o001_on
22/5/06
13:24
Pรกgina 1
O ARSOALDEA N 2006ko maiatza 23. zenbakia
ESKUEN
HIZKUNTZA ANTON MENDIZABAL, FORMAREN ETA MAMIAREN MAISU
GIZARTEA Etxebizitza, urrezko eskubidea
o002_on
22/5/06
16:58
Pรกgina 1
o003_on
23/5/06
20:28
Página 1
gaiaksarrerakoa
Kale nagusitik Xabi Zabaleta
Bai, baina ez z dakit zer den, beharbada udaberriaren eragina izango da, baina azkenaldian aztoratuta nabil. Irudipena dut ikusten dudana ez dela dirudiena, itxurakeria gailentzen dela. Esaten dena eta egin dena, gehienetan, bat ez datozela. Galduta ikusten dut neure burua, zer pentsatu ez dakidala, itxuraz zentzugabeak diren jokaeren eta jarreren erdian. Askoren ustea da, adibidez, beste mundu bat posible dela, baina ez ditugu gure bizi-ohiturak aldatu nahi. Ekonomialariei aspaldian
E
entzuten diegu etxebizitzen prezioak ez direla gehiago igoko. Baina, bazter guztietan etxeak egin eta egin ari diren arren, ez dira merketzen. Inkesten arabera, inoiz baino euskaldun gehiago gara, baina sekula baino barneratuago eta etxekotuago daukagu erdal mundua. Euskara EAEn ofiziala da, baina hobe epaitegietan erabiltzen ez baduzu, zigortua izateko arriskua izango duzu eta. Jaunartzeak –ezkontzak zer esanik ez– inoiz baino ponpoxoago eta dotoreago ospatzen dira, baina gero inor
gutxi joaten da elizara. Agintariek garraio publikoa erabiltzeko kanpainak egiten dituzte, baina autoaren aldeko politika egiten dute. Edo Kiotoko ituna sinatzen dute, bai, baina ez dituzte sinatutako konpromisoak betetzeko neurriak hartzen. Badira bi hilabete ETAk su-eten iraunkorra adierazi zuela, baina inoiz baino urduriago dabil hainbat politikari. Garai berriak bizi omen ditugu, hori sinestarazi digute, baina konponbiderik oraindik ez dut ikusten.
euskara
iritzia ON-EN DATUAK Argitaratzailea. Oiartzualdeko Hedabideak SL Egoitza. Santa Klara 22, Errenteria-Orereta (20100) Telefono zenbakia. 943 34 03 30 Fax zenbakia. 943 34 11 02 Posta elektronikoa. on@oarsoaldekohitza.com Lege gordailua. SS-607/04 Zenbakia. 23.a (2006ko ekaina) Urtea. III.a Maiztasuna. Hilabetekaria Zuzendaria. Libe Ibañez Publizitatea. 678 68 71 20 - 678 68 71 21 publi_oarsoaldea@oarsoaldekohitza.com Harpidetza. 943 30 43 46 Bezero arreta. 943 30 43 46 Tirada. 2.500 ale Inprimategia. Leitzaran Grafikak (Andoain) Diseinua. Hitzeko Euskara eta Komunikazio Zerbitzuak Azaleko argazkia. Lander Garro
04 Zutabeak.
28 Propaganda.
Xabier Zabaleta, Imanol Carballo, Juan Joxe Ugalde, eta Joxe Mari Carrereren testuak.
Eskualdeko postontzietan banatzen den propaganda gaztelaniazkoa da, ikerketa batek salatzen duenez.
10 Kolpeka. Agustin
ondare
Migeltorenaren ikuspuntutik, hilabeteak alor ezberdinetan eman duena.
31 Vietnam. Pasaiako bi lagun Asiako herrialde horretan izan dira, eta bizi izandakoaz aritu dira, luze eta sakon.
nagusia
12 Etxebizitza.
12
Gero eta garestiagoak dira etxebizitzak. Zer egiten dute herritarrek erosi ahal izateko?
20
20 Elkarrizketa. Anton Mendizabal eskultorea, interes handiko gaiez.
24 Klik. OHARRA Esku artean daukazu ON aldizkariaren 23. zenbakia, 2006ko ekainekoa alegia. ON hilabetero jasotzeko, OARSOALDEKO H IT Z A gatik urtean 65 euro ordaindu behar dira.
Miarritzeko Baleta Errenteria Dantzanen.
ON ESKUALDEKO ALDIZKARIAREN LAGUNTZAILEAK (erakunde publikoak)
24
Gipuzkoako Foru Aldundia
Errenteriako Udala
Lezoko Unibertsitateko Udala
Oiartzungo Udala
Pasaiako Udala
03
o004_on
22/5/06
17:02
Pรกgina 1
o005_on
18/5/06
16:39
Página 1
iritzia Puntua
Eaaaarki goaz!
aiatza joan da. Egin behar zuten haur gehienek egin dute lehen jaunartzea. Egin dituzte elizakoak, banketeak… Eta jaso dituzte opariak. Familiak elkartu dira. Akaso, bakarren batek, oraindik ez du ordaindu ekitaldiak eragin dion gastua. VISAk aurreratuko zuen. Guztira 2.500 euro inguruko gastua omen du gaur egun lehen jaunartzeak. Horri ez diot erreparatuko. Bakoitzak nahi duena egiten du bere diruarekin. Gero eta gehiago globalizatzen ari den kontsumo-gizarte honen eragina da aztertu nahi dudana. Badakit urte osoan haur horiei lehen jaunartzearen esanahaia erakusten aritu diren erlijio-hezitzaile eta apaizentzat kezkagarria izango dela egun handia iritsitakoan ikusten dutena. Etsigarria izan behar du ikustea espiritualitatearen arloan landu denak zein indar gutxi duen kontsumo-gizartearen korronte geldiezinaren ondoan. Eta ez hori bakarrik: etsigarria izan behar du, haurraren lehen urteetan, Jainkoari begira landu denak zein arrasto txikia utziko dion. Izan ere, nire hurbilenengandik hasita, haurrak ez dio luzaro segitzen lehen jaunartzearen bideari. Eta ez da harritzekoa. Zer diote gurasoek? Zenbateko lotura izan dute beraiek erlijioarekin eta Elizarekin txuri-belz dotorez ezkondu ezkeroztik. Eta zein jarraipen egingo diote lehen jaunartzea egin duen seme-alabari. Alegia, konpromisorik hartuko al dute neska-mutikoak erlijioaren sendan hezitzeko. Hipokresia. Hori da: hipokresia. Kasu gehienetan, lehen jaunartzea etxekoentzat «kontu» bat besterik ez da; gizartearen aurrean egiten den erakustaldi soila. Ospakizuna bai… Baina zer ospatzeko? Lehenengo galdera hauxe da: zergatik ezkondu ziren gurasoak Elizan ekitaldi haren esanahiari segituko ez badiote? Inkoherentziaren hirugarren mugarria jarri dute hil honetan askok eta askok beren seme-alabaren lehen jaunartzearekin. Biga-
M Joxe Juan Ugalde
HILEKO ESALDIA
Nolako egurra, halako ezpala
rrena bataiatzea izan zen. Alde horretatik, zein eredu ari gara ematen haurrari? Sinisten ez dugun hartaz izugarrizko festa soziala egiteko gai garela erakusten ari gara; alegia, gezurraren predikua erakusten ari gara. Behin eta berriz esan beharra dago: ez kasu guztietan, baina bai askotan. Gehienetan esango nuke. Lehen jaunartzea erlijio-ekitaldi izatetik ekitaldi sozial izatera pasatu da. Gehienetan, ekitaldi sozial soila da; eta gero eta gehiago sofistikatzen ari dena. Aspalditxoan dakigu zenbateko dirutzak gastatzen diren gisa horretako ekitaldietan. Ba… Orain ikusi besterik ez dago lehen jaunartzerako «estilo liburua». Antolaketaren aldetik, «ezkontza txikia» omen da haurrarentzat mugarri behar lukeen ospakizuna. Zenbaitetan hasiak omen dira gonbidatuak beren otorduak prezio astronomikotan ordaintzen, eta, jakina, dirua jasotzen dutenek nolabaiteko negozioa egiten. Aspaldi pasatu ginen, egun handi hori, bizitzako lehen erlojua jasotzeko egun seinalatua izatetik, dozenaka opari izugarri jasotzeko egun neurrigabekoa izatera. Bazkal ostean «animazioa» jartzen zaie txikienei: pailazoak, txotxongiloak, magoa… Zenbait tokitan animazio enpresak ere sortu dira. Interneten aurkituko dituzue. Eta abar, eta abar… «Txorakeria» sofistikatzen ari gara. Gainera, lehen jaunartzeari ere ohikoa dugun gehiegikeria kutsua eman diogu. Hitz batean: kontsumogizarteak irentsi egin du hori ere. Eta batek ez daki zein den benetan familiaren juntadizio horren egiazko arrazoia. Norbaitek pentsa lezake sinistun naizelako ari naizela aipatutako guztia salatzen. Aitzitik. Ezta pentsatu ere! Ez ditut aireratuko erlijioaren alorrean ditudan zalantzak eta sinistu ezinak. Alde horretatik gaiaz gutxi kezkatu eta gaiari denbora gutxi (gutxiegi) eskaintzen diotenen zerrenda luzeko beste bat naiz. Baina… Koherentzia kontua da. Alegia, zer ari gara, sinisten ez duguna ospatzen? Zergatik eskaintzen diogu haurrari «ustezko» egun handi bat, gero egun horrek gurasoen aldetik segidarik izango ez badu. Zer ari gara erreproduzitzen? Ni ez naiz nor inori koherentzia eskatzeko. Baina… 05
o006_on
22/5/06
16:59
PĂĄgina 1
eskualdeko momenturik politenak‌
www.oarsoaldekohitza.info
o007_on
17/5/06
17:07
PĂĄgina 1
artikuluairitzia
Koma
Arrastoak
sturiaseko Xixonen jardunaldi interesgarriak antolatzen dituzte: Les otres Cares del Planeta. Neokapitalismoaren globalizazioaren kontra munduan barrena gero eta gehiago zabaltzen ari diren ekitaldietako beste bat da. Berez halako ekitaldiak ez luke guretzat berezitasun handirik, detaile txiki batengatik ez balitz. Ikur bezala erabiltzen duten irudia estolda tapa borobil bat da, eta estalki hori... Errenteriako estoldaren tapa da! Zehazkiago, Herriko Enparantzan dagoen tapa. Istorioa, hau da. Mikelazulo elkarteak Espaloietan Oinutsik kale festa egitea proposatu zion hainbat jenderi. Musikaz, antzerkiaz, edota arteaz kaleak okupatzea zen proposamena. Lagun horien artean Txokolarte taldeko lagunak heldu ziren. Serigrafiak eta grabatuak egiten dituzte. Ideia oso bitxia bururatu zitzaien, alegia, kalearen grabatuak egitea. Gure bizitzan oharkabe pasatzen diren gauzak dira eguneroko zapaltzen ditugunak. Baldosak, adokinak, galipota, estolda tapak, espaloiak, zakur kakak (bueno, hauekin ohartzen gara, bai)... Artista hauek egin zutena izan zen elementu horiek bere egunerokotasun horretatik atera eta paper batean jartzea, horrekin arte lan bat osatuz. Pentsatu eta egin. Ikusgarria. Zanpakaminos txiki bat ekarri zuten. Tinta beltza zabaltzen zuten baldosetan edo estolda tapetan. Paper bat jarri gainean; honen gainean gomaespumako koltxoi zaharra, eta ondoren zanpakaminosa gainetik, joan eta etorri. Eta hara non tapa hori artelan bihurtuta, baita baldosak ere. Polita da hain arrunta diren kale osagarriak modu horretan ikustea, bere ohiko irudi horretatik kanpo. Guri bakarrik ez, badirudi honetaz dakiten beste batzuei ere interesagarria eta orijinala iruditu zitzaiela, eta Espainiako Grabatu Sari Nazionala eman zieten; eta horrela gure Herriko Enparantzako estolda tapa arte lan saritu bihurtu zen. Ikusi nahi duenak Mikelazulon dauka aukera. Eta Xixonen neokapitalismoaren globalizazioaren kontrako ikurtzat hartu dute. Errenteriako Udala jarri beharrean Les otres cares del planeta irakur daiteke orain tapan. Ez galdetu zer nahiago dudan.
