ON18

Page 1

o001_on

26/12/05

21:45

Pรกgina 1

O ARSOALDEA N 2005eko abendua 18. zenbakia

OIARTZUAR BAT

HODEI ARTEAN GARIKOITZ IRIGOIEN PILOTUA

PASAIAKO SEGADA Urte asko pasa diren arren, Pasaiako segadaren zauriak irekita daude


o002_on

22/12/05

16:24

Pรกgina 1


o003_on

26/12/05

21:46

Página 1

gaiaksarrerakoa

Kale nagusitik Xabi Zabaleta

Ingo yeu/ingo ñeu uskararen Nazioarteko Eguna zela eta, Izaskun Bilbao Legebiltzarreko lehendakariak euskararen aldeko testua irakurri zuen. Testuaren 2. puntuak honela zioen: “Legebiltzarrak euskararen alde lan egingo du”. Eta nik pentsatu: ederki, oraindik ere horrela gabiltza. Izan ere, ondo dago euskararen alde aritzea, estimagarria da, baina gehixeago espero nuen. Joandako 25 urtean euskararen alde jardun eta gero, Legebiltzarrak adierazpen ausartagoren bat egiteko prest egon beharko

E

luke. “Eusko Legebiltzarrean euskaraz lan egingo dugu” gisako adierazpena entzuteko, noiz arte itxoin beharko dugu? Gaitza, ordea, ez da erakundeena bakarrik: orokorra da, zabaldua dago zeharo. Arzalluz jaunari ere entzun nion autokritika egiten irrati batean. Bere bizitzaren berri ematen duen liburua gazteleraz idatzi izanak ez duela inolako justifikaziorik aitortu zion esatariari. Ez zuen damu handirik agertu, hala ere. Noiz konturatuko gara euskararen aldeko izatea ez dela nahiko, euskaraz

egitea dela kontua. Itxuraz, bai, denak gara aldeko, denak gaude prest euskararen alde egiteko, baina ez hainbeste euskaraz jarduteko. Euskararen alde egiteko sortu ditugu makina bat erakunde eta elkarte. Antolatzen ditugu milaka ekitaldi, jai, ikastaro, lehiaketa eta bestelako. Denak garrantzitsuak. Baina bada garaia euskararen alde gutxiago egin eta euskaraz gehiago egiteko. Urte hasiera sasoi ona izaten da asmo berriei gogoz ekiteko... Ze iruitzen hiri, ingo yeu/ingo ñeu?

jakiteko

iritzia ON-EN DATUAK Argitaratzailea. Oiartzualdeko Hedabideak S.L. Egoitza. Santa Klara 22, Errenteria-Orereta (20100) Telefono zenbakia. 943 34 03 30 Fax zenbakia. 943 34 11 02 Posta elektronikoa. on@oarsoaldekohitza.info Lege gordailua. SS-607/04 Zenbakia. 18.a (2005eko abendua) Urtea. II.a Maiztasuna. Hilabetekaria Zuzendaria. Libe Ibañez Publizitatea. 607 227 056 publi_oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info Harpidetza. 943 30 43 46 Bezero arreta. 943 30 43 46 Tirada. 2.400 ale Inprimategia. Leitzaran Grafikak (Andoain) Diseinua. Hitzeko Euskara eta Komunikazio Zerbitzuak Azala. Leire Oiaga eta Lander Garro

OHARRA Esku artean daukazu ON aldizkariaren 18. zenbakia, 2005eko abendukoa. Hain zuzen, ON hilabetero jasotzeko, OARSOALDEKO H ITZAgatik urtean 55euro ordaindu behar dira.

28 Historia.

04 Zutabeak.

Ohi bezala, zenbaki honetan ere historiari buruzko hainbat bitxikeri aurkituko duzu.

Joxe Juan Ugalderen, Maixux Rekalderen, Juanan Legorbururen, eta beste hainbaten iritziak.

10 Sakonduz.

euskara

Elizak historian jokatu duen paperaz galdetu die ONek hainbat lagunen iritziak jaso ditugu.

38 PASAIAKO gazteen hizkera. Pasaian gazteen artean egindako ikerketaren berri izango duzu Euskararen atala irakurriz gero.

nagusia

12 Klik. Allende Arnaiz

12

oiartzuarrak Klik berezia prestatu du.

16

24

16 Ludopatia. Gaisotasun ezohikoa izan arren, askok pairatzen dute, isilpean.

24 Elkarrizketa. Garikoitz Irigoien pilotuak hodei arteko albisteen berri ematen du zenbaki honetan.

ON ESKUALDEKO ALDIZKARIAREN LAGUNTZAILEAK (erakunde publikoak) Gipuzkoako Foru Aldundia

Lezoko Unibertsitateko Udala

Oiartzungo Udala

Pasaiako Udala

03


o004_on

22/12/05

16:26

Pรกgina 1


o005_on

22/12/05

16:26

Página 1

iritzia Puntua

Estrategikoa?

asaiako kanpo portua estrategikoa omen da. Hori da orain batean eta bestean entzuten ari garena. Errenteriako alkate izandako Miguel Buen batzarkide sozialistak esana du portu hori egitea “ezinbestekoa” dela, gaur egungo portuaren ezaugarriek Atlantikoko itsas-autopisten sarean sartzea eragotziko luketelako. Buenen iritziz, bestetik, itsasautobide hori ezinbestekoa da errepidez egiten den zama garraioaren zati bat handik bideratzeko. Datu parea jarriko dut horren ondoan: eguneroegunero 10.000 kamioi dabil Euskal Autonomia Erkidegoko N-1 errepidean eta 15.000 A-8 autopistan. 8.000 Irungo mugan. Eusko Jaurlaritzan ere hainbat buruhauste ematen ari da gaia. Denak ez daude ados, baina, iritzi ofiziala kanpoko portua egitearen aldekoa da. Hala esan du Nuria Lope de Gereño Garraio sailburuak, ekonomiaren aldetik beharrezkoa dela kanpoko portua. Gainera, barrukoa biziberritu bitartean, eutsi egin beharko omen zaie gaur egun portuaren inguruan dauden zazpi mila lapostuei. Beraz, bi arrazoi gehiago kanpokoa egiteko. Trafikoaren ikuspuntutik, berriz, Xabier Martínez de Osés Catalunyako Unibertsitate Politeknikoko irakasleak esana da “itsas-autopista izango litzatekeela Irungo mugako katigua askatzeko modurik eraginkorrena”. Bere iritziz, “itsas-autopista da egungo kamioi emanaren alternatiba”, eta, gainera, “Pasaiatik Hanburgora kamioiak eramango lituzkeen itsasontzi-linea bideragarria litzateke oso, bide horretatik Nafarroako edota Gaztela Leongo merkantziak bideratuko bailiratekeen”. Baina… zein da benetan kanpoko portua egiteko arrazoia, ekonomikoki beharrezkoa dela edo itsas-autopista eraiki nahi dela? Biak ote dira? Galdera nagusia hauxe da: benetan beharrezkoa al da portu hori? Sabin Intxaurraga, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburu ohiaren iritziz, lurralde antolamenduaren aldetik, ez. Bilbo eta Baiona hor daudela, Pasaiakoak osagarri izan behar omen luke. Eta gaur egungoa beste modu batera eratuta, portu egitura hori aski omen litzateke Euskal Herriko eta Ardatz Atlantiarreko erregio-

P Joxe Juan Ugalde

en beharrei erantzuteko. Ez dugu ahaztu behar Pasaia Bilbotik 100 kilometrora dagoela; oso gertu, portu bat edo bestea erabiltzeko. Bilboko portua urtean 90 milioi tona zama mugitzeko sortu zela. Uste zen 2000. urtean 45 milioi tona mugituko zituela, baina, usteak ustel. 2002an 26 milioi tona mugitu zituen. Hortaz, bere ahalmenen oso azpitik dago oraindik Bilboko portuaren jarduera. Bertako agintariek esandakoa da, gainera, ez dagoela arriskurik mende honetan portu horren jarduerak gainezka egiteko. Pasaiako portuan, berriz, gaur egun bost milioi tonaren bueltan dabil jarduera eta, kanpokoa eginda, guztira, zortzira igo nahi da. Oso ahalmen eskasa da hori Bilbokoaren ondoan. Datuak 1978tik 1994ra Pasaiako portuko zuzendari eta Bide, Ubide eta Portu gaietan Injineru Doktore den Francisco Miner Urdanpilletari hartu dizkiot. Zera dio Miner jaunak: portu bat inoiz ez dela ekonomiaren traktorea. Osagarria bai, baina motorea ez. Gainera, bere iritziz, “ez du inolako zentzurik Pasaiako kanpoko portua egiten 125 mila milioi pezetako dirutza gastatzeak urteko zama-mugimendua bi mila tona soiletan igotzeko”. Bilbokoak 100 mila milioi pezetako kostua izan zuen. Laburbilduz, Bilboko eta Baionako portuak ondoan edukita eta zamari lotutako datu horiek kontuan izanda, ez dirudi kanpoko portua beharrezkoa denik. Gainera, seinalatzeko modukoa iruditzen zait artikuluren batean irakurria dudana: munduan tunel bidezko sarrera lukeen lehenengo portua izango litzatekeela. Enbutu batetik sartu nahi da trafikoa portura. Zulo batetik bideratu behar al da gaur egungo eta hurrengo urteetako trafikoaren arazoa? Zenbat milaka kamioi? Eta karbono dioxido neurriak? Eta garapen jasangarria? Zenbat konponduko luke portuak gure errepideetako trafikoa? Benetan zenbateko onura ekonomikoa ekarriko lioke eskualdeari? Amaitze aldera, Bilbokoa erdi hutsik hor edukita, beharrezkoa al da Pasaiako kanpoko portua ekonomikoki edota itsas-autopista sarean sartzeko? Galde diezagutela herritarroi. Izatekotan, gure hitza da estrategikoa. 05


o006_on

26/12/05

12:36

Pรกgina 1


o007_on

22/12/05

16:35

Página 1

artikuluairitzia

Koma

Adiskidetze kultura

Bakea eraikitzeko prest egon behar dugu beti eta gure ahotsa ozenki azaldu behar dugu". Hitz hauek Federico Mayor Zaragozak, Nazio Batuen barruan dagoen Zibilizazioen Arteko Aliantza erakundearen presidenteordeak esan zituen. "Nahitaezkoa da elkar ondo ezagutzea eta batak bestearen egoera ulertzea", zioen Barandiaran Kristau Elkartearen oharrak. Lehendakariak, bestalde, azpimarratu zuen: "Bakea nahi izatea ez da nahikoa; aurrera egiteko ezinbestekoa da bakearen alde guztiok lan egitea". Guzti hau, Bilbon hil honen erdialdean, mundu zabaleko erlijio nagusien ordezkariek egin zuten kongresuan adierazi zen. Beste gauza asko ere esan zituzten baina mamitsuak iruditu zaizkit hauek, egun bizi dugun egoera kontuan hartuz. Itxaropenez beterik sumatzen dut gizartearen gehiengoa –ni ere tartean nagoela noski–, bake bidean pausu garrantzitsuak emateko aukera ikusten delako, eta, aukera hau galduz gero, akordiorik gabeko epe luze batean sar gaitezkeelako. Baina horretarako behar diren urratsak ematen hasi behar dugu, eta bakoitzak badaki, oso ondo jakin gainera, zer egin behar duen bidea errazteko. Bide konplexua da, zalantzarik gabe, eta kezkarekin nahasten dena. Baina bere garapenerako herri honen herritar bakoitzaren konpromisoa behar beharrezkoa izango dela deritzot, horrela entzun baitiet, behin eta berriro, gatazkan konpontzen laguntzen dutenei, hau da, lan honetan adituak direnei. Beraz, bakea eraikitzea ez da politikarien lana bakarrik, gizartearena ere bada. Eta zer egin dezakegu? galdera sortzen da berehala. Nire iritzi apala azaltzen ausartuko naiz: adiskidetze kultura bat zabaltzea, bultzatzea eta praktikan jartzea da eginkizun nagusiena. Bake bidea errazteko egin dezakegun ekarpenik onena delako ustean bainago. Adiskidetze kulturak eskatzen digu edozein indarkeria mota edo giza eskubide guztien erasoak baztertzea eta, era berean, gizatiarrak diren ekintzak bultzatzea, distentsioa eta indarkeriarik ezaren alternatibak onartuz.

Maixux Rekalde

ESALDIA

“Herritar bakoitzaren konpromisoa beharrezkoa da”

Adiskidetze kulturaren barruan sartzen dira, baita ere, tradizio eta sentikortasun desberdinen arteko elkarbizitza bultzatzea. Horretarako nahitaezkoa da elkar ondo ezagutzea eta batak bestearen egoera ulertzea, inork besteari ezer inposatu gabe. Honek ez du esan nahi proiektu politiko desberdinen konfrontazio demokratikoa beharrezko ez denik. Aniztasun kultural eta politikoa onartu eta defendatu behar dugu, gure herriaren eta gure historiaren ondare garrantzitsu gisa. Printzipio demokratikoetan sakontzea ere adiskidetze kulturaren barruan aurkitzen da. Honela, joko politikoan oinarrizko adostasun bat lortzeko garrantzitsua da inor ez baztertzea, eta herritarren gehiengoaren babesa lortzen duen edozein proiektu politikok, bide errealak aurkitu behar ditu proiektu bera gauzatzeko. Gehiengoaren borondatea errespetatu behar da.

HESIAK. Ahalegin eraginkorrak eta leialak egin beharko ditugu urteetan zehar eraikitako hesiak gainditzeko eta lehen inkomunikatuta edo muturka egon direnak, komunikazio bidean jartzeko, elkar ulertzeko eta elkarlanerako bilguneak sortuz. Ahalegin hau, herri, auzo eta ikastetxeetan nahiz gure herriko elkarteetan egin beharrekoa da. Adiskidetze prozesu honetan beharrezkoa da biktima guztiak kontuan hartuak izanez lan egitea. Kontuan hartuak bakarrik ez, entzunak eta onartuak ere izan behar dute: gizarteak eta agintariek laguntzeko neurri egokiak hartu behar dituzte. Azkenik, bakearen eta gure herriaren etorkizunaren eraikuntzan, itxaropenetik, gizartearen parte-hartzea eta izpiritu kritikoa bultzatzea adiskidetze kulturan ere sartzen da. Onuragarriak dira, nire iritziz, garai honetan gizarte eta politika mailan eta era isilean hainbat erakunden artean egiten ari diren elkarrizketa eta topaketa guztiak. Ongi dakigu mota guztietako oztopoak ditugula bakea eta normalizazio politikoa lortzeko, gure itxaropena gauzatzeko, baina denon artean lortuko dugula ziur nago. Bizikidetza baketsua lortzea, lehen nion bezala, ez da alderdi politikoen eta erakundeen zeregina bakarrik, gizarte osoaren eta herritar bakoitzaren konpromisoa behar du. Gutako bakoitza, era askean eta aktiboki inplikatzen bagara, lortuko dugu bizikidetza baketsua. 07


o008_on

22/12/05

17:05

Página 1

iritziazzenbat buru, hainbat aburu

Azken kokreta Kote Camacho

Handik

Ez dut ‘zapigela’ izan nahi gelari aurpegira begiratzen dio (z)apoak. Ezberdinak gara. Baina zergatik? Ba, (z)apoak ez duelako igel-hizkuntza ikasi… zergatik bada? Igel hizkuntza oso erraza delako. Kroa kroa esan, eta kitto: hori jaiotzetik jakiten da. “KApaKApa ZApaHApaRRApa”!, dio (z)apoak. Igela lur jota dago, ez baitio tutik ere ulertzen: “TXOcroRRAcraDAcras”!, dio. Eta elkarri ipurdia emanez alde egin dute abiada ezberdinetan. (Z)apoa: Zaaaap… zaaap… zaap! Eta Igela: Goinnnng… goinnng… goinng! Hizkuntza bat galtzen da, ikasi behar ez duenak ikasi behar duenari hitz egiten ez diolako. Hizkuntza bat galtzen ari da, dakitenek ez dutelako behar eta ez dakitenek jakin gabe jarraitzen dutelako. Hizkuntza bat galduko da dakitenak eta jakin nahi dutenak laister desagertu egingo direlako. Baina konponketa hibridoa asmatua dute jada. (Z)apoa eta igelaren artekoa, alegia: (z)apigela!!!!

