERA. Laister telebistentzako lizentziak banatuko dira. Topaguneak Jaurlaritzari Oarsoalderako eta Bidasoarako lizentzia bat gordetzeko eskatu dio; lortuko al da eskualdearentzako telebista bat inoiz?
Zer dio? Eider Rodriguez (idazlea eta editorea)
Beharrezko kontraesanak Iristear da, urtero legez, Durangoko azoka. Euskal kulturaren bilgune eta festa handiak, eztabaida pizten du kultura merkantzia bilakatzen delako aitzakiaren erruz.
rte askotxo dira kulturak kultura huts izateari utzi ziola, eta, beraz, merkatuan txertatzeko ahalegina egin behar izan zuela. Jada ez dira liburuak, diskoak edota egutegiak edozein modutara ekoizten, eta ez dira edozein modutara aurkezten ere. Merkatuak legeak ditu, zorrotzak gehienetan, eta horiek oso kontuan hartuta plazaratzen da kultur ekoizpena. Euskal produktuak luzaroan atzerrian ekoiztutakoen atzetik ibili dira, horien mailara askotan ezin iritsi. Gaur egun, ordea, gauzak asko aldatu dira, eta gure produktuak lehiakorrak izaten saiatzen dira. Kulturaren merkantilizazioa esaten diote askok horri, beste askok biziraupena. Durangoko Azokari hori leporatzen zaio: enpresa handiek inposatutako neoiliberalismoaren ereduan erori izana, nolabait. Durangoko xede bakarra saltzea omen. Ezin ahaztu, ordea, Durango defentsa moduan antolatutako azoka dela, eta defentsa moduan antolatutakoa izaki, ezinbestekoa dela gure kultura azpie-
U
gituren biziraupenari dagokionean. Baina ez da hori bakarrik. Durango, izan ere, urtero-urtero askorentzako hitzordu handia da. Alde batetik urtean zehar ekoiztutakoaren berri izateko erakusleiho ezinhobea delako. Han izaten dira Euskal Herriko ia ekoiztetxe disketxe edota argitaletxe guztiak, beraien lagin zabalarekin, eta, hortaz, aukera ona da zer egiten den, eta nola egiten den ikusteko, eta, zergatik ez, zerbait erosteko. Aukera paregabea da, gainera, okasiorako antolatutako ekimenetan parte hartzeko, festaz gozatzeko. Durango hainbesterentzako hitzordu garrantzitsua da, Euskal Herri osoko jendea biltzen baitu, eta hor sortzen den giroak badu xarma berezia. Batek ez daki zer, batek ez daki zergatik, baina hala da. Eta hala izango da gurea kultur gutxitua izan bitartean. Kontzertuak ikusi, errezitaldiak entzun, Durangoko gauan dibertitu, lagunak agurtu, etorkizunerako proiektuak hitzartu, hilabeteak ahuldutako zubiak sendotu. Bada zer egin.
Umeen espazioak Errenterian iriak, pertsona kopuru gehien bizi diren espazioak dira. Beraz pertsonok espazioan mugitzeko oinarrizko ikaspenak, hirian jasotzen ditugu. Hirien antolamenduak, inguratzen gaituen espazioa inposatua denez, gure pertzepzioak eta jardunak baldintzatzen ditu. Itxurazko neutraltasunaren atzetik, hiri baten espazioek jendarteko botere banaketak isladatzen dituzte. Hiriaren antolaketak, jendeok erabiltzen ahal ditugun lekuak definitzen ditu. Emakumeok, txikitatik, ederki asko ikasi dugu, non eta noiz ezin dugun ibili hirian. Errenterian, urteak daramatzagu eraikuntza lanetan murgilduta, espazio publikoaren parte handi bat hesituz eta debekatuz. Kotxeak nagusi, lanek eta makinek inguruak janda, oinezkoon espazioa nabarmen murriztu zaigu. Erdigunean, Foru Plazako lanek, haurren gunea kendu digute. Egunero, hamarnaka biltzen ziren haur, guraso, amatxi-aitatxiak, lekurik gabe gelditu dira, ordezko gunerik izan gabe. Jo-
H
lastokia izan beharrean aparkalekua izango bazen, ba al du zalantzarik inork, Udalak ordezko lekua proposatuko zuela? Errenteriako Udalak Oiartzun ibaiaren ertzetan egokitu berri duen ibilbidea, Iztietatik Ondartxorainokoa, kolunpiorik edo jolastokirik gabe burutu dute. Panierreko orubean haur parkea izan behar duena, aparkaleku bilakatu da... Euria ari duenean, Errenteria inguruko merkataritza guneak edo etxeak dira babestutako jolastoki bakarrak. Eguzki galdatan, berdintsu, jolasgunetan zuhaitzik, itzalik edo aterperik gabe, hiritik atera edo etxean gelditu behar, telebistak txirrista ordezkatuta. Ateri denean, berriz, jolasguneak gainezka daude, zabuetara igotzeko ilaran jarri behar. Egunez egun, haurren espazio mentala , osatzen, marrazten joaten da. Haurrek , Errenterian benetako espazioaren jabea zein den ikasi egiten dute: kotxez mugitzen den pertsona heldua, gizona gehienetan, Udaleko urbanistak bezala agian...
hONa
Nathalie Pelage
09
o010-011_on
26/11/05
20:08
Página 1
iritziassakONduz
Debekuen atzean... Patxi Villalonga Paraiso tabernako langilea da; legea jorratzeko orduan erakundeek izan duten jarrera iluna salatu du bere idatzian; legearen aurka dago.
TABAKOAREN LEGEA Gizartea
Urtarriletik aurrera, lagunen baten edota senide baten ezkontzan ezin izango da pururik erre –jatetxeak 100 metro koadro baino gehiago baditu–. Tabakoaren Aurkako Legea martxan jarriko da, eta, aipatutako adibidean ez ezik, beste hamaika egoeratan ere izango du eragina.
10
ik ez dut legea ezagutzen. Ez dut ezagutzeko aukerarik izan. Egia esan ez dakit legearen berri izateko nora jo beharko nukeen ere, baina tira. Kontuak kontu, guri bete-betean eragingo digun legea da, eta, hala ere, ez dute gurekin ezertarako kontatu; ez legearen zirriborroa osatzeko, ez legea erredaktatzeko, ez onartzeko ere. Horrelako eztabaidak –aldizkari honek proposatzen diguna, besteak beste–, beraz, nahiko antzuak dira. Guk eztabaidatu dezakegu nahi duguna, esan ditzakegu munduko egiarik handienak, eta ez dute guk esandakoa aintzat hartuko. Tabakoaren aurkako gudua deitzen dutena, benetan tabakoaren aurka
N
ote den. Hori da, hasteko, eztabaidatu beharko genukeena. Tabakoaren aurka jo beharrean, izan ere, erretzaileen aurka jotzen du legeak. Tabakoa saldu egiten da, barra-barra gainera, eta ez pentsa horri muga asko jartzen diotenik, ez: hemen, Oreretan bertan, kalean ere saltzen da tabakoa. Baina ez dute erretzen uzten. Paradoxikoa da, baina hala da. Tabakoaren aurka ekiteko zer egin beharko luketen nik ez dakit, baina, hala ere, ez dute egin. Ez dezatela, hortaz, tabakoaren aurkako guduaz hitz egin.
ZERTARAKO DEBEKUA? Ez dut debekuaren zentzua ikusten. Debekuaren prestigioa aspaldi desagertu zen. Debekaturik egoteak ez du ezer ere esan nahi. Errepideetan 120 kilometro orduko abiadura gainditzea legez kanpo dago, baina 120tik inor gutxi jaisten da. Debekuaren eta errealitatearen artean amildegia dago. Jendeak ez badu lanean erretzen, etxean erretzen du, edo kalean, edo lanean, –negusia ez dagoenean–. Erretzaileok erretzaile ez direnei egiten diegun kaltearen aitzakia, bestetik, nahikoa barregarria da. Egia da kalte egiten diegula, baina kontua kalte horiek ekiditea bada, hasi daitezela kalte egiten duen oro debekatzen, ez, hain juxtu, bizioa –edo plazerra– dena. Debekatu ditzatela autoak, nahi badute, hauek sortzen duten kutsadura izugarria baita, eta ez dio, justuki, alboko mahaian jarrita dagoenari eragiten, planeta osoari baino! Hori ekiditearren, ordea, zerbait egin ordez, autoen enpresa handiei laguntzak ematen dizkiete; hau da, egindako kaltea saritu. Tabernari dagokionean ez dut uste neurririk hartuko dugunik. Legea, esan bezala, ez dut ezagutzen. Erretzaileak eta ez erretzaileak banantzen behartzen bagaituzte, mahai batzuk erretzaileentza-
o010-011_on
26/11/05
20:07
Página 2
sakONduziritzia
Bogartek baleki! ko, eta besteak ez erretzaileentzako utzi, eta listo. Nire lagun bat AEBetan izan zen iaz, eta halaxe egiten dutela argitu zidan: “A zein asmakizuna!”, esan nuen nire artean, “Hori al zen tabakoaren aurkako gudu errukigabea? Mahaiak bereiztea?”. Gerora, erretzaileren batek muga gainditzen badu, ikusi beharko da. Ezen eta, beste kontu bat, gainera, gu guztioi ezarri nahi diguten polizi-izaera da; nik hasi behar al dut nork erre, eta noiz, eta non kontrolatzen? Horretarako nork ordainduko dit, Osasun Ministerioak? Segurtasun Ministerioak. Kontrolatu behar da? Ba kontrola dezatela beraiek! Tabakoaren kontsumoa tradizioa da gure artean. Betidanik erretzen da, eta ez dute bi lagunek egiten. Hortxe daude estatistikak, ikusi nahi dituenarentzako. Tradizio kaltegarria bada, eztabaidatu egin beharko da, baina hipokrisiarik gabe –elektoralismoa, eta abar–, eztabaidaren benetako xedea zein den azalduz, eta, noski, bidezidorrak hartzeko tentazio oro uxatuz. Erre, askok erretzen dugu, eta pairatu, baita ere. Erretzaileak erretzen ez duenarekiko sortzen duen kaltea gordin-gordin azaltzea, ordea, alperrik da, eta faltsukeri handia. Gauza kaltegarri asko egiten dugu, norbait parean atzamarraz seinalatuz eduki gabe ere, eta ez erretzaileok bakarrik. Kontua, ostera, hauxe da: askok egiten ditugula gauza kaltegarriak, gizarteak berak hori baldintzatzen duelako, eta gizarteak berak erraztasunak ematen dituelako –esan dugu, tabakoa zoko guztietan saltzen dela?–. Erretzaile ez den batek niri bere alboan erretzen ikusteagatik zerbait esatea uler dezaket, ulertu nahi badut. Baina agintariei, sentitzen dut, baina ez diet sinisten. Agintariek lege hau abian erretzaile ez diren horien alde jarriko dutela gezur hutsa da, iruzurra. Azken batean, nire ustez, debeku guztien atzetik bezala, dirua dago. Izango dute kontrolatzaileren bat, tarteka pasatuko dena, urtean zehar mozkinak lortuko dituena Estatuko kutxarentzako. Urtean, hainbat milioi, guk ordainduta, enpresa txikiok. Kitto. Hori beraien kezka guztia. Horregatik ekidin dute eztabaida, oso garbi daukatelako zer eta zertarako egin. Guk baino gehiago. Gogoratzen dut orain urte batzuk SGAEko ikuskatzaile bat etorri zela musikaren harira hau eta beste ordaindu behar geniola esateko. Legearen arabera arrazoia izango zuen agian. Ordaindu genion, ordaindu behar zenez, eta ez zen bueltatu. Izango dira urte batzuk. Tabakoaren auziarekin antzeko zerbait ez ote den gertatuko, hori nire susmoa.