A
Joxemari Carrere
HILEKO ESALDIA
“Nola parabisurako bidea den errazago ifernukoa baiĂąoâ€? (Axular)
Lisboan izan zen. Harrituta gelditu nintzen kale bateko estolda estalki batek Espainiako hiri baten inskripzioa zuelako. Bertako lagun bati galdetu eta erantzun zidan Portugalen ez zituztela halako tapak egiten eta Espainiatik ekartzen zituztela. Ez dakit adarra jo ote zidan, baina harrigarria egin zitzaidan. Hiri imajinario bat etortzen zait burura, beste hirietako puskekin egina, eta puska horien bitartez bidaiatu zaitezke. Adokinak Eskandinabiako herri txiki batetik ekarriak dira. Herri horretan urtean sei hilabete lo egiten dute eta beste sei hilabete esna pasatzen dute, eta adokin horiek herritar haien ametsak ekartzen dituzte. Edo, estoldetako tapak, Asian dagoen hiri jendetsuan eginak dira. Gainean jarriz gero fundizioan lehertzeraino lan egiten duten haurren intziriak entzun ditzakezu. Eta espaloietako harri fin hauek... Mundu bat dago kaletako harrietan, galipotean, baldosetan. Zapaltzen dugun lekura begira bagoaz ohartuko gara historiak ere bere arrastoak utzi dituela. Estoldetako estalkien hitzak euskaraz agertzen hasi zirenean. Aguas-en ordez, urak. Ayto de Renteria, Errenteriako Udala bihurtu zen. Gaur egun, agian, ez du atentzioa deituko, baina garai batean euskararen berreskuratzearen seinale umila zen, lur jota zegoena lurrean agertu behar zen ere. Honi, bestetik, pelaje ezberdinetako baldosak gehitu behar dizkiogu. Gogoratzen duzue Erdiko Kaleko eta Madalen Kaleko baldosak aldatu behar izan zituztela? Jendea, euri pixka bat eginez gero, hankaz gora joaten zelako izan zen. Eta Beheko kaleko koskak? Oinetakoen mundura begiratuz gero, herriko historiaren puskak ikusiko ditugu. Horiek irakurtzen ikasiz gero, gure historiaren lerroak irakurriko ditugu, umilak, xumeak, ohorerik gabekoak akaso, baina gure historia. Zenbat jendek ez ote zuen zanpatuko udaletxeko arkupetan aldatu zituzten harlausak. Orain berri berriak ditugu, lisu-lisuak, baina arimarik gabeak, paretetako harriekin bat ez datozenak. Zenbat belaunaldi igaro beharko dira, zenbat oin gainetik pasa, harri horiek beren historia osatzeko? Askotan garrantzirik ez diogu ematen zanpatzen dugun zoruari, ahaztuta gure herrian ematen ditugun pausuen euskarri dela. Bertan azaltzen diren arrastoak irakurtzen ikasiko bagenu gure historiaren zati txiki bat deskubrituko genuke, akaso. 07
o008_on
22/5/06
12:11
PĂĄgina 1
iritziazzenbat buru, hainbat aburu
Azken kokreta Kote Camacho
Handik
Sakelakoen antenen hedapenaz anta Klara kalean, sakelakoentzako antena jarri nahi zuten. Egitasmoak auzoko lagun batzuen kezka piztu zuen eta uxatzea lortu dute. Azken urteotan, antenen loraldi kezkagarria ezagutu dugu, baina horrek jendeen osasunean izan dezaken ondorioez, zer dakigu? Ezer ez. Gure teilatuak antenez josita daude; egunez eta gauez, eremu elektromagnetikoen menpe bizi gara. Teknologi horiek, zuhurtziarik gabe garatzen ari dira gurean. Ipar Europako estatuetan berriz, erakundeak babes neurriak hartzen hasi dira. Herbestean, gero eta udal gehiagok antenen instalazioa eten egin dute, sor ditzaketen kalteez jakin arte. Berrikitan, Ingalaterrako Osasun eta Babes Agentziek ere, Sueziakoaren ondotik, eremu elektromagnetikoak kaltegarritzat jo ditu. Oarsoaldean, berriz, isiltasuna da nagusi. Antenak bizilagunentzako diru iturria direnez, gure teilatuetan hauen kopurua asko hazi da, hor-
S
Nathalie Pelage
08
taz denok bizi gara eremu elektromagnetikoen eraginpean. Sakelakoen esposizioak laburrak badira ere, hauen anten eragina etenik gabekoa da. Zientzialariek diotenez, intentsitate apaleko esposizio iraunkor horiek kalte biologikoak sortzen dituzte. Memoria eta arreta arazoak eragitetik, leuzemia sortzen laguntzeraino. Beste hamaika zientzialariren kezka, bestetik, hauxe: arauek agintzen duten antenen arteko distantzia ez ote da motzegia? Mugikorren errepikagailu batek, gutxienez, 300 metroko eremuan du, izan, eragina. Hemen, instalazio bat egin ahal izateko, Industria Sailaren eta –gero– udalaren baimena lortu behar da. Ba al daki norbaitek Oreretan zenbat antena ditugun buruen gainean? Zer distantziatan? Zenbateko potentzia izan dezakete? Egin behar diren neurketak eta kontrolak egiten ote dira? Errenteriako Agenda 21ak, ez ditu antena-errepikagailuak aipatu ere egiten...
o009_on
17/5/06
17:08
Página 1
zenbat buru, hainbat aburuiritzia
Beltza Iñaki Mikeo (TKEko komunikazio arduraduna)
TKE ligaz bi hitz Badator laugarren urtez Kantauriko urak horrenbeste astindu dituen TKE Liga. Iraganaz, orainaz eta geroaz hitz egin du Iñaki Mikeo errenteriarrak.
daren usaina sumatzearekin batera Kantauri itsasoko arraunen joan-etorriak gero eta gertuago entzuten dira. Lau urte pasatu dira Kantauri kostaldeko goi mailako lehiaketa gazte hau –TKE– sortu zenetik, eta denbora horretan guztian arraunean izan dituen eraginak ez gaitu hutsean utzi. Gauza onak eta txarrak izan dira, batzuk gustukoak eta beste batzuk ez hainbeste. Egin beharreko hobekuntzak ere hortxe daude, baina, egia esan, horrek bultzatzen gaitu ilusioz aurrera jarraitzera. Gauza txarrak leporatzeko denbora franko izango dugu hurrengo denboraldian, zenbat eta gutxiago hobe, noski, baina oraingo honetan, TKEren etorrerak arraunean izan duen eraginari egin nahi nioke so. Hasteko, gure kirol maitea hankaz gora jarri duelako susmoa dut. Dakigun bezala, arrauna gure historian, kulturan eta bihotzean daramagun zutabe berezia izan da beti, baina, era berean, beste
U
kasu batzuetan bezala, modernizazio ukitu baten premian zegoen, beste hainbat kiroli gertatu zaiona gerta ez dakion: desagerpena eta ahanztea. Modernizazioak ez dakar tradizioaren ukazioa, biak saltsa beraren amorante bikainak izan daitezke produktu on batean bilakatzeko. Printzipioz, Kantauriko 12 klub onenak lehia bizian ikusteko egutegi egokia antolatu da: ikusteko eta gozatzeko egokia. Guztiak guztien kontra, astetik astera, herritik herrira, astebururo kostaldea kolorez jantziz: arrosa, berdea, horia, urdina, gorria... Telebistaren presentzia ere kirolaren biziraupena bermatzeko ezinbesteko ezaugarria da, eta, horrekin batera, kirola lapiko magiko horretara egokitzea ere ezinbestekoa: helikopteroaren presentzia, GPSaren jarraipen zehatza, mikrofonoak, traineru barruko kamerak, katamaranak eta abar. Antolaketa aldetik, 1 Formula, UCI Pro Tour
eta halakoak eredu bezala hartuz, estropadak hartu duten neurria ere goi mailakoa da. Hori da, aipatu bezala, gure helburuetako bat. Web orriaren presentzia ere ezin dezakegu ahaztu, GPSaren denborak zuzenean erakusten eta eskaintzen duen ate miragarria; Boga gida, arraunlari, estropada eta informazio guztiarekin… Halako abantailekin nola izango da ba galtzailerik? Klubak, arraunlariak, zaleak… Ez al du, bada, arraunak guzti honekin irabazi? Estrategikoki, kirol askoren erreferentzia bilakatu dela ez da dudarik. Udan, denon ahotan egotea lortu du lehiaketak, tradizioa eta modernitatearen uztarketak izan duen arrakastaren eredu. Gaurko erronka nagusia lortutako guzti horri eustea da, hau da, autofinantzaketa. Horretan gabiltza buru-belarri, eta baliteke, idatzi hau ateratzen den unerako, ezusteko politen bat agertzea, Ligaren autofinantzaketa osoa agian? Gora Liga Santua!
Erantzun, ahal baduzue zkenaldi honetan, gauzak aldatzen ari direla konturatu naiz. Kaleetan gero eta auto gehiago dago eta aparkalekuak gutxiago; Donibanen gaua pasatzen laguntzen duen “txiringitoa” zabaldu dute eta San Pedroko frontoi gixajoa umez josita dago; klima, dirudienez, hemen eta munduan, ez da atzokoa eta petroleoa erretzea angulak jatea bezala bihurtu da ia; portua ez, portua hor dago, gero eta haundiago eta badia... Baina norena da badia? Azkenaldi hontan gauzak aldatzen ari direla konturatu naiz. Baina, bestalde, ez dakit zergatik harritzen naizen. Denbora aldaketa da eta, aldaketa, eboluzioa, gauza naturala. Horrek, ordea, ez du esan nahi aldaketa guztiak hobera direnik. Konturatu naiz, azken aldi honetan, gure kaleetan etorkinak ikustea eguneroko gauza bihurtu dela. Eta konturatu naiz, paisaia aldaketa honekin, gutako batzuk aztoratuta dabiltzala. Inor ez da mamuaren beldur, mamuak agerraldia egiten duen
A
arte. Arrazismoa beldur bat da, ezagutzen ez denarekiko beldur irrazionala, askotan, eta nahi gabe, komunikabideek elikatzen dutena. Eta honetan nagoela, Frank T Mc-ren hitz batzuk etorri zaizkit gogora: “Ni ez naiz arrazista, baina ez ditut moroak eta ijitoak jasaten”. Badira hori esan eta beren zabaltasun osoan lasai lo egiten dutenak. Hemen inor ez zen arrazista, etorkinak iritsi diren arte. Eta ez altxa, irakurle, gehiegi burua arrazistaren bila, begira zure ingurura. Guztiok soberan ezagutzen ditugun topikoak entzuten hasi naiz gure herrian, hemen errepikatuko ez ditudanak. Arrazistak ikusten hasi naiz, Pasaian, Oreretan, Bilbon eta Iruñean. Eta arrazista gazteak; ezagunak, lagunak... Hauei galdera bat luzatzea gustatuko litzaidake: nire aitona, eta gutako askorena, etorkinak izan ziren. Noiz utzi zioten, berak, edo beren semeek, edo hilobek, etorkina izateari? Erantzun, ahal baduzue.
hONa
Imanol Carballo
09
o010-011_on
22/5/06
12:55
PĂĄgina 1
iritziassakONduz
Agustin Migeltorena
Hilaren errepasoa
San Marko erromeria urean nahiko izen arrunta da: Markos. Gaztetan banuen lagun bat Marcos izena zuena. Geroztik beste bat ezagutu dut, baina honakoa Markos da, k-rekin idatzia: euskalduna, badakizu... Euskaldunok, baina, ez dugu seguritate handirik euskararen kontu honetan: xuxen zuzentzaile ortografikoak Markos beharrean Marko dela agintzen digu. Eta badakizue, herri honetan gero eta kristau gutxiago izanen da, baina euskara kontuetan, amen! Nahiago luke etxeko nagusiak guk Euskaltzaindiari adina kasu eginen balio morroiak berari... Horregatik, aurtengo apirileko erromeria San Markon izango genuela uste genuen. Baina, to! San Marko erromeria Bizarain mendian ospatu omen genuen! Eta bertaratu ginen pasaitarrok enteratu gabe: ErrenteriaOreretan, San Marko(s)-Bizarain. Herriko toponimiaz atera berri duten lana eskatu beharko diegu.