I

Mikel Mendizabal

08

Preindoeuroparra eta indoeuroparra. Heterohizkuntza. Hizkuntza bigamoa. “Oye aizu barkatu perdona, donde está la Herriko Enparantza?”–, dio batek zapigel hizkeran. Edota: “Me ha dicho la andereño ke mi hijo Aitor se ha quedado sin la jolasgaraya porque no a hecho las ikaslanas. Igual no va a los udalekus”… Hormaren aurka kazkarrekoak eman eta eman, baina hormak zutik dirau. 30 urte pasa dira, eta, las ikaslanas, egin gabe. Uste dut politikari askori la jolasgaraya kendu beharko diogula edo urrutiko udalekutara (pikutara esan nahi nuen) bidali. Hala ere, kontuz, hemen zozoak beleari zer esaten dion badakigu eta nagon isilik, idatzi dezadan tentuz, baldin eta ni konturatu gabe norbaitek normalean erabiltzen dudan hizkuntza entzuten duen eta nitaz ere hauxe esan: “Hara! Hori ere zapigela duk!” (Ez baita inor ere libratzen).


o009_on

26/12/05

16:55

Página 1

zenbat buru, hainbat aburuiritzia

Apunteak GORA. Santotomas arrakastatsuak ospatu dira, aurten ere, eskualdeko herrietan. Urterourtero, oztopoak gaindituz, herria gozaraztea lortzen dute hainbat elkartek.

Hemeroteka Eneko Goia (EAJko legebiltzarkidea Gasteizko Legebiltzarrean)

Pasaiako portuaren zabaltzeari bai Pasaiako portuari buruzko iritzi artikulu hau argitaratu zuen ‘Diario Vasco’ egunkariak joan den abenduaren 12an. Bertan, EAJko Gasteizko legebiltzarkide Eneko Goiak Pasaiako portuaren garrantzia azpimarratzen du; eta, etorkizunean ere garrantzitsua izaten segi dezan, kanpo kaiaren egitasmoa defendatzen du Goiak. Hona hemen artikuluaren pasarte nagusiak

GALDERA. Pasaiako saihesbidearen lanak hasi gabe jarraitzen dute. Printzipioz, azaroan ziren hastekoak, baina, esan bezala, etenda jarraitzen dute. 10 hilabete dira saihesbideko ingurua hankaz gora dagoela, geldirik. Noiz hasiko dira berriz lanean?

Saihesbideko lanak. U.ETXEBESTE

rain gutxi legez kanpoko proposamena onartu zen Eusko Legebiltzarrean; Europako Batzordeak garraioari buruz landutako Liburu Zuria-n defendatutakoarekin bat eginez, Pasaiako portuaren zabalkundea defendatzen du onarturiko proposamenak. EAJk aspalditik defendatzen du aldarri hori. Pasaiako portua ezinbestekoa da Gipuzkoarentzat, eta, oro har, Euskadirentzat. Horren erakusle, datu bakar batzuk: gaur egun, portuaren jardunak Gipuzkoako BPGren %1,65 suposatzen du, eta herrialdeko lanpostuen %1,6. Zuzenean edo zeharka, 4.500 lanpostu inguru sortzen ditu portuak. Hala, beharrezkoa deritzot Pasaiako portuaren aldeko etorkizuneko apustua egitea; eta ez soilik gaur egun sortzen duen aberastasuna bermatzeko, baizik eta aurreikuspenak hobetzeko eta, aurkezten diren aukerak baliatuz, azpiegitura modernoaz gozatzeko, behar berriei erantzun ahal izango diena.(...) (...) Pasaiako badiaren biziberritzea da denok pre-

O

miazkotzat eta beharrezkotzat jotzen dugun auzia. (...) Laster, portuak eremu berriak uzteko aldarriak ikusiko ditugu. (...) Baina hori portuaren desagerpenaren truke egitea akatsa dela iritzi diot, jardun ekonomiko guztia eta lehen aipaturiko aukerak galduz. Posible da bi gauzak uztartzea. Nola? Portua kanporantz zabalduz. Beste hainbat lekutan horrela egin da; zergatik ez Pasaian? Askotan aipatzen da ingurumena horretarako oztopo gisa, baina ahal da, eta posible da, bi gauzak uztartzea. Moduak badaude, eta horiek bilatu behar dira. (...) Bideragarritasun ekonomikoari buruzko zalantzak ere argudiatu dira. Horrelako inbertsioa gehiegizkotzat jotzen dute sektore batzuk. Baina, egia esan, oraindik ez da existitzen proiektu zehatzik; beraz, ezinezkoa da jakitea inbertsioaren kostua (eta balizko irabaziak). (...) Proiektu honek aurrera egiteko, instituzioen arteko elkarlana beharrezkoa da. (...)

hONa

Jan-txakur sko dago bazterretan. Dirua non dagoen, zer suma azalduko dira hantxe, patrikak ondo beteko dituzte, eta ikutu duten hura suntsituta utziko dute. Argiak dira, gainera, eta zer janik ez dagoela ikusten dutenean, lau hankatan alde egiten dute, beste ehizaki baten bila. Asko dira, badute elkarren berri, eta horregatik, beharbada, ondo hartzen dute elkar. Gorriz, berdez, beltzez, zuriz… jantzita ikusi izan ditugu, eta azkenaldian txuri-urdinez mozorrotu diren batzuek egin dute triskantza, gipuzkoar guztiona omen den erakundea galzorian jartzeraino. Reala, izan ere, gipuzkoar guztiona baita (eskatzeko denean batez ere). Zeudenak joan ziren, onik, ezer txarrik egin ez balute bezala, eta berriak etorri direnean jakin dugu Realaren benetako egoera zein den. Eta Realetik deiadar izua egin dute, zaleak dardarka jartzerainoko deiadarra: lagundu! Nola lagundu, ordea? Bi modutara: diruz eta

A

taldeari babesa emanez. Realeko presidenteak esana da taldeak jarraituko badu, kapital-handitzea derrigorrez egin beharra dagoela. Honez gain, kuoten batez besteko %25eko igoera proposatu du. Bihotzaz gain, patrika izan behar da bero. Eta, nago, sakela bera baino hotzago dagoela gipuzkoarron bihotza. Gaizki ohitu gara, gaizki ohitu gaituztelako. Hiru izan eta bost gastatuz ibili dira, besteen dirua gupidarik gabe xahutuz, eta horrek eraman du Reala galbidera. Zelaian ikusiko genuena goi-mailakoa izatea nahi, eta mailaz kanpo ibili da Reala. Eta orain, taldea mailaz behetik dabilen honetan, zaleek eutsi behar diote mailari, ahal dutenek diruz, baina bihotzarekin guztiok. Joan zen larunbatean 16.000 mila lagun baino ez ziren joan Vila-Realen kontrako partida ikustera. Gaurko Realak, itxuraz, ez du mailarik eta ez gaitu liluratzen. Horrela bigarren mailara goaz zuzenean, jan-txakurrak beste nonbait gizentzen ari diren bitartean.

Juanan Legorburu

09


o010-011_on

26/12/05

21:48

Página 1

iritziassakONduz

Elizaren bekatu kapitalak Argiñe Lopez Poblacion Lopezek Elizaren kontraesanak salatu ditu gogoeta honetan, eta Elizaren amaiera eskatu du.

ELIZA, GAUR Erlijioa

Azken urte honetan Elizak halako protagonismoa izan du, batik bat Espainiako Estatuan, non hainbat legeren aurka gogorki agertu den. ONek honen inguruko eztabaida proposatzen dizue.

10

inetsi: “Erlijio baten dogmetan fedea izan, dogmak egiazkotzat jo”. Hiztegian gehiago begiratzen badugu, dogmek egi naturalen jatorrizko ziurtasuna ez dutela ikusten dugu eta sinestea guztiz askea dela. Zergatik aitortzen du, orduan, Vatikanoko kontzilioak, norbait eskumik atzea –anatemizar, gaztelaniaz–, kristau sinismena bera giza arrazoiaren produktua dela esaterakoan?

S

Elizaren aurka daukadan jarrera agertzeko, zazpi bekatu kapitalak adibide bezala erabiliko ditut. Lizunkeria: Bartzelonako elizbarrutian, 1985 eta 1988 bitartean bi sexutako 60 bat ume eta gaztetxo sexualki erabiliak –ustelduak– izan ziren, elizbarrutiaren diakono eta apaizen eskuetatik. Gaur egun, apaizok berdin jarraitzen dute, eta diakonoak zirenak apaizak dira, beraien ekintzak ezagutzen zituen prelatuen baimenarekin. Prelatu haietako bat, Espainiako Apezpikuen Konferentziaren presidenteordea da, eta Aita Santu izan daiteke (begiratu www.pepe-rodriguez.com/Sexo_clero/ Sexo_clero_ficha.htm).


o010-011_on

26/12/05

21:47

Página 2

sakONduziritzia

Jesusen legea, Eliza pobrea Sumindura: hainbat garaitan bihotzik gabeko erailketak egin dituzte: inkisizioaren suak, jainkoaren izenean egindako gudak, ebangelizazioak... miloika hildako eraginez.

INKISIZIOA. Inkisizioari buruz: Clemente VIII.a Aita Santuak liburu eta argitalpen guztiak ikuskatzeko ahalmenak eman zizkien inkisidoreei, bai eta beraientzako kaltegarria izan zitekeen edozein gairen irakurketa debekatzeko ere. Hona hemen 1519an Valentzian aldarrikatutako ediktu baten zatitxo bat: “Gure aita Jesu Kristo, eskritura santuetan egiazko mesiasa ez dela esaten dutenentzat, edo eta egiazko Jaungoikoaren semea... Ama Birjina Jesusen ama ez zela edota aurretik zein ondoren birjina ez zela izan... beste heretiko okerrak esan edo baiezten dutenei...” (ez dago esan beharrik zer gertatzen zitzaien). Harrokeria: “Zenbat zikinkeri ote dago elizan, baita apaiz bihurtzen direnen artean ere. Zenbat harrokeria, zenbat harropuzkeria” Ratzinger, Benedicto XVI.a. Elizak oztopoak jartzen dizkie apostatatu eta beraien erregistroetatik ezabatu nahi dutenei, zergatik? Gula: norbaitek entzun al du noizbait apaiz bat gaizki elikatuta izan denik? Hauxe, adibiderik argiena... Alferkeria: alferkeria fisikoa edota intelektuala izan daiteke. Ez al da alferkeria intelektuala garatzeari uko egitea? Historian zehar aldaketa asko egin dituzte; noizko emakume Aita Santu bat? Noiz onartuko dute preserbatiboa, hiesari edo eta demografia arazoei aurre egiteko? Irrika: Boli Kosta. 14 miloi biztanle. Analfabetismoa %60 inguru. Ia hirutik bik kultu tradizionalak egiten dituzte, %23 musulmanak dira, eta %12, kristauak. 1983an Afrikako basilikarik handiena eraiki zuten, 250 miloi dolar baino gehiago gastatu zituzten (herrialde defizitaren erdia). Juan Pablo II.ak santutu zuen 1989an. Mantentze lanek 2 milioi dolar balio dute, herrialdeak biztanle bakoitzeko dueno kanpo zorra munduko handiena da, eta basilikak esportazioen %40 eramaten du. Inbidia: besteak daukanaren jabe izateko nahia. Gizakien arimen jabe izan nahi dute... Bekatuarekiko obsesioa ahultasun dela uste dut; azken finean, gizakiak izaten jarraitzen baitute. Arrazoi hauengatik, eta beste askorengatik, Elizak mundutik desagertu beharko lukeela pentsatzen dut, edo, gutxienez, aldaketa sakona izan. Hemen, munduan, dauden Jainkoaren ordezkari gehienak eskumikuak izan beharko lukete. Nahiago, aukeran, apostata izatea.

Mikel Ugalde Kristaua eta fededuna da Ugalde; Elizaren aldekoa baino, Jesusen aldekoa dela aitortzen du idatzi honetan.

lizaren inguruan eztabaidak sarritan sortu izan badira ere, badirudi azken aldi honetan iritzi kritikoak areagotzen ari direla. Gure aldetik ez dugu eztabaida horretan murgiltzeko asmo zuzenik, Elizaren historian, beste hainbat erakunderen historian bezala, denetarik egon baita. Frankismoaren garaian, esaterako, jerarkia, neurri handi batean, diktadorearen esanetara aritu bazen ere, gure artean hainbat apaiz eta eliztarrek herri honen kulturaren, hizkuntzaren eta eskubideen alde jokatu zutela ezin uka. Elizaren egoera aztertzerakoan, badira kezkagarriak diren datuak: elizak husten ari dira, badirudi gazte askok bizkar eman diotela, gizartearekiko lubakia sakontzen, apaizak zahartzen, parroki asko iraun ezinik... Hori horrela izanik ere, badira osasuna eskuratzen ari dela erakusten duten adierazleak. Elizaren osasuna sendotzen ari da, oinarriak tinkotzen, kristau taldeak osatzen, Jesusen jarraitzaile izateko gogoa suspertzen, zapalduen aldeko jarrerak han eta hemen pizten. Jesusen izaeraz eta eginbideaz liluratzen ari den gero eta jende gehiago dago. Esan beharra dago, Jesus aipatzen dugunean, gizadiaren historiari egundoko iraulia eman zion gizonaz ari garela. Legekeriaren morrontzatik askatu gintuen, jauntxokeriak salatu, espekulazioaren eta boterearen jarreren aurka konprometitu, giza duintasunaren alde jokatu, zapaldu eta baztertuak sendatu, emakumezkoak bere taldean onartu... Eta jokaera horren ondorioz, atxilotu, eta era sumarisimoan epaitu eta gurutziltzatu egin zuten. Gaur egun dauden datu historikoekin ez da sinestun handia izan behar Jesus gizon aparta izan zela ezagutzeko.