Axier Urbieta Erretzailea da Urbieta, eta hala izaten segitzeko asmoa du. Legearen aurrean, ordea, ez du jarrera argirik.
nspirazio bila erretzeari utzi nionean, Humpreyrekin gogoratu nintzen. Bide batez, aspaldian nuen eztula isildu zitekeen. Tabakoaren Aurkako Legea: beste lege bat gizakiaren askatasunaren kontra. Erretzea bizio bat da, XX. mendearen metafora bat. Zer da –ez naiz tabakoaren osagaiez ari, edota kalitateaz– kontsumitzen duguna? Kea da kontsumitzen duguna, uki ezin den zerbait, harrapatzen uzten ez dena, ihes egiten duena. Zigarro bat piztu nahi nuen, baina, ez nuen behar fisikorik. Erre egin nahi nuen, hobeto sentituko nintzela pentsarazten baitzidan. "Jo zak azkena, Sam", pentsatu nuen, Borgati pantailan erretzen debekatzen zioten bitartean. Ohitura osasungarriak bultzateko lege bat baino ez zen. Diru publikoak ordaindutako beste ekimen zentzugabe bat. Begiak itxita ere, tabakoaren inguruan arazo bat ikusten nuen. Sudurreko hodiak itxita ere, konpon ez ziteken auzi bat. Zigarro bat erretzen dugunean gure ingurukoak kaltetzen ditugu zuzenki, aldamenekoak ezin baitio –gure bizioari omenez– arnas hartzeari utzi, ezinezkoa da. Oraindik gogoan daukat Humpreyk bere etxera gonbidatu zidan azkenekoa. Entsalada eta txuleta artean, hantxe erre nuen azkeneko zigarroa. Inoiz baino argiagoa izan zen Humprey: "Erretzen duzun bitartean ez zaitut nire etxera bazkaltzera gonbidatuko". Paretak, gortinak... txuriak ziren elkar ezagutu genuen arte, horregatik jarri zion Casablanca izena. Nire etxera gonbidatu
I
nuen hurrengo astean, eta istorio bat kontatu zidan kafearekin zigarro bat erretzen nuen bitartean. Bere arreba biriketako minbiziak jota zegoen. Ez zuen sekula zigarro bat piztu, baina, oso tolerantea izan zen beti erretzaileen askatasunarekin. Bere lankideak kaxa bat erre izan zuen egunero, 15 urtez. Tipo honek ez zuen sekula ez erretzaileen askatasunean pentsatu, ezta okurritu ere. Euria ari zuen San Ginesen hau idazten nuen bitartean. Ondoan bi atso nituen txokolatea txurroetan bustitzen, batek maskarilla bat zuen bufanda gorriaren gainean. 40 ordu neramatzan zigarrorik erre gabe, ez nuen erretzeko behar fisikorik, baina, ondo sentituko nintzela uste nuen. Xenpelarren bertso bat etorri zitzaidan burura: "Hau da txoria gari artean gosez hiltzen egotea". Zigarro bat piztu nuen gehiegi pentsatu gabe, ez zegoen debekatua, zilegi zen, legeak babesten ninduen. Atsoak maskarilla jarri zuen eta ez nuen zigarroa gehiegi disfrutatu. Kealdi sakonak ematen nizkion segidan, luzeak, azkenekoa izango balitz bezala. Zigarroa itzali nuenerako atsoek ospa egin zuten beraien pauso geldoan. Humpreyri deitu nion aspaldiko partez, ez nuen zigarrorik erre beste 40 ordutan, hark maitasun eder baten hasiera zirudien... 11
o012-013_on
26/11/05
21:04
Pรกgina 1
nagusia
nagusiakklik
haragi baino lehen,
TXERRI Amets Badiola
San Martin eguna iritsi bezain pronto, hainbat baserritan labanak zorrozten dituzte; tradizioari estuki lotutako ohitura da txerria etxean hiltzea
Datuak. 1982. Orereta. Ibilbidea Hainbat libururen
argazkiak egin ditu. ON aldizkariaren lehenengo Klik atala berak egin zuen.
TXERRI BODA. Oiartzunen txerria etxean hiltzeko usadioari eusten diote hainbat baserrik; auzolanean hiltzen dute txerria, haragia ere denon artean banatzeko.
12
o012-013_on
26/11/05
21:03
Pรกgina 2
kliknagusia
PAUSOKA. Txerria hil aurretik odolustu egiten dute baserrietan, ahalik eta odol gehien ateratzeko. Abereari ateratako odolarekin, ondoren, odolkia egingo dute. Txerria hainbat minutuz egoten da odola botaz hil baino lehen. Aberearen oihuak ere, halakoak dira: edonor gortzeko modukoak.
13
o014-015_on
26/11/05
21:02
Pรกgina 1
nagusiakklik
ERRE. Txerria hil ondoren, erre egiten dute, ilea kentzeko. Ilea kenduta, ondo-ondo garbitzen dute, ur mordoa erabiliz. Azkenik, txerria etxe barrura eramaten dute, han mozketari ekiteko.
14
26/11/05
21:01
Pรกgina 2
kliknagusia
o014-015_on
ZATITU.
Etxe barruan txerria zatitu egiten dute, jatekoa den guztiguztia gordez. Hesteak odolkiak egiteko baliatzen dituzte.
15
o016-018_on
26/11/05
20:12
Página 1
hirigintza nagusiah asaiako barrutietako errealitatea –beharrizanak eta hauek asetzeko baliabideak– oso konplexua da: eragile guztiak datoz bat iritzi honekin. Barruti guztietan, bada bat, Donibane, bereziki egoera larrian dagoena, azpiegitura falta nabarmenarekin. Zerrenda luzea da, eta erantzuleak aurkitzea ez da erreportaje honen helburua. Duela hainbat aste, ordea, kalapita handia sortu zen Donibanen. Udalak, izan ere, udalbatzarrean, gizarte etxe berrira bideratu beharreko dirua –Izartu programaren bidez eskuratutakoa, alegia–, Arizabalo egoitzan –etorkizuneko udaletxean, hain zuzen– inbertitzea erabaki zuen. Gizarte etxea izango zena, Donibanen erakundeek inoiz egindako proiekturik handiena izatekoa zen. Bere baitan hamaika erakunde eta elkarte hartzeko azpiegitura izango zuela aurreikusten zen: gazteentzako, zaharrentzako, eguneko zentroa, et a beste hainbat. Iritziak, kontu guztietan bezalaxe, askotarikoak dira hemen ere. Erretiratuek, aurreikusi zitekeenez, haserre handiz hartu zuten Udalaren erabakia. Batzarraren egunean pleno aretoa bete zuten, eta oihuka erreakzionatu zuten Udalaren erabakia entzuterakoan. Oposizioak ere erabakia kritikatu du. Guztietan gogorrenak, agian, Badia plataformakoak izan dira: agiria atera zuten, erabakia gogor gaitzetsiz. Udalak, erabakia arrazoitzeko, epeak aipatu ditu. Izartu programaren baldintzak bete ahal izateko, izan ere, 25 hilabete geratzen dira. Udalaren arabera, 25 hilabete horiek ez dira nahikoak proiektua burutu ahal izateko, eta, dirua galdu aurretik, dirua Arizabalora desbideratzea hobetsi dute. Erretiratuen izenean Migel Alkarazek “eskandalutzat” jo du erabakia, eta Udala atzera egitera behartzeko “eskuetan duten guztia” egingo dutela ziurtatu du. “Txantxa hutsa da Udalak esaten
P
16
2
HITZARTUTA ere, Izartu zalantzan
Pasai Donibanen eztabaida piztu da azken asteotan, Udalak gizarte etxeari zegokion dirua Arizabalo Jauregia birgaitzeko desbideratu nahi duelako Testuak eta Argazkiak: Lander Garro.
o016-018_on
26/11/05
20:12
Página 2
hirigintzanagusia 1 Pasai Donibane-Koxtaperen eta
Donibanekoren egoitzen tartean dagoena da Bizkaia Plaza. Hemen egitekoa zen, hasieran, gizarte etxea. 2 Arizabalo jauregia konpontzeko
erabakia hartu du Udalak. Irudian, jauregia ikusten da, kanpoaldetik. 3 Kanpoaldea baino gehiago,
barrualdea da jauregian konpondu beharrekoa. Argazkian ikusten denez, guzti-guztia dago egiteko. 4 Aitonen Aterpeko atea da argazkian
ikusten dena. Ikusten denez, erretiratuek gogor erreakzionatu dute Udalaren erabakiaren aurrean. 5 Azken irudikoa Medikuaren Etxea da. 1
3
Hemen liburutegia egingo zuten hasieran. Orain, ordea, ez dago batere garbi.
4
duena, txantxa mingarria”, esan du. “25 hilabetetan gizarte etxea egin daiteke, eta, nahi badute, hipodromoa ere egin dezakete”, salatu du. Kontu guzti honet an bada gauza bat bereziki deigarria egiteh dena: ekainaren 28ko udalbatzarrean gizarte etxea Bizkaia Plazatik Medikuaren Etxera eramateko hartutako erabakia, hain zuzen. Proiektu handia zen, eta, Juan Carlos Alduntzin alkate ohiaren iritziz, “agian inoiz ere egin ezin izango dena”. Erretiratuentzako egoitza ez ezik, esan bezala, gazteentzako, emakumeentzako, eta baztertuentzako egoitza hartuko zuela aurreikusten zen. Eguneko zentroa ere hortxe kokatuta egongo zen. Egoitza
berrira aldatzeko erabakiarekin, egoitza bidenabar txikituko zen, hainbat elkarte kanpoan utziz –eta, bide batez, liburutegiarentzako zen egoitza okupatuz–. Alkarazek salatu duenez, EAJk eta EAk egin zuten leku aldaketa onartzeko proposamena, ustez, leku aldaketa onartu ezean ezer gabe geratuko baitziren. “Guk ez dakigu zer dela eta erabaki zuten guzti-guztiek Bizkaia Plazakoa ez zela bideragarri, baina inork ez digu oraindik ere arrazoi bat bakarra eskaini: inork!”, gaitzetsi du. Orduko erabakia, ordea, hartuta dago, eta orain Udalak erantzun bat eman behar die erabakiarekin egoitzarik gabe geratutako kolektibo guztiei. “Bizkaia Plaza Donibane zaha-
5
rraren eta Donibane berriaren arteko lotura izateko deituta dago, eta han oinezko asko ibiliko dira. Herri guztietan udaletxearen ingurua izaten da elkartzeko gunea, eta horrek tokia eskatzen du”. Horrela arrazoitu du Bizkaia Plazako gizarte etxea lekuz aldatzeko erabakia Donibaneko alkateorde Lore Suarezek. Izartu planean sartzeko erabakia hartu zenean, Juan Carlos Alduntzin –Euskal Herritarrok alderdiaren hautetsia zen, eta gaur Badia plataformakoa– zen alkate. Alduntzinek “aukera historiko” hau alperrik galtzeko pauso asko eman direla uste du, eta, arrazoi nagusitzat, “gaurko agintarien ezina” dela gaitzetsi du. “Plan hura ia aurrekaririk gabeko pago-
txa zen; izan ere, planean sartuz gero, aukera zegoen urteetako beharrizanak asetzeko. Asmo historikoa zen Donibanerentzako egiturak lortzea, eta hauek eskueskura genituen”, esan du. “Gaur, ordea, zer dugu? Sekulako anabasa, eta norabide falta izugarria”, salatu du.