G
1.971
35 URTE. San Fermin eskola zaharkitua bota dute Pasai Antxon. Zaharkitua egonik ere, eraikuntzak 35 urte
baino ez zituen. Edo zaharra ote eraikuntza bat adin horrekin? Erabakitzen duenak dauka
PPren salaketa ,5 milioi euro desbideratu dituzte Beraungo Pablo Sorozabaleko garajeen obretatik.� Salaketa gogor hau egin zuten Errenteria-Oreretako PPko zinegotzi Mari Angeles Bastosek eta Lucia Peraltak PSE-EEren aurka, aste batzuk atzerago. Ez dakit zein
1
10
o010-011_on
22/5/06
12:54
PĂĄgina 2
sakONduziritzia
Eta informazioa?
Fanderia ia bukatua
aizkibel bizirik! taldeak dioenez, Aldundiak eskatuta Ekos EM enpresak Jaizkibelgo itsas hondoa aztertu omen zuen. Ikerketa txostena, ordea, ezkutatu egin omen dute itsas hondoa eremu babestu izateko eskatzen duelako. Aldundiaren aginduz hau ere, LKS-k egindako beste lan batek kanpo kaiaren bideragarritasun ekonomikoa zalantzan jartzen omen zuen: hura ere ezkutatu egin omen zuten. Harrigarria bada ere, instituzioak eurak ari dira azken boladan herritarron parte hartzea aldarrikatzen. Horretarako, ordea, ezinbestekoa da informazioa. Edo konbentzimendu demokratikoak baino, onkeriak bultzatu zuen Agenda 21ean parte hartzeko egin zen aldarria?
asaiako Dia supermerkatua Errenterian omen dago. Errenteriako tren estazioa, berriz, Lezon. Eta Fanderia...? Non dago Fanderia eta haren ingurua? Errenterian? Oiartzunen? Errenterian eta Oiartzunen ote dago? Etxebizitzetarako erabilitako lur zoruaren hedapenak Oarsoaldeko lau udalerriak batean bildu ditu, gizentzen ari diren ur tantek batzeko joera duten bezala. Egunetik egunera nabarmenagoa da Oarsoaldeak duen makroudalerri txura. Haren lidergoa eta administrazioa, ordea, lau zatitan banatzen da, eta Oarsoaldeko Garapen Agentzia egonik ere, udalerri bakoitzaren politika bere baitakoa baizik ez da gehienetan, ikuspegi orokorraren kaltean.
P
J
“
Molinaoko bizilagunak Altzako osasun etxera mikrobusez joan ahal izango dira� ERNESTO GASCO Donostiako mugikortasun zinegotzia
u ere garraio publikoaren alde gaude: beraz, primeran! Donostiak Pasaia inguruan zergak jaso bai, zerbitzurik eskaini ez, duen inkoherentzia
G
asmatzeko aukera, eta baita ez asmatzeko arriskua ere. Hain lokal libre gutxi dagoen herri batean pena ematen du halako etxe puxka botatzen ikusteak. Hura konponduta, zenbat lokal ez ote ziren
den gaiaren egia; izan ere, normala den moduan, Juan Carlos Merino alkateak gezurtatu egin baitzuen afera. Ez bedi, beraz, inor haserretu; ez dakit norena den arrazoia, baina gogora etorri zait lagun on batek behin esandakoa: nik ere salduko nuke nire burua, akaso, baina ez hain merke, moteil‌!
egokituko jendearen beharrak asetzeko! Etxeen alokairu soziala bultzatuko omen da eraikuntza berriarekin, baina esan bezala, erabakitzen duenak dauka ez asmatzeko arriskua ere.
salatu dugu beti: beraz, ados! Mikrobusaren geltokiak ikusterakoan, ordea, terrenoa pizarekin mugatzen ari den zakurra datorkigu gogora.
11
o012-016_on
18/5/06
17:49
Pรกgina 1
nagusia
ETXEBIZITZA urre preziatua
Oinarrizko eskubide izan arren, etxebizitza ezinezko erronka bilakatu da herritar gehienentzako; bakoitzak bere modura egiten dio aurre arazoari Testuak: Jon Gontzalo Argazkiak: Lander Garro
12
o012-016_on
18/5/06
17:48
Página 2
gizarteanagusia
uskal Herriak hiru milioi biztanle inguru ditu, eta horietatik milioi batek ez du etxebizitzarik erosteko baliabide ekonomikorik. Esandakoa larria litzateke eskualdeko biztanleentzako, eskualdean hala gertatuko ez balitz ere, hau da, eskualdea salbuespena balitz. Sikiera elkartasunagatik. Eskualdean, ordea, arazoa berbera da, larriagoa ez bada. ez dezagun ahaztu eskualdeko herriak Donostiatik gertu daudela, eta horrek lurra izugarri garestitzen duela. Lehen aipatutako datuak, bestetik, argi eta garbi erakusten du etxebizitza Euskal Herriko arazo nagusietako bat dela. Batetik, salmenta libreko etxeak oso garestiak direlako, eta bestetik, diru sarrera txikiak dituzten pertsonak babes ofizialeko etxebizitzen zozketetatik
E
kanpo gelditzen direlako. Hori guztia gutxi balitz, alokairuen prezioa ere gora doa etengabe. Datu esanguratsuak, ordea, askoz gehiago dira: azken bost urteetan etxebizitzen prezioak ia laukoiztu egin dira. Gauzak horrela, hamar biztanletik bederatzik mailegu edo hipotekak eskatu behar ditu etxebizitzen prezioei aurre egiteko. Euskal familia batek irabazten duen soldataren %65 hipoteka ordaintzen xahutzen du. Berdin eskualdean. Nolanahi ere, etxegintzaren negozioak ez du etenik. Euskal Autonomia Erkidegoan 11.600 etxe egiten dira urtero, eta adituek diotenaren arabera, datozen urteetan kopuru horrek gora egingo du. Baina beharrezkoak al dira hainbeste etxebizitza? Erantzuna
ez dago oso garbi. Uneot an, 83.600 etxe hutsik daude Euskal Autonomia Erkidegoan, eta horietako asko Oarsoaldean. Errenteria-Oreretan, esaterako, 3.700 etxebizitza inguru dago hutsik. Egunak joan egunak etorri, etxeok hutsik jarraitzen dute. Bitartean, gazteetako asko eta asko gurasoen etxean daude, irtenbiderik aurkitu ezin.
ETXEEN UGALKETA. Oarsoaldean, Oiartzunen, Lezon, Pasaian, eta Errenteria-Oreretan, herri bakoitzeko hirigintza planek hamaika etxebizitzen eraikuntza aurreikusten dute. Esate baterako, Lezon 3.000 lagunentzako auzoa eraiki nahi dute. AltamiraHerriondo bailaran kokatuko litzateke, eta elkarte batek baino gehiagok pelotazo urbanistikoa
deitu dio dagoeneko Udalen asmoari –ekimen honen atzean Errrenteriako eta Lezoko Udalak daude sartuta–. Auzo erraldoi hori, ordea, ez da salbuespena. Trintxerpeko La Herrera gunean 750 etxebizitza berri eraiki nahi dituzte; Oiartzungo Iturriotz, Arragua eta Ugaldetxo auzoetan 784 izango dira etxebizitza berriak; eta Errenteriako Markola eta Agustinetako auzoetan ehundaka etxebizitza egin dituzte dagoeneko. Agustinetatik Añabitartera doan gunea, berriz, errekalifikatu egun dute, eta, aurrerantzean, etxeak eraikitzeko lurra izango da. Auzo berri hauek, ordea, konponduko al dute etxebizitzaren arazoa? Zaila da baikorra izatea. Batetik, etxebizitza berri gehientsuenak salmenta librekoak dire- 13
o012-016_on
18/5/06
17:48
Página 3
nagusiaggizartea
Datuak ETXEBIZITZAK Orotara. Oiartzun. 3.853. Errenteria-Orereta. 16.160. Lezo. 2.447. Pasaia. 7.431. Hutsak. Oiartzun. 616. Errenteria-Orereta. 1.576. Lezo. 258. lako, eta bestetik, babes ofiziale-
ko etxeen eskaera, eskaintza baino askoz ere handiagoa delako. Alokairu sozialei dagokionez, zer esanik ez. Eskaintza oso txikia da.
BAB E S OFI Z IALA. Gaur egun, babes ofizialeko etxe bat egokitzea ia loteriaren pareko da. Baina zozketa egunetan askoz gehiago dira aurpegi tristearekin etxera itzultzen direnak, etxea egokitu izana ospatzen dutenak baino. Esate baterako, orain bi urte Errenteriako Lartzabal auzoan babes ofizialeko 120 etxebizitza zozketatu zituzten. Zozketa horretan 3.000 lagunek eman zuten izena eta, horietatik 2.880, beraz, esku hutsik itzuli ziren etxera. Bigarren eskuko etxea erosi nahi duenarentzat ere egoera ez da askoz hobea. Fanderia auzoko etxeak izan daitezke horren adibide. Errenteria-Oreretako auzo berri hau egin zutenetik gaur egun arte hirukoiztu egin dira bertako etxebizitzen prezioak. Hasiera batean 14
Pasaia. 1.000. ERAIKUNTZA BERRIAK Lezo eta Errenteria-Orereta. Altamira (600-700
etxebizitza). Gecotor. Lartzabal (120 etxebizitza) Pontika. Agustinak. Gaztaño (120 etxebizitza). Pasaia (Trintxerpe). La Herrera (700 etxebizitza). Luzuriaga (250 etxebizitza). Biteri Plaza (50 etxebizitza). Oiartzun. Arragua (680 etxebizitza).
120.000 euro (20 miloi pezeta) balio zuten et a, gaur egun, 360.000 eurotik (60 miloi pezeta) gora daude. Alokairuari dagokionez, gutxi dira Oarsoaldean hilean 500 eurotik behera ordaintzen dutenak. Egoera larria dela esatea, aldez aurretik jakina dena errepikatzea litzateke. Baina hala da. Oarsoaldeko herritarrak garai bateko urre bilatzaileak bezela aritzen dira. Bila eta bila aritu, baina saririk ez dute aurkitzen. Batzuek etxea erostea erabakitzen dute, beste batzuek alokairuan bizitzea, eta badira etxe bila urrutira joan behar izan dutenak ere. Horiekin guztiekin hitz egin du ONek, eta ondorio garbi batera iritsi da:
Urko Beloki eta Naiara Etxeberria Beraien egoera: Naiara
Ordaintzeko modua: Kreditua
Etxeberria erizaina da, eta Urko Beloki, berriz, inprimategi bateko langile. Gazteak dira, eta lehen etxebizitza erosi dute, horretarako konpromiso handiko maileguan sartuz. Fanderian erosi dute etxebizitza, Errenteria-Oreretan. Zergatik erosi dute?: Hasiera batean, Fanderia auzoko bigarren eskuko etxebizitzak begiratu zituzten, baina oso-oso garestiak ziren. Etxeberriaren esanetan, “60 milioitik behera ez zegoen ezer, beraz, etxebizitza berria erostea erabaki genuen”. Prezioa: 348.000 euro ordaindu dituzte (58 milioi pezeta).
eskatu dute, eta, ordaintzeko, etxea hipotekatu dute. Bien soldataren erdia erabili beharko dute kredituari aurre egiteko, 30 urtez. Belokik autoa saldu behar izan du, dirua eskuratzeko. Beraien gurasoek, gainera, abalista moduan aurkeztu behar izan dute. Etxebizitzaren egoeraren inguruko iritzia: Biek ala biek
egoera oso gaizki dagoela uste dute, alegia, etxeak erosteko “oso garai txarra tokatu zaigula gazteoi”. Belokiren ustez, “etxebizitzaren inguruko filosofia aldatu beharra dago, bestela ez dago konponbiderik".
o012-016_on
18/5/06
17:47
Página 4
gizarteanagusia
Izaro Tolosa eta Oier Sanchez Beraien egoera: Oier Sanchez
arotza da, eta irakaslea. Izaro Tolosa, berriz, administraria. Etxebizitza bila dabiltza oraindik. Errenteria-Oreretan, Oiartzunen eta Lezon begiratu dituzte aukera ezberdinak. Ia bi hilabete daramate pisu merkeren baten arrastoari jarraitzen. Prezioa(k): Orain arte 240.000 eurotik (40 milioi pezeta) beherako pisuak begiratzen aritu dira, baina ez dute gauza handirik aurkitu. Izaroren esanetan, “etxe agentzietan argi esan digute 40 milioitik behera gauza gutxi aurkituko ditugula”. Ikusitakoa: Errenteriako Iztieta auzoan, leihorik gabeko pisu
bat ikusi dute. Lezon, etxebizitza moduan saltzen duten garaje bat… Baina orain arte ikusitako bitxiena, Oiartzunen ikusi dute: “Iragarkia irakurri genuenean harrituta gelditu ginen: txalet bat, lorategiarekin, 35 miloi. Ikustera joan ginen, eta dena ulertu genuen. Lur azpian zegoen lokal bat zen, eta etxeko lorategia urbanizazioko belardia zen”, azpimarratu du Sanchezek. Iritzia: Biek ala biek ez dute ulertzen nola iritsi garen gaur egungo egoerara. Oierrek ez du konponbiderik ikusten, “soldatak mantendu eta etxebizitzak garestitzen diren bitartean, egoera gero eta okerragoa izango da”.