E

Orduan, horrelako lider aparta izan eta, kristauok zer egiten dugun galde dezake bakarren batek. Axularrek Gero lan handiaren atarian dioena datorkit burura; euskararen egoeraz mintzo denean: “Baldin egin baliz... eta baldin hala ezpada, euskaldunek berek dute falta eta ez euskarak”. Jesusen jarraitzaile gisa azaltzen garenok izango dugu kulpa baina ez inondik Jesusek. Gidaria, Jesus, ezin hobea dugu, mezua, munduari iraulia emanaz, gizakiari egokien erantzuteko modukoa, baliabideak ezin konta ahala eskura... Aurrekari hauekin, Jesusen izaeraz eta mezuaz jabetzen garen neurrian, Eliz mundua biziberrituko da. Maite dut Eliza, baino ez nago konforme. Pobreen zerbitzuan bizia emango duen eliza pobrea nahi nuke. Eliza pobrea, apala, xumea, egiazalea, justiziaren aldeko, zapalduenen gertuko, giza eskubideen berme, alboratuenen bidelagun, bakearen ereile... Nahiz eta Aita Santua Vatikanoko Estatuko buru izateak on egiten ez didan, nahiz eta Erromatik zenbaitetan iristen zaizkidan gomendioak hain gogoko ez izan, nahiz eta eliza pobrea eta pobre itxurakoa sumatzen ez dudan, jakin badakit beste hainbat eremutan kristau fedea sakon bizi duten eliztarrak badirela, guraso kristauak gehiago konprometituko direla, bizi den fedea gizadiaren askatasunaren aldeko gero eta gehiago izango dela. Horretarako, jakina, norberak aldatu behar. Horretan ari naiz, horretan ari gara. Nolabait esanda, kristau presentziaren kantitatearen kinkak beste kalitate askoz hobeko kristautasuna bizitzera bultzatzen gaituelakoan nago. Hala bedi. 11


o012-013_on

26/12/05

11:56

PĂĄgina 1

nagusia

nagusiakklik

eta hondoan,

ITSASALUA Itsas lore ikusgarriak dira itsasaluak –edo anemonak–; harkaitzetara atxikirik bizi dira... Allende Arnaiz Datuak. 1974. Oiartzun. Ibilbidea Urte mordoa

darama Allende Arnaizek irudiaren munduan; maketatzaile, argazkilari, sortzaile... Euskaldunon Egunkaria-n maketak egin zituen urteetan; Begia edota Barkatu Ama gehigarriak berak diseinatzen zituen.

12


o012-013_on

26/12/05

11:56

PĂĄgina 2

kliknagusia

ITSASALU iz. Itsas anemona.

ANEMONA iz. 1. BOT. Erranunkulazeoen familiako eta Anemone generoko landare belarkaren izen arrunta. Sei petaloko lore handi eta ikusgarriak dituzte eta apaingarri modura landatzen dira. 2. ZOOL. Itsas anemona. • baso-anemona. BOT. Baso freskoetan berez hazten den anemona (A. nemorosa).

ITSAS ANEMONA iz. ZOOL. Aktiniarioen ordenako zenbait poliporen izen arrunta. Ahoa inguratzen duten tentakulu ugari dituzte eta itsasertzeko haitzei atxikirik bizi dira.

AKTINIARIO iz. eta izond. ZOOL. Antozooen klaseko zenbait knidarioz esaten da. Sesilak dira eta gorputz zilindrikoa dute. Ahoa gorputzaren goialdean eta erdian dago kokatuta eta sarritan koloredunak diren garro ugariz inguratuta dago. Bere baitan itsas anemonak hartzen dituen Actiniaria ordena osatzen dute.

GARRO iz. ZOOL. Ornogabe askoren gorputzeko, bereziki buruko, organo edo luzakin lirain eta zalua, tentakulua.

13


o014-015_on

26/12/05

12:00

Pรกgina 1

nagusiakklik

GARRO iz. ZOOL. Ornogabe askoren gorputzeko, bereziki buruko, organo edo luzakin lirain eta zalua, tentakulua.

TENTAKULU iz. ZOOL. Ornogabe askoren buruko organo lirain eta zalua, sentimenorgano gisa, ukitzeko, atzitzeko edo atxikitzeko erabilia.

ATXIKIPEN iz. 1. Atxikitzeko, zerbaiti eutsi edo gordetzeko ekintza eta horren ondorioa. 2. Zergen kontura, hileroko soldatatik kentzen den zenbatekoa. 3. FIL. Izaeraz bereiztezinak diren edo abstrakzioz soilik bereiz daitezkeen gauzen lotura.

LOTURA iz. 1. Hainbat gauza elkarrekin lotzeko ekintza eta horren ondorioa; direlakoak lotzen dituen elementu edo egitura. Esaldiaren osagaien arteko lotura. 2. Besoa, zangoa, burua inguratuz, zauri bat estaltzeko ezartzen den oihalezko zerrenda. Eskuineko belauna lotura batez inguratua du. 3. (batez ere B) Arropen edo antzeko gauzen bilduma lotua. Loturak eta pardelak lurrean utzirik. 4. Harremana, zerikusia, erlazioa... Iturria: Harluxet hiztegi entziklopedikoa. 14


o014-015_on

26/12/05

11:59

Pรกgina 2

kliknagusia

15


o016-018_on

26/12/05

21:50

Página 1

nagusialludopatia okatzeko ohitura menpekotasun bilakatu daiteke, eta menpekotasuna, bestetik, gaixotasun. Jokoarekiko menpekotasuna, ludopatia bezala ezagutzen dugun gaixotasuna da, larria, baina sendatzeko modukoa. Jokoak joko izateari uzten dionean, orduantxe, bilakatzen da gaixotasun. Gipuzkoan bi elkarte baino ez daude gaixotasun honi aurre egiten laguntzeko. Horietako bat gure eskualdean dago, Errenteria-Oreretan: Ekintza-Dasalud. ON aldizkaria beraiekin harremanetan jarri da, gaixotasunaz pixka bat gehiago jakitearren. Ludopatia ez da ohiko gaixotasuna, Ekintzako Aurelia Mateosek azaldu duenez. Gizartearen ehuneko txiki bati eragiten diola esaten dute ikerketa guztiek, baina ehunekoa zehaztea erabat ezinezkoa da, gaixotasuna, kasu askotan, ezkutatu egiten delako. “Ludopatia gaixotasun gezurtia da; gaixoak jokatzeko gezurra esan behar du etengabe, eta onartzeko orduan ere, ez du onartzen gaixoa denik”. Elkartera laguntza eske joaten diren gehiengehienak, tabernetako makinekiko menpekot asuna agertzen dute. Badaude bestelakoak: kasinoko jokoekiko, apustuekiko –zaldiak, pilota…–, Internetekiko, edota sakeleko telefonoarekiko. Baina gehienak, tabernetan aritzen direnak dira. Jokoarekiko menpekotasuna sintoma ugariren bidez agertzen da ludopataren baitan, Ekintza elkarteko psikologo Bea Yuberok zehaztu duenez: “Ludopatak, une batetik aurrera, ez du jokatzeko jokatzen: jokorako bizi da, jokoarekin amets egiten du, eta oro har, errudun sentitzen da”. Gauza guztiak batuta, jokalariaren bizitzan antsietatea agertzen da, edota kontzentratzeko zailtasunak, depresioa, eta abar. Elkartera agertzeko orduan, desesperazio egoeran egiten dutela ziurtatu dute Ekintzakoek: “Ludopatia oso gaixotasun birrin-

J

16

JOKOA

amarru denean

Jokatzerakoan jolasean aritzen gara gehienetan; beste batzuetan, ordea, jokoak jolasa izateari uzten dio, gaixotasun bilakatu arte: hori da ludopatia Testuak eta Argazkiak: Lander Garro.


o016-018_on

26/12/05

21:49

Página 2

hirigintzlaunagusia dopatia nagusial

elkartasunaren EKINTZA ehen esan dugun bezala, ludopatiaren inguruko elkarteak oso urriak dira. Bada bat Hernanin, adibidez, baina Gipuzkoa osoko ia gaixo guztiak Errenteriara hurbiltzen dira. Ekintza-Dasalud taldea, Dama Salestiarren Elkartearen eskutik sortu zen, duela 11 urte. Lan egiteko gogoz zeuden, eta gaixotasun honen arloan hutsune bat zegoela ikusita, ez zuten birritan pentsatu: “Hasieran ez genekien ludopatia zer zen, baina, gutxika-gutxika, ikasten joan gara”. Gaur egun ia 15 kolaboratzaile aritzen dira Errente-

L

tzailea da, diru aldetik arazo ugari sortzen dituelako, eta horrek muturretara eramaten du gaixoa; batzuetan, suizidiora”. Askotan egoeraren larritasunaz ohartuta joaten dira sendatzera, eta, beste askotan, senideek bultzatuta, bereizketa mehatxuak baldintzatuta, kasu. Jokalariak laguntza txikiak eskatzen ditu han eta hemen, edota banketxetara jotzen du diru bila. Zorrak, azkenean, pilatu, eta egoera jasanezin bilakatzen zaie.” Jokalariak dirua lortzeko era guztietako trikimailuak erabiltzen ditu, abilezia finez; Visa txartela delakoa erabiltzen dute, adibidez, baina txartelak dirua ateratzerakoan mugak dituenez, bestelako trikimailuak asmatzen dituzte. Kasu batean, adibidez, emakume batek supermerkatuan, ilaran, erosketak ordaintzeko eskaintzen zuen bere burua. Erosketak txartelaz ordaindu eta gero, dirutan kobratzen zuen txartelaren bidez gastatutakoa, horrela dirua eskura lortuz. Beste batek, etxetresna elektrikoak erosten zituen, eta, hurrengo egunean, itzuli. Erosi, noski, txartelarekin erosten zuen, eta balioa itzultzerakoan, dirua lortzen zuen. Zuloa, ordea,

riako elkartean gaixoak laguntzen, eta hauei tratamendu integrala eskaintzen diete. Alde batetik, taldekako babesa izaten dute bertaratzen direnek. Taldean biltzen dira, eta han beraien kezkak eta gorabeherak elkar trukatzen dituzte. Helburua, hauxe da: norberak ikus dezala ez dela munduan egoera horretan dagoen bakarra. Ostera, talde horretan lagunak aurki daitezke, eta baita elkartasun handia ere. Bestetik, laguntza psikologikoa jasotzen dute gaixoek, gaixotasunarekin nahasitako beste

handitu bestertik ez da egiten, eta, azkenean, egoerak eztanda egiten du”. Senideentzako ere egoera oso zailak egiten da, jokalariak, kasu gehienetan, ordu asko pasatzen baititu etxetik kanpo, ezkutuan. Normalean, baina, senideek gaixoari laguntza ematen diotela ziurtatu dute Ekintzakoek, laguntza hori generoen arabera bereiztu behar badugu ere. “Gaixoa gizonezkoa denean, inguruko jendea buru-belarri inplikatzen da laguntza eskaintzeko programan; gaixoa emakumezkoa denean, ordea, laguntza askoz ere murritzagoa da”. Emakumeak, askotan, lagunen baten laguntzarekin babestu behar izaten dute, gizonezkoek, aldiz, emazteen –neska lagunena ere, eta senideena– laguntza izaten dute gehien-gehienetan. Hori dela eta, gehiago omen dira gaixotasuna ezkutatzen duten emakumeak, gizonezkoak baino. Kontu honetan ere, berdintasunik ez. Edozein kasutan, jokozaletasuna senda daitekeen gaisotasuna da, baina, zehaztu dutenez, behar beharrezkoa da adituengana jotzea, pauso zaila izan arren.

zerak gainditzeko, batik bat. Bea Yubero da psikologoetako bat, eta horrela azaldu du bere lana: “Gaixotasun horiek, askotan, beste kontu askorekin nahasita egoten dira; izan ere, jokoan erortzen direnet ako askok, badute, berez, menpekotasunarekiko joera. Ni saiatzen naiz hori horrela den asmatzen, eta hori gainditzeko elementuak eskaintzen”. Jokoan erortzeko joeraz gain, jokoan erori ondorengo gaitzak agertu daitezke: depresioa, antsietatea, eta beste hainbat. Hauek gainditzeko, baita ere, laguntza

psikologikoa oso aproposa da. Ekintzak, halaber, senideekin taldea osatzen du, hauek ere laguntza behar izaten baitute. “Helburua gaixoari nola lagundu behar dieten azaltzea da, batik bat, eta hau egiteko tresnak eskaintzea”. Senideek gaixoaren gastuak kontrolatu beharko dituzte, besteak beste, eta baita gaixoari beste bizitza modu batera bultzatzeko ahaleginean lagundu; hau egiteko, ordea, beraiek ere laguntza behar dute. Inor ez da jakinda jaiotzen. Elkartearen egoitza Alaberga kalean dago (Telefonicaren egoitzaren inguruan), 59 zenbakian. Telefono zenbakia: 943 340 202 (www.ekintzadasalud.org).

Ludopatiaz ZER EGIN JOKOAREKIKO PATOLOGIA AZALTZEN DENEAN?

(Hau da Ekintza-Dasaludek erabiltzen duen irizpideen zerrenda; Ekintzak berak eman dizkio ON aldizkariari) Jokatzen ari den bitartean

babesa ukatu: ez zorrak kitatu, ez dirurik prestatu. Jokatzeak ez dakar onik: ez lagundu. Tratamendua jasotzera bultzatu. Gaixotasuna sendatu daiteke, beraz, ahaleginak horretara bideratu. Jokozalearen dirua kontrolatu: dirua bera, kreditu txartelak, eta abar. Patologiak senideengan dituen ondorioez joko zalearekin hitz egin. Jokalariak laguntza ukatzen badu, adituengana informazio bila jo.

Gaixoa jokora bultzatu duten arrazoiak gainditzen saiatu –gabeziak, eta abar–. Bizitza beste ikuspegi batekin begiratzen lagundu. Jokozaleak pilatu dituen diru arazoei aurre egiteko plangintza bat egiten lagundu. ZER EGIN TRATAMENDUA BUKATU ONDOREN? Tratamendua jasotzen ari

den bitartean bezala, ez jokatzeko ohiturari eusten lagundu. Aisialdi uneak joko zaleen konpainiatik kanpo antolatzen lagundu. Jokoaren atzaparretan erori delako sintomak antzematen saiatu. Gertatuz gero, adituengana jo.

ZER EGIN TRATAMENDUA JASOTZEN ARI DEN BITARTEAN? Ez jokatzeko ohiturari

eusteko babesa eman. 17


o016-018_on

26/12/05

21:49

Página 3

nagusialludopatia

ELENA Ludopata ohia

nean, sekulako pena azaldu zuen. Une gogorra, ezta?