AURREKONTUA. Izartu Plana udal bakoitzari hondatutako guneak birgaitzeko diru laguntza handiak eskaintzeko jaio zen, eta hauek, Alduntzinen esanetan, “urte askotan ez dira errepikatuko”. Proiektua sortu, aurrekontua kalkulatu, eta horren hiru laurdenak eskatu: horra zer den, hitz gutxitan, Izartu. “Pasaia aurrekontu txikiko he- 17
o016-018_on
26/11/05
20:11
Página 3
hirigintza nagusiah
euro mordoa ESKUALDEAN zartu ia aurrekaririk gabeko aukera izan da eskualdearentzako, kolpe batez jaso duen bultzadagatik. Pasaiak ez ezik, Lezok, Oiartzunek eta Errenteriak ere eskuratu dituzte Eusko Jaurlaritzaren laguntzak. Orotara, 5 milioi euro baino gehiago banatuko ditu, okerrik ezean –Pasaiako kasua geratzen da zintzilik– ekimenak eskualde osoan. Izartu Urban planaren harira sortutako egitasmoa da. Urban plana Europako Batasunak mahai gainean jarritako ekimena da. Urban planak, ordea, gune hondatuak laguntzen zi-
I
rria da, eta, bere konplexutasuna-
gatik –lau barrutitan banatuta dago–, zaila da azpiegiturak sortzeko baliabide ekonomikoak aurkitzea: horrexegatik zen Izartu hain garrantzitsua”, esan du Alduntzinek. Aurrerantzean gertatuko dena asmatzea ez da kontu erraza. Alde batetik Udalak Jaurlaritzari
diruaren norabidea aldatzeko baimena eskatua dio. Honek zera esan nahi du: Udalak 781.000 euro zituen, gutxi gorabehera, gizarte etxean inbertitzeko. Bestetik, Arizabalo birgaitzeko 1.200.000 euro beharko zituztela aurreikusten zuten. Deskubritu dutenez, ordea, gehiago beharko dute. “Kontu hauetan askotan gertatzen da hau: egitasmo bat zehazten duzu, aurrekontu bat 18
tuen soil-soilik, industria guneak izandakoak, nolabait. Hori dela eta, hainbat gune laguntzarik gabe geratu ziren; besteak beste, Donibane eta Oiartzun. Jaurlaritzak, hori ikusita, Izartu sortu zuen. Oiartzunen, esaterako, Arragua auzoa biziberritzeko erabili du Udalak dirua. Lartzabal ingurua berritzeko 1,8 milioi euro bideratuko ditu Oiartzungo Udalak, eta printzipioz, epeak normaltasunez betetzea espero dute. Aparkaleku berriak egingo dituzte, eta Ureche lantegia lekuz aldatuko dute, bere tokian aisialdirako gune berria sortuz.
finkatzen, eta, konturatu orduko, diru horrekin ez zaizu iristen”, azaldu du Lore Suarezek. Egoera zein zen ikusita, dirua batera edo bestera eramatea beharrezkoa zela deliberatu zuen Udalak, baterako dirua, eta besterako denbora falta baitzuten. Azkeneko erabakia, aipatu duguna: Arizabalo egitea. Erabakia, Aitonen
Aterpeko zuzendaritzaren arabera, “lapurreta onartezina da”. “Udalak asmatu egin du Arizabaloren kontu hori: orain arte oso ondo ibili dira egoitza horren beharrik gabe, eta, halako batean, alderdientzako bilkura gelak, eta zer dakit nik behar omen dute. Hori bai: gure diruarekin”, deitoratu du Alkarazek. Lore Suarezek erabakia “oso gogorra” suertatu zitzaiela azpi-
Horrez gain Lartzabalgo bidea konpondu du Udalak. Izartu programarena ez ezik, Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailaren parte-hartzea ere lortu zuen Udalak. Horri esker, geltokia berrituko da eta topoaren maiztasuna 7,5 minutura murriztu, zerbitzua hobetuz. Lezora ere iritsi dira Izarturen laguntzak. Udalak zentroko kaleak birgaizteko erabili du dirua. 1.361.188 euroko laguntza jaso du. Errenterian, azkenik, hainbat lan egin dira laguntzari esker. Arramendiko kaskoko lanak, adibidez, laguntzaren bidez burutu dira.
marratu nahi izan du, eta gauak lo egin gabe pasa zituela: “Edonola ere”, esan du, “pasaitar guztien hobebeharrez erabaki bat hartu beharra zegoen, eta onena hartu genuen”, gehitu du. Udalaren azken esk aintza, hauxe zen: gizarte etxera bideratu beharreko dirutik 600.000 euro inguru Arizabalora desbideratzea, eta, bestalde, Medikuaren Etxean jarri beharreko gizarte e t x e r a k o –proiektua diseinatzeko– 100.000 euro inguru bideratzea. Hau da, Udalaren iritziz, aukerarik onena. Migel Alkarazek esan duenez, ordea, ez dute “inolako adarjotzerik onartuko”. Beste kontu bat, gainera, liburutegiarena da. Medikuaren Etxea, izan ere, liburutegiaren egoitza izan behar zuen –ekaineko batzarrean hartutako erabakiaren aurretik behintzat–. Une honetan, ordea, etorkizuneko liburutegiarentzako ez dago inolako proposamenik.
Kronologia 2001-02-26 Udalak Eusko Jaurlaritzaren
aurrean Izartu programan sartzeko eskari formala egin zuen. Juan Carlos Alduntzin –Euskal Herritarrok– zen alkate. 2002-02-27 Eusko Jaurlaritzak, Udalak
egindako eskariari baiezkoa eman zion. Udalak 9 proiektu gauzatu ahal izateko 4.973.000 euroko aurrekontua aurkeztu zuen, eta jasoko zuen laguntza –%75– 3.698.000 eurokoa zen. 2005-06-28 EAJk eta EAk Bizkaia Plazan
egin beharreko gizarte etxea Mediku Etxera eramatea proposatu zuten, eta Udalak batzarrean onartu zuen. Mozioa erretiratuen babesarekin onartu zen. 2004-07 Izartu II programaren diru
laguntzak galdu egin zituen Udalak –Antxori zegozkion batez ere–, epeak ez bete izanagatik. Jaurlaritzaren erabakiaren aurka helegitea aurkeztu zuen Udalak. 2005-10-25 Udalak batzarrean gizarte
etxean inbertitu beharreko dirua Arizabalo Jauregian inbertitzeko erabakia hartu zuen. Horretarako Jaurlaritzari eskaria egitea deliberatu zuten. 2005-11-11 Aitonen Aterpeko
Zuzendaritzak birjartze errekurtsoa aurkeztu zuen Udalean, azken batzarrean hartutako erabakiaren aurka. 600 sinadura baino gehiago aurkeztu zituzten. 2007-12 Udalari Izarturi dagozkion
diru laguntzak jasotzeko, epe horretan lanak –egiten direnak egiten direla– amaituta izan beharko ditu. Data hau Udalak dagoeneko luzapen bat lortu duelako iritsi da 2007 urtera.
o019_on
26/11/05
20:13
Página 1
agendanagusia
HELDU DIREN HIRU HITZORDU
1gabon KANTAK Ereintzak, aurten ere Gabon Abesti Sariketa antolatu du Testua: Iban Iza Argazkia: ON
guberriak iristear daude. Hasiak dira, jada, kaleak argiz betetzen. Erakusleihoetan apainketa bereziak atondu dituzte, etxeetan zuhaitzak –eta opariak!– prestatu dituzte askok. Eta guzti hauek lanean ari direla, beste batzuk eztarriak prestatzen ibiliko dira. Aurten ere, izan ere, Ereintza Elk a r t e a k HILAK 30 Gabon A- Gabon Abesti besti Sarike- Sariketa. t a antolatu Egun guztian du. Urtero hi- zehar. leko azken i- Galtzaraborgandean i- dako kiroldegian. zan ohi da –iaz hala izan zen–. Aurten, ordea, ezingo da asteburuan egin, et a azken ostiralean izango da, hilaren 3 0ean. Euskal Herriko hamaika talde elkartuko dira Galtzarabordako kiroldegian. ONek jakin duenez, partaideak gogoz ari dira kantak prestatzen.
E
2
XANISTEBAN EGUNA. Azken hiru urtetan berreskuratu egin dute Xanisteban Eguna Oiartzunen. Garai bateko ospakizuna da, eta urteotan jende ugari bildu du. Aurten ere ez du hutsik egingo. ABENDUAK 26 Egun guztian zehar Oiartzunen
3
MIKEL ARANZABAL Antxoko Santo Tomas eguneko antolakuntza batzordekoa
“Santo Tomas Donostiakoa da, horregatik aurreratzen dugu” anto Tomas egun handia da eskualdean. Jaia donostiarra da berez, baina aspaldidanik gainerako herrietara zabaldu da. Antxon, ordea, egun batzuk lehenago egiten dute, Donostiako hitzordu handiarekin bat ez egitearren.
S
Zein talde zabiltzate Antxon Santo Tomas antolatzen?
Hainbat erakunde gara. Hasieran Arnasa, Alkartasuna, Gaztetxea, Kexaldi, Basari, eta Pasaia-Lezo Lizeoa genbiltzan. Orain, nolabait, Ikastola da gehien inplikatzen dena, Kexaldi eta Arnasarekin batera, baina gainerako elkarteek laguntzen jarraitzen dute, modu batera edo bestera. Zer izango da aurtengo saioan?
Urtero bezala, Txistorra, taloak, baserritarrak, abereak, eta abar. Haurrek protagonismo berezia izango dute; jai handia izango da Zumardian.
ABENDUAK 18 Santo Tomas 10:00etan. Antxoko Gure Zumardian. Hainbat elkartek antolatuta. 19
o020-023_on
26/11/05
20:16
Página 1
nagusiaiiraultza
IRAULTZAK iraungo du zutik
Laster beteko ditu 35 urte dantza taldeak. Jantzi ondare izugarria dute, baina oraindik ez da ezaguna; horren alde lan handia egiten ari dira azken urteotan Testuak: Olaia Gil eta Jasone Parada Argazkiak: Lander Garro eta Mikel Mitxelena
uela 35 urte –orain Gaztedi dagoen lekuan–, dantzan aritzen zen neska talde bat biltzen hasi zen. Ez zuten izen finkorik, ez talde osaturik, baina hori aldatu egin zen Jesusen Bihotza eskolako zortzi mutil batu zitzaizkienean. Hamasei ziren denera: hauxe izan zen Iraultza Dantza Taldearen hastapena. Ramon Garciak, taldearen zuzendariak, ez du gogoan nondik sortu zen Iraultza izena, baina Francoren garaian, Progreso izenez erregistratu behar izan zutela gogoratzen du, “berezko izenaren esanahiak ulertzera eman zezakeena ekiditearren”. Taldeko armarria ere, bigarren izenaren ildotik egin zen: engranaje gurpil bat. Iraultzaren lehen agerraldia omenaldi batean izan zen, gazte errenteriar bat mendian ejertzituak jarritako lehergailu bat manipulatzen ari zela hil ondoren. Garai hartan taldea osatzen zutenetatik, Ramon Garcia da dantza t aldean irauten duen bakarra. Gainontzekoek utzi egin zuten, hamaika arrazoik bultzatuta: “Ezkondu egin dira, edota
D
20
seme-alabak izan dituzte, auskalo!”. Haiek sortutako taldeak, ordea, dantzan dirau. Garciak errepertorioa bilatzeko zein zailtasun zegoen aipatu du, gogoratzeko ahalegina eginez: “Lehenik, Donostiako Izarti dantza taldeko kide zen neska batek dantzak erakusten zizkigun. Baina, gerora, neska horrekin biltzeari utzi genionean, gu aritzen ginen dantza bila: batzuetan ezagutzen ez genuen dantza bat zegoen herrira joaten ginen ikastera eta besteetan, dantzaren jatorrizko herrira hurbildu eta aiton-amonei galdegiten genien”. Garai batean hamasei baziren ere, azkar handitu zen taldea, nahiz eta taldea utzi behar izan zuenik ere bazegoen. 30 neska eta 15 mutil izatera iritsi ziren, baina, egun, kopuru hau dezente
o020-023_on
26/11/05
20:16
Página 2
iraultzanagusia
jaitsi da: 15 neska eta bost mutil baino ez dira gelditzen. Zuzendariak jende falta nabaria sumatzen du, eta ez du ezkutatzen: “Bolada kaxkarrean gaude, jende beharrean. Orain gaudenokin ezin di-
ETORKIZUNA
ria-Oreretan dantzaren erraldoi bat badagoela, Ereintza, eta talde hau bilakatu dela dantzan hasten direnen erreferentzi nagusi. Bada, ordea, beste talde bat, eta ez ziren, ez, atzo hasi!