Xabi Peso Bere egoera: Peso eskubaloi
Oztopoak: Bigarren zozketa
jokalaria da, eta baita fisioterapeuta ere. Elkarrizketatu guztien artean ‘zortea’ izan duen bakarra da. Izan ere, babes ofizialeko etxea tokatu zaio, Pesori, Fanderian –Urkoren eta Naiararen etxetik oso metro gutxira–, ErrenteriaOreretan. Prezioa: 120.000 euro inguru. Egindako bidea: 2002. urtean eman zuen izena babes ofizialeko etxebizitzen zerrendan, eta handik bi urtera egokitu zitzaion pisua. “3.000 pertsona aurkeztu ginen zozketa hartara eta 120 pisu besterik ez zeuden. Nirea 120 horietako bat izan zen. Zorte handia izan nuen”, aitortu du.
baten zain dago. Izan ere, orain dela bi urteko zozketan ez zuten zehaztu zer nolako pisua egokitu zitzaion. Oraindik ez daki bere etxeak izango duen tamaina. “Ez dakit 2 logelako etxea edo 3 logelakoa izango den, eta hori ere garrantzitsua da. Prezioak ez baitira berdinak. 100.000 eurotik 126.000euro bitarteko aldea dago”. Iritzia: Loteria egokitu zaiola uste du, baina argi dauka etxebizitzak askoz ere merkeagoak izan beharko luketela: “Ez dugu ahaztu behar etxebizitza herritarren eskubide bat dela. Ezin dugu gure eskubide hori zozketa baten eskuetan utzi”.
15
o012-016_on
18/5/06
17:46
Página 5
nagusiaggizartea
Ekaitz Agirre
Laura Irasuegi
Bere egoera: Argazkiko
eskubikoa da) Oiartzungo Audele zalditegiaren ondoan, beste hiru lagunekin partekatzen du pisua. Alokairuan bizi dira, etxebizitza erosteko asmorik gabe. Alokairuan bizitzearen zergatia: Betidanik bizi izan da
alokairuan. Bere gurasoak alokairuan bizi ziren, eta berak etxetik alde egitea erabaki zuenean filosofia berdinarekin jarraitu zuen. “23 urte daramatzat alokairuan bizitzen, azken bostak Oiartzunen. Oso esperientzia ona izan da, eta aurrerantzean ere berdin jarraituko dut. Nik ez dut pisu baten jabea izan nahi, bizitzeko pisu bat nahi dut”, azaldu du.
16
Abantailak (eta desabantailak): Alokatutako
etxe batean bizitzea askoz ere merkeagoa da, “guk ez dugu 50 urtean ordaindu beharreko krediturik eskatzen”. Horrekin batera, etxea partekatzea ere oso esperientzia aberasgarria iruditzen zaio, “lagun asko egiten dituzu”. Desabantailei dagokienez, alokatzeko oso etxe gutxi daudela dio Laura Irasuegik, “gero eta etxe gutxiago daude, eta gainera oso garestiak dira”. Iritzia: “Gaur egun, etxebizitza bat erosteak bizitza baldintzatzen dizu. Alokairua da irtenbidea. Hori bai, alokatzeko etxe gehiago egin beharko lituzkete”.
Bere egoera: Kazetaria da, eta
bakar-bakarrik egin behar izan dio aurre etxea erosteko erronkari. Gainerako elkarrizketatuak bezala, gertugertutik ezagutu du etxebizitza eskuratzeko zailtasunaren tamaina. Lokal bat erosi du Lezon, eta etxebizitza bihurtu du. Ordaintzeko, ordea, alokatu egin du. Hipotekaren zama arindu eta arnas pixka bat hartzeko alokatu du pisua. “Gurasoekin bizi naiz, eta erositako etxea alokairuan jartzeko aukera ematen dit horrek. Hartara, kreditua ordaintzeko erraztasun handiagoak izango ditut”. Noiz arte egoera horretan?:
Bere asmoa urtebete barru etxe
berrira joatea da. “Urtebeterako kontratua sinatu nuen alokairuan bizi den pertsonarekin, eta nire asmoa kontratu hori betetzea da. Ondoren, independizatzeko garaia iritsiko da!”. Iritzia: Ekaitz Agirre donostiarra da, baina Lezon erosi behar izan du pisua. Bere adibidea gazteek bizi duten egoera ulertzeko oso adierazgarria da. “Nik Donostian bizi nahi nuen, baina gaur egun ezinezkoa da Donostian pisu bat erostea, eta azkenean Lezora etorri naiz. Hemen prezioak merkeagoak dira, baina hala ere makina bat urte beharko ditut pisua ordaintzeko”.
o017-019_on
23/5/06
18:40
Pรกgina 1
nagusiaggizartea
japoniatik pasaiara Yohi Ohorak (goian japoniar grafiaz idatzitakoa) Pasai Donibanen egiten du lan, Albaolan, ontzigintzan; azken hilabeteotan sentitutakoak kontatu ditu Testuak eta argazkiak: Lander Garro 17
o017-019_on
23/5/06
18:40
Página 2
nagusiaggizartea
Yokohama
izakiak itsasoz mugitu zitekeela asmatu, eta ekintza horretarako baliabideak sortuz geroztik, itsasoaren inguruko hamaika kondaira eta istorio sortu da. Gizonek eta emakumeek ozeanoekin gudu handiak libratu dituzte, herrialde berrien bila, edota, sinpleki, sabela betetzeko zer edo zeren bila. Itsasoa lagun izan da, konplize, eta, halako batean, errukirik gabeko arerio bilakatu da, zital eta gaindiezin. Bizitza eta heriotza, biak ezagutzen ditu itsasoak. Mitologia hori gurera ozen iritsi da, ulertzekoa den moduan; Oiartzun izan ezik, eskualdeko herri guztiak dira, berez, kostako: Lezo, Pasaia, eta Errenteria-Orereta. Duela urte eta erdi, itsasoaren inguruko anekdotarioa aberasteko argudioa aurkitu zuten Pasai Donibanen. Albaola ontziolan, izan ere, ezohiko langilea azaldu zen, prestu eta isil, ontzigintzan lan egiteko: Yohi Ohora (Yokohama, 1976). Eguzkiaren lurretik iritsi zen, Japoniatik, luzaroan geratuko ote zen jakin gabe. “Maitasunak ekarri ninduen Euskal Herrira, eta Albaolan lagun taldea aurkitu nuen”, aitortu du Ohorak. Unibertsit ateko ik asket ak amaitu eta Ingalaterrara joan zen Ohora, Arte Ederren munduan sartzeko asmoz, eta han Izaskun ordiziarra ezagutu zuen. Ez da harritzekoa, beraz, Ohora gure artean ikustea: maitasuna beti da arrazoi sendoa...
G
’MAD E I N JAPAN’. 30 urte ditu ontzi egile japoniarrak, eta Yokohama hirian jaio zen. Badira bost urte luze gure artean bizi dela, baina, orain gutxi arte, anonimotasunean gorde izan da. ONek Albaolan bertan aurkitu du, lanerako jantziekin, elkartearen hurrengo proiekturako lanean buru-belarri. “Orain Ternuara joango den espedizioaren ontziaren azken zerak txikiak prestatzen ari gara. XVI. mendeko baleontzia da”. Japoniarrak Albaolaren modu tradizionalean lan egiten ikasi du, 18
Tokiotik 30 kilometrora dagoen hiritzar ikusgarria da Yokohama. Komunikabideetan gutxi azaldu arren, irudi zoragarriak eskaintzen ditu, eta bisitaria aho bete hortz uzteko eraikinak, gurean osoki ezezagunak. Ekonomia indartsua du, Japonia osoak bezala, eta bizimodu “zaila”. “Ez dakit ondo adierazten: Yokohama norabiderik gabeko hiria da. Askatasuna dago, gehiegi agian. Dendek eguneko 24 ordutan irekitzen dute, eta baita kafetegiek, edota dendek ere. Egunez nahiz gauez bizi zaitezke, eta horrek, berez ona izan arren, sekulako noraeza sortu du”. 3,27 milioi biztanleko hiri hau kostaldekoa da, eta hortik datorkio Ohorari itsasoarekiko zaletasuna. “Hura ere kostaldeko hiria da, baina ez dauka inolako zerikusirik zuen herriarekin. Pasai Donibanen, adibidez, itsasoa gertu duzu, lasaia da, itsasontzi txikiak dabiltza, handiren bat tarteka. Gurean ez, gurean askoz ere handiagoa da dena”. XI. mendean sortu zen Yokohama, eta, beraz, tradizio izugarria duen hiria da. Hala ere, balizko tradizio hori eguneroko bizimoduan gutxi baino gutxiago ikusten da, Ohorak berak azpimarratu duenez.
eta hortxe ari da, “gainerakoak bezala”, azken detailea ere tentuz zaintzen. Bi dimentsioen esparrutik badator ere, hiru dimentsioko artegintzan jarduteko arazo gutxi duela erakusten du japoniarrak eskuen trebeziarekin. “Ni argazki-
gintzatik nator, eta, luzaroan bi dimentsioko artea egin izan dut. Bideogintzan ere hainbat gauza egin izan ditut, baina gutxiago”. “Hori ikasi dut. Hona etortzerakoan, ordea, hirutan aritzeko gogoa suertatu zitzaidan, hau da, eskul-
o017-019_on
23/5/06
18:39
Página 3
gizarteanagusia
Euskaraz Japoniatik itzultzen diren askok esaten dutenez, euskarak eta japoniarrak fonetikoki antza handia dute. Hori esaten dute handik datozen euskaldunek. Eta handik etorritako japoniar honek, orain arteko susmoak baieztatu ditu: “Egia da, bai, euskarak eta japonierak gauza askotan antza daukatela”. Ohora euskara ikasten ari da, Donostiako IIargi euskaltegian, eta Albaolan ere, lankideekin. “Asko gustatzen zait euskara, eta hitz askoren musikaltasunak harritzen nau; ‘argia’, adibidez, hitz izugarria da”.
turan aritzeko. Irudia asko landu dut, beti irudia, eta eskuekin zerbait egiteko irrikitan nengoen. Honek ere zerikusi handia izan du hona etortzeko erabakian”. Ohora, hala ere, literatura ikaslea izan zen Yokohaman. Han japoniar handien lanak ezagutu zituen, besteak beste, eta beranduago pasatu zen hitzetatik irudietara. Albaolaren atea jotzeko arrazoiak, Ohoraren jatorrian aurki ditzakegu. “Ni kostaldeko hiri batekoa naiz, eta ontzigintzak beti jo izan dit begira. Hemen ontzigintzaren ikuspegi oso berezia dute. Hemen aritzea, beraz, oso polita da niretzako”. Ilea mototxa batean bilduta, irribarrea ezkutatzen ez dutenetakoa da Ohora. Hitz egitekoan, ordea,
keinua iluntzen du. Hitzak aurkitzeko zailtasunak ditu, gurean bost urte eraman arren. Gaztelaniaz hala nola egiten du, eta euskara duela gutxi hasi da ikasten. Hitz egiteko zailtasunak baditu ere, ez da bere inguruan gertatzen denari erreparatu gabe ibiltzen den horietakoa. Gure herria zorrotz eta sakon ezagutzen du, jakin minak bultzatuta, nonbait. “Hemengo bizimodua oso-oso gustoko dut. Donostian bizi arren, Pasai Donibanen asko egoten naiz, eta hemengo gertutasunak harritzen nau. Egunero jende bera ikusten duzu, eta arazorik gabe agurtzen dituzu. Herriaren tradizioa suma diteke, eta hori Yokohaman guztiz ezinezkoa da”.