Jokoak higuina ematen dit orain” Testuak: Eider Rodriguez Argazkia: Lander Garro

adira hiru urte Elenak jokoaren mamua menderatzea lortu zuela. Jokoaren mamua bezala, beste mamu asko lotzea ere lortu zuen Elenak, eta, horregatik, gaur zoriontsua dela esan dezake. Hitz jario handiko emakumea da, indarrez betea. Gaur egun, indar hori beste gaixoak sendatzeko baliatzen du, edo sendaketa horretan laguntzeko behintzat.

B

Zergatik?

Nire senarrak bion gurasoei egia esatera behartu ninduen. Helburua argia zen: dirua lortzeko iturri guztiak istea. Nire aitari esan nionean, honek ere ezin zuen barneratu: “Baina soberako txanponak agortzerakoan, berriro ere diru xehea eskatzen duzu jokatzen jarraitzeko?”, galdetzen zidan. Berak ere ohitura du erosketa txikiak egiterakoan soberan geratzen diren txanponak zoriaren menpe uzteko. Txanpon txoroak, esaten diegu horiei. Baina ezin zuen ulertu hori areagotu izana, modu horretan kontrola galdu izana.

Nola hasi zinen jokatzen?

Konturatu gabe izan zen. Hasieran txanponen bat botatzen nuen, baina, gutxika, gehiago eta gehiago botatzen hasi nintzen. Hasi eta berehala saria eskuratu nuen, eta zaletasuna hortxe hasi zela esango nuke. Uste duzu erraza dela, nolabait garaile atera zaitezkela makinaren aurrean. Baina makinak garaitu zizun...

Makina menderaezina da. Jasotzen duen diruaren ehuneko zehatz bat emateko prest atut a dago, baina ehuneko hori zuk ezin duzu, aurkakoa pentsatu arren, menperatu. Zenbat jokatzen zenuen, gutxi gorabehera?

Egunaren arabera, baina, normalean, ordubete inguru jokatzen nuen. Batzuetan, noski, kopurua areagotu egiten zen. Batzuetan 50.000 pezeta xahutzen nuen egun berean. Makina uzterakoan, inork nire tokia ez hartzeko, tabernako mutikoari makina itzaltzeko eskatzen nion. Eta harek itzali egiten zuen: jokalariak bezero onak gara, hori ere ez da ahaztu behar. 18

Oso-oso gogorra. Nire senarrak oso zorrotz jokatu du nirekin, baina asko eskertzen diot, asko lagundu nauelako. Jakin eta berehala, “lasai”, esan zidan, “aterako gara hemendik”. Nik barrua hustu nuen, eta, une horretan bertan, sekulako lasaitua sentitu nuen. Banekien atera behar nuela, osooso burugogorra bainaiz. Gauza bat egiteko erabakia hartzen dudanean, ez dut, lortu arte, amore ematen. Egia da, ordea, gero oso une zailak etorri zirela.

Taberna bati langile bat ordaintzeko adina eman diezaioke makina batek. Estatuak ere hortik dirutza ateratzen du. Nondik ateratzen zenuen dirua?

Bagenituen, nire senarrak eta biok, aurrezki batzuk, eta horiek denak agortu nituen. Pents a ezazu egun batzuetan behin eta berriro joaten nintzela kutxazainera dirua ateratzea. Konplikatua da azaltzea. Jokalariak uste du, une batean, galdutakoa berreskuratuko duela, eta ezin dio jokatzeari utzi. Erruduntasunak ere zerikusia izango du, noski.

Hala da. Nik dirua gastatu izana ezin nuen onartu, eta hasierako akatsa konpondu nahian tematzen nintzen hura berreskuratzen.

Azkenean, ordea, dena deskubritu zen; nola?

Zuk, hala ere, epearen barruan egin zenuen atzera...

Urte eta erdi horretan gezurrak esan eta esan aritu nintzen, era guztietako trikimailuak asmatzen, eta, horretarako, libretak ezkutatzen. Halako batean, ordea, musika aparailu bat erosteko ideia azaldu zuen nire senarrak. Ordurako aurrezkiak nahiko gastatuta zeuden, eta hortxe ikusi nuen dena azaltzeko aukera. Nik asteak neramatzan oso-oso gaizki, gauzak argitzeko sekulako beharrarekin, baina ez nekien egoerari aurre nola egin. Egun horretan, musika aparailuaren zera atera zeneasn, kartilla guztiak mahai gainean jarri, eta jokoarena azaldu nion. “Jokoa?”, galdetzen zidan, “zertaz ari zara?”. Ezin zuen ulertu, hain urrun harrapatzen zion kontuak. Baina, konturatu ze-

Bai, egia da. Urte eta erdi inguru eman nuen jokoan, eta diru asko xahutu arren, ez nuen ezer galdu. Askok etxea ere galtzen dute, edota kredituren bat eskatzen dute jokatzen jarraitzeko. Batzuetntzako jokoa hondamendia da, sekulako triskantzak eragin baititzake. Nire kasuan, esan bezala, laister agortu nituen aurrezkiak. Zortea izan dut... Eta orain, nola sentitzen zara?

Oso ondo sentitzen naiz. Makina bat ikusterakoan, higuina sentitzen dut, sekulakoa. “A zer dirutza galdu nuen!”, pentsatzen dut. Honek guztiak, bestetik, nire burua ezagutzen lagundu dit. Horretan psikologoak sekulako eragina izan du: horiek ateratzen dituzten sekretuak!


o019_on

26/12/05

21:36

Página 1

agendanagusia

HELDU DIREN HIRU HITZORDU

1san SEBASTIAN Eskualdean ere ospakizun eder honek oihartzuna izaten du urtero Testua: Lander Garro Argazkia: Olatz Mitxelena

ertakoa izan ez arren, sekulako arrakasta du danborradak Donostia inguruko herrietako haurren artean. Hala, urtero-urtero, ikastetxetan danborradak antolatzen dira, San Sebastian eguneko ospakizunen harira. Anunciata ikastetxea da, eskualdeko ikastetxeen artean, Donostiako danborradan URTARRILAK a t e r a t z e n 20 den bakarra. Danborrada. Administrati- Goizean. boki Donos- Ikastetxetan. tian dagoen arren, begibistako lotura s akonak ditu herriarekin, eta, nolabait, ia denak Pasaiako ikastetxetzat hartzen dute. Kontuak kontu, bakarrak dira danborradan ateratzen. Beste hamaika ikastetxetan, ordea, danborrada ospatu egingo dute aurten ere. Ederki ospatu ere. Urteko hitzordurik politenetakoa izaten da haurrentzat. Oiartzungo, Errenteriako, Lezoko eta Pasaiako gainerako barrutietan ere ariko dira danborra jotzen.

B

2

ERREGEAK ESKUALDEAN.

Urtero bezala Errege Magoek eskualdea bisitatuklo dute URTARRILAK 5 Ilunabarrean Errenteria-Oreretan, Lezon, eta Pasaian (Antxon, Donibanen, Trintxerpen eta San Pedron)

3

IXIAR GALARDI Etxerat-eko kidea

“Presoen aldeko saioa plazarik handienetakoa da” rtarrileko lehen asteburuan, urte osoan egiten diren bertso saiorik handienetako bat egingo dute Oiartzungo kiroldegian. Presoen aldekoa da, eta Ixiar Galardi Etxerat-eko kideak eman dizkio ONeri xehetasunak.

U

Zergatik antolatzen duzue ekitaldi hau?

Bertsolariek beraiek elkarteari egindako eskaintza baten harira sortu zen, duela 10-12 urte, eta ordutik eurtsi diogu. Errepresaliatu politikoei eskainitako saioa da, eta, jadanik, Euskal Herrian egiten den plazarik handienetakoa da, bertsolariek beraiek onartuta. Nor izango dugu aurten?

Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Jon Martin, Jon Maia, Xabier Silveira, eta Amets Arzallus hurbilduko dira. Kartzeletan, zoritxarrez, sakabanaketaren erruz, gutxik entzun ahal izango dute.

URTARRILAK 8 Presoen aldeko bertso saioa 18:00etan. Elorsoro kiroldegian. Etxerat-ek antolatua. 19


o020-023_on

26/12/05

22:32

Página 1

politika nagusiap

PASAIAKO segada ikertzen

1984an Pasaiako Badian gertatutako hilketen auzia ikertzen jarraitzeko agindua eman du aurten Gipuzkoako Auzitegiak; KAAko lau kide hil zituzten Testuak: Axun Erzibengoa Argazkiak: Lander Garro eta artxiboa

4 hildako Pasaiako segadan Komando Autonomo Antikapitalistetako lau lagun hil ziren –argazkietan ezkerretik eskuinera–: Dioni Aizpuru Kurro. Azpeitiarra zen, 1963an jaioa. 21 urte zituen hiltzean. Pedro Mari Isart Pelitxo. Azpeitiarra hori ere, 1961an jaioa. Jose Maria Izura Pelu. Iruñeakoa, 1958an jaioa. 26 urterekin hil zen. Rafael Delas Txapas. Iruñeakoa, 1957an jaioa. 27 urterekin hil zen. 20

a 22 urte pas a badira ere gutxi aurreratu da epaitegietan Pasaiako Badian gertatu zenari buruz. Instrukzio epaileak auzia artxibatzeko erabakia hartu zuen iazko ekainean, baina aurtengo apirilean Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak agindu du ikerketarekin jarraitzeko “hilketa zantzuak” daudelakoan. Azken hilabeteotan zenbait eginbide judi-

I

zial egin dituzte segadan parte hartu zuten poliziak identifikatze aldera. Rafael Delas, Jose Maria Izura, Pedro Mari Isart eta Dioni Aizpuru Komando Autono Antikapitalistetako (KAA) kideak hil ziren Poliziaren segadan. Guztira 113 balazulo zituzten lau gorpuek autopsietan ageri denez, eta horietako batzuk oso distantzia laburrera egindako tiroak di-

rela ere baieztatzen dute forentseen txostenek. Bertsio ofizialaren arabera, KAAko kideek tiro egin ondoren erantzun zuten poliziek tiroka, baina komandoko kideen tiro bakar bat ere ez da agertu inoiz. Autopsia eta forentseen txostenez gain, bertsio ofiziala hankaz gora jartzen duen beste osagai garrantzitsu bat dago: lekuko zuzenak. Segada


o020-023_on

26/12/05

22:31

Página 2

politikanagusia

hartatik bizirik atera zen KAAko kide bakarra, Joseba Merino donostiarra, eta gertaeren lekura amu gisa eraman zuten atxilotu bat, Rosa Jimeno oriotarra.

GERTAKARIAREN LEKUAN. ONek Merinorekin eta Jimenorekin gertakariak izandako lekura txangoa egin du. Orain, ikerketak jarraituko duela jakinik, beste

modu batez begiratzen dute lau kideen omenez jarritako oroitarria. Auziaren artxibatzea atzera bota eta ikerketak aurrera egiteak itxaropenerako atea zabaldu die berriz ere. Rosa Jimenok ilusioz hartu du, nahiz eta argi izan ez dela inor zigortzera iritsiko. “Gutxienez herriak jakin dezala beste bertsioa hor dagoela”. Joseba Merino ere antzera mintzatu da:

“Ez dut uste inor epaituko dutenik, are gutxiago zigortuko dutenik, baina aukera guztiak baliatu behar ditugu han gertatu zena kontatzeko”. Egile materialak poliziak izan arren, erantzukizunak haratago doazela argi du Merinok, eta erantzule politikoak aipatzen ditu. “Poliziak izan ziren segada eta fusilamenduak egin zituztenak,

baina erantzule nagusia Felipe Gonzalez zela argi dut, Espainiako Gobernuko garaiko presidentea, eta gero, hortik behera. Poliziek aginduak jarraituz hil zituzten gure kideak, bizirik harrapatzeko agindu baliete hala egingo zuketen”. Epaitegietan gauzak asko luzatzen direla ere salatu dute. Edozein eginbide judizial egiteko hila- 21


o020-023_on

26/12/05

22:30

Página 3

politika nagusiap

beteak behar izaten dira. Eta horri Poliziaren arduradunen jarrera ere erantsi behar zaio. Akusazio partikularraren eskariz, Donostiako 2. instrukzio epaitegiak behin baino gehiagotan eskatu dio Espainiako Poliziako arduradunei Pasaiako segadan parte hartu zuten poliziak identifikatzeko. Orain arte lauren identifikazio zenbakiak besterik ez dituzte eman, artxiboetan besterik ez dela agertzen argudiatuta. Polizia horiek 2002ko ekainean deklaratu zutenean, esan zuten operazioaren atzeko lerroan egon zirela, San Pedro aldean, eta ez zutela tiroketan parte hartu. “Epaileei barre egiten diete Polizia arduradunek, baina epaileek ez dute ezer egiten. Segada gertatu zen tokian bertan baziren gutxinez 20 polizia. Gero San Pedro aldean gehiago zeuden, baita guardia zibilak ere”.

Denetik egin zidaten: bainera, elektrodoak, poltsa, mehatxuak... nahi zutena”

Ez genuen armarik, uretarako jantzi bereziak genituen, eta armak poltsetan zeuden gordeta”

ROSA JIMENO

JOSEBA MERINO

Lekukoa

Lekukoa

22

GERTAERAK GOGOAN. Urteak joan dira, baina martxoaren 22ko gau hartan gertatutakoa oso ondo gogoratzen dute Rosa Jimenok eta Joseba Merinok. Hamaika aldiz kontatu dute, bai epaitegietan, baita eskatu dieten gainontzeko tokietan ere. Jimenoren kontakizuna segada baino lau egun lehenago abiatzen da, Donostian atxilotu zuten egunean. Atxilotu eta Espainiako Poliziaren Donostiako polizia-etxera eraman zuten. Iritsi orduko kolpeak eta mehatxuak hasi zirela dio. Inork ez zekien atxilotuta zegoenik. “Garai hartan Orioko udaletxean egiten nuen lan. Lantokira eta etxera deitzera behartu ninduten eta ondokoa kontatu nien: Donostian, lagun baten etxean nengoela, haurdun zegoela eta hari laguntzen geratuko nintzela egun batzuetan. Hori guztia pistola buruan jarrita nuela. Esan behar ez nuen zerbait esanez gero, oraindik okerrago pasako nuela mehatxu egin zidaten”. Modu berean egin zuen hitzordua KAAko komandoarekin. Beraietako batekin hitz egin zuen telefonoz eta hi-

tzordua eta seinalea baieztatu zituen. Ordurako hiru egun zeramatzan Poliziaren esku. “Denetik egin zidaten, egunero kolpeak, bainera, elektrodoak, poltsa eta mehatxuak… Tortura psikologikoa izugarria izan zen, iloba txikiarekin egiten zidaten x ant aia, akaso auto batek harrapatuko zuela ikastolara bidean… Txori txiki bat bezala nengoen, lur jota, beraiek nahi zutena egin zuten nirekin”. Pasaiara abiatu zirenerako Jimenok bazekien zerbait oso gogorra gertatuko zela. “Nik janzten ikusten nituen, txalekoekin, arma pila bat eta abar. Atxilotzeko hainbestekorik ez zela behar esan nien, eta beraiek erantzun zidaten badaezpadako neurriak zirela, lasai egoteko. Hitzordua egin genuen tokian jarri ninduten hanketatik lotuta. Seinalea egin ondoren tira egingo zidatela esan zidaten”. Txalupa hurbiltzen ikusi zuenean hitzartu bezala linternarekin aldezaurretik hitzartutako seinaleak egin zizkien Jimenok, et a KAAko kideak ur ertzera, arroketara, hurbildu ziren. Lehenengo Kurro eta Pelitxo jaitsi ziren, Merinok dioenez. “Ondoren nik jaitsi behar nuen. Zakurra hartzera makurtu nintzen, nirekin ekarri bainuen. Makurtuta nengoela entzun nuen, “Geldi Polizia!” oihukatzen. Eta jarraian tiroka hasi ziren. Oihua egin eta tiroka hastea dena bat izan zen, eta ondoren fokoekin argitu zuten guztia”. Ezustekoa erabatekoa izan zela dio. Uretara salto egin zuen, baina berehala atera zituzten poliziek, Merino bera, Rafael Delas eta Dioni Aizpuru.