tan, dantza talde mordoa biltzen zen eta denak ezagutzen genuen elkar. Hala, dantzari izatea geografia ezagutzeko eta harremanak estutzeko modua zen”. Giro hori zeharo galdu dela uste du
APALTASUNA
“Bolada kaxkarrean gaude, jende beharrean. Hala ere, Iraultzak iraungo duela badakit”
“Gu jende tartean dantzatzearekin konformatzen gara, jendearen hurbiltasuna bilatzen dugu”
tugu dantza mistoak atera. Beharbada, gure arazoa ordezkatuko gaituzten haurrak ez ditugula da. Taldeko dantzari gazteenak 23 urte ditu eta zaharrenak 35. Hala ere, Iraultzak iraungo duela badakit”. Ezin da ahaztu Errente-
Zuzendariak malenkoniaz gogoratzen ditu dantzari zeneko denborak. “Duela hamabi urtera arte, herrietako jai guztietan euskal folkloreari eskainitako egun bat egoten zen; Oreretan, esaterako, Santiago eguna zen. Ber-
dira gauzak egun haietatik; orduan eszenatoki gainean ordu eta erdiko agerraldiak egiten baitzituzten. Orain, ordea, ekitaldi oso zehatzetara mugatzen dira: Iñudeak et a Artzainak,
MUSEOA
Ramon Garcia. L.G
Garciak; bai giro hori eta bai folklorearekiko grina: “Jendeak alde batera utzi du folklorea, nahiago du rocka, diskoteka edo ez dakit nik. Galtzen ari den aberastasuna, ikaragarria da”. Iraultzarentzat asko aldatu
“Museo ibiltari bat gara. Ez gara entseatzearekin geratzen, hori baino gehiago da Iraultza” AEK-ko deialdiak, euskal ezkontzen antzezpenak... kolaborazioak, azken batean. Iraultza talde arrunta izatetik, beste alor batzuetan espezializatu den taldea izatera pasa da: “Gaur egun, argazki zaharrak biltzen ditugu, 21
o020-023_on
26/11/05
20:15
Página 3
nagusiaiiraultza
Artetik folklorerako bidea Ramon Garcia gizon atsegina da, hitzetan laburra, zehatza, gauzak apaindurarik gabe azaltzen dituenetakoa. Bizitza osoa eskaini dio dantzako jantziei, eta, bide batez, dantzakoak ez diren jantziei ere bai. Egin duen lanak errekonozimendua izan du, eta, horregatik, azken zazpi urteetan bera izan da Zuberoako hainbat Pastoraletan jantzien arduradun –beste hainbat ardura ere baditu–. 1957an jaio zen, Errenterian, eta Telleri eskolan ikasi zuen, frailetan. Hango hezkuntza hertsia eta zurruna utzi ondoren, “haize bila” joan zen Donostiara, eta han Arte eta Dekorazio Eskolan ikasi zuen. Artean sartzeak beharrezko zuen jakintzaren oinarria eskaini zion, eta, ordutik, ez dio ikasteari utzi. Arte eskola utzi, eta enpresa bat sortu zuen beste hainbat lagunekin, jantzien munduan bete-betean sartuz. “ETBrentzako jantziak egiten genituen, hainbat telesailetarako, beste lan batzuen artean”. Euskal Telebistarako HABEk ekoitzen zuen saio baterako ere jantziak egin zituen Garciak –saio horretan Juan Miguel Gutierrez errenteriarra zen zuzendari–. Gutxira, ordea, enpresa utzi, eta Iraultzan sartu zen. Geroztik, Iraultzari eskaini dio ia denbora guztia. Hasieran dantzari soila zen, baina, berehala, jantzien ikerketan sartu zen, eta hantxe hasi zuen gaur taldeak duen ondarea. Garcia, gainera, taldeko ile-apaintzailea izan da.
22
kontakizunak... baina bereziki jantzietan adituak gara. Dantzan bakarrik arituko bagina, agian gure taldea desegina egongo litzateke jada. Era honet an, museo ibiltari bat gara. Ez gara entseatzearekin geratzen, hori baino gehiago da Iraultza”.
JANTZIAK. Egungo Iraultzaren jardun nagusia, jantziak, bitxiak, zapatak, eta bestelako zerak bildu, zaindu eta berritzean datza. 35 urte hauetan zehar jantziak biltzen joan dira, mila erreprodukzio egitera iritsi arte. Alde batetik, kontu handiz, jantzi original guztiak txukuntzen dituzte. Ondoren erakusgai jartzen dituzte, eta, azkenik, jatorrizkoetan oinarritutako erreprodukzioak eginten dituzte, inoren laguntzarik
gabe. Jantzi originalak behin bakarrik atera dituzte egoitzatik –Beraunen duten egoitzatik, hain zuzen–: 25. urteurrenean Xenpelar etxean egindako erakusketarako. Datu deigarri honek oso azalpen sinplea du: “Jantziak ezin dira mugitu, ezin dira batera eta bestera eraman, oso hauskorrak baitira”. Zoritxarrez, Iraultza dantza taldekoek ezin dituzte jantzi originalak – laurogei bat – nahi bezain ongi zaindu, lokalean moldatu duten txokoak ez baititu beharrezko baldintzak betetzen. Udaletxeak lok al bat emateako zain daude: eskakizuna aspaldi egin zuten. Hala eta guztiz ere, lokalera bisita egin daiteke taldeko edozein kideren laguntzaz. Museo txikian biltzen diren jan-
o020-023_on
26/11/05
20:15
Página 4
iraultzanagusia tziak duela 150 urtetik honakoak dira. Zuzendariak, batzuetan, “amonaren jantzi horrengatik” borrokatu egin behar izaten duela dio. Gainera, bere hitzetan, jantziak zaharberritzean trebatuta dagoen etxe batera eraman beharko lituzkete. Beraiek, ordea, ez dute baliabide ekonomiko nahikorik. Egin dezaketena egiten dute, eta ez da gutxi! Garciak jantziak behar bezala mantentzeari garrantzia handia ematen dio, esan bezala, ondare garrantzitsua baita: “Jantzien erreprodukzioak benetakoekiko zehatzak izatea da gure helburua. Ez dugu oihal bat beharrean beste bat aukeratuko, ezta jantziari pisua kentzeko, erosoago bihurtzeko, edota berorik ez pasatzeko ere. Ilea ere jasota eraman behar bada, jasota jartzen dugu”. Jantzien artean badaude euskal jantziak izan gabe, 40ko hamark adakoak direnak ere. Bere gustukoena, Erronkarikoarena da.
AURRERA BEGIRA. Iraultza taldeak jantziekin eta dantzekin urteak eta urteak irauteko asmoari eusten dio. Duela hamar urte, 25. urteurrenarekin batera, dantza taldetik pasatako kideak bildu eta agerraldi bat egin zuten herrian bertan. Orain bost urte afari bat egiteko berriz elkartu ziren. Eta datorren urtean ere, 35. urteurrena ospatzeko batuko dira, zer edo zer berezia egiteko asmoz. Ramon Garcia zuzendariak dioenez, “atzera begira jarrita, ez dakit akats bat izan den ala ez, baina inoiz ez zaigu autopropaganda egitea gustatu. Horregatik, 35 urte beteko ditugula ere ez dugu lau haizetara zabaldu. Gu jende artean dantzatzearekin konformatzen gara, jendearekiko hurbiltasuna bilatzen dugu. Ez dugu eszenatokien edo argien beharrik”. Guztiagatik ere, Iraultza taldeak urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu ditu. Taldeko kideek, ordea, ez dute ezer ere aurreratu nahi izan.
Museoa Iraultza dantza taldearen ondarea zein den kalkulatzea guztiz ezinezkoa da. Ehunka jantzi dituzte, eta ehunka jantzi horien erreprodukzioak ere bai. Bilatu, aurkitu, erosi, konpondu, kopiatu: Iraultzakoek museo bat balira bezala jokatzen dute, eta, galdetuta ere, hala erantzungo dute: museo direla. Kontua, ordea, hauxe da: ez dutela museo izateko azpiegiturarik. Badira urte batzuk azpiegitura horren alde lanean dabiltzala, ate joka, baina ez da batere lan erraza. “Ate pila jo ditugu dagoeneko, baina, kasu guztietan, ezer lortu gabe”, esan du Garciak. Udalarekin maiz hitz egin izan dute asmo honetaz, baina ez dute inoiz erantzun garbirik jaso. “Ez dugu ezezkorik jaso, baina ezta baiezkorik ere: geratzen zaigun gauza bakarra zain egotea da”. Errenteriak ez du museorik, eta hau errenteriarrontzako arrunta bada ere, ez da hain arrunta: “Herri askok eta askok dute museoren bat; dela argazkilaritzaren museoa, dela ferrokarrilarena, dela ez dakit zeren museoa”. Horregatik, Iraultzakoei, posible iruditzen zaie beraien emetsa. “Guk gure ondarea erakutsi ahal izango genuke, eta Udalak, bestetik, beste herri txikiagoek dutena lortuko luke, hau da, museoa edukitzea”. Gainerako erakundeekin hitz egitea ere pentsatu dute, baina horrek sortuko lituzkeen arazoez jakitun dira: “Hitz egin genezakeen Eusko Jaurlaritzarekin edota Gipuzkoako Aldundiarekin, baina horrek museoa Errenteriatik ateratzea ekarriko luke, eta guk museoa hemen nahi dugu”. Bitartean, dena ahalik eta txukunen gordetzen saiatzen dira. 23
o024-027_on
26/11/05
20:38
Página 1
nagusialliteratura
PATRI URKIZU idazlea
“
Autokritika gehiago behar da herri honetan, autokritika gutxi egiten dugu” Testua: Jon Gonzalo Argazkiak: Lander Garro
dazlea, irakaslea, hizkuntza eta literatura ikertzailea, Lezoko alkate ohia… Geldirik egoten ez dakien horietakoa da Patri Urkizu, eta, horregatik, esperientzia zabala pilatu du bizitzan zehar. Bizipen horietako batzuk kontatu, eta beste gai askori buruzko iritziak eman dizkigu elkarrizketa honetan. Patri Urkizu liburu artean bizi den gizona da. Bere etxean sartu eta harro erakusten dio bisitariari bere liburutegia. Bertan, gustu eta kolore guztietako liburuak aurki daitezke. Urkizuk berak idatzitakoak, euskal literaturan argitaratu berri diren azkenak edota bere aitak idatzi eta inoiz argitaratu ez diren eskuizkribuak. Liburuei buruzko aipamenak eta erreferentziak ere etengabeak izan dira elkarrizketan zehar.
I
Patri, nondik datorkizu idazteko zaletasuna? Nondik datorkizu literaturarekiko grina?
Nire aitarengandik jaso dudala uste dut. Nire aitak idazteko zaletasun handia zuen [etxeko liburutegira joan, eta apal batzuetan gordeta dauden aitaren eskuizkribu batzuk erakutsi dizkigu, garai bateko kaligrafia bikainarekin idatzita daudenak, eskuz margotuak, maitasun izugarriz onduak]. Garai bateko istorioak, pertsonai historikoen errefentziak… Gai askori buruz idazten zuen nire aitak liburu horietan, eta, besteak beste, 24
bere bizitza bertsotan laburbiltzen duen liburua ere idatzi zuen. Aitarengandik zaletasuna jaso, eta geroztik literatura eta hizkuntzalaritza munduan murgildu zinen. Idazle eta hizkuntzalari handiak ere ezagutu dituzu, besteak beste, Koldo Mitxelena.
Koldo Mitxelenak zuzendu zidan tesia. Oso gizon jakituna zen, eta aldi berean oso gizon zorrotza. Entzuten zituen astakeria eta errazkeriekin haserretu egiten zen. Baina, aldi berean, bihotzbera ere bazen. Dinamika positiboa sortzen duen horietakoa, animatzailea, eta jendeari lanean jarraitzeko indarra ematen ziona. Gertutik ezagutu nuen, eta bere gutunak biltzen dituen liburua ere moldatu nuen. Garai batean etxera laguntzen nion, eta horrek gure arteko lotura sendotu zuen. Tarteka, etxean geundela edo, ukabila altxatu, eta oihukatzen zuen: “No pasarán”. Gizon berezia zen benetan. Idazteaz gain, ordea, irakurri ere asko irakurtzen duzu. Zein da azkenaldian euskal literaturan irakurri duzun liburu interesgarriena?