Nortasuna zaintzen duen herria da euskalduna, eta hori ere asko estimatzen omen du. “Pilota, adibidez, oso deigarri egiten zait. Hemen alboan pilotalekua dago, eta lankideekin aritu izan naiz; ez eskuz, min asko ematen baitu, baina bai palaz.” Hemengo patxada ere Japoniako bizimoduaren aurkakoa dela uste du: “Bazkaltzeko, adibidez, bi orduz geratzen gara hemen. Lana amaitu, eta etxera joateko astia dugu; han bazkaria egin, eta buelta. Hori, han, pentsaezina da”
HERRIMINA. Euskaldunon kultura ere apurtxo bat ezugutzen du, eta zenbait gauza oso gustuko dituela aitortu dio ONeri. “Mikel Laboa da
gehien gustatzen zaidan abeslaria, baina badaude beste hainbat. Lehengoan, adibidez, Atom Rhumba bilbotarrak ikusi nituen, eta izugarri onak iruditu zitzaikidan”. Etorkin bati ezinbestean egiten zaion galdera egin zion ONek Ohorari. Agian ez da galderarik atseginena, ez egiteko, ez erantzuteko: “Etxera itzultzeko gogorik al duzu?”. “Hemen oso gustura bizi naiz, baina nahi nuke Izaskun Japonian denboralditxo batez egotea, hura zer den ikusteko. Nik badakit zer den hau, eta, harremanaren orekari eusteko, berak hura ezagutzea nahi nuke. Herriak, gainera, tira egiten nau. Uste dut hori ekidiezina dela”.
19
o020-023_on
23/5/06
18:44
Página 1
ANTON MENDIZABAL eskultura
“
Nire burua eskultore baino eskultura egiletzat hartzen dut” Testua: Joxemari Karrere Argazkia: Lander Garro
onostiako Alde Zaharrean 1945ean sortutakoa bada ere, gure bailaran sustraituta dago zeharo. Ezaguna da, besteak beste, Orereta Ikastolan emandako urteengatik; ez da harritzekoa, ehunka ikasle pasa baita bere gelatik. Bizi, bestetik, Oiartzunen bizi da. Filosofia eta Letratan lizentziatua da, pedagogia arloan, eta Ikastolan hasi zenetik irakasteko bide berriak jorratzeaz arduratu izan da. Egun, ordea, irakaskuntza utzita eskultura egile dugu. Hezur eta haragizko gorputzekin lan egiteari utzi eta egurrari gorputza ematen dio. Artisaua edo artista ote den, ez du argi, baina bere lanak han eta hemengo erakusketetan zein leku publikoetan ikus daitezke, gero eta gehiago.
D
Eskultura egile, esku laneko irakasle ikastolan, artisaua... Ikasketak, ordea, Filosofia eta Letratan burutu zenituen. Artea ere filosofia izango da akaso...
Gure garaian ez zegoen orain bezala Arte Ederrak ikasterik, artearekin zerikusia zuena filosofian ikasten zen, Artearen Historian. Nik pedagogiaren adarra hartu nuen. Filosofia izena duen arren, ez du zerikusi handirik disziplina 20
horrekin, baina letretatik hartzen bazenuen ez zegoen beste aukerarik. Akademikoki ez daukat arte prestaketarik, filosofian ematen zen Artearen Historia hori izan ezik, bi urte irauten zuena. Artearekiko joera musikaren aldetik etortzen zait. Afizio ikaragarria izan dut beti musikarekin eta txistu karrera osoa egin nuen Isidro Ansorenarekin. Gero, badakizu, beste era batera suertatzen dira gauzak, eta osabarekin hasi nintzen esku lanean. Hortik tailagintzara jo nuen, eta, beranduago, nire gauzak egitera. Horri eskultura deitzen diote [kar, kar]. Nire burua eskultore baino eskultura egiletzat hartzen dut. Gauza bat da pilotaria izatea eta, bestea, pilotan aritzea. Eskultura egile baino, gurean Orereta Ikastolako irakasle gisa ezagutzen zaitu jende askok.
Hasiera-hasierako afizioa, edo –esaten den bezala– bokazioa irakasle izatea izan dut beti. Horregatik egin nuen filosofia eta, ondoren, pedagogia. Hasiera haietako ikastolan praktikan jartzen saiatzen ginen Europan zeuden teoriarik aurreratuenak. Teoria pedagogiko errusiarrak eta sozialistak, eta halakoak nituen
o020-023_on
23/5/06
18:43
Pรกgina 2
arteanagusia
21
o020-023_on
23/5/06
18:43
PĂĄgina 3
nagusiaaartea
35 urte
Izen ezaguna dugu Anton Mendizabalena. Ez da, agian, beste euskal eskultore batzuen mailara iritsi, langa ere ezbaitiote salto txiki batez gainditzeko moduan jarri. Baina han eta hemen lan garrantzitsuak egin ditu oiartzuarrak, batik bat euskararen munduari eta kulturari lotutakoak. Erakutsi ere, hamaika tokitan erakutsi ditu bere piezak: Bordelen eta Parisen (Frantzia), Madrilen, Murtzian, Zaragozan (Espainia), eta, gertuago, Bilbon, Maulen, Donostian, edota Gasteizen. 1970. urtean hasi zen Mendizabal eskurgintzaren munduan hura eta bestea egiten, bere osaba Alejandro Amenabarrekin, eta, oduz geroztik, geldiezin aritu da, formekin nola, esanahiekin ikertzen. Ikerketa horren emaitzik ezagunena, agian, Pilotaz ekimena izango da, izenak erakusten duen bezala, pilotaren inguruan egindakoa, hain zuzen. Artista osoa da Mendizabal, lanean bezala izaeran aztarna daramaten horietakoa. gogoko. Geroago, urteak aurrera joaten diren bezala, gure utopiak pixka bat ezinezkoak ikusten genituen. Bere garaian nahiko eztabaidatu nuen eta orain ez nator berriro horrekin hastea. Baina urte haietatik ezin dut ahaztu ikasleekiko harremana. Oroimen oso indartsua eta arrunt ona daukat. Beraiengandik asko ikasi nuen eta asko zor diet. Horrekin batera, tailagintzatik artisautzara pausoak ematen hasi nintzen. Suerte handia izan nuen, artisautzaren berpizte handiaren sasoia hartu nuelako: Errenteriako Feria, Getxokoa, eta beste hainbat. Nobedadea zen, eta herri askotan antolatzen zen zer edo zer. Profesionalizatzeko aukera izan nuen, nolabait, hortik sos batzuk ateratze22
ko. Ondo joan zitzaidan, eta barruan sortzeko grina hori areagotu... [bere buruarekin mintzatuko balitz bezala ari da, gogoratzen]. Orduan ikastolako lana baztertzen hasi nintzen eta bestea areagotzen. Une batetik aurrera, aukeratu egin behar izan nuen, eta ikastola utzi nuen. Unibertsitatean ere aritu zinen irakasle.
Ikastolan nengoela aukera hori eskaini zidaten. Hiru lagunen artean ematen genuen ikasgai bat, eta urtebeterako eman nuen hitza, baina ez zitzaidan gehiegi interesatzen, nahiz eta jarraitzeko aukera izan. Nahiago izan nuen ikastolan jarraitu, unibertsitatean oraindik aukera gutxiago ikusten bainuen zerbait aldatzeko [barre egin du berriz ere: utopiak behin eta berriro defendatzen dituenaren barre nekaezina izango da, agian]. Artisau askoren lanak ikusita eskultura egile ez ote diren zalantza izan daiteke, bien arteko muga askotan ez baitago oso zehaztuta. Zuk ere zure buruaz hitz egiterakoan artisau eta eskultura egile aipatzen dituzu.
Zaila da muga jartzea. Nik, zenbait kasutan, artisautza egiten jarraitzen dut, nire obraren artisautza. Adibidez, momentu batean gai bati erantzuteko bide estetiko bat hartzen dut eta gero barianteak jorratzen hasten naiz. Lehenengo kolpe hori, berritasun eta sortze hori, esan genezake artistikoa dela, baina ondoren bide horretan jorratzen diren barianteak, hori artisautza da. Formak errepikatzen ari zara, alegia, artisauak egiten duena. Dena dela, artisautza termino oso zabala da, bere barruan hainbat mailaketa duena. Saskigile batek, bost modelo dituenak, seguraski betidanik etorri zaizkionak, horrek ez dauka ezer berezirik, esku lana ez bada. Hori maila bat da. Beste maila bat da aldaketaren bat erakusten duena. Aurretik heldu den modelo bati, agian historiak ekarritakoa, aspaldikoa, errepikapen batzuk egiten
o020-023_on
23/5/06
18:42
Página 4
arteanagusia
Pagoarte “Hainbat lagunek lokal bat behar genuen, eta horrela sortu zen Pagoarte”. Erraz azaltzen du Mendizabalek gure eskualdean eman den kultur esperientziarik interesgarrienetako baten sorrera. Hasieran Mendizabal bera, bere anaia Mikel eta Imanol Irigoien elkartu ziren. Mikelek ikusentzuneko alorra lantzen du, eta Irigoien margolaria da. Hirurak beren jardunetarako leku baten bila zebiltzan, eta Ergoien hainbat pabiloi hartu
zituzten. “Bata bestearen ondoan erosi genituen lokalak eta, gainera, beste bat gehiago erosi genuen bestelako gauzak egiteko”. Gauzak hori, hain zuzen, arte ezberdinak erlazionatzeko asmoa da, Mendizabalen hitzetan: “Gutxiegi egiten den zerbait antolatzeko, alegia”. “Sorkuntza arazoak, azken finean, berdintsuak ditugu den-denek, orduan, zergatik ez harremanetan jarri?”. Euskara ere kezka guzti honen parte zen,
euskarak ere beharrezkoak baititu halako ekimenak. Horrela eman zioten hasiera Pagoarteko kultur ekimenari. Kalitatea, esperimentazioa, gazteenganako kezka eta, batez ere, kultur sortzaileekin zuzeneko harremanak landuz, urteetan aritu izan dira Oiartzungo txoko horretan. Kultur proposamenak eskaini dituzte, azken aldian apal samar dabiltzan arren. Eskasia honen arrazoietako bat, diru laguntzak ematerakoan erakunde
ezberdinek erakutsitako adostasun faltan aurki dezakegu. “Ez dakigu ondo zein etorkizun ote dugun. Hamar urte betetzekotan gaude eta pentsatzen ari gara ez dela une txarra uzteko. Gauzak ez dira ad infinitum luzatu behar. Egin beharrekoa egin dugu, eta nahikoa”. Agian arrazoia izango du Antton Mendizabalek, baina pena ematen du halako kultur esperientzia bertan behera utzi beharrak.
nagatik abiatzen naiz. Argizaiolekin ari naizela, horrek laguntzen dit eboluzionatzen, ikusten dudalako argizaiolak berak eboluzio bat izan duela; XVI. mendeko argizaiolak eta XVIII.ekoak ez dira berdinak, ikusten baita azkenek gero eta taila gehiago dutela. Nire ikuspuntutik hau dejenerazioa da. Altzari eder bat baduzu eta dena tailatzen hasten bazara, altzaria hondatu egiten duzu: bere nortasuna, linea nagusiak, egiturak, ezabatu egiten dituzu tailatzearekin, soil-solilik tailarekin zer ona zaren demostratzeagatik.
zismoak utzita muinean sartzen zara. Nik hori sentitzen dut, eta hor seguruago nago.
sentitzen baduzu, zerbait erlijiosoa bihurtzen da. Frontoia, ordea, egina dago, abiapuntua baduzu. Agian nire mugetako bat izan liteke: beti behar dut egina dagoena abiatzeko. Orain, musikarekin saiatzen ari naiz beste pauso libreago bat ematen. Adibidez, hor aurrean ikusten duzun lan horrekin [mahai gainean organo baten irudikapena izan litekeena seinalatzen dio kazetariari] bai hartu ditudala abiapuntu batzuk, organoa bera edo partiturak, baina badira beste lan batzuk inongo abiapunturik gabe hasten ditudanak, barruko sentsazioa ez bada. Nola egin dezaket nik denboran dihoan suzesioa bat espazio bihurtzeko? [bere buruari galdetzen dio]. Hor ez daukat heldulekurik.
zaizkio bariante batzuekin. Aportazio bat ikusten da hemen. Hirugarren maila batean dago artisautza artistikoa deitzen zaiona. Artisauak berak zerbait berria sortzen du, erabileragatik edo forma aldetik; hemen eremu labainkorrean sartzen gara. Artean, berriz, arte purua egon daiteke, inori begiratu gabe, lan bakarra egin eta kito, edo beste maila batean egongo da bide bat hartu eta barianteak egiten duena, eta abar. Zaila da zehatzak izatea...