ARMARIK GABE. Ordurako lehenengo tiroketan hilak ziren, Jose Maria Izura eta Pedro Mari Isart. “Txapas, Kurro eta hirurok elkarren ondoan jarri gintuzten, eskuak buruan. Ez genuen armarik, uretarako jantzi bereziak genituen eta armak poltsetan zeuden. Horrela geundela identifikatzeko


o020-023_on

26/12/05

22:29

Página 4

politikanagusia

ikerketa BERANTIARRA

kerketa gorabeheratsua ari da izaten. Artxibatu ere, behin baino gehiagotan egin dute kasua, baina pasa den apirilean Gipuzkoako Auzitegiak artxibatzea atzera bota eta ikerketak aurrera jarrai dezan agindu zuen. Ordutik zenbait eginbide judizial egin dira, batez ere, gau hartako polizi operazioaren arduradunaren bila. Orain arte ez du inoiz deklaratu auzian, hildakoen familien izenean akusazio

I

eskatu ziguten. Ni izan nintzen lehenengoa eta nor nintzen esatean aparte jarri ninduten. Koronela nintzela esan zidaten, eta nik ezetz, Josua nintzela. Hiru bat metrora jarri ninduten”. Ondoren, Delas eta Aizpuru identifikatu zituzten. “Haiengana hurbildu, hiltzera zihoazela esan zieten, eta fusilatu egin zituzten. Hiru polizia izan ziren egileak. Ondoren gora igo ninduten, harkaitzetatik bidera”. Zenbait polizia ezagutuko lituzkeela dio Merinok, hurrengo egunetan polizia-etxe-

partikularra daraman abokatuak, Santi Gonzalezek, behin baino gehiagotan eskatu duen arren. Hura bezala, garaiko Donostiako komisario burua ere epailearen aurrean agertzea nahi du akusazio partikularrak. Azken hilabeteotako eginbide judizialak bi polizia horiek gaur egun non dauden jakitera bideratu dituzte batik bat. Azaroan lortu zuten informazio hori eta orain deklaratzera deitzea espe-

an galdekatu zuten berak izan baitziren segadan. Rosa Jimeno tiroak hasi orduko igo zuten bidera, eta lurrean jarri buruz behera. “Ikusi ez nuen egiten, baina tiro pila entzuten nituen”, dio Jimenok. “Altoa eman orduko hasi ziren tiroak”. Hori bera baieztatu dute beste lekuko batzuk ere.

TESTUINGURUA. Pasaian gertatutakoa hilabete lehenagoko gertaera batekin, Enrique Casas PSOEko diputatu eta Antolakuntza idazkariaren hilketare-

ro du abokatuak. Operazioaren arduradunaren identifikazio zenbakia, Rosa Jimenoren aurkako eginbide judizialetan ere ageri da. Eginbide horien arabera, polizia horrek erabaki zuen Pasaiako Badian “polizia zerbitzua” ezartzea. Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak ikerketari eusteko kaleratu zuen autoan ere deklarazio hartze horren egokiera aipatzen du, dispositiboari buruz eta bertan parte hartu zutenei

kin, lotuta dago Merinoren iritziz. Otsailaren 23an KAAk Casas hil zuten Donostian, et a Merino atentatu horretan identifikatu egin zuen Poliziak. “Gertaera hura lurrikara baten gisakoa izan zen. Horregatik interesa zuten ni bizirik harrapatzeko, interes politikoa eta mediatikoa egileetako bat harrapatu zutela esateko. Bestetik, talde legalei buruz nik informazioa izan nezakeela ere pentsatzen zuten. Horregatik bizirik behar ninduten”. Bestetik, gainontzeko kideak hilda KAAk zi-

buruzko argibideak eman ditzakeelako. Gertaerak 1984koak izanik ere, benetako ikerketa duela bost urte hasi zela esan daiteke. 1987an bertsio ofiziala ontzat eman eta kasua artxibatu egin zuen epaileak.

2000. URTEA. Santi Gonzalez 2000ko maiatzean hasi zen auzia aztertzen. Paperak errepasatzean konturatu zen Joseba Merinok bere garaian egindako deklarazioa falta zela eginbideetan, eta horri esker ireki zuten ikerketa berriro. Ondorengo urteetan zenbait eginbide judizial egin ziren baina iazko ekainean auzia artxibatzea erabaki zuen epaileak, “egile ezagunik” gabe preskripzio epea agortu zela argudiatuta. Ia urtebete beranduago iritsi da abokatuek jarritako errekurtsoaren erantzuna, Gipuzkoako Auzitegiaren erabakia. Preskripziorik ez dagoela erabaki du, eta operazioan parte hartu zuten poliziek hilketa delitua egin zuten zantzuak daudela baieztatu du, lekukoen testigantzetan eta autopsien emaitzetan oinarrituta. Besteak beste gogoratzen du gorpu bakoitzak 21etik 36ra arteko bala edo posta zauri zituela, horietako asko buruan, garondoan eta bularraldean.

gortu egin nahi izan zituztela uste du, eta baita beldurtu ere. Segadaren ondotik atxiloketa eta inkomunikazioa etorri ziren Merinorentzat, eta ondoren kartzela. 17 urte eta erdi egin zituen preso, 2001eko irailera arte, Enrique Cas asen hilket agatik. Rosa Jimenok, berriz, beste sei egun pasa zituen komisarian inkomunikatuta. Bere lagunengatik galdetu zuenean, guztiak onik zeudela esan zioten poliziek. Ondoren lau urte eta erdi pasa zituen kartzelan. 23


o024-027_on

26/12/05

13:19

Página 1

GARIKOITZ IRIGOIEN Hegazkin pilotua

Mundu Gerrako Speed Fire bat gidatzea da nire ametsa” Testua: Jasone Parada eta Olaia Gil Argazkiak: Lander Garro

utxi dira zerua Gari Irigoien oiartzuarrak bezainbat zeharkatzen dutenak. Irigoien, izan ere, pilotua da, burdinazko txorien gidari, eta Hondarribian du habi. Txikitako ametsa bete du pilotu izanda, eta urtarrilean komandante izateko azterketara aurkeztuko da. Hodei artetik jaitsita, ONen galderak erantzuteko astia atera du.

G

Hegalaren azpitik pasatzen den haizea goitik doana baino azkarrago doa, eta horrek gorako indarra eragiten du, hegazkina gorantza tiratuz. Hegazkina, hegan doanean, hegaletatik zintzilik antzera doa. Istripuetako asko abiada murrizterakoan izaten dira, eta horrexegatik da: abiaduren kontu horrek eusten diolako hegazkinari.

Hegazkina, tona askotako gailu handi hori, zerua zeharkatzen ikustea harrigarria da; nola liteke hegazkin batek hegan egitea?

Noiz sortu zitzaizun pilotu izateko grina?

Ez da azaltzeko zera erraza. Hegazkinak abiada hartzen duenean, hegalaren inguruan haizeak abiada ezberdinak hartzen ditu.

Txiki-txikitatik pilotu izan nahi nuen. Hegazkinek beti eman izan didate begira, eta beti gustatu izan zaizkit gidatzeko tramankulu guztiak. Hasieran, etxean, pasako zitzaidala uste zuten, baina urteak pasa ahala berdin jarraitzen nuela

Turbulentzien arriskua Pilotuak, gidatzerakoan, ez du paisaia ikusten. “Hainbat gailu dugu non gaude eta nora goazen jakiteko, ez dugu ikusmenaren bidez egiten”. Gauez, edota eguraldi txarra dagoenean, bidaiariek kezka hori izan ohi dugu: nola egingo ote du gidariak nondik goazen jakiteko? Horra erantzuna: teknologiaren bidez. Lehen, teknologia eskasagoa zen, baina gaur egun, GPS eta gainerako gailuekin, askoz ere zehatzagoa da. Eguraldi kaskarra dagoenean, ordea, gidaria kezkatzen duena ez da ez ikustea, turbulentziak baino. “Turbulentzia haize aldaketen erruz gertatzen da, eta hori da gidariarentzako estres iturririk handiena. Lehenik eta behin, gidari automatikoak salto egiten du turbulentziekin, eta, beraz, oso erne ibili beharra dago. Gainera, hutsune guneetan –erortzera doalako sentipena eragiten duen gunea da– sartzen da hegazkina, eta horrek halako inpresioa eragiten die, nola bidaiariei, hala gidariei ere. “Ez dugu beldurrik pasatzen, baina ohiko lasaitasuna desagertu egiten da, nolabait esatearren”. Turbulentziak, Irigoienek zehaztu duenez, haize aldaketengatik gertatzen dira. 24


o024-027_on

26/12/05

13:18

PĂĄgina 2

abiazioanagusia ikusi zuten, eta serio hartzera behartu zidaten. Hala, nire ikasketak piloto izatera bideratu nituen. Zenbat urte daramatzazu pilotu lanean?

2000ko ekainean hasi nintzen hemen lanean, Hondarribian, Valentzian 10 hilabete igaro ondoren. Lehenago Salamancan izan nintzen ikasten, Espainiako Aeronautika Eskola delakoan. Bertan, hiru urtez aritu nintzen; 10 bat hilabete teoria lantzen, eta, gainontzekoa, praktiketan. Amerikara ere joan behar izan nuen, instruktore izateko 1.500 hegaldi ordu egitera. Zein bidaia mota egiten duzu?

Oro har penintsulan ibiltzen naiz. Joan-etorria egin ohi dut: hemendik Bartzelonara, Madrilera, Santanderrera, edota IruĂąera. Onartu behar dut, zortea daukadala, ia egunero etxean lo egiteko aukera baitut. Uda partean bidaiak aldatu egiten dira, eta, neguan ez bezala, Palmara edo Ibizara joan behar izaten dugu, apur bat urrutiago. Iritsi eta aireportutik ia ez naiz irteten. Orduerdi edo berrogei minutuko atsedena hartzen dut, hegazkina garbitu eta depositua bete arte itxaron, eta etxera buelta egiten dut. Nolakoa da zure hegazkina?

Nik ATR (eskualde arteko turismo hegazkina) bat gidatzen dut. 6 urte daramatzat harekin eta ezin uka, kariĂąoa hartu diodanik: 6.000 zaldi ditu, 22 tona, 68 bidaiarirentzako lekua et a 520km/h-ko abiadura hartzen du. Air Nostrum konpainiakoa da, Iberiako frankizia batekoa. Badaude hegazkin azkarragoak ere, 2.500km/h-ra iristen diren Concordearen pareko hegazkin supersonikoak, kasu. Ondo egongo litzateke azken hau pilotatzea, proba egiteko, baina funtsean hegazkin guztiak pilotatzeko prozesua bera da. Eta zure hegazkin kuttuna?

Beti nahi izan dut Bigarren Mundu Gerrako Speed Fire bat gidatu. Haurra nintzela, filmetan ikusten nituenean horrelako bat

25


o024-027_on

26/12/05

13:18

Página 3

nagusiaaabiazioa

zeruko KOMERIAK ilotoen munduan ere badaude hamaika istorio, eta horietako batzuk trukatu zituen Irigoienek ONekin. Duela urte batzuk Lineas Mexicanasen pilotu batzuek lo hartu omen zuten, automatikoa jarrita zutela. Pilotoa automatikoa programatu egin behar da, eta, gaur egun, behin egiten dute. Norantzakoak ipini, eta kito, bidaia osorako ez da, printzipioz, aldaketarik egin beharrik. Aspaldi xamar izan zen eta, garaian, ordenagailuak ez ziren gaur egungoak bezalakoak. Garai horietan ordenagailuak bidaiaren erdian erre-

P

Hegazkina, hegan doanean, hegaletatik zintzilik antzera doa”

Istripuen %80 gerturatze fasean gertatzen da; hori da zati arriskutsuena”

programatu egin behar ziren, norantza zehazteko. Atlantikoaren erdialdera jarri behar zituzten koordenada berriak, baina, lo zeudenez, ez zuten egin. Madriletik atera zen hegazkina, eta, programatutako azken puntura iritsi zenean, informazio berririk ezean, hasierako abiapuntura itzuli zen, hau da Madrilera. Halako batean esnatu ziren gidariak, erdi zorabiatuta, baina beranduegi zen. Oraindik Madrilera iritsi gabeak ziren, baina erregaia neurtuta, erabaki zuten Madrilera jarraitzea. Madrilera itzuli, depositoa

bete, eta berriz bidaiari ekin zioten. Bidaiariei zer esan ote zieten, horra zalantza! Beste anekdota bat kontatu zuen Irigoienek. Badago hegaldi bat egitean kabina bisitatzera joan nahi izaten duenik; bat baino gehiago dira Gari eta Iñakiren kabinatik pasatakoak. Pilotu oiartzuarrak gogoan du haur baten pasadizoa. “Kabina bisitatu ohi duen jendea isil-isilik egoten da, baina haur hark ez zuen batere lotsarik, eta eskura zituen botoi guztiak zanpatu eta galderaz josi zigun. Halako batean, nire buruari

esan nion: eskerrak botoiak irratiarenak diren!”. Oiartzungo gidariarekin beste gertakari bat gogoratu ahal izan zuen O Nek. Grezian izan zen, uda honetan. Hegazkinaren sistemaren batek huts egin zuen, eta gidariak izoztuta hil ziren k abinan. Laguntzaileak, ohartuta, kabina ireki eta hegazkina gidatzen s aiatu ziren, baina ahalegina alferrikakoa izan zen. Azkenean, denak hil ziren hotzez, eta hegazkina hainbat ordutan bueltaka izan zen. Amaieran, erregaia amaituta, amildu egin zen hegazkina. Ez zen inor salbatu.

gidatzearekin amets egiten nuen. Hegazkin txikiak dira, zaharrak, 3000 zaldikoak eta pistoidun motorrekoak. Egia esan, hauek gidatzeko aukera, egon badago, baina ordainduta. Egunen batean bat esku artean edukitzea espero dut. Jendea asko harritzen da pilotu zarela jakitean?