Madrilen (UNED unibertsitatean) irakaslea naiz, eta astero 11 ordu pasatzen ditut autobusean joanetorrian. Ordu horiek guztiak irakurtzeko aprobetxatzen ditut. Beraz, pentsa zenbat liburu ira-
o024-027_on
26/11/05
20:38
PĂĄgina 2
literaturanagusia kurtzen ditudan! Euskal literaturari dagokionez, Juanjo Olasagarreren Ezinezko maletak asko gustatu zait. Liburu kritikoa, gogorra eta serioa. Estilo hori duten liburuak gustatzen zaizkit, ez gaur egun modan dagoen literatura light hori. Oso gustuko dudan beste idazle bat Coetzee hegoafrikarra da. Bere estiloa eta pentsakera kritikoari oso interesgarria deritzot. Madrilen, UNED unibertsitatean, 16 urte daramatzazu irakasle lanetan. Zer irakasten duzu bertan?
Euskara eta euskal literaturako irakaslea naiz. Orain 16 urte hasi nintzen Madrilen lanean eta gustura nago. Urtero, 40 edo 50 ikasle izaten ditut. Jakin badakizue, UNEDen klaseak ez direla aurrez-aurrekoak, eta nik ikasleek posta elektronikoz bidaltzen dizkidaten galderak, kezkak edo zalantzak erantzuten ditut. Euskara eta euskal literatura irakasteaz gain, doktoretza kurtsoak zuzentzen ere aritzen naiz, euskal antzertia eta lexikografiari buruzko kurtsoak dira. Euskaltzaindian ere lan egiten duzu. Literatura taldeko kidea zara, ezta?
Bai, halaxe da. Hilean behin elkartzen gara literaturaren ingurukoa gaiak jorratzeko, eta bilera hauen emaitza laster kaleratuko den hiztegi bat izango da: Literatura hiztegia. Badira urte batzuk hiztegi hau prestatzen hasi ginela, eta dagoeneko amaitzekotan gara. Hizkuntzalaria naizenez, betidanik izan dut Euskaltzaindiako kideekin harreman estua. Besteak beste, Jean Haritschelhar Euskaltzaindiako buru ohiarekin batera irakasle lanetan aritu nintzen Bordelen hiru urtez. Idazlea, irakaslea, hizkuntzalaria‌ Ez dira ofizio edo afizio gutxi, baina gehiago ere probatu dituzu. Lezoko lehen alkate demokratikoa izan zinen!
1979tik 1983ra arte, lau urtez izan nintzen Lezoko alkate. Urte gogorrak izan ziren, baina oso
25
o024-027_on
26/11/05
20:37
Página 3
nagusialliteratura
oroitzapen onak ditut. Herria nahikoa utzita zegoen eta egoerari buelta ematen saiatu ginen. Besteak beste, Joannes Etxeberri eskola, Altamirako etxebitza sozialak eta haurtzaindegi munizipala eraiki genituen. Bai, baina nondik nora sartu zinen politika munduan?
Beti izan dut politikarako grina. Egia esan, herri honetan zaila da politika gertutik ez bizitzea! Nire aitak herritik ihes egin behar izan zuen gerra garaian, eta txikitatik ezagutu nuen etxean politika giroa. Ondoren, transizio garaian asanblada asko egiten genituen, eta horietako batean Lezoko Independienteak taldea sortzea erabaki genuen. Talde horretako buru aukeratu ninduten, eta hauteskundeak irabazi eta gero alkate lanetan hasi nintzen. Gaur egun politikarako zenuen 26
“
“
Nire aitak herritik ihes egin behar izan zuen gerra garaian, eta txikitatik ezagutu nuen politika giroa”
Gazteen esku dago euskararen etorkizuna, eta nik gazteengan badut konfiantza”
“
“
Politikarako grina ez da sekula itzaltzen, baina urteekin gauzak beste modu batera ikusten ditut”
grina hori bere horretan mantentzen duzu, ala urteekin gauzak bestela ikusten dituzu?
Politikarako grina ez da sekula itzaltzen, baina egia da urteekin gauzak beste modu batera ikusten ditudala. Gaur egun, asko aldatu dira gauzak. Garai batean,
Argi dagoena da ekonomia eta ekologiaren arteko, oreka bilatu beharra dagoela”
solidaritate handiagoa zegoen. Bere burua ezker abertzaletzat jotzen duen batek egindako adierazpen batzuk irakurri berri ditut esanaz, azken 20 urteak oparoak izan direla. Nik ez dut horrela uste. Autokritika gehiago behar da herri honetan, oso autokritika gutxi egiten dugu. Kataluniarrak
gu baino azkarragoak dira horretan. Kataluniarrak aipatu dituzu, eta argi dagoena da euren hizkuntza babesten eta bultzatzen asmatu dutela. Guk asmatu al dugu euskara sustatzeko politikan?
Agian, politika linguistikoak berraztertu beharko lirateke. Baina ni euskarari dagokionez baikorra naiz. Bere garaian Humboldt-ek esan zuen euskara 100 urtetan desagertuko zela, eta ez zuen asmatu. Hori bai, etorkizuneko gazteek leialtasun lingustikoarekin jokatu behar dute. Gazteen esku baitago euskararen etorkizuna, eta nik gazteengan badut konfiantza. Nire semeak euskaraz badaki, eta pentsatzen dut etor daitezkeen bilobei ere erakutsiko diegula euskara. Beraz, eta katea eten ez denez, beste berrehun ur-
o024-027_on
26/11/05
20:37
Página 4
literaturanagusia
Bibliografia Bertsolaritza. Bertso zahar eta berri
zenbaiten bilduma, 1987, Durangoko Udala. Biografia. Anton Abbadia 1810-
1887, Bilboko Udala, 2002. Maria Dolores Agirre eta euskal antzerkia, Egan, 2004. Narrazioa. Sekulorum sekulotan,
Kriselu, 1975. Nola Kursaal berria suntsitu zen, Elkar, 1984.
1984.
Zeren azken finean,
Nobela. Etsipenez. Jon
Poesia. Dorrejiko kanta, Luis
GAK, 1984.
Chaoren memorioizunak, Elkar,
Haranburu Altuna editorea, 1977.
tetan bederen ez dut euskararen etorkizuna arriskuan ikusten. Badira, halere, dena beltz ikusten duten iragarleak, baina kritikoki gauzak ikusteak ez du bultzatu behar inor deus ez egitera, gertatu ohi denez, alderantziz baizik. Lezon jaio zara Patri. Eta Lezok eta itsasoak beti lotura estua izan dute; zuk ere itsasoa oso gustuko duzu ezta?
Arrantzale familiakoa naiz. Txikitan era guztietako arrainak ikusten nituen etxean, eta horrek itsasoarekiko lilura piztu zidan. Arrauna egitea ere gustatzen zait. Txalupa txiki bat dut Donostiako portuan, eta udan irlara joan-etorria egiten dut egunero. Itsasoa askatasun mundua da, askatasuna eta bakea ematen dizkio gizonari. Euskaldunok betidanik izan dugu lotura estua itsasoarekin, eta lezotarrek zer esanik ez. Itsasoarekin lotura estua duzue lezotarrek, baina portuarekin ere bai. Pasaiako kanpo portua egingo den ala ez, eztabaida handia piztu da azken urteetan. Zer iritzi duzu proiektu horren inguruan?
Bi printzipio daude hor borrokan. Bata ekologikoa, eta bestea eko-
Saiakera. Literauta eta kritika,
Lur, 1970.
Euskal teatroaren historia, Kriselu, 1975. Astolasterrak, EJ Entzerti, 1984. Euskal antzerkia,
Euskadiko Antzerki Zerbitzua, 1984. Bertsolaritzaren historia (I eta II), Etor, 1991.
nomikoa. Ahalik eta errespetu handienarekin egiten bada, ingurumena ahalik eta gehien zainduz, eta eskualdeko ekonomia berpizteko balio badu, ez dut gaizki ikusten. Gogoan dut, Iruñeko autobidea egin zutenean ere makina bat protesta izan zela. Gaur egun, ordea, Iruñera joateko zeinek ez du autobidea erabiltzen? Argi dagoena da ekonomia eta ekologiaren arteko oreka aurkitu behar dela. Pasaiako kanpo portuaz gain, gure eskualdean proiektu eta eraikin erraldoiak ez dira falta. Oraindik, ordea, badira xarma handia duten txoko eta lekuak. Ba al dago zuk bereziki gustuko duzun bat?
Susperregi aldea, Justizeko ingurunea, Bianditzeko gaina… Asko maite ditudan txokoak dira. Alegia, itsasoaz gain mendia ere gustatzen zaidala [elkarrizketa hasieran, mendizale itxurarekin, Bianditzen ateratako argazki batzuk erakutsi dizkigu]. Bestetik, Ipar Euskal Herriko parajeak zoragarriak iruditzen zaizkit. Batez ere, Hendaiatik Donibane Lohizunera bit arteko kost aldea, t artean Abaddiako jauregia.
27
o028_on
26/11/05
20:20
PĂĄgina 1
jakiteko
amulako
BELA Europan erruz erabili izan den bela mota hau euskal itsasgizonen kuttuna izan da beti Testuak eta argazkiak: Albaola Elkartea
E
28
bada, mastako txirrika ere ez da erabat beharrezkoa; minimalistentzat egokia, eta arrantzale txiroentzat zer esanik ez! Eguraldia oso txarra bada, edo olatu handiek balantza larriak eragiten badituzte, masta (edo mastak) erastea nahiko erraza da, arraunlarien lana erraztuz. Horrelako bela aparailua erabiltzen zuten XIX. mendeko arrantza txalupak atunetara zihoazenean, Galiziaraino iristen zirelarik; hamabost bat metrotako ontzi haiek hamar-hamabi arraun zituzten ere, portuetara sartzeko eta ateratzeko. B aporezko arrantzontziak agertu zirenean, arraun eta belazko txalupa handi haiek gero eta handiagoak egiten hasi ziren, lehiakortasuna mantentzearren. Baliteke ere norgehiagoka horrek eguraldi txarreko abisuei kasu gehiegi ez egitera bultzatzea patroiei; horra, agian, zenbaitetan gertatutako ezbehar izugarriak. 1912an, adibidez, bixigutan zenbiltzala, Bizkaiko 143 arrantzale ito ziren, galerna batek harrapatuta. Horrek aurreratu zuen arraun eta belazko ontziak desagertzea Euskal Herrian.
uskal txalupa gehienek bela mota hau erabili izan dute, bai arrantzarako, bai kabotajerako. Haren ezaugarriak ikusita ez da harritzekoa: aparailu sinplea da, soka gutxi eskatzen duena eta erraz eraitsi daitezkeen mastak behar dituena. Belak lau izkin edo mutur ditu; aurreko aldean lotzen dena amula da, eta hortik datorkio izena bela mota honi. Edozein aldetik datorren haizeak bultzatzen du, baina bereziki aurtzaka ibiltzeko egina dago amulako bela, hau da, haizea aurretik datorrenean. Hor neurtzen da edozein belaontziren gaitasuna. Europako kostaldean oso zabaldua egon da amulako bela; portutik portura itxura ugari hartu izan ditu, baina tankera guztiek ezaugarri bat dute amankomunean: aurreko ertza, edo arlinga, erabat tinko egon behar du. Hori bela altxatzerakoan lortzen da, drizatik gogor tiratuz. Amulako belaren abantailetako bat ekonomia da; ez du pieza sofistikatu edo garestirik behar. Bi soka besterik ez dira behar; driza, altxatzeko, eta eskota, erregulatzeko. Bela oso handia ez
AURTZAKA IBILTZEA. Goian nahiz behean, aurtzaka ibiltzea zer den azaltzen duten irudiak. Behekoa Basanoaga ontzia da.
o029_on
24/11/05
15:20
Pรกgina 1
talaiatikjakiteko
RICARDO UGARTEREN OBRA, AHAZTUTA. Antxoko kaian egon da Portu baterako aingura izeneko eskultura, Ricardo Ugarterena, 1991 urteaz geroztik, Buenavistan, ontziratzeko tokia izandakoaren ondoan. Orain AZTIren ondoan da aingura gorria, lurrean botata. Buenavistako kaia zabaltzeko lanak hasi zituztenean eraman zuten bertara, eta orduan, lanak bukatutakoan bere lekura itzuliko zutela jakinarazi zuen Portuak. Orain, ordea, bertan lekurik ez duela eta kokagune berria erabakitzeko dutela esan du Portuak. Testua eta argazkia: O. Mitxelena 29
o030_on
26/11/05
20:21
Página 1
historia jakitekoh
Abizena Salaberria Armarria.