Bai, eta askotan gizarteak berak jartzen du izena. Bata eskultore eta bestea artisaua, baina askotan antzeko gauzak egiten dituzte, gertatzen dena da batek kontsiderazio soziala handiagoa izango duela bestea baino. Dena dela, niri ez zait gehiegi inporta egiten dudana artisautza edo eskultura ote den. Zure lanetan ikusi daiteke euskal gai ‘zaharrak’ lantzen dituzula, baina ikuspegi berriak: Argizaiolak, intxixuak, frontoiak, kromletxak...
Ni hasten naiz ondo zapaltzen, hankak ondo jarrita, ezagutzen eta sentitzen dudan lekutik. Ez badut sentitzen, adibidez, hutsaren inguruko ikerketa egiteko beharra, ez naiz horretan sartzen. Abiapuntu arriskutsua litzateke niretzat, ez bainago oso motibatua gai hain filosofikoetan sartzeko, ez diot nire buruari gaitasunik ikusten. Orduan, sentitzen duda-
Horri uko egin behar diozu...
Bai, argizaiola berak esaten dizu: “Ez motel, utz nazak bakean, ni estrukturalki hau nauk eta hor dago nire mezua”. Orduan tekni-
Baina hor ere filosofia bat dago, sormena ulertzeko eta bilatzeko gogoeta bat, ezta?
Bai, baina abiapuntua egina dagoen zerbait da, eboluzio hori sentitu du argizaiola berak. Niretzat souvenir batean bihurtzea, erloju moduan, edo ausk alo zeren euskarri, espantu bat da. Pieza horri garrantzia kentzea. Beste gaiekin berdin gertatzen da; Kromletxa mendian ikusten duzu, dagoen lekuan, horrek dituen bibrazio espazialak, eta abar. Gainera forma ematen dizu, berak ematen dizu abiapuntua! Frontoiarekin berdin, elizan sartzea bezala da, zerbait sakratua; hura sentitu egin behar duzu, eta,
23
o024-025_on
17/5/06
17:14
Pรกgina 1
nagusiakklik
gorputzaren
EDERTASUNA Miarritzeko Baletak ikuskizun hunkigarria eskaini zuen Errenteria Dantzan ekimenaren barruan, pasa den maiatzaren 7an, Errenteria-Oreretako Niessen aretoan
24
o024-025_on
17/5/06
17:14
Pรกgina 2
kliknagusia
25
o026-027_on
nagusiakklik
26
17/5/06
17:19
Pรกgina 1
o026-027_on
17/5/06
17:18
Pรกgina 2
kliknagusia
27
o028-029_on
22/5/06
13:25
Página 1
euskara
ure eskualdeko biztanleek jasotzen duten postontzi bidezko publizitatea, ia bere osotasunean, gaztelaniaz da. Hala ondorioztatzen du Lau Haizetara Euskaldunon Elkarteko kide Jose Luis Maritxalarrek egindako ikerketa batek. 900 egunetan jasotako iragarkiak gorde egin ditu Maritxalarrek, eta hauetan euskararen presentzia aztertu du. Ondorioak oso argiak dira, eta oso deigarriak. “Euskarazkoak, hau da, bere osotasunean euskaraz direnak, %4 dira; gaztelaniazkoak, aldiz, %54”, salatu du Maritxalarrek. “Euskaldunok ez dugu, publizitatearen alorrean, inolako eskubiderik”, ondorioztatu du.
G
I RAGAR KI MOR DOA. Es-
erdarazko
IRAGARKIAK Lau Haizetara euskaldunon elkarteko Jose Luis Maritxalarrek eskualdeko iragarkien inguruko ikerketa egin du; egoera “tamalgarria” salatu du Testuak eta argazkia: Lander Garro 28
kualdeko biztaleek iragarki mordoa jasotzen dute postontzietan urtean zehar. Hauetan, inguruko dendetako eskaintzen berri ematen da batik bat. Hauekin batera, bestelako oharrak ere jasotzen dituzte: hauteskunde propaganda, erakundeen oharrak, eta abar. Hauek denak bildu ditu Maritxalarrek, bere Errenteria-Oreretako etxean, Goiko Kalean. “Elkartean kexu bat jaso genuen, eta nik neuk salaketaz arduratzea erabaki nuen”. Euskaldun batek jasotako propagandan gaztelaniazko nagusitasuna ikusi zuen, eta Lau Haizetararengana jo zuen. Hortik sortu zen propaganda biltzeko ekimena, et a emaitzak, esan bezala, ondorio gardenak ateratzeko modukoak dira. Maritxalarrek oso datu zehatzak kaleratu ditu, eta bertan hainbat “bitxikeri aurkitu daiteke”. Dia izeneko merkatal guneak, adibidez, 18 iragarki zabaldu ditu azken 900 egunetan. 18 iragarki horiek gaztelania hutsean dira. “Bagenekien, jakin, horrelako enpresek ia iragarki guztiak gaztela-
o028-029_on
22/5/06
13:25
Página 2
albisteakeuskara
Iragarkiak
Euskararen gorabeherak
DATU OROKORRAK Jasotako iragarkiak. 579. Euskaraz. 26. Gaztelaniaz. 314. Elebitan. 112 Gaztelaniaz, euskararekiko itxurak gordez. 127. DATU ZEHATZAK Carrefour. Gaztelaniaz: 29. Euskaraz: 22. Elebitan: 29. Dia. Gaztelaniaz: 18. Euskaraz: 0. Elebitan: 0. Eroski. Gaztelaniaz: 18. Euskaraz: 1. Elebitan: 4. Alcampo. Gaztelaniaz: 27. Euskaraz: 0. Elebitan: 1.
niaz plazaratzen zituztela, baina euskara zenbateraino baztertzen duten ikustea, harrigarria da”. Lau multzo handitan banatu ditu Maritxalarrek iragarkiak. Euskara hutsean daudenak, gaztelania hutsean daudenak, elebidunak, eta euskaraz hitzen bat edo beste dakartenak, hau da, “itxurak pixka bat gordetzen” saiatzen direnak. Beste kasu deigarrienetakoa, Alcamporena da. Merkataritza gune handi hau Oiartzunen dago, hau da, eskualdeko herririk euskaldunenean. Iragarkiak ordea, gaztelaniaz postontziratzen dituzte ia beti. 30 iragarki plazaratu ditu Alcampok. Horietatik 27 gaztalania hutsean dira; datu adierazgarriak, inondik ere. Maritxalarrek dei egin du: “Dei egiten diet herritarrei: kexatu daitezela, aldarrikatu ditzatela beraien eskubideak”.
GORA. Euskal Antzerki Topaketak Euskarazko antzerkiak ez du sasoirik oparoena bizi. Lezon, ordea, euskarazko antzerki topaketak antolatu dituzte lehen aldiz. Izan da zer ikusi... Euskaraz.
BEHERA. Todo Todo Errenteria-Oreretako merkataritza gune honetan eskaintzak jarri dituzte. tentagarriak dira batzuk. Baina euskaldunok, antza, ez dugu erosten...
Behatokia (euskararen eskubideen urraketak salatu ahal izateko telefono zenbaki berezia)
902 19 43 32 www.behatokia.org
29
o030-031_on
17/5/06
20:36
Pรกgina 1
ondare
urte askoan
VIETNAM Gerragatik ezaguna eta ospetsua egin arren, Vietnam herrialde ederra da, eta kanpotarrekin abegikorra Testuak eta argazkiak: Virginia Arizaga eta Birjinia Ortega 30
uela urte bat hasi ginen elkarrekin bidaiatzeko asmoa mamitzen. Garbi genuen gauza bakarra bidaia gure kabuz egingo genuela zen, hau da, inongo antolaketarik gabe. Bixitatzeko herrialdea zein izango ote zen jakitea ez zitzaigun asko kostatu; asko irakurri genuen horren inguruan, eta, berehala Vietnam izan zen bozk a gehien jaso zituena. Urte askotan guda betean egon et a gero, 1992. urtean herrialdea turismoari ireki zitzaion. Beraz, handik ibilbide bat bakarrik egitea erreza izango zela pentsatu genuen. Eta horrela izan zen.
D
o030-031_on
17/5/06
20:35
PĂĄgina 2
ondarenon stop! Hegaldiaren txartelak urtarrilean hartu genituen eta hilabete batzuen ondoren han ibilitako jende desberdinarekin jarri ginen kontaktuan, beste batzuen artean Jose Mari eta Gloria, edota Maite eta Julian oreretarrak. Oso lagungarria izan zen beraien esperientzia. Hanoi hiriburura iritsi orduko konturatu ginen zenbateko lasaitasuna arnastuko genuen ondorengo egunetan. Vietnamgo hiri handinetakoa izanik, gauez edonon paseatu daiteke, alde zaharretik, adibidez, edota laku ingurutik. Hiri handi baten soinu ikara-
Europarrok Asian topatzen dugun arazorik handiena, janaria nola jan ote behar den ikastea da. Dena den, bi euskaldun gosetiarrei erresistituko zaien palillorik ez dago. Janaria oso goxoa da, eta garbi egiten dute. Elikagaien oinarria, noski, arroza eta barazkiak dira eta zenbait tokitan proteinekin nahasten dute, arrainarekin edo haragiarekin. Azoka batera hurbiltzea oso interesgarria da, hango bizitzaz jabetzeko, eta guretzako ezezagunak diren fruta mordoa ezagutu eta dastatzeko. Vietnamek jasandako azken
ere bertako jostunak, egun batetik bestera oso diru gutxiren truke nahi duzun arropa eta zapatak imitatzen eta egiten dizkizute, inongo arazorik gabe. Nahiz eta arrantzaz bereziki bizi diren herri txiki asko egon, hegoaldean turismoa min handia egiten ari da, hotel, edota apartamentu pila eraiki baitituzte. Zoritxarrez, joera areagotzen ari da. Minez bete zigun horelako hondamendia gertatzen ari zela ikusteak. Hegoaldea beste istorio bat da. Hezetasunarengatik bero
kostatik egin genuen eta, lasaitasunetik, kaos handira iritsi ginen. sei milioi baino biztanle gehiago dituen hiria da, eta hauetatik hiru miloi, motoz ibiltzen dira! Errepidea zeharkatzerakoan ere, bizitza arriskuan jartzen duzu, baina badute halako trukoa: poliki pasaz gero, ez dago arazorik, gidari ausartak baina onak dira, eta, beste garraio mota guztiak bezala, ez dute orduko 40 km-ko abiadura gainditzen. Hau izan zen etxeratzeko abiapuntua. Hementxe bukatu ziren gure opor egunak eta hemen utzi
garriaren gainetik, jendea goiz jeiki ohi da, Tai Chi egiteko edo bere lehen erosketak azokan jasotzera joateko. Vietnamgo paisai ezagunena, haatik, Halong badia da. Aurretik ikusita genituen irudiak baino askoz txundigarriagoa hango 3000 –gehiago dira– irlez disfrutatzea. Irla horietako batzuetan koba izugarriak ere bisita daitezke eta trekinak ere oso ederrak dira. Itsasontzian jende desberdin askorekin elkartu ginen, baina bereziki emakume batek jo zigun begira. Mongoliakoa zen eta bakar-bakarrik bidaiatzen zuen, inorekin ulertu ez arren...