Normalean, pilotu lanetan dabilen senideren bat edo ezagunen bat ez badute harritu egiten dira. Nire lagunek lanbide arruntzat daukate, baina, gehienentzat lan zeharo arrotza da. Nire ingurukoak ohitu dira, etxekoek kontuz ibiltzeko esaten jarraitzen duten arren. Bidaiariek, aldiz, guri buruzko ikuspegi ezberdina dute. Batzuek gure kabina bisitatzen uzteko eskatzen digute, eta noizean behin, lurreratze baten ondoren, adibidez, txalo zaparradaren bat ere jasotzen dugu. Zergatik uste duzu hainbesteko beldurra zaiela hegazkinei?

Buruak agintzen duenean, badakizue. Jendea bertigoaren beldur dela esango nuke, baina ez da bertigorik batere sentitzen. Niri, esaterako, ez litzaidake gustatuko mendi tontor batean behera begira jartzea, baina hegazkinean 26


o024-027_on

26/12/05

13:17

PĂĄgina 4

abiazioanagusia

ezberdina da, eta ohitu egiten zara. Agian, aldarte txarrarekin jaitsi zaitezke hegalditik, baina beldurtzeko arrazoirik ez dago. Ezagutzen ez dugun horrek ere beldurtzen gaituela es ango nuke... Beraz, zu ohitu egin zara zeruan ibiltzera?

Bai, ohitu egin naiz, bai. Gogoratzen dut, hegazkina hartzen nuenean, tokiak zerutik zein desberdinak ikusten ziren harritzen ninduela. Hegazkinetik, Oiartzun ikusi, eta, nire etxea denez, ezagutu egiten nuen... baina oso desberdina da: Oiartzun lau haizetara ikustea! Eta bidaiariekin hegan egin zenuen lehen aldia, nolakoa izan zen?

Valentzian izan zela uste dut. Ardura handia da, baina azken finean zu zara aurrean doana eta, zerbait gertatuz gero, zu izango zara kaltetua suertatzen den lehena.

Azkar-azkar Pilotu izatearen onena?

Lana izan arren, gustora egin ahal izatea. Eta txarrena? Beste lanbidetarako prestatuta ez egotea. Bisitatutako leku politena?

Hau da leku politenetakoa.

Hegazkinetik kanpo, zer egiten duzu? Lagunak,

motorra, mendia... Hegazkina ala motoa? Ezin

aukeratu: bata ofizioa da, eta bestea, afizioa. Irailak 11? Kabina blindatuen etorrera.

Gaur egun, IĂąaki komandante irundarrarekin egiten ditut bidaia guztiak eta, beraz, berea da ardura nagusia. Denbora asko daramagu elkarrekin eta famili giroan egongo bagina bezala gabiltza. Larrialdirik izan duzue inoiz?

Ez, ez ditugu akatsak izaten. Hori bai, eguraldia txarra denean egoera okertu egiten da eta gaizki pasa dezakezu, turbulentziengatik hegazkina mugitzen delako, adibidez. Hegaldiko zatirik kritikoena gerturaketa izaten da. Une horretan gertatzen dira istripu gehienak. Gerturatze fasea esaten duguna, bidaiaren %10 izan daiteke; bada, pentsa ezazu, istripuen %80 fase horretan izaten direla. Gure aireportua txikia da –prestazio gutxiagokoa, beraz–, eta, sarritan, beste aireportu batzuet ara abiatu behar izaten dugu lurreratzeko, gurean arriskutsuagoa delako. Baina, oro har, lasai ibiltzen gara. 27


o028_on

26/12/05

12:35

Pรกgina 1


26/12/05

21:55

PĂĄgina 1

talaiatikjakiteko

o029_on

UECC. UECC enpresak 18 milioi euro inbertitu ditu Pasaiako kaian auto biltegi berria egiteko. Duela hilabete inguru amaitu zituzten lanak, 11 hilabete horretan eman ondoren. Emaitza, argazkietan ikusten denez, hegazkin-ontzi formako eraikin erraldoia da, ikuspegi orotarik ederki baino hobeto ikusten dena –bere tamainagatik–. 90.000 metro koadro ditu, eta 12 metroko garaiera. Eraikin handia Norvegiako enpresa batek egin du, lana hiru fasetan banatuta. UECC enpresa 1982 urtetik dago lanean, autoen garraioa kudeatzen. Itsasoz etortzen diren autoak hartzen ditu, eta alderantziz: lehorretik, itsasora bidali. Autoen salerosketaren gorakadak bultzatuta sortu dute biltegi berria. Testua eta argazkiak: Lander Garro

29


o030_on

26/12/05

21:55

Página 1

historia jakitekoh

Abizena Olaskoaga Armarria.

Esku bat, zabalik, enbor batean iltzatuta bezala. Urrezko hondoa du, eta, armarri osoa inguratzen, zazpi katebegiko katea. Badira, oinarri berarekin,

moduz desberdinean apaindutako armarriak ere; batzuk bi izarrekin, beste batzuk basurde batekin... Banaketa semantikoa. Olasko+aga; hau da,

Olaskokoa. Esanahia.

Toponimikoa da. Abizenaren kokapena. Gipuzkoa; Aian etxe

bat dago izen horrekin; Hernanin, aldiz, bi.

Abizenaren hedapena. Donostia (1564). Oiartzun (1703). Azkoitia (1693). Zestoa (1564). Aia (1773 eta 1806). Hernani (1775).

Bilbo (1794 eta 1824). Izen ospetsuak.

Xabier Olaskoaga da eskualdeak izan duen Olaskoagarik ezagunena.

Biografia Xabier Olaskoaga (Errenteria) rrenteriako Udalak, 1998ko martxoaren 27an hala erabakita, Niessengo plaza Xabier Olaskoaga izendatu du. Zein da bada, gizon hau? Boni dendaren alpargataren pareko etxean, Santa Maria kalean sortu zen, 1918ko uztailaren 8an. Bost senidetan gazteena zen, eta aita (Joakin, errenteriarra) 1921eko urtarrilean galdu zuen, 2 urte zituela. Ama gajoak (Brigita, lazkaoarra) ez zuen bizimodu samurra izan: arropa garbitu, koltxoiak josi… baita etxean apopiloak hartu ere. Horien artean Klemente Hoyo bandako musikari eta musikako irakaslea: Xabier eta Xabin anaiei musika erakutsi zien Klementek; gerora bizitzan horren garrantzitsua izango zuten musikazaletasunaren ernamuina. Lehendabizi mojetara, eta, gero, eskola publikoetara joan zen Xabier. Azken horietan izan zuen maisu 1936ko altxamenduan fusilatutako Miguel Irastorza errepublika zalea. 18 urte zituen Xabierrek gerra piztu zenean. Itxarkundia batailoiarekin joan zen gudari, Errenteriako beste gazte asko bezala. Santanderren harrapatu zituzten, 1937an. Orduan hasi zuen, eta 1944an bukatu, 1.720 eguneko “zigor-eremuetako erromesaldia” langilebatailoietan: Laredo, Burgos, Ourense, Algeciras… Et a 1947an, berriz ere, Ondarretan beste 200 egun luze. Kalamidade horiek guztiek,

E

30

txingurri

KANTARIA Xabier Olaskoaga herriari asko emandako gizona da; orotarik pasa izan du bizitzan Testua: Elixabete Perez Gaztelu Argazkia: Lander Garro

Xabierrenak zirela jakinik, edo jakin gabe, bataio, ezkontza eta beste ospakizun berezietarako berak sortu edo moldatutako hitzak? (Errenteriako zaindari Maria Magdalenari 1986az geroztik kantatzen zaizkionak, adibidez). Errenterian ditugun hamaika kultura saio ez lirateke izango Xabier Olaskoaga izan ez balitz; txingurri-lanean, orduak eta orduak eman baititu, hau, hori eta beste hura antolatzen, bultzatzen. Oraindik ere, bertso eta kantu eske joaten zaizkio eta Xabier eskuzabalak… ezin ezezkorik eman.

Musikari Musikari esker, Los Xey taldearekin ospea eta mundua ikusteko aukera izan zuen, baina, hori ez ezik, bizitzan benetako laguna ere izan du: “Gerra denboran, espetxe, langile zelai, abeslari talde, eliz eta lagun artean, arazo askotan musikari esker ondo irten izanik, era horretan, nahitaez bere maitale izaten jarraitu behar dut”.

Fitxa Jaiotze data. 1918ko

uztailaren 8an. ordea, ez zuten Xabier kikildu: Parrokiako koroan, urtetan, bere tenore ahots garbiaz kantari, Oarso aldizkariko kolaboratzaile zintzo, bertsolari txapelketetan aurkezle, musika bandaren laguntzaile,

Santa Agedako koplen arima, Olentzero, Gabon abesti txapelketa, euskal antzerki eta beste hainbat saioren antolatzaile, partaide… bizi-emaile. Zenbatetan ez ote ditugu irakurri edo entzun,

Herria. Errenterian. Ezkondua. Maria Urtaza

Kortabarria oñatiarrarekin ezkondu zen. Seme bakarra izan dute. Jarduera. Kultura zalea, eta euskaltzalea.


o031_on

23/12/05

13:28

Página 1

historiajakiteko

Efemerideak

Argazkia Lezo

Oiartzun 1984. ABENDUAK 2 Meategien itxiera. Arditurriko

meategiak itxi zituzten. Orduko hedabideek argitaratu zutenez, 94 langile “paro´ra” joan ziren, hau da, langabezira. 1984. ABENDUAK 9 Kultur etxea. Oiartzungo Uda-

lak Hospital zaharra berritu eta kultur etxea egiteko erabakia hartu zuen, batzarrean. 1985. ABENDUAK 12 Mendira joateko. Girizia Men-

dizale Elkartea sortu zen. 1987. ABENDUAK 22 Lekuonatarrak. Juan Mari Le-

kuonak osaba Manuel Lekuonaren tokia hartu zuen Euskaltzaindian.

AUTOBIAREN AURKAKO GOSE GREBA Lezoko autobia duela ia 10 urte eraiki zuten. Jada ohiturta gaude, eta, agian, ahaztuta dugu eraikuntzaren aurka ekintza ugari egin zirela. Horietako bat, Orratx! aldizkariak 3. zenbakian jaso zuenez, bereziki gogorra izan zen. Patxi Riezu lezoarrak, izan ere, gosse greba egin zuen errepidearen eraikuntzaren aurka. 1996ko azaroaren 29tik abenduaren 21a arte iraun zuen protestak. Argazkia: Orratx!

1988. ABENDUAK 16 Bertsolari ofiziala. Oiartzun-

go bertsolari ofiziala hil zen, Joxe Joakin Mitxelena, hain zuzen.

krONika zaharra Pasaia

‘Kaiku’ ALDIZKARIA 1921eko azaroaren 26an, ‘Kaiku’ astekariak –ingi abertzale ta irritsua– lehen zenbakia kaleratu zuen Testua: Antxon Elortegi

omunión Nacionalista Vasca alderdiaren Eusko gaztedi taldea izan zen aldizkariaren argitaratzailea. Gaur egun, aldizkariaren zenbaki guztiak Gipuzkoako Aldundiaren eskuetan daude, begiratu nahi duenarentzat. Hara hemen, 1921eko abenduaren 3an, Pasai Donibaneko

C

Maria Jesus Lizarraga Iturrixar kazetariak Afrikatik bidalitako kronika: “Aprikako lur narras abetan, nere aberritik urruti…! Inguruan ezer alaigarririk ikusten ez dedan aldiyan, pozgarririk entzuten ez dedanian… dator neregana KAIKUren ager berriya.

JEL- aldez burrukara (ba dauka zeñekin gudatu!) Euzko Gaztediyak dagerrela jakitian, bete zait barrena, bere illuntasun ikaragarriya argiturik, eguzki baten edertasun eta epeltasunez, alaitzen duala. Bejon daizutela! Indar-berriz jeiki, ta nere barruari diyot: ‘Aupa mutil, berriro Euzko Gaztedikin al dekan añian gudatu bearrian aiz, ta gudara’. Ea, emen nauka KAIKUk, argal baña gogotsu bere onduan, beti bezela gure aberri maitiaren aldez, nai duan eta bear duan bidietan laguntzera. Ez da aundiya dakardan ondarra, baña bakoi-

tzak ondar batekin badator… ondartza egingo da. Jaungoikuak eman dezayola, adoretsu, urte ugarietako biziya, gero ta geyago indarrez ta txinpartaz geituaz areriyo gaiztuari aurre emanaz, garaitzeko! Zorionak jayo berriyari!”.