Urre koloreko hondoaren gainean, zortzi otxoroski –gazteleraz aspa–. Ikoroskiak gorriz agertzen dira armarrian.
Banaketa semantikoa. Salaberri+a Esanahia.
Toponimikoa da, ez du esanahirik. Abizenaren kokapena. Gipuzkoa.
Abizenaren hedapena. Irun (1624 eta 1654). Hondarribia (1665). Donostia (1749), Lezo (1770). Pasaia (1770). Izen ospetsuak.
Abizena Lezon da, batez ere, ohikoa, eskualdean Pasaiara ere zabaldu den arren –eta gainerako herrietara–. Elias Salaberria margolaria ezagutzen
dugu abizen horrekin. Honekin batera, ezin Tomas Garbizu musikari ezaguna ahaztu. Lezoko musikagile ezagunaren bigarren abizena ere Salaberria zen.
Biografia Inazio Esnal Lasa (Lezo) nazio Esnal Lasa Andoainen jaio eta hogeita sei urte zituela Lezora etorri zen apaiz ikasketak bukatu ondoren, 1946an hain zuzen ere. Gerra ondorengo urte gogorretan herritarrei irtenbidea emateko asmoz hasi zen lanean Don Inazio (hala ezagutzen baitugu). Euskaltzale amorratua zen, eta, gazte eta indartsu zenez, euskararen eta kulturaren suspertzaile handi bilakatu zen. Lezo herri euskalduna izan arren, elizan latinez egiten zen, orduko bikario frankistak aginduta. Don Inazio, herriko giroa ikusirik, elizkizunak euskaraz egiten hasi zen, dotrina, eliz kantak... Bide horri ekin zion, inolako protagonismorik gabe, bere eginbeharra horretan zetzala ikusten zuelako. Herrian lanean hasi zenean ez zen bakarrik sentitu, gerra aurreko tradizioak –lozorroan– bizirik irauten baitzuen herritarrongan. Jarraitzailez inguraturik, eta betiere ilusioz beterik, herria berpiztuz joan zen. Lezoarron gogoan diraute oraindik igandetan dotrinara (katekesia) joaten gineneko garai haiek eta bertan geundenon artean egiten ziren euskal kantu ikasketak. Gainera, antzerkia eta magnetofonoen bidez eginiko zine emanaldiak ere gogoratzen ditugu, eta baita haur eta gazte koruen prestaketak ere. Horrez gain, nork ez ditu hasi solfeoko lehen urratsak Don Inaziorekin? Gehienak joaten ginen
I
30
herria lozorrotik
ESNATUZ Frankismoaren azken urteetan lan handia egin zuen apaiza da On Inazio Testua: Agustina Pontesta Argazkia: Orratx!
Guzti horrek kezka, mehatxu eta une gogorrak bizi araziko zizkion ziurrenik, baina beti irribarrez agertuko zitzaigun. Esan beharrik ez dago asko izan zela eman eta irakatsi ziguna: herria eta hizkuntza ezagutzen eta maitatzen, batik bat. Lehen lehenik hazia erein egin behar gero landutako lur eremutik uzta atera ahal izateko, eta orain ikastolak, antzerkia, musika, eta gainerakoak bizirik baditugu, Don Inaziori (eta honen inguruan ibilitako herritarrei) zor diegu, hauek jakin zutelako herriaren beharrei erantzuten. 1974an Bidebieta (Donostia) auzora joan zen, eta bertan jarraitzen du apaiz lanetan Don Inaziok. Lezoarrok zordun gatzaizkizunez, mila esker.
Sortzaile
solfeoko eskoletara: ez da harritzekoa hemen dagoen musika zaletasuna, horrelako apaizarekin! Baina bere lana ez zen mugatu haurren ekintzetara soilik, eta Allerru mendi eta kultur elkartea sortu zuen, gazte batzuen laguntzaz. Garai hartan herrian mugitzen zenari berehala sortzen zitzaiz-
kion arerioak ere. Aurkakotasun horrek, ordea, lanerako gogoa areagotzen zion Don Inaziori: euskal heziketan eta irakaskuntzan murgildu zen burubelarri, Kale Nagusiko Ikastola sortuz. Guraso zirenak eta ez zirenak bereganatu zituen egitasmo horren alde, eta, denon artean, elkarte txiki bat sortuz zuten.
Don Inaziok sortu zuen Lezon lehendabiziko Ikastola, Kale Nagusian. Administrazioaren aurrean bera egin zen erantzule, eta Valladoliden izan zen horretarako behar zituen tituluak lortzen. Irakasteko ikasi zuen Don Inaziok.
Fitxa Jaiotze data. 1920ean. Herria. Andoain. Jarduera. Apaiza eta Lezoko
kultura jardueraren bultzatzaile nagusietakoa.
o031_on
24/11/05
15:22
Página 1
historiajakiteko
Argazkia Pasaia
Efemerideak Errenteria 1988. AZAROAK 5 Lehen borroka. Luisan Rozas
Errenteriako –Pontikako, zehazkiago– boxeolariak lehen borroka profesionala jokatu zuen Udal Pilotalekuan, Ahmed Rhaled frantziarra gaindituz. 1988. AZAROAK 6 Ikastola, zilarrez. Orereta Ikas-
tolak zilarrezko ezteiak bete zituen, hau da, 25 urte. Ikastolak ekimenak egin zituen urtemuga ospatzeko, eta lehen andereñoari, Arantza Idiazabali, omenaldia egin zioten. 1989. AZAROAK 8 Bidegainen heriotza. Touringe-
ko fundatzaile eta jokalari Estanis Bidegain hil zen, Lezon. Bidegain errenteriarra zen.
TRENA ESKUZ BULTZATZEN ZENEKO GARAIA
1991. AZAROAK 6 TAO, martxan. Udaltzaingoaren
Pasaiako kaian gaur egun kamioiak ibiltzen dira hara eta hona, asfaltozko bide ezin zapalagoetan aurrera, burdinaz betetako trailerrak garraiatuz. Hori, ordea, ez da beti horrela izan. Garai batean idiek egiten zuten zama eramateko lana. Aurrerago trenak hartu zuen lekukoa. Trenak, ordea, laguntza behar izaten zuen maiz; hala ageri da argazki honetan Argazkia: Xabier Esnaolaren artxiboa.
buru Juan Luis Gundinek eta Federiko Alonso zinegotziak agerraldia egin zuten, TAO zerbitzua martxan jarriko zela iragarriz.
krONika zaharra Oiartzun
udalaren ZORRAK Kronika zaharren arabera, Oiartzungo Udala danbolinteroei ordaintzeko orduan uzkur agertzen zen, ordainketak atzeratuz Testua: Lander Garro
uan Antonio Arozenak Oiartzun 1999 aldizkarian idatzi zuenez, –eta Udalaren artxibategian gordeta dagoenez–, Udala herriko danbolinteroei ordaintzeko orduan zeken agertu zen XVIII. mende amaieran eta XIX. mende hasieran. Esaten dutenez, dan-
J
bolinteroei eguneko 50 zentimo ordaintzen zizkieten, eta 40 urte baino gehiago egon ziren soldata igo gabe, horretarako era guztietako argudioak eta jukutriak erabiliz. Horrekin konforme ez, nonbait, eta danbolinteroei bestelako ofizioak egiteko eskubidea kendu
zien, txirotasunean bizitzera bultzatuz. Horixe gertatu zen, adibidez, Joxe Bernardo Goikoetxearekin, zeinak postazain postua libre geratzen zela-eta, lan hori egiteko gestioak egin baitzituen. Udalak, ordea, bi lan egiterik ez zegoela argudiatuz, eskubidea kendu zion. Erabakia hartzeko batzarrean sekulako eztabaida izan zen; Irunen, adibidez, danbolinteroak bi lanbide horiexek egiten baitzituen, inolako arazorik gabe. Oiartzunen, ordea, hori ezinezkoa omen zen, nonbait, inork inoiz ja-
kingo ez dituen arrazoiengatik. Urte batzuk geroago, –20 urte!–, Udaleko langileei %15 igo zieten soldata, baina ez danbolinteroei. Hauek igoera eskatu zuten, eta Udalak zera erantzun, “enplegatuei” soilik zegokiela igoera. 20 urte lehenago horrexegatik lana ukatu, eta, ostera, igoera ukatzeko aurkakoa argudiatu...! Txistularietako batek, Juan Mari Goikoetxeak (1868-1928), baldintza horietan 44 urte iraun zituen lanean. Jose Bernardo Goikoetxea, espartingilea zen ofizioz, eta baita Jose Cruz Egileor Mitxelena ere, –tanbolintero bigarrena, hain zuzen–. Honi buruz, esan bezala, Oiartzun urtekariak artikulu ederra argitaratu zuen 1999an. 31
o032_on
26/11/05
20:25
Página 1
denbora-pasa jakitekod
Hitz gezidunak Begoña Amonarriz
Iodoa
Bigarren bokala
Materiale
Materiale
Aireportu Aireportu Kontrakoa euskalduna Jardunean euskalduna Materiale
Materiale
Materiale
Materiale
Aireportu Aireportu Aireportu Aireportu euskalduna euskalduna euskalduna euskalduna Jasoa
Materiale
Materiale
Ald. zereal Aireportu mota euskalduna Bihotz Materiale kolpeak Aireportu Errito euskalduna katolikoa Duteren Litroa kontsonan. Trostaren onomat. Hilobitako Zeukana hizkiak Materiale Alar
Materiale
Aireportu Aireportu Guztia euskalduna euskalduna Materiale Kantitate Emakume Atzizkia Ald. Lehen- Aireportu Hika. Abadea go urteko euskalduna eztabaidan
Geurea
Aireportu * euskalduna Astoaren beroaldia Materiale Aireportu Utzi euskalduna Materiale
*
Aireportu euskalduna Neodimioa Asko Ald. Iridioa dagoena Bi kontsoKanpo nante Ahuntzaren Urkatu arra KontsonanBokala tea
Lehen kontsonantea
Materiale
*
Aireportu euskalduna
Palentzia Mendialde Galioa
Materiale Toka, zaitez
Iodoa Apotea *
Materiale
Materiale
Materiale
Materiale
Belearen ahotsa
Ald. Lugo
Materiale
Nitrogenoa
***
Aireportu euskalduna
Ald. Europako ibai
Materiale
Nitrogenoa
Lasai
Aireportu euskalduna
Ald. Infusioa
Ald. Bakarra
Zinka
Nitrogenoa
Iodoa
Zereal bat
Ald. Infusioa
Materiale
Azidoaren hasiera
Aireportu Aireportu Aireportu Aireportu euskalduna euskalduna euskalduna euskalduna Magoen Ald. Materiale Materiale onomat. Neukan Aireportu Aireportu Bat gehibat euskalduna euskalduna Pizti basatia Motz ez Materiale Materiale Alde dena Aireportu Aireportu Hirugarren Bilo euskalduna euskalduna bokala Bat gehi Akabo Materiale Tipi.... bat Aireportu Ardiaren Kasik Ald. Nihoa. euskalduna ahotsa Ald. ume Belaren Materiale Bakoitzak bi hizk. sagarra onomat. Aireportu Lurralde Erabat Arakatu euskalduna historikoa estutu Ald. Bizkai- Mineral Amerikan Ald. daude ko ibaia beltza ados Gaizto, Errep. txori Mama Bokala bihurri mota goxoa Katuaren Materiale Hilobitan kontson. Suitzako ibaia Errep. kuxku- Aireportu Naizen Ald. beleaxean aritzea euskalduna honek ren ahotsa Ald. Azkar, Txori etxe Jainkosa Ald. Santua agudo Erreka Antzerki Bokal Jardun bazter taldea bikoitza Ald. LeheZeken, mizikin nengo 2000 Arrain mota Materiale Aireportu Kasik Bokala Uranioa euskalduna Garai batean, kafeak Azkena
Materiale Aireportu euskalduna
Bizkor Anperioa
Gorotza Zero
Materiale Emakume izena Aireportu Gizpuzk. euskalduna mendizerra
Egur puska Ald. Pelotari famatua Bigarren Entzuten ez Zoologiko bokala duenak Zerbaitetan Garraio inhasi ternazionala Itolarria Aireportu euskalduna
Azkena
Bizk. bezala
Radoia
Ezagutzen du Bizkaiako herria
Lehen bokala
Materiale
Aireportu euskalduna KontsoMateriale nantea Aireportu Potolo, euskalduna gizen
Neka Gipuzkoako herria Zein pertsona Errep. Txori mota Musika nota Mina adierazteko Potasioa
Ald. Omen
Mila
Biarnoko hiriburua Berrogeita hamar
Lehen bokala
Potasioa
Kasik
Litioa
KontsonanDanimarka tea Potasioa
Iodoa
arrain motak
Pasarte kodetua Begoña Amonarriz Nola asmatu. Esaldi bat azalduko zaizu ondoko lauki guztiak egoki bete ondoren. Joko honetan, zenbakiek hartu dute letra edo hizkien ordea. Letra bat —zeinek berea— hartzen du gehienez zenbaki bakoitzak, eta batzuetan ez dira letra guztiak azaltzen. Zenbaki batzuei dagozkien letrak eman ditugu lagungarri gisa.