guda garrantzitsuak hondamen asko utzi ditu, batez ere hegoaldean, baina badira hiri batzuk beraien antzinako eraikinak mantendu dituztenak; horietako bat erdialdean dagoen Hue hiria da. Bere gotorleku izugarriaren barnean pagodak, jauregiak, zubiak, edota harresiak aurki ditzakezu, besteak beste. Hegoalderantz abiatu ginen merezitako hondartza egun batzuk pasatzera. Horretarako Hoi An herria aukeratu genuen. Bertan hondartza izugarriez aparte, irteeratxo bat egin daiteke aspaldiko kulturako Cham hondakinak bisitatzera. Oso famatuak dira
handiagoa dago, eta begetazio asko, batez ere Mekongeko deltan. Merezi du egun batzuk hartu eta bertaraino joatea, ezpada jendearen ohiturak ezagutzeko besterik. Mekong ibaia, Himalayan jaio eta herrialde askotatik pasa eta gero, Vietnamen itsasoratzen da. Hemen herrialde guztian bezala ohikoak diren txano konikoak ikus daitezke, eta ikuskizuna zoragarria da, hunkigarria. Jendea ibaiaz bizi ohi da, honela azoka flotanteak eta arrozalak topatuko dituzu, besteak beste. Ho Chi Minh-era herrialdea zeharkatzen duen errepide bakarraz iritsi ginen. Bidai ia guztia
genuen herrialde ikaragarri hau, bueltatuko ginelako ziurtasunaz. Inpresioa oso ona izan da. Vietnam herrialde komunista da, eta nahiz eta boterean daudenak toki askotan bezala oso ustelduak egon, herriko jendearen artean ez da maila sozial desberdintasun nabaririk somatzen. Paisaia txundigarria da, landaretza nonahi, itsasoa edonon, janari bikaina, eta herrietan giro ona eta jende hobea. Guretzako oso merkea izanik zer gehiago espero daiteke opor batzuetaz? Hemendik, gure gonbidapena, etxetik atera nahi duen edonorentzat. 31
o032_on
23/5/06
12:57
Página 1
denbora-pasa jakitekod
Gurutzegrama Begoña Amonarriz
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12
Zeharka. 1. Amorratu. Aralarko iturri famatua. 2. Kanpoan. Nafarroako herria Aiotzko urtegian. Merkurioaren ikurra.. 3. Kartetan jokatu nahi ez denean esaten den hitza. Brasilgo hiria. Begirada. 4.. _ Baserria. Litroa. 5. Taitiar. Irlanda. 6. Lehen bokalea. Ald. Airea. Haundia aderazten duen atzizkia. 7.- Bigarren pertsona. Galita. Solasa, elkarrizketa. 8.- Nafarroako herria, Itoitzko urtegiaren azpian. Igotzen ari dena dihoa. 9.- Ald. Su. Iparr. Txoria. Litioa. 10.- Ald. Eta ….., beste zenbait. Aldizkari famatua. Berrogeita hamar. Bostehun. 11.- _ Baserria. Atearen kanpoko alde. 12.- Kasik. Sufrea. Eskasa.
32
Goitik behera. 1. _ Baserria. Hirugarren nota. 2.- Zatia. Asko. 3.Berrogeita hamar. Putrea. Ald. Haiz. 4.- _ Baserria. Ingelesez autobusa. 5.- Bokalea. Gizon gaizto. 6.-Ald. Sinboloa. Errep. Txori beltz. Ald. Eta erres. Txistu. 7.- Hodeiak. Hizki grekoa. Lehen bokalea. 8.- Ald. Haur hizkeran, txakur. Arbola motak. 9.- Infusio mota. Galdegaia. Ahal dugunean egiten duguna. Tantalioa. 10.- Azken hizkia. _ Baserria. Behar. 11.- Ate. Ald. Zakar. Jainko egipziarra. 12.- Galdutakoa. Zezen zikiratu.
o033_on
23/5/06
16:25
Página 1
denbora-pasajakiteko
Soluzioak
Zein da hau?
GURUTZEGRAMA Z A P A T A Z A R A M I
A T A L A A U G A R I A
L A S A I A A O G A H A
E L O R T E G I A B U S
A E A G I Z A T X A R A
A R R U K I A Z O A A B
L A I N O A K A R O A A
O T O T A H A G I N A K
T E A Z E A L O A A T A
Z A S A I Z A R A L A N
A H O A R A K A L A R A
A G A L E R A A I D I A
ON-EN APIRILEKO ARGAZKI LEHIAKETA Zeintzuk dira hauek?
irabazlea
ERANTZUTEKO EPEA Ekainak 12 (astelehena) NORA BIDALI on@oarsoaldekohitza.info Santa Klara 22, Errenteria-Orereta NOR DEN ADIERAZI ZURE IZENA / TELEFONOA
Xabier eta Iñaki Zapirain
IRABAZLEARI SARIA Edergintza tratamentu bat eta solariumerako bono bat One edergintza zentroan Aranburu familiko ONen harpideduna izan da argazki lehiaketako apirileko irabazlea. Lezoko kiroldegian hilabete osoko harpidetza –eta ikastaro bat egiteko aukera– irabazi du.
PARTE HARTZEKO ONen harpidedun izatea
33
o034_on
17/5/06
20:39
Página 1
ondarellarrugorritan
JUANTXO MARTINEZ ARRIAZU saltzailea
“
Ni berez naiz optimista, alde ona ikusten dut beti” Testuak eta argazkia: Lander Garro
Gertutasuna, tratu atsegina... Dendariak apur bat aktore izan behar du, ezta?
Apur bat bai, baina ezin du gezurrik esan. Bezeroari ezin zaio ziria sartu. Zerbait txarra onaren prezioan saltzen badiozu, erreparatu egingo dio, eta, azkenean, kaltetua dendaria izango da. Nik, hala ere, umorea berezkoa dut, eta atsegina izatea ez zait nekeza egiten. Naturala zait. Eta zer gertatzen da irribarreak azaltzeari uko egiten dionean?
Beno, orduan emazteak eta bezeroek ordaintzen dute. Baina, berriro diot, ni berez naiz optimista, eta gauza guztiei alde ona ikusten diet. Fisikoki ondo eusten diot, ez dut gaisotasunik izaten, eta, hortaz, ez dut kexatzeko arrazoirik. Zoriontsua naiz. Letxugak zimeltzen dira, fruituak kolpatu... Guztia zaintzea ez da erraza izango, ezta?
Fitxa Izen-abizenak. Juantxo
Martinez Arriazu. Herria. Pasaia. Jaiotze data. 1945ko maiatzaren 1ean. Lanbidea. Saltzailea. Ibilbidea. 14 urterekin hasi zen dendan lan egiten, eta segituan deskubritu zuen fruituen eta bezeroen artean ondo moldatzen zela. “Honetan jardun behar dut”, esan zuen orduan, eta hitzari eutsi dio, 45 urtetan. Ez du erretiratzeko asmorik txikiena ere.
34
uantxo Martinez pertsonai ezin ezagunagoa da Pasai Antxoko biztanleen artean. Hamarretxeta kalearen hasieran dagoen dendan, izan ere, ia mende erdiz aritu da lanean. Gurasoen herentzia izan zen denda, eta, bere esanetan, porrot egin izan balu, “aitak, hilkutxatik atera eta txikitu” egingo zukeen. Egunero-egunero goizeko bostetan jaikitzen da, fruitu fresko onena eskuratzeko asmoz, eta ez du nekez egiten. “Umorez egiten dut, gogoz”.
J
Txiki-txikitatik dendan; hori da, hori, afizioa...
Nire amak kontatzen zidanez, garai batean amatasuna ez zen
gaur bezalakoa. Haurdun zeuden amek lana erruz egiten zuten. Amak, gaseosa kaxak eramateko, kaxak sabelean bermatzen zituen, tartean ni neu barruan nengoela. Hura zen nire ekarpena, eta oraindik jaio gabea nintzen!
Ez da erraza, ez. Gakoa hauxe da: fruituak egunero-egunero erostea, ahal moduan behintzat. Freskotasuna da kalitatearen oinarria. Garai batean kolpeak eta horrelakoak errazago onartzen ziren. Gaur egun, ordea, askoz ere pinpirinagoak gara. Ni ondo moldatzen naiz: konfiantzazko jendearekin tratu bereziak egiten ditut; bi kilo baten prezioan saldu, eta abar. Baina hori edadeko jendearekin soilik egin daiteke.
Merkataritza gune handien modaren erdian bizirautea ez da meritu makala...
Horrenbesteko itxitasuna sendatzeko, ostera, mendira jotzen duzu. Dendari izateak ogitartekoak eramateko erantzukizuna gehitzen al dizu?
Ordu asko sartu eta, zure aukeren barruan, ahalik eta profesionalen izatea da sekretua. Ez dago dudarik txikiek desagertzeko joera dugula, gero eta gehiago gainera. Gero eta gutxiago geratzen gara. Gurasoak hasi zirenean 22 dendari zeuden herrian. Gaur egun, ordea, bi gara.
Ez, ez, inondik ere. Bakoitzak berea eramaten du. Asko atsegin dut mendian ibiltzea, bai. Eta zorteko naiz. Nire emazteari, izan ere, ez zaio hainbeste gustatzen, baina, hala ere, etortzen da. Talde ona osatzea lortu dugu. Jaizkibel Mendi Taldearekin ibili ohi gara, eta pozik.
o035_on
22/5/06
13:02
Página 1
sormenajakiteko
Bertsolaritza
Bertsolaria Nathalie Pelage
Xenpelarri bertsoak Nathalie Pelagek garai bateko Errenteria-Orereta eta gaur egungoaren arteko alderaketa egin du bere bertso sortan, ohi duen zorroztasunez, gaurkotasun handiko gaiak jorratuz
Neurria: Berezia Doinua: ‘Hizak hi mutil’
Ibilbidea ErrenteriaOreretako Xenpelar Bertso Eskolako ikaslea.
1-
2-
3-
4-
Zeruetatik begira mende bat eta erdira hau aldaketa etorri dena lehengo herrira. Baserriak urri dira itsustu da ikusmira maite zenuen Orereta hau zatartuz hazi da.
Baso gehienak apurtu lurra asfalto bihurtu Ibai ertzeko kaiak zirenak erabat lehortu. goi-eraikinak gailurtu berdeguneak uzkurtu Garapenak du zure herria larriki egurtu.
Zentroko fabrikak itxi horma zaharrak eraitsi harrapakeri aro berriak Udalak hobetsi. Benetan izan da bitxi Inork zukeen sinetsi edozein etxe zaharkitua bihurtu da bitxi.
Honuntza jarri begiak penatzen zaitu egiak ugariago zuhaitzak baino daude garabiak. eraikuntza gehiegiak gezurrezko alegiak ezin erosiz oraindik dirau gure gazteriak.
5-
6-
7-
8-
Etxegileen indarrak, politikari azkarrak isilarazten ibili dira jendeen oldarrak. Espekulazio garrak kiskali ditu ibarrak Han Masti Loidi, hor Egiburu Ez dira bakarrak.
Lurra dute lehengaia kontsumoa erregaia batzuk betea, besteek hutsik daukate urdaia. Xenpelar zure garaia ez bazen ere alaia gaur ongizate duguna ote ? sortzen zait ezbaia.
Oreretako hizkera nagusia zen euskera Debekua ta, erdal jendeak sortu du galera. Latza da bilakaera Han goian jabetu zera kalean orain entzuten dena dela gaztelera.
Hogeita bat garrenean dirua da aurrenean gauzek badute etorkizuna saltzen direnean. Modernitate trenean gatibu goazenean ondarea gal dezakegu ta bide barrenean.