31


o032_on

26/12/05

21:58

Página 1

denbora-pasa jakitekod

Hitz gezidunak Begoña Amonarriz

Zerbitzari emea

Materiale

Deialdi

Materiale

Aireportu Aireportu euskalduna Ald. gurak euskalduna

* Materiale

Materiale

Materiale

Materiale

Aireportu Aireportu Aireportu Aireportu euskalduna euskalduna euskalduna euskalduna Putre

Materiale

Materiale

Geurea

Ald. Bizk. Aireportu Aireportu ibaia euskalduna euskalduna Bihotz Astoaren Materiale kolpeak beroaldia Aireportu Errito Utzi euskalduna katolikoa Azkar, arin Trostaren onomat. *

Litroa

Materiale Alar Aireportu Guztia euskalduna Nafarroako Kantitate Atzizkia ibaia Ald. LehenHika. Abadea go urteko eztabaidan

Materiale

* 2. bokala Mama goxoa *

Hilobitako Aireportu hizkiak euskalduna Neodimioa Asko Materiale Ald. Iridioa dagoena Aireportu Bi kontsoKanpo euskalduna nante Ahuntzaren Materiale Urkatu arra Aireportu Kontsonaneuskalduna Bokala tea

*

Materiale

Borroka mota Mendialde Lur mugi- Aireportu Aurpegiamenduak euskalduna ren zati

Materiale Toka, zaitez

Materiale

Materiale

Materiale

Materiale

Aireportu Aireportu Aireportu Aireportu euskalduna euskalduna euskalduna euskalduna Aleen Ald. Materiale Materiale babesak Neukan Aireportu Aireportu Ald. txartela euskalduna euskalduna Pizti basatia Motz ez Materiale Materiale Alde dena Aireportu Aireportu Hirugarren Bilo euskalduna euskalduna bokala Bat gehi Sadabako Materiale Tipi.... bat Aireportu Ardiaren Iodoa Ald. Nihoa. euskalduna ahotsa Ald. ume Belaren Materiale Bakoitzak bi hizk. sagarra onomat. Aireportu Lurralde Erabat Arakatu euskalduna historikoa estutu Ald. Mineral Amerikan Ald. zelan errep.ume beltza ados Errep. txori Zizaren Bokala Ala mota hasiera Katuaren Iragarle Hilobitan kontson. Suitzako ibaia Errep. kuxku- Pilotaren Naizen Ald. beleaxean aritzea bukaera honek ren ahotsa Ald. Etxe Azkar, Txori etxe Jainkosa errusiarra agudo Erreka Antzerki Bokal Piztean bazter taldea bikoitza Ald. LeheZeken, Ald. * mizikin nengo 2000 Arrain mota Kasik

Bokala

Uranioa

Italia

Materiale Ald. * Azkena

Aireportu euskalduna

Gorotza Zero

Bizkor Anperioa

Materiale Txarrena Toka du Emakume Apotea izena Aireportu Gizpuzk. Oinetako Anperioa euskalduna mendizerra mota Belearen Ald. Lugo Materiale Materiale ahotsa Aireportu Aireportu Nitrogenoa *** euskalduna euskalduna Ald. EuroMateriale Bokala Nitrogenoa pako ibai Aireportu Ald. Ald. Lasai euskalduna saski Infusioa Ald. KontsonanBakarra te bikoitza Nitrogenoa Nitrogenoa Ald. Ald. Iodoa * Infusioa Infusioa Azidoaren Materiale hasiera Egur puska Egur puska Aireportu Ald. Pelotari Ald. Pelotari Azkena euskalduna famatua famatua Zalantza Bigarren Entzuten ez Entzuten ez adierazteko bokala duenak duenak Ald. Garraio inItolarria Itsasertza ternazionala Itolarria Bizk. bezala

Radoia

Ezagutzen du Bizkaiako herria

Lehen bokala

Materiale

Materiale

Aireportu Aireportu euskalduna euskalduna Lehen KontsoMateriale bokala nantea Aireportu Turkiar Potolo, euskalduna titulua gizen

Neka Gipuzkoako herria Zein pertsona Errep. Txori mota Musika nota Mina adierazteko Potasioa

Ald. Omen

Mila

Biarnoko hiriburua Berrogeita hamar

Litioa

Mila Ald. behiaren marru

Lehen bokala

Lehen bokala

Potasioa

Kasik

Kasik

Kontsonan- KontsonanDanimarka tea tea Potasioa

Iodoa

Iodoa

bizkaiako herriak

Pasarte kodetua Begoña Amonarriz Nola asmatu. Ciceroneren esaldi bat azalduko zaizu ondoko lauki guztiak egoki bete ondoren. Joko honetan, zenbakiek hartu dute letra edo hizkien ordea. Letra bat —zeinek berea— hartzen du gehienez zenbaki bakoitzak, eta batzuetan ez dira letra guztiak azaltzen. Zenbaki batzuei dagozkien letrak eman ditugu lagungarri gisa.

32

K1

2

11

12

4

5

T6

7

U8

9

I10

A13 R14

15

16

17

18

19

20

3

4

5

1

8

6

8

1

2

8

4

3

2

1

10

9

10

11

12

4

1

2

1

15

13

9

4

14

14

4

13

1

19

10

14

10

1

10

13

1

9

4

6

13

4

16

13

7

13

14

17

4

16

13

1

15

7

13

10

16

2

10

13

14

14

10

9

1

8

6

9

8

13

18

2

13

1

9

3

10

14

13

14

14

15

5

1

9

15

2

12


o033_on

26/12/05

22:00

Página 1

denbora-pasajakiteko

Soluzioak

Nor da bikote hau?

HITZ GEZIDUNAK E

G A

A N

A M O R O A A K

G U D O O

E

A I

S

K E

L E

D

N

I K R A M

T O

O A G U I S B A

A

Z T

I N I

T

I

S A A L

A O

I

A

L O N O T

E

D A B A R I T

E K

K A K

L E

I Z

U B

A

A

R R I D

E A K O

PASARTE KODETUA “Ezkutuko edo isilpeko haserreak irikiak eta nabarmenak baino arriskutsuagoak dira”. Cicerone

ON-EN AZAROKO ARGAZKI LEHIAKETA nor da hau?

irabazlea

ERANTZUTEKO EPEA Urtarrilak16 (ostirala) NORA BIDALI Santa Klara 22, Errenteria-Orereta NOR DEN ADIERAZI

ZURE IZENA / TELEFONOA

Arkaitz Goikoetxea

IRABAZLEARI SARIA Irrintzi jatetxean afari goxoa Haizea Urtasun ONen harpideduna izan da argazki lehiaketako irabazlea. Sherpa dendako motxila irabazi du sari gisa. Argazkian, Haizea Urtasun –eskubian–.

PARTE HARTZEKO BALDINTZA ONen harpidedun izatea

33


o034_on

26/12/05

22:00

Pรกgina 1

jakitekoiibilaldia

Ibilaldia Kausorotik Kausorora Datuak Ibilaldia.

Kausorotik Kausorora. Datu teknikoak.

Mendi kaxko apalak, baso ilunak, bide ahantziak. Zailtasuna.

Ibilbide erraza. Luzera.

8 kilometro. Denbora. 3 ordu eta 30 minutu. Desnibela. Gora. 350

metro.

zariako

Behera. 250

metro.

ITZULIA

Jakin Hiru mugarri.

Kausorotik aterata, Kausororako ibilbide ederra, ordu gutxitan egiteko aproposa Testuak eta Argazkiak: Felipe Uriarte

rteera: Kausoro lepoa 625 m, Artikutzako errepidean, Bunanagirreren mendebalean. Bunanagirre gibelean utzita mendebalera joko dugu Uzpuru leporaino, bertatik Zaria gailurra, antenak eta guzti begi bistan ditugula. Gailurretik behera egin, iparrera, Lariz baso ertzetik eta gainik gain. Laister Aizegain kaxkora helduko gara. Bertan hiru garai ezberdinetako hiru mugarri batera, non beraien itxuran denboraren igarotzeari antza eman diezaiogun.

I

34

Beti gainik gain, basoaren ertzetik Otraitz txabolara iritsiko gara. 20 minututan, Usategieta kaxkoa eskubira utzi, eta Sorondo lepora helduko gara. Gero, hegoaldera joko dugu. Itzulia ia gehienetan pistatik egingo dugu, askotan basoan murgildurik. Gorostian bizkarra igaro, eta, ondoren antza emango diogu Bunanagirre mendiari, pista onetik ote genbilen zalantzak uxatuz. Pista utzita Uzpuru lepora heldu eta, handik, Kausorora.

Alboko testuan zehazten diren hiru mugarrietako bi dira argazkian ageri diren hauek.

Udazkena Inguru honetako belar motzaren goxotasuna izugarria da; neguko atarian egon arren, belarraren berdea ere azpimarratzekoa da. Laritz basoaren kolorea, udazkenaren erdian, horra nabarmendu beharreko beste zera.

Haizegain esaten zaion tokian 3 mugarri, bat bestearen ondoan, aurkituko ditugu. Kuartzo txuria duen granitozko harlauza ederra, hori da zaharrena. Adinaz hurrengoa, landutako hareharria. Ondoan berriena, porlanezko totxoa. Denboraren joana.


o035_on

26/12/05

22:33

Página 1

sormenajakiteko

Kritika Antzerkia

Orratx: antzerki talde bat! Iñaki Berrio Iñaki Berrio Orratx! Kultur Elkarteko kide da aspalditik; gaur egun, taldeko kide izateaz gain, HITZA egunkariko kazetari eta argazkilaria da bra berria aurkeztu du Orratx! Antzerki Taldeak berriki: Zozoak beleari ipurbeltz. Kritika egin behar omen diot Orratx! Antzerki Taldeari, baina, hauxe aurreratuko dizuet: kritika txarrik ez dudala egingo. Ezingo nuke. Elkarte bereko kide gara, batetik. Eta hori kritika txarrik ez egiteko nahiko arrazoi ez bada, gainera lana ongi egiten dutela erabat konbentzituta nago. Hala pentsatzen dut, eta, uste dut, Lezon egin zuten estreinaldian aretoa bete zuten guztiak inpresio berarekin atera zirela. Gainera, artearen kontsumoa krisian dagoen honetan, edozein kontzertu, erakusketa, edo antzezlan erakusten duen orok nabaritzen du publikoaren hoztasuna, edo publikorik eza. Orratx! Antzerki Tal-

O

dearen lanekin ez da hori gertatzen. Gezala urtean bitan bete egiten baitute, eta hori zerbaitegatik izango da, noski. Lezon aski ezaguna da antzerki taldea, baina hau eskualdeko aldizkaria izanik taldearen sorreraren inguruko azalpen txiki bat ematera behartuta nago. Lezok aspaldi izan du antzerkiarekiko afizioa. Gazteenek oroitzen ez dituzten garaietan herritarrek lan bikainak eskaintzen omen zituzten. Garai haiek berreskuratzeko asmotan taldetxo bati antzerki taldea sortzea otu zitzaion. Baita egin ere. Euskara izango zen haien hizkuntza, jakina. Horrela, ongi pasatzeko modu gisa eta euskara sustatzeko Orratx! Kultur Elkartean hasi ziren. Baina hasi bezain laster, taldeko

‘ZOZOAK BELEARI IPURBELTZ’ Orratx! Antzerki Taldeak arrakasta handiz aurkezten du, urtero-urtero, antzezlan propio bat. Lierni Fresnedoren gidaritzapean, lan polita egiten dute, gustagarria, eta zaleek ere hala eskertzen dute. Aurtengoa, sexuen arteko harremanaz izan da.

harribitxiarekin egin zuten topo: Lierni Fresnedo. Aktorea da bera, urte asko daramatza taula gainean, eta taldeko zuzendari izango ote zen galdetu zioten. Ziur nago aktoreek askotan nahiago izango zutela harekin ez hastea, lana ematen abila baita antzerki taldeko zuzendaria. Baina, behin taulara atera eta profesionalen mailako ikuskizunak eskaintzen dituztela ikustean, denen zorionekoa Lierni topatu zuten egun hura! Eta horrela gertatu da aurten prestatu duten obran ere. Aurreko urteetan landu dituzten obra klasikoak-edo alde batera utzi eta monologoek hartu dute antzezlanaren zati handi bat. Hortaz, aktorea, bakar-bakarrik publikoaren begiradapean. Ausardia handiko saltoa izan da, dudarik gabe. Baina urtean zehar entseguetan egin duten lana nabari da eta inongo momentutan aktoreek ez dute behera egiten. Ez dago geldiunerik, erritmoa bizia da, eta antzeztokitik ateratzean geratzen den sentsazioa aktore profesional batengandik jaso daitekenaren parekoa da. “Motza egin zait” esaldia entzun nuen auditoriumetik atera bezain laster. Horixe zen obra bukatu eta publikoaren artean entzuten zen kritika (txar) bakarra. Ez da seinale txarra. Obraren gaia nahiko topikoa izanagatik ere –gizon eta emakumeen arteko harremanak–, ederki aurkeztu dute Orratx!-ekoek. Gidoia asko landu dutela nabari da, eta, eszenografia, aurreko urteetakoarekin konparatuta txikia bada ere, antzeztokia bete egiten du. Zozoak beleari ipurbeltz ikustera bazoazte, ez zarete aspertuko. Barre egiteko hartu ordubete, merezi du eta. Gainera, gazte zein zahar, adin guztietareko obra duzue honakoa. Herriz herri ibiliko dira hilabete batzuez, hurrengo urteko antzezlana prestatzen hasi aurretik. Eta aukerarik izanez gero, ez galdu. Bukatzeko, zorionik beroena zortzi aktoreei (Xabin, Patxi, Edurne, Amaia, Mertxe, Emili, Begoña eta beste Begoña), taula gainera igotzen ez diren horiei (zuek badakizue), eta batez ere zuzendari zoragarri horri. 35


o036_on

26/12/05

12:35

Pรกgina 1

jakitekozzerbitzuak

Telefono zenbakiak ERRENTERIA-ORERETA TOKI PUBLIKOAK Udaletxea 449600 Udaltzaingoa 344343 Kiroldegia (Galtzaraborda) 449690 Igerilekuak (Fanderia) 344423 INEM bulegoa 340895 / 340914 Babes Zibila 449696

IKASTETXEAK Orereta Ikastola Langaitz Ikastola Telleri ikastetxea Cristobal Gamon Koldo Mitxelena Don Bosco Beraun Berri

OSASUNA Anbulatorioak Zentroa Beraun Lartzabal

IKASTETXEAK Karmengo Ama (Trintxerpe) 390371 La Anunciata (Antxo) 513050 Pasaia-Lezo Lizeoa 526850

007940 /007941 006570 007800

SINDIKATUAK ELA LAB CCOO CGT

000113 515653 518993 521210

KULTURA-EUSKARA Udal euskaltegia Xenpelar AEK euskaltegia Lau Haizetara euskara elkartea Ereintza kultur elkartea Iraultza dantza taldea Eresbil

449680 340233 340143 526553 515127 344419

LARRIALDIAK 520397 / 525458 341645 511233 525036 / 512298 513741 / 514372 510450 / 510454 512500

LEZO TOKI PUBLIKOAK Udaletxea Udaltzaingoa Aiton Borda Altzate igerilekua Bekoerrota kiroldegia Haurtzaindegia

524650 524003 527055 528244 510311 527342

OSASUNA Anbulatorioa

344400

KULTURA-EUSKARA Orratx! Kultur Elkartea

344626

IKASTETXEAK Haurtzaro Ikastola Elizalde Herri Eskola

112 Oroitzene AEK euskaltegia 519144 Tomas Garbizu musika eskola 529999 IKASTETXEAK Pasaia-Lezo Lizeoa Lezo Herri Eskola Lezo Institutua

526850 514804 511208

OIARTZUN TOKI PUBLIKOAK Udaletxea Udaltzaingoa Elorsoro udal kiroldegia Udal igerileku irekia Zaharren egoitza

490142 493311 492552 493745 490538

492212 490193

PASAIA TOKI PUBLIKOAK Udaletxea 344034 Alkateordetzak: Antxo 344566 San Pedro 394289 Trintxerpe 004304 Udaltzaingoa 004300 Andonaegi kirol gunea (Illunbe) 399753 Donibaneko kiroldegia 340423 397596 Zaharren egoitza (San Pedro) Pasaiako Portua 351844 / 350022

OSASUNA Osasun zentroa 491101 / 492604

OSASUNA Anbulatorioak Antxo Donibane Trintxerpe-San Pedro Babes Zibila

520195 515188 006550 400142

KULTURA-EUSKARA Herri Musikaren Txokoa Luberri zentro geologikoa AEK

KULTURA-EUSKARA Udal euskaltegia Pasaia Musikal Albaola elkartea

004340 396055 344478

493578 260593 493957

Garraioa RENFE 64 96 37

EUSKO TREN 902 54 32 10

HERRIBUS 49 18 01

AREIZAGA (San Pedro-Donostia) 45 27 08

INTERBUS (Hondarribikoa) 64 13 03

Ateak zabalik UDALETXEAK Errenteria-Orereta Asteguna: 08:00-14:00 Larunbata (errekaudazioa): 09:00-13:00 Lezo Asteguna: 08:00-13:30 Oiartzun Asteguna: 08:00-14:30 Pasaia Asteguna: 08:00-14:00 ANBULATORIOAK Errenteria-Orereta Iztieta. Asteguna: 08:00-19:30 Larunbata: larrialdiak Beraun. Asteguna: 08:00-17:00 Larunbata: 09:00-14:00 36

Egun osoz irekita egoten da

Lartzabal.