32
E1
2
3
4
5
6
11
12
13
14
Z15
16
S7 A 8 N9 17
18
19
5
1
6
1
2
4
7
5
8
3
1
10
1
9
5
7
8
11
8
15
5
1
3
12
8
13
8
4
8
15
4
19
12
11
9
4
5
15
1
9
13
13
8
4
5
14
2
2
8
4
9
8
1
1
15
17
17
4
13
14
10
10
1
9
5
7
8
5
15
1
9
14
14
15
5
1
9
15
2
12
10 20
o033_on
26/11/05
20:26
Página 1
denbora-pasajakiteko
Soluzioak
Nor da hau?
HITZ GEZIDUNAK N D R
A
E N A
Z U
T
D
I
U N I
E
K A K A I
M U X L
E R E
I
I
I O
L
R
I
K A T A X
K I B
L
A R R A
K T
G O A
A R
R O
P Z E
T T O A I
I
T X A N
T A
A T
E G
P
B
R E Z A I
PASARTE KODETUA “Telebistak pentsarazteko gaiaz hornitzen gaitu baina ez digu pentsatzen uzten”.
ON-EN URRIKO ARGAZKI LEHIAKETA nor da hau?
irabazlea
ERANTZUTEKO EPEA Abenduak 16 (ostirala) NORA BIDALI Santa Klara 22, Errenteria-Orereta NOR DEN ADIERAZI
ZURE IZENA / TELEFONOA
Koldo Izagirre
IRABAZLEARI SARIA Sherpa dendako motxila eder bat Pepi de la Torre ONen harpideduna izan da argazki lehiaketako irabazlea. Mari Jose estetika zentroan tratamendu berezi bat irabazi du sari gisa. Argazkian, Pepi de la Torre –eskubian–.
PARTE HARTZEKO BALDINTZA ONen harpidedun izatea
33
o034_on
24/11/05
19:07
Pรกgina 1
o035_on
24/11/05
15:22
Página 1
sormenajakiteko
Bertsolaritza
Bertsolaria
KANPO KAIAREN alde eta kontra Jaizkibelgo kanpo kaiaren proiektuak –Superportuak– zeresana ematen jarraitzen du; Casabalek eztabaidari ekarpena egin dio bertso honekin.
Neurria: Hamarreko nagusia Doinua: ‘Semaforoak gorri eta berde’ 1-
2-ONA:
3-TXARRA:
Dirudienez herriak dauka laguntza baten beharra bestela ez du munduan zehar lehenago zuen indarra, nahikoa dela esaten dute portu handi bat bakarra superportuaz altxatuko dut orain nire deiadarra azalduz portu honek dakarren berri ona eta txarra.
Gure herria azken aldian momentu txarrean dago altxatuko du gure herria famara edo harago Herri pobre bat bihurtuko du Betiko herri oparo Nahiz eta asko alde ez egon Edo sentitu arraro Biztanleei behintzat baietz ekarri Askoz lanpostu gehiago.
Nola lezake hain bortitza den neurriak zerbait hobetu? Nola ez dugu hau galarazten Edukita gure esku? Ama naturak eman ondoren Guri hainbat errespetu. Nahi baduzue ez nazazue Gaurkoan ni neu ulertu. baina edozer egin baino lehen Arrai gajoei galdetu.
4-ONA:
5-TXARRA:
6-ONDORIOA:
Beste alde on bat baduela beharko dugu mantendu beti bertute bat duenari ezin zaiolako kendu izan behar du hainbat arlotan zutabe edo sostengu itsasontziak eta zaratak egingo ditu aldendu. Bakean bizi ahal izateak Alde on bat ematen du.
Naturarekin behar bezala portuak ezin kunplitu alde on batzuk ba omen ditu txarrak behintzat asko ditu. Jaizkibel dena tunel batekin Behar duela txikitu Hori ezin da onartu eta Hori ezin da defenditu. Natura amak sortutakoa Ezin delako suntsitu.
Ondo erabiliz izan gaitezke Munduko herri liderra. erabilpena izaten bada desegokia, okerra. izan daiteke suntsigarria izan daiteke ankerra Irakurriaz nik bota dudan Arrazoi sorta ederra. Superportua izan liteke Superra edo ez superra.
Haritz Casabal Datuak. 1988-09-09. Errenteria-Orereta. Ibilbidea Xenpelar bertso eskolan eta Oiartzungo bertso eskolan aritzen da. Bat-batean bezala, ondo moldatzen da bertso idatzietan ere. Bertso paperean hainbat sari irabazitakoa da: besteak beste, Azkue sariketan 3. postua lortutakoa da, eta, berrikiago, Urruzuno saria ere eskuratu du. Hauez gain, Lazkao Txiki saria lortu zuen.
Bertso eskolak OIARTZUN Arkaitz Goikoetxea. 625 705 837. ERRENTERIA-ORERETA Iñigo Legorburu. 605 756 333. LEZO Eñaut Gantxegi. 696 309 487. PASAIA Iñigo Legorburu. 605 756 333. 35
o036_on
24/11/05
15:23
Pรกgina 1
jakitekozzerbitzuak
Telefono zenbakiak ERRENTERIA-ORERETA TOKI PUBLIKOAK Udaletxea 449600 Udaltzaingoa 344343 Kiroldegia (Galtzaraborda) 449690 Igerilekuak (Fanderia) 344423 INEM bulegoa 340895 / 340914 Babes Zibila 449696
IKASTETXEAK Orereta Ikastola Langaitz Ikastola Telleri ikastetxea Cristobal Gamon Koldo Mitxelena Don Bosco Beraun Berri
OSASUNA Anbulatorioak Zentroa Beraun Lartzabal
IKASTETXEAK Karmengo Ama (Trintxerpe) 390371 La Anunciata (Antxo) 513050 Pasaia-Lezo Lizeoa 526850
007940 /007941 006570 007800
SINDIKATUAK ELA LAB CCOO CGT
000113 515653 518993 521210
KULTURA-EUSKARA Udal euskaltegia Xenpelar AEK euskaltegia Lau Haizetara euskara elkartea Ereintza kultur elkartea Iraultza dantza taldea Eresbil
449680 340233 340143 526553 515127 344419
LARRIALDIAK 520397 / 525458 341645 511233 525036 / 512298 513741 / 514372 510450 / 510454 512500
LEZO TOKI PUBLIKOAK Udaletxea Udaltzaingoa Aiton Borda Altzate igerilekua Bekoerrota kiroldegia Haurtzaindegia
524650 524003 527055 528244 510311 527342
OSASUNA Anbulatorioa
344400
KULTURA-EUSKARA Orratx! Kultur Elkartea
344626
IKASTETXEAK Haurtzaro Ikastola Elizalde Herri Eskola
112 Oroitzene AEK euskaltegia 519144 Tomas Garbizu musika eskola 529999 IKASTETXEAK Pasaia-Lezo Lizeoa Lezo Herri Eskola Lezo Institutua
526850 514804 511208
OIARTZUN TOKI PUBLIKOAK Udaletxea Udaltzaingoa Elorsoro udal kiroldegia Udal igerileku irekia Zaharren egoitza
490142 493311 492552 493745 490538
492212 490193
PASAIA TOKI PUBLIKOAK Udaletxea 344034 Alkateordetzak: Antxo 344566 San Pedro 394289 Trintxerpe 004304 Udaltzaingoa 004300 Andonaegi kirol gunea (Illunbe) 399753 Donibaneko kiroldegia 340423 397596 Zaharren egoitza (San Pedro) Pasaiako Portua 351844 / 350022
OSASUNA Osasun zentroa 491101 / 492604
OSASUNA Anbulatorioak Antxo Donibane Trintxerpe-San Pedro Babes Zibila
520195 515188 006550 400142
KULTURA-EUSKARA Herri Musikaren Txokoa Luberri zentro geologikoa AEK
KULTURA-EUSKARA Udal euskaltegia Pasaia Musikal Albaola elkartea
004340 396055 344478
493578 260593 493957
Garraioa RENFE 64 96 37
EUSKO TREN 902 54 32 10
HERRIBUS 49 18 01
AREIZAGA (San Pedro-Donostia) 45 27 08
INTERBUS (Hondarribikoa) 64 13 03
Ateak zabalik UDALETXEAK Errenteria-Orereta Asteguna: 08:00-14:00 Larunbata (errekaudazioa): 09:00-13:00 Lezo Asteguna: 08:00-13:30 Oiartzun Asteguna: 08:00-14:30 Pasaia Asteguna: 08:00-14:00 ANBULATORIOAK Errenteria-Orereta Iztieta. Asteguna: 08:00-19:30 Larunbata: larrialdiak Beraun. Asteguna: 08:00-17:00 Larunbata: 09:00-14:00 36
Egun osoz irekita egoten da
Lartzabal.
Asteguna:
08:00-17:00
Lezo
Asteguna:
08:00-15:00
Oiartzun
Asteguna: Pasaia Antxo. Asteguna: Donibane. Asteguna: San Pedro. Asteguna: Larunbata:
Oiartzun Egun osoz irekita egoten da Pasaia Egun osoz irekita egoten da
08:00-15:00
08:00-15:00 08:00-15:00 08:00-17:00 09:00-14:00
UDALTZAINGOAK Errenteria-Orereta Egun osoz irekita egoten da Lezo
IGERILEKUAK Errenteria-Orereta Galtzaraborda. Asteguna: 08:00-22:30 Larunbata: 09-00-13:30, 17:30-21:30 Igandea: 09:00-13:30 Fanderia. Asteguna: 07:00-22:00 Larunbata: 09:00-22:00 Igandea-jai eguna: 09:00-14:00 Lezo Asteguna: 07:30-22:30
Larunbata: Igandea-jai eguna:
08:00-20:00 10-00-14:00, 16:30-20:00
Oiartzun Asteguna: 07:00-22:00 Larunbata: 09:00-21:00 Igandea-jai eguna: 09:00-14:00 UDAL LIBURUTEGIAK Errenteria-Orereta Asteguna: 08:30-20:30 Lezo Asteguna: 16:00-20:00 Larunbata: 09:00-13:00 Oiartzun Asteguna: 10:00-13:00, 16:00-20:00 Larunbata: 10:00-13:00 Pasaia Asteguna: 10:15-12:45, 16:15-19:45 Larunbata: 10:15-12:45
o037_on
26/11/05
20:28
Página 1
handik honajakiteko
ANDER IRIARTE ikaslea
“
Euskaldunok herrimin handia sentitzen dugu” Testuak: Lander Garro
nder Iriartek Bartzelonan bi urte daramatza dagoeneko. Arte Ederrak ikasten ari da, eta oso gustora badago ere, herrimin handia sentitzen duela aitortu dio ONeri.