Bertso eskolak OIARTZUN Arkaitz Goikoetxea. 625 705 837. ERRENTERIA-ORERETA Iñigo Legorburu. 605 756 333. LEZO Eñaut Gantxegi. 696 309 487. PASAIA Iñigo Legorburu. 605 756 333. 35
o036-037_on
23/5/06
12:26
Página 1
pasadizoa ondarep
Biografia Oiartzun
musikaren
AITZINDARIA Oiartzunen gaur musika eskola badago, Irune Arbide zenari zor zaio Testua: ON Argazkia: Lander Garro eta ‘Oiartzun 99’
z da liburuetan eta entziklopedietan agertzen. Google bilatzaile ospetsuan begiratuz gero, zera deskubrituko dugu: Interneten ere ezezaguna dela. Oiartzunen, ordea, askok eta askok oso ondo gogoratzen dute Irune Arbide (Oiartzun, 19581999) zena. Izan ere, ekarpen handia egin zion Arbidek herriari: Ibargain Musika Eskola. 1999 urtean, Oiartzungo Udalak argitaratutako urtekarian, artikulu ederra egin zioten Arbideri, eta artikuku horri zor diogu, bes-
E
36
teak beste, bere memoria bizirik iraungo duela, Oiartzungo irakurleentzako ez ezik, eskualdeko eta gainerako tokietako irakurleentzako ere. Urtekaria, izan ere, paperean bezala, Interneten sareratzen da, eta hortxe dago, altxor zaleek goza dezaten. Arbidek, esan bezala, Oiartzunen Ibargain Musika Eskola sortu zuen, 1990ean. Altzibarren jaio arren, izan ere, azken urteak han pasa zituen, musika eskola ondoko etxean. Altzibarren jaio izanak, eta, zer-
hazkiago, Beheko Ostatua etxean jaio izanak eragin zuzena eta erabakigarria izan zuen Arbideren bokazioan. Kontatzen dutenez, etxe hartan piano handi bat omen zegoen, eta hantxe deskubritu zuen musikaren lilura. Ama eta aitona musikan ikasiak ziren, eta jakintza hura alabari helarazi zioten, jakintza hark herriarengan izango zuen eragina susmatu gabe, ia seguru. Heziketa kristaua izan zuen Sarbidek, mojen Mercedarietan, eta hantxe hasi zituen musikaren inguruko oinarrizko ikasketak ere. Ondoren Pasai Antxora –Donostiara, doitasunez hitz egin beharko bagenu– joan zen ikastera, La Anunciata ikastetxera, Eskalantegi kalera. Garai hartan Donostiako Musika Eskolan hasi zen pianoa ikasten. Musikarekin batera, ikasketa unibertsitarioak egiteko bidean jarri zen Arbide –Turismoa, hain zuzen–, baina osasun arazoak tarteko, utzi egin behar izan zuen.
Egoera horretan, musikaren bidean sakontzea erabaki zuen, eta, horren harira, Donostiako Orfeoian sartzea lortu zuen. Bertan hainbat urtez aritu zen, eta sekulako urteak pasa omen zituen. Han, izan ere, ehunka herri eta hiri ezagutzeaz gain, –eta benetan
o036-037_on
23/5/06
12:25
PĂĄgina 2
Horrelakoak ginen Lezo
ORRATX! Lezoko euskaltzaleen txokoa, edota lubakia, Kale Nagusian dago. Polentzarrenetik ikusita, pasabidea dago Kale Nagusira, eta hantxe dago egoitza. Gaur egun berrituta dago, pasabidea erosoa da, zabala. Aspaldian, ordea, pasabide hura ez zen, ez, gaur egun dena. Estuagoa zen, meharragoa. Orduko xarma, gaurko erosotasuna; bakoitzak berea aukera dezala. Argazkiak: Orratx! eta Ekaitz Arrieta.
gustuko zuena egiteaz gain–, bere senarra izango zena ezagutu zuen: Manuel. 1990ean, esan bezala, eskola sortu zuen, musika modu berritzailean eta euskaraz irakasteko asmoz. Lan izugarria egin ondoren lortu zuen ofiziala izateko beharrezko homologazioa, eta, ordutik, ehunka ikasle pasatu dira eskolatik. Oiartzunen oso maitatua eta errespetatua izan zen Irune Arbide. Musika zale ez ezik, literatura zale ere bazen, eta baita hurkoarekin hitz egin zale ere. 1999ko apirilaren 10ean, hil zenean, bere lagunek ondoko olerki hau idatzi zioten: Melodia gozo geldiezina/ musika konpas neurtuekin/ mugitzen zinena/ Irudi hauskor/ errealitate gaziaren aurrean ordea/ gutxi batzuk bezain gogor/ Eta maitagarri/ bizitzaren laburra/ bere gordintasunean sufritu arren/ ahitu zinen beti bezain erakargarri.
o038-039_on
18/5/06
16:24
Página 1
nON dabil? ondaren alde batek izena behar du, eta behar duelako bilatu genion. Baina ez zitzaigun oso erraza suertatu. Mokoka ibili ginen, ezin ados jarri. Halako batean, Julenek [Julen Zarranz gitarra joleaz ari da] esan zuen: zer ajola du, bada, izenak! Eta halaxe erabaki genuen Ke+Da izena jartzea”. Angel Garroren hitzak dira, Ke+Da taldearen –beste– gitarra jolea izandakoaren hitzak, hain zuzen. Badira 10 urte Ke+Da taldeak oholtzak utzi zituela. Ekainean, oraintsu beteko dira, zehazki, 11 urte. Gaztañoko jaietan egin zuten azken ekitaldia, eta, egun horretan elkarren arteko ikamikak ohikoak baina gogorragoak izan zirenez, uztea deliberatu zuten. Horrela azaldu du Martinez abeslariak: “Koadrila handia ginen, talde izan aurretik, eta ikamikak talde barruan mikatzagoak egiten zitzaizkigun; taldearen barruko zerei, izan ere, laguntasunaren ingurukoak gehitu behar zitzaizkien”. Ezaugarri hori izan da, akaso, Ke+Da taldearen ezaugarri nagusia, behin goratu, eta goratu ondoren amildu zuena: laguntasuna. 19 9 0ean sortut ako t alde heavy honek zuzeneko emanaldietan lortu zuen arrakasta. Ezerezetik sortu zen, ezustean-edo, eta oso denbora epe laburrean egin zen ezagun. Oholtza gainean indar handikoak ziren, elkarrren artean konplizidade handia zutelako, aspaldiko lagunen konplizidadea. “Oso txarrak ginen, bai teknikoki behintzat, baina oholtzan oso ondo pasatzen genuen, eta indar hori ikusleengana iristen zen”, dio Cerro baxu joleak. Gamon Zumardiko Txalaparta tabernan zuen taldeak koartel nagusia, eta, neurri batean, txoko horri esker lortu zuten arrakastaren zati bat. “Diskoetan ez genuen asmatu, azken emaitza nahikoa kaskarra baitzen, baina herrian asko entzun zen, Txalapartari esker, eta jende askok kantak buruz zekizkien”, azpimarratu du
T
38
Fitxa Izena. Ke+Da Jaiotze data. 1990. Herria. Errenteria-Orereta. Ibilbidea. Bost urtez aritu
ziren, eta bi disko kaleratu zituzten bost urte horietan: ‘Orereta Blues’, eta ‘Rebelde’. Azken kontzertua Gaztañon izan zen, Errenteria-Oreretan, 1995eko udan.
KE+DA bluesaren aztarna Errenteria-Oreretako heavy talde esanguratsu hau 1995ean desagertu zen; utzitako arrastoa oraindik ere nabaria da taldekideengan Testuak eta argazkiak: Lander Garro
o038-039_on
18/5/06
16:23
Página 2
nON dabil?ondare
EGUN BAT MADRILEN Ke+Da taldeari inoiz gertatutako anekdota bitxienetako bat, hauxe da: sortu eta berehala, ia inork ezagutzen ez zituela, Madrildik dei bat jaso zuten. Tele 5 katekoak ziren, eta La quinta marcha deitutako saioan kontzertua eskaintzea nahi zuten. Bitan pentsatu gabe abiatu ziren, eta hantxe aritu ziren, ikusle gazteen aurrean, “makilai sesio latza” jasan ondoren.
Martinezek. Garai hartan tabernetako giroa izugarria zen. Zumardian milaka lagun biltzen ziren, eta ordu txikiak arte luzatzen ziren parrandak. Ostegunean hasita, igandean amaitzen ziren. Tabernetan hutsune gutxi geratzen zen festa piztu orduko.
ZUZENEAN. Ke+Da-ko lagunek entseguak egiten jarraitzen dute, nahiz eta izena aspaldi alboratu zuten. Musikaren erritmoari eutsi diote urteotan, taldea bai, baina bokazioa baztertzea ezinezkoa delako, antza. ONek Zamalbide auzoan aurkitu ditu taldekideak –EMTEren egoitzan–,
eta iritsi orduko beraien arteko giro ona nabaria da. Garagardoak dabiltza batetik bestera, algarak, oroitzapenak, tx antx ak. ONen eskariari erantzunez bildu dira, eta, oharkabean, zuzeneko emanaldia inprobisatu dute, unea argazkitan hilezkortzeko asmoz. Lehen kanta jotzerakoan zalantza egin dute, apur bat koordinazio gabe abiatu dira, baina, halako batean, tresnen arteko eztabaida musika bilakatu da, eta musikarien aurpegietan poza suma diteke, harrotasuna eta atsegina. Orain oso gutxitan lortzen dute guztiak elkartzea. Urteak ez omen dira alperrik pasatzen. Bakoitzak
Partaideak Julen Zarranz. Gitarra jolea
zen taldean, eta egun Niessenen lan egiten du. Angel Garro ‘Jafo’. Gitarra jolea zen. Gaur autoen alokairuan dabil. Jon Martinez. Abeslaria zen, eta gaur egun igeltseroa da. Alex Cerro. Taldeko baxu jolea zen, Niessen-en egiten du lan. Fran Landabea. Taldeko bateria jolea. Gaur egun Matxain bizikleta dendan egiten du lan.
bere bizitza du, ardura handiak. Topikoak egi bilakatuta. “Beti aritzen gara, hau edo beste egingo dugula, baina, azkenerako, atzera egiten dugu”. Zarranzen hitzetan samina nabaritzen da. “Nahiko genuke, bai, baina ezin!”.
SORTU. Taldea 90. hamarkada hasieran sortu zen, baina sorreraren urtea zehazteko orduan ez dira ados jartzen. B atek 1989an izan zela dio, besteak hori ezinezkoa dela, bera garai hartan soldaduskan zegoela. “Horrexegatik, ez al duzu gogoratzen soldaduskan zeundela?”, galdetzen dio Martinezek Garrori. Ezin ados jarri. Utz dezagun, bada, 1990ean sortu zirela. “Aspaldiko lagunak ginen, eta guztion artean sortu genuen taldea. Ez gara ohiko taldea, zeina bik sortu eta beste biri deitzen baitioten. Ezohikoak gara; lagunak lehenik, taldekide gero”. Garroren hitzak dira. Bide laburra egin arren, esperientziaz oso pozik daude; taldeaz hitz egiterakoan, nekez ezkuta dezakete lilura eta hunkidura. “Garai izugarriak izan ziren, hemen talde mordoa zebilen, sekulako giroa zegoen, eta guk oholtzan primeran pasatzen genuen”, esan du Cerrok. Plaza handiak egin zituzten, baina gustukoenak taberna txikiak zituzten, han moldatzen ziren hobekien, lagunen babesean, adiskideen arrimuan. “Gogoan dut behin Oreretako pilotalekuan jo genuela, Bizkarrezurra taldearekin batera, eta emanaldi biribila atera zitzaigula. Egun hura primeran gogoratzen dut: oholtzatik jaisterakoan, lagunok, esan nuen, gaurkoa primerakoa izan da”, gogoratzen du Martinezek. Hamaika istorio, hamaika pasadizo. Arratsalde baten kontatzeko askotxo dira, eta askoz gehiago dira bi orriotan sartzeko. Izan ere, Ke+Da-ren bidea laburra izan zen, bai, baina intentsoa. “Segundo bat izan zen, bai, baina a zer segundoa!”. 39
o040_on
22/5/06
16:08
Pรกgina 1
o041_on
23/5/06
16:22
Pรกgina 1
o042_on
23/5/06
16:49
Pรกgina 1
o043_on
23/5/06
16:19
Pรกgina 1
o044_on
22/5/06
16:33
Pรกgina 1