Asteguna:

08:00-17:00

Lezo

Asteguna:

08:00-15:00

Oiartzun

Asteguna: Pasaia Antxo. Asteguna: Donibane. Asteguna: San Pedro. Asteguna: Larunbata:

Oiartzun Egun osoz irekita egoten da Pasaia Egun osoz irekita egoten da

08:00-15:00

08:00-15:00 08:00-15:00 08:00-17:00 09:00-14:00

UDALTZAINGOAK Errenteria-Orereta Egun osoz irekita egoten da Lezo

IGERILEKUAK Errenteria-Orereta Galtzaraborda. Asteguna: 08:00-22:30 Larunbata: 09-00-13:30, 17:30-21:30 Igandea: 09:00-13:30 Fanderia. Asteguna: 07:00-22:00 Larunbata: 09:00-22:00 Igandea-jai eguna: 09:00-14:00 Lezo Asteguna: 07:30-22:30

Larunbata: Igandea-jai eguna:

08:00-20:00 10-00-14:00, 16:30-20:00

Oiartzun Asteguna: 07:00-22:00 Larunbata: 09:00-21:00 Igandea-jai eguna: 09:00-14:00 UDAL LIBURUTEGIAK Errenteria-Orereta Asteguna: 08:30-20:30 Lezo Asteguna: 16:00-20:00 Larunbata: 09:00-13:00 Oiartzun Asteguna: 10:00-13:00, 16:00-20:00 Larunbata: 10:00-13:00 Pasaia Asteguna: 10:15-12:45, 16:15-19:45 Larunbata: 10:15-12:45


o037_on

22/12/05

16:30

Página 1

handik honajakiteko

DAVID ALEJANDRO CORRAL MORALES Ingeniaria

Hemengo hizkuntza D jakitea ezinbestekoa da integratzeko”

avid Corral txiletarrak 8 hilabete daramatza Errenteria-Oreretan, eta Gaztañon bizi da. Gizon atsegina da, hitz egiterakoan ia ahapeka egiten duten horietakoa. Lanbidez ingeniaria da, baina hemen fabrika batean egiten du lan. Zerk ekarri zintuen hona?

Maitasunak, nire sorginak. Internet bidez ezagutu nuen, iazko apirilean, eta, halako batean, elkartzea erabaki genuen. Behin harremana hasita, bi aukera genituen: hona etortzea, edo han geratzea. Lehen aukera hautatu genuen.

Testuak eta argazkiak: Lander Garro

Eta zer moduz?

Pentsatzen dut bakoitzak dagoen tokian bot a behar dituela sustraiak, Izen-abizenak. eta, tira, nik David Alejandro horixe egin Corral Morales. dut. Gainera, Adina. hango lagu29 urte. nek ere bere Herria. bizitza dute, Ovalle. eta, gutxika, Lanbidea. urruntzea Ingeniaria. lortu dut. Beraz, ondo.

Fitxa

Zer egiten zenuen Txilen?

Marketing ingeniaria naiz, enpresen merchandising-a, salmentak, irudia, banaketa, eta horrelakoak kudeatzen nituen han. 8 hilabete egin dituzu hemen; zer iruditzen zaizu hau?

EUSKARA: INTEGRATZEKO EZINBESTEKOA

David Corralek 8 hilabete baino ez daramatza gure artean, baina, dagoeneko, hainbat hitz euskaraz es aten ditu. Xenpelar

AEK euskaltegian ikasten ari da. ONeri esan dionez, “hemengo hizkuntza jakitea ezinbestekoa da integratzeko”.

NOLAKOA DA OVALLE? “Txileren erdialdean dago, gutxi gorabehera, Santiagotik 600 kilometrora, Argentinatik gertu; herri nekazaria da, oro har, eta eguraldiaren menpe egoten da. Lurraldea, izan ere, ia basamortua da. 85.000 biztanle ditu”.

Herri lasaia iruditzen zait. Kaletik norbaitekin talka egiten baduzu, erraz esango dizu barkatzeko, aztoratu gabe. Horrek jo dit begira. Bestetik, etxeen garaiera ere deigarri egin zait. Han, lurralde zabalagoa denez, etxe txikiagoak dira. Hala ere, lagunen arteko jaiak egiteko aukera falta zait: norbaiten etxean bildu, kitarrarekin, haragi ona, kantuak... Hemen, horrelakoak eginez gero, polizia etxera bidaltzen dizute! 37


o038-039_on

26/12/05

22:03

PĂĄgina 1

euskara

PABLO SUBERBIOLA Soziolinguistika Klusterreko kidea

“

Duela 15 urte baino egoera hobean dago euskara Pasaian� Testua eta argazkiak: Lander Garro

Iaz euskarak Pasaiako gazteen artean zuen osasuna aztertzeko ikerketa egin zen; urte bat beranduago, Soziolinguistika Klusterrak, lana zabaltzeko materiala kaleratu du asaiako gazteek euskararekin daukaten harremana aztertzeko ikerketa egin zuen Maite Otegik 2004ean, Pasaiako UdalekoEuskara Zerbitzuak eskatuta. Txostena kaleratzeko, ordea, kasu hauetan ohikoa den bezala, zailtasunak aurkitu zituzten. Txostenak, izan ere, zabalak, luzeak eta zurrunak izan ohi dira, eta, beraz, erabiltzeko zailak. Hori ikusita, Euskara Zerbitzuak txostena modu arinagoan plazaratzea erabaki zuen. Horretarako, Soziolinguistika Klusterrarekin harremanetan jarri, eta hauek txostena modu arinagoan plazaratzea lortu dute. Xehetasunak, Klustereko arduradunetako batek azaldu dizkio ONeri, Pablo Suberbiolak.

P

Hasierako txosten luzea hiru lanetan banatu duzue; zeintzuk dira lan horiek?

Proiektu honen helburua, Maite Otegik plazaratutako datu mordoa beste modu baten plazara38

tzea zen. Askotan ez da jendearengana garrantzia handikoak diren datuak helaraztea lortzen, eta, gure erronka, horixe zen. Hortaz, nori eta zer helarazi hautatu behar genuen, eta, zuk esan bezala, hiru zatitan egin genuen. Alde batetik irakasleei begirakoa, beste aldetik, aisialdiko hezitzaileei zuzendutakoa, eta, azkenik, Pasaia-Lezo Lizeoko motibazio saioetan erabiltzekoa. Material hori nolakoa den azalduko al zeniguke?

Materialak ikerketaren berri ematen du, eta baita ikerketaren ondorioen berri ere, baina modu sinplean, modu zuzenean. Guk, nagusiki, galbahe lana egi dugu, zer esan aukeratzeko, eta esan bezala, nola esan. Hori da, agian, garrantzitsuena, ikerketaren ondorio horiek helaraztea. Iruditzen zait, sarritan, horretan egiten dugula huts, ez dugula gauzak plazaratzeko modua asmatzen, eta hor egin dugu ahaleginik handiena. Bestetik, hezitzaileei edota irakasleei begira, hau da, materialaren hartzaileei begira, material hori zabaltzeko modua ere landu dugu; hau da, materiala gazteei nola eman, noiz, zein eratara, eta abar. Mezu labur eta zuzenen bidezko material idatzia da. Ikerketan aurkitutako kontzeptu garrantzitsuenak labur ipini ditugu, modu zehatzean eta azkar irakurri eta barneratzeko. Ez zarete lan honetan bakarrik ibili, ezta?

Ez. Urtxintxa taldearekin eta Pasaiako Udaleko Euskara Zerbitzuarekin elkarlanean aritu gara, beraiek ere urtetan zehar pilatutako esperientzia erabili nahi genuelako. Hau da, agian, lan honen ezaugarririk interesgarriena. Asmoa, azken batean, inplikatutako guztiekin lan egin ahal izatea izan da; begiraleekin, irakasleekin, gazteekin, eta, azkenik, gurasoekin. Zergatik gurasoekin?


o038-039_on

26/12/05

22:02

Página 2

albisteakeuskara

eskaera erantzuteko, ISUNA Udalak 200 euroko isuna jarri diela salatu du Oiartzungo EHEk, uztailean egindako protesta batengatik Testua: Goiatz Labandibar

iartzungo Euskal Herrian Euskaraz-ek pasa den uztailean udaletxeko hormetan zenbait paper itsatsi zituen, Udalari UEMAren irizpideak errespeta-

O

tzeko eskatuz. Orain salatu dutenez, “eskariei erantzun beharrean, isuna bidali digute”. EHEren kontu nazionalera bidali dute 200 euroko isuna, eta hau itsatsitako

paperak kentzearen kostuari dagokio, EHEko kideek azaldu dutenez. Kontu korrontea lortzeko, bestetik, Udala “gezurretan aritu” dela ziurtatu dute: “Apirilean he-

Kaleratutako datuen artean, datu deigarri asko dago; horietako bat aipatzearren, gazteek muturreko egoeratan gaztelerara jotzen dutela: haserrea azaltzeko, poza azaltzeko...

Bai, hori beraiei egindako galdeketan oinarrituta dago. Galdera zuzenak egin zitzaizkien, egoera askotan –banketxean, dendan, eta abar– nola jarduten zuten jakiteko. Eta zera nabarmentzen zen, haserrea edota poza agertzerakoan gaztelaniarako joera asko handitzen zela. Horrek badauka bere

lojika. Hizkuntza bat ikasten duen edonork, adibidez, katalanez edota frantsesez oinarrizko maila bat daukanak, hitz egiteko ez dauka arazorik, baina, –nahiz eta han bizi–, haserretzerakoan, etxean ikasitako hizkuntzara joko du, oinarri-oinarrian duen horretara, hain zuzen. Ulertzekoa da gaztelaniara jotzea, askok eta askok etxean ez dutelako euskara ikasi, baizik eta gaztelania. Orduan, hobekien menperatzen duten hizkuntza, gaztelania da; batik bat erregistro horietan. Beste datu deigarrietako bat, irakurketari dagokiona da: pasaitar gazteek %13 irakurtzen dute gure hizkuntzan...

Maite Otegiren ikerketa plazaratzeko modua asmatzen saiatu gara; asmoa modu errazean egitea zen”

Gurasoek sekulako eragina daukate gazteen hizkuntza ohituretan”

Haserrea edo poza agertzeko gaztelerara jotzeko joera daukate Pasaiako gazteek”

Bada ikusten genuelako hauek eragin handia daukatela gazteen hizkuntza ohituretan, ikerketan bertan argi geratzen denez.

rrian antolatutako Hizkuntz Eskubideen Eguna artxibatzeko CIF delakoa eskatu, eta gero, isuna bidali zuten”. Hala ere, E H Ek Udalak UEMAren irizpideak bete arte salaketekin jarraituko dutela argi eta garbi esan du. Bitartean, Ezabaketa Egunean, berriro ere UEMAren irizpideak errespetatuak izan zitezela eskatu zioten Oiartzungo Udalari: “EBPNn sartuta dago, berak onartutako irizpideak errespetatzeko eskatzen diogu”.

Bai. Datu hori irakasleentzako egindako txostenean nabarmendu nahi izan dugu bereziki. Guk ere ezustekoa hartu genuen datu horrekin. Hor gauza asko hartu behar dira kontuan, adibidez, beraiek gustuko dituzten materialetatik zenbat dauden euskaraz; direla komikiak, direla edozein motatako aldizkariak... Kontua da batzuetan eskola dela hizkuntzaren euskarri bakarra, gero gazteek bizi duten errealitatea erdalduna delako. Txosten nagusia irakurrita, zein esango zenuke dela euskararen osasuna Pasaian?

Eusk araren egoera Pas aian duela 15 urtekoa baino askoz ere hobea da, batez ere ezagutza mailan. Barrutien arteko aldea ere asko murriztu da. Egia da, adibidez, erabilera igo den arren, ez dela asko igo. Alde horretatik ba-

Euskararen egoera oso epe laburrean hobetu da; aldaketok mantsoagoak izan ohi dira”

lorazioa ez da hain ona. Esan bezala, ordea, ezagutza izugarri igo da, eta igoera hori, gainera, oso epe laburrean eman da. Horrelako aldaketak, izan ere, askoz ere mantsoagoak izan ohi dira. Etengabe euskara erabiltzen dutenak hazi egin dira, kopuruan, baina gehien igo direnak, euskaraz tarteka aritzeko joera dutenak dira. Hauek egoera jakin batzuetan egiten dute, lagun jakin batrzuekin, eta abar. Paper bidez zabaltzen dira maiz gauza hauek; ez al da jende gutxirengana iristen?

Euskaldunon hiztun komunitatea oso txikia da, eta uste dut maiz ez garela horretaz jabetzen. Komunitate txikia izanda, bitartekoak ere mugatuak dira, eta, noski, kaleratzen ditugun materialak horien araberakoak dira... 39


o040_on

22/12/05

17:10

Pรกgina 1


o041_on

22/12/05

20:43

Pรกgina 1


o042_on

26/12/05

22:04

Página 1

hizkuntza eskubideak euskarah

Euskararen gorabeherak

Eskubidea

“ GORA. “Horra, horra, gure Olentzero” Modu asko dago erakusleihoa apaintzeko. Errenteriako Rodriguez Zarzuelo botikak, modu guztietan politena aukeratu du: euskaraz egitea, alegia.

BEHERA. Euskaldunak, gosez Eroskin tonaka polboroi saltzen dituzte, ikusten denez; horietako gutxi dira, ordea, euskaldunontzako. Argibideak, behintzat, ez daude gure hizkuntzan.

Eskubidea dugu merkatal zein kontsumitzaile jarduera oro euskaraz egiteko, euskararen erabilpenerako murrizketarik gabe, hala nola ondasun eta zerbitzuen salerosketa, banku eragiketa, aseguru, eta gainerakoak, eta, halaber, jarduera horiek burutzeko behar diren agiriak euskaraz izateko”

Euskal Herrian Euskarazen ‘Bideak’ eskuliburutik hartua; HITZAn dago edonoren eskura

Esanak

“ Behatokia (euskararen eskubideen urraketak salatu ahal izateko telefono zenbaki berezia)

902 19 43 32 www.behatokia.org

42

Arzalluzek, esaterako, oso liburu interesgarria atera du. Ez diot ezer kentzen. Soilik gauza bat: zergatik ez du euskaraz idatzi? ” BERNARDO ATXAGA, IDAZLEA (‘BERRIA’, 2005-12-18


o043_on

22/12/05

16:39

Pรกgina 1


o044_on

26/12/05

21:43

Pรกgina 1


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.