A
Zer moduz Bartzelonan?
Oso gustura. Badira bi urte etorri nintzela, hemengo unibertsitatean irudiaren munduan eskaintza handia dagoelako, eta oso gustura nabil. Non bizi zara?
Sarria auzoan bizi naiz. Zorte handia izan dut, unibertsitatetik oso gertu dagoelako, et a, hiritik kanpo egonda, lasaitasun puntua daukalako. Ikasle egoitza batean bizi naiz, eta nazio askotako ikasleak gaude. Kristoren jende pila Izen-abizenak. dabil hemen Ander Iriarte. ikasten.
Fitxa
Zer esango zeniguke ka t a l u n i a rrei buruz?
Adina.
19 urte. Herria.
Oiartzun. Lanbidea. Pentsatzeko Ikaslea. modu berezia dute, baina oso irekiak dira. Hizkuntzaren auziarekin, adibidez, oso lasaiak dira. Hemen benetako elebitasuna dago –ez diglosia–, eta askatasun handia hizkuntza batean nahiz bestean jarduteko. Faltan zerbait hartzen al duzu?
NOLA ESATEN DA KATALANEZ?... Kaixo. Bonas. Com ets diu? Zer moduz? Come Ni... naiz. Jo soc, edota
estas? Agur. Adeu.
Kafesnea. Cafe
Jo em dig.
Zein da zure izena?
amb llet.
NOLAKOA DA BARTZELONA? “4 milioi biztanle ditu, eta Mediterraneo itsasoan, kostaldean dago. Ekonomikoki indartsua da, era guztietako jardun ekonomikoak baititu hiriak. Urte osoan zehar izaten dira hiriko kaleak turistaz josita. Esaten dutenez, 30.000 euskaldun baino gehiago bizi gara bertan”.
Parranda, batik bat. Hemen badago parranda egiterik, baina ez han bezala. Hemen toki batean sartu eta ez zara ia gau osoan mugitzen. Badira rave-ak, eta bestelakoak, esk aintza handia da, baina giroa ezberdina da. Toki askot ako herrit arrak bizi gara hemen, baina ez duzu inor euskaldunon herriminarekin topatuko: euskaldunok herrimin handia sentitzen dugu. Hori da gure bereizgarrietako bat. 37
o038-039_on
26/11/05
20:33
Página 1
euskara
as a den hilaren 28tik Errenteria-Oreret ako –eta baita eskualdeko– euskaltzaleak Euskararen Astearekin gozatzen ari dira. Egunotan ari da ekimena ospatzen, justu aldizkari hau kalera atera den honet an. O Nen betebeharra da, ordea, gertatutako guzti-guztiaren berri ematea. Denetik izango da OARSOALDEKO H ITZA k antolatutako ekitaldian: musika, literatura, zinema, magia, hitzaldiak, eta beste. Egitaraua osatzen duten izenen artean guztiak dira aipagarriak, baina horra batzuk: Ken 7, Amaia Zubiria, Telmo Esnal, Asier Altuna, Hark aitz Cano, Tx an Magoa, Koldo Ameztoy, Martxelo Otamendi, eta abar. Ekimena, esan bezala, H ITZA egunkariak antolatua da, baina izan du beste hainbat erakunderen laguntza: Lau Haizetara, Xenpelar AE K, Oreret ako E H E, Errenteriako Udal Euskaltegia, Orereta Ikastola eta Langaitz Ikastola. Errenteriako Udalak diruz lagundu du ekimena.
P
BEHARREZKOA. H ITZA ren
euskararen aste,
HANDIA HITZAren eskutik hamaika ikuskizunez gozatu daiteke egunotan, abenduaren 3ko Euskararen Egunaren harira antolatutako Euskararen Astean Testuak: Lander Garro 38
ekimenak, hasiera batean, Euskararen Eguna izateko bokazioa zuen. Antolatzaileek beraiek azpimarratu dutenez, ordea, ekimena hezur-mamitzen hasi orduko konturatu ziren euskara egun batean pilatzea zein zaila den. Ekimenaren dimentsioa ikusita, H ITZAk eragileengana jo zuen, laguntza eske, eta hauek baiezkoa eman zuten. Aspaldiko partetik, euskararen aldeko ekimen handi bat egiteko aukera ikusten zuen HITZAk, eta ekitaldiaren egitaraua ahalik eta gehien hobetzea deliberatu zuen. Horrela sortu zen, besteak beste, Ken 7 bezalako talde bat ekartzeko ideia. “Hasieran uste genuen ezinezkoa izango zela, ohituta baikaude talde horiek eskualdetik urrun ikusten;
o038-039_on
26/11/05
20:33
Página 2
albisteakeuskara
bertsotan, baina IDATZIZ Lau Haizetara elkartearen bertsopaper lehiaketetara lanak aurkezteko epea abenduaren 9an bukatuko da Testua: Iñaki Berrio
au Haizetara Euskaldunon Elkarteak urtero antolatzen dituen bertsopaper lehiaketak aurten ere izango dute isla. Bertsoak bidaltzeko epea ireki dute jada,
L
eta abenduaren 9a arte egongo da lanak aurkezteko aukera. Lau Haizet araren egoitzan, 181 posta kutxa, 20.100 Errenteria helbidean, edota Errenteriako
Udaleko Euskara Zerbitzuan aurkeztu behar dira bertsoak. 16 urte arteko gazteek VII. Ibon Zabala Bertsopaper Lehiaketan parte hartu ahal izango dute eta adin
horretatik gorakoek, aldiz, XVII. Zapirain Anaiak Bertsopaper Lehiaketan ariko dira. Zapirain Anaien sariketan irabazleak 500 euro eskuratuko ditu eta bigarrenak 250 euro. Ibon Zabala sariketan irabazleak 120 euro eta oroigarria jasoko ditu, bigarrenak 90 euro eta hirugarrenak 60 euro. Sariak abenduaren 21ean banatuko dituzte, eta bertsopaper lehiaketetako irabazleek euren bertsoak kantatu beharko dituzte sariak banatu aurretik.
Euskal Astearen egitaraua ASTEAZKENA 1 Literatura. Mikelazulon, 20:00etan,
OSTIRALA 2 Zinema. Kulturgunean, 19:00etan,
Harkaitz Cano idazleak Neguko zirkua liburua aurkeztuko du. Euskadi Sariaren irabazle berriak, gainera, literaturaren inguruko beste hamaika kontu ekarriko dizkigu.
euskal film laburrak ikusteko aukera izango da. Euskal Herrian egiten den zineman eragin zuzen-zuzena duten hainbat gonbidatu izango da zinemaz hitz egiteko: Telmo Esnal, Asier Altuna eta Ane Muñoz. Ekitaldiaren aurkezlea Xabier Portugal izango da. Pasaiako alkate ohia zineman aditua da, eta hainbat hedabidetako kolaboratzaile.
OSTEGUNA 1 Mahai-ingurua. Xenpelar aretoan, 19:00etan,
Asier Altuna eta Telmo Esnal. BEA MAJEULO
hala ere, deitu, eta ekartzea lortu genuen”. H ITZA ko arduradunak pozarren agertu dira egitarauaren azken emaitzarekin. Euskararen Astean era guztietako ekimenak tartekatu ditu H ITZAk, gai serioekin hasi, eta gai arinagoekin bukatuz. Serioen artean, bi izango dira ekitaldi nagusiak: batetik, euskal kazetaritzaren egoera aztertzeko mahai-ingurua izango da. Luxuzko hizlariak bildu dituzte gai garrantzitsu honi etekina ateratzeko. Bestetik, aste osoan zehar euskararen inguruko erakusketa ikusgai izango da Xenpelar kaleko Reyna aretoan. Erakusketan, gure hizkuntzaren iragana eta etorkizuna, erroak eta erronkak
aztertzen dira. Erakusketa, dagoeneko, ikusgai dago. Erakusketa honetan, bestetik, euskal prentsari buruzko hainbat gauza izango da ikusgai. Euskararen Astea, beraz, anitza eta gustu zein adin guztietarako izango da, ikusle edota entzule finenen jakinmina asetzeko pentsatua eta prestatua. Ekimenaren baitan, aspaldian gure eskualdean ikusten ez zen beste zera bat izango da: zinema. Ez zinema bere horretan, baizik eta zinema foro gisa antolatua. Hilaren 2an, izan ere, hainbat zinema zuzendarik beraien lanak aurkeztuko dituzte ikusleen aurrean: Aupa Etxebeste! filmaren zuzendariak bertan izango dira.
euskal prentsaren egoera eta erronkak ezagutzeko aukera izango dute entzuleek. Eskarmentu handiko gonbidatuak ekarriko ditu HITZAk egun horretarako: Martxelo Otamendi (Berria-ko zuzendaria), Marian Beitialarrangoitia (Euskadi Irratiko esataria), eta Joxe Manuel Odriozola ( euskara irakaslea). Moderatzile, gaia oso gertutik ezagutzen duen Xabier Oleaga kazetaria ariko da. Musika. Reyna tabernan, 22:30etik
aurrera, Amaia Zubiriaren kontzertua izango da. Zubiriak berak eramaten dituen musikarietako batzuk Errenteriakoak dira. Hitzordua, horregatik, bereziki hunkigarria izango da.
LARUNBATA 3 Magia. Kulturgunean, 11:00etan,
Txan magoaren emanaldia izango da, haurrei zuzendua. Txan magoak, ohiko artez eta ironiaz haurrengan lilura sortzen saiatuko da. Ipuinak. Kulturgunean, 18:00etan,
Koldo Ameztoyk ipuinak kontatuko ditu. Gazteentzako eta helduentzako izango da emanaldia. Musika. Kulturgunean, 22:00etan,
Ken 7 taldearen emanaldia izango da. Ken 7 taldea egun Euskal Herrian dauden taldeen artean ezagunenetakoa da. 39
o040_on
25/11/05
17:57
Pรกgina 1
o041_on
25/11/05
17:59
Pรกgina 1
o042_on
24/11/05
15:25
Página 1
hizkuntza eskubideak euskarah
Euskararen gorabeherak
Eskubidea
“
Eskubidea dugu hizkuntza sistemak euskararen transmisioa berma dezan”
Euskal Herrian Euskarazen ‘Bideak’ eskuliburutik hartua; HITZAn dago edonoren eskura
Esanak
“ KELER. Hemengo garagardoa Kelerrek, bere iragarkietan, maiz esaten du “hemengo garagardoa” dela. Kaxei erreparatuz gero, hala dirudi, testua elebiz aurkezten baitute.
BEHERA. Hango liburuak Sabeco saltokian liburuak saltzen dituzte. Ez dira konturatu, nonbait, irakurleen artean euskaldunik izan daitekenik. Alerik ere ez dute euskaraz.
Bizi dugun globalizazioaren eta asimilazioaren egoeran euskarak aurrera ez egitea, atzera egitea da. Eta atzera egitea da jarraitu nahi izatea orain arteko planteamenduarekin: ETB1 euskaraz utzi eta ETB2, TVE1 eta TVE2 kate publikoak gaztelania hutsez uztea. ” KARMELE AIERBE ETA IÑAXIO AGIRRE, BATASUNAKO KIDEAK
Datua
%5,5 Behatokia (euskararen eskubideen urraketak salatu ahal izateko telefono zenbaki berezia)
902 19 43 32 www.behatokia.org
42
ETB1. 1993an euskarazko kate bakarrak ikusleen %5,2 eskuratu zuen. 11 urte beranduago zenbakiak gutxi aldatu dira: %5,5.
o043_on
25/11/05
18:00
Pรกgina 1
o044_on
24/11/05
15:26
Pรกgina 1